Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Zeanurin (Bizkaian) dagoen «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko den 2022ko urriaren 25eko Agindua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5377
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/30
  • Argitaratze-data: 2022/12/14

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 25eko Aginduaren testuan (2022ko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 214. zk.). Agindu horren bidez, Zeanurin (Bizkaian) dagoen «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/4818 (3/1) orrialdean honela dio:

Baimena:

"Automatizazioa eta robotika industriala" goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

"Gizarteratzea" goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

"Elektrizitateko eta elektronika" oinarrizko heziketa-zikloa kentzeko.

baina honela esan behar du:

Baimena:

"Automatizazioa eta robotika industriala" goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

"Gizarteratzea" goi-mailako heziketa-zikloko ikaspostuen edukiera handitzea, 20 ikaspostutik 25era pasatuz.

"Elektrizitateko eta elektronika" oinarrizko heziketa-zikloa kentzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.