01. Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Legea.
Saila
Helburuak eta Sektoreak
-Euskal Autonomia Erkidegoaren antolaketa politiko eta administratiboaren erregulazioa osatzea, udalerrien eta haien lurralde-esparruan kokatutako gainerako toki-erakundeen araubide juridikoaren lege-finkapenaren bidez.
-Osorik mugatzea EAEko erakunde erkideek eta foru-esparrukoek udal-esparruari dagokionez osatzen duten erakunde-, eskumen- eta harreman-egitura.
-Behar bezala egokitzea tokiko autonomia-printzipioa foru-mailako autonomia-esparruekin eta EAEko erakunde erkideen autonomiarekin, EAEko herri-administrazioak oro har efikazak eta eraginkorrak izan daitezen herritarren premiei erantzutean.
- Erakundearteko koordinazio- eta lankidetza-sistema bat prestatzea, udal-mailan garatu behar diren edo maila horrek parte hartzea beharrezko duten herri-politikak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko.
- Udal-eskumenen araubidea eta haien erabileran finantza-nahikotasuna bermatzeko lege-esparrua ezartzea, udalerriek EAEko herri-finantzaketako sisteman nola parte hartu behar duten zehaztuz.
- Tokiko gobernuek udalerrien herri-kudeaketarako dauzkaten tresnak zehaztea.
- Herritarrek tokiko kontuetan parte hartu ahal izateko tresnak finkatzea.
- Toki Administrazioa.
- EUDEL (Euskadiko Udalerrien Elkartea).
- Foru Aldundiak.
- Herritarrak, oro har.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
Lortutako faseak
Documentuak | Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|---|
Ikusi | 1.1. fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. | 2013/09/15 | 2014/01/10 | Amaituta |
Ikusi | 2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea. | 2014/01/11 | 2014/06/30 | Amaituta |
Ikusi | 2.2 fasea: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea. | 2014/07/01 | 2014/07/24 | Amaituta |
Ikusi | 2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak. | 2014/07/25 | 2014/10/31 | Amaituta |
--- | 2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra. | 2014/11/01 | 2014/11/10 | Amaituta |
Ikusi | 3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena | 2014/11/11 | 2014/11/12 | Amaituta |
--- | 4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea | 2014/11/12 | 2014/11/30 | Amaituta |
Legebiltzarrean tramitazioaren egoera
2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2016001544