Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea, eta horietarako deialdia egiten baita 2022-2023ko ikasturterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3043
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/21
  • Argitaratze-data: 2022/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza Sailak badaki aktiboki parte hartu behar duela Euskal Autonomia Erkidegoan ikerkuntzan diharduten giza baliabideak ugaritzen eta haien kalitatea hobetzen lagunduko duten programen sustapenean. Horretarako, zenbait jarduera gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean daude ikertzaile doktoreen hobekuntzarako laguntzak.

Ikertzailearen Europako Gutunean (EEE/2005/251/EE), ikertzaileak definitzen dira jakintza, ezagutza, produktu, prozesu, metodo eta teknika berriak sortzen diharduten profesional multzo modura. Sailkapena gorabehera, definizio horretan biltzen dira karrerako edozein etapatan ikerkuntzan eta garapenean ari diren pertsona guztiak. Horrela, doktoretza-ondoko aldiaren aurreneko etapetan ikertzaile doktoreen prestakuntza eta espezializazio zientifikoa sustatu nahi hori Eusko Jaurlaritzak arlo horretan ematen duen bigarren urratsa da. Lehenengoa, ordea, doktoretzari lotutako konpetentziak eta trebetasunak eskuratzea da.

Ikerketako giza baliabideak sustatzeko politikan kokatzen da programa hau, 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP 2030) esparruan, eta horren helburua ikertzaile doktoreen prestakuntza eta espezializazio profesionala sustatzea da. Ekintza hori oso garrantzitsua da, Euskal Autonomia Erkidegoak ahalegin handiak egin behar baititu oraindik Europako beste herrialde batzuetan ikerketa zientifikoaren eta teknikoaren alorrean dituzten giza baliabideak berdintzeko, bai eta zientziaren eta teknologiaren alorrean belaunaldi berri bat sortzeko ere. Hori guztia Ikertzailearen Europako Gutunari eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodeari (EEE/2005/251/EE) buruzko Europako Erkidegoko Batzordearen Gomendioaren eta 2011ko ekainaren 1eko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Legearen arabera (aurrerantzean, ZTBL).

Deialdi honetan, jarraipena ematen zaio neutronikan eta partikula-azelerazioan ikerketa indartzeko laguntza-lerro espezifikoari; izan ere, gaur egun, interes bereziko arloa da hori Europar Batasunean, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoan. EAEren etorkizun zientifiko, teknologiko eta industrialerako balio estrategikoa du arlo horrek, euskal I+G+b etorkizunean garatzeko aukera bat izateaz gain. EAEn arlo horretako komunitate zientifikoa indartzea eta zabaltzea lehentasunezko xedea da Europako Batzordeak Europako ESS Lund neutroi bidezko espalazio-iturriaren eragiketari dagokionez ezarritako xede zientifikoak finkatzeko.

Era berean, jarraipena ematen zaio aurreko deialdian, 2021ean, abia jarri den Hezkuntza arloko berariazko ikerketa-lerroari ere. Beraz, ildo honetan Hezkuntza Sailaren politika eta lehentasunekin bat datozen ikerketa-lerro espezifiko batzuk sustatzea berretsi da.

Deialdi honen bidez, ikerlarien hobekuntza-programa eskaintzen da doktoretza-ondoko lehen fasean; lau urteko iraupenekoa izango da gehienez, eta doktoreak lan-kontratu bat sinatu beharko du ikerkuntzan diharduen EAko euskal erakunderen batekin. Unibertsitatea, ikerketa-zentroa eta/edo osasun-ikerketako institutua izan beharko da erakunde hori, publikoa edo pribatua, baina irabazi asmorik gabekoa, eta I+G+b-n egiaztatutako gaitasuna eta jarduna duena, sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean, EAE), eta kontratatzeko gaitasuna duena. Hala, lehen bi urteetan, atzerriko ikerketa-zentro batera lekualdatutzat hartuko da.

Ikertzaile Doktoreen hobekuntza integrala bultzatzeko, deialdi honetan programa urte bat gehiago zabaltzea ezartzen da. Haien ikaskuntza teorikoa eta praktikoa osatu, eta konpetentzia tekniko, metodologiko, pertsonal eta parte-hartzaileen garapena eta berrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren balioak bultzatzeko.

Deialdi honetan plaza-kopuru gehiago dago, baita desgaitasuna duten pertsonentzako kupo bat ere, ikerketako ibilbidean desgaitasuna duten pertsonen beharretara egokitzeko eta arrazoizko doikuntzak egiteko, aukera-berdintasuna bermatze aldera eta desgaitasunagatiko diskriminazioari aurre egite aldera.

Programa horrekin, Hezkuntza Sailak eredu bat proposatzen du, ikertzaileen prestakuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna zaindu eta onuradunak lan-mundura hurbilduko dituena, lan-kontratu bat izango dutelako, urtero ebaluagarria izango dena.

Ezartzen da eskabidea inskripzio-inprimakiaren bidez beteko dela. Inprimaki hori bide telematikoz eskuratu ahal izango da Sailaren Egoitza Elektronikoan, urtarrilaren 11ko 4/2022 Dekretua aplikatuz. Dekretu horrek eskabidean baliabide elektronikoak erabiltzeko derrigortasuna eta ikerketarako laguntzen eta sarien eskabideen gainerako izapideak arautzen ditu.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak EAEko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak sail honi eskumenak eman dizkio zientzia-alorreko politikan eta ikerketa teorikoa eta aplikatua sustatu eta koordinatzeko arloan.

Deialdi hau ebazteko, kontuan izango dira administrazio publikoen dirulaguntzak emateko jarduera arautzen duten printzipioak publikotasuna, lehia, objektibotasuna, ezarritako helburuak lortzeko eraginkortasuna, baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia eta gardentasuna, berdintasuna eta diskrimaziorik-eza, betiere EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginari jarraikiz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua), eta kontuan hartuta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra (Dirulaguntzei buruzko lege orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatua) eta dirulaguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenak; era berean, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideei jarraikiz. Halaber, adierazi behar da Hezkuntza Sailaren 2022rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoak deialdi hau jasotzen duela 1. helburu estrategikoa betetzeko dirulaguntza-lerroen barruan. Plan hori helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/dirulaguntzen-plan-estrategikoa/web01-s2hhome/eu/

Horrenbestez, eta 2022ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legea onetsi denez, honako hau

  1. atala

    Xedea, zentroak eta finantzaketa

  1. Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile doktoreentzako eta 2022-2023 ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira. Deialdiak barne hartzen ditu bai laguntza berriak eta bai 2021-2022 ikasturterako emandako laguntza-berritzeak.

  2. Programaren xedea ikertzaile doktoreen hobekuntza sustatzea da.

  1. Ezarpen-zentroak: laguntzak irauten duen artean, ikertzaile doktoreak kontratu bidez jardungo diren zentroak unibertsitateak, ikerketa-zentroak edo osasun-ikerketako institutuak izan beharko dira, publikoak edo pribatuak, baina irabazi asmorik gabekoak; era berean, egoitza soziala EAEn izanda, I+G+b-n egiaztatutako jarduna eta kontratatzeko gaitasuna izan beharko dute, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) agente gisa akreditatuta egon beharko dute ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera. Laguntza hau indarrean den bitartean akreditazio hori galtzen bada, ezarpen-zentroa ZTBESen beste agente akreditatu batek ordeztuko du, laguntzaren onuradunak proposatuta.

    Ikerbasque Fundazioak agente kontratatzaile gisa parte hartuko du eskatzailearen eta ezarpen-zentroaren arteko kontratua zuzenean gauzatu ezin daitezkeen kasuetan. Horretarako, Ikerbasque fundazioak hitzarmenak sinatu beharko ditu EAEn egoitza duten unibertsitate publiko nahiz pribatuekin eta ikerketa-zentroekin edo osasun-ikerketako zentroekin (publiko nahiz pribatuekin).

  2. Atzerriko zentroak: ikertzaile doktoreak bolada baterako ikerkuntzan jardutera doazen atzerriko zentroak irabazi-asmorik gabeko unibertsitateak edo ikerketa-zentro publiko eta pribatuak izango dira, eta ez dira izango doktoretza-ikasketak egin dituzten zentroak. Eskatzaileak atzerritarrak badira, atzerriko zentroa ez da egongo beren jaioterrian.

  1. Programan honako jarduera lerro hauek biltzen dira:

    1. Laguntza berrien lerroa, zeinaren bidez finantzatzen baitira ikertzaile doktoreen kontratu berriak ikerketa-arlo orokorretan.

    2. Berritzeen lerroa, zeinaren bidez berritzen baitira 2021-2022 deialdian emandako laguntza berriak eta lehenengo berritzeak.

    3. Laguntza berrien lerroa, zeinaren bidez finantzatzen baitira ikertzaile doktoreen kontratu berriak ikerketa-arlo espezifikoetan.

    4. Berritzeen lerroa, zeinaren bidez berritzen baita 2021-2022 deialdian ikerketa-arlo espezifikoetako ikertzaile doktoreen kontratu berria.

      Lehiakide bakoitzak laguntza berrien lerro bakar batean orokorrak ala espezifikoak aurkeztu beharko du eskabidea.

  2. Agindu honen I. eranskinean daude zerrendatuta laguntza berriak eskatzeko aukera ematen duten ezagutza orokorraren arloak.

    Lehiakide bakoitzak arlo bakar batean aurkeztu beharko du eskabidea, eta arlo horretan aztertuko da eskabidea.

  3. Ikerketa-arlo espezifiko hauetarako eska daitezke laguntza berriak:

    1. Neutronika:

      Polimeroen eta sistema makromolekularren ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

      Energiarako materialen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

      Material funtzionalen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

      Sistema biologikoen eta material bio-inspiratuen ikerketari aplikatutako neutroien teknikak.

    2. Hezkuntza.

      Digitalizazioa: metodologia eta gaitasun tekno-pedagogikoak eta berauek ingurune digitalean-ingurune presentzialean integratzea.

      STEAM proiektuak: gaitasun zientifiko-teknologikoak eskuratzea eta ikasleen STEM arloekiko jarrera aldatzea.

      Kulturartekotasuna eta eskola-arrakasta: metodologiak eta hizkuntza-gaitasunak ingurune inklusiboetan.

  4. Ikerketa Zuzendaritzak, interesdunak hala onartu ondoren, hautatutako arloa eta lerroa aldatu ahal izango du, betiere, eskabidearen ezaugarriak direla-eta hala komeni bada, edo kasuan kasuko aholku-batzorde espezifikoak horrelakorik gomendatzen badu.

