"Datu irekiak eta herritarrak" izeneko jardunaldia Tabakaleran

Argitalpen-data: 

Zer gertatzen da aldez aurretik datuetarako sarbiderik ez zuenari sarbidea ematen zaionean? Nola aldatzen da herritarren edo erakundeen ekimen bat, behar dituen datuetarako sarbidea bermatzen denean? Zenbateraino da eraldatzailea datuak aztertzeko eta interpretatzeko ahalmena? Herritarrek eskura al dituzte behar dituzten informazioa eta datuak?

Jardunaldien aurkezpenaPasadan astean, azaroaren 13an, 14an eta 15ean "Datu irekiak eta herritarrak" izeneko jardunaldiak egin zituzten Donostiako Tabakalera eraikinean.

Topagune eta langune hori Irekiak (Eusko Jaurlaritza), Deustuko Unibertsitateak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak antolatu zuten, Hirikilabs kultura digitaleko eta teknologiako laborategiaren bidez, eta helburua izan zen erakundeen eta datu irekien inguruan lan egiten duten proiektuen arteko esperientziak eta lankidetza-moduak ezagutaraztea.

Inaugurazio-eguna: aurkezpenak eta eztabaida

Inaugurazio jardunaldian, zenbait administrazio publiko, enpresa eta erakundetako hizlariek datu irekiei buruzko proiektuak eta ideiak azaldu zituzten paneletan. Saioen formatuari esker, eztabaidan parte hartzeko eta hizlariekin iritzi-trukean aritzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Open Data Euskadikoak ere han izan ginen, jardunaldiak sustatzen eta eskuartean ditugun proiekturik garrantzitsuenak azaltzen; bereziki azpimarratu genuen OGPk (Open Government Partnership) datu irekiei buruz hartutako konpromisoa.

Tailerrak

Hurrengo bi egunak datu irekiekin lotutako tailerrak antolatzeko izan ziren:

Eskerrak eman nahi dizkiegu sustatzaileei ekitaldia antolatzen egindako ahaleginagatik eta hizlariei eta bertaratutakoei bertan parte hartzeagatik. Horiei guztiei esker, datu irekien erabilgarritasunaz gozatu eta ikasi ahal izan genuen.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago