Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduko laguntzen zenbatekoen eta onuradunen zerrenda. Hain zuzen ere, aipatutako Aginduaren bitartez, arautu egiten da Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea, eta horietarako deialdia egiten da 2022-2023ko ikasturterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 627
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/20
  • Argitaratze-data: 2023/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Deialdi-aginduaren 31. artikuluak ezartzen duenez, aipatutako ebazpena jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ Era berean, jakinarazpen elektroniko bat igorriko da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/), eta ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko da bertara. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, adierazteko nortzuk diren onuradunak eta zenbateko dirulaguntza ematen zaien, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo bi hilabeteetan.

Deialdia 2022ko abenduaren 21ean ebatzi zen, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen 2022ko abenduaren 21ean. Beraz, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau