Covid-19aren bilakaerari buruzko datuen bistaratzeak

Argitalpen-data: 

Aurreko artikuluan Euskadi.eus atari sarean hainbat eduki eta webgune nabarmentzen genituen, gure autonomia-erkidegoan koronabirusak izan duen bilakaerari buruzko informazio ofiziala ematen dutenak.

Aipatu genuen zerbitzu horietako bat da Geoeuskadik eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak elkarrekin eskaintzen dituzten mapa interaktiboa eta grafikoak, egunero eguneratzen dena:

Nabarmendutako bistaratzeak

Open Data Euskadiko datu multzotik sortutako beste bistaratze adibide batzuk iritsi zaizkigu:

CodeSyntax

CodeSyntax enpresak sortutako grafikoak kontsultatzera gonbidatzen zaituztegu, lortutako emaitza benetan merezimenduzkoa baita. Bistaratze horiei esker, gaixotasunak Euskadin duen bilakaeraren ikuspegia lor daiteke:

Asier Musatadi

Asier Musatadi garatzaileak webgune oso erakargarria sortu du Open Data Euskadiko datuekin dinamikoki eguneratzen dena. Garapena Javascript-ekin egin du, Vue framework-arekin eta garatutako kodea Github-en dago eskuragarri:

Noelia Oses

Noelia Osesek grafiko oso zehatzekin sortutako dashboard bat helarazi digu, gure autonomia erkidegoan gaixotasunak duen eboluzioari buruz. Noelia Data Scientist bezala ari da eta Gihub-en utzi du kodea edonork kontsulta dezan: R-ren Shiny paketea erabili du garapena egiteko, lortutako emaitza automatikoki eguneratzen delarik Open Data Euskadiko datu-multzoan dauden JSON fitxategiekin:

Asier Murciego

Asier Murciegok ere koronabirusaren bilakeraren dashboard-a partekatu du, eta grafiko ugari kontsulta daitezke bertan. Asierrek Googe Data Studio erabili du grafikoak egiteko:

Decidata

Decidata enpresa bilbotarrak datu irekietan oinarritutako koronabirusaren hedapenari buruzko panela sortu du, eta horretarako Microsoft Power Bi datuen bistaratze tresna erabili du:

Charles Kirby

Charles Kirbyk covid-19 gaixotasunak Euskadin duen bilakaerari buruzko grafikoak sortu ditu Tableau bistaratzeak sortzeko tresna ezagunarekin eta interneten partekatu ditu:

Beste batzuk

Beste web aplikazio batzuen berri ere izan dugu, besteakbeste, dinamikoki eguneratzen den Euskadin covid-19aren bilakaera azaltzen duen webgune interesgarri hau. Javascript-ekin garatuta dago eta Google Charts-en APIa erabiltzen du grafikoak bistaratzeko. Euskeraz ere badago eta oso gomendagarria da ematen duen xehetasun mailagatik:

Eskerrak eman nahi dizkiegu denei, egin duten lan bikainagatik eta egoera zail honetan beren harri-koskorra emateagatik; izan ere, funtsezkoa da informazio argia, erraza eta iturri ofizialetatik datorrena ematea.

Datuetatik eratorritako zerbitzuren bat sortu baduzu, esaiguzu!