Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Cultural Instituto Teológico de la Vida Religiosa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3229
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/10
  • Argitaratze-data: 2022/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko apirilaren 11n, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundacion Cultural Instituto Teológico de la Vida Religiosa izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2022ko martxoaren 21ean egiletsi baitzen Luis Perez de Lazarraga Villanueva Gasteizko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 531).

Eskritura publiko horretan sartu zen fundazioaren patronatuko idazkaria den Patxi Otamendi Egiguren jaunak, presidentearen oniritziarekin, 2022ko urtarrilaren 21ean egindako ziurtagiria, patronatuak 2022ko urtarrilaren 20an egindako bilerarena. Bilera hartan, aho batez erabaki zen fundazioaren estatutuetako hainbat artikulu aldatzea: 1. (CONFER-i egindako erreferentzia sartzeko), 8.1. (Patronatuko kideen gehienezko kopurua 12ra handitzeko), 8.4. (Euskal Herriko Goi Mailako Batasunaren erreferentzia CONFER Euskadirekin ordeztea eta izendatutako pertsonak kargua onartzeko beharra jasotzea), 11.1. (Patronatuko kideak izendatzeko modua egungo errealitatera eta estatutuetara aldatzea), 12.1. (Patronatuko kide karguaren iraupena), 14.1. (Presidentea), 18.2. (Edozein pertsonak, pertsona erlijiosoez gain, fundazioaren zuzendaritza bere gain hartzeko aukera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik