Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

70. zk., 2016ko apirilaren 14a, osteguna

N.º 70, jueves 14 de abril de 2016


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
1544
1544

2/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

LEY 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi.

Eusko Legebiltzarrak 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie euskadiko herritar guztiei

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi.

ZIOEN AZALPENA
I
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS
I

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea da Euskadiren egituraketa juridiko-instituzionalerako arau juridikorik garrantzitsuenetakoa, eta, hala ere, Eusko Legebiltzarrak 1980an legegintza-lana hasi zuenetik, hogeita hamabost urtetik gora igaro dira dagoeneko Euskadiko toki-erakundeei buruzko lege bat oraindik onesteke.

La Ley de Instituciones Locales de Euskadi es una de las normas jurídicas más importantes para la vertebración jurídico-institucional de Euskadi y sin embargo, desde que el Parlamento Vasco comenzó a legislar en 1980, han transcurrido ya más de treinta y cinco años sin que se haya aprobado una Ley de Instituciones Locales de Euskadi.

Harrigarria da legea orain arte onesteko modurik eduki ez izana, nahiz eta horren premia benetan larria dela iritzi zaion ia aho batez; izan ere, hasieratik bertatik EAEko autogobernuaren egitura juridiko-instituzionalaren zutabeetako bat izan beharko zukeen; hiruko egitura dela esan daiteke, hiru mailatan oinarritzen baita –erakunde komunak, lurralde historikoak, eta udalak eta gainerako toki-erakundeak–, horietako bakoitzak profil bereizia eta eskumen propioak dituela.

Resulta sorprendente que, a pesar de que se trata de una ley sobre cuya necesidad imperiosa de aprobación existe una casi unanimidad, su aprobación no haya podido producirse hasta ahora, pues debería haber sido, desde el principio, una de las columnas de la estructura jurídico-institucional del autogobierno vasco, una estructura que puede calificarse como tripartita, pues se asienta en tres niveles diferentes: las instituciones comunes, los territorios históricos y los municipios y demás entidades locales, cada uno de ellos con sus propias competencias.

Ondo jakina den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko egitura juridiko-instituzionala hiru maila instituzional horien arteko egituraketan oinarritzen da, non maila, jatorri, eduki eta irismen desberdineko arau juridikoek elkarri eragiten baitiote. Hala, 1978ko Konstituzioak eta indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko Autonomia Estatutuak –Gernikako Estatutua deitua– Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketa zehazten dute. Bestalde, erakunde komunen (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra) eta lurralde historikoetako foru-organoen (foru-aldundiak eta batzar nagusiak) arteko eskumen-banaketaz arduratzen dira Autonomia Estatutua eta Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzkoa, Lurralde Historikoen Lege gisa ezagun dena. Horrez gain, Kontzertu Ekonomikoak –gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onesten duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak arautua– EAEk Estatuarekin dituen finantza- eta zerga-harremanak arautzen ditu eta, hortaz, EAEko finantza- eta zerga-sistemaren bizkarrezurra da. Eta, azkenik, lurralde historikoetako foru-arauek lurralde historiko horien eskumenak diren arloak arautzen dituzte eta, udalei dagokienez, baita haiei zuzenean eragiten dieten gai batzuk ere, kontu espezifiko batzuetan, hala nola lurralde-mugaketak, udalez gaindiko erakundeak, aurrekontuak, finantzak eta tokiko ogasunak.

Como es bien conocido, la estructura jurídico-institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi se apoya en la vertebración entre esos tres niveles institucionales, en la que interactúan normas jurídicas de distinto rango, procedencia, contenido y alcance. Así, la Constitución de 1978 y el vigente Estatuto de Autonomía para el País Vasco de 1979 –el denominado Estatuto de Gernika–, definen el reparto competencial entre el Estado y la Comunidad Autónoma de Euskadi. Por su parte, el Estatuto de Autonomía y la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, comúnmente conocida como «Ley de Territorios Históricos», se ocupan de la distribución de competencias entre las instituciones comunes (Gobierno y Parlamento Vasco) y los órganos forales de los territorios históricos (juntas generales y diputaciones forales). Además, el Concierto Económico, actualmente regulado por la Ley 12/2002, de 23 de mayo, por la que se aprueba el Concierto Económico con la Comunidad Autónoma de Euskadi, regula las relaciones de orden financiero y tributario del País Vasco con el Estado y es, por tanto, la columna vertebral del sistema financiero y tributario vasco. Y, por último, las normas forales de los territorios históricos regulan las materias que son competencia de dichos territorios históricos y, en lo que tiene que ver con los municipios, también algunas materias que afectan a estos directamente en asuntos específicos, como, por ejemplo, demarcaciones territoriales, entidades de ámbito supramunicipal, presupuestos, finanzas y hacienda locales.

Baina Euskadiko toki-erakundeei buruzko legerik gabe, EAEko eraikin instituzionala osatu gabe zegoen, eta horregatik zen beharrezkoa lege hau onestea, Euskadiko gobernuaren hiru maila instituzionalak josteko prozesua burutu ahal izateko.

Pero sin Ley de Instituciones Locales de Euskadi el edificio institucional vasco estaba incompleto, y por eso resultaba imprescindible la aprobación de esta ley, a fin de poder culminar el proceso de articulación entre los tres niveles institucionales de gobierno de Euskadi.

EAEko udalek eta gainerako udal-erakundeek, orain arte halako legerik eduki ez dutenez, urritasuna ezaugarri izan duen arau-esparru instituzional batean jardun behar izan dute. Egia da lurralde historikoek bakoitzak bere lurralde-eremuko udaletan eta toki-erakundeetan zuzenean aplikatzekoak diren foru-arauak onetsi dituztela, bai zerga-arloan eta arlo ekonomiko-finantzarioan, bai beren eskumeneko beste gai batzuetan. Baina egia da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoak lege propiorik ez duenez udal-kontuak osotasunean jorratzeko, Euskadiko udaletako eta gainerako toki-erakundeetako gobernu-organoek toki-araubideari buruzko Estatuko oinarrizko legeria eta Eusko Legebiltzarrak onetsitako lege sektorialak aplikatu dituztela, eta lege sektorial horiek hainbat gaitan eragin dutela eta kasu askotan, gainera, zuzenean eragiten dutela udal-eskumenetan; esaterako, hirigintzan, ingurumenean, gizarte-zerbitzuetan, eta abar. Alta, horrek guztiak, orain arte, ez du konpondu arazoa, alegia, EAEko udalei esparru juridiko propioa ematea, egonkortasuna eduki eta beren autogobernua gauzatu dezaten, beren helburu nagusia betetze aldera: hots, herritarren eskaerei erantzutea, herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa baita.

Al no haber dispuesto de ella hasta ahora, nuestros municipios y demás entidades locales vascas han tenido que actuar a partir de un marco normativo institucional caracterizado por su precariedad. Si bien es cierto que en el ámbito tributario y económico-financiero, así como en otros asuntos de su competencia, los territorios históricos han aprobado distintas normas forales directamente aplicables a los municipios y entidades locales de sus respectivos ámbitos territoriales, no es menos cierto que, ante la ausencia de una ley propia de la Comunidad Autónoma de Euskadi que abordara en su globalidad las cuestiones municipales, los órganos de gobierno de nuestros municipios y demás entidades locales han aplicado la legislación básica estatal sobre régimen local y las leyes sectoriales aprobadas por el Parlamento Vasco, que han ido incidiendo sobre diferentes materias y que, en muchos supuestos, repercutían directamente sobre las competencias municipales, por ejemplo, en temas como el urbanismo, el medio ambiente o los servicios sociales. Pero todo ello no ha resuelto hasta ahora el problema de dotar a los municipios vascos de un marco jurídico propio que les dé estabilidad y les permita ejercer su autogobierno y cumplir con su finalidad principal, que no es otra que la de atender las demandas de la ciudadanía en su condición de administración más próxima a ella.

Legeak eskumenak argitu nahi ditu, segurtasun juridikoa emateaz gain udalaren egiteko instituzionala indartzeko, eta finantzaketa egokia emateko, toki-erakundeek finantza-jasangarritasuna ziurtatu dezaten eta, hartara, herritarrei zerbitzuak egoki emango zaizkiela berma dadin. Ildo horretatik, legearen funtsezko alderdiekin batera –hala nola araubide instituzionala, eskumenak eta abar–, orobat azpimarratzekoa da –Europar Batasuneko araudiarekin bat, eta Konstituzioan eta legeetan aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioari lotutako erreforma egin ondoren– zer-nolako garrantzia hartu duten arkitektura instituzional ekonomiko-finantzarioarekin lotutako alderdiek toki-araubidearen garapenean. Eta horrek are beharrezkoagoa egiten du erreforma hori egin baino askozaz lehenago ere etengabeko eskaera zen hori; alegia, ezinbestekoa da EAEko udalak zuzenean eragiten dieten organoetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan egotea, aurrerantzean ez daitezen izan halako tutoretza-mailaren mende dauden administrazioak, tutoretza horrek ez baititu beti errespetatzen udalei dagozkien funtzio garrantzitsuak eta, gainera, tutoretza hori ez baita beti bateragarri udalek bermatuta eduki behar duten tokiko autonomiaren errespetuarekin.

La ley pretende una clarificación competencial que, además de ofrecer seguridad jurídica, se vea acompañada de un reforzamiento del papel institucional del municipio y de una financiación adecuada para asegurar la sostenibilidad financiera de las entidades locales, de modo que permita garantizar una adecuada prestación de servicios a la ciudadanía. En este sentido, junto a aspectos trascendentales de la ley, como son, por ejemplo, los relativos a su régimen institucional, competencias, etcétera, hay que destacar también que –de acuerdo con la normativa de la Unión Europea, y tras las reformas constitucional y legislativa en relación con el principio de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera– los aspectos relacionados con la arquitectura institucional económico-financiera han adquirido una gran relevancia en el desarrollo del régimen local, y ello hace aún más necesario algo que ya era una constante exigencia desde mucho antes de que se produjese dicha reforma, esto es, la imprescindible presencia de los municipios vascos en los órganos y en los procesos de toma de decisiones que les afecten directamente, para dejar de ser unas administraciones sometidas a un grado de tutela no siempre respetuosa con las relevantes funciones que les corresponden y no siempre compatible con un auténtico respeto por la autonomía local que los municipios deben tener garantizada.

Bistan da urte hauetan guztietan beti hor egon dela toki-erakundeei buruzko lege baten premia, eta, horregatik, legea prestatzeko hainbat testu, aurreproiektu eta proiektu egin dira, baina, arrazoi batzuk ala beste batzuk tarteko, ez dira lege-mailako arau bihurtu. Gaur egungo egoera politikoan, ordea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea onesteko prozesua bultzatzeko lagungarri izan den aukera bat sortu da.

Naturalmente, a lo largo de todos estos años la necesidad de una Ley de Instituciones Locales de Euskadi ha estado siempre presente, de forma que se han elaborado diversos textos preparatorios, anteproyectos y proyectos que finalmente, por unas u otras razones, no han cristalizado en la aprobación de una norma de rango legal. Pero es en la actual coyuntura política cuando se ha presentado una ocasión propicia que ha favorecido el proceso de aprobación de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi.

Halaber, argi zegoen edukiak izendatzaile komunetako txikiena ezarri behar zuela, sentsibilitate politiko desberdinetako eta Euskadiko hiru maila instituzionaletako ordezkaritza ahalik eta zabalena ados jar zedin lortzeko. Izan ere, eragile politiko eta instituzional guztiak jakitun ziren horrelako lege batek babes zabala behar zuela, baldin eta aurrera ateratzea ez ezik denboran irautea lortu nahi bazen. Legea onesteko prozesuaren zailtasuna bi alderditan islatu da argi eta garbi: lehenik, edukian, non oreka delikatu bat bilatu baita aukera normatibo desberdinen artean, adostasunaren mesedetan denen ekarpenak jasota gera daitezen saiatzeko; eta bigarrenik, edukiaren azken erredakziorako jarraitutako prozedura konplexuan.

También parecía claro que su contenido tenía que establecer un mínimo común denominador que concitase un acuerdo lo más amplio posible de la representación de las distintas sensibilidades políticas y de los tres niveles institucionales de Euskadi, pues todos los agentes políticos e institucionales eran conscientes de que una ley de estas características debía contar con un amplio respaldo si quería no solo salir adelante, sino también perdurar en el tiempo. De hecho, la gran dificultad del proceso para aprobar la ley se ha reflejado claramente en dos aspectos: en primer lugar, en lo referente a su contenido, que apuesta por un delicado equilibrio entre distintas opciones normativas, para intentar reflejar las aportaciones de todas las partes en beneficio del acuerdo; y, en segundo lugar, en el complejo procedimiento seguido para la redacción definitiva de su contenido.

II
II

Iturrien gaian, legeak gure udal-sistema foralaren ondare juridikoa hartu du kontuan, zeinaren aurrekari zaharrenak denboran atzeratzen baitira harik eta foruen garaian euskal lurraldeetan indarrean egon zen toki-erakundeen zuzenbidera arte. Zuzenbide horrek oso kontuan hartzen zuen herrialdean udal-antolakuntzan zegoen aniztasuna eta, ondorioz, herrialdean zeuden udal-mailako, udalez gaineko eta udalez azpiko erakundeei egokitutako eredu juridiko-politikoak arautzen zituen; eredu horrek, lurralde bakoitzean berezitasunak izanik ere, elementu komun garrantzitsuak ditu Pirinioen bi aldeetara, doktrinarik babestuenak agerian jarri duen bezala.

En materia de fuentes, la ley ha tenido en cuenta el acervo jurídico de nuestro sistema municipal foral, cuyos antecedentes más remotos se remontan hasta el derecho de las entidades locales que estuvo en vigor en los distintos territorios vascos durante el régimen foral, un derecho que tenía muy en cuenta la diversidad del país en la organización municipal y, en consecuencia, regulaba modelos jurídico-políticos adaptados a la variedad de las entidades municipales, supramunicipales e inframunicipales presentes en él y que, con las particularidades propias de cada territorio, presenta notables elementos comunes a ambos lados de los Pirineos, como ha puesto de manifiesto la doctrina más autorizada.

Euskal udal-tradizioan nabarmenak ziren ere toki-erakundeen eskumen zabalak, beren burua antolatzeko, arautzeko eta kudeatzeko zeukaten ahalmen handia, ez bakarrik eremu politikoan, baizik eta baita eremu ekonomikoan ere, eta azkenik, foru-udalen eta batzar legegile foralen arteko harreman estua; batzar horietan zeukaten jatorria, halaber, lurraldeetako gobernu-organoek eta, harreman horri esker, egoki ezkontzen ziren udal-maila eta foru-lurralde bakoitzaren maila.

En la tradición municipal vasca destacaban también las amplias competencias de las entidades locales, su gran capacidad autoorganizativa, autonormativa y de gestión, no solamente en el ámbito político, sino también en el económico, y, por último, la estrecha relación entre los municipios forales y las asambleas legislativas forales, de las que emanaban, a su vez, los órganos de gobierno de los territorios, lo que permitía un adecuado anclaje entre el nivel municipal y el de cada territorio foral.

Udal-eredu foral hori krisian sartu zen XIX. mendean, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetan; izan ere, lurralde horietan 1841eko urriaren 29ko Errege Dekretua inposatu zen erabat alde bateko erabakiz, eta ordura arte indarrean egon zen zuzenbide publikoaren foru-sistema alde batera utzi zuen ia guztiz, baita udal foru-sistema ere.

Este modelo municipal foral entró en crisis en el siglo XIX en lo que se refiere a los tres territorios que conforman actualmente la Comunidad Autónoma de Euskadi, pues el Real Decreto de 29 de octubre de 1841, que se impuso a estos territorios de una manera absolutamente unilateral, hizo tabla rasa de gran parte del sistema foral de derecho público hasta entonces vigente, incluido el sistema municipal foral.

Zuzenbide publikoko euskal foruen azken arrastoak behin betiko baliogabetu ondoren 1876ko uztailaren 21eko legearen kariaz, eta nahiz eta EAEko udalek ez zuten foru-garaian edukitakoaren antzeko autonomia mailarik eskuratu berriz ere, udalen egoera juridiko-ekonomikoa nabarmen bereiziz joan zen araubide komuneko udalen aldean, eta 1878an sortutako Kontzertu Ekonomikoaren araubidearen babesean toki-eredu propio bat eratzera ere iritsi zen, doktrinak «udal kontzertatua» deitu duena; eredu hori oso maila desberdineko arau juridikoek babesten dute, baina euskarria ematen diote euskal sistemaren berezitasunari. Ildo horretatik, adibide moduan aipa daitezke, hurrenkera kronologikoari jarraituz, 1878ko ekainaren 8ko Errege Agindua, 1882ko abuztuaren 29ko Probintzia Legearen laugarren xedapen iragankorra, 1891ko abuztuaren 8ko Errege Agindua eta horietatik eratorritako ondorengo arauak.

Tras la definitiva derogación de lo que quedaba de los Fueros vascos de derecho público en virtud de la Ley de 21 de julio de 1876, y aunque los municipios vascos no volvieron a recuperar una cota de autonomía similar a aquella de la que gozaron en la época foral, su situación jurídico-económica fue diferenciándose claramente de la que era propia de los municipios de régimen común, y al amparo del régimen de concierto económico surgido en 1878 fueron construyendo un modelo local propio, que la doctrina ha dado en llamar «municipio concertado»; un modelo amparado por normas jurídicas de muy distinto rango pero que daban soporte a la especialidad del sistema vasco. En este sentido, pueden citarse a título de ejemplo, y por orden cronológico, normas como la real Orden de 8 de junio de 1878, la disposición transitoria cuarta de la Ley Provincial de 29 de agosto de 1882, la real Orden de 8 de agosto de 1891, y las normas posteriores derivadas de ellas.

Garai horretan, EAEko udalen eskumenak estuki lotuta egon ziren euskal aldundiek, Kontzertutik bertatik eratorritako ahalmen ekonomiko-administratiboei jarraituz, gero eta ahalmen gehiago edukitzearekin. Hala ezartzen zuen 1906ko abenduaren 13ko Errege Dekretuaren 15. artikuluak, eta oraindik indarrean dago haren edukia, egungo Kontzertu Ekonomikoaren hirugarren xedapen gehigarrian jasota baitago. Eta Primo de Riveraren diktaduraren bete-betean ere, 1924ko urriaren 21eko Errege Dekretuak jaso zituen 1924ko Udal Estatutuak EAEko araubide bereziari egindako egokitzapenak.

En este periodo las competencias de los municipios vascos estuvieron también estrechamente vinculadas con las crecientes atribuciones de las diputaciones vascas en virtud de las facultades económico-administrativas derivadas del propio Concierto, tal y como establecía el artículo 15 del real Decreto de 13 de diciembre de 1906, cuyo contenido aún continúa en vigor, pues aparece recogido en la disposición adicional tercera del vigente Concierto Económico. E, incluso en plena Dictadura de Primo de Rivera, el real Decreto de 21 de octubre de 1924 recogió las adaptaciones del Estatuto Municipal de 1924 al régimen especial vasco.

Eta tradizio historikoari jarraituz, ez baitzen eten erregimen politikoa aldatu zenean ere, II. Errepublikako Udal Legeak, 1935ekoak, 11. xedapen iragankorrean ezarri zuen ezen lege horren preskripzioek aginduko zutela hiru probintzietan, baldin eta ez baziren probintzia haietan indarrean zegoen araubide berezian ezarritakoaren aurkakoak. Bestalde, 1936ko Euskal Estatutuak 2.a.3 artikuluan ezarri zuen, toki-araubidearen gaian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenari zegokiola (Errepublikako Konstituzioaren 16. eta 17. artikuluen arabera) legegintza esklusiboa eta betearazpen zuzena, eta euskal udalei esleitutako autonomiak ezin izango zituela eduki Estatuko lege orokorretan ezarritako mugak baino txikiagoak.

Y siguiendo la tradición histórica, que no se interrumpió ni siquiera con el cambio de régimen político, la Ley Municipal de la II República, de 1935, establecía en su disposición transitoria 11 que las prescripciones de la misma regirían en las tres provincias, en cuanto no se opusiesen a lo estatuido en el régimen peculiar vigente en ellas. Por su parte, el Estatuto Vasco de 1936 establecía en su artículo 2.a.3.º que, en materia de régimen local, correspondía a la competencia del País Vasco (de acuerdo con los artículos 16 y 17 de la Constitución de la República) la legislación exclusiva y la ejecución directa, sin que la autonomía atribuida a los municipios vascos pudiese tener límites inferiores a los señalados en las Leyes Generales del Estado.

Diktadura frankistaren denboran, euskal udalek ez zuten araudi komunera orokorrean egokitu beste erremediorik eduki, baina, hala ere, profil bereizi bat gordetzen ahalegindu ziren ahal izan zuten guztietan. Hala gertatu zen Arabako lurraldean, non Kontzertu Ekonomikoak indarrean jarraitu baitzuen eta zenbait berezitasun mantendu baitziren, toki-araubideari buruzko araudi estatalean Arabaren berezitasuna berariaz salbu uzten zuten xedapen espezifiko batzuen babesean, Nafarroarekin gertatu zen bezala, zeinak indarrean mantendu baitzuen bere Hitzarmen Ekonomikoa.

Durante la dictadura franquista los municipios vascos no tuvieron más remedio que adaptarse en general a la normativa común, pero, aun y con todo, intentaron conservar un perfil diferenciado siempre que pudieron, como ocurrió en el territorio alavés, donde el Concierto Económico siguió vigente y se mantuvieron ciertas particularidades al amparo de disposiciones específicas de la normativa estatal de régimen local que salvaguardaban expresamente la especialidad alavesa, y como ocurrió también en el caso navarro, dado que también se mantuvo vigente su sistema de convenio económico.

Beste alde batetik, eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren esparruan, askotarikoa dugu Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen eskumen-oinarria, eta komeni da zehatz antolatzea; izan ere, EAEko arkitektura instituzional bereziak, bere eskumen espezifikoek eta bere araubide ekonomiko-finantzarioak –Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarritik, Autonomia Estatututik eta Kontzertu Ekonomikotik eratorriak, bai eta euskal eskubide historikoak eguneratu dituen gainerako arauditik ere– esparru juridiko konplexua osatzen dute, eta kontuan hartu behar da beti.

Por su parte, y en el marco del ordenamiento jurídico vigente, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi encuentra su fundamento competencial en un abanico de títulos que conviene ordenar de forma precisa, puesto que la singular arquitectura institucional vasca, sus competencias específicas y su régimen económico-financiero, derivados de la disposición adicional primera de la Constitución, del Estatuto de Autonomía, de la Ley del Concierto Económico, y del resto de normativa que ha procedido a la actualización de los derechos históricos vascos, conforman un complejo marco jurídico que debe tenerse siempre presente.

Horri dagokionez, aipatu behar dira honako xedapen hauek: Gernikako Estatutuaren 10.4 artikulua; Kontzertu Ekonomikoaren Legea; tokiko ogasunen araudia –martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak arautua–, eta batik bat dekretu horren zortzigarren xedapen gehigarria, euskal foru-araubideari buruzkoa; Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa, zeinaren azken xedapenetako hirugarrenak ezartzen baitu Kontzertu Ekonomikoan ezarritakoa errespetatu beharko dela; eta, noski, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean jasotako toki-araubideari buruzko oinarrizko legeria, eta, zehazki, lege horren jatorrizko testuan zein Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen bidez egindako aldaketetan euskal erakundeei aitortutako espezialitateak.

A este respecto hay que citar el artículo 10.4 del Estatuto de Gernika; la Ley de Concierto Económico; la normativa de haciendas locales, regulada por el Real Decreto Legislativo 2/2004, de 5 de marzo, y sobre todo su disposición adicional octava, relativa al régimen foral vasco; la Ley Orgánica 2/2012, de 27 de abril, de Estabilidad Presupuestaria y Sostenibilidad Financiera –cuya disposición final tercera establece que la aplicación de la ley habrá de respetar lo dispuesto en el Concierto Económico–, y, naturalmente, la legislación básica de régimen local recogida en la Ley 7/1985, de 2 de abril, reguladora de las Bases del Régimen Local, y en particular las especialidades reconocidas a las instituciones vascas, tanto en su texto original como en las modificaciones introducidas en ella por la Ley 27/2013, de 27 diciembre, de racionalización y sostenibilidad de la Administración Local.

Apirilaren 2ko 7/1985 lege honetatik azpimarratzekoak dira, arlo honetan, 39. artikulua eta hain garrantzitsua den bigarren xedapen gehigarria, euskal foru-araubideari buruzkoa, EAEko udal-araubidearen espezialitate nabarmenak arautzen baitituzte, eta babes juridikoa ematen baitiote udal-eredu propio baten araubidean aurrera egiteko aukerari –Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Lege honetan garatzen da aukera hori–, Konstituzio Auzitegiak toki-araubidearen gaian adierazitakoarekin koherentzian, batik bat 7/1985 lege hau hizpide duen abenduaren 21eko 214/1989 Epaian adierazitakoarekin, eta zehazki haren 26. zuzenbide-oinarrian, zeren eta auzitegiak errekonozitzen baitu EAEko toki-araubidearen espezialitateak zuzen-zuzenean lotzen direla euskal eskubide historikoen errespetuarekin, zeinak Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarrian babesten baitira, eta beraien eguneraketarekin, eta iristen da berariaz esateraino: «Era honetara ulertzen da berme konstituzional horrek berarekin ekartzea toki-araubide horren tratamendu normatibo berezi propio bat, eta hori are Estatuko botere zentralen aurrean ere».

De esta Ley 7/1985, de 2 de abril, destacan en este ámbito su artículo 39 y su importante disposición adicional segunda (acerca del régimen foral vasco), que regulan notables especialidades del régimen municipal vasco y que dan cobertura jurídica a la posibilidad, desarrollada en esta Ley de Instituciones Locales de Euskadi, de avanzar en la regulación de un modelo municipal propio, en coherencia con lo manifestado por el Tribunal Constitucional en materia de régimen local, especialmente en su Sentencia 214/1989, de 21 de diciembre, referida precisamente a la Ley 7/1985, y en particular en su fundamento jurídico n.º 26, pues en ella el tribunal viene a reconocer que las especialidades del régimen local vasco entroncan directamente con el amparo y respeto de los derechos históricos vascos, protegidos por la disposición adicional primera de la Constitución, y con su actualización, y llega a decir expresamente que «se comprende, de este modo, que esa garantía constitucional comporte un tratamiento normativo singular propio de ese régimen local y ello aun frente a los poderes centrales del Estado».

Eta hala, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak aukera horiek garatzen ditu, eta, tokiko gaietan, euskal foru-araubidetik eratorritako eskubide historikoak eguneratzeko arau bihurtzen da, indarrean dagoen legeriaren esparruan eta toki-araubideari buruzko oinarrizko legeriaren babesean, horien edukia errespetatu eta garatu egiten baitu, edozein eguneraketak, bistan denez, berrikuntza ere badakarrelako. Horrek guztiak justifikatzen ditu kasuan-kasuan eskumenak dituzten EAEko erakundeen mesedetan lege honetan sartu diren espezialitateak. Haien bidez, Euskadin tokiko gobernuaren sistema kohesionatu, integratu eta efiziente bat eraikitzeko aukera egon beharko litzateke, nahi ez diren bi alderdi ekidinez: batetik, Autonomia Erkidegoko edo lurralde historikoetako erakundeen esku-sartzea udalen bizitzan, arriskuan jar dezakeelako udalen benetako autonomia, eta bestetik, tokiko espazioa zatitzeko arriskuak, sistemaren biziraupena bideraezin egin dezaketelako.

Y, así, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi desarrolla estas posibilidades y se convierte en norma actualizadora de los derechos históricos en materia local derivados del régimen foral vasco, en el marco de la legislación vigente y bajo el amparo de la legislación básica de régimen local, cuyo contenido respeta y desarrolla, pues cualquier actualización supone, como es obvio, innovación. Todo ello justifica las especialidades que se han introducido en esta ley en favor de las instituciones vascas competentes en cada caso, las cuales deberían permitir la construcción de un sistema cohesionado, integrado y eficiente de gobierno local en Euskadi, evitando dos extremos indeseados: por un lado, la injerencia de las instituciones de la Comunidad Autónoma o de los territorios históricos en la vida municipal que pudiera poner en riesgo su autonomía real, y, por otro, los riesgos de fragmentación del espacio local que pudieran hacer inviable la supervivencia del sistema.

Azkenik, legegileak oso kontuan izan ditu eta, ahal den neurrian, testuan txertatu, euskal toki-araubidea erregulatzeko aurreko gobernuek edo alderdi politikoek, biak ere mota ezberdinetakoak, bere garaian aurkeztu zituzten lege-proiektu eta -proposamenek egindako ekarpen baliotsuak; Euskadiko toki-araubidearen gaineko azken bi proiektuei buruz Arbitraje Batzordearen bi erabakietan egindako ohar garrantzitsuak, urriaren 20ko 1/2008 eta apirilaren 19ko 3/2012 erabakietan jasota daudenak; eta baita Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren apirilaren 9ko 64/2008 eta uztailaren 28ko 193/2011 irizpenek kontu horri buruz egindako ekarpen interesgarriak ere. Hori guztia, ahaztu gabe zer-nolako ekarpen garrantzitsuak egin dituzten jurisprudentziak eta doktrinak gai honetan.

Finalmente, el legislador ha tenido también muy en cuenta y ha incorporado al texto, en la medida de lo posible, las siempre valiosas aportaciones de los distintos proyectos y proposiciones de ley reguladoras del régimen local vasco presentados en su momento por gobiernos anteriores o por partidos políticos de distinto signo; las importantes consideraciones contenidas en los dos pronunciamientos de la Comisión Arbitral sobre los dos últimos proyectos legislativos relativos al régimen local vasco, que se recogen en sus decisiones 1/2008, de 20 de octubre, y 3/2012, de 19 de abril; y también las interesantes sugerencias al respecto de los dictámenes 64/2008, de 9 de abril, y 193/2011, de 28 de julio, de la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi. Todo ello sin olvidar las relevantes aportaciones que tanto la jurisprudencia como la doctrina han realizado sobre este tema.

III
III

Euskadiko Toki Erakundeek buruzko Legearen edukia zehazteko jarraitutako prozedurari dagokionez, oinarrizko adostasun bat lortzeko beharra zegoenez gero EAEko autogobernu-sistemarentzat giltzarri den lege honek ahalik eta babesik handiena lor dezan, hitzartzeko eta elkar ulertzeko metodologia bikoitza jarri da abian: batetik, inplikatutako maila instituzionalen artean, eta bestetik, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten sentsibilitate politiko desberdinen artean.

Respecto al procedimiento seguido para la definición del contenido de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi, la necesidad de conseguir un consenso básico que permitiese lograr el más amplio respaldo posible a una ley nuclear para el sistema de autogobierno vasco como esta, ha supuesto la puesta en marcha de una metodología de concertación y entendimiento dual: por un lado, entre los distintos niveles institucionales implicados, y, por otro, entre las distintas sensibilidades políticas con representación en el Parlamento Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoa konplexua da erakunde, lurralde eta ideologia aldetik, eta ezaugarri horrek udalen garapen instituzionalerako aukeren ahultze nabaria ekarri du, bai eta behar bezalako oinarririk gabe ixtea ere lurraldeetako botere publikoen arteko harreman-sistema arrazoizko baten egituraketa. Horregatik, komenigarria zen oso kontuan izatea horrelako arau bat udalek, lurralde historikoek eta erakunde komunek onetsi behar dutela, eta erakunde horiek, halaber, indar politiko desberdinek goberna ditzaketela; nolanahi ere, sistemak funtziona dezan, joko-arau berberak onetsi behar dituzte horiek guztiek, alde batera utzita une bakoitzean erakunde horietako bakoitza nork gobernatzen duen.

La complejidad institucional, territorial e ideológica de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que había supuesto un debilitamiento obvio de las potencialidades de desarrollo institucional del municipalismo vasco y que había provocado un cierre en falso de la articulación de un sistema razonable de relaciones entre los poderes públicos de carácter territorial, hacía conveniente tener muy presente que una norma de estas características debe ser aceptada por municipios, territorios históricos e instituciones comunes, que, a su vez, pueden estar gobernados por distintas fuerzas políticas pero que, para que el sistema funcione, deben asumir unas mismas reglas de juego, independientemente de quién gobierne en cada una de estas instituciones en cada momento.

Horregatik, eta Euskadiko Udal Kontseiluaren deialdiaren ondoren –erakundeen topaleku da organo hori–, legearen aurreproiektua idazten parte hartu zutenak, pixkanaka, testuaren tituluak aurkeztuz joan ziren, lan-talde batean eztabaidatzeko. Organo tekniko horretan hiru maila instituzionalak zeuden ordezkatuta (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udal-ordezkariak, Eudel-Euskadiko Udalen Elkartearen bidez), eta, hortaz, legearen lurralde-eremuan gehiengoa duten sentsibilitate politikoak. Helburua zen ahalegina egitea aurreproiektu baten zirriborroa adosteko, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden indar politikoen negoziaziorako oinarri eta bultzada izan zedin, Eusko Legebiltzarrak baitu legeari buruzko azken hitza, baina abantaila erantsi batekin: herri-subiranotasunaren egoitzan negoziazio hori oinarrizko testu batetik abiatuko zen, eta testu hori idazten arituak izango ziren eraginpeko erakundeen ordezkariak, zeinak, era berean, sentsibilitate ideologiko nagusien ordezkari baitira.

Por ello, y tras la convocatoria de un órgano de encuentro institucional como el Consejo Municipal de Euskadi, las personas que intervinieron en la redacción del anteproyecto de ley fueron presentando, paulatinamente, los diversos títulos del texto para ser discutidos en el seno de un grupo de trabajo, un órgano técnico en el que estaban representados los tres niveles institucionales (Gobierno Vasco, diputaciones forales y los ayuntamientos, a través de la Asociación de Municipios Vascos-Eudel) y, por tanto, las sensibilidades políticas mayoritarias del ámbito territorial de la ley. El objetivo no era otro que intentar consensuar un borrador de anteproyecto que pudiese servir de base y facilitar la negociación de las distintas fuerzas políticas representadas en el Parlamento Vasco, pues es el Parlamento Vasco quien tiene la última palabra sobre la ley, pero con la ventaja añadida de que esa negociación, en la sede de la soberanía popular, partiría de un texto base en cuya redacción habían participado representantes de las diversas instituciones afectadas, que representaban, al mismo tiempo, a las principales sensibilidades ideológicas existentes.

IV
IV

Legeak oinarri dituen irizpideei dagokienez, sintesi labur bat dago hemen printzipio garrantzitsuenez, legegileak EAEko udal-araubidearen erregulazioa gida dezaten nahi izan duen horiez, abiapuntu garbi bat hartuta: «arau integral» bat ematea, hau da, lege-testu horretan definitzea EAEko udalaren kokapen instituzionala bai ekintza publikoaren esparruan, bai finantzaketa-esparruan. Hortaz, tokiko gobernuen eredu integratu bat antolatzea da kontua, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako bi maila instituzionalekin harmonian txertatuko dena, eta, horrela, autonomiaren barne-instituzionalizazioaren prozesua burutuko da, beldurrik eduki gabe guztien adostasunarekin aldatu beharreko araudia aldatzeko; horrek, batzuetan, esaterako, Lurralde Historikoen Legea deitutakoaren testua osatzea eskatzen du, eta noizbait, zehaztea eta zuzentzea ere bai.

En cuanto a los criterios en los que se fundamenta la ley, se trata aquí de ofrecer una breve síntesis de los más importantes, aquellos que el legislador ha querido que inspiren la regulación del régimen municipal vasco, con un punto de partida claro: dictar una «norma integral», en el sentido de que el texto legal define la posición institucional del municipio vasco tanto en el ámbito de la acción pública como en el de la financiación. Se trata, por tanto, de articular un modelo integrado de gobiernos locales que ha de ensamblarse de una manera armónica con los otros dos niveles institucionales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, culminando así el proceso de institucionalización interna de esta, sin temor alguno a modificar, con el consenso de todos, la normativa que fuera necesario modificar; lo que supone en algunas ocasiones complementar, y en algún caso puntualizar y hasta corregir, por ejemplo, el texto de la denominada «Ley de Territorios Históricos».

Udal-bizitzaren alderdi zehatzei buruz eta toki-erakundeek herritarrari ematen dioten zerbitzuari buruz lege-testuak jasotzen dituen printzipioekin batera, eta horien denen buru, lege honen irizpide oinarrizkoa eta gidaria da EAEko udalari botere-sorta zabala ematea, udal-autonomia eraginkorraren estandar altu batzuk bermatzeko diseinatua. Halaber, legeak apustu garbia egiten du tokiko gobernuaren mailen sendotze instituzionalaren alde, udala baita herritarrengandik gertuen dagoen erabaki-foroa. Horregatik, legea saiatzen da tokiko politika publikoen diseinuan, erabakian eta ezarpenean herritarrek informazioa eskuratzeko eta parte hartzeko bidea izan dezaten bitartekoak sustatzeko dagoen premia larriari erantzuten, eta, horrela, aurre egiten ordezkaritzako demokrazia tradizionalak berezko dituen zenbait ahuleziari eta boterea are gehiago kontrolatzeko eta kontuak argiago emateko eskakizunak ekarritako erronka berriei. Orobat oso kontuan izan da erronka horiek lotuta daudela gero eta indartsuagoak diren eskakizun batzuei, alegia, tokiko ekintza publikoan eta udal-egituretan beretan gobernu ona, etika eta gardentasuna eskatzeari; erronka horiei esker, eguneroko esperientziak erakusten duen bezala, egunerokoan balio horien arabera diharduten udalak erakunde eraginkor eta garapen ekonomiko eta sozialaren lagungarri bihurtzen dira.

Junto a los principios que el texto legal recoge en relación con aspectos concretos de la vida municipal y del servicio de las instituciones locales al ciudadano, y presidiendo todos ellos, el criterio básico y guía de esta ley es dotar al municipio vasco de un amplio abanico de poderes, diseñado para garantizarle unos elevados estándares de autonomía municipal efectiva. Asimismo, la ley hace una clara apuesta por el proceso de fortalecimiento institucional de los niveles locales de gobierno, puesto que el municipio es el foro de decisión más próximo a la ciudadanía. Por ello, la ley intenta también responder a la imperiosa necesidad de fortalecer los instrumentos de acceso a la información y la participación ciudadana en el diseño, decisión e implantación de las políticas públicas locales, con el ánimo de hacer frente a algunas debilidades intrínsecas de la democracia representativa tradicional y a los nuevos retos derivados de la exigencia de un mayor control del poder y una más clara rendición de cuentas. Y se ha tenido también muy presente que estos retos se vinculan a las crecientes exigencias de buen gobierno, ética y transparencia en la acción pública local y de las propias estructuras municipales, los cuales, como demuestra la experiencia del día a día, convierten, a los municipios que asumen en su vida cotidiana estos valores, en instituciones eficaces y favorecedoras del desarrollo económico y social.

Bistakoa da tokiko politikaren kalitate instituzionala hobetu beharra dagoela udal-gobernuek beren legitimitatea indar dezaten, zerbitzu-zorro iraunkor eta efizientea garatuz. Izan ere, udalak dira herritarrek arazoak konpontzeko jotzen duten lehendabiziko atea, eta udalen legitimazio instituzionalaren oinarria da, neurri handi batean, herritarren beharrei erantzun egokia ematea eta herritarrei bizi-kalitate egokia eskaintzea, eskubide guztiak baliatzeko aukera bermatuta; horien artean, gainera, hizkuntza-eskubideak.

Y es que resulta obvio que hay que mejorar la calidad institucional de la política local, para que los gobiernos municipales puedan reforzar su legitimidad desarrollando una cartera de servicios sostenible y eficiente. De hecho, los municipios son la primera puerta a la que la ciudadanía llama para resolver sus problemas, y su legitimación institucional se fundamenta en buena medida en atender satisfactoriamente las necesidades de sus vecinos y vecinas, y en procurarles una adecuada calidad de vida, garantizando el ejercicio de todos sus derechos, incluidos, por cierto, los lingüísticos.

Hala islatzen da legeak toki-harremanetan kultura- eta hizkuntza-eredu propio baten alde egin duen aukera garbian ere, apustu sendoa egiten baitu euskararen iraunarazpen, finkapen eta garapenaren alde, amorez eta euskal toki-administrazioa benetan euskalduna izan ahal dadin, horrek berarekin dakarrekin guztiarekin, hala nola den euskara laneko ohiko hizkuntza izan ahal izatea, euskara jakitea mugatu gabe, askotan gertatzen denez, tokiko enplegu publikora iristeko eskakizun formal huts izatera. Horregatik, toki-administrazioak etsenplu eta gidari izan behar du euskara erabat berreskuratzearen arloan, eta horretarako beharrezkoa da administrazio horrek apustu argi bat egitea bere jarduna gero eta gehiago euskalduntzen joateko.

Ello se refleja también en la clara opción de la ley por un modelo cultural y lingüístico propio en las relaciones locales, con una apuesta clara por la preservación, asentamiento y desarrollo del euskera, para que la Administración local vasca pueda ser realmente euskaldun, con todo lo que ello implica; por ejemplo, que el euskera pueda ser su lengua normal de trabajo, y que su conocimiento no se quede, como ocurre en numerosas ocasiones, en una mera exigencia formal para el acceso al empleo público local. En este sentido, la Administración local debe ser ejemplo y guía de su plena recuperación, y ello pasa por la apuesta clara de la misma por una progresiva euskaldunización de su funcionamiento.

Horregatik, euskara babestu eta normalizatzeko lana, Euskal Herriaren hizkuntza berezkoa eta komuna denez, lehenik, euskal botere publiko guztiei dagokie, baina euskal udalak bide-erakusle izan behar dira eginkizun horretan. Ondorioz, lege honen asmoa da aitzindari izatea prozesu batean non botere publiko guztiek apustu irmoa egin behar baitute euskararen alde, haren normalizazio desiratua eta erabateko garapena galarazten edo oztopatzen duten trabak erauziz. Hala, lege honek, zeinak uneoro errespetatzen baitu toki-araubidea, aldezten du, kasuan kasuko toki-erakundeak hala erabakitzen badu, euskara erakunde horretako lan-hizkuntza izatea. Era berean, modu berariazko, funtsezko eta zuzenean aurreikusten du udalek eskumenak edukitzea euskararen erabilerari eta normalizazioari buruzko planen arloan, bai «ad extra», hau da, beraien jardunaren lurralde-eremuan, bai «ad intra», hau da, toki-erakundean bertan artikulatzeko antolamendu bakoitzak erabakitzen dituen jasotzaileekin.

Por ello, si bien la preservación y normalización del euskera, la lengua propia y común de Euskal Herria, es una tarea que les corresponde en primer lugar a todos los poderes públicos vascos, los municipios vascos deben ser precursores en esta labor. Y, en consecuencia, esta ley pretende ser pionera en un proceso en el que todos los poderes públicos apuesten aún más decididamente por el euskera, removiendo los obstáculos que impidan o dificulten su deseada normalización y su pleno desarrollo. Así, esta ley, siempre respetuosa con la autonomía local, favorece, si así lo decide la entidad local correspondiente, que el euskera pueda ser la lengua de trabajo de dicha entidad. Del mismo modo, prevé de manera expresa, clave y directa que los municipios tengan competencias sobre el euskera, en materia de planes de uso y normalización lingüística tanto ad extra, esto es, para su ámbito de actuación territorial, como ad intra, es decir, para su articulación en la propia entidad local con los destinatarios que cada organización determine.

Halaber, amorez eta hizkuntza-normalizazioko prozesuek gainditu dezaten toki-erakundeen lanpostuetarako hautaketa- edo horniketa-prozesuetan gaitasun hori egiaztatzearen estadioa, aurreikusten dira ere zinegotziek hizkuntza-gaitasunak eskuratu eta hobetzeko lagundu dezaketen neurriak, zeren eta bi errealitateak, bai enplegatu publikoei dagokiena eta bai politikaren eremuari dagokiona, uztarturik joan behar baitira, euskararen erabileran benetako normalizazioa lortzeko, hau da, esan den bezala euskara laneko ohiko hizkuntza bihurtu dadin euskal toki-erakundeetan.

Asimismo, con objeto de que los procesos de normalización lingüística superen el estadio de la acreditación de dicha competencia en los procesos de selección o de provisión de los puestos de trabajo de las entidades locales, también se prevén medidas que puedan favorecer la adquisición y mejora de las competencias lingüísticas de los concejales y concejalas, dado que ambas realidades, la referente a las empleadas y empleados públicos y la que concierne al ámbito de la política, deben ir acompasadas para lograr una verdadera normalización en el uso del euskera, es decir, para que, como ya se ha indicado, esta se convierta en lengua común de trabajo en las entidades locales vascas.

Alabaina, hori esan ondoren, adierazi behar da ere, alde batetik, euskal toki-administrazioaren euskalduntzearen aldeko apustu irmo horrek ezin dituela inola ere ahaztu herritarren hizkuntza-eskubideak, herritarrek uneoro izango baitute hautatzen duten hizkuntza ofizialean artatuak izateko eskubidea eta bi hizkuntza ofizialetakoren bat ez jakiteagatik inolako babesgabetasunik ez nozitzeko eskubidea. Eta beste alde batetik, toki-agintarien jardunak eskatuko du neurri bereziak hartzea euskararen alde, egoera kaxkarragoan dagoen hizkuntza ofiziala baita. Izan ere, euskara faboratzeak bilatzen duena da, hain zuzen, herritarren artean benetako berdintasuna sustatzea, Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartaren 7.2 artikuluan jasotakoaren zentzuan –karta hori 1992ko azaroaren 5ean onetsi zen Estrasburgon eta indarrean dago gure ordenamendu juridikoan, 2001eko otsailaren 2an berretsia izan ondoren–, non bere helburu eta printzipioen artean esaten duen ezen «hizkuntza erregionalen edo gutxituen alde neurri bereziak hartzea, hizkuntza horien hiztunen eta gainerako biztanleen artean berdintasuna sustatzera zuzenduta daudenak eta beraien egoera berezia kontuan izatea bilatzen dutenak, hori ez da hartuko hizkuntza hedatuagoen hiztunekiko diskriminazio-egintzatzat».

Ahora bien, dicho esto, hay que manifestar también, por un lado, que esta apuesta decidida a favor de la euskaldunización de la Administración local vasca no puede desconocer en ningún caso los derechos lingüísticos de la ciudadanía, que en todo momento tendrá el derecho a ser atendida en la lengua oficial de su elección y a no sufrir indefensión alguna por el desconocimiento de alguna de las dos lenguas oficiales. Y, por otro lado, que la actuación de las autoridades locales exigirá medidas especiales en pro del euskera, que es la lengua oficial cuya situación es más precaria. De hecho, el favorecimiento del euskera busca precisamente promover la igualdad real entre la ciudadanía, en el sentido de lo contemplado en el apartado 7.2 de la Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias, hecha en Estrasburgo el 5 de noviembre de 1992 y en vigor en nuestro ordenamiento jurídico tras su ratificación el 2 de febrero de 2001, cuando afirma entre sus objetivos y principios, que «la adopción de medidas especiales a favor de las lenguas regionales o minoritarias, destinadas a promover una igualdad entre los hablantes de dichas lenguas y el resto de la población y orientadas a tener en cuenta sus situaciones peculiares, no se considerará un acto de discriminación con los habitantes de las lenguas más extendidas».

Azken finean, lege honek bilatzen du euskal toki-erakundeei erabateko toki-autonomia bermatzea modu efektiboan esku har dezaten beren auzotarren interes eta asmoei eragiten dieten gaietan, muga bakarra izanik errespetatzea eraginkortasunaren, efizientziaren eta administrazio onaren printzipioak, eta betiere mendeturik aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko arautegi aplikagarriari, udal-autogobernuko eredu garatuenekin koherentzian jokatuz eta 1985eko urriaren 15eko Toki Autonomiari buruzko Europako Kartaren espirituarekin eta printzipioekin bat etorriz, karta hori indarrean baitago gure ordenamendu juridikoan 1988ko urtarrilaren 20an berretsia izan ondoren. Eta hori guztia Toki Autonomiari buruzko Europako Karta lehentasunezko iturri bat delako toki-araubideari buruzko legeen integraziorako eta interpretaziorako.

En definitiva, esta ley trata de garantizar a las entidades locales vascas plena autonomía local para intervenir de manera efectiva en cuantos asuntos afecten a los intereses y aspiraciones de sus vecinos y vecinas, sin otro límite que el respeto a los principios de eficacia, eficiencia y buena administración, con sujeción a la normativa aplicable de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera, en coherencia con los modelos más desarrollados de autogobierno municipal y de conformidad con el espíritu y los principios de la Carta Europea de Autonomía Local, hecha en Estrasburgo el 15 de octubre de 1985 y en vigor en nuestro ordenamiento jurídico tras su ratificación el 20 de enero de 1988. Y todo ello porque la Carta Europea de la Autonomía Local constituye una fuente preferente de integración e interpretación de las leyes de régimen local.

Zentzu horretan, Europako Kontseiluak iritzi dio toki-erakundeak erregimen demokratiko baten zutabe garrantzitsuenetako bat direla eta herritarrek arazo publikoen kudeaketan parte hartzeko daukaten eskubidea printzipio demokratiko komunen parte dela, sinetsirik baitago tokiko maila honetan modu zuzenagoan egikaritu daitekeela eskubide hori. Eta hala, eskumen efektiboak dituzten toki-erakundeak egoteak posible egiten du administrazioa eraginkorra eta herritarrengandik hurbilekoa izatea. Horregatik, Europako Kontseiluaren ustez, europar herrialde desberdinetan toki-autonomia babestea eta indartzea funtsezko ekarpen bat egitea da demokraziaren eta botere-deszentralizazioaren printzipioetan oinarritutako Europa eraikitzeko.

En este sentido, el Consejo de Europa ha considerado que las entidades locales son uno de los principales fundamentos de un régimen democrático, y que el derecho de los ciudadanos a participar en la gestión de los asuntos públicos forma parte de los principios democráticos comunes, convencido de que en este nivel local este derecho puede ser ejercido más directamente. Y, así, la existencia de entidades locales investidas de competencias efectivas permite una administración eficaz y próxima al ciudadano, por lo que la defensa y el fortalecimiento de la autonomía local en los diferentes países de Europa son entendidos por el Consejo de Europa como una contribución esencial en la construcción de una Europa basada en los principios de democracia y descentralización del poder.

Euskal Herriak ere bere ekarpena egin nahi dio europar eraikuntzari, bete ere bere identitatea gordez eta osagai dituen lurraldeen eta udalen artean lokarriak estutuz. Hartarako, lege honek itzulingururik gabe sustatzen du lurralde eta udal horien arteko batasun kultura, sozial, administratibo eta politikoa eta aldi berean irizten dio ezen Europa hori, zeinaren eraikuntzan ekarpena egin nahi baitugu, gizakiaren neurriko Europa izan behar dela, non ekonomia herritarren bizi-baldintzak hobetzearen zerbitzuan egongo baita eta non, beraz, tokiko eremuak, herritarrengandik hurbilen dagoenak, lehentasunezko tratua izango baitu beste eremu batzuekiko. Eta hartarako, herri txiki eta zahar honetatik egin dezakegun ekarpen onenetako bat da bertako toki-erakunde txikien egituraketa historikoa eta juridikoa zaindu, ezagutzera eman eta balioan jartzea, erakundeok estuki lotuta baitaude bere ingurune naturalarekin eta beren herritarrei zerbitzuak ahalik modurik hurbilenean emateko moduan antolatuta baitaude.

El pueblo vasco o Euskal Herria quiere hacer también su aportación a la construcción europea, preservando siempre su identidad y estrechando los lazos entre los territorios y municipios que lo conforman. A tal fin, esta ley fomenta sin ambages la unión cultural, social, administrativa y política de todos ellos, y al mismo tiempo entiende que esta Europa a cuya construcción aspiramos a contribuir tiene que ser una Europa concebida a escala humana, donde la economía esté al servicio de la mejora de las condiciones de vida de la ciudadanía y, por tanto, donde el ámbito local, el más próximo a ella, tenga un trato preferente sobre otros. Y, para ello, una de las mejores contribuciones que podemos hacer desde este pequeño y ancestral pueblo es la de preservar, difundir y poner en valor la configuración histórica y jurídica de sus entidades locales, íntimamente unidas a su entorno natural y organizadas de tal manera que presten sus servicios a la ciudadanía de la manera más cercana posible.

Eta hala, tokiko eremua adierazpide demokratikoaren espazio publiko gisa diluitu beharrean, lege honen helburua da toki-erakundeak indartzea eta EAEko udalei behar bezalako toki-autonomia ematea, kontuan hartu gabe zein lurralde-eremutan dauden. Iritzi da unea toki-autonomiaren printzipioak behingoz garatu ditzan bere potentzialtasun guztiak. Iritsi da egiaren unea, gure eredu politiko bereziari eman nahi diogun norabidea aukeratzea unea. Eta ondorioz, gobernu-ekintza herritarrengana hurbiltzea ezinutzizko beharrizan politikoa da, herritarren parte-hartze eskubidea benetakoa eta efektiboa izan dadin, herritarrek benetako kontrola eta partizipazio erabakigarria eduki dezaten denon baliabideen administrazioan eta denon arazoen konponketan.

Y, así, en lugar de diluir el ámbito local como espacio público de expresión democrática, el objetivo de esta ley es fortalecer las instituciones locales y reconocer a los municipios vascos un nivel satisfactorio de autonomía local, independientemente del ámbito territorial en el que estén insertos. Es el momento de que el principio de autonomía local desarrolle de una vez todas sus potencialidades. Es el momento de la verdad, el momento de elegir el rumbo al que queremos orientar nuestro singular modelo político. Y, por ende, el acercamiento de la acción de gobierno a los ciudadanos es una imperiosa necesidad política para que el derecho de participación de las ciudadanas y los ciudadanos sea real y efectivo, para que exista un verdadero control y una decisiva participación popular en la administración de los recursos y en la solución de los problemas de todos.

Hartarako, eskumen publikoen egikaritzea, oro har, herritarrengandik hurbileneko agintaritzei dagokie lehentasunez, eta gure kasuan toki-erakundeei. Zorionez, euskal herriak badu tradizio aberats bat eta egitura bat herri-antolamenduan, eta horren esku jarri behar ditugu instituzioak, herritarrek propiotzat har ditzaten eta parte-hartze politiko eta sozialerako eskubidea osoki erabili ahal dezaten, zeren eta eraldaketa soziala hurbilekoan hasten den lana baita, eskala txikian, tokikoan. Horregatik guztiagatik, Toki Araubideari buruzko Europako Kartaren atarikoan esaten denez, uste dugu toki-erakundeak direla erregimen demokratikoen zutabe nagusietako bat, non zuzenen egikaritu daitekeen herritarrek gai publikoen kudeaketan parte hartzeko daukaten eskubidea, eta toki-erakundea eskumen efektiboz hornituta egoteak posible egiten administrazio eraginkorra eta herritarrengatik hurbila edukitzea.

Para ello, el ejercicio de las competencias públicas debe, de modo general, incumbir preferentemente a las autoridades más cercanas a los ciudadanos, en nuestro caso a las entidades locales. Afortunadamente, y en este sentido, nuestro pueblo cuenta con una rica tradición y estructura de organización popular, en cuyas manos debemos poner las instituciones para que la ciudadanía las perciba como propias y pueda ejercer con plenitud el derecho de participación política y social, pues la transformación social es una tarea que empieza en lo cercano, en la escala pequeña, en lo local. Por todo esto, y tal y como señala el preámbulo de la Carta Europea de la Autonomía Local, consideramos que las entidades locales son uno de los principales fundamentos de un régimen democrático donde el derecho de los ciudadanos a participar en la gestión de los asuntos públicos puede ser ejercido más directamente, y el hecho de que las entidades locales estén investidas de competencias efectivas permite una administración a la vez eficaz y próxima al ciudadano.

Alabaina, toki-erakundeek demokratikoki eratutako erabaki-organoak edukitzeaz aparte eta eskumenei eta horiek egikaritzeko modalitateei dagokienez autonomia zabala edukitzeaz aparte, horrez gainera beharrezkoa da erakunde horiek beren eginkizunak betetzeko beharrezkoak dituzten baliabideak edukitzea, alegia, finantza-nahikotasuna deitzen dugun. Baina finantza-nahikotasunaren printzipio hori efektiboa izan dadin, Toki Araubideari buruzko Europako Kartaren 9.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, finantzaketa ezin da izan abiapuntua toki-erakundeei beren autonomiaren bermatzaile diren eskumenak aitortzeko, baizik eta ondorioa, eta horregatik aldarrikatzen da ezen euskal instituzioek, Kontzertu Ekonomikoaren esparruan, bermatuko dutela tokiko finantzaketa udalei esleitutako eskumenei egokitua izango dela, beraien toki-autonomia efektibo bihurtzeko, lege honen artikuluetan jasotzen den eran.

Sin embargo, junto a la existencia de entidades locales dotadas de órganos de decisión democráticamente constituidos que se benefician de una amplia autonomía en cuanto a las competencias y a las modalidades de ejercicio de estas últimas, es necesario también dotarlas de los medios necesarios para el cumplimiento de su misión, lo que denominamos principio de suficiencia financiera. Pero para que ese principio de suficiencia financiera sea efectivo, de acuerdo con lo previsto en el artículo 9.2 de la Carta Europea de la Autonomía Local, la financiación no puede ser un presupuesto del reconocimiento a las entidades locales de las competencias que garantizan su autonomía, sino su consecuencia, y por ello se proclama que las instituciones vascas, en el marco del Concierto Económico, garantizarán que la financiación local se corresponda con las competencias que los municipios tienen encomendadas, para hacer efectiva su autonomía local, tal y como se recoge en el articulado de esta ley.

Eta aipatutako helburu horiek betetzeko, eta lege honek herritarrek benetan parte hartzeko eredua defenditzen duen era berean, orobat planteatzen du toki-erakundeek zuzenean parte hartzea beraiei eragiten dieten gaietan, barruan sartuta zuzenean ukitzen dieten arauen tramitazioan parte hartzea eta beraien eskumenen eta finantziazioaren egikaritzeari buruz erabakitzen duten instituzioetan parte hartzea.

Y para el cumplimiento de dichos fines, y de la misma manera que esta ley defiende un modelo participativo real de la ciudadanía, plantea también la participación directa de las entidades locales en los asuntos que les atañen, incluyendo su participación en la tramitación de las normas que les afecten directamente y en las instituciones que decidan sobre el ejercicio de sus competencias y su financiación.

Edozein kasutan, ereduak behar bezala funtziona dezan, koherentzia behar da EAEko erakunde-sistemaren parte diren erakundeen jardueren artean, non hiru maila desberdinek bat egin eta elkarri eragiten baitiote, amorez eta azkenean saihesteko instituzioen artean deskoordinazio-motaren bat sortuta eredu hori zamatu dezaketen egoerak, betiere udalen autonomia babeste aldera. Horretarako, lege honek arautzen duen EAEko udal-ereduak udalen eskumen propioen sistema bat ezartzen du, udalen autogobernua eta udalek herritarrei ematen dieten zerbitzua indartzen dituena, eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasuna ziurtatzeaz arduratzen da, baldintzatu gabeko finantzaketaren aldeko apustu sendoa eginez, hartara bai Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak bai beste arau sektorial batzuek udalei aitortutako eskumenak ongi bete ahal izango baitituzte.

En todo caso, para que el modelo funcione adecuadamente ha de existir coherencia entre las actuaciones de las distintas entidades que forman parte del sistema institucional vasco en el que convergen y se interrelacionan tres niveles distintos, con el objetivo final de evitar situaciones que puedan provocar algún tipo de descoordinación entre instituciones, que eventualmente podrían lastrar dicho modelo, protegiendo siempre la autonomía de los municipios. Para ello, el modelo municipal vasco que regula esta ley establece un sistema de competencias municipales propias que refuerzan su autogobierno y los servicios que prestan a la ciudadanía y, al mismo tiempo, se ocupa de asegurar la sostenibilidad financiera de los entes locales, garantizándola mediante una decidida opción en favor de la financiación no condicionada, de tal manera que puedan desarrollar satisfactoriamente las competencias que tanto la Ley de Instituciones Locales de Euskadi como otras normas sectoriales reconozcan a los municipios.

Alabaina, horrekin batera, nabarmentzekoa da Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak errespetatu egiten duela eskubide historikoetatik eratorrita lurralde historikoek EAEko erakundeen egituran betetzen duten leku berezia, eskubide horiek errespetatu egiten baititu indarrean dagoen arautegi estatalak eta bereziki babestuta baitaude Gernikako Estatutuaren 37. artikuluan. Eta horrek guztiak justifikatzen du udal-espazioaren esparru eta alderdi jakin batzuetan proiektatzen den foru-eskumenen funts bat egotea.

Sin embargo, junto a esto, también hay que destacar que la Ley de Instituciones Locales de Euskadi respeta la singular posición que asumen los territorios históricos en el entramado institucional vasco derivado de los derechos históricos respetados por la normativa estatal vigente, y especialmente protegidos por el artículo 37 del Estatuto de Gernika. Y todo ello justifica que exista un fondo foral de competencias que se proyecta sobre determinados ámbitos y facetas del espacio municipal.

Zurrunbilotsua izan ohi da beti Autonomia Erkidegoak eta lurralde historikoek udal-mailako eremuan esku hartzeko daukaten ahalen afera, eta hor oreka zaila bilatu du legeak, ahal horien eta udalen autonomia politiko eta ekonomiko eraginkor baten artean. Horrek azaltzen du zergatik sartu diren hainbat kautela udal-autonomia babesteko, zuzenbide konparatuko eredurik aurreratuenetatik hartutako tekniketara ere joz, hala nola «alerta goiztiarra» deitutako sistemetara, EAEko udalen autonomiari eragin diezaioketen politika arauemaileen aurrean.

En el siempre proceloso asunto de las potestades de la Comunidad Autónoma y de los territorios históricos para intervenir en el ámbito de los municipios, la ley ha buscado un delicado equilibrio entre dichas potestades y la garantía de una eficaz autonomía política y económica de los mismos. Ello explica la introducción en el texto de diversas cautelas para salvaguardar la autonomía municipal, recurriendo incluso a técnicas tomadas de los modelos más avanzados del derecho comparado, como pueden ser los denominados sistemas de «alerta temprana» frente a políticas normativas que, eventualmente, pudieran afectar a la autonomía de los municipios vascos.

Konklusio gisa, legeak ikusgarritasun instituzionala eman nahi izan dio EAEko udalari EAEko botere publikoen sisteman, indartsu defendatuz haren nortasun propioa, ziurtatuz bai haren autonomia politikoa bai finantzaketa egokia ziurtatuz, eta aitortuz gainerako lurralde-botere publikoekin elkarrizketa zuzena edukitzeko ahalmena; horrekin batera, erakundeen arteko lankidetzarako mekanismoak ezartzen ditu, eta horren adibide garbi dira Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua eta Finantza Publikoen Euskal Kontseilua eratzea, non, zuzenean dagozkion edo eragiten dioten gaiak aztertzen direnean, udala Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako maila instituzionalekin berdintasunean sartuko baita.

En conclusión, la ley ha tratado de dotar al municipio vasco de visibilidad institucional en el sistema de poderes públicos vascos, defendiendo con vigor su identidad propia, asegurándole tanto su autonomía política como una financiación adecuada, y reconociéndole capacidad de interlocución directa con el resto de los poderes públicos territoriales, estableciendo, a la vez, mecanismos de cooperación entre instituciones, de los que es claro ejemplo la articulación del Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales y del Consejo Vasco de Finanzas Públicas, en los que, cuando se traten asuntos que le conciernan o afecten directamente, el municipio se insertará en pie de igualdad con el resto de los niveles institucionales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Eta hala, Eusko Legebiltzarrak, Euskal Autonomia Erkidegoaren sistema instituzionalari errespeturik handiena izanik, baina zalantzarik egin gabe, Euskal Autonomia Erkidegoari toki-araubidearen gaian dagokion eskumena gauzatu du lege honen bidez, funtsean Gernikako Estatutuaren 10.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Y, así, el Parlamento Vasco, con el máximo respeto al sistema institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi pero sin titubeos, ha ejercido a través de esta ley la competencia que le corresponde a la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de régimen local, según lo establecido, fundamentalmente, en el artículo 10.4 del Estatuto de Gernika.

V
V

Eta hori guztia egiteko, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak, beraz, helburu batzuk planteatzen ditu, ezin atzeratuzkoak direnak nahi baldin badugu tokiko gobernuen sistema integratu bat eduki, koherentea eta sendoa, instituzionalki begiratuta.

Para todo ello, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi afronta una serie de objetivos que resultan inaplazables si se quiere disponer de un sistema de gobiernos locales integrado, coherente y fuerte, institucionalmente hablando.

Lehendabiziko helburua da, gaur egungo esparrutik abiatuta eta esparru horrek eskaintzen dituen konfigurazio-tarteak aintzat hartuta, tokiko gobernuen eredu integratu bat osatzea, lurraldetasunezko gobernu-maila desberdinetan taxuz txertatuko dena, batik bat Autonomia Erkidegoan eta lurralde historikoetan. Eta indarrean dagoen arau-esparru instituzionala errespetatuz, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen funtzio nagusia da eskumenen alorrean eta finantza alorrean gutxieneko autonomia-estandar homogeneoak dituen udal-sistema bat ezartzea.

El primer objetivo es, partiendo del actual marco básico y de los márgenes de configuración que provee, articular un modelo integrado de gobiernos locales que se ensamble correctamente con los diferentes niveles territoriales de gobierno, especialmente con la Comunidad Autónoma y con los territorios históricos. Y, respetando el marco normativo-institucional vigente, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi tiene como función principal establecer un sistema municipal con unos estándares mínimos homogéneos de autonomía en sus aspectos tanto competenciales como financieros.

Bigarren helburuaren ardatza da udalen finantza-jasangarritasuna bermatzea, zerbitzu-zorro zabal bat gauzatu ahal izateko eta herritarrei kalitatezko tokiko zerbitzuak eman ahal izateko oinarria. Helburu hori estuki lotuta dago, berehala ikusiko dugun moduan, udal-eskumenen sistemarekin eta udal-finantzaketaren sistemarekin berarekin.

El segundo objetivo gira en torno a la idea de garantizar la sostenibilidad financiera de los municipios, un presupuesto para el ejercicio de una amplia cartera de servicios y para llevar a cabo una prestación de calidad de los servicios locales a los ciudadanos y ciudadanas. Este objetivo está estrechamente conectado, tal como se verá de inmediato, con el sistema de competencias municipales y con el propio sistema de financiación municipal.

Hirugarren helburua da indartzea udalak herritarrei dagokienez daukan hurbileko administrazioren izaera. Alde horretatik, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak apustu zintzo bat egiten du udalen eta herritarren arteko elkarrizketa hobetzeko, kontuak emateko sistema garden bat ezartzeko, eta euskal herritarren bizi-kalitatearen garapen jasangarria bultzatzeko. Horretara bideratuta dago herritarren parte-hartze eta gardentasunaren arloan egiten den arauketa, bai eta tokiko zerbitzu publikoen eta, bereziki, udalei esleitutako eskumenen kudeaketari dagokion garapena.

El tercer objetivo persigue fomentar la condición de administración de proximidad que tiene el municipio en relación con la ciudadanía. En este punto la Ley de Instituciones Locales de Euskadi lleva a cabo una apuesta por mejorar el diálogo entre la institución municipal y sus vecinos y vecinas, por articular un sistema de transparencia que facilite la rendición de cuentas, y por fomentar un desarrollo sostenible de la calidad de vida de la ciudadanía vasca. En esa dirección se enmarca la regulación que se lleva a cabo de la participación ciudadana y de la transparencia, así como el desarrollo de la gestión de servicios públicos locales y, en particular, las competencias que se atribuyen a los municipios.

Udalerriak –eta zehatzago, udalak– dira herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak, eta, beraz, herritarren beharrizanez ondoen jabetzen direnak. Eta esan den bezala, herritarrak arazoak dituenean jotzen duen lehenengo atea da. Herritarren beharrizanei behar bezala erantzuteak eta herritarren bizi-kalitate arrazoizkoa bermatzeak ematen diote legitimazioa udalari erakunde gisa. Eta erantzukizun instituzionalen eta eskumenen banaketarako sistema argi eta zehatza ezarriz baino ez da lortuko hori. Era berean, horretarako, udalen finantzaketa-sistema egokia finkatu beharko da, udalen erantzukizunak zuzen gauzatu ahal izateko eta tokiko zerbitzu publikoak behar bezala eskaini ahal izateko.

Los municipios –y más concretamente los ayuntamientos– son, en efecto, el nivel de proximidad por excelencia y, por tanto, el más sensible a las necesidades de la ciudadanía. Y, como ya se ha dicho, son, sin duda, la primera puerta a la que la ciudadanía llama para resolver cualquier problema que se pueda plantear. La fuente de legitimación institucional del municipio es atender satisfactoriamente las necesidades de sus vecinos y vecinas, así como garantizar una razonable calidad de vida de los ciudadanos y ciudadanas. Y ello solo se consigue mediante una articulación efectiva de un sistema de reparto de responsabilidades institucionales y competencias que sea claro y preciso, así como por medio de la configuración de un sistema de financiación municipal que garantice el correcto ejercicio de sus responsabilidades y una prestación adecuada de los servicios públicos locales.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen laugarren helburua da udal-autonomia indartzea eta bermatzea. Horretarako, autonomia horren aitorpen formala egiteaz gain, beharrezkoa da erabat bermatzea autonomia hori, euskal udalek benetako ahalmena eduki dezaten udalei dagozkien gaiak eta arazoak oso-osorik beren erantzukizunpean antolatzeko eta kudeatzeko. Oraintsuko oinarrizko legeria estatalak toki-autonomiaren printzipioari buruz eta Toki Autonomiari buruzko Europako Kartaren aurreikuspenei buruz egiten duen interpretazioaren kontra, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea printzipio horiek indartzera dator, eta hala, Euskadiko edozein gobernu-mailatako jardunak nahitaez errespetatu beharko luke EAEko udaletan tokiko autonomiaren gutxieneko estandar batzuen aplikazioa. Hori dela eta, legeak udal-autonomia bermatzeko sistema zehatz bat egituratu du, alerta goiztiarreko mekanismo bat sartuta, Toki Autonomiari buruzko Europako Kartan jasotako printzipioen irakurketa aitzindaria eta egokia eginez. Hori, zalantzarik gabe, tokiko autogobernua indartzeko orduan, Espainiako Estatuan egin den esperientzia aitzindarietako bat da.

El cuarto objetivo de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi no es otro que el de reforzar y garantizar plenamente la autonomía municipal, lo que implica no solo el reconocimiento formal de esa autonomía, sino, además, hacerla efectiva materialmente, con el fin de que los municipios vascos dispongan de una capacidad real de ordenar y gestionar sus asuntos propios bajo su entera responsabilidad. Frente a la interpretación que la reciente legislación básica estatal hace del principio de autonomía local y de las previsiones de la Carta Europea de Autonomía Local, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi lleva a cabo, en cambio, un fortalecimiento innegable de tales principios, aplicados sobre el municipalismo vasco por medio de la determinación de unos estándares mínimos de autonomía local, que en todo caso deberán ser respetados por la acción de cualquier nivel de gobierno de Euskadi. A tal fin, la ley articula un depurado sistema de garantía de la autonomía municipal mediante la inserción de un mecanismo de alerta temprana, lo que representa una lectura ciertamente avanzada y adecuada de los principios recogidos en la Carta Europea de Autonomía Local, que resultará, sin duda, una de las experiencias pioneras en el Estado español a la hora de reforzar el autogobierno local.

Bosgarren helburua, lege honen helburu nagusiarekin koherentzian arituz, hau da, udal-autonomia indartzearekin, bat dator, zuzen-zuzenean, udalak hartzen duen muineko posizioarekin; alegia, udala zuzeneko legitimitate demokratiko erantsia duen tokiko erakundetzat hartzen da, eta horrek bere eragina izan behar du Euskadiko tokiko gobernu-sisteman udalari ematen zaion eginkizun garrantzitsuarekin.

El quinto objetivo, en coherencia con el objetivo central de esta ley, esto es, el refuerzo de la autonomía municipal, se alinea directamente con la posición central del municipio como instancia de gobierno local con un plus adicional de legitimidad democrática directa, lo que no puede ser indiferente en relación con el papel estelar que se atribuye al ayuntamiento en el sistema de gobierno local en Euskadi.

Zentzu horretan berean, seigarren helburua da udalari ikusgarritasun instituzionala ematea euskal botere publikoen sistemaren barruan. Horrenbestez, tokiko jardun-eremua ezin da konfiguratu kasuan-kasuan foru-sisteman edo sistema autonomikoan txertatu beharreko erakunde-multzo baten gisara; aitzitik, beharrezkoak du bai nortasun propioa izatea, bai gainerako lurralde-botere publikoekin solaskidetza zuzena edukitzea. Ikusgarritasun instituzional hori Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen hainbat zatitan islatzen da, baina, batez ere, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren eraketan.

En este mismo sentido, el sexto objetivo se enmarca en la inaplazable necesidad de dotar de visibilidad institucional al municipio en el sistema de poderes públicos vascos. No puede, por tanto, configurarse al mundo local como un conjunto institucional que se encuadra, según los casos, en el sistema foral o en el sistema autonómico, sin que disponga de identidad propia y de interlocución directa con el resto de poderes públicos territoriales. Esta visibilidad institucional se plasma en la Ley de Instituciones Locales de Euskadi en diferentes momentos, pero especialmente en la articulación del Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales y del Consejo Vasco de Finanzas Públicas.

Zazpigarren helburua datza tokiko sistema demokratikoa indartzean. Beraz, kontua da udala printzipio demokratikoaren arabera osatutako lurralde-botere publikoa dela aitortzea, eta udalaren legitimitatea eta kalitate demokratikoa Autonomia Erkidegoko edo lurralde historikoetako organo eta erakundeak eratzeko behar den bestekoa dela gutxienez. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak, hortaz, erdigunean jartzen ditu udal-politikaren printzipio demokratikoa eta kalitate instituzionala. Bi alderdi horiek, efizientziaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioekin batera, Euskadiko tokiko autogobernuaren zimentarriak dira.

El séptimo objetivo es fortalecer el sistema democrático local. Se trata, por tanto, de reconocer que el municipio es un poder público territorial conformado a través del principio democrático, cuya legitimidad y calidad democrática es, como mínimo, de igual factura a la existente para la conformación de los órganos e instituciones propias de la Comunidad Autónoma o de los territorios históricos. La Ley de Instituciones Locales de Euskadi, pues, coloca en una posición central el principio democrático y la calidad institucional de la política municipal, aspectos que se deben combinar con la eficiencia y la sostenibilidad financiera, como puntales de un modelo vasco de autogobierno local.

Zortzigarren helburua da udalei botere-sorta zabala ematea, eskumen propioen sistema batean islatuko dena, udal-autonomia bermatzeko gutxieneko estandarra izango baita hori. Sektoreko legegileak udal-eskumenak esleitzeko erabiliko duen esparru materialen zerrenda zabalak aditzera ematen du zein den lege-testu honen lege-erabaki giltzarrietako bat: oinarrizko legeriak alor honetan ezartzen dituen betebehar urriak aise gainditzen dituen udal-autonomia gutxieneko baten bermea, Euskal Autonomia Erkidegoa posizio nabarmen aurreratu batean jartzen duena. Edo, beste era batera esanda, kontua da udal-eremua, Euskadin, behar bezala zedarritutako botere politiko gisa eratzea, jarduera-esparru zehatza emanez, eta beste gobernu-mailek ez dezatela izan nahieran udalaren esparru horretan unean-unean edo arbitrarioki sartzeko aukerarik.

El octavo objetivo no es otro que dotar al municipio de un amplio abanico de poderes que se proyectan sobre un sistema de competencias propias configurado como un estándar mínimo de garantía de la autonomía municipal. El amplio listado de ámbitos materiales sobre los que el legislador sectorial atribuirá competencias a los municipios representa una de las decisiones legislativas críticas de este texto normativo, pues dichos ámbitos materiales establecen un mínimo garantizado de autonomía municipal que supera con creces las reducidas exigencias del legislador básico y sitúa a la Comunidad Autónoma en una posición claramente aventajada en esta materia; o, dicho de otra manera, se trata de preservar que el espacio municipal en Euskadi se configure como un poder político claramente delimitado en su marco de actuación, sin que los otros niveles de gobierno puedan interferir discrecionalmente en su ejercicio de forma puntual o sorpresiva.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen bederatzigarren helburua nahitaezko zerbitzuen kudeaketa-sistema propio baten diseinuan ardazten da, batez ere kasu jakin batzuetan, zeinetan, egiazko kostuen azterketa eta jarraipenaren ondorioz, foru-aldundiek zerbitzu horien kudeaketa-sistema partekatua edo beste edonolako formula alternatiboak bultza baititzakete. Euskadiko sistema instituzionalaren bereizgarritasunak lagungarriak dira helburu horri begira, esparru horretako solaskideak foru-aldundiak eta udalak baino ez baitira, eta horrek erraztu egiten du nahitaezko zerbitzu horien kudeaketa efizientea lortzeko alternatibak bilatzea, bereziki 20.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan, Euskadiko gehienak alegia.

El noveno objetivo de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi entronca con el diseño de un sistema propio de gestión de los servicios obligatorios, particularmente en aquellos casos en que, como consecuencia de los análisis y del seguimiento de tales costes efectivos, las diputaciones forales impulsen un sistema de gestión compartida de tales servicios o cualquier otra fórmula alternativa. Las singularidades del sistema institucional vasco ayudan en el cumplimiento de este objetivo, pues en este campo las relaciones se entablan exclusivamente entre diputaciones forales y municipios afectados, lo que simplifica la búsqueda de alternativas de gestión eficiente de tales servicios obligatorios, en concreto en lo que afecta a los municipios de menos de 20.000 habitantes, que son la inmensa mayoría de los existentes en Euskadi.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak, foru-erakundeen eskumenak ezertan ere eragotzi gabe, urrats bat egin nahi du udalen mankomunitateak edo, hala badagokio, partzuergoak indartzeko, nahitaezko zerbitzuok batera emateko sistemak sustatzen dituzten tresna instituzional moduan. Bide horrek hobekiago barneratzen ditu toki-autonomiaren printzipioa eta Toki Autonomiari buruzko Europako Karta bera, esan nahi baita Euskadiko udalek autoantolaketarako duten ahala babesten duela, ahal hori udal-autonomiaren printzipiotik eratortzen den ahalmen gisa ulertuta. Ondorio berak atera dituzte Estatu Kontseiluak eta Europako Kontseiluko Eskualdeko eta Tokiko Botereen Batzarrak, berriki landutako dokumentu batzuetan.

La Ley de Instituciones Locales Euskadi, respetando las competencias propias de las instituciones forales, se inclina de forma decidida por impulsar las mancomunidades de municipios o, en su caso, los consorcios como vehículos institucionales que fomenten esa prestación compartida de tales servicios obligatorios. Esa lectura es la más acorde con el principio de autonomía local y con la propia Carta Europea de Autonomía Local, pues a través de ella se salvaguarda la potestad de autoorganización que tienen los municipios vascos como facultad derivada del propio principio de autonomía municipal. El Consejo de Estado y el Congreso de Poderes Locales y Regionales del Consejo de Europa han llegado a las mismas conclusiones en documentos recientes.

Eta, azkenik, hamargarren helburua, udalen eskumen-sistemak eta finantzaketa-araubideak batak bestearekin duten kausazko lotura estuaren argitan, ideia nagusi honetan oinarritzen da: EAEko udalek finantzaketa egokia izan behar dutela, udal-eskumenak zuzen gauzatu ahal izateko. Dudarik ez dago, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea aurrerapauso sendo bat da bide egokian, beharrezkoa baita udalek berezkoak dituzten eskumen zabal horien aitorpenak bere isla izatea udal-finantzaketaren sisteman ere. Horrela, udal-finantzaketa, udalen berezko eskumenekin batera, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen ardatz bilakatu da. Udal-finantzaketa bermatu gabe, ezinezkoa da zuzentasunez udal-autonomiaz aritzea. Eta, honetaraz gero, ezin saihestuzkoa da EAEko udalen parte-hartzea Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiguneetan, gobernu-maila horretan funtsezkoak diren alderdiak aztertzen direnean.

Y, en fin, el décimo objetivo, por la estrecha relación causal existente entre sistema competencial y régimen de financiación municipal, se proyecta sobre la idea-fuerza de que el municipio vasco ha de disponer de una financiación adecuada para un correcto ejercicio de sus competencias municipales. No cabe duda de que la Ley de Instituciones Locales de Euskadi da un paso decidido en la dirección correcta, pues ese amplio reconocimiento de competencias que pueden ser atribuidas como propias a los ayuntamientos tiene que tener su necesario reflejo en el sistema de financiación municipal. La financiación municipal, junto con las competencias propias, se convierte así en uno de los ejes centrales de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi. Sin una financiación municipal garantizada, no se puede hablar en propiedad de autonomía municipal. Y en este punto se torna inaplazable la presencia de la representación de los municipios vascos en la toma de decisiones críticas que en el Consejo Vasco de Finanzas Públicas puedan afectar a aspectos existenciales de ese nivel de gobierno.

Alde horretatik, nabarmentzekoa da Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea, beste lege autonomiko batzuk ez bezala, edo are tokiko arloan Estatuak eman duen oinarrizko legeria ez bezala, udal-esparru instituzionalaren lege integrala dela, arlo horretan lurralde historikoetako foru-organoek dituzten eskuduntza garrantzitsuen kalterik gabe; izan ere, udalen berezko eskumenak eta munta honetako lege batek berezkoak dituen beste elementuak arautzeaz gain, finantzaketa arloan erabaki arauemaile oso garrantzitsuak hartu dira bertan. Alegia, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak integratu egiten ditu, eta ez banandu, udal-autonomiaren oinarri diren bi alderdiak: udal-eskumenak eta udal-finantzaketa. Eta hori inoiz ez da egin Espainiako esparru konparatuan. Eta toki-erakundeei buruzko lege batek, baliozkoa izango bada, bi ikuspegiok batu behar ditu, bestela arriskua baitu paper hila izateko edo euskal udalen benetako beharrizanei ez erantzuteko.

En este sentido, debe resaltarse cómo la Ley de Instituciones Locales de Euskadi, a diferencia de otras leyes autonómicas o, incluso, de la legislación básica del Estado en materia local, es una ley integral del espacio institucional municipal –sin perjuicio de las importantes atribuciones en ese ámbito de los órganos forales de los territorios históricos–, puesto que, junto con la regulación de las competencias propias y el resto de elementos característicos de una ley de esa impronta, se adoptan en ella una serie de decisiones normativas de primer orden en materia de financiación. Dicho de otro modo, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi no disocia sino que integra dos aspectos sustantivos de la autonomía municipal, como son las competencias y la financiación de los ayuntamientos, algo que en el marco comparado del Estado español no se ha hecho en ningún momento. Y una ley de instituciones locales que se precie debe aunar ambos puntos de vista, a riesgo, si no, de transformarse rápidamente en papel mojado o de no dar respuesta real a las necesidades de los municipios vascos.

Udalen eskumen-esparru materialak ezin dira erabaki puntualen pentzudan egon, sektoreko legeriak edo foru-botere arauemaileak egoeraren arabera zer erabakitzen duten; izan ere, bestela, ezinezkoa izango litzateke udal-eskumenen gutxieneko estandar bat bermatzea. Are gehiago bizi dugun garaian, zeren, alor horretako Estatuaren oinarrizko legeriaren esparrua erreformatu ondoren, eskumenak legez kalifikatzearen ondorioak (hau da, propioak diren, eskuordetuak edo «propioez bestelakoak» diren) trasladatzen baitira udalek herritarrei ematen dieten zerbitzu-zorrora.

Los ámbitos materiales de competencia propia de los municipios no pueden quedar al albur de decisiones puntuales o de coyuntura de la legislación sectorial o del poder normativo foral, pues, en ese caso, el objetivo de garantizar un estándar mínimo de competencias municipales se vería absolutamente frustrado. Más aún en estos momentos en que, tras la reforma del marco de legislación básica estatal en la materia, sus consecuencias sobre la calificación legal de las competencias (esto es, si son propias, delegadas o «distintas a las propias») se trasladan a la cartera de servicios que prestan los municipios a sus propios ciudadanos y ciudadanas.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea, beraz, EAEko sistema instituzionalaren funtsezko elementua izango da, muin-muineko osagaia, eta, ondorioz, arlo horretan daukan zeregin garrantzitsua dela-eta, Lurralde Historikoen Legea deitutakoarekin batera Euskadiren instituzionalizazio-prozesua, oraingoz behinik behin, ixten duen legetzat hartu beharko da.

La Ley de Instituciones Locales de Euskadi se configura, por tanto, como una pieza esencial que forma parte integrante del núcleo duro del sistema institucional vasco, y, en consecuencia, dado su importante papel en ese ámbito, ha de ser considerada como una ley que, junto con la denominada «Ley de Territorios Históricos», cierra –siquiera sea en estos momentos– el proceso de institucionalización interna de Euskadi.

VI
VI

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak bederatzi titulu ditu, arlokako materia espezifikoen arabera banatzen direnak; zazpi xedapen gehigarri; hamahiru xedapen iragankor; xedapen indargabetzaile bat, eta bost azken xedapen.

La Ley de Instituciones Locales de Euskadi se estructura en nueve títulos específicos sobre otras tantas materias, así como en siete disposiciones adicionales, trece disposiciones transitorias, una disposición derogatoria y cinco disposiciones finales.

Lehenengo tituluan, xedapen orokor batzuek legearen ezaugarriak eta helburua azaltzen dituzte, bai eta toki-erakundeen ezaugarriak eta zerbitzuen prestazioarenak ere, eta arau-esparru berri hau zein printzipiotan oinarritzen den ere; azkenik, EAEko toki-erakundeen hizkuntza aztertzen dute. Gainera, legean sartzen diren erabaki arauemaileak arrazoitzen dituzten eskumen-tituluak aipatzen dira.

El título I tiene por objeto una serie de disposiciones generales que se ocupan del carácter de la ley y de su objeto, de las entidades locales y de la prestación de servicios, de los principios en los que se inspira este nuevo marco normativo y, en fin, de la lengua en los entes locales vascos. Asimismo, se ocupa de los títulos competenciales que avalan el conjunto de decisiones normativas que se incluyen en la ley.

Printzipioei dagokienez, legean printzipio-zerrenda zehatz bat jasotzen da. Lehenengo eta behin, tokiko autonomiaren printzipioa, printzipio demokratikoaren arabera udal-autogobernuak daukan dimentsio politikoaren bidez gauzatzen dena. Bigarrena finantza-autonomiaren printzipioa da; berariaz jasota dago Toki Autonomiari buruzko Europako Kartan, eta udalek beren eskumenak gauzatzeko behar dituzten baliabideak izateko eskubidean islatzen da. Printzipio horiekin batera, beste zenbait ere zehazten dira: herritarrekiko hurbiltasunaren printzipioa eta haien parte-hartzearena, tokiko zerbitzu publikoetara jotzekoa, ingurumenari buruzkoa, gobernu onari buruzkoa, eta beste maila instituzionaletatik toki-erakundeei esleitutako eskumenei buruzko printzipioak.

En el ámbito de los principios, cabe señalar que la ley recoge una lista exhaustiva, comenzando por el principio de autonomía local concretado en la dimensión política que tiene el autogobierno municipal de acuerdo con el principio democrático. El segundo principio es el de autonomía financiera, que está recogido expresamente en la Carta Europea de Autonomía Local y que se plasma en el derecho que tienen los municipios de disponer de los recursos necesarios para ejercer sus propias competencias. Junto a estos principios, se detallan también principios relativos a la proximidad a la ciudadanía y la participación de esta, al acceso a los servicios públicos, al medio ambiente, al buen gobierno, y principios referidos a la asignación de competencias a las entidades locales por otros niveles institucionales.

Lehenengo titulu honetan jasotzen da, legean leku berezia duelarik, euskararen erabilera Euskal Autonomia Erkidegoaren toki-administrazioaren esparruan, Euskal Herriaren berezko hizkuntza den aldetik.

Este título primero recoge, colocándolo en un lugar preeminente de la ley, el tratamiento del euskera, lengua propia del pueblo vasco, en el ámbito de la Administración local de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta, beraz, baita bertako toki-erakundeetan ere. Alde horretatik, jardueretan zerbitzu- eta lan-hizkuntza izango da toki-erakunde horietan, betiere herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatuta, eta erabilera normala eta orokorra izango du bertan. Berariaz adierazten da, gainera, euskaraz egin daitekeela egintza eta izapide oro.

El euskera, lengua oficial de la Comunidad Autónoma de Euskadi y, por ende, de su administración local, y sin perjuicio alguno de los derechos lingüísticos de la ciudadanía, queda reconocido como lengua de servicio y lengua de trabajo de uso normal y general en el desenvolvimiento de la actividad de las entidades locales, señalando expresamente la posibilidad de que la totalidad de los actos y trámites se desarrollen en esta lengua.

Horrekin batera, euskararen erabilera sustatzeko, planifikatzeko eta dinamizatzeko eskumenak aitortzen zaizkie udalei, bai udal-zerbitzuen alorrean, bai udalerriko bizitzaren eremu askotarikoetan ere. Bide horretan, aukera ematen zaie udalei bitartekoak jartzeko, baita bitarteko arauemaile eta ekonomia-finantzen alorrekoak ere, eta aukera, orobat, euskararen eremuan beste erakunde batzuekin lankidetzan edonolako formulak bilatzeko.

Asimismo, se reconocen en favor de los municipios competencias para el fomento, planificación y dinamización del uso del euskera, tanto en lo que se refiere a los propios servicios municipales como en cuanto al ámbito de la vida municipal en sus más variadas esferas. Para ello, se hace mención de la posibilidad de que los municipios arbitren distintos instrumentos, incluso de carácter normativo y económico-financiero, así como la de que, en su actuación en relación con el euskera, puedan adoptar cualquier fórmula de actuación conjunta con otras entidades.

Bigarren tituluak udala eta beste toki-erakunde batzuk ditu hizpide, eta bi kapitulu ditu. Lehenengo kapituluan, EAEko tokiko gobernuen sisteman udalak instituzio gisa duen leku gailena aztertzen da, legitimitate demokratiko zuzena duen toki-erakundea den aldetik. Bertan, udal-autonomiaren printzipioaren nondik-norakoak arautzen dira, Toki Autonomiari buruzko Europako Kartak dioenarekin bat, eta autoantolaketarako ahalaren ezaugarriak ere arautzen dira, udal-autonomiaren ezinbesteko ondorio diren neurrian. Lehenengo kapitulu horretan esaten da, halaber, toki-erakundeen erregistro bakarra egongo dela, maila instituzional ezberdinetan erabiliko dena eta geroago erregelamendu bidezko garapena izango duena.

El título II se ocupa del municipio y de otras entidades locales, estructurando su contenido en dos capítulos. El primero trata de la posición institucional dominante que tiene el municipio en el sistema vasco de gobiernos locales, en cuanto entidad local dotada de legitimidad democrática directa. Allí se regulan las dimensiones del principio de autonomía municipal, de acuerdo con lo dispuesto en la Carta Europea de Autonomía Local, y los contornos de la potestad de autoorganización, corolario imprescindible de la autonomía que se reconoce. Asimismo, este capítulo primero recoge la existencia de un único registro de entidades locales, del que se servirán los distintos niveles institucionales y que precisará de desarrollo reglamentario ulterior.

Bigarren kapituluak udalaz besteko toki-erakundeen azterketa orokorra egiten du eta, toki-erakunde horiei dagokienez, lurralde historikoek zer eskumen dituzten aitortzen du. Testuinguru horretan, berariaz aipatzen dira udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak, eta haien alde eta haien bereizgarritasunen alde egiten da.

En el capítulo II se aborda el tratamiento genérico de las entidades locales diferentes al municipio, y el reconocimiento de cuáles son las competencias de los territorios históricos en relación con tales entidades locales. En este marco se realizan referencias expresas a las entidades locales menores, salvaguardando su existencia y peculiaridades.

Hirugarren tituluak udal-autonomia bermatzeko sisteman giltzarria den alderdi bat arautzen du: zenbateko botere politikoa har dezaketen udalek, legeak berak ezartzen duen eskumen-sistemaren bitartez. Kasu honetan, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak udalak politikan jarduteko adinez nagusitzat jotzearen alde egiten du, nabarmen, Toki Autonomiari buruzko Europako Kartan adierazitakoaren ildotik. Hori horrela, testu garrantzitsu honetan ezarritakoari jarraituz, eskumen publikoak, oro har eta lehentasunez, herritarrengandik gertuen dauden aginteei esleitu behar zaizkie, eta, gainera, normalean, udalen eskumen horiek erabatekoak eta osoak behar dute. Horrez gain, gobernuaren beste instantzia bati esleitu ez zaizkion eskumen guztiak gauzatu behar dituzte EAEko udalek, beren erantzukizunpean erabat, betiere herritarren premiei erantzutera zuzentzen badira.

El título III regula un aspecto nuclear en la garantía de la autonomía municipal como es el quantum de poder político que pueden asumir los ayuntamientos a través del sistema competencial que la propia ley establece. En este caso, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi hace una clara opción al apostar decididamente por la mayoría de edad política de los municipios vascos, en la línea de lo dispuesto por la Carta Europea de Autonomía Local. En efecto, en concordancia con lo establecido por este importante texto, las competencias públicas deben atribuirse por regla general preferentemente a las autoridades más cercanas a los ciudadanos, y tales competencias deben ser normalmente plenas y completas. Además, los municipios vascos han de ejercitar, bajo su entera responsabilidad, todas aquellas competencias que no estén atribuidas expresamente a otra instancia de gobierno, siempre que vayan dirigidas a atender las necesidades de sus vecinos y vecinas.

Legeak udal-eskumena zer den definitzen du, eta beraren tipologia azaldu; eskumen propioak dira autogobernua bermatzen dutenak, eta eskumen transferitu edo eskuordetuak, helburu hori lortzeari dagokionez, salbuespen dira. Zehazten du, gainera, eskumen bat esleitua izateak berekin dakarrela eskumen hori egikaritzeko behar diren funtzio edo ahalmen sorta osoa ere esleitzea, berariaz kontrakoa ezartzen duen legezko xedapena egon ezean.

La ley define el concepto de competencia municipal, y su tipología, estableciendo que las competencias propias son las que garantizan el autogobierno y las transferidas o delegadas resultan excepcionales a ese fin. Además, determina que la atribución de una competencia –salvo determinación legal expresa– conllevará la atribución de todo el haz de funciones o facultades referidas a su ejercicio.

Udalen eskumen propioen zerrenda ere jasotzen da, hau da, zerrenda material luze bat, erakusten duena euskal instituzioek apustu sendo bat egiten dutela oinarrizko legeriak alor honetan ezartzen dituen udal-autonomiaren estandarrak alde handiz gainditzen dituzten estandar batzuk babesteko; hots, EAEko udal-autogobernurako eredu berezia, kualitatiboki gailentzen dena. Horrek esan nahi du Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak, eduki instituzionala duen aldetik, toki-autonomiaren gutxieneko estandar bat ematen diela EAEko udalei, zeina lege sektorialek ondoren hobetu ahalko duten. Baina, edonola ere, arestian adierazi moduan, autonomia-estandar hori aise gailentzen zaio oinarrizko legeriak gaur egun ezartzen duenari.

Se recoge también el listado de competencias propias de los municipios, mediante la relación de un listado material extenso, que representa una decidida apuesta de las instituciones vascas por salvaguardar unos estándares de autonomía municipal que van mucho más allá de los previstos por el legislador básico y que conforman un modelo de autogobierno municipal vasco de notable singularidad y cualitativamente más elevado. Ello implica que la Ley de Instituciones Locales de Euskadi, en cuanto ley de contenido institucional, confiere a los municipios vascos un estándar mínimo de autonomía local que posteriormente podrá ser mejorado por las leyes sectoriales, y, en todo caso, ese estándar de autonomía es, como se indicaba, muy superior en todo caso al previsto actualmente en la legislación básica.

Legeak, halaber, eskumenen klausula orokor bat gehitzen du, Toki Autonomiari buruzko Europako Kartak berak ezarritakoari jarraikiz; testuak ezartzen baitu toki-erakundeek, betiere legearen esparruaren barruan, beren ekimena gauzatzeko erabateko askatasuna dutela, beren eskumenetik kanpo ez dagoen edo beste aginte bati esleitu ez zaizkion gai guztietan. Hortik ondorioztatzen da EAEko udalek beste lurralde-botere publikoek egiten dituzten jarduerekin osagarriak diren jarduerak egin ditzaketela, baldin eta udal-ogasun osoaren finantza-jasangarritasuna arriskuan jartzen ez bada eta oinarrizko legerian azaldutakoaren arabera bikoiztasunik sortzen ez bada, prestazioaren lurralde-eremuari eta eremu subjektiboari dagokienez (bikoiztasunaren kontzeptuak legeak berak zedarritzen du).

La ley incorpora, asimismo, una cláusula general de competencias de acuerdo con lo que prevé la propia Carta Europea de Autonomía Local, al indicar que las entidades locales, dentro del ámbito de la ley, tienen libertad plena para ejercer su iniciativa en toda materia que no esté excluida de su competencia o atribuida a otra autoridad. Ello viene a reconocer implícitamente que los municipios vascos pueden ejercer actividades complementarias a las desarrolladas por otros poderes públicos territoriales, siempre que no pongan en riesgo la sostenibilidad de la hacienda municipal en su conjunto y su ejercicio, de acuerdo con lo previsto en la legislación básica, no conlleve duplicidad, concepto que se delimita en la propia ley, atendiendo al ámbito territorial y subjetivo de la prestación.

Laugarren tituluak, bestalde, udalen antolaketaren alde jakin batzuk arautzen ditu; hain zuzen ere, Euskadiko toki-gobernua osatzen duten erakundeen kalitatea hobetzera zuzenduta egonda ere oinarrizko legerian jaso ez direnak. Tituluak hiru kapitulu ditu. Lehenengo kapituluak oinarrizko legeriak antolaketa instituzionalaren alorrean jasotzen direnekin osagarriak diren arau batzuk ezartzen ditu. Bigarren kapituluak, aurrenekoaren ildotik, udal-ordezkarien estatutuaren alderdi batzuk arautzen ditu, arreta berezia jarriz, besteak beste, oposizio politikoaren ordezkarien estatutuan, udal-taldeetan edo kode etikoen erregulazioan, zeina oso garrantzitsua baita zeren puntako tokian jartzen baitu Euskadi alor horretan tokiko eremuan. Eta, azkenik, hirugarren kapituluan, zuzendaritza-kide publiko profesionalen figura arautzen da. Arautze hori ere aitzindaria da estatu mailan, tokiko araubidearen esparruan. Eta haren xedea da EAEko tokiko gobernuak instituzionalki indartzea, udaleko zuzendaritza-kide publikoaren figura txertatzeko aukera baliatuz (aukera hori toki-erakunde bakoitzak balia dezakeen diskrezio-ahal gisa defini daiteke). Horiek aukeratzeko prozesuaren profesionaltasuna, nagusiki, honetan funtsatzen da: zuzendaritza-kide publikoek, lehenik eta behin eta aldez aurretik, zenbait gaitasun egiaztatu behar dituzte, baina horrek ez du kentzen, behin aipaturiko gaitasun horiek egiaztatu eta gero, toki-erakunde bakoitzeko organo eskudunak zuzendaritza-kideak izendatu ahal izango dituela, diskrezionalitate-tarte arrazoizkoak erabilita.

El título IV, por su parte, regula algunos aspectos de la organización municipal que la legislación básica no ha recogido y que, sin embargo, van dirigidos a mejorar la calidad institucional del gobierno local en Euskadi. Este título se estructura en tres capítulos. El primer capítulo se ocupa de establecer unas reglas complementarias, en materia de organización institucional, a las previstas en la legislación básica. El capítulo II, en la misma línea que el anterior, regula determinados aspectos del estatuto de los representantes y las representantes locales, con especial mención a cuestiones tales como el estatuto de los representantes de la oposición política, los grupos municipales, o la importante regulación de los códigos éticos, que pretende situar a Euskadi en una posición de vanguardia en lo que respecta a esa materia en el ámbito local. Y, en fin, el capítulo III regula la figura del personal directivo público profesional. Esta regulación es, asimismo, pionera en el ámbito estatal en lo que afecta al mundo local, y pretende reforzar institucionalmente los gobiernos locales vascos por medio de la posibilidad de inserción (pues se trata de una potestad en todo caso discrecional de cada entidad local) de la figura del personal directivo público en la organización municipal. La profesionalidad en el proceso de designación se fundamenta principalmente en la necesidad de que las directivas y directivos públicos deban acreditar previamente determinadas competencias, sin perjuicio de que por parte del órgano competente de cada entidad local, acreditadas esas competencias mínimas, se pueda proceder a designar a tales cargos con unos márgenes razonables de discrecionalidad.

Bosgarren tituluak arautzen ditu, alde batetik, udalerrietako auzotarren betebeharrak eta eskubideak, eta, beste aldetik, zerbitzu-kartak. Lehenengo kapituluaren gaia auzotarren betebeharrak eta eskubideak dira. Herritarren betebeharren edo erantzukizunen atala izan ohi da, hain zuzen, gutxien garatu izan dena gure toki-legerian. Hala ere, auzotarrek udaleko partaide izatearen sentimendua areagotu egiten da, herritarrak diren aldetik dituzten erantzukizunak eta herritartasunaren ideiarekin batera doazen balio zibikoak beren gain hartu ahala. Eskubideen katalogoa ere legearen xedea da, eta, hori egiterakoan, Europako Kontseiluak (Eskualdeko eta Tokiko Botereen Batzarrak) azken urteotan gaiari buruz onetsi dituen gomendioak hartu dira kontuan. Baina, begi-bistakoa denez, kasu bietan (eskubideak eta betebeharrak) ulertu behar da lege honek osatu egiten duela, eta inola ez baztertu, oinarrizko legeetan ezarritakoa.

El título V regula, por un lado, los deberes y derechos de las personas vecinas de un municipio, y, por otro, las cartas de servicios. El capítulo I tiene por objeto, efectivamente, los deberes y derechos de los vecinos y vecinas. El apartado de los deberes o responsabilidades ciudadanas ha sido tradicionalmente uno de los menos desarrollados en nuestra legislación local. Sin embargo, el sentido de pertenencia de los vecinos y vecinas al municipio se acrecienta en función de la libre asunción de tales responsabilidades ciudadanas y de los valores cívicos que acompañan a la propia idea de ciudadanía. El catálogo de derechos es asimismo objeto de la ley, y en su confección se han tenido en cuenta las recomendaciones que el Consejo de Europa (Congreso de Poderes Regionales y Locales) ha venido aprobando en los últimos años sobre esta materia. Pero obviamente en ambos casos (deberes y derechos) ha de considerarse que esta regulación complementa y nunca excluye lo establecido en la legislación básica.

Azkenik, orobat aurreikusten da EAEko udalek zerbitzu-kartak onestea, hala badagokio, Espainian, Europan eta munduko beste leku batzuetan zenbait hirik egin duten bezala. Bosgarren titulu honetako bigarren kapituluak zerbitzu-kartak arautzen ditu; udalek bitarteko horiek onesteko aukera jasotzen du, eta karten edukiaren lerro nagusiak zein diren zehazten du. Kapitulu horrek, halaber, xedatzen du udalek zerbitzu publikoen kalitatea bultzatzeko obligazioa dutela, egiaztatze- edo ebaluazio- sistemen bitartez.

Finalmente, se prevé asimismo la posibilidad de que los municipios vascos aprueben, en su caso, cartas de servicios, tal como ya lo han hecho algunas ciudades en el Estado, en Europa y en otras partes del mundo. El capítulo II de este título V contiene una regulación de las cartas de servicios, recogiendo la posibilidad de los municipios de aprobar estos instrumentos y especificando las líneas principales de su contenido. Asimismo, este capítulo establece la obligación de los municipios de promover la calidad de los servicios públicos mediante sistemas de certificación, acreditación o evaluación.

Seigarren tituluak berebiziko garrantzia duen gai bat aztertzen du: toki-erakundeen gobernu irekia, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea. Xedapen orokorrak azaltzen dituen lehenengo kapituluaren ondoren, zeinean gaia kokatzen baita gobernu onaren eta gobernu irekiaren printzipioaren barruan eta legearen aplikazio-eremua aztertzen baita, bigarren kapituluan EAEko toki-erakundeek erantzun beharreko publizitate aktiboaren betebeharrak arautzen dira, arlo horretan benetako erregulazio zorrotza dakartenak. Bertan ageri den esparru materialen araberako banakatze xehe eta zehatza ez da ohikoa antzeko beste erregulazioetan, eta, gainera, balio erantsi gisa, gardentasunari buruzko obligazioak egokitzen dira tokiko berezko errealitatera eta udaletan erabiltzen diren bitarteko arauemaileetara, ekonomiko-finantzarioetara edo bestelakoetara. Dena den, eskakizun horiek legearen hirugarren xedapen iragankorraren bitartez zehazten dira behar bezala. Bertan, horien aplikazioa mailaka ezartzen da, udalerri bakoitzak duen biztanleria-atalasearen arabera, nahiz eta horrek ez duen esan nahi, inola ere, legeak ezartzen dituen eskakizunok ezin direnik lortu, horretarako borondate politikoa eta baliabide teknikoak baldin badaude.

El título VI, por su parte, tiene por objeto la trascendental materia del gobierno abierto, de la transparencia y la participación ciudadana en las entidades locales. Tras un primer capítulo de disposiciones generales, donde se recoge el encuadre de esta materia en la noción de buen gobierno y de gobierno abierto y se trata el importante aspecto del ámbito de aplicación de la ley, el capítulo II aborda una regulación ciertamente exigente de las obligaciones de publicidad activa que deberán atender las entidades locales vascas, con un desglose por ámbitos materiales que alcanza un detalle y una exhaustividad que no es habitual en otras regulaciones comparadas, añadiendo además el valor de que se adaptan las obligaciones de transparencia a la realidad propiamente local y a los instrumentos normativos, económico-financieros o de otro carácter que se producen en las entidades locales. No obstante, estas exigencias se modulan convenientemente a través de una disposición transitoria de la ley, en la que se escalona su aplicabilidad en función de los umbrales de población que tenga cada municipio, sin que ello implique, en ningún caso, que esas exigencias establecidas por la ley no puedan alcanzarse si existe voluntad política y medios técnicos para lograrlas.

Seigarren titulu honetako hirugarren kapituluak informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko arau orokor batzuei heltzen die, hau da, gardentasun-printzipioaren eraginkortasunetik segitzen den ondorioetako bat, baina herritarren eskakizunek akuilatuta aktibatzen dena. Eta hor bertan aztertzen dira, orobat, informazio hori eskuratzeari uko eginez gero egin daitezkeen erreklamazioak. Xede hori eta beste batzuk gogoan, legeak aukera egiten du, beste legegintza-eredu batzuek ez bezala, erreklamazio horien ebazpena aparteko kontseilu edo agintaritza espezifiko eta independente baten esku uzteko.

El capítulo III de este título VI aborda determinadas reglas generales sobre el derecho de acceso a la información pública, que no es otra cosa que una faceta singular de la efectividad del principio de transparencia, pero activada a través de la demanda de la ciudadanía. Y en ese punto se abordan asimismo las reclamaciones que se puedan formular frente a las denegaciones de acceso a tal información. Con esa y otras finalidades, la ley opta, a diferencia de otros modelos legislativos, por residenciar la resolución de las reclamaciones en un consejo o autoridad específica e independiente.

Seigarren tituluko laugarren kapituluak herritarren parte-hartzea arautzen du. Erregulazioak argi eta garbi egiten du herritarren partaidetzarako tresnak sakontzearen alde, Euskadiko toki-eremuan gobernu ona sendotzeko bidean. Izan ere, araudi aurreratua da, herritarren benetako parte-hartzea sustatu nahi duena tokiko politika publikoak bultzatu, diseinatu, landu, gauzatu eta ebaluatzeko sisteman, betiere honako hauek abiapuntutzat hartuta: herritarren parte hartzeko eskubidea indartzea eta partizipazio deliberatiboko prozesuak eraikitzea –partizipazio deliberatiboko erabakiaren bitartez–, eta ordenantzak sustatu, landu eta onesteko prozesuetan eta udal-aurrekontuetan gastu publikoaren konpromisoa identifikatzeko prozesuetan parte hartzea antolatzea. Horren guztiaren ondoren, toki-eremuan herritarrei egiten zaizkien galdeketak arautzeko erregulazio zabal bat ageri da; espresuki bereizten dira «herri-galdeketak» eta bestelakoak, hala nola «sektoreko galdeketak edo lurralde-eremu mugatuko galdeketak» eta «herri-galdeketa irekiak». Kapituluaren amaieran, herritarren partaidetzako erakundeak eta herritarren partaidetzako erakundeen erregistroa arautzen dira.

El capítulo IV de ese título VI trata de la importante materia de la participación ciudadana. Es, sin duda, una regulación que se ha inclinado claramente por una profundización de los instrumentos de participación ciudadana en clave de asentar el buen gobierno en el ámbito local en Euskadi. Efectivamente, es una normativa muy avanzada, que pretende impulsar la efectiva participación ciudadana en la iniciativa, diseño, elaboración, ejecución y evaluación de políticas públicas locales, partiendo del refuerzo del derecho de participación ciudadana y de una construcción de los procesos de participación deliberativa a través de los acuerdos de deliberación participativa, así como de la vertebración de la participación en los procesos de impulso, elaboración y aprobación de ordenanzas y en la identificación de compromisos de gasto público en los presupuestos municipales. Todo ello se cierra con una amplia regulación de las consultas ciudadanas en el ámbito local, con expresa diferenciación de lo que son consultas populares respecto a otro tipo o modalidad de consulta, como son las consultas sectoriales o de ámbito territorial limitado y las consultas ciudadanas abiertas. El capítulo se cierra con una regulación de las entidades de participación ciudadana y del registro de entidades de participación ciudadana.

Legearen VII. tituluan, zeinak hizpide baititu Politika Publikoen Euskal Kontseilua eta Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea, udalek, organo horien bidez eta legeak zehaztutako eran, toki-eremuari eragin diezaioketen politika publikoen prestaketan parte hartzea aurreikusten da.

El título VII de la ley, referido al Consejo Vasco de Políticas Públicas y a la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi, contempla, a través de estos órganos y de la manera que se prevé en la ley, la participación de los municipios en la elaboración de las políticas públicas que puedan afectar al ámbito local.

Horrela, bada, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua taxutzen da Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek toki-autonomia erabat errespetatuko dutela bermatzea helburu izango duen kide anitzeko organo iraunkor gisa. Kontseilua organo independentea izango da, eta autonomia organikoa eta funtzionala edukiko du; baina aurrekontu-ondorioetarako toki-araubidearen gaineko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailera egongo da atxikita. Kontseiluan Autonomia Erkidegoko hiru gobernu-mailek parte hartuko dute (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak), eta artikuluetan zehatz-mehatz azaltzen da zein diren haien eginkizunak eta zeregin instituzional garrantzitsua EAEko erakundeen esparruan politika publikoak koordinatzeko, integratzeko eta bultzatzeko lanean.

Así, el Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales se configura como un órgano colegiado permanente que tiene como función garantizar el pleno respeto de la autonomía local por las instituciones de la Comunidad Autónoma. Se trata de un órgano independiente, con autonomía orgánica y funcional, aunque adscrito a efectos presupuestarios al departamento del Gobierno Vasco que tenga atribuidas las competencias en materia de régimen local. Con una composición de la que forman parte los tres niveles de gobierno de la Comunidad Autónoma (Gobierno Vasco, diputaciones forales y ayuntamientos), se detalla de forma precisa en el articulado cuáles son sus funciones y su importante papel institucional para coordinar, integrar e impulsar el ejercicio de las políticas públicas en el ámbito de las instituciones vascas.

Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluarekiko independente, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea sortzen da. Batzorde horretan, udalak baino ez daude ordezkatuta, eta alerta goiztiarreko mekanismo baten moduan jokatzea du eginkizun nagusia. Hala, legeen edo legegintza-dekretuen aurreproiektuei buruzko aurretiazko txostenak egingo ditu, aurreproiektu edo proiektuok toki-autonomiara egokitzen diren aztertze aldera. Horrela, botere publiko autonomikoen jardunaren aurrean udalen autonomia bermatzeko organo nagusia bilakatuko da Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea. Batzordearen funtsezko eginkizuna izango da gobernu-maila horietan izapidetzen ari diren arau-jardunetan udal-autonomiaren printzipioa urratzeko arriskuaz «ohartaraztea».

Como órgano independiente del Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales se crea la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi, de composición estrictamente municipal y que tiene por función principal actuar como mecanismo de alerta temprana, elaborando un informe previo de los anteproyectos de ley o de decretos legislativos, para analizar la adecuación de tales anteproyectos o proyectos a la autonomía local. La Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi se convierte así en el órgano de garantía por excelencia de la autonomía municipal en Euskadi frente a la actuación de los poderes públicos autonómicos, siendo su función fundamental la de «alertar» a esos niveles de gobierno de que en sus actuaciones normativas en trámite se puede estar vulnerando el principio de autonomía municipal.

Zortzigarren tituluak tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa arautzen du, ikuspegi ezberdinetatik begiratuta. Zortzigarren tituluko lehen kapituluak tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa du aztergai, bai eta kudeaketa moldeak eta erakunde instrumentalak ere, zerbitzu horiek emateko bitarteko gisa harturik. Kapituluak 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako gutxieneko zerbitzuak arautzen dituen erregulazio berezia jasotzen du eta hizpide ditu tokiko zerbitzu publikoen kostu efektiboa eta lankidetza. II. kapituluak, berriz, tokiko zerbitzu publikoak kudeatzeko bitarteko toki-erakundeak arautzen ditu.

El título VIII lleva a cabo una regulación de la gestión de servicios públicos locales desde diferentes puntos de vista. El capítulo I del citado título VIII se ocupa de la gestión de servicios públicos locales y, particularmente, de las formas de gestión y de las entidades instrumentales como medio de prestación de tales servicios. El capítulo incluye una regulación singular de la gestión de servicios mínimos obligatorios en municipios de menos de 20.000 habitantes y se refiere al coste efectivo de los servicios públicos locales así como a la cooperación. Por su parte, el capítulo II regula lo relativo a las entidades intermedias para la gestión de servicios públicos locales.

Era berean, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak apustu garbi bat egiten du tokiko zerbitzuen kudeaketa partekatuaren alde, aldundietan integratutako kudeaketarekin kontrajarrita. Hortik segitzen da EAEko toki-autogobernuaren ereduaren oinarria dela lehentasuna ematea elkarte-oinarriko erakundeei (nagusiki mankomunitateak) eta partzuergoei, tokiko zerbitzuak emateko bitarteko instituzionalak diren aldetik, baldin eta, eskala-arrazoiak direla edo eraginkortasun-arrazoiak direla, beharrezkoa bada zerbitzu horiek udaletatik beste instantzia batzuetara eskualdatzea.

Asimismo, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi hace una apuesta clara por la gestión compartida de los servicios locales y no por la gestión integrada en el seno de las propias diputaciones. Ello implica que el modelo vasco de autogobierno local se asienta sobre la premisa de la preferencia de las entidades de base asociativa (esencialmente las mancomunidades) y de los consorcios como medios institucionales de prestación de servicios locales en aquellos casos en que por razones de escala o por eficiencia sea necesario desplazar esa prestación de los municipios a otras instancias.

Udalen finantzaketa, berebiziko garrantzia duen gaia baita, legearen bederatzigarren tituluan lantzen da. Erregulazio hori da, zalantzarik gabe, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak duen ezaugarri berezienetako bat, toki-araubidea lantzen duten gainerako legeen aldean (izan Estatukoak zein erkidegoetakoak). Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak arbuiatu egiten du, beraz, eskumenen eta finantzaketaren arteko bereizketa, zeren eta guztiz kontrakoa baita beraren abiaburua: Euskadin tokiko gobernua arautu nahi duen lege batek bi aldeak bateratu behar ditu.

La importante materia de la financiación municipal se trata en el título IX de esta ley. Esta regulación es, sin duda, una de las características más distintivas que ofrece la Ley de Instituciones Locales de Euskadi en relación con el resto de leyes tanto estatales como autonómicas que tratan del régimen local. La Ley de Instituciones Locales de Euskadi huye, por tanto, de disociar competencias y financiación, pues su punto de partida es ciertamente el contrario: una ley que regule el gobierno local en Euskadi debe aunar ambos planos.

Eta hala da. Kontzertu Ekonomikotik ondorioztatzen diren bereizgarritasun ekonomiko-finantzarioen argitan, eta Autonomia Estatutuak berak jasotzen duen erregulazioa aintzat hartuz, komenigarria ez ezik beharrezkoa ere bada tokiko finantzaketaren alorreko zenbait printzipio eta arau jasotzea, betiere espresuki aitortuta EAEko lurralde historikoek beren esparru instituzionaletan eskumen inportanteak dituztela esparru material horretan, baina argi adieraziz eskumenok, aldi berean, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari esleitzen zaion egiteko ezin garrantzitsuagoan uztartu behar direla, bai alor horretan, bai eremu ekonomiko-finantzarioarekin eta aurrekontu-egonkortasunarekin eta finantza-jasangarritasunarekin loturiko beste alor batzuetan.

En efecto, dadas las peculiaridades económico-financieras derivadas del propio Concierto Económico y de la regulación recogida en el propio Estatuto de Autonomía, no solo es conveniente sino también necesario incorporar una serie de principios y reglas en materia de financiación local, sin perjuicio de reconocer expresamente las importantes competencias que sobre ese ámbito material ostentan los territorios históricos vascos en el marco institucional propio, pero que deben enmarcarse asimismo en el trascendental papel que cabe asignar al Consejo Vasco de Finanzas Públicas en estas y en otras materias vinculadas con la dimensión económico-financiera, con la estabilidad presupuestaria y la sostenibilidad financiera.

Aipaturiko bederatzigarren tituluak zenbait xedapen orokor jasotzen ditu lehenengo kapituluan. Bertan, EAEko tokiko ogasunaren printzipioak aipatzen dira, eta udalen finantzaketa baldintzarik gabekoa izango dela dioen araua ere bai, baina baldintzapeko finantzaketa –beti ohiz kanpokoa izango dena– zenbait betebeharri lotuz. Horrez gain, zenbait arau biltzen ditu; besteak beste, aurrekontuen araubidearen gainean, zorpetze-araubidearen gainean eta kontabilitatearen gainean.

El citado título IX recoge en su primer capítulo una serie de disposiciones generales en las que se prevén los principios de la hacienda local vasca, así como la regla de que la financiación municipal será incondicionada, sujetando la financiación condicionada –que siempre tendrá naturaleza excepcional– a una serie de requisitos. Asimismo, se incorporan reglas relativas, entre otras cosas, al régimen presupuestario, al régimen de endeudamiento y a la contabilidad.

Bederatzigarren tituluaren bigarren kapituluaren xedea EAEko udalen eta gainerako tokiko erakundeen finantzaketa da. Eta gai garrantzitsu hori arautzeko, legeak aukerarik zuhurrenaren alde egiten du, Autonomia Erkidegoko hiru gobernu-mailen interesak (erakunde komunak, lurralde historikoak eta udalak) bateratzeko ahaleginean.

El capítulo II del título IX tiene por objeto la financiación de los municipios vascos y las demás entidades locales. Y en la regulación de esta importante materia la ley se inclina por la opción más prudente a la hora de conciliar los intereses de los diferentes niveles de gobierno existentes en la Comunidad Autónoma (instituciones comunes, territorios históricos y municipios).

Horrenbestez, protagonismo handia ematen zaio Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari, baina betiere alor horretan lurralde historikoetako foru-organoek, hala badagokie, erabil ditzaketen eskumenak errespetatuta. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak, nolanahi ere, bai gai horietan bai beste batzuetan, EAEko udalen ordezkarien parte-hartzea bermatzen du, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak hartu beharreko erabaki-sorta zabal baten aurrean. Horiek horrela, udalaren presentzia zer eremutan den beharrezko identifikatu nahi izan da, hor hartzen diren erabakiek eragin diezaieketelakoan. Erabaki arauemaile horren bitartez, asetuta geratzen da EAEko udalek egin izan duten eskakizuna, ez bakarrik Euskadiko berezko sisteman ikusgarritasuna izateko, baizik eta zuzenean eragiten dieten erabakitze-prozesuetan aktiboki parte hartzeko.

Así, se dota de un innegable protagonismo al Consejo Vasco de Finanzas Públicas, pero con respeto a las atribuciones que en esta materia puedan ejercer, en su caso, los órganos forales de los territorios históricos. En todo caso, la Ley de Instituciones Locales de Euskadi garantiza, en estos y en otros temas, la participación de los representantes de los municipios vascos en la adopción de un amplio listado de acuerdos del Consejo Vasco de Finanzas Públicas. De este modo, se han pretendido identificar todos aquellos ámbitos en los que la presencia del municipio era necesaria, pues los acuerdos allí adoptados podrían afectarles. Con esta decisión normativa se satisface la demanda del municipalismo vasco no solo de disponer de visibilidad institucional en el sistema propio de Euskadi, sino también de participar activamente en aquellos procesos de decisión que le puedan afectar directamente.

Legeak, azkenik, garrantzi handiko zazpi xedapen gehigarri biltzen ditu: tokiko araugintza-ahalari buruzkoa; zehapen-prozedurei buruzkoa; udalen federazioei eta elkarteei buruzkoa; enplegu publikoaren eskaintzak batera egiteari buruzkoa; Tokiko Administrazioko funtzionarioei eta arlo horretan erakunde komunek eta lurralde historikoek dituzten eskumenei buruzkoa; tributuak banatzeko irizpideak zehazterakoan udalek parte hartzeari buruzkoa; eta azkenik, zuzendaritza-kide publiko profesionalei buruzkoa.

La ley, finalmente, recoge siete importantes disposiciones adicionales que se refieren, respectivamente, a la potestad normativa local; a los procedimientos sancionadores; a las federaciones y asociaciones de municipios; a las ofertas de empleo público conjuntas; al personal funcionario de la Administración local y a las competencias de las instituciones comunes y de los territorios históricos en esta materia; a la participación de los municipios en la determinación de los criterios de distribución de los tributos, y, por último, a los directivos públicos profesionales.

Gainera, hamahiru xedapen iragankor biltzen ditu: udalen eskumen propioen inguruko esparru materialetako eginkizunei buruzkoa; eskumen-eremuari eta toki-finantziazioari buruzko azterlanetik eratorritako aurreikuspenak arautegian sartzeari buruzkoa; jarduerak burutzen eta zerbitzuak eta prestazioak ematen jarraitzeari buruzkoa; zerbitzu-kartei buruzkoa; VI. tituluan jasotako gardentasun-betebeharrak gerorago aplikatzeari buruzkoa; gardentasunaren atariari buruzkoa; tokiko musika-eskolen eta udal-euskaltegien araubide bereziari buruzkoa; gizarte-larrialdiko laguntzen araubide iragankorrari buruzkoa; sektore-legeak erregelamendu bidez garatzeari buruzkoa; Euskadiko Tokiko Administrazioaren Erregistroaren indarraldiari buruzkoa, Tokiko Erakundeen Erregistroaren inguruko hitzarmenei buruzkoa; zuzendaritza-kide publiko profesionalen araubide juridiko iragankorrari buruzkoa; eta azkenik, funtzionario publikoen arloan ahalmenak eta eginkizunak egikaritzeari buruzkoa.

Asimismo, incorpora trece disposiciones transitorias que aluden al ejercicio de funciones en los ámbitos materiales de competencia propia de los municipios; a la incorporación normativa de las previsiones resultantes del estudio del ámbito competencial y de financiación local; a la continuación de actividades, servicios o prestaciones; a las cartas de servicios; a la aplicabilidad diferida de las obligaciones de transparencia recogidas en el título VI; al portal de transparencia; al régimen específico de las escuelas de música locales y euskaltegis municipales; al régimen transitorio de las ayudas de emergencia social; al desarrollo reglamentario de leyes sectoriales; a la vigencia del Registro de Administración Local de Euskadi; y, a los convenios relativos al Registro de Entidades Locales; al régimen jurídico transitorio del personal directivo público profesional, y, por último, al ejercicio de facultades y funciones en relación con funcionarios públicos.

Xedapen indargabetzaile bat eta bost azken xedapen ere biltzen ditu; horietako batzuk bereziki garrantzitsuak. Lehenengoa, Arbitraje Batzordearen azaroaren 3ko 5/2003 Erabakian azaldutako doktrinari jarraituz, modu zuzen, berariazko eta oinarrituaren bidez taxutzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen aldaketa, Dirubideen Euskal Kontseiluari dagokionean; bigarrena, udalek kontseilu horretan parte hartzeko sistema berri baten ezartzeari buruzkoa da. Azken xedapenetako hirugarrenak, berriz, beste paragrafo bat gehitzen dio Zergapideen Elkarregokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen 16. artikuluari; eta azkenik, azken xedapenetako laugarrenak eta bosgarrenak hizpide dituzte legea erregelamendu bidez garatzeari eta legea bera indarrean sartzeari buruzko ohiko aurreikuspenak.

Incluye también una disposición derogatoria y cinco disposiciones finales, algunas de ellas de especial relevancia. La primera de ellas, siguiendo la doctrina de la Comisión Arbitral expuesta en la Decisión 5/2003, de 3 de noviembre, articula de forma directa, expresa y fundada la modificación de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, en lo relativo al Consejo Vasco de Finanzas; la segunda se refiere a la puesta en funcionamiento del nuevo sistema de participación de los municipios en dicho consejo; por su parte, la disposición final tercera adiciona a su vez un nuevo párrafo al artículo 16 de la Ley 3/1989, de 30 de mayo, de Armonización, Coordinación y Colaboración Fiscal, y, por último, las disposiciones finales cuarta y quinta hacen referencia a las habituales previsiones de desarrollo normativo y entrada en vigor de la propia ley.

I. TITULUA
LEGEAREN XEDEA ETA PRINTZIPIOAK
TÍTULO I
OBJETO Y PRINCIPIOS DE LA LEY

1. artikulua.– Legearen xedea eta helburua.

Artículo 1.– Objeto y finalidad de la ley.

1.– Lege honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan toki-autonomia garatzea, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunean jasotako printzipioei jarraituz. Lege honetan jasotako aurreikuspenen bitartez, lortu nahi da, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek beren toki-autonomia osorik balia dezaten babestu eta bermatzea.

1.– Es objeto de la presente ley el desarrollo de la autonomía local en las entidades locales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de acuerdo con los principios recogidos en la Carta Europea de Autonomía Local. A través de las previsiones de esta ley, se pretende especialmente salvaguardar y garantizar el pleno ejercicio de la autonomía local por parte de los ayuntamientos vascos y del resto de entidades locales.

2.– Era berean, lege honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko gobernu-mailari eskumen multzo bat aitortzea eta ematea, berma dadin botere politiko propioa izango duela eta bideragarri gerta dakion herritarrei kalitatezko zerbitzuak ematea, tokiko gobernu ireki, garden eta parte-hartzaile baten bidez.

2.– Asimismo, la finalidad de esta ley es reconocer y dotar al nivel local de gobierno de la Comunidad Autónoma de Euskadi de un conjunto de competencias que le aseguren el ejercicio de un poder político propio y hagan viable una prestación de servicios de calidad a la ciudadanía mediante un gobierno local abierto, transparente y participativo.

3.– Arau honen bidez, gainera, zehazten da euskal udalak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-sisteman duen lekua, alde batetik, euskal politika publikoak diseinatu eta gauzatzeko koordinazio- eta lankidetza-sistema interinstituzional bat eratzeari dagokionez, udalek edo gainerako toki-erakundeek politika horiek garatzen dituztenean edo haien parte-hartzea eskatzen denean, eta beste aldetik, udalen finantzaketa-sistema zehazteari eta Kontzertu Ekonomikoaren ondorio diren baliabide publikoak banatzeari dagokionez.

3.– Por medio de esta regulación también se determina la posición del municipio vasco en el sistema institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi, tanto en la configuración de un sistema de coordinación y colaboración interinstitucional en el diseño, ejecución y evaluación de las políticas públicas, en cuanto sean desarrolladas por los municipios y demás entidades locales o requieran de su participación, como en la determinación del sistema de financiación municipal y en el reparto de los recursos públicos derivados del Concierto Económico.

2. artikulua.– Toki-erakundeak: ahalak eta zerbitzuen ematea.

Artículo 2.– Entidades locales: potestades y prestación de servicios.

1.– Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hauek izango dira toki-erakundeak:

1.– Tendrán la consideración de entidades locales, a efectos de lo previsto en esta ley:

a) Udalerria.

a) El municipio.

b) Kontzejuak eta udalerriarena baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakundeak, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidearen gaineko oinarrizko legerian ezarritakoaren arabera.

b) Los concejos y cualesquiera otras entidades locales territoriales de ámbito inferior al municipio, conforme a la normativa foral existente en cada territorio y lo dispuesto en la legislación básica de régimen local.

c) Udalerrien mankomunitateak.

c) Las mancomunidades de municipios.

d) Arabako lurralde historikoko kuadrillak.

d) Las cuadrillas del territorio histórico de Álava.

e) Beste zeinahi erakunde, baldin eta tokiko lurralde-erakunde zenbait biltzen baditu, dagokion izendapen bereziarekin, lege honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

e) Cualesquiera otras entidades que agrupen a varias entidades locales, bajo la denominación específica que corresponda, conforme a lo dispuesto en esta ley y demás normativa que sea de aplicación.

Toki-erakunde horiek nortasun juridikoa izango dute, eta beren helburuak betetzeko gaitasun osoa.

Estas entidades locales tendrán personalidad jurídica y plena capacidad para el cumplimiento de sus fines.

2.– Tokiko zerbitzu publikoak, ahal dela, udalerriak emango ditu, legitimitate demokratiko zuzena duen instantzia den aldetik; eta, hala egitea bideragarria ez bada edo efizientzia edo eraginkortasunagatik bestelakorik komeni bada, orduan, udalerriek berek, udal-autonomiak bere-bereak dituen antolamendu-ahalen arabera eratutako beste toki-erakunde batzuek emango dituzte, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunean aurreikusitako eran.

2.– Los servicios públicos locales serán prestados preferentemente por el municipio, en cuanto instancia dotada de legitimidad democrática directa, y, cuando ello no fuera viable o converjan razones de eficiencia o eficacia, por entidades locales constituidas por los propios municipios, de acuerdo con las potestades de organización inherentes a la autonomía municipal, de conformidad con lo previsto en la Carta Europea de Autonomía Local.

3.– Tokiko zerbitzu publikoak, lurralde historikoetako foru-arauen bidez arautzen denarekin bat, beste edozein toki-erakundek ere eman ahal izango ditu. Zerbitzuak udalez gaindiko toki-erakundeek eman behar badituzte, kontuan izango dira, beti, erakundeak osatuko dituzten udalerri guztien borondatea eta eskaera.

3.– Los servicios públicos locales también podrán ser prestados por otras entidades locales de acuerdo con lo que se regule por medio de normas forales de los territorios históricos. En el supuesto de que la prestación de servicios se llevara a cabo por entidades locales supramunicipales se tendrá en cuenta, en todo caso, la voluntad y solicitud de los diferentes municipios que vayan a formar parte de aquellas.

4.– Zerbitzuak hainbat lurralde historikotako udalerriei ematen dizkieten toki-erakundeak lege honen VIII. tituluan arautuko dira.

4.– Las entidades locales que presten servicios a municipios de más de un territorio histórico se regularán por lo previsto en el título VIII de la presente ley.

5.– Artikulu honetako lehen apartatuan aurreikusitako toki-erakundeei toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian aurreikusitako ahal guztiak dagozkie, barruan sartuta hirigintza-arrazoiengatikako desjabetzeetan ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatzeko deklarazioa, bai eta desjabetza-ahala ere. Ahal horiek gauzatu behar dituztenean, aplikatu beharreko legeetan eta foru-arauetan ezarritakoa alde batera utzi gabe jardungo dute.

5.– A las entidades locales previstas en el apartado primero del presente artículo les corresponderán todas las potestades previstas en la legislación básica de régimen local, incluida la declaración de urgente ocupación de bienes y derechos en las expropiaciones por motivos urbanísticos así como la potestad expropiatoria, que ejercerán, en su caso, sin perjuicio de lo establecido en las leyes y normas forales que les sean de aplicación.

Arabako lurralde historikoaren kasuan, legeek edo foru-arauek aitortzen dizkieten eskumenak dagozkie kontzejuei.

En el caso del territorio histórico de Álava, corresponden a los concejos las competencias que les reconocen las leyes o las normas forales.

3. artikulua.– Eskumen-titulua.

Artículo 3.– Título competencial.

1.– Lege hau onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoari Konstituzioaren azken xedapenetan lehenengoak, Euskal Herrirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak ematen dizkioten eskumenak baliatuz.

1.– La presente ley se aprueba de acuerdo con las competencias que le atribuyen a la Comunidad Autónoma de Euskadi la disposición adicional primera de la Constitución, la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para el País Vasco, y la Ley 12/2002, de 23 de mayo, por la que se aprueba el Concierto Económico con la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Eusko Legebiltzarrak toki mailan duen legegintzarako ahala baliatzen da esparru material horren gainean euskal lurralde historikoek dauzkaten berezko eskumenak ezertan galarazi gabe.

2.– El ejercicio de la potestad legislativa del Parlamento Vasco en la esfera local se ejerce sin perjuicio de las competencias propias de que sobre este mismo ámbito material disponen los territorios históricos vascos.

4. artikulua.– Toki-araubideari buruzko eta udalen eta gainerako toki-erakundeen zuzendaritza politikoari eta gobernu-ekintzari buruzko printzipio zuzentzaileak.

Artículo 4.– Principios rectores del régimen local y de la dirección política y acción de gobierno de los municipios y del resto de entidades locales.

1.– Subsidiarietate-printzipioa eta finantza-nahikotasunaren printzipioa Euskal Autonomia Erkidegoko toki-araubidearen printzipio zuzentzaileak izango dira, eta printzipio horien ondorioz:

1.– El principio de subsidiariedad y el de suficiencia financiera serán considerados principios rectores del régimen local de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y en virtud de tales principios:

a) Eskumen publikoen egikaritzea herritarrengandik hurbilen dauden agintaritzen esku egongo da lehentasunez, Tokiko Autonomiaren Europako Kartan eta Europar Batasunaren Tratatuan printzipio horiei buruz jasotako adierazpenekin bat etorriz.

a) El ejercicio de las competencias públicas incumbirá preferentemente a las autoridades más cercanas a los ciudadanos y ciudadanas, de conformidad con las declaraciones de tales principios contenidas en la Carta Europea de Autonomía Local y el Tratado de la Unión Europea.

b) Onesten den lege edo arau sektorial orok ahalik eta eskumen gehien utzi beharko du toki-erakundeen esku eta eskumen horiek udalari edo beste toki-erakunde batzuei izendatu beharko dizkie, subsidiarietate-printzipioa bera bideragarri egite aldera, erakundeek dituzten kudeaketa-ahalmenen arabera.

b) Toda ley o norma sectorial que se apruebe deberá encomendar el máximo nivel posible de competencia a las entidades locales, y realizar la atribución de estas competencias al municipio u otras entidades locales, en atención a la viabilidad del propio principio de subsidiariedad, según las capacidades de gestión de las distintas entidades.

c) Tokiko Autonomiaren Europako Kartaren 9.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta subsidiarietate-printzipioa gauzatu ahal izan dadin, euskal instituzioek, Kontzertu Ekonomikoaren esparruan, bermatuko dute udalen eta gainerako toki-erakundeen finantziazioa nahikoa izango dela esleitzen zaizkien eskumenak egikaritzeko, toki-erakundeek finantzatu ahal izatea ez delarik inola ere aurretiazko premisa izango eskumenak izendatu ahal izateko.

c) De acuerdo con lo establecido en el artículo 9.2 de la Carta Europea de Autonomía Local, y a fin de que el principio de subsidiaridad pueda ser efectivo, las instituciones vascas, en el marco del Concierto Económico, garantizarán la suficiencia financiera de los municipios y demás entes locales para el ejercicio de las competencias que les sean atribuidas, sin que en ningún modo la financiación por las entidades locales sea considerada presupuesto previo para la atribución de competencias.

d) Lege edo arau batek eskumenak izendatzen badizkie toki-erakundeei, berarekin joan beharko da nahitaez, hala badagokio, beharrezkoa den finantzaketa-sistema aldatzea, izendatutako eskumena benetan egikaritu ahal izateko.

d) La aprobación de toda ley o norma que atribuya competencias a las entidades locales conllevará necesariamente la modificación del sistema de financiación que en su caso sea precisa, para hacer efectivo el ejercicio de la competencia atribuida.

2.– Udalen eta gainerako toki-erakundeen zuzendaritza politikoa eta gobernu-ekintza lege honetan ezarritakoaren eta honako printzipio hauen arabera garatuko da:

2.– La dirección política y acción de gobierno de los municipios y del resto de las entidades locales se desarrollará de acuerdo con lo establecido en esta ley y de conformidad con los siguientes principios:

a) Toki-autonomiaren printzipioa.

a) Principio de autonomía local.

b) Finantza-autonomiaren printzipioa, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioen esparruan.

b) Principio de autonomía financiera, en el marco de los principios de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera.

c) Autoantolaketaren printzipioa.

c) Principio de autoorganización.

d) Herritarrek tokiko zerbitzu publikoetara iristeko berdintasuna izatearen printzipioa.

d) Principio de igualdad en el acceso a los servicios públicos locales por parte de la ciudadanía.

e) Herritarrekiko hurbiltasunaren printzipioa.

e) Principio de proximidad a la ciudadanía.

f) Solidaritatearen eta ingurumen-jasangarritasunaren printzipioa.

f) Principio de solidaridad y de sostenibilidad medioambiental.

g) Herritarrek tokiko politika publikoak formulatu, egikaritu eta ebaluatzeko prozesuetan parte hartzearen printzipioa.

g) Principio de participación de la ciudadanía en los procesos de formulación, ejecución y evaluación de las políticas públicas locales.

h) Gardentasunaren printzipioa, etika publikoaren garapena eta gobernu onaren printzipioetara egokitzea.

h) Principio de transparencia, desarrollo de la ética pública y adecuación a los principios de buen gobierno.

i) Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa.

i) Principio de igualdad entre mujeres y hombres.

j) Aniztasun politikoaren eta inpartzialtasunaren printzipioa.

j) Principio de pluralismo político e imparcialidad.

k) Tokiko ekintza publikoaren efikazia- eta efizientzia-printzipioa, halako moldez non ekintza hori bideratu dadin herritarren beharrizanak antzeman, artatu eta asebetetzera, erakunde horien politikak eta zerbitzuak planifikatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko eta etengabe hobetzeko prozesuak era ordenatuan egitea bermatuko duten tresnen bitartez.

k) Principio de eficacia y eficiencia en la actividad pública local, de tal modo que esta se oriente a la detección, atención y satisfacción de las necesidades ciudadanas mediante instrumentos que garanticen la realización ordenada de los procesos de planificación, gestión y evaluación de sus políticas y servicios y su mejora continua.

5. artikulua.– Toki-autonomiaren printzipioaren bermea.

Artículo 5.– Garantía del principio de autonomía local.

1.– Toki-autonomiaren printzipioa bermatze aldera, udalerriek eskubidea izango dute aktiboki parte hartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetako gobernu-maila guztietako araugintza-prozesuetan, arauak zuzenean eragiten dienean udalerrien eskumen propioei.

1.– Con objeto de garantizar el principio de autonomía local, los municipios tendrán derecho a participar activamente en los procesos de elaboración de normas de los distintos niveles de gobierno de las instituciones vascas competentes que incidan directamente sobre sus competencias propias.

2.– Udalerriek aktiboki parte hartzeko eskubide hori Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskudunek abiarazi nahi dituzten eta toki-autonomiari eragiten dioten edo eragin diezaioketen programa, proiektu, plan eta politika publiko guztietarako da.

2.– El derecho de los municipios a la participación activa se extiende también a todos aquellos programas, proyectos, planes o políticas públicas que vayan a ser puestos en marcha por las instituciones vascas competentes y afecten o puedan hacerlo a la autonomía local.

3.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako parte hartzeko eskubidea gobernu-maila bakoitzak taxutuko du, autogobernurako dituen ahalak erabiliz.

3.– El derecho de participación previsto en el apartado anterior se articulará, por cada nivel de gobierno, en uso de sus potestades de autoorganización.

6. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala.

Artículo 6.– Lengua oficial de las entidades locales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.– Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta, gaztelania bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala, eta, alde horretatik, erakundeon jardueretan erabilera normal eta orokorreko zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izango da. Edonola ere, bermatu beharko da herritarrek benetan egikaritu ahal izatea toki-erakundeekin harremanak izateko orduan hizkuntza ofiziala hautatzeko duten eskubidea eta, hortaz toki-erakundeek hizkuntza horretan artatzeko duten betebeharra, hartarako behar diren neurriak harturik.

1.– El euskera, lengua propia del País Vasco, es, como el castellano, lengua oficial de las entidades locales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y, como tal, será lengua de servicio y lengua de trabajo de uso normal y general en sus actividades, garantizando en todo caso el ejercicio efectivo del derecho de los ciudadanos y ciudadanas a escoger la lengua oficial en la que se relacionan con los entes locales y el correlativo deber de estos de atenderles en la lengua escogida, adoptando con tal fin las medidas necesarias.

Euskarari eta gaztelaniari aitortutako ofizialtasunaren arabera, bai euskara toki-erakundeen ekintzetan erabiltzea, bai gaztelania ekintza horietan erabiltzea, balio juridiko osokoak izango dira, betiere eragotzi gabe toki-erakundeek bermatu beharra daukatela, partikularrekiko harremanetan, horiek hautatu duten hizkuntza ofiziala erabiltzea.

De acuerdo con la oficialidad reconocida al euskera y al castellano, tanto el uso del euskera como el uso del castellano en las actuaciones de las entidades locales tendrán plena validez jurídica, siempre sin perjuicio del deber de las entidades locales de garantizar, en las relaciones con los particulares, el uso de la lengua oficial que hubiera sido elegida por estos.

2.– Toki-erakundeetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, erabakiak eta aktak euskaraz idatzi ahal izango dira. Ahalmen hori baliatu ahal izango da –aipatu berri diren kasuetan–, baldin eta, toki-erakundearen barruan, euskaraz ez dakiela behar bezala alegatzen duen ezein kideren eskubideak urratzen ez badira, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean aurreikusitakoa ezertan galarazi gabe. Ebazpenak, aktak eta erabakiak euskaraz idazten direnean, euskaraz bidaliko zaizkie kopiak edo laburpenak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari eta Estatukoari, toki-araubideari buruzko oinarrizko legeriari jarraituz.

2.– Las convocatorias, órdenes del día, mociones, votos particulares, propuestas de acuerdo, dictámenes de las comisiones informativas, acuerdos y actas de los órganos de las entidades locales podrán ser redactados en euskera. Esta facultad podrá ejercerse, en los supuestos anteriormente mencionados, siempre que no se lesionen los derechos de ningún miembro de la entidad local que pueda alegar válidamente el desconocimiento del euskera, sin perjuicio de lo previsto en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización y uso del euskera. Cuando las resoluciones, actas y acuerdos se redacten en euskera, se remitirán en esta lengua las copias o extractos a la Administración autonómica y a la Administración estatal, en cumplimiento de lo dispuesto en la legislación básica de régimen local.

3.– Toki-erakundeek, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, –erakunde barruko, beste edozein administrazio publikorekiko edo, are, partikularrekiko harremanetan– bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera gorabehera, behar diren mekanismoak sortu beharko dituzte, herritarrek karga edo betebeharrik eragingo dieten inolako formaltasun eta baldintzarik gabe baliatu ahal izan dezaten komunikazioak beste hizkuntzan jasotzeko daukaten eskubidea.

3.– Con independencia de que las entidades locales puedan emplear una de las dos lenguas oficiales dentro de la Comunidad Autónoma de Euskadi en sus relaciones internas o en sus relaciones con cualquier otra administración pública o incluso en sus comunicaciones con los particulares, deberán arbitrar los mecanismos pertinentes para que el derecho de los ciudadanos a recibir tales comunicaciones en la otra lengua oficial pueda hacerse efectivo sin formalidades ni condiciones que comporten a los ciudadanos una carga u obligación.

7. artikulua.– Toki-erakundeen eta udalen eskumenak euskararen erabilerari dagokionez.

Artículo 7.– Competencias de las entidades locales y de los municipios respecto al uso del euskera.

1.– Udalei izendatzen zaie, eskumen propio gisa, izendatuta dauzkaten arloetako zerbitzu eta jardueretan euskararen erabilera sustatzeko eta euskararen normalizazioa planifikatzeko eskumena. Eskumen hori egikaritu ahal izateko, udal bakoitzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu eta euskararen erabilera normalizatzeko beharrezkoak diren planak onetsi eta garatuko ditu, kontuan izanik instituzio komunetatik eta indarrean dagoen legeriatik euskararen erabilerari dagokionez eratorritako planifikazio eta erregulazio-irizpideak.

1.– Se atribuye a los municipios, como propia, la competencia para el fomento del uso del euskera y la planificación de su normalización en los servicios y actividades que correspondan a su esfera de atribuciones. En el ejercicio de esta competencia, cada municipio adoptará las medidas pertinentes, y aprobará y desarrollará los planes de normalización del uso el euskera necesarios, teniendo en cuenta los criterios de planificación y regulación del uso del euskera emanados de las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y de la legislación vigente.

2.– Era berean, udalei izendatzen zaie, eskumen propio gisa, hartatik eratortzen diren ahalmen eta funtzioekin, beren lurralde-eremuan euskararen ezagutza sustatzeko eta erabilera dinamizatzeko eskumena, horretarako zerbitzuak eta jarduerak zuzenean antolatuz, edo beste pertsona edo erakunde batzuek euskara sustatu eta dinamizatze aldera burutzen dituzten jardueren finantzaketan lagunduz.

2.– Asimismo, se atribuye a los municipios, como propia, la competencia, con las facultades y funciones que de ella se derivan, para fomentar el conocimiento y dinamizar el uso del euskera en su ámbito territorial, ya sea mediante la prestación de actividades y servicios a estos fines o mediante la colaboración en la financiación de actividades de fomento y dinamización del euskera realizadas por otras personas o entidades.

3.– Udalerriei dagokie, halaber, beren lurralde- eta eskumen-eremuko izen ofizialak finkatzea eta, oro har, toponimoen eta leku geografikoen gaineko prozedura arautu eta haiek onartzea, horrek ezertan galarazi gabe Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 10. artikuluan eta aplikatu beharrekoa den gainerako legerian ezarritakoa. Izen horien idazkeraz den bezainbatean, dagokion hizkuntzaren arau akademikoak errespetatuko dira, eta euskararen kasuan, Euskaltzaindiak ezarrita indarrean dauden hizkuntza-arauak.

3.– Corresponde, asimismo, a los municipios el establecimiento de la nomenclatura oficial y, en general, la regulación del procedimiento y aprobación de los topónimos y lugares geográficos en su ámbito territorial y de competencia, sin perjuicio de lo establecido en el artículo 10 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización y uso del euskera, y demás legislación vigente al respecto. En la escritura de dichos nombres se respetarán las normas académicas de la lengua que les correspondan, y, en el caso del euskera, las normas lingüísticas vigentes establecidas por la Real Academia de la Lengua Vasca/Euskaltzaindia.

4.– Udalerriek euskararen erabileraren eremuan aitortuak dituzten eskumenak baliatu ahal izango dituzte ordenantzak, erregelamenduak eta jarduera-planak onartuz.

4.– El ejercicio de las competencias reconocidas a los municipios en el ámbito del uso del euskera podrá llevarse a cabo mediante la aprobación de ordenanzas, reglamentos y planes de actuación.

5.– Toki-erakundeek euskararen arloan aitortuak dituzten eskumenak baliatzeko, hitzarmenak izenpetu ahal izango dituzte; mankomunitate, partzuergo, elkarte eta udalerriz gaindiko bestelako erakundeak sortu edo halakoetan esku hartu ahal izango dute, eta elkarlanerako beste modu batzuetara jo ahal izango dute, erakunde publiko eta pribatuekin.

5.– Para el ejercicio de las competencias reconocidas en materia de euskera, las entidades locales podrán establecer convenios y crear y participar en mancomunidades, consorcios, asociaciones u otras entidades supramunicipales, así como adoptar otras formas de actuación conjunta con entidades públicas y privadas.

6.– Toki-erakundeek beren arteko harremanetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako administrazio publikoekiko harremanetan euskara gero eta gehiago erabil dadin sustatuko dute; horretarako, adostasuna bilatuko dute, eta, edonola ere, hizkuntza ofizial bat nahiz bestea erabili ahal izango dute, beste hizkuntza ofizialerako itzulpenik aurkeztu beharrik izan gabe.

6.– Las entidades locales promoverán el uso progresivamente mayor del euskera en las relaciones entre ellas y con el resto de las Administraciones Públicas radicadas en la Comunidad Autónoma de Euskadi y procurarán para ello la vía del acuerdo pudiendo, en todo caso, usar indistintamente cualquiera de las dos lenguas oficiales sin la obligación de aportar la traducción a la otra lengua oficial.

7.– Udal euskaldunetako egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen proiektu edo plangintzak onesteko prozeduran, ekimen horiek euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez izan lezaketen inpaktua ebaluatuko da, eta ebaluazio horren emaitzen arabera egoki irizten zaizkien neurriak proposatuko dira.

7.– En el procedimiento de aprobación de proyectos o planes que pudieran afectar a la situación sociolingüística de los municipios se evaluará su posible impacto respecto a la normalización del uso del euskera, y se propondrán las medidas derivadas de esa evaluación que se estimen pertinentes.

8.– Herritarren hizkuntza-eskubideei eta euskararen eta gaztelaniaren hizkuntza-ofizialtasunaren erregulazioa betetzeari dagokienez trabarik gertatu ez dadin indarreko legeriak onartzen dituen zehar-kudeaketa moduetako baten bitartez zerbitzua emateagatik, toki-erakundeek egiten dituzten kontratuetan kasu bakoitzean beharrezkoak diren klausulak sartuko dira, hirugarren batzuek egikaritzen dituzten zerbitzu publikoetan helburu hauek bermatze aldera:

8.– A fin de que los derechos lingüísticos de los ciudadanos y el cumplimiento de la regulación de oficialidad lingüística del euskera y el castellano no sufran menoscabo alguno por la prestación del servicio mediante alguno de los modos de gestión indirecta admitidos por la legislación vigente, los contratos celebrados por las entidades locales incluirán las cláusulas que sean precisas en cada supuesto, de modo que en los servicios públicos que se ejecuten por terceros:

a) Kontratuaren xedeak bete dezala bere izaeragatik eta zerbitzuaren titularra den toki-erakundearen ezaugarriengatik aplikagarria zaion hizkuntza-legeria.

a) El objeto del contrato cumpla con la legislación lingüística que le resulta aplicable por su propia naturaleza y por las características de la entidad local titular del servicio.

b) Herritarrak artatuak izan daitezela berek hautatzen duten hizkuntza ofizialean.

b) Los ciudadanos sean atendidos en la lengua oficial que elijan.

c) Zerbitzua eman dadila, hizkuntza-baldintzei dagokienez, zerbitzuaren administrazio titularrari exijitu ahal zaizkion baldintza beretan.

c) El servicio se preste en condiciones lingüísticas equivalentes a las que sean exigibles a la administración titular del servicio.

II. TITULUA
UDALERRIA ETA GAINERAKO EUSKAL TOKI ERAKUNDEAK
I. KAPITULUA
UDALERRIA
TÍTULO II
EL MUNICIPIO Y LAS DEMÁS ENTIDADES LOCALES VASCAS
CAPÍTULO I
EL MUNICIPIO

8. artikulua.– Udalerria.

Artículo 8.– El municipio.

1.– Udalerria da, zuzeneko legitimitate demokratikoa duen gobernu-maila izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko toki-erakundea.

1.– El municipio es, en su condición de nivel de gobierno con legitimidad democrática directa, la entidad local básica de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Era berean, udalerria da herritarrek tokiko gai publikoetan parte hartzeko duten bidea.

2.– Asimismo, el municipio es el cauce de participación de la ciudadanía en los asuntos públicos locales.

9. artikulua.– Toki-autonomia.

Artículo 9.– Autonomía local.

1.– Udalek autonomia osoa daukate toki-interes publikoko gaiak antolatu eta kudeatzeko, ordenamendu juridikoaren barruan.

1.– Los municipios disponen de plena autonomía para la ordenación y gestión de los asuntos de interés público local en el marco del ordenamiento jurídico.

2.– Udalen jarduera arauemaile eta betearazlearen berariazko helburua izango da herritarren bizi-kalitatea hobetzea.

2.– El ejercicio de la actuación normativa y ejecutiva de los municipios irá dirigido expresamente a mejorar la calidad de vida de la ciudadanía.

3.– Euskal udalek, beren autonomia propioaren eta ordenamendu juridikoak esleitutako eskumenen esparruan, politika propio eta berezituak taxutu eta aplikatu ahal izango dituzte, eta, hala badagokio, dauzkaten baliabideen araberako lehentasunak ezarriko dituzte.

3.– Los municipios vascos, en el marco de su propia autonomía y de las competencias asignadas por el ordenamiento jurídico, podrán configurar y aplicar políticas propias y diferenciadas, estableciendo, en su caso, las prioridades pertinentes en función de los recursos disponibles.

4.– Udal-autonomiak eduki politikoa dauka eta suposatzen du toki-gobernuek antolaketa- eta kudeaketa-gaitasuna edukitzea zerbitzu-emate hutsetik harago doazen politika-propioak definitu eta gauzatu ahal izateko.

4.– La autonomía municipal, dotada de contenido político, supone la capacidad de ordenación y gestión que permita a los gobiernos locales la definición y ejecución de políticas propias que excedan de la estricta prestación de servicios.

5.– Udal-autonomiak barne hartzen du, betiere, interes publikoak antolatzea udalaren berezko esparruan, bere gobernu-organoak eta administrazioa antolatzea eta kudeatzea, bere lurraldea antolatzea, tokiko zerbitzuak arautzea eta ematea, ekimen ekonomikoa, bere zerbitzupeko langileen inguruko politika eta kudeaketa, ondarea eta diru-bilketa, eta orobat bere ogasunen baliabideak administratzea eta erabiltzea.

5.– La autonomía municipal comprende, en todo caso, la ordenación de los intereses públicos en el ámbito propio del municipio, la organización y gestión de sus propios órganos de gobierno y administración, la organización de su propio territorio, la regulación y prestación de los servicios locales, la iniciativa económica, la política y gestión del personal a su servicio, el patrimonio y recaudación, y la administración y destino de los recursos de sus haciendas.

6.– Udal-organoek hartzen dituzten erabakiak aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioetara bilduko dira, beti.

6.– La toma de decisiones por parte de los órganos municipales se enmarcará siempre en los principios de estabilidad presupuestaria y de sostenibilidad financiera.

10. artikulua.– Autoantolaketarako ahala.

Artículo 10.– Potestad de autoorganización.

1.– Tokiko Autonomiaren Europako Gutunean xedatutakoari jarraituz, udalerriek berek ezarriko dituzte beren eskumenak baliatzeko behar dituzten antolamendua eta administrazio- eta instrumentu-egiturak, horrela, gobernu eta administrazio onaren printzipioa benetan gauzatzeko, eta baliabide publikoak finantzen jasangarritasunaren aldetik modu eraginkor eta efizientean kudeatzeko.

1.– Los municipios, de acuerdo con lo dispuesto en la Carta Europea de Autonomía Local, establecerán por sí mismos la organización y las estructuras administrativas e instrumentales necesarias para el ejercicio de sus competencias, con la finalidad de hacer efectivo el principio de buen gobierno y de buena administración, así como una gestión eficaz y eficiente de los recursos públicos en clave de sostenibilidad financiera.

2.– Udalerriek lege honetan, toki-araubidearen inguruko oinarrizko legerian eta aplikatu beharreko gainerako arauetan jasotako printzipio eta arauetara egokituko dituzte antolaketaren arloko erabakiak.

2.– Los municipios ajustarán sus decisiones en materia de organización a los principios y reglas recogidos en la presente ley, en la legislación básica de régimen local y en el resto de normas que les sean de aplicación.

3.– Udalerriek, gainera –autoantolaketarako ahalaren adierazgarri– obrak egiteko eta tokiko zerbitzu publikoak emateko elkarte gisako formuletara jotzeko eskubidea dute. Bereziki, zerbitzuak mankomunitate eta partzuergoen bidez eskainita, Toki Autonomiaren Europako Gutunean aurreikusi bezala, berariaz zaintzen dira subsidiariotasun- eta hurbiltasun-printzipioak, bai eta toki-autonomiarena ere.

3.– La potestad de autoorganización de los municipios se proyecta, asimismo, en el derecho a acordar fórmulas asociativas para la realización de obras o prestación de los servicios públicos locales. En especial, la prestación de servicios por mancomunidades y consorcios salvaguarda expresamente, de acuerdo con lo previsto en la Carta Europea de Autonomía Local, el principio de subsidiariedad y el de proximidad, así como el de autonomía local.

11. artikulua.– Toki-erakundeen erregistroa.

Artículo 11.– Registro de entidades locales.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, Toki Erakundeen Erregistro bakar bat egongo da, eskumenak baliatzeko informazio fidagarria bermatzeko, toki-autonomiaren printzipioa zaintzeko eta organo- eta gastu-bikoiztasunak ekiditeko.

1.– En la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a efectos de garantizar una información fiable para el ejercicio de sus propias competencias, salvaguardar el principio de autonomía local y evitar duplicidades orgánicas y de gasto público, existirá un único registro de entidades locales.

2.– Erregistroaren funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko da.

2.– El funcionamiento del registro se regulará reglamentariamente.

3.– Dagokion lurralde historikoari jakinaraziko dio, berehala, haren lurralde-eremuko toki-erakundeei dagokienez egiten den idatzohar oro.

3.– De todas las anotaciones registrales que se efectúen de aquellas entidades locales de su ámbito territorial, se dará traslado inmediato al territorio histórico correspondiente.

II. KAPITULUA
BESTE TOKI-ERAKUNDE BATZUK
CAPÍTULO II
OTRAS ENTIDADES LOCALES

12. artikulua.– Toki-erakundeak eta lurralde historikoen eskumenak.

Artículo 12.– Entidades locales y competencias de los territorios históricos.

1.– Lege honek aitortu eta babestu egiten ditu euskal lurralde historikoek udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko eta udalerriaz gaindiko erakundeekiko dituzten eskumen arauemaile eta betearazleak.

1.– La presente ley salvaguarda y reconoce las competencias normativas y ejecutivas de los territorios históricos vascos en relación con las entidades locales inframunicipales y supramunicipales.

2.– Zehatzago esanda, Arabako lurralde historikoan kontzejuen, kuadrillen eta ermandadeen existentzia bermatzen da, betiere lurralde horretako foru-arauek halakoak aurreikusten dituen kasuetan.

2.– En particular, se garantiza la existencia de los concejos, las hermandades y las cuadrillas del territorio histórico de Álava, siempre que así lo prevean las normas forales de ese territorio.

3.– Era berean, lurralde historikoetako foru-organoek, toki-araubidearen oinarrizko legerian xedatutakoarekin eta lege honetan eta beren eskumenetan aurreikusitakoarekin bat, babestu eta bermatu egingo dituzte bakoitzak bere lurralde-eremuko toki-erakundeen ezaugarri historikoak.

3.– Asimismo, los órganos forales de los territorios históricos, de acuerdo con lo dispuesto en la legislación básica de régimen local, lo previsto en esta ley y sus propias competencias, ampararán y garantizarán las peculiaridades históricas de las entidades locales de sus respectivos ámbitos territoriales.

13. artikulua.– Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak.

Artículo 13.– Entidades locales menores.

Oinarrizko legerian xedatutakoa gorabehera, euskal lurralde historikoetako kasuan kasuko foru-organoei dagokie udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeekiko eskumen arauemaile eta betearazleak baliatzea, bai eta izaera ekonomiko-finantzarioa dutenak ere.

Sin perjuicio de lo dispuesto en la legislación básica de régimen local, los órganos forales de los respectivos territorios históricos vascos son los competentes para ejercer las competencias normativas y ejecutivas, así como las de carácter económico-financiero, sobre las entidades locales menores.

III. TITULUA
UDAL-ESKUMENAK
TÍTULO III
COMPETENCIAS MUNICIPALES

14. artikulua.– Toki-erakundeen eskumenak. Printzipio orokorrak.

Artículo 14.– Competencias de las entidades locales. Principios generales.

1.– Lege edo foru-arau bidez ezartzen diren toki-eskumenak hiru motatakoak izan daitezke: propioak, transferituak edo eskuordetuak.

1.– Las competencias de las entidades locales que se establezcan por ley o norma foral se clasifican en propias, transferidas o delegadas.

2.– Udalerrien eskumen propiotzat hartzen dira, lege honen 17. artikuluan ezarritako esparru materialen zerrendarekin bat etorrita, legeetan eta foru-arauetan izaera horrekin onartzen diren eskumenak.

2.– Tienen la consideración de competencias propias de los municipios las que, de acuerdo con el listado de ámbitos materiales establecido en el artículo 17 de esta ley, se reconozcan con ese carácter en las leyes o, en su caso, en las normas forales.

3.– Udalen autogobernua eskumen propioak emanez bermatzen da, eta, salbuespen gisa soilik, eskumen transferitu edo eskuordetuen bitartez.

3.– El autogobierno de los municipios se garantiza mediante la atribución de competencias propias y solo excepcionalmente a través de competencias transferidas o delegadas.

4.– Era berean, toki-erakundeek eskumen propio, transferitu edo eskuordetuetan sartzen ez den beste edozein jarduera, zerbitzu edo prestazio garatu ahal izango dute tokiko komunitatearen intereserako, baldin eta, lege honetan azaldutakoaren arabera, bikoiztasun-egoerarik sortzen ez bada eta erakundearen ogasun osoaren finantza-jasangarritasuna arriskuan jartzen ez bada.

4.– Asimismo, las entidades locales podrán ejercitar cualquier tipo de actividad, servicio o prestación que, desarrollada en interés de la comunidad local, no se encuadre dentro de las competencias propias, transferidas o delegadas, siempre que, de acuerdo con lo expuesto en la presente ley, no se incurra en supuestos de duplicidad y no se ponga en riesgo la sostenibilidad financiera de la hacienda de la entidad en su conjunto.

5.– Lurralde-izaerako toki-erakundeei eskumen propioak esleitzerakoan, kontuan izango dira finantza-nahikotasunaren printzipioa, herritarrekiko hurbiltasunaren printzipio, subsidiarietate-printzipioa eta, kasuaren arabera, diferentziazio-prinzipioa, lege honetan aurreikusitakoarekin bat.

5.– La atribución de las competencias propias a las entidades locales territoriales se hará efectiva de acuerdo con los principios de suficiencia financiera, proximidad a la ciudadanía, subsidiariedad y, en su caso, diferenciación, de conformidad con lo previsto en la presente ley.

15. artikulua.– Lurralde-izaerako toki-erakundeen eskumenaren definizioa.

Artículo 15.– Definición de competencia de las entidades locales territoriales.

1.– Lurralde-izaerako toki-erakundeen eskumena da, legeetan edo foru-arauetan aurreikusitakoaren arabera, toki-erakunde horiei esparru material jakin batean edo sektore edo erakunde berezi batean dagozkien ahalmen eta eginkizunen multzoa edo sorta.

1.– Se entiende por competencia de las entidades locales territoriales el conjunto o haz de facultades y funciones que, de acuerdo con lo previsto en las leyes o en las normas forales, corresponden a aquellas en un ámbito material concreto o en un sector o institución particular.

2.– Lurralde-izaerako toki-erakundeen eginkizun edo ahalmenak izan daitezke arauemaile edo antolamendukoak, plangintzakoak, programaziokoak, sustapenekoak, kudeaketakoak edo beterazleak.

2.– Las funciones o facultades de las entidades locales territoriales podrán ser de carácter normativo o de ordenación, de planificación, de programación, de fomento, de gestión, o ejecutivas.

3.– Edonola ere, lurralde-izaerako toki-erakunde bati eskumen bat propiotzat esleitzen bazaio, artikulu honen bigarren paragrafoan deskribaturiko ahalmen guztiak izango ditu, non eta ez den, salbuespen gisa, lege-testuan eginkizunen aldetik mugaketa jakin bat ezartzen.

3.– En todo caso, la atribución de una competencia como propia a una entidad local territorial conllevará el ejercicio por parte de esta de todas las facultades descritas en el apartado segundo de este artículo, salvo que excepcionalmente se establezca en el enunciado legal un acota-miento funcional específico.

16. artikulua.– Klausula unibertsala udal-eskumenei buruz eta eskumen propio, transferitu edo eskuordetu ez diren jarduera, zerbitzu edo prestazioei buruz.

Artículo 16.– Cláusula universal de competencias municipales y actividades, servicios o prestaciones que no tengan el carácter de competencias propias, transferidas o delegadas.

1.– Udalerriek, beren eskumen propio, transferitu edo eskuordetuetan sartu ez arren, beste edozein jarduera, zerbitzu edo prestazio garatu ahal izango dute, baldin eta herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza dakarren edozein jarduera-eremu antolatu eta kudeatzeko bada eta komunitatearen edonolako behar edo interesei erantzuten badie.

1.– Los municipios podrán desarrollar actividades, servicios o prestaciones que, sin estar encuadradas dentro del ámbito de las competencias propias, transferidas o delegadas, vayan encaminadas a ordenar y gestionar cualquier ámbito de actividad que implique mejora en la calidad de vida de la ciudadanía y satisfaga cualquier tipo de necesidades o intereses de la comunidad.

2.– Edonola ere, eta zerbitzuen antolamendu edo prestazioan bikoiztasunak ekidite aldera, udalerriek ezin izango dituzte zenbait eskumen beren gain hartu edo baliatu; hain zuzen ere, ordenamendu juridikoak, eskumenen esleipen-sistemaren arabera, berariaz beste gobernu-maila batentzat gordetzen dituen jarduera, zerbitzu edo prestazioen gainekoak.

2.– No obstante, con el fin de evitar duplicidades en la ordenación o prestación de servicios, los municipios no podrán asumir o ejercer competencias sobre determinadas actividades, servicios o prestaciones que, según el sistema de atribución de competencias, estén reservadas expresamente por el ordenamiento jurídico a otro nivel de gobierno.

3.– Lege honen ondorioetarako, bikoiztasuntzat hartzen da toki-erakunde bik edo gehiagok gauzatzen dituztenean funtzio publiko berak, eskumen-gai beren gainean, lurralde-eremu berean edo biztanleria berari dagokionez, eta beharrizan sozial berari erantzuteko helburuarekin.

3.– A los efectos de la presente ley, se entiende por duplicidad cuando dos o más entes territoriales ejercen las mismas funciones públicas, sobre las mismas materias competenciales, en un ámbito territorial coincidente o en relación con la misma población y con la finalidad de satisfacer la misma necesidad social.

4.– Nolanahi ere, ez da bikoiztasuntzat joko jarduera, zerbitzu edo prestazioa beste administrazio publiko batzuk berariaz finantzatutakoak badira edo administrazio horiek bultzatutako politika edo programen ondorio badira.

4.– En cualquier caso, se entiende que no existe duplicidad cuando el ejercicio de una actividad, servicio o prestación sea objeto de financiación específica por otras administraciones o responda a políticas o programas impulsados por ellas.

5.– Artikulu honen lehenengo paragrafoan aurreikusitako jarduerak, zerbitzuak edo prestazioak horiei ekiten dien udalerriak finantzatuko ditu, oso-osorik, salbu eta lege edo foru-arauren batean berariaz bestelakorik aurreikusten bada edo, salbuespen modura, erkidego- edo foru-erakundeen politika berezi baten arabera diruz laguntzekoa bada.

5.– La financiación del ejercicio de las actividades, servicios o prestaciones previstas en el apartado primero de este artículo, salvo que así se prevea expresamente en una ley o norma foral o, excepcionalmente, sea objeto de una política subvencional específica de las instituciones autonómicas o forales, corresponderá exclusivamente al municipio que emprenda tales actividades, servicios o prestaciones.

6.– Dagokion legerian eta foru-arauetan aurreikusitakoaren arabera aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren helburuak betetzen ez dituzten udalerriek, izatekotan ere, beren plan ekonomiko-finantzarioan aurreikusitakoaren arabera eta erakunde eskudunek ezartzen dituzten baldintzetan soilik baliatu ahal izango dituzte artikulu honen 1. paragrafoan ezarritako eskumenak.

6.– Los municipios que no cumplan los objetivos de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera de acuerdo con lo previsto en la legislación correspondiente y en las normas forales solo podrán desarrollar, en su caso, las competencias establecidas en el apartado primero del presente artículo de acuerdo con lo que se prevea en su plan económico-financiero correspondiente y en los términos en que se establezca por las instituciones competentes.

7.– Udalerriak eskumen propio, transferitu edo eskuordetuetan sartzen ez diren jarduera, zerbitzu edo prestazioak bultzatu nahi baditu, bikoiztasunik ez dagoela eta finantzen ikuspegitik jasangarria dela erakusteko eskakizun guztiak betetzen dituela justifikatu beharko du, txosten batean. Eusko Jaurlaritzak erregelamendu mailako arau bidez ezarriko du zer prozedura jarraitu behar duten udalerriek –beren eskumeneko jarduera, zerbitzu edo prestazioei buruz bikoiztasunik ikusten dutenean– kasuan kasuko sailak egin beharreko nahitaezko txostenak eskatzeko; eta zer irizpide bete behar diren txostenak egiteko.

7.– Cuando el municipio quiera impulsar el ejercicio de actividades, servicios o prestaciones que no tengan el carácter de competencias propias, delegadas o transferidas, deberá justificar en un informe el cumplimiento de los requisitos relativos a la inexistencia de duplicidad y sostenibilidad financiera. El Gobierno Vasco establecerá, por norma reglamentaria, el procedimiento de solicitud y los criterios para emitir los informes preceptivos y necesarios por los correspondientes departamentos en aquellas actividades, servicios o prestaciones en los que el municipio identifique que puede existir una posible duplicidad para aquellas materias en las que ostente la competencia.

8.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako txostena alkateak eskatuko du, eta osoko bilkurari horren berri emango dio. Txosten hori arlo horretan eskumena duen administrazioari igorriko zaio, bai eta finantza-babesa esleitua duen foru-aldundiari. Erakunde horiek egiten dituzten txostenak lotesleak eta arrazoituak izango dira, eta ezezkoa eman ahal izango dute, soilik, bikoiztasunik badago edo udalerriaren finantza-jasangarritasunari eragiten zaiola iritzi badiote. Txosten horiek egiteko hogei egun balioduneko epea izango dute. Epe horretan txostenik egiten ez bada, udalerriek aurrera jarraitu ahal izango dute hasierako asmoarekin.

8.– El informe previsto en el apartado anterior será solicitado por el alcalde, dando cuenta al pleno de la entidad. Dicho informe será remitido a la administración competente por razón de la materia, así como a la diputación foral que tenga atribuida la tutela financiera. Los informes que realicen dichas instituciones serán vinculantes y motivados, pudiendo ser denegatorios, únicamente, por razón de existencia de duplicidad o por motivo de afectación a la sostenibilidad financiera del municipio. El plazo para la emisión de los precitados informes será de veinte días hábiles, pudiendo proseguir el municipio con sus pretensiones en el supuesto de no emisión de los informes en el plazo señalado.

17. artikulua.– Udalerrien eskumen propioak.

Artículo 17.– Competencias propias de los municipios.

1.– Lege honetan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan, udalerriek honako esparru material hauetan erabili ahal izango dituzte eskumen propioak:

1.– En el marco de lo dispuesto en la presente ley y en la legislación que sea de aplicación, los municipios podrán ejercer competencias propias en los siguientes ámbitos materiales:

1) Babes zibila, emergentziak, eta suteen prebentzioa eta itzaltzea antolatzea eta kudeatzea.

1) Ordenación y gestión de la protección civil, emergencias, prevención y extinción de incendios.

2) Espazio publikoetan bizikidetza-harremanak antolatzea eta kudeatzea.

2) Ordenación y gestión de las relaciones de convivencia en el espacio público.

3) Titulartasun publikoko zerbitzu, ekipamendu, azpiegitura eta instalazioen erabilera antolatzea eta kudeatzea.

3) Ordenación y gestión del uso de servicios, equipamientos, infraestructuras e instalaciones de titularidad pública.

4) Udaltzaingoa, trafikoa, bide-segurtasuna eta ibilgailuen aparkalekuak antolatzea eta kudeatzea, eta herritarren segurtasunean laguntzea.

4) Ordenación y gestión de la policía local, ordenación del tráfico, seguridad vial, estacionamiento de vehículos y colaboración en la seguridad ciudadana.

5) Espazio publikoetan eta konkurrentzia publikoko leku eta establezimenduetan antolatutako ekintzetako segurtasuna antolatzea eta kudeatzea.

5) Ordenación y gestión de la seguridad de las actividades organizadas en espacios públicos y en los lugares y establecimientos de pública concurrencia.

6) Konpainiako animalien eta arriskutsuak izan daitezkeen animalien arloa antolatzea eta kudeatzea.

6) Ordenación y gestión en materia de animales de compañía y potencialmente peligrosos.

7) Etxebizitzen plangintza, programazioa eta kudeaketa.

7) Planificación, programación y gestión de viviendas.

8) Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antolatzea, sustatzea, kudeatzea eta defendatzea, hiriguneetan kutsadura akustikoa, argiaren kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa barne hartuta.

8) Ordenación complementaria, promoción, gestión, defensa y protección del medio ambiente y desarrollo sostenible, incluida la protección contra la contaminación acústica, lumínica y atmosférica en las zonas urbanas.

9) Hirigintzaren antolamendua, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina.

9) Ordenación, gestión, ejecución y disciplina en materia urbanística.

10) Osasun publikoa sustatzea, kudeatzea, defendatzea eta babestea.

10) Promoción, gestión, defensa y protección de la salud pública.

11) Erabiltzaile eta kontsumitzaileen defentsa eta babesa antolatzea eta kudeatzea.

11) Ordenación y gestión de la defensa y protección de personas usuarias y consumidoras.

12) Hilerrien eta hileta-zerbitzuen antolamendua, plangintza eta kudeaketa, baita osasun arloko kontrola ere.

12) Ordenación, planificación y gestión, así como control sanitario de cementerios y servicios funerarios.

13) Gizarte-zerbitzuak antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea.

13) Ordenación, planificación y gestión de los servicios sociales.

14) Diru-sarreren bermea eta gizarteratzea antolatzea, programatzea eta kudeatzea.

14) Ordenación, programación y gestión en materia de garantía de ingresos e inclusión social.

15) Zerbitzuak antolatzea, kudeatzea, ematea eta kontrolatzea hiri-erabilerako uraren ziklo integralean. Honako hauek daude barne hartuta: uraren goi-hornidura; uraren behe-hornidura; saneamendua edo biztanleguneetako hondakin-uren eta euri-uren bilketa, eta hiriko hondakin-uren arazketa.

15) Ordenación, gestión, prestación y control de los servicios en el ciclo integral del agua de uso urbano. Esta materia incluye el abastecimiento de agua en alta o aducción, abastecimiento de agua en baja, saneamiento o recogida de las aguas residuales urbanas y pluviales de los núcleos de población y depuración de las aguas residuales urbanas.

16) Argiteria publikoa, bide-garbiketa, biztanle-guneetako sarbideak, kale-zoladura eta parkeak eta lorategiak antolatzea eta kudeatzea, eta zerbitzu horiek ematea.

16) Ordenación, gestión y prestación del servicio de alumbrado público, limpieza viaria, acceso a núcleos de población y pavimentación de vías urbanas, así como parques y jardines.

17) Udal-hondakinak edo hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuak antolatzea, kudeatzea, ematea eta kontrolatzea, eta hondakin gutxiago sortzeko plangintza, programazioa eta diziplina ezartzea.

17) Ordenación, gestión, prestación y control de los servicios de recogida y tratamiento de residuos sólidos urbanos o municipales, así como planificación, programación y disciplina de la reducción de la producción de residuos urbanos o municipales.

18) Bidaiarien hiri barruko garraio publikoa –garraiobidea edozein dela– antolatzea, planifikatzea, programatzea, kudeatzea eta sustatzea, eta horien inguruko diziplina ezartzea, betiere garraioa udalerriaren barruan egiten bada osorik.

18) Ordenación, planificación, programación, gestión, disciplina y promoción de los servicios urbanos de transporte público de personas que, por cualquier modo de transporte, se lleven a cabo íntegramente dentro de sus respectivos términos municipales.

19) Kirola eta kirol-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kirol-ekipamenduak kudeatzea.

19) Ordenación y promoción del deporte y de actividades deportivas y gestión de equipamientos deportivos de uso público.

20) Kultura eta kultura-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kultura-ekipamenduak kudeatzea.

20) Ordenación y promoción de la cultura y de actividades culturales y gestión de equipamientos culturales de uso público.

21) Udal-ondare historikoa babestea eta kontserbatzea, eta babes-plan bereziak eta katalogoak egitea eta onartzea.

21) Protección, gestión y conservación del patrimonio histórico municipal y elaboración y aprobación de planes especiales de protección y catálogos.

22) Tokiko turismoa sustatzea eta kudeatzea.

22) Gestión y promoción del turismo local.

23) Irakaskuntzaren programazioa egiten eta derrigorrezko eskolatze-aldia betetzeko zaintzan parte hartzea, bai eta haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta hezkuntza bereziko ikastetxe publikoen eraikinak kontserbatzea, mantentzea eta zaintzea ere. Era berean, hezkuntza-administrazioari laguntzea, ikastetxe publiko berriak egiteko behar dituen orubeak aurkitzen.

23) Participación en la programación de la enseñanza y en la vigilancia del cumplimiento de la escolaridad obligatoria, así como conservación, mantenimiento y vigilancia de los edificios destinados a centros públicos de educación infantil, de educación primaria y de educación especial. Asimismo, en relación con los ámbitos anteriores, cooperación con la Administración educativa en la obtención de los solares necesarios para la construcción de nuevos centros docentes públicos.

24) Zerbitzu-jarduerak antolatzea eta kudeatzea.

24) Ordenación y gestión de las actividades de servicios.

25) Tokiko ekonomia- eta gizarte-garapena, eta tokiko enplegu-planak edo -politikak.

25) Desarrollo local económico y social y políticas o planes locales de empleo.

26) Euskararen erabilera sustatzeko udal-planak idatzi, onartu eta kudeatzea, lege honen 7. artikuluan xedatutakoa gorabehera.

26) Planes de normalización, ordenación y gestión de las políticas de fomento y uso del euskera, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 7 de esta ley.

27) Genero-berdintasunaren eta ekitatea sustatzearen arloko politikak antolatzea eta kudeatzea.

27) Ordenación y gestión de las políticas de igualdad de género y fomento de la equidad.

28) Udal-ondarea kudeatzea eta ondare horren erabilera, zertarakoa, kontserbazioa eta mantentze-lana arautzea, betiere foru-araudiarekin bat.

28) Gestión del patrimonio municipal y regulación de su uso y destino y su conservación y mantenimiento, de acuerdo, en su caso, con la normativa foral.

29) Hondartza, laku eta mendietan egiten diren jarduerak eta erabilerak antolatzea, kudeatzea eta zaintzea, arlo horretan lurralde historikoek dituzten eskumenak eragotzi gabe. Hondartzetarako sarbideak antolatzea eta haien garbiketa-zerbitzua ematea.

29) Ordenación, gestión y vigilancia de las actividades y los usos que se llevan a cabo en las playas, lagos y montes, sin perjuicio de las competencias de los territorios históricos en esta materia. Ordenación del acceso a las playas y prestación del servicio de limpieza de estas.

30) Herritarren partaidetza, gardentasuna, gobernu ona bultzatzeko eta teknologia berriak eskueran izateko azpiegiturak antolatzea eta kudeatzea. Administrazio elektronikoa, prozesuen arrazionalizazioa eta sinplifikazioa. Batez ere, herritarrek informazioaren teknologiak eta komunikazioak modu efiziente eta jasangarrian erabil ditzaten bultzatuko dute, beren udal-mugartean.

30) Ordenación y gestión de estructuras de participación ciudadana, transparencia, buen gobierno y acceso a las nuevas tecnologías. Administración electrónica, racionalización y simplificación de procedimientos. En particular, la promoción en el término municipal de la participación de los ciudadanos en el uso eficiente y sostenible de las tecnologías de la información y las comunicaciones.

31) Udalerriarenak diren herri barruko bide publikoak eta baserri-bideak antolatzea eta kudeatzea (kontserbatzea eta mantentzea barne).

31) Ordenación y gestión, incluidas conservación y mantenimiento, de las vías públicas urbanas y rurales de titularidad municipal dentro del término municipal.

32) Udalerriko bideetan, pertsona, ibilgailu –motordun zein bestelako– eta animalien mugikortasuna eta irisgarritasuna nahiz pertsona eta salgaien garraioa antolatzea, kudeatzea, sustatzea eta diziplina-modua zehaztea; horretarako, beharrezko iritzitako baliabide materialak, teknikoak eta giza baliabideak jarri ahal izango dituzte.

32) Ordenación, gestión, disciplina y promoción en vías urbanas de su titularidad de la movilidad y accesibilidad de personas, vehículos, sean o no a motor, y animales, y del transporte de personas y mercancías, para lo que podrán fijar los medios materiales, técnicos y humanos que se consideren necesario.

33) Establezimendu publikoak eta jolas-jarduerak antolatzea eta kudeatzea.

33) Ordenación y gestión de establecimientos públicos y actividades recreativas.

34) Barne-merkataritza antolatzea eta kudeatzea. Zehatzago esanda, merkatu, hornidura-merkatu, azoka, lonja, hiltegi eta kalez kaleko merkataritza antolatzea eta kudeatzea. Hor sartzen dira, era berean, txikizkako merkataritza eta merkataritzako ekipamendu handiak planifikatzea eta antolatzea, hirigintza-antolamenduko irizpideei eta lurzoruaren arrazoizko erabilerari erantzunez, bai eta ibilgailuak eta bestelako salgaiak espazio publikoetan salerostearen erregulatzea, ikuskatzea eta arlo horretako zehapen-ahalmena.

34) Ordenación y gestión del comercio interior. En concreto, lo relativo a la ordenación y gestión sobre mercados, abastos, ferias, lonjas, mataderos y comercio ambulante, incluyendo igualmente la planificación y ordenación del uso comercial al por menor y grandes equipamientos comerciales atendiendo a criterios de ordenación urbanística y utilización racional del suelo, así como la ordenación, inspección y sanción en materia de compraventa de vehículos y otros artículos en espacios públicos.

35) Immigrazio alorrean gizarteratze-politikak kudeatzea, atzerritartasunaren inguruko legeriarekin bat etorrita eta erakunde autonomikoekin lankidetzan.

35) Gestión de las políticas de integración social en materia de inmigración, de acuerdo con la legislación en materia de extranjería y en cooperación con las instituciones autonómicas.

36) Gazteria-politikak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea.

36) Planificación, ordenación y gestión de políticas de juventud.

37) Garapenerako lankidetza alorreko politikak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea.

37) Planificación, ordenación y gestión de políticas en materia de cooperación para el desarrollo.

2.– Toki-autonomiaren printzipioa bermatze aldera, artikulu honen lehenengo paragrafoan jasotako esparru materialen arloan eskumen propioak ematen dizkien Eusko Legebiltzarraren sektore-legeek edo, kasuan kasu foru-arauek aurreko paragrafoan materia bakoitzerako aurreikusitako ahalmenak babestuko dituzte. Udalerrientzat gordetako ahalmen horien edozein murrizketa egoki arrazoitu beharko da, subsidiariotasun- eta proportzionaltasun-printzipioekin bat etorrita, eta arau bidez gauzatu beharko da beren-beregi.

2.– Con la finalidad de garantizar el principio de autonomía local, las leyes sectoriales del Parlamento Vasco o, en su caso, las normas forales que atribuyan competencias propias en los ámbitos materiales contenidos en el apartado primero del presente artículo salvaguardarán las facultades previstas para cada materia en el apartado anterior. Cualquier limitación de tales facultades reservadas a los municipios deberá ser motivada adecuadamente de acuerdo con los principios de subsidiariedad y de proporcionalidad, así como materializada normativamente de forma expresa.

3.– Nolanahi ere, legeek eta foru-arauek, udalerriei eskumenak propio gisa esleitzen dizkietelarik, artikulu honen lehenengo paragrafoan aurreikusitako udal-autonomiaren eremua zehazten duten ahalmenak handitu ahal izango dituzte, betiere, eskumen horien titular diren udalerrien finantza-nahikotasuna bermatuta, IX. tituluan eta eskumenak baliatzeari eta gaiaren araberako finantzaketari buruzko berariazko araubideak arautzen dituen lege honetako xedapen gehigarrietan aurreikusten den eran.

3.– En todo caso, las leyes y normas forales podrán, al atribuir competencias como propias a los municipios, ampliar las facultades que definen el ámbito de autonomía municipal previsto en el apartado primero del presente artículo, garantizando la suficiencia financiera de los municipios titulares de esas competencias en los términos que se prevén en el título IX y en las disposiciones adicionales de esta ley que regulan, en su caso, regímenes específicos de ejercicio de las competencias y de financiación en función de determinadas materias.

18. artikulua.– Udalerrien eskumen propioak lege edo foru-arau bidez esleitzea: eskakizunak.

Artículo 18.– Atribución de competencias municipales propias por ley o norma foral: exigencias.

1.– Udalerrien eskumen propioak zeintzuk diren Eusko Legebiltzarraren lege bidez edo foru-arau bidez zehaztu beharko dira, nahitaez, eta eskumen horiek esleitzearen komenigarritasuna lege honetako 14.5 artikuluan jasotako printzipioen arabera ebaluatu beharko da. Prozesu horietan, aintzat hartuko dira bereziki hurbiltasun- eta subsidiariotasun-printzipioak, hala baitago aurreikusita Tokiko Autonomiaren Europako Gutunean.

1.– Las competencias propias de los municipios deberán ser determinadas, en todo caso, por ley del Parlamento Vasco o norma foral, debiéndose evaluar la conveniencia de tal atribución de conformidad con los principios recogidos en el artículo 14.5 de esta ley. En estos procesos se tendrán especialmente en cuenta los principios de proximidad y subsidiariedad, de acuerdo con lo previsto en la Carta Europea de Autonomía Local.

2.– Aurreko apartatuan ezarritako eskakizunak bete beharko dira, orobat, lege sektorial edo foru-arauen erregelamenduzko garapenaren kasuan, baldin eta garapen horrek berarekin badakar udalei propiotzat izendatu zaizkien eskumenetatik eratorritako zerbitzu, jarduera edo prestazioen zehaztapena.

2.– Se dará igual cumplimiento de los requisitos establecidos en el apartado anterior cuando se trate del desarrollo reglamentario de aquellas leyes sectoriales o normas forales que conlleven una concreción de servicios, actividades o prestaciones derivadas de competencias atribuidas como propias a los municipios.

3.– Udalei eskumen propioak esleitzen dizkien legeek eta foru-arauek, bai eta udalei propiotzat izendatu zaizkien eskumenetatik eratorritako zerbitzu, jarduera edo prestazioen zehaztapena dakarten lege sektorial edo foru-arauen erregelamenduzko garapenek, eranskin berezi batean bilduko dute zenbatekoa den udalerrien finantza-nahikotasuna bermatzeko behar den baliabide-zuzkidura. Zuzkidura horrek ez du euskal administrazio publikoentzat, bere osotasunean hartuta, gastu handiagorik ekarriko, salbu eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, hartarako egindako kontsultaren ondoren, baimentzen badu.

3.– Las leyes y normas forales que atribuyan competencias propias a los municipios, así como los desarrollos reglamentarios de aquellas leyes sectoriales o normas forales que impliquen una concreción de servicios, actividades o prestaciones derivadas de competencias atribuidas como propias, deberán recoger en un anexo específico la dotación de recursos necesarios para asegurar la suficiencia financiera de los municipios, sin que ello conlleve en su conjunto un mayor gasto para las administraciones públicas vascas en su totalidad, salvo que así lo autorice el Consejo Vasco de Finanzas Públicas, previa consulta evacuada al efecto.

4.– Era berean, udalerrien eskumen propioen eremuetako sektoreko legeen erregelamendu bidezko garapenak zerbitzuak, jarduerak edo prestazioak zehaztea dakarrenean, bermatu egin beharko da aurreko paragrafoan aurreikusitakoa.

4.– Asimismo, en aquellos casos en que el desarrollo reglamentario de leyes sectoriales en ámbitos de competencia propia de los municipios implique la concreción de servicios, actividades o prestaciones, deberá garantizarse lo previsto en el apartado anterior.

5.– Udalerriei eskumenak esleitzeko legeek eta foru-arauek, artikulu honetan aurreikusitakoarekin bat etorrita, beren-beregi zehaztu beharko dituzte esparru material bakoitzeko ahalmenak eta eginkizunak, lege honetako 16. artikuluko 3. eta 4. paragrafoetan adierazitako bikoiztasunik ez dela gertatuko bermatzeko.

5.– Las leyes y normas forales atributivas de competencias a los municipios deberán determinar expresamente, de acuerdo con lo previsto en este artículo, las potestades o funciones que se despliegan sobre cada ámbito material, garantizando que no se produzca ninguna duplicidad en los términos previstos en los apartados 3 y 4 del artículo 16 de esta ley.

19. artikulua.– Udal-eskumenak bermatzea eta gauzatzea.

Artículo 19.– Garantía y prestación de las competencias municipales.

1.– Eskumen propioak edukitzeak esan nahi du udalerriek dutela arloko legeriak edo foru-botere araugileak, lege honen 17. artikuluan aurreikusitakoarekin lotuta, mugarritutako esparru materialen inguruko eginkizunen eta ahalmenen titulartasuna.

1.– Las competencias propias implican la titularidad de las funciones o potestades por parte de los municipios sobre los ámbitos materiales previamente acotados por la legislación sectorial autonómica o por el poder normativo foral, con respeto a lo previsto en el artículo 17 de la presente ley.

2.– Udalerriek beren kasa gauzatu ahal izango dituzte eskumen propioak, edo indarreko legeriak aurreikusitako elkartzeko beste formula egoki batzuk erabilita, halako moldez non eskumen propioen ondoriozko obrak egitea eta zerbitzuen prestazioa edo kudeaketa erraztuko den, betiere eragindako udalerriek zehaztutakoaren arabera.

2.– El ejercicio de las competencias propias se podrá efectuar por el mismo municipio o mediante fórmulas asociativas municipales previstas en la legislación vigente que faciliten, en su caso, la realización de obras y la gestión o prestación de servicios derivados de aquellas competencias, en los términos que los propios municipios afectados determinen.

3.– Era berean, lurralde historikoetako foru-arauek, edo Autonomia Erkidegoak, lege honetako VIII. tituluan xedatutakoaren arabera, udalarteko formula instituzionalak ezarri ahal izango dituzte, edo, halakorik ezean, udalaz gaindiko mugarteak. Eta efizientziako eta eskalako ekonomiako arrazoiak behartuta, kudeaketa-emaitzak hobetu egin behar direnean, formula horiek, elkartzeko formulekiko modu osagarri eta subsidiarioan, bermatu egingo dute udalerrien eskumenak antolatzea eta gauzatzea. Formula instituzional horiek ezartzeko, aplikagarria den oinarrizko legerian, lege honetan eta foru-arauetan aurreikusitako baldintzak bete beharko dira.

3.– Por medio de normas forales de los territorios históricos o, en su caso, las de la Comunidad Autónoma de conformidad con lo dispuesto en el título VIII de esta ley, se podrán establecer, asimismo, fórmulas institucionales de intermunicipalidad o, en su defecto, demarcaciones supramunicipales que garanticen de forma complementaria y subsidiaria a las fórmulas asociativas la ordenación y prestación de las competencias municipales en aquellos casos en que, por razones de eficiencia o por motivos de economías de escala, ello sea necesario para una mejora de los resultados de gestión. La implantación de tales fórmulas institucionales exigirá el cumplimiento de los requisitos previstos en la legislación básica, en esta ley y en la normativa foral que sea de aplicación.

4.– Dena dela, toki-araubidearen oinarrizko legeriak eta foru-arauek ezarritakoarekin bat etorrita, foru-organo eskudunek laguntza teknikoa emango diete bakoitzak bere lurralde historikoko udalerriei, legeek edo, kasuan kasu, foru-arauek udalerriei esleitutako eskumenak benetan gauzatzen direla bermatzeko.

4.– En todo caso, los órganos forales competentes, en los términos establecidos en la legislación básica de régimen local y en la propia normativa foral, asistirán técnicamente a los municipios de su respectivo territorio histórico para garantizar la efectividad plena de las competencias municipales atribuidas por las leyes y, en su caso, por las normas forales.

20. artikulua.– Eskumenak eskuordetzea eta transferitzea.

Artículo 20.– Delegación y transferencia de competencias.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunek eta lurralde historikoetako foru-organoek udalerriei edo toki-erakundeei transferitu edo eskuordetu ahal izango dizkiete eskumenak.

1.– Las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma de Euskadi y los órganos forales de los territorios históricos podrán transferir o delegar sus propias competencias en los municipios o entidades locales.

2.– Transferentziaren eta eskuordetzearen bidez, bereizte-printzipioa gauzatzeko aukera egongo da.

2.– Mediante la transferencia y delegación de competencias se podrá hacer efectivo el principio de diferenciación.

21. artikulua.– Eskumenak transferitzea.

Artículo 21.– Transferencia de competencias.

1.– Eusko Legebiltzarraren lege baten bidez edo foru-arau baten bidez, Autonomia Erkidegoaren edo lurralde historikoaren eskumen propioak transferitu ahal izango zaizkie toki-erakundeei.

1.– Mediante ley del Parlamento Vasco, o por medio de norma foral, se podrán transferir a las entidades locales territoriales competencias propias de la Comunidad Autónoma o del territorio histórico respectivo.

2.– Transferentzia egiten duen legean edo foru-arauan zehaztu beharko da transferentziaren araubide juridikoa.

2.– La ley o la norma foral que proceda a la transferencia determinará el régimen jurídico de la misma.

3.– Dena dela, lurralde-izaerako toki-erakundeei edozein eskumen transferitzeko, eskumenak egoki gauzatzeko behar besteko finantzaketa egon beharko da.

3.– En todo caso, cualquier transferencia de competencias a las entidades locales territoriales deberá ir acompañada de una financiación suficiente para su correcto ejercicio.

4.– Autonomia-erkidegoko edo lurralde historikoko erakunde eskudunek, egoki iritziz gero, eta betiere transferentzia arautzeko legearen edo foru-arauaren bidez, antolatzeko, planifikatzeko, koordinazio orokorraz arduratzeko eta kontrolatzeko ahalmenak bere eskuetan gordetzea erabaki ahal izango dute.

4.– Las instituciones competentes de la Comunidad Autónoma o del territorio histórico podrán reservarse, cuando se estime oportuno y siempre a través de la ley o norma foral que regule esa transferencia, facultades de ordenación, planificación, coordinación general y control.

22. artikulua.– Eskumenak eskuordetzan ematea.

Artículo 22.– Delegación de competencias.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunek eta lurralde historikoetako foru-organoek, udalei propiotzat esleitzen ez badizkiete, udalerriei edo beste toki-erakunde batzuei eskuordetu ahal izango dizkiete beren eskumen propioak.

1.– Las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma de Euskadi y los órganos forales de los territorios históricos, en el caso de no atribuirlas como propias a los ayuntamientos, podrán delegar sus competencias propias en los municipios u otras entidades locales.

2.– Euskal erakunde eskudunek hainbat udalerriri edo beste toki-erakunde batzuei eskuordetzan ematen badizkiete eskumenak, eskuordetze- prozesu horietan homogeneotasun-irizpideak erabiliko dituzte.

2.– Cuando las instituciones vascas competentes procedan a delegar competencias en varios municipios o en otras entidades locales seguirán, en todo caso, criterios de homogeneidad en tales procesos de delegación.

3.– Eskumenak eskuordetzearen xedea da zerbitzu publikoen prestazioaren efizientzia hobetzea eta administrazio-bikoiztasunak ekiditea, lege honek 16. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako eran, bai eta toki-erakundeen finantza-nahikotasuna eta aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioak babestea ere.

3.– La delegación de competencias tendrá por objeto mejorar la eficiencia en la prestación de los servicios públicos y evitar las duplicidades administrativas en los términos previstos en los apartados 3 y 4 del artículo 16 de la presente ley, así como salvaguardar la suficiencia financiera de las entidades locales y los principios de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera.

4.– Eskuordetzearekin batera, finantzaketa ere zehaztu beharko da. Eskuordetutako zerbitzuak emateko zuzkidurarik bermatzen ez bada, eskuordetzea deuseza izango da. Eskuordetze-erabakian ezarritako finantza-betebeharrak betetzen ez badira, lege honetako 24. artikuluan aurreikusitako finantza-konpentsazioen sistema aplikatuko da.

4.– Toda delegación deberá ir acompañada de la necesaria financiación. Sin la dotación que garantice la prestación de los servicios delegados, la delegación será nula. El incumplimiento de las obligaciones financieras establecidas en el acuerdo de delegación conllevará la aplicación del sistema de compensaciones financieras previstas en el artículo 24 de la presente ley.

23. artikulua.– Eskumenak eskuordetzan emateko prozedura eta baldintzak.

Artículo 23.– Condiciones y procedimiento para la delegación de competencias.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoak udalerriei edo bestelako toki-erakundeei eskuordetu ahal izango dizkie dagozkion eskumenak. Eskuordetza Eusko Jaurlaritzaren xedapen edo erabaki bidez egingo da.

1.– La Comunidad Autónoma podrá delegar el ejercicio de sus competencias propias en los municipios o en otras entidades locales. La delegación se hará por medio de disposición o acuerdo del Gobierno Vasco.

2.– Dena den, eskuordetzak toki-erakundeak bere burua antolatzeko duen ahala errespetatu beharko du. Eskumen bat eskuordetzan emanez gero, erabateko erantzukizunez gauzatuko du hartzaileak, ezar daitezkeen zuzendaritza- eta kontrol ahalmenak kaltetu gabe.

2.– La delegación respetará, en todo caso, la potestad de autoorganización de la entidad local. La competencia delegada se ejercerá con plena responsabilidad, sin perjuicio de las facultades de dirección y control que puedan establecerse en su regulación respectiva.

3.– Eskuordetzea benetan burutzeko, toki-erakundeak berariaz onartu beharko du; gainera, baliabide materialak, zuzkidura ekonomikoak nahiz finantzarioak laga, eta, beharrezkoa bada, giza baliabideak ere jarri beharko dira.

3.– Para la efectividad de la delegación se requerirá la aceptación expresa de la entidad local y la cesión en uso de los medios materiales, las dotaciones económicas y financieras, y, en su caso, la adscripción de los recursos humanos necesarios para su ejercicio.

4.– Eskuordetza-xedapenean edo -erabakian, honako kontu hauek zehaztu beharko dira, gutxienez:

4.– La disposición o acuerdo de delegación deberá recoger, al menos, las siguientes cuestiones:

a) Eskuordetzea justifikatzen duten lege-arauak.

a) Normas legales que justifican la delegación.

b) Zein eginkizun betearaztea eskuordetzen den.

b) Funciones cuya ejecución se delega.

c) Zein baliabide material, ekonomiko nahiz finantzario edo giza baliabide jarriko diren toki-erakundearen esku, bai eta balorazioa eta berrikusteko prozedura ere.

c) Medios materiales, personales, económicos y financieros que, en su caso, se ponen a disposición de la entidad local, así como la valoración y el procedimiento de revisión.

d) Zerbitzuaren egiazko kostuaren balorazioa.

d) Valoración del coste efectivo del servicio.

e) Eskuordetzea zein egunetan gauzatuko den, eta zenbateko epea izango duen.

e) Fecha de efectividad de la delegación y plazo de la misma.

f) Autonomia-erkidegoak jarritako baldintzak, emandako instrukzio edo jarraibideak, jarritako kontrol-bideak, berarentzat gordetako ahalmenak, eta errekerimenduak egiteko zehaztutako prozedura; azken horren arabera, eskuordetzea ezeztatzea ere gerta daiteke.

f) Condiciones, instrucciones y directrices emitidas por la Comunidad Autónoma, así como mecanismos de control, facultades que se reserva y procedimiento de formulación de requerimientos que podrá conllevar, en su caso, la revocación de la delegación.

g) Eskumena eskuordetzan jasotzen duen toki-erakundeak izango dituen betebeharrak.

g) Obligaciones de la entidad local a la que se le delega el ejercicio de la competencia.

5.– Eskuordetza-dekretuan ezarritako betebeharrak ez badira betetzen, gerta daiteke eskuordetzea bertan behera uztea eta eskumen horiek berriz ere Eusko Jaurlaritzak bereganatzea, aldez aurretik toki-erakundeak dioena entzun eta Jaurlaritzaren Kontseiluak hala erabaki ostean. Toki-erakundeek uko egin ahal izango diote eskuordetzari, eskuordetza-xedapen edo -erabakian zehaztuko diren kasuetan. Kasu horietan, Eusko Jaurlaritzak zehaztuko du eskuordetutako eskumenak gauzatzearen edo ez gauzatzearen ondoriozko baliabideak eta kargak nola likidatuko diren.

5.– El incumplimiento de las obligaciones establecidas en el decreto de delegación podrá suponer, previa audiencia a la entidad local y acuerdo del Consejo de Gobierno, la suspensión de la delegación y la sustitución del ejercicio de las competencias por el Gobierno Vasco. Las entidades locales podrán renunciar a la delegación en los casos establecidos en la disposición o acuerdo de delegación. En estos casos, el Gobierno Vasco determinará los mecanismos de liquidación de los recursos y cargas derivados del ejercicio o no de las competencias delegadas.

6.– Lurralde historikoek, foru-organo eskudunen bidez eta autoantolaketarako ahalak erabilita, eskumen-eskuordetzaren araubide orokorra ezarriko dute, legeetan aurreikusitakoarekin bat etorrita.

6.– Los territorios históricos, a través de los órganos forales competentes y en uso de sus potestades de autoorganización, establecerán el régimen general de la delegación de sus competencias, de acuerdo con lo previsto en las leyes.

24. artikulua.– Finantzaketa-bermea eskuordetutako eskumenen kasuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo foru-aldundien eta toki-erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenen kasuan.

Artículo 24.– Garantía de financiación en los supuestos de competencias delegadas y de convenios de colaboración de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi o de las diputaciones forales vascas con las entidades locales.

1.– Lege hau indarrean sartu ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo foru-aldundien eta toki-erakundeen artean egingo diren eskumen-eskuordetzek edo lankidetza-hitzarmenek, baldin eta finantza-betebeharrak badakartzate, finantza-konpromiso horiek beteko direla bermatzeko klausula bat jaso beharko dute. Klausula horren bitartez –ordainketak ezarritako eran egiten ez direnerako–, baimena emango zaio Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari sistema bat erabaki dezan aurreko ekitaldian erakunde eskudunak toki-erakundeei egin ez dizkien finantza-transferentziak atxikitzeko eta, hurrengo ekitaldian, dagokien udalerriei esleitzeko. Ordaintzeko betebeharra bete ez zen aurrekontu-ekitaldiaren ondoz ondoko ekitaldiaren lehen hiru hilabeteetan konpentsatu beharko da transferentzia hori.

1.– Las delegaciones de competencias o los convenios de colaboración que se suscriban con las entidades locales vascas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi o por las diputaciones forales a partir de la entrada en vigor de la presente ley, siempre que conlleven obligaciones financieras, deberán incluir una cláusula de garantía del cumplimiento de tales compromisos financieros que consista en la autorización al Consejo Vasco de Finanzas Públicas para acordar, con aplicación en el ejercicio presupuestario posterior, un sistema de retención de las transferencias financieras no realizadas a las entidades locales por la institución competente en el ejercicio presupuestario anterior y su asignación al municipio o municipios afectados, en caso de incumplimiento de pago en los términos establecidos. Esa transferencia deberá ser compensada en los tres primeros meses del ejercicio presupuestario siguiente a aquel en que se hubiese incumplido la correspondiente obligación de pago.

2.– Eskumenak eskuordetzeko erabakiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo foru-aldundien eta toki-erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenak, lege hau indarrean sartzean denbora jakin batez luzatu behar badira –berariaz edo isilbidez–, aurreko paragrafoan aurreikusitako berme-klausula jasota duten erabaki edo hitzarmenen kasuan baino ezingo dira berriz ere luzatu.

2.– Los acuerdos de delegación de competencias y los convenios de colaboración suscritos por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi o por las diputaciones forales con las entidades locales vascas que a la entrada en vigor de la presente ley deban ser objeto de prórroga, expresa o tácita, por tiempo determinado, solo podrán volver a prorrogarse en el caso de que incluyan en tales acuerdos o instrumentos la cláusula de garantía prevista en el apartado anterior.

3.– Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakian bertan ezarriko da aurreko paragrafoetan aurreikusitako atxikipenak aplikatzeko eta funtsen transferentziarako prozedura.

3.– El procedimiento de aplicación de las retenciones establecidas y de las transferencias de fondos previstas en los apartados anteriores será establecido por el propio acuerdo del Consejo Vasco de Finanzas Públicas.

IV. TITULUA
UDALERRIAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA. UDAL-ORDEZKARIEN ESTATUTUA. ZUZENDARITZA-KIDE PUBLIKO PROFESIONALAK
I. KAPITULUA
UDALERRIAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA
TÍTULO IV
ORGANIZACIÓN MUNICIPAL Y FUNCIONAMIENTO. ESTATUTO DE SUS REPRESENTANTES. PERSONAL DIRECTIVO PÚBLICO PROFESIONAL
CAPÍTULO I
ORGANIZACIÓN MUNICIPAL Y FUNCIONAMIENTO

25. artikulua.– Printzipio orokorrak.

Artículo 25.– Principios generales.

1.– Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua toki-araubidearen oinarrizko legeriak eraenduko ditu, eta, behin onartutakoan, kasuan kasuko erregelamendu organikoak.

1.– La organización y funcionamiento de los municipios se regirá por la legislación básica de régimen local y, cuando los aprueben, por sus respectivos reglamentos orgánicos.

2.– Udalerriek toki-araubidearen oinarrizko legerian aurreikusitako beharrezko organoak izango dituzte, eta legeria horren eta lege honen esparruaren barruan gauzatu ahal izango dute antolaketarako araugintza-ahalmena.

2.– Los municipios dispondrán de los órganos necesarios previstos en la legislación básica sobre régimen local, pudiendo desplegar sus potestades normativas de organización dentro de ese marco normativo y de lo dispuesto en esta ley.

3.– Beharrezko organoen funtzionamenduak, erabakiak hartzeko araubideak eta organo horietako kideen estatutuak aipatutako arau-esparruan xedatutakoa bete beharko dute, lege honetan araututako alderdi berezietan izan ezik.

3.– El funcionamiento de los órganos necesarios, su régimen de acuerdos y el estatuto de sus miembros se ajustará, asimismo, a lo previsto en el citado marco normativo, salvo en aquellos aspectos singulares regulados en la presente ley.

4.– Edozein kasutan, gobernu-ekintza bermatuko da, eta ordezkaritza-organoetan gutxiengo politikoak errespetatuko dira, haien legitimazio demokratikoaren printzipioa betez.

4.– En todo caso, se garantizará el ejercicio de la acción de gobierno y el respeto a las minorías políticas en sus órganos representativos, conforme al principio de legitimación democrática de los mismos.

5.– Udalaren ordezkaritza politikoan sexu bien arteko presentzia parekidea bilatuko da. Horretarako, ahalegina egin beharko da toki-hauteskundeetako hautagai-zerrendetan emakumeen eta gizonen kopurua parekidea izan dadin azken hauteskunde-emaitzak kontuan hartuta hautatuak izateko aukerak dituzten postuetan, halako moldez non sexu bakoitzak gutxienez postu horien % 40 har dezan.

5.– La representación política en el ámbito municipal tenderá a la paridad en la presencia porcentual de ambos sexos. A tal efecto, las candidaturas a elecciones locales procurarán incluir, dentro de los puestos que disponen hipotéticamente de posibilidades de elección, conforme a los últimos resultados electorales locales, una representación paritaria de mujeres y hombres, de forma que cada sexo esté representado, al menos, al 40%.

6.– Bizitza pertsonala, familiarra eta profesionala bateratzen laguntze aldera, toki-ordezkariek atsedenaldia hartu ahal izango dute amatasunagatik edo aitatasunagatik. Atsedenaldiak baimen horietarako arautegi orokorrak ezartzen duen iraupena edukiko du eta bere funtsa izango da eskubidea edukitzea ez joateko kide diren korporazioko organoen bilkuretara. Ondorioz, eskuordetu ahal izango dute beren botoa atxikita dauden udal-talde politikoaren bozeramailearengan edo, hala badagokio, beste zinegotzi batengan.

6.– A los efectos de favorecer la conciliación de la vida personal, familiar y profesional, las representantes y los representantes locales dispondrán de un periodo de descanso por maternidad o paternidad, que tendrá la duración establecida por la normativa general para estos permisos y que consistirá en el derecho a no asistir a las sesiones de los órganos de la corporación de que formen parte durante el tiempo señalado, pudiendo delegar su voto en la portavoz o el portavoz del grupo político municipal al que estén adscritos o, en su caso, en otro concejal o concejala.

Botoa eskuordetzan emateko, idazki bat igorri beharko zaio alkate udalburuari. Idazki horretan, botoa eskuordetzan lagatzen duenaren izena eta eskuordetzan hartzen duenaren izena zehaztuko dira, bai eta zein eztabaidatan eta botaziotan erabiliko den, eta eskuordetzeak noiz arte iraungo duen.

La delegación de voto debe realizarse mediante escrito dirigido al alcalde-presidente o alcaldesa-presidenta del ayuntamiento, en el cual deben constar los nombres de la persona que delega el voto y de la que recibe la delegación, así como los debates y las votaciones donde debe ejercerse y el periodo de duración de la delegación.

Boto eskuordetua erabiliko da, soil-soilik, osoko bilkuran erabakitzekoak diren gaien inguruko azterlan, txosten edo kontsultak lantzeko osoko bilkura eta batzordeetan. Ezein zinegotzik ez du izango boto eskuordetu bat baino gehiago.

El voto delegado será posible únicamente en las sesiones plenarias y en las comisiones que tengan por objeto el estudio, informe o consulta de los asuntos que han de ser sometidos a la decisión del pleno. Ningún concejal o concejala podrá ostentar más de un voto delegado.

7.– Alkateek, beren eskumenen esparruan, antolaketari buruzko arau mailako xedapen orokorrak eman ahal izango dituzte eta dekretuak edo jarraibideak izango dira.

7.– Las alcaldesas y alcaldes podrán dictar disposiciones normativas de carácter general, con la denominación de decretos o instrucciones, en materia organizativa dentro del ámbito de sus competencias propias.

8.– Arabako lurralde historikoko kontzejuen kasuan, foru-arauek ezarriko dituzte haien antolakuntzako araubidea, bai eta beraien eskumenak eta zerbitzuak ere.

8.– En los concejos del territorio histórico de Álava serán las normas forales las que establezcan su régimen organizativo propio, así como sus competencias y servicios.

9.– Lege honen 6.2 artikuluan jasotako aurreikuspenez gain, toki-erakundeek beren jarduerak euskaraz egitea ahalbidetze aldera, hautetsiek hizkuntza ofizialetan behar besteko gaitasuna (mintzatuaren eta idatziaren ulermena) izatea sustatuko da. Lege honen 17.26 artikuluan xedatutakoa aintzat hartuta, sustapen hori, autoantolakuntza-printzipioari jarraiki, toki-erakunde bakoitzak ezartzen dituen neurriekin gauzatuko da.

9.– Además de las previsiones contenidas en el artículo 6.2 de la presente ley, y al objeto de posibilitar que las actuaciones municipales puedan desarrollarse en euskera, se promoverá la capacidad (comprensión oral y escrita) de ambas lenguas por parte de los electos. Tomando en consideración lo dispuesto en el artículo 17.26 de la presente ley, dicha promoción se realizará de acuerdo al principio de autoorganización, a través de los medios que establezca cada entidad local.

Hartarako, euskararen ezagutza hobetzeko eta optimizatzeko ekimenak garatuko dira eta toki-erakundeek euskaraz funtzionatzea lortzen joateko neurriak hartuko dira, bereziki euskararen arnasgune diren lurraldeetan.

Al efecto se desarrollarán medidas para la mejora y optimización del conocimiento de la lengua vasca y se adoptarán medidas tendentes al funcionamiento de las entidades locales en dicho idioma, especialmente en los espacios vitales del euskera.

26. artikulua.– Alkateordetzak.

Artículo 26.– Vicealcaldías.

1.– Udalerriek, beren burua antolatzeko ahalak baliatuz, alkateordetzaren figura sortu ahal izango dute udalaren gobernu-egituran.

1.– Los municipios, en uso de sus potestades de autoorganización, podrán crear en sus estructuras de gobierno la figura de la vicealcaldía.

2.– Udalerrian alkateordetza sortzen denean, figura horrek oinarrizko legerian agertzen den «teniente de alcalde» figura ordezkatuko du. Figura horren eginkizunak, izendatzeko eta kargutik kentzeko prozedurak, eta eskumenak toki-araubidearen oinarrizko legerian «teniente de alcalde» direlakoentzat ezarritako berberak izango dira.

2.– En el caso de que se creen vicealcaldías, tal figura sustituirá a la del teniente de alcalde prevista en la legislación general de régimen local. Sus funciones y el procedimiento de designación y remoción, así como sus competencias, serán las mismas que la legislación básica de régimen local establece para los tenientes de alcalde.

27. artikulua.– Alkatearen eskuordetzak.

Artículo 27.– Delegaciones del alcalde o alcaldesa.

1.– Alkateak eskuordetzan eman ahal izango dizkie eskumenak tokiko gobernu-batzarrari, alkateordeei eta zinegotziei, toki-araubidearen oinarrizko legerian ezarritako kasuetan.

1.– El alcalde o alcaldesa podrá delegar sus competencias en la junta de gobierno local, en los vicealcaldes o vicealcaldesas, en los tenientes de alcalde o alcaldesa y en los concejales o concejalas, en los supuestos establecidos en la legislación básica de régimen local.

2.– Biztanle-kopuru handiko udalerrietako alkateen eskuordetzak toki-araubidearen oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera egingo dira.

2.– Las delegaciones del alcalde o alcaldesa en los municipios de gran población se regirán por lo dispuesto en la legislación básica de régimen local.

3.– Dena dela, alkateak udaleko edozein zuzendaritza-kide, zerbitzuburu edo gaitasun nahikoa duen funtzionariori eskuordetu ahal izango dizkio ordezkaritza-izaerarik ez daukaten edo ordezkaritza-kargu publikoen berezko ahalmenen erabilerarik suposatzen ez duten eskumen guztiak.

3.– En todo caso, el alcalde o alcaldesa podrá delegar en cualquier personal directivo, jefe o jefa de servicio o funcionario o funcionaria con competencia suficiente todas aquellas competencias que no tengan carácter representativo o que no supongan el ejercicio de atribuciones propias de los cargos públicos representativos.

28. artikulua.– Biztanle-kopuru handiko udalerriak.

Artículo 28.– Municipios de gran población.

Biztanle-kopuru handiko udalerrien erakunde-antolamendua toki-araubidearen oinarrizko legerian eta bere organo eskudunek onartutako antolaketa arauetan bildutako aurreikuspenen arabera egingo da, aplikagarri zaizkion lege honetako alderdietan izan ezik.

La organización institucional de los municipios de gran población se regirá por las previsiones recogidas en la legislación básica de régimen local y por sus propias normas organizativas aprobadas por sus órganos competentes, salvo en aquellos aspectos de la presente ley que les sean de aplicación.

29. artikulua.– Antolaketa osagarria.

Artículo 29.– Organización complementaria.

1.– Organo osagarriak zehaztu eta osatzeko, udal erregelamendu organikoetan edo, halakorik ezean, osoko bilkuraren erabaki bidez ezarritakoa jarraituko dute udalerriek, lege honetan aurreikusitakoaren esparruan.

1.– En la determinación y composición de los órganos complementarios los municipios se ajustarán, en el marco de lo previsto en la presente ley, a lo que se establezca en los reglamentos orgánicos municipales o, en su defecto, lo que se determine mediante acuerdo plenario.

2.– Osoko bilkuran ordezkaritza duten talde politiko guztiek izango dute organo osagarrietan parte hartzeko eskubidea, berariaz uko egin ezean, taldeotako zinegotziak organo horietan egonda, osoko bilkuran duten zinegotzi-proportzioaren arabera. Udalaren osaera dela-eta ezinezkoa denean proportzionaltasun hori lortzea, postuak banatzea erabaki ahal izango da, halako eran non gehiengoen osaera osoko bilkurakoa bera izango den; edo, bestela, organoa talde bakoitzeko kide-kopuru berdinarekin osatu ahal izango da, eta, erabakiak hartzeko, boto-sistema haztatua aplikatu.

2.– Todos los grupos políticos con representación en el pleno, salvo renuncia expresa, tendrán derecho a participar en los órganos complementarios, mediante la presencia de concejales o concejalas pertenecientes a los mismos en la misma proporción que en el pleno. Cuando, por la composición del ayuntamiento, no sea posible conseguir dicha proporcionalidad, podrá optarse por repartir los puestos de modo que la formación de mayorías sea la misma que en el pleno, o por integrar los órganos con un número de miembros igual para cada grupo y aplicar, para la adopción de acuerdos, el sistema del voto ponderado.

30. artikulua.– Bilkuren publizitatea.

Artículo 30.– Publicidad de las sesiones.

1.– Udalaren osoko bilkurak publikoak dira.

1.– Las sesiones del pleno del ayuntamiento son públicas.

2.– Tokiko gobernu-batzarraren bilkurak publikoak izango dira, salbu eta kontrakoa ezartzen badu osoko bilkurak, bere kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, edo ordenamendu juridikoak. Aurreko hori gorabehera, edozein kasutan publikoak izango dira gobernu-batzarraren bilkurak, beti ere errespetatuz herritarrek ohorerako, intimitate pertsonal eta familiarrerako eta irudi pertsonalerako duten oinarrizko eskubidea, noiz eta organo horrek jarduten duenean osoko bilkurak eskuordetutako ahalmenak baliatuz, edo tokiko gobernu-batzarraren lehendakariak baimentzen duenean, gai jakin batean, gai hori hobeto ebazteko lagungarriak izan daitezkeen pertsonen presentzia edo parte-hartzea.

2.– Las sesiones de la junta de gobierno local serán públicas, salvo que el pleno, por mayoría absoluta del número legal de sus miembros, o el ordenamiento jurídico establezcan lo contrario. No obstante lo anterior, deberán ser públicas en todo caso, sin perjuicio del respeto del derecho fundamental de los ciudadanos al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia imagen, las sesiones de la junta de gobierno en que este órgano actúe en el ejercicio de atribuciones delegadas por el pleno o cuando se autorice por el presidente de la junta de gobierno local la presencia y participación, en un asunto concreto, de persona o personas que puedan contribuir a una mejor adopción de la resolución sobre ese asunto.

3.– Organo osagarrien bilkurak –batez ere osoko bilkuraren erabakipean jarriko diren gaiak aztertzeko, haien gainean irizpena egiteko edo haietaz aholkua emateko, eta orobat gobernu-organoen kudeaketaren jarraipena egiteko diren organoenak– publikoak izan ahalko dira, hala erabakitzen badu erakundearen osoko bilkurak bere legezko kideen gehiengo osoaren erabakiz, edo hala aurreikusten bada udalaren erregelamendu organikoan.

3.– Las sesiones de los órganos complementarios, y especialmente de aquellos que tengan por objeto el estudio, informe o consulta de los asuntos que han de ser sometidos a la decisión del pleno, así como el seguimiento de la gestión de los órganos de gobierno, podrán ser públicas, si así lo acuerda el pleno de la entidad mediante acuerdo adoptado por mayoría absoluta del número legal de miembros o si así se previera en el reglamento orgánico municipal.

4.– Eztabaidak eta bozketak sekretuak izan ahalko dira Konstituzioaren 18.1 artikuluaren oinarrizko eskubidean eragina eduki dezaketen gaiei buruzkoak direnean, betiere erakundearen osoko bilkurak egitatezko kideen gehiengo osoz hala erabakitzen badu. Dena dela, osoko bilkura batean irudia edo soinua grabatzen bada eta grabazio horietan ohoreari, intimitate pertsonal edo familiarrari edo irudi pertsonalari dagokion eskubidean eragina izan dezaketen gaiak tratatzen badira, gai horiek tratatzen diren bitartean grabazioa eteteko aginduko du lehendakariak, bere ekimenez edo edozein udal-talde politikok proposatuta, herritarren oinarrizko eskubideak eta datu pertsonalak babesteko legeria betetze aldera.

4.– Podrá ser secreto el debate y votación de aquellos asuntos que puedan afectar al derecho fundamental a que se refiere el artículo 18.1 de la Constitución, cuando así se acuerde por mayoría absoluta de miembros de hecho del pleno de la entidad. En cualquier caso, cuando se produzca una grabación por medio de imágenes o sonidos de un pleno o se traten asuntos que puedan afectar a la intimidad personal o familiar, al honor o a la propia imagen, el presidente o presidenta, por iniciativa propia o a propuesta de cualquier grupo político municipal, ordenará la suspensión de la citada grabación durante el periodo en que se aborden tales asuntos, con la finalidad de salvaguardar los derechos fundamentales de los ciudadanos y ciudadanas y la legislación de protección de datos de carácter personal.

5.– Desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan, artikulu honetan aipatzen den bilkuren informazioa eta publizitate-araubidea bitarteko eta formatu eskuragarrien bidez emango da.

5.– En el caso de las personas con discapacidad, la información y régimen de publicidad de las sesiones prevista en este artículo deberá proporcionarse a través de medios y formatos accesibles.

6.– Toki-erakundeen bilkura publikoetan, herritarrek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute, eta ezingo zaie exijitu hitz egiteko aukeratu ez duten hizkuntzan itzulpenik egiterik edo azalpenik ematerik.

6.– En las sesiones públicas de los órganos de las entidades locales, los ciudadanos y ciudadanas podrán emplear cualquiera de las lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma, sin que pueda exigírseles la traducción o explicación alguna en la lengua que no hubieran elegido para expresarse.

Beste hizkuntza ofizialerako itzulpena, beharrezkoa baldin bada, toki-erakundeak egingo du bere bitartekoekin edo era amankomunatuan, toki-erakunde bakoitzaren autoeraketaren baitan geldituko delarik bere beharrizanen arabera nola gauzatu herritarren eskubide hori. Zerbitzu hori ematea, lege honen 7. eta 17.26 artikuluetan xedatutakoaren arabera, udalen eskumen propioa denez gero, eskumen propio horien finantzaketari dagozkien lege honetako xedapenak aplikatuko zaizkio.

La traducción al otro idioma oficial, de ser precisa, será realizada por la entidad local con sus propios medios o de forma mancomunada, quedando a la autoorganización de cada entidad local y sus necesidades el modo en que vaya a materializarse el citado derecho del ciudadano o ciudadana. Tratándose la prestación de dicho servicio, conforme a lo dispuesto en los artículos 7 y 17.26 de la presente ley, de una competencia propia municipal, le serán de aplicación las disposiciones relativas a la financiación de estas tal y como se prevé en la presente ley.

II. KAPITULUA
UDAL-ORDEZKARIEN ESTATUTUARI BURUZKO XEDAPENAK
CAPÍTULO II
DISPOSICIONES SOBRE EL ESTATUTO DE LAS REPRESENTANTES Y LOS REPRESENTANTES LOCALES

31. artikulua.– Udal-ordezkarien araubidea.

Artículo 31.– Régimen de representantes municipales.

1.– Euskal udal-ordezkarien araubide juridikoa toki-araubidearen oinarrizko legerian eta hauteskunde-legeria orokorrean ezarritakoa izango da.

1.– El régimen jurídico de las representantes y los representantes municipales vascos es el establecido con carácter general en la legislación básica de régimen local y en la legislación electoral.

2.– Euskadiko Autonomia Estatutuak 37.3.e artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, lurralde historikoetako foru-organoek bakoitzak bere lurralde-eremuko udalerrien hauteskunde-araubidea arautuko dute, parte-hartze politikoa izateko oinarrizko eskubidearen eta hauteskunde-legeria orokorretik ondorioztatutako printzipioekiko errespetuaren esparruan.

2.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 37.3.e) del Estatuto de Autonomía de Euskadi, los órganos forales de los territorios históricos regularán el régimen electoral de los municipios de su respectivo ámbito territorial, en el marco del respeto del derecho fundamental de participación política y de los principios que se deriven de la legislación electoral general.

3.– Aurreko paragrafoan xedatutakoa aparte utzita, udaletako ordezkaritza-karguen bateraezintasunen araubideak aplikagarri zaion araudian aurreikusitakoa jarraituko du. Interes-gatazkei dagokionez, toki-araubidearen oinarrizko legeriak aurreikusitakoa kontuan hartuta arautuko da oro har, alde batera utzi gabe gai horren inguruan udalerriek onar ditzaketen jokabide-kodeek berariaz araututakoa.

3.– Salvo lo dispuesto en el párrafo anterior, el régimen de incompatibilidades de los cargos representativos municipales se regirá por lo previsto en la normativa que les sea de aplicación. La regulación de conflictos de intereses será, con carácter general, la prevista en la legislación básica de régimen local, sin perjuicio de la regulación específica de esta materia por los códigos de conducta que, en su caso, aprueben los municipios.

4.– Toki-ordezkarien eskubide eta betebeharrak oro har toki-araubidearen oinarrizko legerian eta lege honetako aginduetan ezarritakoak izango dira.

4.– Los derechos y deberes de las representantes y los representantes locales serán los establecidos con carácter general en la legislación básica de régimen local, así como en los preceptos de esta ley.

5.– Toki-araubidearen oinarrizko legeriarekin bat etorrita, lurralde historikoetako foru-organoek zehaztuko dituzte ordezkari horien ordainsariei eta bertaratzeei osotara dagozkien gehienezko mugak, estatuko legeriak, hala badagokio, ezarritako printzipioen eta egituraren arabera, eta biztanleriaren arabera Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluak aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako erabakitako eskaletara moldatu ahal izango dira.

5.– De acuerdo con la legislación básica de régimen local, los órganos forales de los territorios históricos determinarán los límites máximos totales del conjunto de las retribuciones y pagos por asistencia de tales representantes atendiendo a los principios y estructura establecidos, en su caso, por la legislación estatal, pudiendo adecuarse a las escalas que, en función de la población, acuerde el Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales para cada ejercicio presupuestario.

32. artikulua.– Toki-erakundeetako ordezkarien ekonomia-eskubideak eta arduraldi-araubidea.

Artículo 32.– Derechos económicos y régimen de dedicación de los representantes y las representantes de las entidades locales.

1.– Udal-ordezkariek toki-araubidearen oinarrizko legerian eta, hala badagokio, lege honetan berariaz aurreikusten diren eskubide ekonomikoak eta arduraldi-araubideak izango dituzte.

1.– Las representantes y los representantes locales tendrán los derechos económicos y las modalidades del régimen de dedicación que se prevén en la legislación básica de régimen local y, en su caso, los que se regulen singularmente en la presente ley.

2.– Mila biztanletik gorako udalerrietan, alkateek, beren-beregi uko egiten ez badiote, arduraldi esklusiborako eskubidea dute. Ordainsariak jasotzeko eskubidea izango dute eta alta emango zaie Gizarte Segurantzan.

2.– Se reconoce el derecho a la dedicación exclusiva, salvo renuncia expresa, y el correspondiente derecho a retribución y alta en la Seguridad Social a favor del alcalde o alcaldesa en municipios de más de 1.000 habitantes.

3.– Alkateak proposatuta, osoko bilkurak zehaztuko ditu arduraldi esklusiboa edo partziala izango duten karguak edo korporazioko kideak, eta dagozkien ordainsariak. Osoko bilkuraren erabakiak –arduraldi partzialeko kasuetan– ordainsari horiek jaso ahal izateko gutxieneko arduraldiaren araubidea zehaztuko du.

3.– El pleno, a propuesta del alcalde o alcaldesa, determinará los cargos o corporativos en régimen de dedicación exclusiva o parcial así como las retribuciones que les corresponden. El acuerdo plenario deberá contener, en el caso de la dedicación parcial, el régimen de dedicación mínima para la percepción de dichas retribuciones.

4.– Arduraldi esklusiboa edo partziala ez duten toki-erakundeko kideek bakarrik kobratu ahal izango dute bertaratzeengatik. Osagai finko bat eta aldakor bat izango dute. Osagai finkoa berbera izango da udal ordezkari guztientzat, eta horrekin, karguari dagozkion kide anitzeko organoetara, bileretara edo jardueretara benetan joatea ordainduko da. Osagai aldakorrarekin bereizi egingo dira ordezkaritza-karguaren erantzukizunarekin lotutako eginkizunak. Osoko bilkurak zehaztu ahal izango du korporazioko kide bakoitzak urtean gehienez ere zenbat jaso ahal izango duen bertaratzeengatik.

4.– Solo los miembros de la entidad local que no tengan dedicación exclusiva o parcial podrán percibir pagos en concepto de asistencias que estarán determinados por un componente fijo y otro variable. Mediante el componente fijo, idéntico para todos los representantes municipales, se retribuirá la asistencia efectiva a los órganos colegiados y reuniones o a actividades derivadas del ejercicio de su cargo. A través del componente variable, se diferenciarán las funciones relacionadas con la responsabilidad del cargo representativo. El pleno podrá determinar los límites máximos anuales que cada corporativo podrá percibir en concepto de asistencias.

5.– Toki-erakundeetako kideek beren karguak betetzean benetan egindako gastuen kalte-ordainak jasoko dituzte, administrazio publikoetan orokorrean aplikatzekoak diren arauen arabera eta haien garapenean korporazioko osoko bilkurak onar ditzan arauen arabera.

5.– Los miembros de las entidades locales percibirán indemnizaciones por los gastos efectivos ocasionados en el ejercicio de su cargo, según las normas de aplicación general en las administraciones públicas y las que, en su desarrollo, apruebe el pleno.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako hautetsien eginkizun publikoak betetzeko behar beste denboratzat joko da, erakunde horietako kide anitzeko organoetara joaten eta parte hartzen emandakoa. Hartakotzat hartuko da, era berean, hautetsiek ordezkatze-lanetan, eskuordetze-eginkizunetan edo beste erakunde batzuekin edo herritarren elkarteekin egindako bileretan eta karguari dagokion beste edozein jardueratan emandako denbora ere, aipatutako eskubideei buruz lan-legerian eta funtzio publikoan aurreikusitakoak aintzat hartuz.

6.– Se entiende por tiempo indispensable para el ejercicio de las funciones públicas de los miembros electos o electas de las entidades locales de la Comunidad Autónoma de Euskadi el dedicado a la asistencia y participación en los órganos colegiados de las respectivas entidades. También tendrá esa condición el tiempo dedicado por los miembros electos o electas a tareas representativas, funciones delegadas o asistencias a reuniones con otras instituciones o con entidades o asociaciones ciudadanas, así como en cualquier otra actividad propia de su cargo, atendiendo, en su caso, a las previsiones que en relación con los citados derechos pudieran preverse en la legislación laboral, así como en la de función pública.

33. artikulua.– Oposizioaren estatutua.

Artículo 33.– Estatuto de la oposición.

1.– Hamar mila biztanletik gorako udalerriek bermatu egingo dute oposizioko zinegotzi batek, gutxienez, arduraldi esklusiboa izango duela, udal-gobernua kontrolatzeko eta fiskalizatzeko lana behar bezala egin ahal izateko.

1.– Los municipios que dispongan de una población superior a 10.000 habitantes garantizarán que, al menos, exista un concejal o concejala de la oposición con dedicación exclusiva, con el fin de que las funciones de control y fiscalización del gobierno municipal puedan llevarse a cabo de forma efectiva.

2.– Bost mila eta hamar mila biztanle arteko udalerriek bermatu egingo dute oposizioko zinegotzi batek gutxienez arduraldi partziala izango duela, aurreko paragrafoko helburu berberarekin.

2.– En los municipios de más de 5.000 habitantes y hasta 10.000 habitantes se garantizará que, al menos, exista un concejal de la oposición con dedicación parcial, con las mismas finalidades recogidas en el apartado anterior.

3.– Edozelan ere, oposizioak duen eskubide hori hauteskunde-emaitzen arabera ordezkari-kopuru handiena duen alderdi edo koalizioari dagokio, edo, halakorik ez dagoenean, indar politiko bozkatuenari. Boto-berdinketa egonez gero, indar politiko biek txandaka baliatuko dituzte eskubide horiek, agintaldiko epe berdinetan.

3.– En todo caso, tales derechos de la oposición corresponderán al partido o coalición más representativa según los resultados electorales, o, en su defecto, a la fuerza más votada. En caso de igualdad de votos, se alternarán en iguales periodos del mandato ambas fuerzas políticas, en el disfrute de tales derechos.

34. artikulua.– Udal-talde politikoak.

Artículo 34.– Grupos políticos municipales.

1.– Udal-ordezkarik talde politikoetan antolatuko dira, eta oinarrizko legerian eta lege honetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte, salbu eta atxiki gabeko kideak, horien ekonomia-eskubideak eta eskubide politikoak ezingo baitira izan jatorrizko taldean jarraitu izan balute izango lituzketenak baino gehiago.

1.– Los representantes y las representantes locales se constituirán en grupos políticos y dispondrán de los derechos y obligaciones que se establezcan en la legislación básica de régimen local y en la presente ley, con excepción de los miembros no adscritos, cuyos derechos económicos y políticos no podrán ser nunca superiores a los que les hubiesen correspondido de permanecer en el grupo de procedencia.

2.– Udal-talde politikoek diru-sariak jasotzeko eskubidea izango dute. Sari bat finkoa eta berdina izango da talde guztientzat, eta bestea, aldakorra, ordezkari kopuruen araberakoa, ordezkari horiek esleitu zaizkien eginkizunak duintasunez burutu ahal izateko. Osoko bilkurak finkatuko ditu ordainsari horiek ezartzeko eta esleitzeko irizpideak.

2.– Los grupos políticos municipales tendrán derecho a asignaciones económicas (una de determinación fija, idéntica para todos los grupos, y otra variable, en función del número de representantes), con el fin de desempeñar dignamente las funciones asignadas a ellos. La determinación de la asignación de retribuciones y los criterios para su establecimiento será fijada por el pleno del ayuntamiento.

3.– Erregelamendu organikoak ezarriko du taldea osatu ahal izateko gutxienez zenbat kide beharko diren. Talde bat osatzeko gutxieneko kopurura heldu ezean, zinegotziak talde mistoan sartuko dira, atxikipen gabeak izan ezik.

3.– El reglamento orgánico establecerá el mínimo número de miembros para su constitución. Los concejales y concejalas que no alcancen el número mínimo para constituirse en grupo formarán parte del grupo mixto, salvo aquellos que tengan la consideración de miembros no adscritos.

4.– Udal-talde politikoek bat etorri beharko dute korporazioan ordezkaritza lortu duten zerrendak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio edo elkarteekin.

4.– Los grupos políticos municipales se corresponderán con los partidos, federaciones, coaliciones o agrupaciones cuyas listas hayan obtenido representantes en la corporación.

5.– Talde politikoa osatzeko, idazkia zuzendu beharko zaio korporazioko presidenteari. Idazkian, adieraziko dute talde horretako kide izateko euren borondatea, taldearen izena, eta bozeramailearen eta haren ordezkoaren izena; eta taldea osatu nahi duten guztiek sinatuko dute. Idazkia korporazioa osatu eta gero formalizatuko da, baina udal-antolamendua eta funtzionamendua zehazteko osoko bilkuraren aurretik. Hala ere, eratze-saioa pasata zinegotzi izendatutakoek ere osatu ahal izango dute, eta, salbuespenez, arrazoi justifikatuengatik zegokion unean ezin izan zutenek ere bai. Ezin da aldi berean bi taldetan egon.

5.– Los grupos políticos se constituirán mediante escrito dirigido al presidente o presidenta de la corporación, firmado por los miembros de la misma que deseen integrarlo, en el que expresen su voluntad de formar parte del grupo, su denominación, y el nombre de su portavoz y de quien, en su caso, pueda sustituirlo. El escrito deberá formalizarse después de la constitución de la corporación y antes de la sesión del pleno para determinar la organización y funcionamiento municipal, sin perjuicio de la incorporación de los concejales o concejalas que adquieran su condición con posterioridad a la sesión constitutiva o excepcionalmente, y por causa motivada, no lo hayan podido realizar en el momento oportuno. Nadie puede pertenecer simultáneamente a más de un grupo.

6.– Udal-talde politikoetako bozeramaileek, korporazio-buruaren gidaritzapean, bozeramaileen batzarra eratu ahal izango dute. Atxiki gabeko zinegotziek ezin izango dute parte hartu batzar horretan.

6.– Los portavoces de los grupos políticos municipales, presidido, por el presidente o presidenta de la corporación, podrán constituir la junta de portavoces, de la cual no podrán formar parte las concejales y las concejales no adscritos.

35. artikulua.– Toki-erakundeen jokabide-kodea.

Artículo 35.– Código de conducta de las entidades locales.

1.– Toki-erakundeen jokabide-kodeak balio, printzipio eta jardute-arau batzuk bilduko ditu, hautetsiek bai euren arteko harremanetan, bai enplegu publikoan eta beste erakunde batzuetan jarduten duten pertsonekiko eta, oro har, herritarrekiko harremanetan, jarraitu beharrekoak.

1.– El código de conducta de las entidades locales recogerá los valores, principios y normas de actuación a las que deberán atenerse los electos y electas locales tanto en sus propias relaciones como en las que puedan entablar con las personas que desarrollen su actividad en el empleo público o en otras instituciones y con la ciudadanía en general.

2.– Toki-jokabidearen kodeak, halaber, jaso ahal izango ditu gobernu ona errazteko eta toki-politikaren erakunde-kalitatea bideratzeko printzipioak edo jarduteko jarraibideak. Osoko bilkurak onartuko du kode hori edo, bestela, tokiko gobernu-batzarrak.

2.– El código de conducta local podrá recoger igualmente principios o pautas de actuación para facilitar el buen gobierno y de calidad institucional de la política local. Dicho código se aprobará por el pleno, y, en su defecto, podrá ser aprobado por la junta de gobierno local.

3.– Toki-erakundeek, autoantolaketarako dituzten ahalmenez baliatuz, jokabide-kode propioak egin eta onartu ahal izango dituzte, edo toki-erakundeen ordezkariek onartzen duten dokumentura atxiki ahal izango dira. Edonola ere, toki-erakundeak onartzen duen jokabidearen kodeari ahalik eta zabalkunde eta publizitate handiena eman beharko zaio, erakundearen webgunearen bidez edo horretarako erabilitako beste edozein bitartekoren bidez.

3.– Las entidades locales, en el uso de sus potestades de autoorganización, pueden elaborar y aprobar sus propios códigos de conducta o, en su caso, adherirse al documento que a estos efectos puedan acordar sus representantes. En todo caso, el código de conducta que adopte la entidad local deberá ser objeto de máxima difusión y publicidad, a través de la página web corporativa o cualquier otro medio empleado a los efectos.

4.– Udal-hautetsien jokabide-kodearekiko atxikipenak berariazkoa, indibiduala eta borondatezkoa izan behar du. Udalean jarduten duten goi-kargudunak eta zuzendaritza-kideak ere kode horretara atxiki ahal izango dira, modu berean.

4.– La adhesión al código de conducta por los electos y electas locales deberá ser expresa, individual y voluntaria. Los altos cargos y personal directivo que trabajen en el ayuntamiento podrán igualmente adherirse a dicho código, de la misma forma.

5.– Kodeak, era berean, jarraipen, kontrol eta ebaluazioko sistema bat ezarri ahal izango du, toki-erakunde bakoitzean nola aplikatzen den jakiteko.

5.– El código podrá establecer asimismo un sistema de seguimiento, control y evaluación de su aplicación en cada entidad municipal.

6.– Dena dela, onartuko den jokabide-kodeak bermatu egin beharko du ordezkari publikoek, beren jardunaren ardatza izan behar duten balio, printzipio eta arauen artean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa sustatuko dutela.

6.– El código de conducta que se apruebe, en todo caso, deberá asegurar la promoción del principio de igualdad de mujeres y hombres por parte de las representantes y los representantes públicos, entre los valores, principios y normas que han de regir su actuación.

7.– Nolanahi ere, toki-erakundeetako kideei Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako jarduera- eta jokabide-printzipioak aplikatuko zaizkie.

7.– En todo caso, a los miembros de las entidades locales les serán de aplicación los principios de actuación y de conducta previstos en la disposición adicional segunda de la Ley 1/2014, de 26 de junio, Reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos.

III. KAPITULUA
ZUZENDARITZA-KIDE PUBLIKO PROFESIONALAK
CAPÍTULO III
PERSONAL DIRECTIVO PÚBLICO PROFESIONAL

36. artikulua.– Toki-erakundeen zuzendaritza-postu publikoak eta autoantolaketaren printzipioa.

Artículo 36.– Puestos directivos públicos de las entidades locales y principio de autoorganización.

1.– Toki-erakundeek, bere toki-autonomiatik eratorritako autoantolaketa-ahalak baliatuz eta kasu bakoitzean bultzatu nahi dituzten politikei erantzuteko asmoarekin, erakundeko zuzendaritza-postuen egitura definituko dute, lege honetan eta, hala badagokio, aplikagarria den oinarrizko legerian edo legeria autonomikoan ezarritakoarekin bat etorriz.

1.– Las entidades locales, en uso de sus potestades de autoorganización derivadas de su autonomía local, definirán, en función de las políticas que en cada caso quieran impulsar, la estructura de puestos directivos de la entidad, de acuerdo con lo dispuesto en la presente ley y, en su caso, en la legislación básica o autonómica que sea de aplicación.

2.– Zuzendaritza-postuak hasiera batean zein arlotan txertatuko diren zehazteko eskumena osoko bilkurarena izango da, eta alkateak edo toki-erakundearen presidenteak proposatuta gauzatuko du.

2.– La determinación inicial de las áreas en las que se insertarán los puestos directivos será competencia del pleno, a propuesta de la alcaldía o presidencia de la entidad local.

3.– Arlo bakoitzaren eremuan zuzendaritza-postuak zehazteko eta postu horien izena finkatzeko, dagokion toki-erakundearen lanpostuen zerrendatik bereizia den antolaketa-tresna bat erabiliko da. Antolaketa-tresna hori osoko bilkurak onetsiko du, alkateak edo toki-erakundearen presidenteak proposatuta. Salbuespena egingo da populazio handiko udalerriekin, non tokiko gobernu-batzarraren eskumena izango baita.

3.– La determinación de los puestos directivos en el ámbito de cada área, así como su denominación, se llevará a cabo mediante un instrumento de ordenación diferenciado de la relación de puestos de trabajo de la entidad local correspondiente. La aprobación de ese instrumento de ordenación corresponderá al pleno, a propuesta de la alcaldía o presidencia de la entidad local, salvo en los municipios de gran población, donde será competencia de la junta de gobierno local.

4.– Toki-erakundean zuzendaritza-kide publikoak izendatzea edo dagokion goi-zuzendaritzako lan-kontratua formalizatzea erakundeko presidentearen eskumena izango da, lege honetan aurreikusten denarekin eta, kasua bada, toki-erakundeen araugintza-ahalaren bitartez garatzen denarekin edo beraien gobernu-organoen erabakiz aurreikusten denarekin bat etorriz. Izendapena edo kontratuaren formalizazioa erakundearen osoko bilkurari jakinaraziko zaio organo horren hurren-hurrengo osoko bilkuran.

4.– El nombramiento de los directivos públicos o la formalización del correspondiente contrato laboral de alta dirección, por parte de la entidad local, será competencia de la presidencia de la entidad, de acuerdo con lo que se prevé en la presente ley y lo que, en su caso, se desarrolle mediante la potestad normativa de las entidades locales o se prevea por acuerdo de sus órganos de gobierno. El nombramiento o la formalización de contrato será puesto en conocimiento del pleno de la entidad, en la sesión inmediata siguiente de este órgano.

5.– Zuzendaritza-postu publiko profesional gisa definitu ahal izango dira 40.000 biztanletik gorako toki-erakundeetakoak diren eta honako tipologia hauetako bati erantzuten dioten postuak:

5.– Podrán definirse como directivos públicos profesionales los puestos que pertenezcan a entidades locales cuya población supere los 40.000 habitantes y respondan a alguna de las tipologías que se enumeran seguidamente:

a) Toki-erakundeen administrazio-egituraren baitan, koordinazio orokorreko, udalaren kudeatzailetzako, arloko zuzendaritzetako edo sektoreko kudeatzailetzetako eginkizunak dituzten postuak.

a) Los puestos que asuman funciones de coordinación general, gerencia municipal, direcciones de área o gerencias de sector, de la estructura administrativa de las entidades locales.

b) Tokiko sektore publikoaren baitan, erakunde publiko, merkataritza-sozietate, partzuergo edo fundazioetako erantzukizun goreneko postuak.

b) Los puestos de máxima responsabilidad de los organismos públicos, sociedades mercantiles, consorcios o fundaciones de sector público local.

c) Era berean, organo eskudunak hala erabakitzen baldin badu, zuzendaritza-postutzat jo ahal izango dira egitura edo programa batzuen erantzukizun handieneko postuak, egitura eta programa horiek sortzen direnean, salbuespenezko edo koiunturazko arrazoiengatik politika sektorial jakin bat garatze edo bultzatze aldera, aldi baterako kudeaketa-proiektu batzuk edo gomendio berezi bat garatzeko. Zuzendaritza-postu horiek ez dira egiturazkoak izango eta amortizatu egingo dira kudeaketa-proiektua edo gomendio berezia bukatzen direnean.

c) Asimismo, siempre que así se acuerde por el órgano competente, podrán tener la consideración de directivos los puestos de mayor responsabilidad de las estructuras o de los programas que se creen para desarrollar proyectos de gestión o encomienda especial de carácter temporal con la finalidad de desarrollar o impulsar, por razones excepcionales o coyunturales, una determinada política sectorial. Tales puestos directivos no tendrán naturaleza estructural y se amortizarán cuando finalice el proyecto de gestión o la encomienda especial.

37. artikulua.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalak.

Artículo 37.– Personal directivo público profesional.

1.– Toki-erakundeetako zuzendaritza-kide publiko profesionaltzat joko dira aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera zuzendaritza-postu gisa definitu diren postuetako titularrak.

1.– Tendrán la consideración de directivo público profesional de las entidades locales las personas titulares de los puestos definidos como directivos de conformidad con lo establecido en el artículo anterior.

2.– Lege honetan aurreikusitako eran, eta oinarrizko legeria estatalean xedatutakoa eragotzi gabe, toki-erakundeetako zuzendaritza-postuak enplegatu publikoz, karrerako funtzionarioz edo lan-kontratudun finkoz bete ahal izango dira.

2.– En los términos previstos en la presente ley, y sin perjuicio de lo dispuesto en la legislación básica estatal, los puestos directivos de las entidades locales podrán ser cubiertos por personal que tenga la condición de empleado público, funcionario de carrera o laboral fijo.

Era berean, salbuespenez, udalaren osoko bilkurak, alkateak proposatuta, aurreikusi ahal izango du, erabaki arrazoituaren bitartez eta bete nahi diren eginkizunei begiraturik, zein jardun-arlo edo -eremutan izendatu daitezkeen enplegatu publiko izaera ez duten pertsonak.

Asimismo, excepcionalmente, el pleno del municipio, a propuesta de la alcaldía, podrá prever, mediante acuerdo motivado y atendiendo a las funciones que se deben desarrollar, en qué áreas o ámbitos de actuación se pueden nombrar personas que no tengan la condición de empleado público.

3.– Edozein kasutan, Euskadiko toki-erakundeetan eta beraien sektore publikoko erakundeetan zuzendaritza publiko profesional izaerako lanpostuetan aritzeko, beharrezkoa da graduko unibertsitate-titulua edo baliokidea edukitzea, enplegu publikora sarbidea eduki ahal izateko.

3.– En todo caso, el desempeño de los puestos de trabajo de naturaleza directiva pública profesional de las entidades locales de Euskadi y de las entidades de su sector público requiere encontrarse en posesión de titulación universitaria de grado o equivalente a los efectos de acceso al empleo público.

38. artikulua.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalen eginkizunak.

Artículo 38.– Funciones de los directivos públicos profesionales.

1.– Estatutako gaikuntza duten funtzionarioei erreserbatutako zuzendaritza-postuek, edozein kasutan, toki-araubideko arautegian dagokion funtzionario-eskala eta -azpieskalarentzat erreserbatuta dauden eta aplikazioko legerian beren zuzendaritza-izaeragatik aurreikusita dituzten eginkizunak beteko dituzte.

1.– Los puestos directivos reservados a personal funcionario de habilitación de carácter nacional ejercerán, en todo caso, las funciones reservadas a la correspondiente escala y subescala de funcionarios en la normativa de régimen local, y aquellas otras que se prevean en la legislación aplicable, en razón de su carácter directivo.

2.– Zuzendaritza-postuek beteko dituzten eginkizunak izango dira txertatuta daudeneko toki-erakundeak hartzen duen antolaketa-egitura kontuan izanik esleitzen zaizkienak, eta eginkizun horien artean, edozein kasutan, honako hauek egongo dira:

2.– Las funciones que ejercerán los puestos directivos serán aquellas que les sean asignadas por la entidad local en que se integran en atención a la estructura organizativa que adopte, e incluirán, en todo caso, las siguientes:

a) Arloko zuzendaritza eta koordinazio teknikoa, eta koordinazio orokorraren edo udalaren sektore publikoko erakundearen kudeatzailetzaren kasuan, arlo batzu eta besteetako zuzendaritza eta koordinazio teknikoa. Eginkizun horrek inplikatuko du bultzatzea plangintza estrategikoa eta operatiboa, politika eta kudeaketa lerrokatze aldera.

a) Dirección y coordinación técnica del área, o de las distintas áreas en el caso de la coordinación general o gerencia municipal o de la entidad del sector público, función que implicará impulsar la planificación estratégica y operativa con la finalidad de alinear la política y la gestión.

b) Arlo, erakunde autonomo edo erakunde instrumental bakoitzari, hala badagokio, esleitutako zerbitzuen eta langileen zuzendaritza eta kudeaketa teknikoa.

b) Dirección y gestión técnica de los servicios y del personal asignado, en su caso, a cada área, organismo autónomo o entidad instrumental.

c) Arloko aurrekontu-politika proposatzea eta politika horren exekuzioa kudeatzea.

c) Propuesta de la política presupuestaria del área y gestión de su ejecución.

d) Administrazio elektronikoa, gardentasuna eta gobernu irekia bultzatzea, eta orobat entzute aktiboa eta herritarren partizipazioa sustatzea, bere jardun-eremuan.

d) Impulso de la administración electrónica, la transparencia y el gobierno abierto, así como la escucha activa y la participación ciudadana, en su ámbito de actuación.

e) Bermatzea bere kudeaketari esleitutako gaien kontu-ematea.

e) Garantía de la rendición de cuentas en aquellas materias atribuidas a su gestión.

f) Etengabeko berrikuntza sustatzea bere arloan, erakunde autonomoan edo jarduneko erakundean.

f) Promoción de la innovación permanente en su área, organismo autónomo o entidad de actuación.

g) Bere arlo, organismo edo erakundeari izendatutako politiken eta langileen jarraipena eta ebaluazioa.

g) Seguimiento y evaluación de las políticas y del personal asignado a su área, organismo o entidad.

h) Txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

h) Elaboración de informes y propuestas de resolución.

i) Beste eginkizun oro, hurbiltasun materialagatik edo langileen kualifikazio bereziagatik toki-erakunde bakoitzak hartzen duen antolaketa-egituraren bitartez esleitu ahal zaiena eta modu osagarrian bete behar dutena.

i) Cualquiera otras que, a través de la estructura organizativa que se adopte por cada entidad local, se les puedan asignar, por su proximidad material o por la especial cualificación del personal, y que deban desarrollar de manera complementaria.

39. artikulua.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalen araubide juridikoa.

Artículo 39.– Régimen jurídico de los directivos públicos profesionales.

1.– Udalek eta gainerako toki-erakundeek, bai eta tokiko sektore publikoko erakundeek ere, erabakiko dute beren zuzendaritza-kide publiko profesionalen estatutua osatzen duten araubide juridikoa eta eskubide eta betebeharren multzoa. Horretan jokatuko dute oinarrizko legeria estatalean eta lege honetan aurreikusitakoaren bat etorriz, bai eta enplegu publikoari buruzko euskal legerian aurreikusitakoarekin ere bat etorriz. Azken legeria honetako xedapenek, gainera, ordezko izaera edukiko dute toki-erakundeetako zuzendaritza-kide publiko profesionalen araubide juridikoari dagokionez lege honetan erregulatuta ez dauden alderdi guztien kasuan.

1.– Los municipios y el resto de entidades locales, así como las entidades del sector público local, determinarán el régimen jurídico y el conjunto de derechos y deberes que constituyen el estatuto de su personal directivo público profesional, siempre de acuerdo con lo previsto en la legislación básica estatal y en la presente ley; así como de acuerdo con lo previsto en la legislación vasca de empleo público, cuyas disposiciones tendrán, además, carácter supletorio respecto a todos los aspectos del régimen jurídico del personal directivo público profesional de las entidades locales no regulados en esta ley.

2.– Tokiko sektore publikoko erakunde publiko, merkataritza-sozietate, partzuergo edo fundazioei dagokienez, beren langileen araubidea zuzenbide pribatuak erregulatuta baldin badute, ardura goreneko postuen zerbitzu-harremanaren izaera juridikoa goi-zuzendaritzako lan-harremanari dagokiona izango da.

2.– La naturaleza jurídica de la relación de servicio de los puestos de máxima responsabilidad de los organismos públicos, sociedades mercantiles, consorcios o fundaciones del sector público local en los que el régimen de su personal se regule por el derecho privado, será la correspondiente a la relación laboral de alta dirección.

3.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalei kargu publikoentzat aplikatzekoa bateraezintasunen eta interes-gatazken araubidea ezarriko zaie, toki-araubideari buruzko oinarrizko legeriarekin, euskal enplegu publikoari buruzko legeriarekin eta lege honen aginduekin bat etorriz.

3.– El personal directivo público profesional se someterá al régimen de incompatibilidades y conflictos de intereses que resulte de aplicación a los cargos públicos, de acuerdo con la legislación básica de régimen local, la legislación de empleo público vasca y los preceptos de esta ley.

4.– Zuzendaritza-postuetako titularrek kargu publikotzat edo goi-kargutzat joko dira, honako arau hauetan karguei eta goi-karguei dagokienez aurreikusitakoaren ondorioetarako:

4.– Los titulares de puestos directivos tendrán la consideración de cargos públicos o altos cargos a los efectos de lo previsto, respecto a cargos y altos cargos, en las siguientes normas:

a) Interes-gatazkei buruzko legeria.

a) Legislación relativa a conflictos de intereses.

b) Jokabide-kodea eta gardentasunari eta gobernu onari buruzko zehapen-erregimena erregulatzen duten oinarrizko legeria, Eusko Legebiltzarraren legeria eta gainerako arautegia.

b) Legislación básica, legislación del Parlamento Vasco y demás normativa que regule el código de conducta y el régimen sancionador en materia de transparencia y buen gobierno.

c) Langileen Estatutuan langileen lan-kontratua eteteari buruz dauden xedapenak.

c) Disposiciones del Estatuto de los Trabajadores relativas a la suspensión del contrato de trabajo de los trabajadores.

5.– Zuzendaritza-kide publiko profesionala izatea ezingo da meritutzat jo administrazio publikoen zerbitzuko langile funtzionario edo lan-kontratudun izatera iristeko, nahiz eta baloratu ahal izango den barne-promozioko edo postuen barne-hornidurako prozesuetarako.

5.– La condición de personal directivo público profesional no podrá constituir mérito para el acceso a la condición de personal funcionario ni de personal laboral al servicio de las administraciones públicas, si bien podrá ser objeto de valoración para los procesos de promoción interna y provisión interna de puestos.

40. artikulua.– Toki-erakundeetako zuzendaritza-kide publiko profesionalen postuak betetzea.

Artículo 40.– Provisión de los puestos de personal directivo público profesional de las entidades locales.

1.– Toki-erakundeetako zuzendaritza-kide publiko profesionalei dagozkientzat definitutako postuak deialdi publiko bidez beteko dira. Deialdia erakunde deitzailearen jardun-eremuaren arabera dagokion buletin ofizialean argitaratuko da eta, edozein kasutan, dagokion erakundearen web-orrian edo gardentasun-atarian. Alabaina, deialdia beste bitarteko baten bidez ere argitaratu ahal izango da, betiere bermatzen bada publizitatea eta izangai ezberdinen arteko lehia.

1.– Los puestos definidos como correspondientes a personal directivo público profesional de las entidades locales se cubrirán mediante convocatoria pública, que se publicará en el boletín oficial que corresponda en razón del ámbito de actuación de la entidad convocante y, en todo caso, en la página web o portal de transparencia de la correspondiente entidad, sin perjuicio de su publicación a través de cualquier otro medio que garantice la publicidad y la concurrencia de diferentes aspirantes.

2.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalen postuak hornitzeko deialdiak zehazki adierazi beharko ditu hura betetzeko exijitzen diren ezaugarri eta gaitasun profesionalak, lege honetan aurreikusita dagoen postuen antolaketarako tresnan, eta kasuan kasuko erakundearen zuzendaritza-kideei espezifikoki dagokionez, ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– La convocatoria para la provisión de puestos de directivo público profesional deberá especificar las características y competencias profesionales exigidas para su provisión, conforme a lo establecido en el instrumento de ordenación de puestos previsto en esta ley y referido específicamente al personal directivo de la entidad correspondiente.

Era berean, deialdiak, hautatutako pertsona zuzendaritza-postuari izendapenaren bitartez atxikitzen zaion kasuetan, praktika-aldi bat aurreikusi ahal izango du, gehienez ere sei hilekoa, eta hautatutako pertsona zuzendaritza-postuari goi-zuzendaritzako lan-kontratuaren bitartez atxikitzen bazaio, proba-aldi bat, gehienez ere sei hilekoa, zeina jasota egon beharko baita dagokion kontratuan. Proba edo praktika aldi horietan zehar, zuzendaritza-kidea postutik kendu ahal izango du, modu diskrezionalean, izendatu duen agintaritzak.

Asimismo, la convocatoria, en los supuestos en que la persona designada se vincula al puesto directivo mediante nombramiento, podrá prever un periodo de prácticas por un máximo de seis meses, y, en los supuestos en que la persona designada se vincula al puesto directivo mediante contrato laboral de alta dirección, un periodo de prueba de un máximo de seis meses, que deberá quedar reflejado en el correspondiente contrato. Durante los periodos de prueba o prácticas, el directivo podrá ser cesado discrecionalmente por la autoridad que le nombró.

3.– Edozein kasutan, exijitutako eskakizunen artean, egon beharko da gutxieneko esperientzia izatea erantzukizuneko postuak betetzen, administrazio eta erakunde publikoetan edo sektore pribatuan, eremu edo eginkizun hauetakoren batean:

3.– En todo caso, entre los requisitos exigidos deberá incluirse la experiencia mínima en el desempeño –en las administraciones y entidades públicas, o en el sector privado– de puestos con responsabilidad en alguno de estos ámbitos y/o funciones:

a) Zuzendaritza-eginkizunak

a) Funciones directivas

b) Pertsonen kudeaketa

b) Gestión de personas

c) Baliabide ekonomikoen kudeaketa

c) Gestión de recursos económicos

d) Baliabide teknologikoen kudeaketa

d) Gestión de recursos tecnológicos

4.– Halaber, exijitu ahal izango da graduondoko prestakuntza espezifikoa izatea zuzendaritza-funtzioan edo baliabideen kudeaketa eta administrazioko funtzioan, beharrezko irizten zaien ezagutza-arloetan, edo beste prestakuntza baliokide oro izatea, esleitu nahi diren eginkizunak edo postua betetzeko egokia dena.

4.– Asimismo, podrá exigirse formación específica de posgrado en la función directiva o de gestión-administración de recursos en las áreas de conocimiento que se estimen necesarias, o cualquier otra formación equivalente que sea adecuada para el desempeño de las funciones o el puesto objeto de cobertura.

5.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalen postuak betetzeko sistemak, hala funtzionario-postu gisa kalifikatuak nola goi-zuzendaritzako lan-kontratudunentzako postuak, euskal enplegu publikoari buruzko legerian aurreikusitakoak izango dira.

5.– Los sistemas de provisión de puestos de personal directivo público profesional, tanto se trate de puestos calificados como funcionariales o como de personal laboral de alta dirección, serán los previstos en la legislación de empleo público vasca.

6.– Toki-administrazioko zuzendaritza-kide publikoak hautatzeko prozeduraren xedea da hautagaien gaitasun profesionalak eta esperientzia egiaztatzea, hartara baloratu ahal izateko deitutako posturako daukaten prestakuntza, gaitasun profesionala eta esperientzia, eta orobat postu horri esleitutako eginkizunak betetzeko duten egokitasun espezifikoa.

6.– El procedimiento de designación del personal directivo público de la Administración local tiene por objeto la acreditación de competencias profesionales y experiencia de los diferentes candidatos, con la finalidad de valorar su formación, competencia profesional y experiencia en relación con el puesto convocado, así como la específica idoneidad para el ejercicio de las funciones atribuidas al mismo.

7.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalak hautatzeko eta hornitzeko prozedurek kasu egin beharko diete meritu, gaitasun, publizitate eta lehia printzipioei, eta orobat izangaiek deialdiaren xede diren postuetarako duten egokitasunari. Prozedura horietan egiaztatu egin beharko dira izangaiei exijitutako gaitasun profesionalak, edo haien egiaztapena ziurtatu.

7.– Los procedimientos de selección o provisión del personal directivo público profesional atenderán a los principios de mérito, capacidad, publicidad y concurrencia, así como a la idoneidad de las personas aspirantes en relación con los puestos objeto de la convocatoria, y en tales procedimientos habrá de acreditarse o verificarse la acreditación por los aspirantes de las competencias profesionales exigidas.

8.– Gaitasunak egiaztatzeko prozesua toki-erakundeak berak gauzatu ahal izango du, edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari gomendatu ahal izango dio dagokion tresna juridikoaren bitartez, edo kanpoko profesionalekin edo enpresekin kontratatu ahal izango du, beti ere hertsiki loturik deialdiaren zehaztapenetara eta gainerako ordenamendu juridikora.

8.– El proceso de acreditación de competencias podrá ser desarrollado por la propia entidad local, encomendado al Instituto Vasco de Administración Pública mediante el oportuno instrumento jurídico, o contratado con profesionales o empresas externas, ajustándose, en todo caso, a los términos de la convocatoria y el resto del ordenamiento jurídico.

9.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalaren hautaketa egintza diskrezional bat da, soilik burutu daitekeena postua betetzeko deialdira aurkezten diren, deialdian exijitutako eskakizunak betetzen dituzten eta lanpostua betetzeko eskatutako gutxieneko gaitasunak dauzkatela egiaztatu duten pertsonen artean.

9.– La designación del directivo público profesional es un acto discrecional que solo puede desplegarse sobre aquellas personas que concurran en la convocatoria de provisión del puesto, cumplan los requisitos exigidos en la convocatoria, y hayan acreditado poseer el mínimo de competencias requerido para el desempeño del puesto de trabajo.

10.– Pertsona bat tokiko zuzendaritza-kide publiko gisa izendatzeak edo kontratatzeak gaitasuna emango dio pertsona horri, edozein delarik ere bere jatorria, izendapen edo kontratuaren xede den zuzendaritza-postuari esleitutako eginkizunetan aritzeko eta ahalak erabiltzeko.

10.– El nombramiento o la contratación de una persona como directivo público local investirá a esta, independientemente de su procedencia, de la capacidad de ejercer las funciones y potestades atribuidas al puesto directivo al que se refiere el nombramiento o contrato.

11.– Zuzendaritza-kide profesional gisa izendatzeak berarekin darama lanpostuan jarraipena izatea, beti ere gogobetegarriak badira postuan egindako kudeaketaren ebaluazioaren emaitzak. Lanpostuan jarraipena izateak esan nahi du zuzendaritza-kide publiko profesionala bere karguan egongo dela hurrengo udal-hauteskundeak egiten diren urteko abenduaren 31ra arte. Hauteskundeok egindakoan, toki-erakundeko presidenteak erabakiko du, modu diskrezionalean, ea luzatzen duen zuzendaritza-eginkizunetan aritzeko aldia gehienez ere beste agintaldi batez, edo ea egokiagoa den hautaketa- edo horniketa-prozedura deitzea hizpide den zuzendaritza-izaerako lanpostua betetzeko.

11.– El nombramiento como personal directivo profesional conlleva la continuidad en el puesto de trabajo, siempre que los resultados de la evaluación de su gestión sean satisfactorios. La continuidad en el puesto de trabajo supone la permanencia del directivo público profesional en su cargo hasta el 31 de diciembre del año en que se celebren las siguientes elecciones municipales. Celebradas estas, el presidente de la entidad local decidirá, discrecionalmente, si prorroga el periodo de ejercicio de las funciones directivas, como máximo por otro mandato, o procede, en su caso, convocar procedimiento de selección o provisión para la cobertura del puesto de trabajo de naturaleza directiva de que se trate.

41. artikulua.– Kudeaketagatikako erantzukizuna.

Artículo 41.– Responsabilidad por la gestión.

1.– Zuzendaritza-postuetako titularrak ebaluatu egingo dira eraginkortasuna eta efizientzia, beren kudeaketagatikako erantzukizuna eta emaitzen kontrola irizpidetzat hartuta, alderdi horiek guztiak ezarri zaizkien helburu eta xedeekin lotuta aztertuz. Edozein kasutan, helburu eta xede horiek kudeaketa-akordio batean ezarriko dira, izendapenetik hasita gehienez hiru hileko epean, eta birdefinitu ahal izango dira une bakoitzean bultzatzen diren politika publikoei erantzuteko.

1.– Las titulares y los titulares de los puestos directivos estarán sujetos a evaluación con arreglo a los criterios de eficacia y eficiencia, responsabilidad por su gestión y control de resultados, todos ellos en relación con las metas y objetivos que les hayan sido fijados. En todo caso, esas metas y objetivos se establecerán en un acuer-do de gestión en un plazo máximo de tres meses desde el nombramiento y podrán ser redefinidos en función de las políticas públicas que se impulsen en cada momento.

2.– Emaitzen ebaluazioa hierarkian goiko mailan dagoen pertsonak, edo eginkizun horiek dagozkion gobernu- edo kudeaketa-organoak, edo kanpoko erakunde edo aholkulariek egin ahal izango dute, eta beti ere kudeaketa-akordioan ezarritako helburu eta adierazleekin bat etorriz egingo da.

2.– La evaluación de sus resultados podrá llevarse a cabo por la persona superior en la jerarquía, por el órgano de gobierno o gestión al que correspondan esas funciones, o por entidades o asesores externos, y se llevará a cabo de acuer-do con los objetivos e indicadores establecidos en el acuerdo de gestión.

42. artikulua.– Biztanle-kopuru handiko udaletako zuzendaritza-kideak.

Artículo 42.– Personal directivo de los municipios de gran población.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitakoa bete beharko da alde batera utzi gabe biztanle-kopuru handiko udalei zuzendaritza-organoen inguruan aplikagarria zaien toki-araubideari buruzko legeria orokorrean bildutako aurreikuspenak, hala edozein kasutan zuzendaritza-postutzat jo behar diren postuei dagokienez, nola beraien titularren izendapenari eta kargu uzteari dagokienez eta postu horien eta beraien titularren inguruan goi-mailako organoek dituzten eskumenei dagokienez.

1.– Lo dispuesto en el presente capítulo se entiende sin perjuicio de la aplicación de las previsiones recogidas en la legislación básica de régimen local aplicable a los municipios de gran población en materia de órganos directivos, en lo que afecta tanto a los puestos que deben considerarse en todo caso como puestos directivos, como a los requisitos formales para el nombramiento y cese de sus titulares, y las competencias de los órganos superiores en relación con tales puestos y sus titulares.

2.– Autoantolaketaren printzipioa kontuan hartuta, eta toki-araubideari buruzko oinarrizko legearekiko dagozkion baliokidetasunak ezarrita, oinarrizko legeria estatalean jasotako izendapenekin bat ez datozen zuzendaritza-egiturak zehaztu ahal izango dituzte biztanle-kopuru handiko udalek, eta, era berean, bildu ahal izango dituzte zuzendaritza-organoak, pertsona berak zuzendu ahal izan ditzan.

2.– De acuerdo con el principio de autoorganización, y estableciendo las equivalencias que procedan con respecto a las especificaciones de la legislación básica de régimen local, los municipios de gran población podrán determinar estructuras directivas con denominaciones distintas a las recogidas en la legislación básica estatal, y asimismo podrán agrupar órganos directivos con el fin de que puedan desempeñarse por la misma persona.

3.– Udal-erregelamendu organikoaren bitartez, zehaztu ahal izango dira karrerako funtzionarioek bete beharrekoak ez diren zuzendaritza-organoen eginkizunen ezaugarri bereziak, oinarrizko legeria estatalean aurreikusitako eran.

3.– Por medio del reglamento orgánico municipal, se podrán determinar las características específicas de las funciones de los órganos directivos que no deban ser cubiertos entre el personal funcionario de carrera, en los términos previstos en la legislación básica estatal.

V. TITULUA
UDALERRIKOAUZOTARREN BETEBEHARRAK ETA ESKUBIDEAK. ZERBITZU KARTAK
I. KAPITULUA
UDALERRIKO AUZOTARREN ESKUBIDEAK, BETEBEHARRAK ETA ERANTZUKIZUNAK
TÍTULO V
DEBERES Y DERECHOS DE LAS PERSONAS VECINAS DE UN MUNICIPIO. CARTAS DE SERVICIOS
CAPÍTULO I
DERECHOS, DEBERES Y RESPONSABILIDADES DE LAS PERSONAS VECINAS DE UN MUNICIPIO

43. artikulua.– Udalerriko auzotarren eskubideak.

Artículo 43.– Derechos de las personas vecinas de un municipio.

1.– Auzotarren eskubideak dira honako hauek:

1.– Son derechos de aquellas personas que tengan la condición de vecino o vecina los siguientes:

a) Hautesle eta hautagai izatea, hauteskunde-legerian edo hauteskundeetan aplikagarri den araudiarekin bat etorrita.

a) Ser elector y elegible, de acuerdo con lo dispuesto en la legislación electoral o la normativa que resulte de aplicación en las elecciones municipales.

b) Tokiko politika publikoak identifikatzen, prestatzen, kudeatzen eta ebaluatzen, eta herri arazoetan parte hartzea, legeek, udal- erregelamendu organikoek eta herritarren parte-hartzeari buruzko erregelamendu organikoek ezarritakoarekin bat etorrita, biztanle-kopuru handiko udalerrien kasuan, eta dagozkion ordenantzetan eta erregelamenduetan esandakoarekin, araubide erkideko udalerrietan.

b) Participar en la identificación, elaboración, gestión y evaluación de políticas públicas locales, así como en los asuntos públicos, de acuerdo con lo dispuesto en las leyes, en los reglamentos orgánicos municipales, en los reglamentos orgánicos de participación ciudadana, siempre que se trate de municipios de gran población, y en las ordenanzas o reglamentos correspondientes, en el caso de los municipios de régimen común.

c) Ingurumen eta hiri-espazio publiko egokia eta jasangarria gozatzea.

c) Disfrutar de un medio ambiente y un espacio público urbano adecuado y sostenible.

d) Ingurune irisgarriak izatea, desgaitasunen bat duten pertsonen joan-etorriak eta parte-hartzea ez oztopatzeko, ez mugatzeko.

d) Disponer de entornos accesibles, que no supongan barreras ni restricciones al tránsito y a la participación de las personas con discapacidad.

e) Zerbitzu publikoak eta interes orokorreko zerbitzu pribatuak modu eraginkorrean eta berdintasun-baldintzetan eskuratzea, lege honetan eta kasuan kasuko ordenantzetan eta erregelamenduetan ezarritakoaren arabera. Bereziki sustatuko da gizartean desabantailan dauden edo objetiboki hala eskatzen duten pertsona, kolektibo eta taldeek udal-zerbitzu horietara iristea.

e) A que se garantice el acceso de forma efectiva y en condiciones de igualdad a los servicios públicos y a los servicios privados de interés general, en los términos que determinan la presente ley y las correspondientes ordenanzas o reglamentos. Se fomentará especialmente el acceso y utilización de tales servicios municipales por personas, colectivos y grupos en situación de desventaja social o que objetivamente así lo requieran.

f) Udal-esparruan eragin dezaketen arrisku natural zein teknologikoei eta babes zibileko udal-planei buruzko informazioa jasotzea.

f) Recibir información acerca de los riesgos, de carácter natural o tecnológico, que puedan afectar al ámbito municipal, así como, en su caso, de los planes municipales de protección civil.

g) Kulturarako eskubidea eta kultura-ondareko ondasunetara iristekoa.

g) A la cultura y a acceder a los bienes del patrimonio cultural.

h) Toki-administrazioarekiko harremanetan, hizkuntza ofizial bietatik edozein erabiltzeko eta aukeratutakoan artatua izateko eskubidea, herritarren hizkuntza-eskubideak arautzen dituen autonomia-erkidegoko legeriaren arabera.

h) A utilizar y a ser atendido en euskera o castellano en sus relaciones con la Administración local, de acuerdo con la legislación autonómica que regula el ejercicio de los derechos lingüísticos de las ciudadanas y ciudadanos.

i) Legeetan eta udal-ordenantzetan herritarrek parte hartzeko aurreikusitako bitartekoez baliatzea bermatuta egotea.

i) A que se garantice el ejercicio de los instrumentos de participación ciudadana previstos en la legislación y en las ordenanzas municipales.

j) Udal-administrazioan eta bere erakunde instrumentaletan edo mendekoetan tratu berdina jasotzeko eskubidea, sexua edo beste edozein zirkunstantzia gorabehera. Bermatu egingo dira, halaber, diskriminazio anizkoitza jasaten duten pertsonen edo pertsona-taldeen oinarrizko eskubideak.

j) A la igualdad de trato por parte de la administración municipal y de sus entes instrumentales vinculados o dependientes, independientemente del sexo de la persona y de cualquier otra circunstancia, garantizando los derechos fundamentales de aquellas personas o grupos de personas que sufran discriminación múltiple.

k) Legeetan edo, hala badagokio, foru-arauetan, udal-ordenantzetan eta lege honetan ezarritako gainerako eskubideak.

k) Aquellos otros derechos establecidos en las leyes o, en su caso, en las normas forales y en ordenanzas y reglamentos municipales y la presente ley.

2.– Artikulu honetako lehenengo paragrafoan bildutako eskubideak izango dituzte, halaber, dena delako udalerrian erroldatutako atzerritarrek ere, baita adingabeek ere, lege honetan, sektoreko legeetan eta udal-ordenantza eta erregelamenduetan zehaztutakoaren arabera. Salbuespena izango dira hauteskundeekin lotutako eskubideak, horiek berariazko araudia baitaukate.

2.– Los derechos recogidos en el apartado primero de este artículo, excepto los de carácter electoral que se regirán por su normativa específica, serán reconocidos asimismo a las personas extranjeras empadronadas en el municipio respectivo, así como a las personas menores de edad, en los términos que se prevean en esta ley, en la legislación sectorial y en las ordenanzas y reglamentos municipales.

3.– Tokiko araugintza-ahalaren adierazpenek, eta toki-erakundeetako organoen erabakiek eta egintzek artikulu honetan jasotako eskubideak islatu eta bermatu beharko dituzte.

3.– Las manifestaciones de la potestad normativa municipal, así como los acuerdos y actos de los órganos de las entidades locales, deberán reflejar y garantizar los derechos recogidos en este artículo.

44. artikulua.– Udalerriko auzotarren betebeharrak eta erantzukizunak.

Artículo 44.– Deberes y responsabilidades ciudadanas de las personas vecinas de un municipio.

1.– Udalerriko auzotarren betebeharrak eta erantzukizunak honako hauek dira:

1.– Son deberes y responsabilidades ciudadanas de las personas vecinas de un municipio los siguientes:

a) Legez edo udal-ordenantzen bidez aurreikusitako prestazio ekonomiko eta pertsonalen bitartez, eta garraioko prestazioen bitartez, udal-eskumenak gauzatzen laguntzea.

a) Contribuir mediante aquellas prestaciones económicas, personales y de transporte que se prevean legalmente o por las ordenanzas municipales, con la finalidad de que se puedan hacer efectivas las competencias municipales.

b) Udal-erroldan agertu behar diren datuen aldaketa ekarriko duten zirkunstantzia pertsonalen edozein gorabeheraren berri ematea, aplikatzekoa den araudiarekin bat etorrita.

b) Comunicar al municipio cualquier variación de las circunstancias personales que suponga una modificación de los datos que deban figurar en el padrón municipal, de acuerdo con lo previsto en la normativa que sea de aplicación.

c) Tokiko arauak betetzea eta horiek aplikatzeko laguntza ematea, eta horretarako, tokiko agintariak informatzea bizikidetza-arauei dagokienez espazio publikoan izaten den arau-hauste oroz eta zerbitzuak ematea eragozten edo zailtzen duen edo erabiltzaile edo hirugarrenentzat arriskua dakarren edozein anomaliaz.

c) Cumplir la normativa local y colaborar en su aplicación, informando a las autoridades locales de cualquier infracción que se pueda producir a las normas de convivencia en el espacio público y de las anomalías que dificulten o impidan la prestación de un servicio o representen un peligro para las personas usuarias o terceras personas.

d) Udal-ondarea, azpiegiturak eta udal-zerbitzuak zentzuz eta egoki erabiltzea, eta haiek kontserbatzen eta berreskuratzen laguntzea. Era berean, udal ekipamenduak eta zerbitzu publikoak –bide-seinaleak eta hiri-altzariak barne hartuta– errespetatu beharko dituzte, baita haiek berreskuratzen eta kontserbatzen lagundu ere.

d) Hacer un uso racional y adecuado del patrimonio municipal y de las infraestructuras y servicios municipales, colaborando en su preservación y recuperación. Asimismo, deberán respetar los equipamientos y servicios públicos municipales, incluida la señalización viaria y el mobiliario urbano, y colaborar, en su caso, en su preservación y recuperación.

e) Espazio publikoan herritarren bizikidetzarako arauak errespetatzea, eta, era berean, beste pertsonen eskubideak ere errespetatzea.

e) Respetar las normas de convivencia ciudadana en el espacio público y respetar los derechos de las demás personas.

f) Ingurumena, espazio publikoa eta hiri-paisaia zaintzea eta hobetzen laguntzea, jarrera ekologiko eta jasangarrien bitartez.

f) Preservar y contribuir a la mejora del medio ambiente, del espacio público y del paisaje urbano, mediante comportamientos ecológicos y sostenibles.

g) Efizientzia energetikoko politika publikoak eraginkortasun handiagoz bermatzeko, toki-erakundeekin lankidetzan aritzea. Halaber, kontuan izango dituzte uraren, hondakin-uren arazketaren eta hiri-hondakinen kudeaketaren inguruko udal-zerbitzuen efizientzia areagotzeko jarraibideak.

g) Colaborar con las entidades locales en garantizar una mayor efectividad de las políticas públicas de eficiencia energética, observando las instrucciones dirigidas a una mayor eficiencia de los servicios municipales de agua, depuración de aguas residuales y gestión de residuos urbanos.

h) Hiri-bideei buruzko arauak egoki betetzea, baita hondakinak uzteko udalak zehaztutako leku, egun eta orduei buruzko arauak ere.

h) Cumplir adecuadamente las normas de vialidad urbana y las relativas al depósito de residuos en los espacios y en las fechas y horas estipuladas para ello por el ayuntamiento.

i) Legeetan eta udal-ordenantzetan –bereziki espazio publikoaren erabilerak edo auzotarren arteko bizikidetza-harremanak arautzen dituztenetan– aurreikusitako beste edozein.

i) Cualesquiera otros previstos por las leyes y por las ordenanzas municipales y, en particular, aquellos que regulen los usos del espacio público o las relaciones de convivencia entre el vecindario.

2.– Aurreko paragrafoan araututako betebeharrak eta erantzukizunak, b) idatzi-zatian aurreikusitakoa izan ezik, udalerrian modu zirkunstantzialez dauden pertsonek ere bete beharko dituzte, auzotar izan ez arren.

2.– Los deberes y responsabilidades regulados en el apartado anterior, a excepción del previsto en la letra b), serán también exigibles a todas las personas que, sin ostentar la condición administrativa de vecino, se encuentren circunstancialmente en el término municipal.

3.– Era berean, artikulu honetako lehen paragrafoan aipatutako betebeharrek eta erantzukizunek gidatuko dute, printzipioak diren aldetik, tokiko araugintza-ahala, politika publikoak, zehapen-motak eta hala badagokio, zehapenen aplikazioa eta espazio publikoa zaintzea, bizikidetza-harremanak eta zerbitzu publiko jakin batzuk ematea xede duten udal-ordenantzetan araututako zehapen-prozedurei dagokienez.

3.– Asimismo, los deberes y responsabilidades citados en el apartado primero de este artículo informarán, en su calidad de principios, las manifestaciones de la potestad normativa local, las políticas públicas, los tipos de infracción y, en su caso, la aplicación de las sanciones de los procedimientos sancionadores que se regulen en las ordenanzas municipales que tengan por objeto la preservación del espacio público, las relaciones de convivencia o la prestación de determinados servicios públicos locales.

II. KAPITULUA
ZERBITZU-KARTAK
CAPÍTULO II
CARTAS DE SERVICIOS

45. artikulua.– Zerbitzu-kartak.

Artículo 45.– Cartas de servicios.

1.– Udalerriek zerbitzu-kartak edo dokumentu baliokideak onartu ahal izango dituzte. Bertan jasoko dira udal-zerbitzu jakin batzuen ezaugarri nagusiak; erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak adieraziko dira, bai eta zerbitzu horiek ematean hartutako kalitate-konpromisoak ere. 20.000 biztanletik gorako udalerrietan, nahitaezkoa izango da zerbitzu-karta edo dokumentu baliokideak onartzea.

1.– Los municipios podrán aprobar cartas de servicios o documentos equivalentes donde se recogerá la información sobre las principales características de determinados servicios municipales, indicando los derechos y deberes de las personas que los utilicen, así como los compromisos de calidad que se asumen en su prestación. En el caso de los municipios con población superior a 20.000 habitantes, será obligatoria la aprobación de dichas cartas de servicios o documentos equivalentes.

2.– Zerbitzu-kartek edo dokumentu baliokideek adierazle objektiboak ezarriko dituzte, hala dagokionean sexuaren, adinaren edo bestelakoen arabera bereizita, udal-zerbitzuen errendimendua eta zerbitzu horien prestazioari buruzko auzotarren gogobetetzea ebaluatu ahal izateko.

2.– Las cartas de servicios o documentos equivalentes establecerán indicadores objetivos, desagregados por sexo, edad u otros, cuando proceda, que permitan evaluar el rendimiento de los servicios municipales y la satisfacción de vecinas y vecinos por la prestación de los mismos.

3.– Zerbitzu-kartei edo dokumentu baliokideei buruzko publizitatea udalaren egoitza elektronikoan edo web orrian emango da eta hala badagokio, udal-gardentasunaren atarian.

3.– A esas cartas de servicios o documentos equivalentes se les dará publicidad por medio de la sede electrónica o página web del ayuntamiento y, en su caso, a través del portal de transparencia municipal.

46. artikulua.– Tokiko zerbitzu publikoen kalitatea.

Artículo 46.– Calidad de los servicios públicos locales.

Udalerriek zerbitzu publikoen kalitatea bultzatuko dute, egiaztatze- edo ebaluazio- sistemen bitartez. Sistema horiek, aurreko artikuluan araututako zerbitzu-kartetan bilduko dira.

Los municipios promoverán la calidad de los servicios públicos mediante sistemas de certificación, acreditación o evaluación que se integrarán, en su caso, en las cartas de servicios reguladas en el artículo anterior.

VI. TITULUA
GOBERNU IREKIA. GARDENTASUNA, DATU IREKIAK ETA HERRITARREN PARTE HARTZEA
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
TÍTULO VI
GOBIERNO ABIERTO. TRANSPARENCIA, DATOS ABIERTOS Y PARTICIPACIÓN CIUDADANA
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

47. artikulua.– Gobernu irekia.

Artículo 47.– Gobierno abierto.

1.– Lege honen helburua da udalerrien eta gainerako toki-erakundeen gobernu irekia bermatzea, erakundeen kalitatea indartzeko eta Euskadiko tokiko gobernu-maila ezberdinen eta herritarren arteko harremanetarako esparru berri bat finkatzeko.

1.– La presente ley tiene como finalidad garantizar el gobierno abierto de los municipios y del resto de entidades locales como medio para reforzar la calidad institucional y establecer un nuevo marco de relación entre los distintos niveles locales de gobierno de Euskadi y la propia ciudadanía.

2.– Hona hemen gobernu irekia bermatzeko bitartekoak:

2.– El gobierno abierto se garantiza a través de los siguientes medios:

a) Gardentasuna sustatzea, eta titulu honetan eta gardentasunaren arloko oinarrizko legerian jasotako publizitate aktiboko betebeharrak bete.

a) Promoción de la transparencia y cumplimiento de las obligaciones de publicidad activa que se recogen en el presente título y en la legislación básica en materia de transparencia.

b) Informazio publikoa eskuratzea, gardentasunaren arloko oinarrizko legeriak eta lege honek aurreikusitakoarekin bat etorrita.

b) Acceso a la información pública, de acuerdo con lo previsto en la legislación básica en materia de transparencia y lo previsto en esta ley.

c) Informazio publikoa datu ireki gisa eskueran jartzea; hau da, halatan non datuak eskueran eta irisgarri egon ahal izan daitezen erreprodukzio, aldaketa edo beste datu batzuekiko integraziorako arrazoizko kostuarekin, eta ahalbidetu dadin informazio hori pertsona orok askatasunez erabiltzea, berrerabiltzea eta birbanatzea, erabat errespetatuz pribatutasun, segurtasun edo jabetzagatiko murrizketak.

c) Puesta a disposición de la información pública en forma de datos abiertos; esto es, de modo que puedan estar disponibles y accesibles con costos razonables de reproducción, modificación o integración con otros datos y que permitan la utilización, reutilización y redistribución libre por cualquier persona, con pleno respeto a las restricciones por privacidad, seguridad o propiedad.

d) Herritarren partaidetzarako tresnak eta bideak garatzea, titulu honetan zehaztutakoarekin bat etorrita.

d) Desarrollo de instrumentos y cauces de participación ciudadana, de conformidad con lo establecido en el presente título.

3.– Lege honetan aurreikusitakoaren arabera partaidetzarako kanalak zehazteaz gain, gobernu irekia gauzatzeko bitartekoen helburua da herritarrak modu sinesgarrian informatzea tokiko gobernuek nola betetzen dituzten euren eginkizunak, nolako politika publikoak abiarazten dituzten eta nola kudeatzen dituzten baliabide publikoak, era horretara arduradun publikoen kontuak ematea errazteko.

3.– Además de establecer canales de participación en los términos previstos en esta ley, los medios para hacer efectivo el gobierno abierto tienen el objetivo de ofrecer a la ciudadanía información fehaciente sobre cómo ejercen sus funciones los gobiernos locales, qué políticas públicas emprenden y de qué manera gestionan los recursos públicos, facilitando de ese modo la rendición de cuentas de las responsables y los responsables públicos locales.

4.– Titulu honetan ezarritakoetarako, hona hemen publizitate aktiboa, informazio publikoa eta herritarren parte-hartzea nozioen nondik norakoa:

4.– A efectos de lo previsto en el presente título, el alcance de las nociones de transparencia, publicidad activa, información pública y participación ciudadana será el siguiente:

a) Gardentasuna: herritarrek toki-erakundeen eskuan dagoen informazio publikora iristea errazten duen prozesua, betiere lege honek eta aplikagarri zaion legeriak ezarritako esparruan eta mugen barruan.

a) Transparencia: permite y facilita el acceso de la ciudadanía a la información pública de su interés que obre en poder de las entidades locales, siempre en el marco y dentro de los límites establecidos por la presente ley y la legislación que le sea de aplicación.

b) Publizitate aktiboa: herritarrentzat interesa duen informazio publikoa aldian-aldian, eguneratuta eta modu ulergarrian publiko egitea, tokiko botere publikoek konpromisoak nola betetzen dituzten modu sinesgarrian jakitea erraztuz eta botere horien kontu-ematea benetan gauzatuz, interakzio komunikatiboko prozesu bat sustatu ahal izate aldera.

b) Publicidad activa: consiste en hacer pública de forma periódica, actualizada y comprensible toda la información pública que sea de interés para la ciudadanía, facilitando un conocimiento fehaciente de cómo cumple sus compromisos, y haciendo efectiva la rendición de cuentas por parte de los poderes públicos locales ante la ciudadanía, a fin de poder fomentar un proceso de interacción comunicativo.

c) Informazio publikoa: toki-erakundeen esku dagoen informazio oro, beren eginkizunen barruan landu edo eskuratu dutena, edozein dela ere informazio horren euskarria eta adierazpidea.

c) Información pública: toda información, cualquiera que sea su soporte y forma de expresión, elaborada o adquirida por las entidades locales en el ejercicio de sus funciones y que obre en su poder.

d) Herritarren parte-hartzea: politika publikoak identifikatzeko, diseinatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko prestatutako prozedura, kanal, eta erakunde-organoen multzoa, edo herritarrak modu aktiboan esku hartzeko edozein tresna edo bide.

d) Participación ciudadana: conjunto de procedimientos, canales y órganos institucionales, así como instrumentos o medios de escucha activa, para la intervención de la ciudadanía en la identificación, diseño, ejecución y evaluación.

48. artikulua.– Toki-erakundeen gardentasuna eta herritarren parte-hartzea.

Artículo 48.– Transparencia de las entidades locales y participación ciudadana.

1.– Titulu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen gardentasun betebeharrak eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen printzipio orokorrak arautzea eta betebehar horiek betetzen direla zainduko duen organoa zehaztea. Organo horrek ebatziko ditu, hala badagokio, informazio publikoa eskuratzeko erreklamazioak, eta beteko ditu estatuko edo autonomia-erkidegoko legeen esparruan antzeko ezaugarriak dituzten organo edo erakundeei dagozkien bestelako eginkizunak ere.

1.– Es objeto del presente título la regulación de las obligaciones de transparencia de las entidades locales vascas y de los principios generales del derecho de acceso a la información pública, así como la determinación del órgano que velará por el cumplimiento de tales obligaciones, resolverá, en su caso, las reclamaciones en materia de acceso a la información pública, y ejercerá aquellas otras funciones que, en el marco legislativo estatal o autonómico, puedan corresponder a órganos o instituciones de similares características.

2.– Titulu honen xedea da, halaber, herritarren parte-hartzea arautzea Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan.

2.– También es objeto de este título la regulación de la participación ciudadana en las entidades locales vascas.

49. artikulua.– Titulu honetako arauen aplikazio-eremua.

Artículo 49.– Ámbito de aplicación de las normas del presente título.

1.– Titulu honetan bildutako arauak honako hauei aplikatuko zaizkie:

1.– Las normas recogidas en el presente título se aplicarán:

a) Udalerriei.

a) A los municipios.

b) Arabako lurralde historikoko kuadrilla, ermandade eta kontzejuei.

b) A las cuadrillas, hermandades y concejos del territorio histórico de Álava.

c) Gainerako toki-erakundeei, toki-araubidearen oinarrizko legeriak eta lege honek ezarritakoarekin bat etorrita.

c) Al resto de entidades locales, de acuerdo con lo establecido en la legislación básica de régimen local y en la presente ley.

d) Toki-erakunde horiei lotutako edo horien mendeko erakunde publikoei.

d) A los organismos públicos vinculados o dependientes de tales entidades locales.

e) Udal-enpresa publikoei, artikulu honetan aurreikusitako erakundeek ehuneko 50 baino gehiagoko partizipazio zuzen edo zeharkakoa badute haien kapital sozialean.

e) A las empresas públicas municipales en cuyo capital social la participación directa o indirecta de las entidades previstas en este artículo sea superior al 50 por ciento.

f) Toki-erakundeek sortutako fundazioei edo patronatuko kide gehienak toki-erakundeen ordezkari dituzten fundazioei.

f) A las fundaciones cuyo patrono fundacional sea una entidad local o cuyo patronato esté configurado de forma dominante por representantes de la entidad local.

g) Partzuergoei eta gainerako erakunde instrumentalei, tokiko kapital publikoaren partaidetza nagusitzen bada edo nagusitasunezko lekua toki-erakunde batek badu.

g) A los consorcios, así como al resto de entidades instrumentales de cualquier carácter participadas mayoritariamente por capital público local o cuya posición dominante sea de una entidad local.

2.– Publizitate aktiboko arauak aplikatu beharko dituzte, halaber, erakunde pribatuek, baldin eta aurrekontu-ekitaldi batean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietatik edo gainerako toki-erakundeetatik guztira 100.000 eurotik gorako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badituzte, edo, laguntza edo diru-laguntza publikoek gutxienez 5.000 eurora iritsirik, beraien urteko diru-sarreren ehuneko 40 gutxienez egiten badute.

2.– Estarán igualmente obligados a aplicar las normas de publicidad activa aquellas entidades privadas que durante un ejercicio presupuestario perciban de los municipios o del resto de entidades locales vascas ayudas o subvenciones que, en su conjunto, alcancen una cuantía superior a los 100.000 euros, o cuando al menos el 40 por ciento del total de sus ingresos anuales tenga el carácter de ayuda o subvención pública, siempre que alcancen como mínimo 5.000 euros.

3.– Irabazi asmorik gabeko erakundeak direnean, gizarte-, kultura-, hizkuntza- ingurumen-intereseko helburuak baino ez dituztenean, eta 50.000 eurotik beherako aurrekontua dutenean, lege honek ezarritako betebeharrak betetzeko, ekarpen edo laguntza gehienen iturburu diren toki-erakundeetako bitarteko elektronikoak erabili ahal izango dituzte.

3.– Cuando se trate de entidades sin ánimo de lucro que persigan exclusivamente fines de interés social, cultural, lingüístico o medioambiental y cuyo presupuesto sea inferior a 50.000 euros, el cumplimiento de las obligaciones derivadas de esta ley podrá realizarse usando los medios electrónicos de las entidades locales de las que procedan, en su caso, la mayor parte de las aportaciones o ayudas.

4.– Aurreko paragrafoetan zehaztutakoez bestelako beste edozein pertsona fisiko edo juridiko ere, zerbitzu publikoak ematen baditu edo administrazioaren ahalak betetzen baditu, behartuta egongo da, eskatzen bazaio, tokiko administrazioari eta haren erakunde instrumentalei, mendeko nahiz lotutako, titulu honetan aurreikusitako betebehar guztiak benetan gauzatzeko beharrezkoa den informazio guztia ematera. Betebehar hori sektore publikoko kontratuen esleipendunei ere badagokie, kontratuan aurreikusitako baldintzetan.

4.– Cualquier persona física o jurídica distinta de las previstas en los apartados anteriores que preste servicios públicos o ejerza potestades administrativas estará, previo requerimiento, obligada a suministrar a la Administración local o a sus entes instrumentales dependientes o vinculados a ella, toda la información que sea necesaria para el cumplimiento efectivo por parte de la entidad local de las obligaciones previstas en este título. Esta obligación se extenderá a los adjudicatarios de contratos del sector público en los términos previstos en el respectivo contrato.

II. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TOKI-ERAKUNDEEK PUBLIZITATE AKTIBOAREN ARLOAN DITUZTEN BETEBEHARRAK
CAPÍTULO II
OBLIGACIONES DE PUBLICIDAD ACTIVA DE LAS ENTIDADES LOCALES VASCAS

50. artikulua.– Publizitate aktiboa. Printzipio orokorrak.

Artículo 50.– Publicidad activa. Principios generales.

1.– Herritarrek eta herritar-erakundeek tokiko gobernua eta administrazioa nola antolatzen den, zer eginkizun betetzen dituen, erabakiak hartzerakoan zer eremu eta politika lehenesten duen eta tokiko zerbitzu publikoak kudeatzerakoan baliabideak nola esleitzen dituen jakiteko interesgarri den informazio publiko oro, aldian-aldian eta etengabe, eta eskura dauden bideak erabiliz, publiko egin beharrekoa da lege honen ondorioz, eta betebehar hori bere gain hartuko dute euskal toki-erakundeek.

1.– Las entidades locales vascas asumirán las obligaciones derivadas de esta ley de suministrar de forma periódica y continua, a través de los diferentes medios a su alcance, toda la información pública que sea de interés para que la ciudadanía y las respectivas entidades ciudadanas puedan conocer cómo se organiza el gobierno y la administración local, qué funciones realiza, en qué ámbitos y políticas prioriza sus decisiones, y cómo asigna sus recursos en la gestión de los servicios públicos locales.

2.– Publizitate aktiboaren arloko betebeharren helburua da, alde batetik, toki-erakundeen boterearen, jarduera politiko eta instituzionalaren, eta administrazio-jardunaren kontrola erraztea; eta, bestetik, ordezkari publikoek kontuak emango dituztela eta herritarrek haien kudeaketa arakatzeko aukera izango dutela segurtatzea.

2.– La finalidad de las obligaciones de publicidad activa es facilitar el ejercicio del control del poder, de la actividad político-institucional y de la actuación administrativa de los entes locales, así como garantizar la rendición de cuentas de las representantes y los representantes públicos y el escrutinio de su gestión por la ciudadanía.

3.– Gardentasun-betebeharrak, batez ere, informazio interesgarri guztia erakundearen webgunean edo egoitza elektronikoan argitaratuz beteko dira, hala dagokionean genero-ikuspegia txertatuz. Aurrekoa gorabehera, eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioa bermatze aldera, tokiko botere publikoek informazio hori beste bide batzuen bitartez ere zabaldu beharko dute, baliabide elektronikoetara jotzeko modurik ez duten herritarrek eta, batez ere, Interneten nabigatzeko baliabiderik, bitartekorik edo ezagutzarik ez duten pertsona edo kolektiboek ere izan dezaten haren berri. Pertsona eta kolektibo horiei guztiei, informazio hori eskuratzeko eta, beste pertsona edo kolektiboek bezalaxe, beren eskubideak baliatzeko behar dituzten publizitate aktiboko bitartekoak edo tresnak eskainiko dizkie administrazio publikoak, erabilgarri dituen baliabide teknologiko eta ekonomikoen barruan.

3.– Las obligaciones de transparencia se manifestarán principalmente mediante la inserción de toda la información de interés a través de la web institucional o sede electrónica de cada entidad, incorporando, cuando proceda, la perspectiva de género. No obstante lo anterior, en aras de garantizar el principio de accesibilidad universal, los poderes públicos locales deberán asimismo difundir esa información por otros medios, al objeto de que pueda ser conocida por aquel segmento de la población que no tenga acceso a medios electrónicos, y especialmente por aquellos colectivos o personas que no dispongan de recursos, medios o conocimientos para navegar por Internet. A todas estas personas y colectivos, la Administración pública, dentro de los recursos tecnológicos y económicos disponibles, les procurará los medios de publicidad activa o les proporcionará las herramientas para que puedan acceder a la misma información y ejercer los mismos derechos que cualquier persona o colectivo.

4.– Publizitate aktiboaren arloan aplikatu beharrekoak izango dira, halaber, gardentasunari buruzko oinarrizko legeriak bere egiten dituen mugak, bereziki datu pertsonalen babesaren ondoriozkoak. Alde horretatik, informazioan bereziki babestutako datuak azaltzen badira, datu pertsonalak disoziatu egin beharko dira publiko egin aurretik.

4.– En materia de publicidad activa serán asimismo aplicables los límites que la legislación básica en materia de transparencia pueda incorporar, particularmente aquellos derivados de la protección de datos de carácter personal. En este aspecto, si la información contuviera datos especialmente protegidos, su publicidad solo podrá llevarse a cabo previa disociación de los datos de carácter personal.

5.– Egoitza elektronikoetan edo beste edozein formatu-motatan azaltzen den informazioak egiazkoa, erraz eskuratzeko modukoa, bereizkeriarik egiten ez duena, argia, erraza eta zehatza behar du izan; eta, gainera, herritarrek ulertzeko moduko mezuekin osatu beharko da; horretarako, batez ere bideoak, grafikoak, argazkiak, marrazkiak eta ematen den informazioaren nondik norakoak hobeto ulertzen laguntzen duten beste edozein konposizio-bide erabiliko da, orria edo dokumentu-euskarria osatzeko.

5.– La información que se incluya en las sedes electrónicas o en cualquier otro tipo de formato deberá ser veraz, de fácil acceso, no discriminatoria, clara, sencilla y concisa, así como articularse a través de mensajes entendibles por la ciudadanía, utilizando especialmente vídeos, gráficos, fotos, dibujos y cualquier otro medio de composición de la página o del soporte documental que pueda ayudar a comprender mejor a la ciudadanía el alcance de la información proporcionada.

6.– Publizitate aktiboaren adierazpen grafikoak erabiliko dira, lehentasunez, publizitate aktiborako bitarteko gisa konplexutasun handiko gai eta datuen kasuan, Nolanahi ere, adierazpen grafiko horiek nahitaez erabili beharko dira izaera ekonomiko-finantzarioa duen edozein informazioren kasuan, eta orobat baliabide publikoen erabilerari, politika publikoen lehentasunei eta herritarrek zerbitzu publikoez duten gogobetetasunari buruzko informazioaren kasuan ere, edo estatistika edo ehunekoen bidez erakusteko modukoa den beste edozein informazioren kasuan.

6.– Las representaciones gráficas de la publicidad activa serán el medio de publicidad activa preferente en aquellas materias o datos de notable complejidad. En todo caso, serán de uso preceptivo en cualquier información de carácter económico-financiero, así como en toda aquella que tenga por objeto el uso de recursos públicos, la priorización de políticas públicas, la satisfacción ciudadana por los servicios públicos o cualquiera otra que pueda mostrarse estadísticamente o a través de porcentajes.

7.– Era berean, tokiko administrazioek eskaintzen duten informazioak izan behar du beste edozein pertsonak erraz eskuratzeko modukoa; doakoa; denboran, egokia; kalitate handikoa; segurua; kanal anitzekoa; formatu anitzekoa, eta berrerabilgarria; eta, gainera, interoperabilitateak bermatuta egon behar du. Orobat zainduko da desgaitasunen bat duten pertsonek informazioa eskuratu ahal izatea; horiek horrela, administrazio publikoek, erabilgarri dituzten baliabide teknologiko eta ekonomikoen barruan, bitartekoak jarriko dituzte herritarrek, herritarren elkarteek eta, halakorik izanez gero, lege honen arabera eratutako plataforma, foro eta sare guztiek informazioa berdin-berdin eskuratu dezaketela bermatzeko.

7.– Asimismo, la información que se provea por las administraciones locales deberá ser accesible fácilmente para cualquier tipo de persona, gratuita, oportuna en el tiempo, de calidad contrastada, segura, multicanal, multiformato y reutilizable, y habrá de garantizarse la interoperabilidad. Se salvaguardará igualmente el acceso a la información de las personas que padezcan cualquier tipo de discapacidad, debiendo las administraciones públicas, dentro de sus disponibilidades tecnológicas y económicas, poner los medios para garantizar ese acceso en condiciones de igualdad a toda la ciudadanía, a sus entidades asociativas y, en su caso, a las plataformas, foros o redes constituidas de acuerdo con la presente ley.

8.– Gainera, bermatuko da tokiko administrazioen dokumentu eta bestelako euskarrietan ez dela hizkuntzaren erabilera sexistarik egiten, ez zuzenean sortutakoetan ez hirugarren pertsona edo erakunde batzuen bidez sortutakoetan.

8.– Asimismo, se garantizará un uso no sexista de todo tipo de lenguaje en los documentos y soportes que las administraciones locales produzcan directamente o a través de terceras personas o entidades.

9.– Halaber, euskararen erabileraren normalizazioari buruzko legeria betetzea bermatuko da, eta bereziki toki-erakundeen publizitate aktiboan euskararen erabilera sustatzean arreta jartzea.

9.– Igualmente, se garantizará el cumplimiento de la legislación relativa a la normalización del uso del euskera, y especialmente de la atención a su fomento en la publicidad activa de las entidades locales.

51. artikulua.– Publizitate aktiboaren izaera.

Artículo 51.– Carácter de la publicidad activa.

Titulu honetan jasotako gardentasun- eta publizitate-betebeharrak, lege honetan aurreikusitako salbuespenak salbu, gutxieneko arautzat hartuko dira. Toki-erakundeen esku dago horiek hobetzea, bai araugintzarako ahal propioak baliatuz beren gobernu-organoen erabakien bidez, bai lege honetan ezarritakoa betetzerakoan gardentasun-estandar zorrotzagoak sartuz.

Las obligaciones de transparencia y publicidad recogidas en el presente título tendrán la consideración, salvo las excepciones previstas en esta ley, de normas mínimas, que a su vez podrán ser mejoradas por las propias entidades locales, ya sea a través del ejercicio de potestades normativas propias, por medio de acuerdo de sus órganos de gobierno, o mediante la incorporación de estándares de transparencia más exigentes en la ejecución de la presente ley.

52. artikulua.– Erakundeari eta antolamenduari buruzko informazioa.

Artículo 52.– Información institucional y organizativa.

1.– Arlo honetan, gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak honakoak dira:

1.– Las obligaciones mínimas de transparencia en este ámbito son las siguientes:

a) Toki-erakundearen organoak, beharrezkoak eta osagarriak, honako hauek adierazita: beraien titularrak (osaera), horiek betetzen dituzten eginkizunak eta horiei aplikagarri zaizkien arauak. Era berean, publiko egingo dira organo bakoitzaren gai-zerrendak eta hartzen dituzten erabakiak.

a) Órganos necesarios y complementarios de la entidad local, con especificación de sus titulares (composición) y funciones que desarrollan y la normativa que les sea de aplicación. Asimismo se difundirán los órdenes del día y los acuerdos que se adopten en cada uno de estos órganos.

b) Erakundean eta haren gobernu-taldeetan ardura politiko gorena duten pertsonei buruzko informazioa, curriculumeko datuak barne.

b) Información sobre el personal responsable político máximo de la entidad y de sus equipos de gobierno, con introducción de sus datos curriculares.

c) Publiko egingo dira udaleko gobernu-plana, agintaldiko plana edo jarduera-plana, halakorik izanez gero, eta orobat, aldian-aldian, horien betetze-maila.

c) Publicación del plan de gobierno, plan de mandato o plan de actuación municipal, cuando existiera, y de forma periódica su grado de realización.

d) Alkatearen eta zinegotzien arduraldi-araubidea.

d) Régimen de dedicación del alcalde o alcaldesa y los concejales o concejalas.

e) Erakunde bakoitzean behin-behinekoak diren lanpostuen zerrenda.

e) Relación de los puestos de naturaleza eventual de cada entidad.

f) Toki-ordezkarien ondasun eta jarduerei buruzko urteroko aitorpenak, indarrean dagoen legerian ezarritako eran.

f) Declaraciones anuales de bienes y actividades de los representantes y las representantes locales, en los términos establecidos en la legislación vigente.

g) Udaleko alderdi politikoei buruzko informazioa.

g) Información sobre los grupos políticos municipales.

h) Toki-erakundeko arlo eta sailen antolamendu-egitura eguneratua; berariaz aipatu beharko dira zuzendaritzako edo erantzukizuneko lanpostuak, lanpostu horiek betetzeko zer profil behar den eta lanpostu horiek betetzen dituztenek zer ibilbide profesional daukaten.

h) Estructura organizativa de las áreas o departamentos de la respectiva entidad local actualizada, con expresa mención de los puestos directivos o de responsabilidad, así como del perfil requerido para el desempeño de tales puestos de trabajo y trayectoria profesional de las personas que los ocupen.

i) Aholku-organoak eta gizarte-partaidetzakoak, haien jarduera eta erabakiak barne.

i) Órganos consultivos y de participación social, con inclusión de su actividad y acuerdos.

j) Edonolako erakunde instrumentalak, eta arduradun gorenak zein diren eta haien antolamendu-egitura zer-nolakoa den ere adierazi beharko da.

j) Entidades instrumentales de cualquier carácter, indicando quiénes son los máximos responsables y definiendo su estructura organizativa.

k) Antolamendu-egituren plan eta programak –beren xede zehatzak eta horiek gauzatzeko aurreikusitako baliabideak eta epea identifikatuz–, eta plan eta programon betetze-maila eta emaitzak, zeinak aldizka ebaluatu eta argitaratu beharko baitira, toki-administrazio eskudunak zehazten duen eran, neurketa eta balorazioko adierazleekin batera.

k) Planes y programas de sus diferentes estructuras organizativas, identificando los objetivos concretos de estos, medios y tiempo previsto para su concreción, y su grado de cumplimiento y resultados, que deberán ser objeto de evaluación y publicación periódica junto con los indicadores de medida y valoración, en la forma en que se determina por cada administración local competente.

2.– Toki-erakundeek argitara emango dituzte, beren web-orri instituzionaletan eta informazio orokorreko gainerako medio propioetan, beren posta-helbidea, beren helbide elektronikoa eta erakundeak herritarrentzat dituen irispide orokorreko telefono-zenbakiak, eta adieraziko dituzte beren hautetsi-karguen eta zuzendaritza-karguen interakzio-moduak.

2.– Las entidades locales publicarán, en sus páginas web institucionales y en los demás medios propios de información general, su dirección postal, su dirección electrónica, y el número o números de teléfono de acceso general a la entidad para la ciudadanía, y expresarán los modos de interacción comunicativa de sus cargos electos y directivos.

3.– Halaber, ezagutzera emango da zein kanaletatik eskaintzen diren herritarren arretarako zerbitzuak eta zein kanaletatik gauzatu daitekeen herritarren parte-hartzea.

3.– Asimismo, se darán a conocer los diferentes canales por los que se ofrecen los servicios de atención a la ciudadanía y los diferentes canales por los que se puede ejercer la participación ciudadana.

53. artikulua.– Informazio juridiko-normatiboa.

Artículo 53.– Información jurídico-normativa.

Arlo honetan, gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak honakoak dira:

Las obligaciones mínimas de transparencia en este ámbito son las siguientes:

a) Toki-erakundeen ordenantza, erregelamendu eta aurrekontuen proiektuak, beranduenera ere, hasierako onarpena eman eta berehala argitaratuko dira.

a) Se publicarán los proyectos de ordenanzas y reglamentos y de presupuestos de las entidades locales, al menos inmediatamente después a su aprobación inicial.

b) Publikoak izango dira, halaber, udal-organoek onartutako erabakiak, baldin eta zuzenbidea interpretatzen badute edo ondorio juridikoak badituzte.

b) Serán públicos asimismo los acuerdos adoptados por órganos municipales que conlleven una interpretación del Derecho o tengan efectos jurídicos.

c) Aholku-organoen txosten edo irizpenak ere publikoak izango dira.

c) Los informes o dictámenes de órganos consultivos serán, asimismo, públicos.

d) Herritarren partaidetzako prozesuaren txostena eta ondorioak, halakorik baldin badago.

d) La memoria y conclusiones del proceso de participación ciudadana, cuando lo hubiere.

e) Hasita, martxan eta bukatuta dauden partaidetzako prozesuak. Eta bereziki, prozesu horiekin lotutako txostenak.

e) Los procesos participativos iniciados, en curso y concluidos. En particular, los informes en relación con tales procesos.

54. artikulua.– Tokiko politika publikoen eta zerbitzu-zorroaren gaineko informazioa.

Artículo 54.– Información de políticas públicas locales y de la cartera de servicios.

Arlo honetan, gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak honakoak dira:

Las obligaciones mínimas de transparencia en este ámbito son las siguientes:

a) Toki-erakundeek modu argi, irisgarri, ulergarri eta errazean zabalduko dute zer sartzen den herritarrei eskaintzen dieten zerbitzu-zorroan, eta berariaz zehaztuko dute zer ondasun eta prestazio eskaintzen dituen toki-erakundeak eta horien kostua zenbatekoa den, bai osotara eta bai pertsona bakoitzeko.

a) Las entidades locales difundirán de forma clara, accesible, comprensible y sencilla cuál es la cartera de servicios que prestan a la ciudadanía, con expresa indicación de cuáles son los bienes y prestaciones que en cada caso presta la entidad local y el coste de los mismos, tanto global como de forma individualizada.

b) Era berean, publiko egingo dituzte zerbitzu-kartak edo pareko dokumentuak, eta, halakorik badute, zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko edo egiaztatzeko prozesuak.

b) Harán públicas, asimismo, las cartas de servicios o documentos equivalentes y, en su caso, las procesos de certificación o acreditación de la calidad de los servicios.

c) Eskaintzen den zerbitzu bakoitzari buruz ordutegia eta ordaindu beharreko prezio publikoak edo udal-tasak zehaztu beharko dira.

c) De cada servicio que se preste se fijarán los horarios, así como los precios públicos o tasas municipales que se deban abonar.

d) Gainera, informazio agregatua, laburra eta argia eskainiko da honako zerbitzu hauen gainean:

d) Asimismo se contendrá una información agregada, sucinta y clara sobre la cartera de los siguientes servicios:

1.– Mantentze-lanak eta obrak

1.– Mantenimiento y obras

2.– Segurtasun publikoa eta babes zibila

2.– Seguridad pública y protección civil

3.– Hondakinen bilketa eta tratamendua

3.– Recogida y tratamiento de residuos

4.– Uraren kudeaketa

4.– Gestión del agua

5.– Kale-garbiketa

5.– Limpieza viaria

6.– Ekonomia-jarduerak eta lizentziak

6.– Actividades económicas y licencias

7.– Hirigintza eta ingurumena

7.– Urbanismo y medio ambiente

8.– Kultura eta kirolak

8.– Cultura y deportes

9.– Gizarte-zerbitzuak

9.– Servicios sociales

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasuna

10.– Igualdad de mujeres y hombres

55. artikulua.– Kudeaketa publikoari buruzko informazioa.

Artículo 55.– Información sobre gestión pública.

Arlo honetan, gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak honakoak dira:

Las obligaciones mínimas de transparencia en este ámbito son las siguientes:

a) Kontratu guztiak publikoak izango dira, honako hauek adierazita: xedea, iraupena, lizitazio- eta esleipen-zenbatekoa, zein prozeduraren bidez egin den, zein bitartekoren bidez iragarri den, prozeduran parte hartu duten lizitatzaileen kopurua, esleipendunaren nortasuna, eta kontratuaren aldaketak eta luzapenak. Kontratuetan atzera egiteko eta kontratuari uko egiteko erabakiak ere argitaratu egin beharko dira.

a) Serán públicos los contratos formalizados, con indicación del objeto, la duración, el importe de licitación y de adjudicación, el procedimiento utilizado para su celebración, los instrumentos a través de los cuales se ha publicitado, el número de licitadores participantes en el procedimiento y la identidad de la adjudicataria, así como las modificaciones y prórrogas del contrato. También serán públicas las decisiones de desistimiento y renuncia de los contratos.

b) Datu estatistikoak sektore publikoko kontratuen legedian aurreikusitako prozeduretako bakoitzaren bidez esleitutako kontratuek aurrekontuaren gainean hartzen duten ehunekoari buruz.

b) Los datos estadísticos sobre el porcentaje, en volumen presupuestario, de contratos adjudicados a través de cada uno de los procedimientos previstos en la legislación de contratos del sector público.

c) Ezarritako zigorrak, hala badagokio, kontratisten ezbetetzeengatik.

c) Las penalidades impuestas, en su caso, por incumplimiento de los contratistas.

d) Suntsiarazitako kontratuen zerrenda. Bereziki, publiko egingo dira kontratuetan atzera egiteko eta uko egiteko erabakiak.

d) La relación de contratos resueltos. Específicamente, se harán públicas las decisiones de desistimiento y renuncia de los contratos.

e) Kontratu txikiak hiru hilabetean behin argitaratuko dira, modu agregatuan, eta argitaratzen direnetik gutxienez 12 hilabetez emango da horien berri.

e) Los contratos menores se publicarán trimestralmente de forma agregada y quedará constancia de ellos durante al menos 12 meses desde su publicación.

f) Sektore publikoko kontratuei buruzko legerian aurreikusitako prozedura bakoitzaren bidez esleitutako kontratuek aurrekontuaren gainean zenbateko ehunekoa hartzen duten adierazten duten estatistika-datuak argitaratu egingo dira.

f) Los datos estadísticos sobre el porcentaje, en volumen presupuestario, de contratos adjudicados a través de cada uno de los procedimientos previstos en la legislación de contratos de sector público.

g) Sinatutako hitzarmenen zerrenda, honako hauek adierazita: sinatzaileak, xedea, iraupena, aldaketak, prestazioak eta adostutako betebehar ekonomikoak –halakorik baldin badago–.

g) La relación de los convenios suscritos, con mención expresa de las partes firmantes, su objeto, duración y modificaciones, así como de las prestaciones y, en su caso, obligaciones económicas derivadas de los mismos.

h) Sinatzen diren kudeaketa-gomendioak ere argitaratuko dira, honako datu hauek adierazita: xedea, aurrekontua, iraupena, betebehar ekonomikoak eta azpikontratazioak, berariaz aipatuz esleipendunak, esleipena egiteko jarraitutako prozedura eta esleipenaren zenbatekoa.

h) Las encomiendas de gestión que se firmen, con indicación de su objeto, presupuestos, duración, obligaciones económicas y subcontrataciones, con mención expresa de las personas adjudicatarias, procedimiento seguido para la adjudicación e importe de esta.

i) Emandako diru-laguntza eta laguntza publikoak: zenbatekoa, xedea edo helburua, eta onuradunak.

i) Las subvenciones y ayudas públicas concedidas, con indicación de su importe, objetivo o finalidad y beneficiarios.

56. artikulua.– Toki-erakundeen zerbitzurako langileei buruzko informazioa.

Artículo 56.– Información sobre el personal al servicio de las entidades locales.

Arlo honetan, gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak honakoak dira:

Las obligaciones mínimas de transparencia en este ámbito son las siguientes:

a) Publiko egingo dira enplegu publikoaren eskaintzak, zenbateraino bete diren, eta funtzionario eta lan-kontratupeko langileentzako hautaketa-prozesuak –deialdiak, eta izendapenera arteko edo kontratua sinatu arteko egintza guzti-guztiak barne–.

a) Publicidad de las ofertas de empleo público y su grado de ejecución y de todos los procesos selectivos para el personal funcionario o laboral, con inclusión de las convocatorias y todos los actos posteriores hasta el nombramiento o la suscripción del correspondiente contrato.

b) Toki-administrazioek edo beste erakunde mota batzuek emandako ikastaro eta prestakuntza-programak.

b) Los cursos y programas de formación impartidos por las administraciones locales o por otro tipo de entidades.

c) Sindikatu-ordezkaritzako organoak osatzen dituzten kideak eta horretarako liberatuta dauden pertsonen kopurua, berariaz aipatu beharko delarik zer ordu-kreditu duten.

c) Los miembros que componen los órganos de representación sindical y el número de personas que están liberadas, con expresa mención del crédito horario de que dispongan.

d) Lanpostuen zerrendek taula sinoptiko bat jaso beharko dute, non, kategoriaren araberako ordainsari indibidualizatua jartzeaz gainera, antolamendu-tresna horren elementu garrantzitsuenak laburtuko diren.

d) Las relaciones de puestos de trabajo deberán incorporar un cuadro sinóptico que resuma, además de la retribución individualizada por categoría, los elementos más relevantes de ese instrumento de ordenación.

e) Bateragarritasun-adierazpenen arloan eskumena duen organoaren ebazpenak.

e) Las resoluciones del órgano competente en materia de declaraciones de compatibilidad.

57. artikulua.– Informazio ekonomiko-finantzarioa eta aurrekontuei buruzko informazioa.

Artículo 57.– Información económico-financiera y presupuestaria.

Arlo honetan, gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak honakoak dira:

Las obligaciones mínimas de transparencia en este ámbito son las siguientes:

a) Toki-erakundearen aurrekontuak argitara emango dira osorik eta eguneratuta, modu erraz, argi eta grafiko batean, partida nagusiak deskribatuz dira eta informazio zehatza emanez beraien exekuzio-maila ezagutzeko eta ekitaldian zehar onetsitako aurrekontu-aldaketak jakiteko.

a) Se publicarán de forma íntegra y actualizada, así como de un modo sencillo, claro y gráfico los presupuestos de la entidad local, con descripción de las principales partidas e información precisa que permita conocer el grado de ejecución, y las modificaciones presupuestarias aprobadas durante el ejercicio.

b) Argitaratu beharreko urteko kontuak, eta kanpo-kontroleko organoek horiei buruz egiten dituzten kontu-auditorien eta fiskalizazioen txostenak.

b) Las cuentas anuales que deban rendirse y los informes de auditoría de cuentas y de fiscalización por parte de los órganos de control externo que sobre ellos se emitan.

c) Aurrekontu-egonkortasunerako eta finantza-jasangarritasunerako helburuak betetzeari buruzko informazioa.

c) La información sobre el cumplimiento de los objetivos de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera.

d) Diru-sarrera eta gastuei buruzko oinarrizko informazioa.

d) La información básica sobre sus ingresos y gastos.

e) Hornitzaileen ordainketaren arloko berankortasunaren gaineko legeria betetzeko epeak.

e) Los plazos de cumplimiento de la legislación en materia de morosidad en el pago a proveedores.

f) Ondareko ondasun higiezinen zerrenda, hala bere jabetzakoak direnena nola haien gaineko eskubide errealen bat duenena.

f) La relación de bienes patrimoniales inmuebles que sean de su propiedad o sobre los que se ostente algún derecho real, y, en su caso, la entidad a la que están cedidos.

g) Kontzeptu guztiak hartuta toki-erakundeko ordezkari politikoek eta zuzendaritzako langileek jasotzen dituzten ordainsariak, eta kargua edo eginkizuna utzi ostean jasotzen dituzten kalte-ordainak –halakorik izanez gero–.

g) Las retribuciones que por todos los conceptos perciben anualmente los representantes y las representantes políticos y el personal directivo de la entidad local, así como las indemnizaciones, en su caso, tras dejar el ejercicio del cargo o función.

58. artikulua.– Interes orokorreko informazioa.

Artículo 58.– Información de interés general.

1.– Herritarrentzako interesekoa den informazioa ere argitaratuko da, ahaztu gabe betiere dagokion arautegi espezifikoak ezarritako informazio-betebeharrak.

1.– Se publicará además información de interés general para la ciudadanía, sin perjuicio de las obligaciones de información impuestas por la correspondiente normativa específica.

2.– Ezagutzera emango dira herritarren arretarako eta partaidetzarako zerbitzuak eskaintzeko dauden kanalak.

2.– Se darán a conocer los diferentes canales por los que se ofrecen los servicios de atención a la ciudadanía y para la participación ciudadana.

59. artikulua.– Datuen irekitasuna.

Artículo 59.– Apertura de datos.

Lege honen aplikazio-eremuak eragindako subjektuek beharrezkoak diren ekintzak sustatu beharko dituzte beren eskura dauden datuen benetako irekitasunerako, berrerabiliak izan daitezen, betiere pribatutasun-, segurtasun- eta jabego-murrizketak erabat errespetatuz. Datu-irekitasuntzat ulertzen da datuak eskueran jartzea web-bidez eskuragarri izango den formatu digital, estandarizatu eta irekian, egitura argi eta esplizitu bati jarraituta, herritarrek eta agente konputazionalek ulertu eta berrerabili ahal izateko eran.

Los sujetos afectados por el ámbito de aplicación de esta ley deben promover las acciones necesarias para una efectiva apertura de los datos públicos que obren en su poder de forma reutilizable con pleno respeto a las restricciones de privacidad, seguridad o propiedad. Se entiende por apertura de datos la puesta a disposición de datos en formato digital, accesible vía web, estandarizado y abierto, siguiendo una estructura clara y explícita que permita su comprensión y reutilización, tanto por la ciudadanía como por agentes computacionales.

60. artikulua.– Informazioaren berrerabilpena.

Artículo 60.– Reutilización de la información.

1.– Toki-erakundeek informazio publikoa berrerabil dadin bultzatuko dute, sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen inguruko oinarrizko legeriarekin bat, herritarrek toki-erakundeen esku dauden eta nahi erara erabiltzeko diren datuak baliatu ahal izan ditzaten.

1.– Las entidades locales fomentarán la reutilización de la información pública, conforme a la legislación básica en materia de reutilización de la información del sector público, con el objetivo de que la ciudadanía pueda hacer uso de los datos de libre disposición que obren en poder de aquellas.

2.– Berrerabilpena da toki-erakundeen esku dauden datuak eta informazioa herritarrek erabiltzea helburu komertzial edo ez-komertzialekin, betiere erabilera hori administrazio publikoaren jarduera bat ez bada eta arlo horretan aplikatu beharreko legerian aurreikusitakoarekin bat etorriz burutzen bada.

2.– La reutilización consiste en el uso por la ciudadanía de información y datos que obran en poder de la entidad local con fines comerciales o no comerciales, siempre que dicho uso no constituya una actividad administrativa pública y se lleve a cabo de acuerdo con lo que se prevea en la legislación aplicable en esta materia.

3.– Berrerabilpenak helburu izango ditu, halaber, sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen arloko oinarrizko legerian ezartzen direnak.

3.– La reutilización perseguirá, asimismo, los fines que se establezcan en la legislación básica en materia de reutilización de la información del sector público.

4.– Sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen arloko oinarrizko legeriak eta Euskal Autonomia Erkidegoko legeriak informazio publikoa berrerabiltzeko baldintzak ezarriko dituzte. Edonola ere, zehaztutako kasuetan izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek datuak nahi erara berrerabiltzea bultzatuko dute, aurrez eskaerarik egin beharrik izan gabe, eta berrerabilpen hori inolako baimenak eskuratzearen mende utzi gabe.

4.– La legislación básica en materia de reutilización de la información del sector público y la legislación autonómica establecerán las condiciones para la reutilización de información pública. En todo caso, salvo supuestos tasados, las entidades locales vascas promoverán la reutilización libre de los datos, sin someterla a solicitud previa ni sujetar su ejercicio mediante el otorgamiento de licencias tipo.

61. artikulua.– Gardentasunaren ataria eta kanal anitzeko sistema.

Artículo 61.– Portal de transparencia y sistema multicanal.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek gardentasunaren atari bat sortu ahal izango dute beren egoitza elektronikoetan edo erakunde-webgunetan, herritarrek eta erakundeek titulu honetan ezarritako gardentasun-betebeharren ondorioz publikoa den informazio oro eta toki-erakundeak eman nahi duen informazio guztia eskuratzea errazteko.

1.– Las entidades locales vascas podrán configurar en sus sedes electrónicas o web institucionales un portal de transparencia, en el que facilitarán a la ciudadanía y entidades el acceso a toda la información pública derivada de las obligaciones de transparencia establecidas en el presente título y aquella otra que se quiera aportar por la entidad local respectiva.

2.– 20.000 biztanle baino gehiagoko toki-erakundeek derrigor izan beharko dute gardentasun-atari bat.

2.– Las entidades locales que agrupen una población superior a 20.000 habitantes deberán disponer de un portal de transparencia.

3.– Espazio bat prestatu beharko da herritarrek proposamenak eta iradokizunak egin ditzaten, bai eskatutako informazioari buruz, bai beren eskueran jarritako informazioari eta erabilitako formatu, programa edo lengoaia informatikoei buruz. Espazio horrek, era berean, aukera eman ahal izango du datuen irekitasunari eta berrerabilerari buruzko aplikazio informatikoen garapenean parte hartzeko.

3.– Se deberá habilitar un espacio para que la ciudadanía realice propuestas y sugerencias tanto en torno a la información demandada como en torno a la información puesta a su disposición y a los formatos, programas o lenguajes informáticos empleados. Este espacio podrá también habilitar la participación en el desarrollo de las aplicaciones informáticas referentes a la apertura y reutilización de datos.

4.– Toki-erakundearen beraren erregelamendu bidez, gainera, informazioa herritarren artean zabaltzea eta herritarren partaidetza bultzatuko duten kanal anitzeko sistemak paratu ahal izango dira.

4.– Por reglamento de la respectiva entidad local, se podrán articular asimismo sistemas multicanal que fomenten la información y la participación ciudadana.

III. KAPITULUA
INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEARI BURUZKO PRINTZIPIOAK ETA ERREKLAMAZIO-ORGANOARI
CAPÍTULO III
PRINCIPIOS EN MATERIA DE ACCESO A LA INFORMACIÓN PÚBLICA Y ÓRGANO DE RECLAMACIONES

62. artikulua.– Informazio publikoa eskuratzeari buruzko printzipioak.

Artículo 62.– Principios en materia de acceso a la información pública.

1.– Pertsona fisikoek, pertsona juridikoek, erakundeek eta lege honetan ezarritakoaren arabera eratutako plataforma eta sareek eskubidea izango dute –arrazoitu beharrik gabeko eskabide bat aurkeztuta– informazio publikoa eskuratzeko, eta eskubide hori gauzatuko da arlo hau arautzen duen gardentasunaren oinarrizko legerian ezarritako eran eta lege honetan eta kasuan kasuko udal-erregelamenduetan aurreikusitakoarekin bat.

