Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko azaroaren 16koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kendu eta kide berriak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 5964
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/16
  • Argitaratze-data: 2021/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan xedatzen denez, besteak beste, orduko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letradu batek egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kide gisa. Sail hori, gaur egun, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Saila da.

Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuaren 3. artikuluari jarraituz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak gaur egun Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letradua. Erregelamenduko 8. artikuluan ezartzen denez, izendatu beharko dira letradu ordezkoak, letradu titularra gaixorik edo kanpoan balego edo arrazoi justifikaturen bategatik ezingo balu bere kargua bete aldi baterako, ordezteko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko otsailaren 13ko Aginduaren bitartez Nahitaezko Desjabetzetarako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Epaimahaietako kideak izendatu ziren. Zerbitzu Juridiko Nagusiko kideen artean aldaketak izan direnez eta aldaketa horiek agindu horren izendapenetan eragina izan dutenez, beharrezkoa da epaimahiak eguneratzea, kide anitzeko organo hauek egoki jardun dezaten.

Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.