  1. Programaren guztizko zenbatekoa, deialdi honi dagokionez, 3.837.500,00 eurokoa da, eta aurrekontu-ekitaldien eta jarduera lerroen arabera banakatuta ageri da taula honetan:

    (Ikus .PDF)

  2. Gehienez 26 laguntza berri emango dira ikerketa orokorraren lerroan, eta plaza bat gordeko da % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat. Desgaitasuna duten pertsonentzako plaza betetzeko hautatzeko moduko behar adina eskabide ez balego, esleitu gabeko laguntza ikerketa orokorrera bideratuko da.

  3. Gehienez ere 3 laguntza berri emango dira ikerketa espezifikoaren lerroan, zehazki: 2 neutronikaren arloan eta 1 hezkuntzaren arloan. Arlo espezifikoetara ez bada nahikoa eskabide hautagarri aurkezten, eman ez diren laguntzak ikerketa orokorreko arloetara bideratu eta 30.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz esleituko dira.

  4. Gehienez 58 berrikuntza emango dira ikerketa orokorraren lerroan eta 1 ikerketa espezifikoaren lerroan.

  1. atala

    Onuradunak, ezaugarriak, Zuzendaritza eta ikerketa-proiektuak

  1. Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate batekin, ikerketa-zentro batekin, osasun-ikerketako institutu batekin edo Ikerbasque fundazioarekin Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna.

  2. Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:

    Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.

    Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

    Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.

    Betekizun horiek dirulaguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete behar dira.

  1. Kontratua: diruz lagundutako ekintzek Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratu baten ezaugarriak izango dituzte. Kontratu hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legearen 22. artikuluan eta indarreko lan-araudian ezarritakoaren babesean egingo da.

    Erakunde kontratatzailearen eta ikertzaile doktorearen arteko harremana Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legean eta Langileen Estatutuan ezarritakotik ondorioztatzen dena izango da.

    Kontratu hori sinatuta, ikertzaile doktoreak konpromisoa hartzen du esklusiboki jarduteko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen Ebazpenaren bidez laguntza eman zaion ikerketa-proiektuan.

    Hala ere, ezarpen-zentroek edozein kontratu sinatu edo daudenak luzatu ahal izateko, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenetan ezarritakoari helduko zaio, horrek ebatziko dituelako laguntza berriak esleitzeko eta daudenak berritzeko prozedurak, 31. eta 35. artikuluetan ezarri bezala, hurrenez hurren.

  2. Iraupena: kontratuak urtebeteko iraupena izango du, 9. artikuluko 1. apartatuan laguntza hasteko ezarritako egunetik aurrera. Kontratu hori gehienez beste hiru urte osoz luzatu ahal izango da, hurrengo deialdi-aginduetan ezartzen diren mekanismoen bidez laguntza berritu ondoren. Dena dela, aitortzen diren ekitaldiko deialdian ezarritako terminoetan arautuko da.

    48 hilabete horiek bi fasetan antolatuko dira: lehenengoa 24 hilabetekoa izango da, eta ikertzailea atzerriko ikerketa-zentro batera joango da, bere ezarpen-zentroa utzita, ikerketa-proiektu bat gauzatzeko. Bigarren fasea, berriz, 24 hilabetekoa izango da; fase horretan, ikertzailea EAEko ikerketa-talde batean sartuko da.

    Ezinbestekoa delako (bisa garaiz lortzeko ezintasuna, lanerako ezinduta egotea, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua, aitatasuna edo antzeko egoerak) eta Ikerketa Zuzendaritzak aurretiaz baimena emanda, atzerriko zentroan ezartzeko data geroratu ahalko da, agindu honen 9.3 artikuluan ezarritako hilabeteko epean baino luzeagoan. Kasu horretan, onuraduna ezarpen-zentroan hasiko litzateke kontratua sinatu ondoren, atzerriko zentroan hasi arte. Ezarpen-zentroan igarotako denbora aurreko lerrokadan aipatu den bigarren faseko 24 hilabeteetatik kenduko da. Atzerriko zentroan sartzeko atzerapena gehienez 12 hilabetekoa izan daiteke.

    Egoera hauetakoren bat jazoz gero, ikertzaileen kontratuaren iraupena eten egingo da: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua edota aitatasuna, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintza. Horrelakoetan, etendako denbora berreskuratu ahal izango du interesdunak aurrez eskatuta, baldin eta Ikerketa Zuzendaritzak horretarako baimena eman eta onuradunak laguntzari uko egin ez badio edo eskabidean atzera egin ez badu eta aurrekontuek horretarako aukera ematen badute.

    Justifikatutako salbuespenen bat egonez gero, oro har 2023ko urtarrilerako aurreikusitako kontratua sinatzea atzeratu egin daiteke, 9.1 artikuluan xedatzen den bezala.

  3. Zuzkidura: ezarpen-zentroak izenpetzen diren kontratu guztiei emandako laguntzak erabili beharko ditu ikertzaileen ordainsari gordinak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotak ordaintzeko.

    Erakunde kontratatzaileek eta enplegatuek honako zuzkidura hauek jasoko dituzte 2022-2023 ikasturtean:

    (Ikus .PDF)

    Ezarpen-zentroarekin izenpetutako doktoretza-ondoko kontratuak jasoko ditu kopuru horiek gutxieneko ordainsari gisa, erakunde kontratatzailearen kontura osatu daitezkeela baztertu gabe; hala bada, gehikuntza horri dagokion enpresa-kuotaren eta kalteordainaren zati proportzionala ordaindu beharko du erakunde kontratatzaileak.

  4. Asegurua: laguntzen onuradunek, dagokien Gizarte Segurantzako estalduraz gain, erantzukizun zibileko, istripuen eta bidaia-laguntzako aseguru bat izango dute, interesdunarekin batera atzerrira joango diren ezkontideari eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabei ere luza dakiekeena interesdunak hala eskatzen badu, atzerriko egonaldi osoan edo aldi luzeetan onuradunarekin egon behar badira. Aldi luzetzat hartuko da onuradunarekin bizitzen egindako aldia hilabete baino gehiagokoa, ez bada bisitaldi edo oporraldi batengatik. Aseguru hori, era berean, antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat ere baliagarria izango da.

    Aseguru horren estaldurak aldaezinak dira.

  5. Bidaia- eta bisa-gastuak: laguntza-aldiko lehen bi urteetan, osagarri bat ezarriko da lekualdatutako zentrora joan-etorriko bidaia bat finantzatzeko urtean. Bidaia horren zenbatekoa honako taula hau kontuan hartuko da ezarriko da:

    (Ikus .PDF)

    Agindu honen ondorioetarako, eskatzailea EAEn erroldatuta dagoen probintziako hiriburua hartuko da jatorri-hiritzat.

    Halaber, laguntzaren lehenengo urtean, joan-etorriak egiteko bisa izapidetu behar izanez gero, 200 euroko diru-osagarri bat emango da.

  6. Kalte-ordaina. Osagarri bat finkatu da jardunari uzteagatiko dagokion kalte-ordaina estaltzeko, kontratua amaitzean indarrean den araudiaren arabera, onuraduna laguntzaren laugarren urtean badago.

    Lan egindako urte bakoitzeko hamabi eguni dagokien kopurua estaliko du gehienez osagarri horrek, programaren laugarren urtea amaitu arte. Gehienez 4.339,73 euro ordainduko dira kontratu bakoitzeko kalte-ordain gisa, beti programako laugarren urteko azkenengo ordainketan.

  7. Ordaintzeko modua. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren % 20 (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, aginduko 11.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan: 2023ko martxoan, % 27; 2023ko maiatzean, % 27; eta 2023ko urrian, % 26.

    Bigarren ordainketa egiteko, kontratua aurkeztu beharko dute onuradunek, edo, hala badagokio, haren luzapenak, informatika-aplikazioaren bidez, agindu honen 9. artikuluaren 2. puntuan ezartzen den bezala.

    Prestakuntza-aldian diren ikertzaileei egindako ordainketak direla-eta, ezarpen-zentroek kasuan kasuko konturako atxikipenak eta diru-sarrerak aplikatuko dituzte.

    Bidaia-gastuetatik eta bisatik eratorritako gastuak erakunde kontratatzaileari ordainduko zaizkio bigarren ordainketan. Erakunde kontratatzaileak ordainketa bakar batean ordainduko dizkio onuradunari zenbateko horiek, hirugarren hileko ordainsarian.

    Jarduera uzteagatik kalte-ordainari dagokion zenbatekoa erakunde kontratatzaileari ordainduko zaio, programako laugarren urteko azkenengo ordainketan.

    Dena dela, ez da ordainketarik egingo baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

Harrera-taldean ikerketa-proiektuaren Zuzendaritzaren ardura hartzen duena ezin izango da egon deialdi honen eskabide berri batean baino gehiagotan.

  1. atala

    Eskubide-betebeharrak

  1. Lankidetza eta beharrezko laguntza jasotzea ezarpen-zentroarengandik, horrek ahal duen neurrian, bere hobekuntza-programa gauzatu ahal izateko.

  2. Sailetan eta erakundeetan integratuta egotea eta horietan parte hartzea, bere ezarpen-zentroko estatutuak onartzen duen neurrian.

  3. Ikerketa-proiektua egiten ari den zentroko estatutuak laguntza-fase bakoitzerako zehazten dituen opor-erregimena, lizentziak eta baimenak hartzea.

  4. Dagokion laguntza ekonomikoa jasotzea deialdi honetan adierazitako moduan.

  5. Laguntza honen onuradunak bere ostatatzearen kostua finantzatzeko eskubidea izango du atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan ostatu hartzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren dagokion urteko aginduan aurreikusitako terminoetan.

  6. Erakunde batzuentzat diharduela kontuan hartuta, zientzia-jarduera gauzatzeko orduan, erakunde horien izenak erabiltzea.

  7. Norberaren ekarpenarekin bat etorriz, ikerketako jardueratik eratorritako jabetza intelektualaren eskubideak baliatzea, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoak ezarritakoari jarraikiz. Eskubide horiek ez dute menpekotasunik izango egindako ikerketak sorrarazi ditzakeen beste eskubide batzuekiko, eta horiekin osagarri eta metagarri izango dira. Horrek ez du eraginik izango lan kolektibotik eratorritako baldintzatzaileetan, ikertzaile doktorea ikerketa-proiektu kolektibo batean parte hartzen ari denean edo horri lotuta dagoenean.

  8. Industria-jabetzaren gaineko eskubideei dagokienez, patenteei buruzko martxoaren 20ko 11/1986 Legearen esparruan xedatutakoa hartuko da kontuan. Horrez gain, urtarrilaren 18ko 55/2002 Errege Dekretuak ikerkuntza-erakunde publikoetan egindako asmaketak ustiatzeari eta lagatzeari buruzkoak xedatutakoa ere hartuko da kontuan, hala dagokionean. Aipatutako eskubide horiek ez dute, inola ere, soldata-izaera izango.

  9. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legeak bere 14. artikuluan aitortzen dizkien beste guztiak.

  10. Beren ezarpen-zentroak onartzen dizkien beste eskubide guztiak, betiere bateragarriak badira deialdi honetako xedapenekin.

Agindu honetan deitutako laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua 50.2 artikuluan ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:

  1. Ezarpen-zentroarekin kontratu berriak 2023ko urtarrilean zehar formalizatzea. Berritzeko bada, une horretan indarrean den kontratua amaitzean egingo da kontratuen luzapena. Kontratua ez bada egun horietan formalizatzen, errebokatu egin ahal izango da emandako dirulaguntza, Ikerketa Zuzendaritzak lanean hastea atzeratzeko baimen-eskabideari baietza ematen dion kasuetan izan ezik.

  2. Sinatutako kontratuaren egiazko kopia berriarena edo luzapenarena igortzea Ikerketa Zuzendaritzara, sinatzen den egunetik aurrera 21 21 egun naturaleko gehieneko epean.

  3. Zentroan jarduten hasteko data hauek betetzea:

    1. Laguntza berri baten onuraduna kontratua sinatu eta hurrengo hilabetearen barruan hasiko da lanean atzerriko zentroan.

      Onuraduna lanean hasi dela egiaztatu beharko da atzerriko zuzendariak izenpetutako idazki bidez. Bertan, zein egunetan hasi den jaso beharko da.

    2. Lehen laguntza-berritzeen onuradunek atzerriko zentroan jarraitzen dutela egiaztatu beharko dute atzerriko zuzendariak izenpetutako idazki baten bidez.

    3. Bigarren laguntza-berritzeen onuraduna ezarpen-zentroan lanean hasi dela egiaztatu beharko du ikerketa-proiektuko zuzendariak eta onuradunari dagokion saileko zuzendariak izenpetutako idazki baten bidez. Bertan, zein egunetan hasi den adierazi beharko da.

    4. Hirugarren laguntza-berritzeen onuradunak ezarpen-zentroan jarraitzen duela egiaztatu beharko du ikerketa-proiektuko zuzendariak eta onuradunari dagokion saileko zuzendariak izenpetutako idazki baten bidez.

      Atal honetan aipatutako agiriak Ikerketa Zuzendaritzara bidali beharko dira 2023ko lehen hiruhilekoan, onuradunak doktoretza-ondoko laguntza eskatzeko erabili duen informatika-aplikazioaren bidez.

  4. Bai laguntza berrien onuradunek bai lehenengo berritzeen onuradunek, informatika-aplikazioaren bidez, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Xede-herrialdean bizi dela justifikatzen duen alokairu-kontratua; laguntza berriak badira, atzerriko zentroan hasten den hilabetearen barruan aurkeztu beharko du, aldiz, lehenengo berritzeak badira, atzerrian jarraitu dela berresten denean.

    2. garraio publikoan egindako bidaiaren jatorrizko fakturak eta txartelak, laguntza bukatzen den hilabetearen barruan.

  5. Ikerketa-beharren ondorioz, atzerriko zentrotik nahiz ezarpen-zentrotik aldi baterako irteerak egiteko baimenaren eskabidea. Irteera horiek Ikerketa Zuzendaritzak baimendu beharko ditu.

    Baimena eskatzeko, azalpen-idazki bat aurkeztu beharko da, informatika-aplikazioaren bidez, gutxienez, aurreikusitako irteera-data baino hamar egun lehenago, eta ezarpen-zentroko ikerketa-proiektuko zuzendariak sinatu beharko du. Onuraduna atzerriko zentroan den aldian egiten bada irteera, atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariak ere sinatu beharko du eskabidea.

  6. Laguntza-aldia amaitu eta ondorengo hilabetean, informatika-aplikazioaren bidez, aurkeztu beharko dituzte curriculum vitae eguneratua eta amaierako txostena (10 orrialde gehienez), zeinak barnean hartuko baititu finantzatutako aldian egindako jarduera akademikoak eta lanak eta izandako lorpenak, ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatuta.

  7. Laguntzari uko eginez gero, informatika-aplikazioaren bidez, Ikerketa Zuzendaritzari jakinarazi beharko diete, 12. artikuluan zehaztutako baldintzen arabera. Ezarpen-zentroari ere egin beharko zaio jakinarazpena.

  8. Laguntza emateko hasierako baldintzetan aldaketarik gertatuz gero (proiektua, proiektuaren zuzendaritza, helmuga, etab.), Ikerketa Zuzendaritzari eta ezarpen-zentroari jakinaraztea.

    Baldintzetan aldaketaren bat egiteko Ikerketa Zuzendaritzaren baimena beharko da. Aldaketa egiteko eskabidea informatika-aplikazioz eta idazki arrazoitu bidez egingo da, eskatzaileak sinatu beharko du eta ikerketa-proiektuaren zuzendariaren oniritzia izan beharko du.

    Dena dela, baimentzen diren aldaketek bermatu beharko dute laguntza ematea eragin zuen eta orduko sasoiko kalifikazioak lortzea eragin zuen kalitatearen antzekoa izango dela kalitatea.

  9. Hobekuntza-programan aurreikusitako jarduerak aprobetxamenduarekin egitea.

  10. Zientzia-alorreko prestakuntza eta esperientzia-trukea sustatzeko politikaren esparruan Ikerketa Zuzendaritzak antolatutako jardueretan parte hartzea.

  11. Zientzia hedatzeko kanpainetan parte hartzea, ezarpen-zentroko zein atzerriko zentroko komunikazio-politikaren esparruan.

  12. Erakunde batzuentzat diharduela kontuan hartuta, ikerketa-jarduera gauzatzeko orduan erakunde horien izenak erabiltzea, barne-araudien eta erakundeek sinatutako akordio eta hitzarmenen arabera.

  13. Laguntza-aldian argitaratutako lan guztietan adieraztea Eusko Jaurlaritzak doktoreei eskainitako doktoretza-ondoko hobekuntza-programari atxikitako ikertzailea dela. Betebehar hori data horren ondoren egindako argitalpenek ere bete beharko dute, programa honek finantzatutako ikerketaren zuzeneko ondorioak badira.

  14. Diharduen diziplinako arau eta printzipio etikoak onartu, ezagutu eta betetzea, hala nola ezarpen-zentroetan eta atzerriko zentroetan aplikagarri zaizkion laneko osasun eta segurtasuneko arauak eta funtzionamendu-arauak.

  15. Laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten zereginak aurrera eramanez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazio oro ematea.

  16. Ikerketa-jarduera dedikazio esklusiboko erregimenean gauzatu beharko dute, agindu honen 13. artikuluan (4 eta 5 puntuak) ezarritakoa eragotzi gabe.

  1. Ezarpen-zentroak honako betebehar hauek izango ditu, kontratu-aldian ikertzailearekiko kontratu-harremanetik sortzen direnez gainera:

    1. Ikertzaile onuradunari lan-kontratua egitea, indarreko laneko legediaren arabera, agindu honetan zehaztutako iraupenarekin, ordainsariekin eta gainerako betekizunekin.

    2. Ikerketa Zuzendaritzari jakinaraztea, baldin eta laguntza emateko hasierako egoera aldatzen bada, egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna dakarren beste edozein kausa sortuz gero; gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da, baldin eta laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragotz badezakete. Gehienez 21 egun naturaleko epean eman beharko da gorabehera horien berri, gertatzen diren egunetik aurrera.

    3. Onuradunei behar duten laguntza ematea, eta beren jarduera ongi gauzatzeko behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipoak erabiltzeko aukera ematea.

    4. Programa behar bezala garatzen dela zaintzea; onuradunari ezin zaio eskatu bere ikerketaren garapenarekin lotuta ez dagoen beste jarduerarik egitea.

    5. Ikertzaileari aukera ematea, ikertzen ari den departamentuetan, institutuetan eta erakunde publiko edo pribatuetan integratzeko.

    6. Laguntza-programa honen babesean ezarpen-zentroaren eta ikertzailearen artean egindako kontratuek adierazi beharko dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko finantza-laguntza dutela Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programaren bitartez.

    7. Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak dirulaguntzen destinoa fiskalizatzeko lanetan eskatzen dieten informazio guztia aurkeztu beharko dute.

    8. Ezarpen-zentroak 2024ko lehen hiruhilekoan justifikatu beharko du zertan erabili dituen agindu honetan ezarritako laguntzengatik jasotako funtsak. Helburua da erregularizatzea zentro horiei ikertzaileen ordainsari gordinetarako ordaindutako zenbatekoen eta, agindu honetan jasotako egoera guztiak aplikatuta, azkenean ematen direnen arteko aldea. Era berean, bidaia-gastuetan egindako ordainketak justifikatu beharko dira.

      Horretarako, ezarpen-zentroak ziurtagiri bat helarazi beharko du Ikerketa Zuzendaritzara, eta ziurtagiri horretan adieraziko da zeintzuk diren erakunde horrek laguntzaren onuradun bakoitzari emandako urteko soldata gordina eta Gizarte Segurantzari emandako zenbatekoak, baita kontratu bakoitzari amaitzean dagozkion kalte-ordainen kopuruak ere. Zenbateko horien artean alderik badago, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez ebatziko da.

      Hala ere, onuradunak bere kontratua amaitu baino lehenago amaitzen badu laguntzaren aldia, aldi hori amaitzen duenean justifikatuko du ezarpen-zentroak, aurreko paragrafoan aipatzen den moduan.

    9. Dirulaguntza jasotako egoeraren xedea edo izaera asko aldatzen duen edozein gorabeheraren berri ematea, baita Hezkuntza Sailari laguntzea ere, jarduera horien egiaztapen-, inspekzio-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.

  2. Erakunde kontratatzaileak nahitaez bete beharko ditu EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52., 63. eta 65. artikuluak (EAEko administrazio publikoen laguntzen eta dirulaguntzen araubideari buruzkoa), erakunde kolaboratzaile den aldetik, baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoa eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoa ere bai, erakunde kolaboratzaileen baldintzei, erregimenari eta betebeharrei buruz.

  1. atala

    Laguntza onartzea, hari uko egitea eta bateraezintasunak

  1. Agindu honetan xede diren laguntzen onuradun den doktore ikertzaileak 10 egun balioduneko epea izango du laguntzari berariaz uko egiteko, kontzesio-ebazpena https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jakinarazten denetik aurrera, hala egin ezean, onartutzat joko da. Uko egiten bada, laguntzaz gozatzen hasi baino lehen izango ditu ondorioak uko-egite horrek. Informatika-aplikazioaren bidez egingo da uko eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez onartuko da. Uko-egitea puntu honetan adierazitako moduan eta epean aurkezten bada, eman gabe geratu den laguntza hori 31.7 artikuluan adierazitako prozedurari jarraikiz esleituko da berriro.

  2. Ikertzaile doktoreek dirulaguntza onartzen badute, 8. eta 9. artikuluetan jasotzen diren eskubideak onartzen dituztela eta betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen dutela ulertuko da, hurrenez hurren.

  1. Kontratua formalizatuta, eta laguntza jasoko duen aldian, onuradunak laguntzari uko egin ahalko dio, horretarako arrazoiak adierazita. Uko-egitea informatika-aplikazioaren bidez jakinarazi beharko da, eta, horretarako, Ikerketako zuzendariari zuzendutako idatzi bat aurkeztu beharko da. Idatzi hori ikertzaileak berak eta ezarpen-zentroko legezko ordezkariak sinatu beharko dute, eta bertan adierazita egon beharko dira laguntzari uko egiteko arrazoiak eta uko-egite horrek zein egunetatik aurrera izango dituen ondorioak. Ondorioak hasteko eguntzat hartuko da uko-egitearen eguna. Uko-egitearen ondorioak hasteko eguna baino 10 egun baliodun lehenago egingo da jakinarazpen hori, beranduenez. Laguntzari uko egiten dion onuradunaren ezarpen-zentroa UPV/EHU bada, justifikazio-idatzia Ikerketako errektoreordeak sinatu beharko du.

  2. Onuradunak alegatutako arrazoiak justifikazio nahikotzat jotzen badira, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen Ebazpen bidez onartuko da uko-egitea.

  3. Doktore ikertzaileak uko egiten badu, ezarpen-zentroak itzuli egin beharko ditu kontratua finantzatzeko erabili gabeko zenbatekoak. Uko-egitearen ondorio ekonomikoak hasiko dira uko-egite hori gauzatzen den egun berean, bidegabeko ordainketak gauzatu badira egin beharko diren itzultzeak eragotzi gabe. Laguntza berriak badira, onuradunak uko egin arte jasotako diru guztia itzuli egin beharko da, baldin eta laguntza erabiltzeko lehen hiruhilekoan uko egiten bada.

  1. Agindu honen babesean laguntza jasoz gero, oro har, ezin izango da funts publikoekin edo pribatuekin finantzatutako beste laguntzarik jaso xede bera baldin badu, ez eta soldatarik ere.

  2. Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, agindu honetako laguntza bat jasotzea bateraezina da ZTBLren 22. artikuluan xedatutakoaren babesean eginiko Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemara sartzeko kontratu bat edukitzearekin edo eduki izanarekin, zeinaren bidez doktoreen hobekuntzarako programa bat atzerriko ikerketa-zentroetan bi urteko edo denbora gehiagoko egonaldiak aurreikusten dituena baliatu bada edo baliatzen ari bada, agindu hau ebatzi baino lehen.

  3. Agindu honen babesean jasotako laguntzekin bateraezinak dira ikasketa arautuak, izan urrutiko modalitatean, izan aurrez aurrekoan.

  4. Ikerketa Zuzendaritzak baimena eman dezake hizkuntzak ikasteko egiteko, baldin eta beren ezaugarri eta ordutegiengatik ezarpen-zentroko lanaldi normalizatutik kanpo egin ahal badira ikasketok eta ez badiote inolako kalterik eragiten onuradunaren ikerketa-jardunari.

    Ikasketak egiteko baimen-eskabidea informatika-aplikazioaren bidez egingo da, gutxienez, ikasketak hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago, eta proiektuko zuzendariak eta ikertzaileak sinatu beharko dute.

  5. Salbuespen gisa, eta laguntzaren 12 hilabeteko hirugarren eta laugarren aldian bakarrik, Ikerketa Zuzendaritzak baimena eman ahal izango du irakasle-lanetan laguntzeko, prestakuntza-helburuei jarraikiz; urtean 30 orduz gehienez, eta laguntzaren ikerketa-helburuari inolako kalterik eragin gabe.

    Lankidetza hau graduaren edo masterraren irakaskuntzan egingo da. Gainera, ez du inolaz ere ordezkapenik egingo irakasgaiaren ardura duen irakasleen irakaskuntzan, eta irakasgaiaren ardura duen irakasleekin batera egingo da, talde txikitan (mintegietan, laborategi edo ordenagailuko praktiketan, edo antzekoetan). Prestakuntzako ikertzailea ezin da inolaz ere aipatutako ikasgaiaren arduraduna edo koordinatzailea izan. Halaber, ez da lan-kontraturik sinatuko.

    Lankidetzaren baimen-eskabidea egiteko erabili den informatika-aplikazio beraren bidez eskatuko da lankidetza-baimena. Horretarako, aplikazio horretan dagoen txantiloia bete beharko da; irakaskuntzako lankidetza hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago gutxienez eskatu beharko da baimen hori, eta, ikerketa-arloan eskumena duen errektoreordearen onarpena izateaz gain, atxikitako departamentuko zuzendariak eta proiektukoak sinatu beharko dute eskabidea.

  6. Ikerketako zuzendaritzak baimena eman dezake onuradunak egin ditzakeen zereginetatik datozenak hartzeko, ikerketarekin harreman zuzena badute eta ez badira ohikoak, baizik eta noizbehinkakoak badira (hitzaldietan parte hartzea, liburuetan, artikuluetan edo azalpenetan). Ordainsari horiek ezin izango dute laguntzaren urteko zenbateko gordin osoaren % 30 gainditu.

    Baimen-eskabidea informatika-aplikazioaren bidez egingo da, eta lana hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago, gutxienez. Atxikitako departamentuko zuzendariak, proiektuaren zuzendariak eta onuradunak sinatu beharko dute baimen hori.

  7. Laguntza horiek ikertzaileak prestatzeko direnez, ezingo da ikertzaileen hobekuntzarako laguntza berririk jaso Eusko Jaurlaritzatik, baldin eta diruz lagundutako programa amaitzen bada balizko berritzeak barnean hartuta edo hari uko egiten bazaio.

Laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu badira, edo, hala dagokionean, administrazio honek edo beste Administrazio Publiko batzuek emandako beste laguntza batzuk aldi berean lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere dirulaguntzari buruzko arauan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira. Ondorio horietarako, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du, zeinetan emandako zenbatekoak berriz doituko baitira, eta laguntza horiek emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko. Hartzaileek, beraz, sobera jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte. Baldintzak aldatzeak emandako dirulaguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharra baldin badakar, 18. artikuluan aurreikusitako itzulketa-espedientea hasiko da.

Ikerketa Zuzendaritzak egin beharko du ikertzaile doktoreek egin duten lanaren jarraipen zientifiko eta teknologikoa. Horretarako, prozedura egokiak ezarriko ditu, eta egoki irizten dituen organo, batzorde edo adituak izendatu ahal izango ditu, laguntzaren aplikazioaren beharrezko jarraipen- eta egiaztapen-jarduerak gauzatzeko, eta beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria aurkez dadila eskatzeko, agindu honetan kasu bakoitzerako berariaz ezartzen den informazioaz gainera.

Hezkuntza Sailak beharrezko ikuskatze- eta kontrol-lanak egin ahal izango ditu agindu honen betekizunak eta baldintzak betetzen direla bermatzeko, hargatik eragotzi gabe Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari esleitutako egitekoak.

Jasotako zenbatekoak eta horiei dirulaguntzen arloan aplikagarriak zaizkien berandutze-interesak itzultzeko prozedurari ekingo zaio prozedura hori Dirulaguntzen Lege Orokorraren 37.1 artikuluko oinarrizko araudiak ezartzen duena da pertsona onuradunak eta/edo ezarpen-zentroak edo erakunde kontratatzaileak egoera hauetakoren batean egonez gero: EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53.1 artikuluan adierazitako kasuetako batean erortzea; agindu honetan eta bete beharreko gainerako arauetan aipatutako baldintzak edo betebeharrak ez betetzea; dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak ez betetzea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera, edo laguntzak emateko ebazpenean arautzen diren baldintza edo betebeharrak ez betetzea.

Agindu honetan xedatutakoa betetzen ez den kasuetan, hau izango da prozedura:

  1. Prozedura abiatzeko eta jakinarazteko ardura Ikerketako zuzendariarena izango da.

  2. Prozedura hasteko idatzian prozedura bera hastearen arrazoiak jasoko dira, eta 15 eguneko epea emango da onuradunak egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

  3. Alegazioak jaso ondoren, edo, horretarako epean, alegaziorik jaso ez bada, amaiera emango zaio prozedurari, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

    Hamabi hilabetekoa izango da itzulketa-prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

    Ebazpenak ulertzen badu arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortuko du, eta, hala badagokio, adieraziko du behar diren kopuruak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, gehi laguntza ordaindu zenetik dirulaguntzen arloan aplikatu behar diren berandutze-interesak -hau da, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37.1 artikuluan dagoen oinarrizko araudiaren arabera ezar daitekeena-; horretarako epea gehienez bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

  4. Borondatezko epean laguntza itzuli ezean, Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun Sailburuordetzari emango zaio horren berri, aplikatu beharreko legezko arauek xedatutakoa kontuan hartuta jardun dezan.

Eskatzaileen datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Laguntzak eta dirulaguntzak (ikerketa sustatzekoak). Informazio hau emango da:

Arduraduna: Ikerketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: ikerketa finantzatzea eta bultzatzea.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.

Hartzaileak:

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Ekonomia eta Ogasun Saila.

Patente eta Marken Espainiako Bulegoa.

Eskubideak: eskatzaileak eskubidea du datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea dago gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/054300-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

Ikerketa Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea.

  1. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan telematikoki eskuragarri egongo den inprimakiaren bitartez baizik ezingo da egin eskabidea. Zehazki, helbide honetan aurki daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2022/posdoc/web01-tramite/eu/

    Helbide horretatik, izangaia informatika-aplikazioan sartuko da, eta bertan alta hartu beharko du erabiltzaile moduan, eta aplikazioan zehaztutako jarraibideak bete. Eskatzailearen identitatea egiaztatu egingo da, pertsona horren esanbidezko baimenarekin, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

    Eskabidearekin batera aurkeztuko diren agiriak elektronikoki bakarrik aurkeztuko da urtarrilaren 11ko 4/2022 Dekretuaren arabera (zeinaren bidez bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen baita ikerketa-arloko laguntzetarako eta sarietarako eskabideetan eta gainerako izapideetan) eta agindu honen 26. artikuluan adierazitakoa hartuko da kontuan Laguntza berrietarako eta 34. artikulukoa berrikuntzetarako. Agiri horiek Elkarreragingarritasun-eskema nazionala onartzen duen 4/2010 Errege Dekretuan eta hura garatzen duen araudian arautzen diren formatuetara egokituko dira.

