Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zeanurin (Bizkaian) dagoen «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4818
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/25
  • Argitaratze-data: 2022/11/09

Testu legala

«Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2020 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretua (abenduaren 15eko BOE), zeinaren bidez Automatizazioa eta Robotika Industriala goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren eta azaroaren 27ko 254/2012 Dekretua, (otsailaren 25eko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma; uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua (abuztuaren 15eko BOE), zeinaren bidez Gizarteratzea goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren eta apirilaren 15eko 63/2014 Dekretua, (maiatzaren 23ko EHAA), zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode zenbakia: 48003990 eta 014723.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia».

Titularra: Bilboko elizbarrutia.

Helbidea: Zulaibar auzoa, 17.

Udalerria: Zeanuri.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

«Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

«Elektrizitateko eta elektronika» oinarrizko heziketa-zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

  • Instalazio elektroteknikoak eta mekanikoak, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    *Instalazio elektriko eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

  • Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTLM/?uri-CELEX:32016R0679&from=ES

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id-BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.