  2. Eskabide telematikoa osorik betetakoan, eskatzailea identifikatu egin beharko da egoitza elektronikoak onartzen duen sinadura elektronikoko edozein sistemaren bidez eta eskabidearen erregistro-prozesu elektronikoa osatu ahal izango du, hau da, sinadura elektronikoaren bidez eskabide bati balioa emateko, erregistratu dela jasota geratu behar da. Hori ziurtatzeko, eskatzaileak agirien erregistro-elektronikoa/aurkezpen-erregistroa eskura dezake, «Ikusi egiaztagiria E/E» aukerarekin. Ez da onartuko erabat modu elektronikoan bete eta erregistratutako eskabiderik.

  3. Helbide honetan ageri dira identifikazio-sistema elektroniko onartuak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  4. Eskabideak berriak zein berritzeenak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  5. Izangai bakoitzak eskabide bakar batekin parte hartu ahal izango du deialdi honetan. Informatika-aplikazioak ez die beste eskabiderik egiten utziko aurretik eskabide bat eginda duten hautagaiei.

  6. Agindu honen II., III. eta IV. eranskinetan azaltzen dira eskabide-ereduak.

Laguntzen eskabideak oso-osorik beteta etorri ezean, edo manuzko agiri guztiekin batera aurkezten ez badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 artikuluaren arabera, interesdunari eskatuko zaio akats hori zuzentzeko edo nahitaezko agiriak telematikoki aurkezteko hamar egun balioduneko epe luzaezinean. Aurkezteko prozesu hori amaitzeko, 21. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Hala egiten ez bada, eskatzaileak eskabidea egiteari uko egin diola ulertuko da; hala ere, Administrazioak uko edo atzera egite hori adierazten duen berariazko ebazpena eman beharko du. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan arautzen den moduan jakinarazi beharko da ebazpen hori.

Zuzenketak egiteko errekerimenduaren jakinarazteko, egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da zuzentzeko eskabideen zerrenda: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/. Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntza berriak lehiaketa bidez emango dira, modu independentean ikerketa orokorrerako eta berariazko ikerketarako, publizitateari, gardentasunari, objektibotasunari, berdintasunari eta bereizkeriarik ezari buruzko printzipioen arabera.

    Horretarako, aurkeztutako eskabideak alderatuz emango dira laguntzak, laguntzen artean hautapen-irizpideen araberako hurrenkera bat ezartzeko. 75 puntu lortzen dutenei soilik emango zaie laguntza, hurrengo kapituluetan jasotzen diren baldintzetan.

    Lehenengo, desgaitasuna duten pertsonen kupoari dagozkion laguntzak esleituko dira. Aukeratzeko behar adina hautagai ez balego, esleituko gabeko laguntzak ikerketa orokorrei gehituko zaizkie.

  2. Laguntzak modu independentean berrituko dira ikerketa orokorrerako eta berariazkorako, betiere, eskabidea garaiz eta forma egokian aurkezten bada, eta 32. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla agirien bidez egiaztatzen bada.

    1 artikuluan aurreikusitako zenbatekoa kalkulatzeko, oinarritzat hartu da programa honetan legez jardunean diren gaitutako onuradun guztiek berritzea eskatuko dutela.

  1. atala

    Betekizunak eta agiriak

1. a) Eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2018ko urtarrilaren 1az geroztiko antzinatasunarekin.

  1. Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egonda, doktoretza-tesia EAEtik kanpoko doktoretza-programa batean egiteagatik baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak, bai eta, egoera horretan egonda, doktoretza-titulua eskuratu ostean beren ikerketa eten ez dutenak ere.

    1. Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena eduki behar dute.

    2. Doktoretza-titulua edukitzea, 2019ko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:

      1. Eskatzaileak beharrezko titulua ez badauka baina titulu hori 2022ko urrirako lortzekotan badago, onartu egingo zaio eskabidea, eta behin-behinean ebaluatu ahal izango da, baldin eta gainerako nahitaezko agiriekin batera aurkezten badu tesia deposituan erregistratu delako ziurtagiria, edo proiektuaren zuzendariaren gutuna, eskatzailea 2019ko urrirako doktore-titulua ateratzeko moduan egongo dela ziurtatzen duena. Aipatu titulua lortu izanaren ziurtagiria aurkezteko epea 2022ko azaroaren 5ean da, egun hori barne. Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak doktore-titulua lortu duelako egiaztagiria aurkeztu beharko du. Horretarako, doktoretza-tituluaren eskubideak ordaindu izanaren agiriaren kopia aurkeztu beharko du, informatika-aplikazioaren bidez.

      2. Doktoretza eskuratu zeneko data 2018ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa ere izan daiteke, betiere egiaztatzen bada honako arrazoi hauetakoren baten ondorioz etenaldi bat egon zela:

        Amatasun edo aitatasun-atsedenaldiagatik; Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako babespeko egoeren arabera.

        Eskatzailearen gaixotasun edota istripu larriagatik; hiru hilabete edo gehiagoko baja medikoarekin.

        Mendeko pertsonak 3 hilabetean edo luzaroagoan zaindu izanagatik, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoarekin bat etorriz.

        Etenaldiak oso-osorik 2018ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean gertatutakoak izan beharko dira. Era horretako etenaldirik gertatu bada, eskabidea aurkezteko unean hura jakinarazi eta egiaztatu beharra dago. Eskatzaileak doktoretza eskuratu zuenetik igarotako epearen zenbaketa soilik behin eta urtebetez atzera daiteke hizpide dugun etenaldiagatik.

      3. Doktoregoa lortzeko data 2018ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa izan daiteke eskatzaileek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badu, baldin eta egiaztatzen badute bateragarria dela proposatutako ikerketa-proiektua gauzatzearekin.

  1. Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.

  2. Betekizun horiek betetzen ez dituztenak edo eskatutako epean eta moduan egiaztatzen ez dituztenak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira; ildo horretan, 27.2 artikuluan ezarritakoa hartu beharko da aintzat.

Ondoren adierazitako agiriak informatika-aplikazio bidez aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera, 21. artikuluaren 1., 2. eta 3. apartatuetan adierazitakoaren arabera.

1. a) Eskatzailea gaur egun eta gutxienez 2018ko urtarrilaren 1etik EAEn erroldatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

  1. Doktoretza lortzeagatik edo doktoretza-ondoko ikerketaren bat egiteagatik baldintza hori beteko ez balu 24.1.b artikuluan aurreikusten den bezala, ikasketa horien matrikula edo doktoretzako edo doktoretza-ondoko jardueren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko ditu, hala nola aurrez EAEn erroldatuta egon delako agiria, eta, justifikatu beharreko denbora horretan guztian beste autonomia-erkidego batean erroldatuta egon delako agiria, edo, atzerrian bizi bada, enbaxadako erregistroa.

    1. Bizileku-baimena. Europar Batasunetik kanpoko pertsonek bakarrik aurkeztu beharko dute agiri hau.

    2. Doktoretza-titulua edo horren eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, doktoretza eskuratu zeneko data adierazita.

    3. Ziurtagiria, 24.3 (b eta c) artikuluan zerrendatutako inguruabarren arabera, eskatzaileak doktoretza 2018an zehar lortu duela dioena.

    4. Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (Ikerketako errektoreordeak, unibertsitateen kasuan), lan-kontratua formalizatzeko ikertzaile doktorearekin.

      Idazki horretan beren-beregi jasoko da bete egingo direla agindu honen 10. artikuluan xedatutako betebeharrak. Horretarako, informatika-aplikazioan eskuragarri dagoen txantiloia erabiliko da.

    5. Atzerrian garatutako proiektuaren zuzendariak emandako ziurtagiria, espresuki honako hauek jasoko dituena: a) atzerriko zentroak eskatzailea onartuko duela 2023. eta 2024. urteetan, agindu honen laguntza jasoz gero, eta b) aldi horri dagokion hobekuntza-programa baliozkotu dezala.

    6. Atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariaren curriculum vitae laburtua. EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahalko da CVa, baita ingelesez ere, sinatuta egon beharko da eta azken sei urteetako merezimendu zientifikoak bakarrik aipatuko dira. 6 urteko muga horrek txantiloiko C atalari (merezimendu garrantzitsuenak) baino ez dio eragiten.

    7. Proposatutako hobekuntza-programaren memoria, eskatzailea hirugarren urtean sartuko den zentroko ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatua, eta eskatzaileak, ikerketa-prestakuntza osatu eta espezializazioan sakontzeko, laguntza-aldiko 48 hilabeteetan egin beharreko jarduerak jasotzen dituena (6 orrialde gehienez). Honako hauek jaso beharko ditu proposamenak:

      1. Titulua eta laguntza-aldian gauzatu beharreko ikerketa-proiektuaren memoria zientifiko-teknikoa (3 orrialde gehienez). Bertan adierazi beharko ditu atzerriko egonaldian eta hiru eta lau urteren buruan ezarpen-zentrora itzultzen denean bete nahi dituen helburuak, gauzatuko dituen lanak eta espero dituen lorpenak, hala nola sortzea espero dituen ekarpen zientifikoak.

      2. Lortu nahi diren helburuen eta garatu nahi diren konpetentzien zerrenda.

      3. Hobekuntza-programaren interes zientifikoaren eta /edo sozialaren laburpena.

      4. Lau urte horietan aurreikusitako jardueren kronograma edo egutegia.

      5. Ezarpen-zentroko eta EAEko beste ikerketa-zentro batzuetako eta atzerriko zentroetako ikertzaileen artean hasi edo sendotu nahi diren lankidetzen proposamenak, hala nola laguntzaren eskatzaileak zein hirugarren eta laugarren urteetan kidetuko den ikerketa-taldeak eskuratzea espero ditzaketen etekinak.

    8. Memoria (5 orrialde gehienez), eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeari buruzkoa, haren zientzia-kalitatea eta prestakuntza-ahalmena adierazita.

    1. eta 9. puntuetan adierazitako memoriak EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.

    1. Atzerriko ezarpen-zentroko proiektuko zuzendariaren curriculum laburtua. EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahalko da CVa, baita ingelesez ere, sinatuta egon beharko da eta azken sei urteetako merezimendu zientifikoak bakarrik aipatuko dira. 6 urteko muga horrek txantiloiko C atalari (merezimendu garrantzitsuenak) baino ez dio eragiten.

      Ondorengo kasuren batengatik ikerketa-lana eten bada (iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuna; amatasuna; aitatasuna; edoskitze-aldiko arriskua; adopzioa edo harrera, edo liberazioa, honako kargu hauetakoren bat betetzeko bada: unibertsitateko pertsona bakarreko kudeaketa-karguak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko zuzendaritza-karguak eta administrazio publikoetako karguak), ziurtatutako etenaldiarekiko proportzionalki luzatuko da ikerketa-jardueraren aldia, salbu eta 10 astetik gorako amatasun edo aitatasunagatiko etenaldietan, horietan seme edo alaba bakoitzeko urtebete luzatuko baita ebaluatzeko aldia; edonola ere, gehienez 6 urte gehiagoz luzatuko da ikerketa-jarduera kasu guztietan.

    2. Eskatzailearen curriculum vitae normalizatua. EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan nahiz ingelesez aurkeztu ahalko da CVa.

    3. Ikertzaileen bi aipamen-gutun, eskatzailearen ibilbide zientifikoaren berme gisa.

    4. Agindu honetako laguntza jasoz gero, eskatzailea hirugarren eta laugarren urtean sartuko den ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatutako egiaztagiria, non espresuki adieraziko baita eskatzailea 2025. eta 2026. urteetan onartuko dela.

    5. % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dela dioen ziurtagiria, foru-aldundietako organo eskudunek, IMSERSOk edo parekideak aitortuta. Gainera, desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen dutenek, eskabidearen inprimakian adierazi behar dute.

    6. Eskabideari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoa egia dela egiaztatzen duten ziurtagiriak, hala badagokio. Erantzukizunpeko adierazpenean bertan dago adierazita zein kasutan egin behar den hori.

      Aplikazioan horretarako dauden txantiloien bidez aurkeztu beharko dira 5., 7., 8., 9., 10. eta 11. puntuetan eskatutako agiriak. Ez badira txantiloi horiek erabiltzen, edo kasuan-kasuan aipatu den luzera gainditzen bada, edo hobekuntza programaren memoria eta zuzendariaren (eta hala badagokio, zuzendarikidearen) CVa sinatu gabe badago, eskabidea zuzendu beharko da.

      Eskabidea behar bezala zuzendu bada, baina agiria sinatu gabe badago, denbora-muga gainditu bada edo ezarritako formatuan ez badago, eskatzaileak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

    1. atala

      Hautapen- eta esleipen-prozesua

  1. Eskabideak zuzentzeko epea igaro eta aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ebazpena emango du, hautapen-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen gainekoa. Era berean, ebazpen horretan adieraziko da noiz egingo dituzten elkarrizketa pertsonalak, arlo bakoitzeko aholku-batzorde espezifikoek balioetsi beharrekoak.

    Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa. Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

  2. Elkarrizketa pertsonaletara joan ahal izango dira, badaezpada, aurreko paragrafoan adierazitako ebazpenean baztertutako pertsonak, arlo bakoitzeko aholku-batzorde espezifikoek balioetsi ditzaten; horretarako, baztertze horren aurkako errekurtsoa aurkeztu beharko dute edo egiaztatu beharko dute errekurtsoa jarri nahi dutela, dagokion arloan elkarrizketa egiteko data ezarri baino lehen. Errekurtso hori ezesten bada edo azkenean aurkezten ez bada, elkarrizketa pertsonalak ez du baliorik izango, eta aholku-batzorde espezifikoak ematen duen balorazioak ere ez.

  1. Hautapen-prozesurako onartutako pertsonak I. eranskinean definitutako arlo bakoitzari dagokion aholku-batzorde espezifikoak balioetsiko ditu.

  2. Aholku-batzorde espezifikoetako kideak sona handiko pertsonak izango dira ikasketa- eta ikerketa-eremuan, eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu.

  3. Aholku-batzorde espezifikoek ebaluatuko dituzte onartutako eskabideak, eta txosten zientifiko-tekniko bat emango dute, irizpide hauen arabera hautagai bakoitzari emandako puntuazioekin:

    Eskatzailearen curriculum vitaea. 25 puntu gehienez.

    Hobekuntza-programa. Laguntza-aldiko 48 hilabeteetarako aurreikusitako hobekuntza-programaren kalitatea, interesa, koherentzia eta bideragarritasuna eta ikertzaile eskatzailearen hobekuntza, espezializazioan eta nazioartekotzean izango duen eragina, hala nola hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldean izango duena, eta EAEko ikerketa-sistemak horretaz guztiaz espero ditzakeen etekinak. 25 puntu gehienez.

    Atzerriko zentroa eta atzerrian gauzatzekoa den ikerketa-proiektuaren zuzendaria. Zentro hartzaileak proiektuaren arloan duen prestigioa eta proiektu-buruaren zientzia-historia. 20 puntu gehienez.

    Ezarpen-zentroa eta EAEko ikerketa-proiektuaren zuzendaria. Ezarpen-zentroak proiektuaren arloan duen prestigioa, eta ikerketa-proiektuaren eta taldearen zuzendariak duen zientzia-historia. 10 puntu gehienez.

    Elkarrizketa pertsonala. Aurrez aurrekoa izango da elkarrizketa, eta eskatzailearen prestakuntzari eta curriculumari, hobekuntza-programari eta ikerketa-proiektuari edo egoki irizten den beste edozein alderdiri buruz hitz egingo da bertan. 20 puntu gehienez.

  4. Laguntza ukatzeko arrazoi izango da hautagaia elkarrizketara ez agertzea edo 75 puntu baino gutxiago erdiestea.

  1. Aholku-batzorde espezifikoetako kideak ez badira ondo moldatzen ebaluatu behar duten pertsonak aukeratzen duen EAEko hizkuntza ofizialean, Ikerketa Zuzendaritzak bermatu beharko du, batetik, aurkeztutako agiriak itzuliko direla, eta, bestetik, aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo dela interpretazio zerbitzu baten bidez, ebaluazio-batzordeko elkarrizketa pertsonalerako.

  2. Ikerketa Zuzendaritzak giza baliabide eta baliabide material osagarriak emango dizkie desgaitasuna duten pertsonei, egingo dituzten elkarrizketetan aukera berak izango dituztela bermatuko dizkieten baliabideak, hain zuzen ere.

  3. Ikerketa Zuzendaritzak, hautapen-probetan aukera- eta tratu-berdintasuna bermatzeko xedez, deialdiaren baldintzak egokitu ahal izango ditu, proba egingo den lekura iristeko ezintasuna duten pertsonak daudenean (osasun-eragozpen larriak dituztenean). Ikerketa Zuzendaritzari egoera horren berri eman ahal izango zaio proba egin baino lehen, eta mediku-ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da. Elkarrizketara joan ezina dakarren eragozpena aurreikusteko modukoa denean, astebete lehenago jakinarazi eta egiaztatu beharko da.

  1. Lehiaketa izango da agindu honen xede diren laguntza berriak esleitzeko prozedura.

  2. Ebaluazioaren emaitzak hautapen-batzordeari helaraziko zaizkio. Batzorde horrek kide hauek izango ditu: ikerketako zuzendaria, zeina batzordeburu izango baita; batzordeburua), Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat, zeinak idazkari-lanak egingo baititu.

  3. Hautapen-batzordeak deialdiaren oinarriak zuzen aplikatzen direla gainbegiratuko du, baliabideak esleituko ditu eta dagokion ebazpen-proposamena emango dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari.

  4. Hau izango da laguntzok esleitzeko prozedura:

  1. Lehenengo, desgaitasuna duten pertsonen kupoari dagozkion laguntzak esleituko dira. Hautatzeko moduko behar adina eskabide ez balego, esleitu gabeko laguntzak ikerketa orokorrei gehituko zaizkie eta hurrengo atalean xedatutakoaren arabera esleituko dira.

  2. Laguntza berriak ikerketa orokorrean: ahal dela, arlo guztietan onuradunak izateko gisan eta arlo bakoitzean emandako laguntza-kopurua portzentualki uniformea izateko gisan egingo da esleipena, arlo bakoitzean eskabide hautagarrien kopuruak hala ahalbidetzen badu, betiere. Honela egingo da esleipena:

    1. Aholku-batzordeak egindako balorazioaren ordenari jarraituz ordenatuko dira arlo bakoitzeko eskabide hautagarriak, eta ehuneko hau emango zaie puntuazio handiena erdietsi duten baina gainditu ez duten eskabideei: laguntza berrien kopurua / eskabide hautagarrien kopurua.

    2. Aurreko prozedura egin eta gero, laguntza guztia esleitu ez bada, emandako laguntzen azken ehunekoa a. puntuan zehaztutako ehunekora gehien hurbiltzen den arloetan emango dira laguntzak.

  3. Laguntza berriak ikerketa espezifikoan. Honela egingo da esleipena:

    1. Eskabide hautagarriak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira arlo bietan. Puntuazio handiena eskuratu duten bi (2) eskabideei emango zaie laguntza Neutronikan eta puntuazio handiena lortu duenari Hezkuntzan.

    2. Arlo espezifikoren batean ezin badira aurreikusitako laguntzak eman, ez dagoelako eskabide hautagarri nahikorik, esleitu ez diren laguntzak beste arlo espezifikoan eskuragarri dauden laguntzei gehituko zaizkie.

    3. Hori egin eta gero ez bada posible arlo espezifikoetarako aurreikusitako hiru laguntzak ematea, eman ez diren laguntzak ikerketa orokorrean eskuragarri dauden laguntzei gehituko zaizkie, aurreikusitako 29 laguntzak eman arte.

      1. Honako hauek jasoko ditu ebazpen-proposamenak: pertsona onuradunen zerrenda eta dagokien zenbateko ekonomiko xehatua, eskuragarri dagoen kreditu-mugara arte; ordezkoen zerrenda, arlokako puntuazio handienetik txikienera ordenatua, 75 puntu edo gehiago eta aholku-batzorde espezifikoaren balioespen positiboa jaso badute ere, laguntza-proposamenean sartu ez diren eskabideak; ukatutako eskabideen zerrenda, baztertzeko arrazoiak zehaztuta; eta, baztertutako eskabideen zerrenda, baztertzeko arrazoiak zehaztuta.

      2. Puntuazio-berdinketak ebazteko, oinarritzat hartuko da eskabideak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbaki bat. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabide-inprimakian agertuko da.

  1. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanbidezko ebazpen bakarraren bidez emango edo ukatuko dira laguntza berriak, dagokion prozeduretako bakoitzean, hautapen-batzordeak emandako ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

  2. Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eta hauek jasoko ditu: pertsona onuradunen zerrenda eta dagozkien zenbateko ekonomiko xehatuak; ordezkoen zerrenda, 75 puntu edo gehiago jasota ere laguntzarik jaso ez duten eskabideak; ukatutako eskabideen zerrenda, ukatzeko arrazoiak adierazita; eta baztertutako eskabideen zerrenda, baztertzeko arrazoiak zehaztuta.

  3. Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da ebazpena, beranduenez. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jakinarazpen elektroniko bat igorriko da (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), eta ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko da bertara. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, adierazteko nortzuk diren onuradunak eta zenbateko dirulaguntza ematen zaien, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo bi hilabeteetan.

  5. Alde batera utzi gabe aurreko 4. apartatuan ezarritakoa, Ikerketa Zuzendaritzak argitalpenen berri bidali ahal izango die interesdunei, SMS edo posta elektroniko bidez. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango.

  6. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute interesdunek Hezkuntzako sailburuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoaren bidez. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  7. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez, laguntzak emango zaizkie ordezkoen zerrendetan azaltzen diren eskatzaileei honako kasu hauetan: laguntzak emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo 10 egunetan uko egiten den kasuetan.

    Hutsik geratutako plazari dagokion arloan emandako azken laguntzaren ondorengo lekuan dauden pertsonei emango zaizkie laguntza horiek. Ikerketa orokorraren kasuan ez badago ordezkoen zerrendarik, laguntza eman ahalko zaio baldintza hau betetzen duen eskatzaileari: lehenengoa izatea emandako laguntzen azken ehunekoa 30.4.1.a puntuan ezarritako ehunekoari gehien hurbiltzen zaion arloko ordezkoen zerrendan.

    Ondorio horietarako, laguntzak emateko proposamena jakinaraziko die laguntzak emango dituen organoak interesdunei, 10 eguneko epe luzaezinean onar dezaten. Interesdunak ez badu onartzen, prozesu hori errepikatu egin daiteke laguntza eman arte. Behin proposamena onartutakoan, beka emateko ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko.

    Ez da laguntzarik emango baldin eta EAEko Administrazio Orokorrak eta erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat bukatu gabe eta izapidetzen ari bada.

  1. atala

    Betekizunak eta agiriak

  1. 2021-2022 ikasturtean emandako doktoretza-ondoko laguntza baliatzen aritzea (laguntza berria, lehenengo edo bigarren berritzea), Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, agindu honek ondorioak dituen egunean.

  2. Ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea, aldeko txosten baten bidez. Hori egiaztatzeko, 34. artikuluan adierazitako agiriak aurkeztuko dira.

  1. Onuradunek eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.

  2. Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako betekizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.

Ondoren adierazitako agiriak aplikazio bidez aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera, 21. artikuluaren 1., 2. eta 3. apartatuetan adierazitakoaren arabera.

Lehen, bigarren edo hirugarren aldiz berritzea eskatzen dutenak:

  1. Laguntza jaso zuenez geroztik ikerketa-hobekuntzaren alorrean gauzatutako jardueren txostena (hiru orrialde gehienez). Ingelesez idatzitako txostenak onartuko dira.

  2. Proiektuaren atzerriko zuzendariak sinatutako txostena (hirugarren berritzea bada, EAEko ezarpen-zentroko proiektuaren zuzendariak sinatuko du) berritzea eskatu duenak egindako ikerketei eta trebakuntza-jarduerei buruz. (Lehen aldiz berritzea eskatzen dutenen kasuan, gainera, hurrengo urteetarako aurreikuspenak gehitu beharko dira).

  3. Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (Ikerketako errektoreordeak, unibertsitateen kasuan), indarreko lan-kontratua beste urtebete luzatzeko.

    Bigarren aldiz luzatzea eskatzen dutenek, hauek aurkeztu beharko dituzte:

  4. Eguneratze-memoria (2 orrialde gehienez), ikerkuntza-hobekuntzako programari buruz, eskatzaileak 2023an eta 2024an gauzatu beharreko jarduerak jasota dituena. Memorian adierazita egon behar da ezarpen-zentroarekin, eta hala badagokio, EAEko beste ikerketa-zentro batzuekin zein atzerriko zentroarekin izandako lankidetza-modalitatea.

  5. Unibertsitateen kasuan, 3. puntuan aipatutako ezarpen-zentroaren kontratua luzatzeko konpromisoarekin batera, eskatzaileak ziurtatu beharko du unibertsitateko sail batek onartu duela 2023. eta 2024. urteetarako.

    Hirugarren aldiz luzatzea eskatzen dutenek, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  1. Eguneratze-memoria (2 orrialde gehienez), ikerkuntza-hobekuntzako programari buruz, eskatzaileak 2023an gauzatu beharreko jarduerak jasota dituena. Memorian adierazita egon behar da ezarpen-zentroarekin, eta hala badagokio, EAEko beste ikerketa-zentro batzuekin zein atzerriko zentroarekin izandako lankidetza-modalitatea.

  2. Unibertsitateen kasuan, 3. puntuan aipatutako ezarpen-zentroaren kontratua luzatzeko konpromisoarekin batera, eskatzaileak ziurtatu beharko du unibertsitateko sail batek onartu duela 2023 urterako.

    EAEko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira memoriak, edo ingelesez.

  1. , 3. eta 4. zenbakietan aipatzen diren memoriak eta agiriak informatika-aplikazioko txantiloi eguneratuak erabiliz aurkeztu behar dira. Ez bada txantiloi hori erabiltzen, edo aipatu den luzera gainditzen bada, eskabidea zuzendu beharko da.

    Eskabidea behar bezala zuzendu bada, baina agiriak muga gainditzen badu edo ezarritako formatuan ez badago, eskatzaileak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

  2. atala

    Ebazpena

  1. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanbidezko ebazpen bakarraren bidez eman edo ukatuko dira berritzeak, Hautapen Batzordeak emandako ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

  2. Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eta onuradunen zerrenda eta dagozkien zenbateko ekonomiko xehatuak jasoko ditu; halaber, eskabide baztertuen zerrenda egongo da baztertzeko arrazoiekin.

  3. Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da beranduenez, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak ukatutzat jo daitezke adierazitako epe horretan jakinarazpenik egiten ez bada, 51. artikuluko 9. apartatuari jarraikiz (EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea, arazoaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuena eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen azken xedapenetako hirugarrenaren bidez aldatua otsailaren 17ko EHAAn argitaratua, 35. zk.).

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jakinarazpen elektroniko bat igorriko da (https://www.euskadi.eus/micarpeta), eta ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko da bertara. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, adierazteko nortzuk diren onuradunak eta zenbateko dirulaguntza ematen zaien, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo bi hilabeteetan.

  5. Alde batera utzi gabe aurreko 4. apartatuan ezarritakoa, Ikerketa Zuzendaritzak argitalpenen berri bidali ahal izango die interesdunei, SMS edo posta elektroniko bidez. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango.

  6. Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoaren bidez. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aplikatu beharreko araudia.

    Agindu hau honako hauetan xedatutakoaren mende egongo da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapitulua; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean adierazitako oinarrizko araudia, eta azken horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

    Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, horretarako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 21a.

    Hezkuntzako sailburua,

    JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Oinarrizko Zientziak.

  1. arloa. Lurraren zientziak. Lur-sistemari buruzko ikerketak dagozkio, Biosferaren, Litosferaren, Hidrosferaren eta Atmosferaren historia eta bilakaera, haien arteko elkarreraginak, egungo egoera eta etorkizunean izan dezaketen eboluzioa barne hartuta. Honako hauek hartzen dira barne: Mineralogia, Petrologia, Paleobiologia, Tafonomia, Geomorfologia, Hidrologia, Barne Geodinamika, Geofisika, Estratigrafia, Sedimentologia, Meteorologia, Klimatologia eta Atmosfera, eta Ingurumenaren Geokimika.

  2. arloa. Fisika eta Espazioaren Zientziak. Fisika eta Espazioaren Zientziei buruzko ikerketak dagozkio, Fisika modernoaren berezko jakintza-alorrekin batera: Fisika Kuantikoa eta materiaren eta unibertsoaren egituran dauzkan aplikazioak. Alor hauek hartzen ditu barnean: Biofisika, Optika, Sistema Konplexuak, Fenomeno ez-linealak, Nanoteknologia, Konputazio Kuantikoa, Energia Handiko Fisika Esperimentala, Materia Kondentsatuaren Fisika, Astrofisika eta Astronomia.

  3. arloa. Matematikak. Matematikaren ikerketa-esparrua dagokio, eta alor hauek hartzen ditu barne: Geometria, Topologia, Zenbakizko Analisia, Matematika Aplikatua, Aljebra, Analisi Matematikoa, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

  4. arloa. Kimika. Honako alor hauek ikertzea du xede, molekula-mailatik maila makroskopikoraino: substantzia naturalen, sintetikoen eta haiek dauzkaten laginen konposizioa, egitura, prestaketa eta propietateak, esperimentatzen dituzten elkarreraginak eta transformazioak, haien mekanismoa, haiek aztertzeko beharrezko tresneria eta ikertzeko beharrezko metodologia esperimentala edo teorikoa. Alor hauek hartzen ditu barnean: Kimika Ez-organikoa, Kimika Organometalikoa, Katalisia, Kimika Supramolekularra, Material Molekularrak, Nanokimika, Kimika Biologikoa, Kimika Bioteknologikoa, Kimika Fisikoa, Kimika Analitikoa eta Kimika Organikoa.

    Bizitza- eta osasun-zientziak.

  5. arloa. Funtsezko Biologia eta Sistemena. Oinarrizko zenbait ikerketa-esparru hartzen ditu: Biologia Molekularra eta Zelularra, Genetika, Neurobiologia eta Garapena, Mikrobiologia, Birologia, Landareak, Minbizia eta Desberdintzea, Fisiologia, Immunologia eta Biologia konputazionala, estrukturala eta sistemena, honako salbuespen hauek kontuan hartuta: xede nagusiak patologiekin lotura zuzena izatea edo gizakien osasuna hobetu nahi izatea.

  6. arloa. Biomedikuntza. Eragin biomediko handiko oinarrizko azterketak eta ikerketak dagozkio: gaixotasunen oinarrizko ereduak eta mekanismoak, diagnostiko molekularra edo zelularra, estrategia terapeutikoak, farmakologia molekularra eta sistemena, eta molekula bioaktiboak identifikatzea eta aurkitzea. Arlo hauek hartzen ditu barne: Mikrobiologia, Immunologia, Birologia, Gizakiaren Fisiologia, Farmakologia, Nutrizioa eta beste hainbat gai, arazo medikoei gehienbat esparru klinikora hurbildu gabe heltzen badiete, hala nola Biologia Zelularra eta Molekularra, Kardiobaskularra, Neurozientziak, Anatomia, Hepatologia, Heriotza Zelularra, Genetika, Minbizia, Endokrinologia, Gaixotasun Metabolikoak, Farmakoak aurkitzea, Farmakologia Molekularra, Farmakologia Orokorra eta Sistemena, Fisiologia Zelularra eta Sistemena.

    Batez ere giza jatorriko materiala barne hartzen duten edo gizakiengan esperimentatzea eskatzen duten ikerketak Medikuntza Kliniko eta Epidemiologiako arloari dagozkio.

  7. arloa. Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia. Helburutzat gaixotasuna, haren mekanismoak edo izan litzakeen tratamenduak hobeto ezagutzea duten ikerketa guztiak dagozkio, eta ikerketen zati handi bat gizakietan egiten bada, batez ere giza jatorriko materiala barneratzen du, edo beharrezkoa da proba klinikoak egitea. Honako hauek hartzen ditu: Kirurgia eta Aurpegi-masailetakoa, Epidemiologia, Osasun Zerbitzuak, Gaixotasun Metabolikoak, Gaixotasun Kardiobaskularrak, Minbizia, Gaixotasun Infekziosoak, Neurologia, Psikiatria, Miszelanea.

    Kirolaz eta osasunaz egiten diren ikerketak zeharkakoak izaten dira, eta arlo hau gomendatutakoa izan arren, litekeena da proiektuari beste arlo batetik heltzea egokiago izatea, eta aukera hori kontuan hartu behar da.

  8. arloa. Landare eta Animalia Biologia, Ekologia, Ingurumena. Organismo bizidunen dibertsitateari buruzko ikerketa-esparrua dagokio, bai eta, biosferaren eremuan, haien bilakaera eta elkarreragina ere. Egitura-, funtzio- eta dinamika-alderdiak organismoen eta ekosistemen biologiaren zenbait espazio- eta denbora-eskalatan kontuan hartzen dira: Itsas Ekologia, Mikrobiologia, Eboluzio Sistematikoa, Genetika, Landareen Kontserbazioa, Lurreko Ekologia, Fisiologia, Landare Bioteknologia, Animalien Sistematika.

  9. arloa. Elikagaien Zientzia eta Teknologia. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza. Elikagaien Zientzia eta Teknologiari elikagaien kalitateak zer ezaugarri dituen jakiteko ikerketak dagozkio; besteak beste, hauek jakitekoak: oinarri fisikoak, kimikoak eta biokimikoak, elikagaien mikrobiologia eta bioteknologia, osagai funtzionalak nola lortu eta haien bioeskuragarritasuna eta ebaluazioa. Honako hauek hartzen dira barne: Metabolismoa, Nutrizioa, Analisi Teknika Aurreratuak, Makromolekula Biologikoen Kimika, Elikagaien Segurtasuna, Elikagai Funtzionalak, Herdoilaren aurkako Ezaugarriak eta Osasunarentzako Ondorioak, Analisia Sistema Biologikoetan, Elikagaien Mikrobiologia, Prozesu Teknologikoak, Kontserbazio Teknologia Berriak, inplikatutako entzima-sistemen Ezaugarri Biokimikoak eta Molekularrak. Nekazaritzari landareen fitotekniarekin eta erabilerarekin eta nekazaritza- eta baso-sistemen kudeaketarekin zerikusia duten ikerketak dagozkio; besteak beste: erlazio hidrikoak eta lurraren eta landarearen arteko elkarreragina, landareen hobekuntza genetikoa, landaketen fisiologia eta produktibitatea, gaixotasunak, izurriteak eta belar txarren ikerketa, hala nola Nekazaritza Ekonomiaren eta Politikaren esparruko beste batzuk. Abeltzaintzari eta Arrantzari, berriz, xedetzat honako alor hauek dituzten ikerketak dagozkie: ekoizpena, gaixotasunak eta haiei aurrea hartzeko estrategiak, abeltzaintzarako interesekoak diren animalia-espezieen ugalketa eta genetika, akuikultura eta basa-fauna.

    Ingeniaritzak, Teknologiak eta Arkitektura.

  10. arloa. Teknologia Mekanikoak eta Ekoizpenerakoak.

    Ingeniaritza mekanikoen eta ekoizpen-ingeniaritzen alorreko ikerketa guztiek osatzen dute, bai funtsezkoek bai aplikatuek; ikerketa horien artean hauek aipa daitezke: Materialen Zientzia eta Teknologia, Materialen Modelaketa, Biomekanika, Aleazio Magnetikoak, Sentsore Magnetikoak, Termoenergetika, Termoteknia eta Energia Mekanikoa, Mekanika Estrukturala, Mekanika Konputazionala, Energia, Energia Termikoaren Biltegiratzea, Optimizazio Energetikoa, Fabrikazioa, Konformazio Plastikoa, Xafla Konformazioa, Haustura eta Nekea, Makinak eta mekanismoak, Haustura Konputazionalaren Mekanika, Elementu Finituen Metodoa. Arlo honetakoak dira industria- eta ingurumen-prozesuak osatzen dituzten operazio fisiko, kimiko edo biokimikoen sorrera eta funtzionamendua hobetzeko Ingeniaritza eta Teknologia Kimikoan egiten diren ikerketak, baina kontuan izan behar da proiektuak kokapen egokiagoa izan dezakeela beste arlo batean.

  11. arloa. Komunikazio, Konputazio eta Elektronikaren Ingeniaritzak.

    Ingeniaritza Elektriko, Elektroniko eta Automatikoak Ingeniaritza Elektriko klasikoaren eta kontrolaz diharduenaren gaikako eduki osoak eta Ingeniaritza Elektronikoaren edukien zati bat barne hartzen dute. Ingeniaritza Elektriko klasikoaren barruan makina elektrikoen diseinu eta erabilerari, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko prozesuei eta haien kudeaketari lotutako ikergaiak daude. Kontrolaren ingeniaritzak sistemen modelaketari, kontrol-teoria sistemetan aplikatzeari eta industria- eta etxe-prozesuak automatikoki kontrolatzeko gailuen eta ekipoen garapen eta erabilerari lotutako gaiak hartzen ditu barnean. Ingeniaritza Elektronikoak hauek barne hartzen ditu: Kontrolaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektrikoa, Gailu Elektronikoak, Mikroelektronika. Konputazioaren eta Teknologia Informatikoaren Zientzietan egiten diren ikerketek alor hauekin dute zerikusia: Softwarearen Ingeniaritza; Datu Basea eta Segurtasuna; Konputagailuen eta Banatutako Sistemen Arkitektura; Sistema Adimendunak; Prestazio Handien Konputazioa eta Irudiaren Prozesaketa, Elektronika, Teknologia Fotonikoa, Komunikazio Optikoak, Telematika, Seinalearen Prozesaketa.

  12. arloa. Arkitektura, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza eta Hirigintza. Ingeniaritza Zibilak eta Arkitekturak barne hartzen dute azpiegitura zibilak hobeto planifikatu, diseinatu, eraiki, kontserbatu eta kontrolatzeko ikerketa guztia, bai eta arkitektura-eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolaketari lotutakoa ere.

    Gizarte Zientziak eta Giza Zientziak.

  13. arloa. Hezkuntza Zientziak. Psikologia. Psikologian egiten diren ikerketa guztiek osatzen dute, bai eta honako hauek ere: oro har, didaktikarekin zerikusia duten ikerketak; hezkuntza-gaietako didaktika espezifikoak; eta hezkuntzaren alderdi historikoak, psikologikoak eta metodologikoak. Alor hauek hartzen ditu barnean: Pedagogia, Didaktika, Hezkuntzaren Psikologia, Nortasuna, Ebaluazio eta tratamendu psikologikoak, Psikobiologia, Oinarrizko Psikologia, Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzarena, Psikologia Soziala, Portaera Zientzien Metodologia.

  14. arloa. Gizarte Zientziak. Diziplina hauekin zerikusia duten zientzia-helburuak aztertzen ditu: Soziologia, Gizarte Ikerketarako Teknikak, Zientzia Politikoa eta Administrazioarena, Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea, Giza Geografia.

  15. arloa. Zuzenbidea. Ordenamendu juridikoko sektore eta diziplina guztiak biltzen ditu, ikuspuntu nazionaletik bezala nazioarteko ikuspuntutik ere. Arloan gai hauek sartzen dira: Zuzenbide Konstituzionala, Zuzenbide Administratiboa, Zuzenbide Zibila, Zuzenbide Prozesal Zibila, Zuzenbide Penala, Zuzenbide Prozesal Penala, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Europako Erkidego Zuzenbidea.

  16. arloa. Ekonomia. Ikerketa-esparrutzat honako hauek ditu: ekonomiaren oinarri teorikoak, metodo kuantitatiboen erabilera eta garapena eta haien aplikazio enpirikoa askotariko arazo ekonomikoetan. Diziplina ekonomikoek honako alor hauek hartzen dituzte: Ekonomia Aplikatua, Mikroekonometria, Lan Ekonomia, Familien Ekonomia, Enpresen Antolaketa, Gobernu Korporatiboa, Aplikazioak bankuetan eta zerbitzuetan, Erakundeen Ekonomia, Enpresen erregulazioa, konkurrentzia eta portaera, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa, Analisi Ekonomikoaren Oinarriak, Teoria Ekonomikoa, Ekonomia Matematikoa, Informazioaren Ekonomia, Jokoen Teoria, Ekonomia Industriala, Makroekonomia, Nazioarteko Ekonomia, Finantza Enpirikoak.

  17. arloa. Filologia eta Filosofia. Filologia-esparruan Hizkuntza- eta Literatura-ikerketak sartzen dira, bai eta haiek kulturarekin eta gizartearekin dituzten harremanak ere. Diziplina horiei ikuspuntu teorikotik heltzen dieten lanak eta edozein historia-alditako hizkuntza edo literaturei buruzkoak biltzen dira arlo honetan. Bai eta Itzulpena eta Interpretazioa gaitzat dituzten ikerketak eta hizkuntzarekin eta literaturarekin zerikusia duten aplikazio eta baliabide teknologikoak garatzen dituztenak ere. Filosofiaren esparruari dagokionez, honako gai hauek ikertzen dira: errealitateari buruzko gai orokorragoak, haiek ezagutu ote ditzakegun, giza izaera eta gizakiak munduan betetzen duen lekua, bai eta zientzia partikularretan planteatzen diren eztabaida metodologiko eta kontzeptual orokor guztiak ere. Alor hauek hartzen ditu barnean: Literatura, Espainiar Literatura, Filosofia, Logikaren eta Hizkuntzaren Filosofia, Literatura Konparatua, Hizkuntza, Hizkuntzalaritza Orokorra, Filologia Klasikoa, Greziar Hizkuntzalaritza, Euskal Filologia, Filologia Modernoak, Literatura Ingelesa, Genero Ikasketak, Logika, Zientziaren Filosofia.

  18. arloa. Historia eta Artea. Historia-diziplina guztiak sartzen dira, garaien eta espezialitateen arabera, hala nola Arkeologia, eta Zientzia eta Teknika Historiografikoak. Artearen esparruan gai hauek biltzen dira: Artearen Historia, Estetika eta Arteen Teoria, Musikaren Historia, Zinemarena eta Ikus-entzunezkoena, Konposizio Arkitektonikoa, Hirigintza eta Lurraldearen Antolaketa, Eskultura, Pintura eta Marrazketa, bai eta arte-ondarea zaharberritu eta kontserbatzearekin zerikusia duten zientziak eta teknikak ere.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)