1.– Las personas físicas, personas jurídicas, entidades y plataformas o redes constituidas de acuerdo con lo establecido en la presente ley dispondrán, previa solicitud que no precisa ser motivada, del derecho de acceso a la información pública en los términos recogidos en la legislación básica en materia de transparencia que regula esta materia y de acuerdo con lo que se prevé en esta ley, así como de conformidad con lo que se establezca en los reglamentos o acuerdos municipales.

2.– Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeari dagokionez, gardentasunaren oinarrizko legeriak ezartzen dituen mugak era murriztailean interpretatuko dira, eta, betiere, lehendabizi ebaluatu beharko dira, alde batetik, aipatzen diren interes publiko eta pribatuari eragindako ustezko kalteak, eta, bestetik, eskatutako informazioa zenbateraino den garrantzitsua edo adierazgarria, eta zenbateraino den beharrezkoa, objetiboki, gobernuaren ekintzaren kontrol demokratikoa egiteko.

2.– Las limitaciones establecidas en la legislación básica en materia de transparencia en el ejercicio del derecho de acceso a la información pública serán interpretadas con carácter restrictivo y mediante un proceso de evaluación entre el daño presumiblemente producido al interés público y privado que se invoque frente a la relevancia o trascendencia de la información solicitada y su necesidad objetiva para llevar a cabo un escrutinio democrático de la acción de gobierno.

3.– Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea –toki-botere publikoen eta erakunde horien arduradun publikoen kontu-ematearen kontrol demokratikorako beharrezko den aldetik– antiformalismoan eta garapen-samurtasunean oinarritutako prozeduren bidez baliatuko da; eta, edonola ere, eskubide hori berariaz ukatzen denean –gardentasunaren oinarrizko legerian aurreikusitako mugak aplikatzearen ondorioz edo datuen babesaren inguruko legeriaren arabera datu pertsonalei zuzenean eragiten dielako–, orduan, arrazoibideak oinarri sendoagoak izan beharko ditu.

3.– El derecho de acceso a la información pública, como presupuesto del control democrático de los poderes públicos locales y de la rendición de cuentas de los responsables y las responsables públicos de tales instituciones, se ejercerá a través de procedimientos inspirados en el antiformalismo y la sencillez en su desarrollo, que exigirán, en todo caso, motivación reforzada cuando denieguen expresamente el acceso como consecuencia de aplicación de los límites previstos en la legislación básica en materia de transparencia o por la afectación directa a datos personales, de acuerdo con la legislación en materia de protección de datos.

4.– Eskuratu nahi den informazio publikoan datu pertsonalak agertzen badira, informazio publikoa eskuratzearen inguruko araudia aplikatuko da, salbu eta datu pertsonal guztiak informazioa eskatu duenari buruzkoak badira. Informazioa eskuratzea onartzen bada, informazioa oso-osorik eskuratu ahal izango da.

4.– Si la solicitud de acceso se refiere a información pública que contenga datos personales, se aplicará la normativa en materia de acceso a la información pública, salvo que tal información contenga datos que se refieran exclusivamente a quien lo solicita. En el caso del otorgamiento del acceso se podrá acceder a la información íntegra.

5.– Bereziki babestutako datu pertsonalak eskuratu nahi direnean, datuak babesteko legerian aurreikusitakoari men egingo zaio.

5.– En el supuesto de acceso a datos personales especialmente protegidos, se estará a lo previsto en la legislación de protección de datos.

6.– Informazio-eskaera organoaren antolamendu, funtzionamendu edo jarduera publikoari buruzkoa denean, informazio publikoa eskuratzeko eskubideari emango zaio lehentasuna.

6.– Cuando la solicitud de información tenga por objeto la organización, funcionamiento o actividad pública del órgano, se dará preferencia aplicativa al derecho de acceso a la información pública.

7.– Gainerako kasuetan, eskatutako informazioan bereziki babestu beharreko daturik agertzen ez denean, informazioa inoren esku jarri aurretik, haztatu egingo dira –behar bezala arrazoituta– informazio publiko hori zabaltzeak duen interes publikoa eta ukitutako pertsonen eskubideak, batez ere datu pertsonalak babesteko duten funtsezko eskubidearen ingurukoak. Haztapenerako, gardentasunaren oinarrizko legerian ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

7.– En los demás supuestos, cuando la información solicitada no contuviera datos especialmente protegidos, el acceso a la misma se llevará a cabo previa ponderación suficientemente motivada del interés público en la difusión de la información pública y, en su caso, los derechos de las personas afectadas, en particular su derecho fundamental a la protección de datos de carácter personal. La ponderación tomará en cuenta los criterios establecidos en la legislación básica en materia de transparencia.

8.– Nolanahi ere, aurreko paragrafoetan xedatutakoa ez da aplikatuko, baldin eta toki-erakundeak datu pertsonalak disoziatzen baditu, aurretik, eta ezinezkoa gertatzen bada ukitutako pertsonak zein diren identifikatzea.

8.– En todo caso, lo dispuesto en los apartados anteriores no será de aplicación si previamente la entidad local lleva a cabo una disociación de los datos de carácter personal mediante la cual se impida la identificación de las personas afectadas.

9.– Publizitate aktiboaren printzipioari jarraiki informazioa dagoeneko eskatzailearen eskura dagonean, horren berri eman ahal izango zaio eskatzaileari, eta informaziora zein bidetatik irits daitekeen adierazi.

9.– Cuando, en virtud del principio de publicidad activa, la información esté ya a disposición de la persona solicitante, se podrá optar por poner en su conocimiento esta circunstancia así como la vía de acceso a ella.

10.– Informaziorako irispidea doakoa da. Nolanahi ere, posible izango da tasak jartzea, toki-ogasunei buruzko foru-arautegiaren bat etorriz, kopiak egiten direnean edo informazioa jatorrizkoa ez den beste formatu batera aldatzen denean. Nolanahi ere, tasa horien zenbatekoa ezingo da izan Administrazioarentzako kostu erreala baino handiagoa.

10.– El acceso a la información es gratuito. No obstante, conforme a la normativa foral de haciendas locales, podrán devengarse tasas, cuya cantidad no podrán exceder del coste real en que incurra la Administración, cuando se expidan copias o se traspase la información a formato diferente del original que la contiene.

11.– Eskatutako informazioak, berez eskatu den edukiaz aparte, legerian jasotako salbuespenetakoren batean sartzen den informazioa ere jasotzen badu, bereizi egin beharko da, eta irisgarritzat jotzen den informazioa soilik eman.

11.– En el caso de que la información solicitada contenga, junto con el contenido reclamado, información afectada por alguna excepción contemplada en la legislación, deberá disociarse la información que se considere accesible, y facilitar esta.

12.– Bukatuta dauden espedienteak irispide libreko informazio publikotzat joko dira: edozein herritarrek eskuratu ahal izango ditu, interesdun izan beharrik gabe.

12.– Los expedientes terminados tendrán la consideración de información pública de libre acceso por cualquier ciudadano o ciudadana, sin que sea preciso ostentar la condición de persona interesada.

63. artikulua.– Eskaeren ebazpena.

Artículo 63.– Resolución de solicitudes.

1.– Eskaera jaso eta hilabeteko epean, gehienez ere, jakinarazi beharko da ebazpena. Epe hori luza daiteke beste horrenbeste, eskatutako informazioaren bolumenagatik edo konplexutasunagatik behar izanez gero. Kasu horretan, lehen hamar egunetan eskatzaileari jakinarazi beharko zaio luzatzen dela ebazpen-epea eta azalduko zaio zergatik luzatzen den.

1.– La resolución de la solicitud deberá notificarse en el plazo máximo de un mes desde su recepción. Dicho plazo podrá ampliarse por igual periodo en el caso de que el volumen o la complejidad de la información solicitada lo requieran. En este supuesto, dentro de los primeros diez días deberá comunicarse al solicitante la ampliación del plazo y el motivo que la justifica.

2.– Ematen den informazioa, zati batean, lege hau aplikaziokoa ez duen administrazio publiko batek edo erakunde batek sortu badu, gorabehera hori ebazpenean adieraziko da eta informazio horren jatorrizko egilea edo egileak aipatuko dira.

2.– Si la información solicitada hubiera sido generada en parte por una administración pública o entidad a la que no sea de aplicación la presente ley, se indicará tal circunstancia en la resolución, señalándose el autor o autores originarios de la misma.

3.– Eskatzen den informazio hori eskaera zuzentzen zaion subjektuaren eskuetan ez badago, hark subjektu eskudunari bidaliko dio, ezagutzen baldin badu, eta gorabehera horren berri emango dio eskatzaileari.

3.– Si la solicitud se refiere a información que no obra en poder del sujeto al que se dirige la solicitud, este la remitirá al competente, si lo conociera, e informará de ello al solicitante.

4.– Oro har, eskaera onesteko ebazpenaren jakinarazpenarekin batera bidaliko da eskatutako informazioa, edo informazio horretarako berehalako sarbidea, salbu eta kasu hauetakoren bat gertatzen baldin bada: informazioaren eskuratzea atzeratzea dakarren legezko kausaren bat egotea; edo informazioaren edo hori eskuratzeko modu edo formatuaren ezaugarriek berehalakotasun hori eragoztea. Informaziorako sarbidea ez bada berehala gertatzen, ebazpenean espresuki adieraziko da noiz eta nola eskuratu ahal izango den; edozein kasutan, gehienez ere hamar eguneko epean egon beharko da eskuragarri.

4.– Con carácter general, la notificación de la resolución estimatoria irá acompañada de la información solicitada o del acceso inmediato a dicha información, salvo que concurra alguna causa legalmente prevista que demore el acceso, o las características de la información o de la forma o formato de acceso no permitan dicha inmediatez. Si el acceso a la información no es inmediato, la resolución recogerá expresamente cuándo y cómo se materializará tal acceso, que será, en cualquier caso, en un plazo no superior a diez días.

5.– Ebazpenaren aurka oinarrizko araudian aurreikusten den hautazko erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, eta baita ere, hala badagokio, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

5.– La resolución que se dicte será susceptible de la reclamación potestativa prevista en la normativa básica, así como, en su caso, del recurso contencioso-administrativo que corresponda.

64. artikulua.– Informazio publikorako sarbidea gauzatzea.

Artículo 64.– Materialización del acceso a la información pública.

1.– Oro har, eskatzaileak aukeratutako modu eta formatuan emango da eskatutako informazio publikoa; eta ezer esan ez badu, bitarteko elektronikoz egingo da, ahal den guztietan.

1.– Con carácter general, la información pública solicitada se suministrará en la forma y formato elegidos por la persona solicitante, y, en su defecto, se facilitará por vía electrónica, siempre que sea posible.

2.– Hala ere, eskatzaileak aukeratutakoak ez diren modu eta formatuan eman ahal izango da informazioa kasu hauetan:

2.– No obstante, se podrá dar acceso a la información en forma y formato distintos a los señalados por la persona solicitante en los siguientes casos:

a) Informazioa dagoeneko argitaratuta dagoenean eta erraz eskura daitekeenean, horrelakoetan nahikoa izango baita ebazpenean adieraztea nola eskura dezakeen.

a) Cuando la información ya haya sido publicada y sea de fácil acceso, en cuyo caso la resolución podrá limitarse a indicar cómo acceder a ella.

b) Informazioa gordetzen den lekuan eskuratzeak jatorrizko euskarria galtzea edo hondatzea ekar dezakeenean.

b) Cuando el acceso «in situ» pueda ocasionar la pérdida o deterioro del soporte original.

c) Kopia aukeratutako formatuan egitea ezinezkoa denean, ez dagoelako ekipamendu teknikorik eskura.

c) Cuando no sea posible la copia en el formato elegido debido a la inexistencia de equipos técnicos disponibles.

d) Informazioa aukeratutako modalitatean emateak jabetza intelektualerako eskubidea urratu dezakeenean.

d) Cuando la modalidad de acceso elegida pueda afectar al derecho de propiedad intelectual.

e) Beste modu edo formatu batean ematea errazagoa denean, edo merkeagoa altxor publikoarentzat.

e) Cuando sea más sencillo dar acceso en otra forma o formato, o más económico para el erario público.

65. artikulua.– Gardentasunaren kontrolaren arloan eskumena duen organoaren aurreko erreklamazioak.

Artículo 65.– Reclamaciones ante el órgano competente en materia de control de la transparencia.

1.– Toki-erakunde batek edo toki-erakundeen elkarte batek informazio publikoa eskuratzeko eskubidea berariaz edo isilbidez ukatzearen ondorioz egin daitekeen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu aurreko erreklamazioak, Euskal Autonomia Erkidegoko gardentasunaren eta informazio publikora iristearen kontseilu edo agintaritza independenteak edo kasuan kasuko legerian aurreikusten den organoak aztertu eta ebatziko ditu.

1.– Las reclamaciones previas a la interposición de un recurso contencioso-administrativo como consecuencia de la denegación expresa o tácita del derecho de acceso a la información pública por parte de una entidad local o asociación de entidades locales, serán conocidas y resueltas por el consejo o autoridad independiente de transparencia y acceso a la información pública de la Comunidad Autónoma u órgano que se prevea en la legislación correspondiente.

2.– Organo horrek organoa bera sortzeko araudiak toki-erakundeekiko eta beraien elkarteekiko esleitzen dizkion eginkizunak izango ditu, eta, bereziki, publizitate aktiboarekin, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearekin eta gobernu onarekin lotutako guztiak.

2.– El órgano ejercerá, en relación con las entidades locales y sus asociaciones, el resto de funciones que le asigne su normativa de creación y, particularmente, todas las derivadas de la publicidad activa, el derecho de acceso a la información pública y el buen gobierno.

66. artikulua.– Gardentasunari eta informazio publikorako sarbideari buruzko betetze-mailaren jarraipena.

Artículo 66.– Seguimiento del grado de cumplimiento de la transparencia y del acceso a la información pública.

1.– Urte naturaleko lehen hiruhilekoan, txostena egingo da publizitate aktiboaren eta informazio publikorako sarbidearen inguruko betebeharrak aurreko urte naturalean zein neurritan bete diren jakiteko.

1.– En el primer trimestre del año natural se elaborará un informe sobre el grado de cumplimiento de las obligaciones en torno a la publicidad activa y acceso a la información pública durante el año natural inmediatamente anterior.

2.– Txosten horrek ondorengo alderdi hauek aztertu eta azalduko ditu, gutxienez:

2.– Dicho informe analizará y expondrá, como mínimo, los siguientes extremos:

a) Udalak eta 47. artikuluan aipatutako bere menpeko gainerako subjektuek zein neurritan bete dituzten publizitate aktiboko euren betebeharrak.

a) Grado de cumplimiento de las obligaciones de publicidad activa por parte del ayuntamiento y del resto de los sujetos dependientes de él enumerados en el artículo 47.

b) Gardentasunaren atarian kontsulta gehien izan dituzten edukiak.

b) Contenidos más consultados del portal de transparencia.

c) Informazio publikorako sarbidea izateko eskubidearen erabilera: zenbat eskaera aurkeztu diren; zenbat eskaera ebatzi diren; batez beste zein epetan ebatzi diren; zenbat eskaera onetsi diren oso-osorik, zenbat zati batean, eta zenbat beste pertsona bat aurka egonda; zenbat eskaera ezetsi diren, eta zenbat ez diren onartu; zati batean edo beste pertsona bat aurka egonda onesteko arrazoiak, ezestekoak, eta ez onartzekoak; maizen eskatutako informazioa; eta eskatzailearen profila (adin-tartea, sexua, eta eskaeran erabilitako hizkuntza).

c) Ejercicio del derecho de acceso a la información pública: número de solicitudes presentadas; número de solicitudes resueltas; plazo medio de resolución; número de solicitudes estimadas totalmente, parcialmente o con oposición de terceras personas; número de solicitudes desestimadas e inadmitidas; causas de estimación parcial o con oposición de terceras personas, de desestimación y de inadmisión; información solicitada con más frecuencia; y perfil de la persona solicitante (tramo de edad, sexo, e idioma utilizado en la solicitud).

3.– Egindako txostena publizitate aktiboari dagokion informazio guztiarekin batera argitaratuko da.

3.– El informe elaborado se publicará junto con toda la información correspondiente a la publicidad activa.

IV. KAPITULUA
HERRITARREN PARTE-HARTZEA
LEHENENGO ATALA
XEDAPEN OROKORRAK
CAPÍTULO IV
PARTICIPACIÓN CIUDADANA
SECCIÓN PRIMERA
DISPOSICIONES GENERALES

67. artikulua.– Xedea.

Artículo 67.– Objeto.

1.– Kapitulu honen xedea da baldintzak arautzea Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen gobernu- eta administrazio-eginkizunak betetzeak berekin dakartzan arauak eta plangintza- eta erabakitze-tresnak egiteko prozesuan pertsonek eta elkarteek benetan parte-hartuko dutela bermatzeko.

1.– Es objeto del presente capítulo la regulación de las condiciones que garanticen la efectiva participación ciudadana de personas y entidades o asociaciones en el proceso de elaboración de normas, instrumentos de planificación y de toma de decisiones derivadas del ejercicio de las funciones de gobierno y administración de las entidades locales vascas.

2.– Kapitulu honen xedea da ere herritarren partizipazio-eskubidea bermatzea. Herritar orok izango du politika publikoetan parte hartzeko eskubidea. Hartarako, erakundeek eskubide hori bermatuko dute eta baliabideak jarriko dituzte hura gauzatze aldera.

2.– Es asimismo objeto de este capítulo garantizar el derecho de participación ciudadana. Todo ciudadano o ciudadana tendrá derecho a participar en las políticas públicas. A tal fin, las instituciones garantizarán este derecho y dispondrán medios para su ejercicio.

3.– Herritarrek bakarka edo taldeka hartu ahal izango dute parte, lege honetan aurreikusten diren eta, kasuaren arabera, udal-ordenantza eta -erregelamenduetan ezartzen diren tresna eta bideei jarraituz.

3.– La participación ciudadana se podrá ejercer de forma individualizada o colectiva, de acuerdo con los instrumentos y cauces que se prevén en la presente ley y los que establezcan, en su caso, las ordenanzas y reglamentos municipales.

68. artikulua.– Herritarren parte-hartzea eta tokiko autoantolaketarako ahala.

Artículo 68.– Participación ciudadana y potestad de autoorganización local.

Herritarrek parte hartzeko moduak, prozedura eta organoak, lege honetan ezarritakoaren arabera, beren araugintza-ahal propioaren eta beren autoantolaketarako ahalen bitartez aukeratuko dituzte udalek, eta lehentasunez beren udal-erregelamendu organikoaren bitartez; hala, bultzatuko dute herritarrek politika publikoetan eta tokiko bizitza publikoko gaietan berdintasun-baldintzetan parte hartzea eta partizipazio hori benetakoa eta eraginkorra izatea. Partizipazio-modu horien egikaritzea loteslea izan ahalko da toki-erakundearen ordezkaritza- eta gobernu-organoentzat, salbu eta kontrakoa ezartzen badu osoko bilkurak, bere kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, edo ordenamendu juridikoak.

La elección de las formas, procedimiento y órganos de participación ciudadana se llevará a cabo por los municipios, de conformidad con lo establecido en la presente ley, a través de su potestad normativa propia y de sus potestades de autoorganización, y preferentemente a través de su reglamento orgánico municipal, procurando así el fomento y la real y efectiva participación de las vecinas y vecinos, en igualdad de condiciones, en las políticas públicas y en los asuntos de la vida pública local. El ejercicio de tales formas de participación podrá tener carácter vinculante para los órganos representativos y de gobierno de la entidad local, salvo que el pleno, por mayoría absoluta del número legal de sus miembros, o el ordenamiento jurídico establezcan lo contrario.

69. artikulua.– Herritarren parte-hartzearen helburua, eta parte hartzeko eskubidea baliatzea.

Artículo 69.– Finalidad de la participación ciudadana y ejercicio del derecho de participación.

1.– Kapitulu honetan herritarren parte-hartzea arautzen da, eta helburu nagusia du arau-esparru bat ezarri, eta, hartara, bideak eskaintzea herritarrak modu aktibo eta errealean sar daitezen politika publikoak identifikatu, bultzatu, gauzatu eta ebaluatzerakoan zuzentasuna, egokitasuna eta eraginkortasuna hobetzeko prozesuetan; arau eta planak egiteko prozesuetan, eta, orobat, administrazio-prozeduretan eta tokiko gobernu-organoen erabakietan.

1.– La participación ciudadana regulada en el presente capítulo tiene por objeto establecer un marco normativo que sirva como cauce para involucrar de forma activa y real a la ciudadanía en los procesos tendentes a mejorar la corrección, acierto y eficacia en la identificación, impulso, ejecución y evaluación de las políticas públicas, en los procesos de elaboración de normas y planes, así como en los diferentes procedimientos administrativos y en las decisiones de los órganos de gobierno locales.

2.– Kapitulu honetan jasotako aurreikuspenek, lege-esparru gisa, partaidetzako prozesuren baterako deialdia egiten duten kasuetan edo lege honetan aurreikusitako beste kasuetan bakarrik behartzen ditu udalak eta haien erakunde instrumentalak.

2.– Las previsiones recogidas en el presente capítulo solo obligan a los municipios y a sus respectivas entidades instrumentales en su calidad de marco normativo legal en aquellos casos que procedan a la convocatoria de un proceso participativo o en aquellos otros supuestos previstos en la presente ley.

3.– Toki-erakundeak behartuta egongo dira arrazoitzera, lege honetan ezarritako eran, zein zirkunstantziak aholkatzen duten, hala badagokio, aurrera ez eramatea bultzatutako partizipazio-prozesua.

3.– Las entidades locales estarán obligadas a motivar, en los términos establecidos en la presente ley, cuáles son las circunstancias que, en su caso, aconsejan no llevar a cabo el proceso participativo impulsado.

4.– Partaidetzako prozesuetan honako pertsona, erakunde edo taldeek hartu ahal izango dute parte, lege honetan ezarritako eran:

4.– La participación ciudadana podrá ser ejercitada, en los términos recogidos en la presente ley, por las siguientes personas, entidades o agrupaciones:

a) Kasuan kasuko udalerrian erroldaturik dauden pertsonek, salbu eta legeak, izaera politikoz, euskal herritar izatea exijitzen badu eta, beraz, hautesle-erroldan inskribatuta egotea.

a) Personas que estén empadronadas en el municipio respectivo, salvo para aquellos casos en que la ley exija disponer de la condición política de vasco y estar, por tanto, inscrito en el censo electoral.

b) Udalerrian bizi diren pertsonek, nahiz eta aldi baterako izan, lege honetan adierazten den eran.

b) Personas que residan temporal o definitivamente en el municipio, en los términos que se expresan en esta ley.

c) 18 urte baino gutxiagoko eta 16 urte baino gehiagoko pertsonek, lege honetan ezarritako eran soil-soilik.

c) Personas menores de 18 años, y mayores de 16 años de edad, exclusivamente en los términos establecidos en la presente ley.

d) Herritarren partaidetzako erakundeen erregistroan gobernu-maila bakoitzean inskribaturik dauden eta irabazi-asmorik ez duten erakunde, elkarte, gizarte-antolakunde edo taldeak.

d) Entidades, asociaciones, organizaciones sociales o grupos que se hallen inscritos en el registro de entidades de participación ciudadana de cada nivel de gobierno y que carezcan de ánimo de lucro.

e) Elkarteek, fundazioek, sindikatuek, enpresa-elkarteek, elkargo profesionalek, zuzenbide publikoko korporazioek edo ordenamendu juridikoaren arabera nortasun juridikoa duten bestelako erakundeek.

e) Asociaciones, fundaciones, sindicatos, asociaciones empresariales, colegios profesionales, corporaciones de derecho público u otro tipo de entidades que, de acuerdo con el ordenamiento jurídico, tengan atribuida personalidad jurídica.

f) Herritarren plataforma, foro edo sareek, egoera jakin baterako sortu direlako nortasun juridikorik ez badute eta, betiere, lege honetan jasotako eskakizunak betetzen badituzte. Herritarren plataforma, foro edo sare horiek birtualak ere izan ahalko dira.

f) Plataformas, foros o redes ciudadanas que, constituidas circunstancialmente, carezcan de personalidad jurídica, siempre que cumplan los requisitos recogidos en la presente ley. Las plataformas, foros o redes ciudadanas podrán ser asimismo virtuales.

5.– Lege honetan ezarritakoa gorabehera, udal-erregelamendu, -ordenantza edo -erabakiek herritarren parte-hartzea gauzatzeko modalitateak artikulatuko dituzte.

5.– Al margen de lo establecido en la presente ley, los reglamentos, ordenanzas o acuerdos municipales articularán las modalidades concretas de participación ciudadana.

6.– Partaidetzako prozesuetan ahalegina egingo da gizon eta emakumeen parte-hartzea parekidea izan dadin eta aztergai diren kontuetan genero-ikuspegia txerta dadin.

6.– En los procesos participativos se procurará garantizar la participación paritaria de hombres y mujeres, así como la incorporación de la perspectiva de género en las materias de que se trate.

70. artikulua.– Herritarren partaidetzako erakundeak eta herritarren partaidetzako erakundeen erregistroa.

Artículo 70.– Entidades de participación ciudadana y registro de entidades de participación ciudadana.

1.– Lege honetan ezarritakoaren ondorioetarako, herritarren partaidetzako erakundetzat hartzen dira toki-erakundeen eskumen-esparruarekin lotutako helburuak dauzkaten irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoak, formula juridikoa eta izaera edozein dutela ere.

1.– A efectos de la presente ley, tienen la consideración de entidades de participación ciudadana las personas jurídicas sin ánimo de lucro, cualquiera que sea su forma jurídica y su naturaleza, cuyos fines se relacionen con el ámbito competencial de las entidades locales.

2.– Toki-erakundeek herritarren partaidetzako erakundeen erregistroak sortu ahal izango dituzte. Erregistro horietan inskribatuta ez egoteak ez dio erakundeari eragotziko, inoiz ere, dagokion toki-erakundeak deitutako prozesuetan parte hartzea.

2.– Las entidades locales podrán crear registros de entidades de participación ciudadana. La falta de inscripción de las entidades en dicho registro no impedirá en ningún caso su participación en los procesos convocados por la entidad local correspondiente.

3.– Toki-erakundeek eratutako erregistro horretan, edo esku-hartze eremuaren arabera herritarren partaidetzako erakundeen Eusko Jaurlaritzaren edo, hala badagokio, foru-aldundien erregistroan, inskribatuta dauden erakundeak, dagokien lurralde-eremuko edo eremu materialeko partaidetza herritarreko erakundetzat hartuko dira. Inskripzioak erakundeei behar adinako errekonozimendua emango die dagokien toki-erakundearen aurrean solaskide izateko, lege honetan eta, hala badagokio, bere garaian erabakitzen diren deliberazio partizipatiboko akordioetan ezarritako eran.

3.– Las entidades inscritas en este registro constituido por las entidades locales, o, en función del ámbito de intervención, en el registro de entidades de participación ciudadana del Gobierno Vasco o de las diputaciones forales, serán consideradas entidades de participación ciudadana en el ámbito territorial o material al que pertenezcan. La inscripción dotará a estas del debido reconocimiento a efectos de interlocución frente a la entidad local correspondiente, en los términos establecidos en la presente ley y, en su caso, en los acuerdos de deliberación participativa que en su momento se aprueben.

4.– Herritarren partaidetzako erakundeek beren jardun sektorialeko eremua edo eremuak eta beren lurralde-proiekzioa definitu beharko dituzte aipatutako erregistroan inskribatzeko unean.

4.– Las entidades de participación ciudadana deberán definir su ámbito o ámbitos de actuación sectorial y su proyección territorial en el momento de inscripción en el citado registro.

71. artikulua.– Herritarren partaidetzako erakundeen erregistroaren gaineko arauak.

Artículo 71.– Regulación sobre el registro de entidades de participación ciudadana.

1.– Toki-erakundeen erregistroek beren lurralde-eremuan eta erakundearen eskumenetarako bakarrik balioko dute. Edonola ere, posible izango da eremu autonomikoan edo foralean eratzen diren erregistrora edo erregistroetara igortzea toki-erakundeen erregistroan egiten diren inskripzioen kopia.

1.– Los registros de las entidades locales solo serán válidos para su ámbito territorial y para las competencias de la citada entidad. En todo caso, de las inscripciones que se realicen en los registros de las entidades locales se podrá remitir copia al registro o registros que se constituyan en el ámbito autonómico o el foral.

2.– Herritarren partaidetzako erakunde bat udalaren, foru-aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren erregistroan inskribatuta badago, udalerriko deliberazio-prozesuan parte hartzeko interesa agertu ahal izango du, dagokion toki-erakundeari aurrez hala jakinarazita, betiere jardun-arloa bat badator eta deialdia egin duen toki-erakundeak egokitzat jotzen badu dagokion deliberazio partizipatiboko akordioan.

2.– Si una entidad de participación ciudadana estuviera ya inscrita en un registro de un ayuntamiento o diputación foral o del Gobierno Vasco, podrá mostrar su interés en la participación en un proceso deliberativo municipal mediante una comunicación previa dirigida a la entidad local correspondiente, siempre que el ámbito de actuación sea coincidente y así se considere adecuado por la entidad local convocante en el correspondiente acuerdo de deliberación participativa.

3.– Toki-erakundeen erregistroa, aldundien eta Jaurlaritzaren erregistroak bezala, gai edo sektoreka antolatuko da, eta herritarren partaidetzako erakundeak erregistro bati edo besteari atxikiko zaizkio jardun nahi duten eremuaren edo eremuen arabera, horrek eragotzi gabe, hala ere, erakunde horiek inskribatu ahal izatea izaera orokorreko interesak defendatzeko herritarren partaidetzako erakunde gisa. Herritarren partaidetzako erakundearen sustatzaileen datuak ere jasoko dira, sexu-aldagaia barne. Gaiaren araberako atxikipen horren xedea da erraztea sortzen diren deliberazio-prozesuetako esku-hartzea.

3.– El registro de entidades de participación ciudadana de las entidades locales, así como en su caso los registros forales y el autonómico, se organizarán por áreas temáticas o sectoriales a las que se adscribirán las correspondientes entidades de participación ciudadana en función de su ámbito o ámbitos de intervención preferente, sin perjuicio de que puedan inscribirse con la caracterización de entidad de participación ciudadana para la defensa de intereses de carácter general. Asimismo, se recogerán los datos de los promotores de la entidad de participación ciudadana, incluyéndose la variable sexo. La finalidad de esta adscripción temática será facilitar la intervención en los diferentes procesos de deliberación que se produzcan.

4.– Helburu jakin batekin eta aldi baterako sortzen diren plataforma, foro eta sareek ez dute erregistroan inskribatu beharrik izango. Nolanahi ere, lege honetan araututako prozesuetan parte hartu nahi badute, aurrez jakinarazi beharko diote toki-erakundeari edo dagokion erregistroari zeintzuk diren sustatzaileak –haien NANa edo identitatea egiaztatzeko dokumentua aurkeztu beharko dute–, non duten jakinarazpenetarako helbidea, eta, zehazki, zer gai edo eremutan jardun nahi duten.

4.– Las plataformas, foros y redes que se creen con un objeto específico y con carácter temporal no deberán inscribirse en el registro. No obstante, si pretenden participar en los procesos regulados en la presente ley, deberán comunicar previamente a la entidad local o al citado registro la identidad de las personas promotoras, con aportación de documento acreditativo y un domicilio a efectos de notificaciones, y definir precisamente el objeto o ámbito de actuación.

5.– Herritarren partaidetzako erakundeen erregistrorik ez duten toki-erakundeetan, prozesu horiek arautzen dituzten ordenantzetan, erregelamenduetan edo, kasuaren arabera, osoko bilkuraren erabakietan bestelako sistema alternatiboak aurreikusi ahal izango dira, partaidetza-prozesuetarako deialdia egiten denean erakunde horien partaidetza bideratzeko.

5.– En aquellas entidades locales que no dispongan de registro de entidades de participación ciudadana, las ordenanzas o reglamentos o, en su caso, los acuerdos de los órganos plenarios que regulen estos procesos podrán prever sistemas alternativos para vehicular la participación de tales entidades en los procesos participativos que, en su caso, se puedan convocar.

72. artikulua.– Herritarrek parte hartzeko prozesuen jarraipena.

Artículo 72.– Seguimiento de los procesos de participación ciudadana.

1.– Toki-erakundeek beharrezko bideak eratuko herritarren partizipazio-prozesuen garapenari jarraipen efektiboa egin ahal izateko. Hartarako, batzorde espezifiko bat sortu ahal izango du helburu horrekin, edo sor daitezkeen beste batzorde batzuei gomendatu ahal izango die eginkizun hori betetzea. Batzorde horietan parte hartuko dute partizipazio-prozesu bakoitzeko gaian ezagutza duten udal-teknikariek.

1.– Las entidades locales habilitarán los cauces necesarios para un efectivo seguimiento del desarrollo de los procesos de participación ciudadana, pudiendo crear una comisión específica con dicho objeto o encomendando a otras que pudieran constituirse el cumplimiento de dicha función, incorporándose a las mismas los técnicos o técnicas municipales con conocimiento en cada una de las materias sobre las que se plantee el proceso de participación.

2.– Toki-erakundeek programa bat onetsiko dute urtero, non jasoko baita urte horretan zer-aktuazio gauzatu asmo duten herritarrek kontu publikoetan parte hartzea errazteko eta, adieraziko baita hartarako zer baliabide esleitu nahi diren, beharrezko izanez gero, aurrekontu-ekitaldi horretan. Alabaina, beste aktuazio batzuk ere abiarazi ahal izango dira, egoki iritziz gero, nahiz eta aurretiaz jasota ez egon urteko programan.

2.– Las entidades locales aprobarán anualmente un programa que recoja la actuación o actuaciones dirigidas a favorecer la participación de los ciudadanos en los asuntos públicos que pretendan realizar en ese año, con indicación de los recursos destinados en dicho ejercicio presupuestario, de ser estos necesarios, y siempre sin perjuicio de la posibilidad de realizar cualquier otra actuación en ese sentido que se estimara oportuna y que no haya sido previamente incluida en el programa anual.

3.– Toki-erakundeek bultzatuko dute herritarrek udal-organo ezberdinetan parte hartzea, eta erregulatu ahal izango dute parte-hartze horren araubide juridikoa. Herritarren zuzeneko arretarako egongo diren bideak eratu eta publiko egingo dituzte.

3.– Las entidades locales impulsarán la participación ciudadana en los distintos órganos municipales, pudiendo regular su régimen jurídico. Habilitarán y harán públicos los cauces existentes para la atención directa al ciudadano.

73. artikulua.– Herritarren partaidetzaren ebaluazioa.

Artículo 73.– Evaluación de la participación ciudadana.

1.– Udalek beren partaidetza-sistemaren eta partaidetza-prozesuen ebaluazioa egingo dute.

1.– Los ayuntamientos evaluarán el sistema de participación municipal y los procesos de participación.

2.– Hartarako, beharrezko tresnak eta baliabideak aurreikusiko dituzte eta horiek urteroko aurrekontuetan islatuko dira.

2.– Para ello, preverán los instrumentos y recursos necesarios, que se reflejarán en los presupuestos anuales.

3.– Ebaluazio horiek udalek egin beharreko planetan txertatuko dira.

3.– Dichas evaluaciones se incluirán en los planes que hayan de elaborar los ayuntamientos.

BIGARREN ATALA
PARTAIDETZAKO PROZESUAK
SECCIÓN SEGUNDA
PROCESOS PARTICIPATIVOS

74. artikulua.– Parte-hartzea benetan gauzatzeko informazioa.

Artículo 74.– Información para la efectividad de la participación.

1.– Arau orokor gisa, kapitulu honetan ezarritako aurreikuspenen arabera, toki-erakundeek eta haien erakunde instrumentalek beren jardun-arlo edo -eremuetako edozeinetan izapidetzen diren erabaki-prozedurei buruz informazioa jasotzeko eskubidea bermatuko diete partaidetzako prozesu batean parte hartzen duten biztanle eta herritar-erakunde guztiei. Informazio-eskubideaz aparte, entzuna izateko, parte hartzeko eta eskaerak egiteko eskubidea eta herri-ekimenari buruzko eskubidea bermatuko dira.

1.– Con carácter general, de acuerdo con las previsiones establecidas en el presente capítulo, las entidades locales, así como sus respectivos entes instrumentales, garantizarán a todas aquellas personas residentes y entidades ciudadanas que participen en un proceso participativo el derecho a la información sobre los procedimientos de decisión que se tramiten en cualquiera de sus áreas o ámbitos de actividad. Además del derecho a la información, se garantizará el derecho a ser escuchado, a participar y a solicitar y el derecho de iniciativa ciudadana.

2.– Herritarren parte-hartzea errazteko, hain juxtu, toki-erakundeek eta haien erakunde instrumentalek, beren jardun-arlo edo -eremu bakoitzaren bitartez, publiko egingo dute izapidetzea dagozkien erabakitze-prozesuei buruzko informazioa. Horretarako, herritarren eta herritar-erakundeen eskura jarriko dira edonolako partaidetzako prozesutan jorratzen ari diren gai guztiei buruz iritzi politiko oinarritu bat osatzeko eta ezagutza fidagarri bat izateko behar diren datuak eta informazioa.

2.– A los efectos específicos de facilitar la participación ciudadana, las entidades locales, así como sus respectivos entes instrumentales, a través de cada una de sus áreas o ámbitos de actividad, harán pública la información sobre los procesos de decisión cuya tramitación les corresponda. Para el cumplimiento de este fin se facilitará el acceso a los datos e información que permitan a la ciudadanía y entidades ciudadanas formarse un juicio político fundado y un conocimiento fiable de todos aquellos asuntos objeto de procesos participativos de cualquier tipo.

3.– Partaidetzako prozesuren baterako deialdia egitea erabakiz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek beren esku dauden neurriak hartuko dituzte desabantaila-egoeran dauden pertsona edo kolektiboek, baldintza txarretan edo bereziki zaurgarrietan daudenek, informazioa eskuratu dezaketela bermatzeko. Zehatz esanda, herritar guztiek informazioa bitarteko telematikoen bidez eskuratu ahal izatea bermatuko dute, behar den euskarri eta laguntza teknikoaren bidez, betiere, dauzkaten giza baliabideen eta baliabide materialen eta teknikoen arabera.

3.– En el caso de proceder a la convocatoria de un proceso participativo, las entidades locales vascas adoptarán todas las medidas que estén a su alcance para garantizar el acceso a la información de aquellas personas o colectivos desaventajados, que actúen en condiciones desfavorables o especialmente vulnerables. En particular, garantizarán el acceso de toda la población por medios telemáticos a la información requerida mediante el soporte y asistencia técnica que proceda, en función de su disponibilidad en cuanto a medios tanto técnicos como humanos y materiales.

4.– Informazioan datu pertsonalak ere agertzen direnean, men egingo zaio datuak babesteko legeriak horretarako aurreikusten duenari. Edonola ere, datu pertsonalak kentzea ezinezkoa denean, disoziatu egingo dira, informazioa argitaratu aurretik.

4.– Cuando la información contenga datos personales, se estará a lo que prevé al efecto la legislación de protección de datos. En todo caso, si existieran datos personales que no puedan ser trasladados, se hará pública la información previa disociación de los mismos.

5.– Parte-hartzea gauzatzen dela ziurtatzeko, partaidetzako prozesuetan parte hartzen duten pertsona eta taldeek ondoko bermeak izan behar dituzte:

5.– Para asegurar la efectividad de la participación, las personas y grupos participantes en los procedimientos participativos deben contar con las siguientes garantías:

a) Aukera izatea tramita daitezkeen beren intereseko prozedurak eta horietan prestatutako partaidetza-bideak behar besteko aurrerapenaz ezagutzeko.

a) Tener la posibilidad de conocer con suficiente antelación de los procedimientos de su interés que puedan tramitarse y de los cauces participativos habilitados en ellos.

b) Ezagutzea partaidetza-prozesuarekin lortu nahi diren xedeak eta haren irismena, bai eta parte hartzeko modua ere.

b) Conocer los fines y el alcance que se pretenden con el proceso participativo, así como la forma de participar.

c) Behar besteko aurrerapenaz eskuratzea garrantzitsua den informazioa.

c) Acceder con antelación suficiente a la información relevante.

d) Parte hartzen duen pertsonari buruzko konfidentzialtasuna, hark hala eskatzen duenean eta erabilitako partaidetza-tresnak ahalbidetzen duenean.

d) Confidencialidad en relación con la identidad de la persona participante, cuando esta así lo solicite y ello sea posible en función del instrumento de participación empleado.

75. artikulua.– Partaidetzazko deliberazio-prozesuak. Kontzeptua.

Artículo 75.– Procesos de deliberación participativa. Concepto.

1.– Partaidetzazko deliberazio-prozesuen xedea da toki-erakundeak modu aktiboan entzutea eta erabakitze-prozesu baten barruan edo politika publiko bat formulatu eta erabakitzeko esparruaren barruan gauzatutako eztabaida publikoan agertu diren argumentu eta arrazoiak erkatzea.

1.– Es objeto de los procesos de deliberación participativa, la escucha activa por parte de la entidad local y el contraste de argumentos y motivaciones expuestos en un debate público integrado en un proceso de decisión o en el marco de la formulación y adopción de una política pública.

2.– Lege honetan araututako partaidetzazko deliberazio-prozesuak hainbat unetan egin daitezke: identifikatzeko unean; tokiko politika publikoak diseinatu, egin edo garatzeko prozesuan; edo eragin edo garrantzi berezia duten edo izan dezaketen erabakitze-prozesuen barruan. Orobat, prozesu horietara jo ahal izango da aipatutako politika publiko edo erabaki horiek burutzeko fasean eta halakoen emaitzak ebaluatu edo neurtzerakoan.

2.– Los procesos de deliberación participativa regulados en esta ley podrán realizarse en el momento de la identificación, o en el seno de un proceso para el diseño, elaboración o desarrollo de políticas públicas locales, o de decisiones que tengan o puedan tener singular impacto o relevancia. También se podrán desarrollar estos procesos en la fase de ejecución o en el momento de evaluación o escrutinio de resultados de tales políticas públicas o decisiones previamente adoptadas.

76. artikulua.– Partaidetzazko deliberaziorako erabakiak.

Artículo 76.– Acuerdos de deliberación participativa.

1.– Partaidetzazko deliberazio-prozesuak kasuan kasuko arau-proposamen, politika publiko, edo eztabaidatu edo hausnartu nahi den gai zehatzaren araberako forma eta ezaugarriak izango ditu, genero-ikuspegia ere kontuan izanda. Elementu horiek zehaztu baino lehen, galdeketa egin ahal izango zaie herritarren erakundeei, halakorik bada, edo, gutxienez, deliberazio-prozesua sustatu duten pertsona edo erakundeei.

1.– La deliberación participativa adoptará en cada caso las formas y características más adecuadas a la naturaleza y peculiaridades de la propuesta normativa, la política pública o el asunto concreto sobre el cual se pretenda abrir el debate o el proceso de reflexión, teniendo en cuenta la perspectiva de género. Con carácter previo a la definición de tales elementos se podrá consultar, en su caso, con las entidades ciudadanas o, al menos, con quienes hayan podido actuar de personas o entidades promotoras del proceso deliberativo.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako ondorioetarako, prozesu bakoitzerako partaidetzazko deliberaziorako erabakia onartu beharko du udalerriak. Erabaki horretan, alderdi hauek zehaztuko ditu:

2.– A los efectos señalados en el apartado anterior, por parte del municipio se aprobará para cada proceso un acuerdo de deliberación participativa. En el acuerdo se determinarán los siguientes extremos:

a) Deliberazio-prozesuaren mota eta izaera.

a) La naturaleza y carácter del proceso deliberativo.

b) Deliberazioaren gaia.

b) El tema o temas objeto de deliberación.

c) Gehieneko parte-hartzaile kopurua.

c) El número máximo de participantes.

d) Parte-hartzaileen kondizioa (norbanako gisa, edo erakunde, plataforma, foro edo sareren baten ordezkari gisa jarduten duten) eta hautaketarako irizpideak.

d) La condición de las personas que participan, a título individual o en representación de entidades o, en su caso, de plataformas, foros o redes, y los criterios de selección.

e) Prozesuaren gehieneko iraupena.

e) La duración máxima del proceso.

f) Ondorioak ateratzeko formatua.

f) El formato de adopción de conclusiones.

g) Kasuan kasuko gobernu-mailen izenean prozesua zuzentzeko ardura izango duten pertsonak.

g) Las personas responsables en la dirección del proceso por parte de los correspondientes niveles de gobierno.

h) Toki-erakundeari erabakian aipatu beharrekoa dela iruditzen zaion beste edozer.

h) Y cuantas otras circunstancias considere pertinente incluir la entidad local.

3.– Prozesu bakoitzean zer erakundek parte hartuko duen erakunde eskudunak erabakiko du, partaidetzazko deliberaziorako erabakian aurreikusitakoaren arabera eta lege honetan eta hura garatzen duten ordenantza, erregelamendu edo erabakietan ezarritakoarekin bat.

3.– La determinación de las entidades que participarán en cada proceso se fijará por la entidad competente, de acuerdo con lo previsto en el acuerdo de deliberación participativa y de conformidad con lo establecido en esta ley y en las ordenanzas, reglamentos o acuerdos que la desarrollen.

4.– Deliberazio-prozesuan politika publikoaren gaian adituak diren pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta, azaleratu diren sentsibilitate eta irizpideen arabera, iritzi guztiak aldezteko adituak aukeratuko dira. Era berean, aditu bat baino gehiago badago hautaketa-prozesuan, ahalegina egingo da gizonen eta emakumeen kopurua orekatua izan dadin.

4.– En el proceso deliberativo pueden tomar parte personas expertas en el objeto de la política pública, tratando de equilibrar cada una de las posiciones defendidas con diferentes especialistas, en función de las distintas sensibilidades o criterios que previamente se hayan exteriorizado. Asimismo, si fueran varias las personas expertas, en el proceso de designación se promoverá una representación equilibrada de mujeres y hombres.

5.– Edonola ere, sektoreko legeriak edo tokiko araudiak esparru material zehatzetan ezarritako organo, tresna, prozedura, edo herritarren partaidetzarako kanalak kontuan izan beharko dira partaidetzazko deliberaziorako erabaki bat egin beharra eskatzen duten herritarren partaidetzako prozesu guzti-guztietan.

5.– En todo caso, los órganos, instrumentos, procedimientos o canales de participación ciudadana establecidos por la legislación sectorial o por las manifestaciones de la potestad normativa local en ámbitos materiales determinados serán tenidos en cuenta y escuchados, en su caso, en todos los procesos de participación ciudadana que conlleven la elaboración de un acuerdo de deliberación participativa.

77. artikulua.– Partaidetzako prozesuaren ekimena eta garapena. Prozesuaren eraginkortasuna.

Artículo 77.– Iniciativa y desarrollo del proceso participativo. Eficacia del proceso.

1.– Partaidetzako prozesuen ekimena eta garapena, tokiko araugintzarako ahalaren edo osoko bilkuraren erabakiaren bidez eta lege honetan ezarritakoarekin bat arautuko dira.

1.– Por medio de la potestad normativa local o a través de acuerdo del pleno, así como de conformidad con lo establecido en esta ley, se regulará la iniciativa y desarrollo de los procesos participativos.

2.– Prozesu horietan, udal-erabaki guztiek arrazoituak behar dute izan, batez ere toki-erakundeak partaidetzazko deliberazio-prozesuaren ondorioetatik aldentzea erabakitzen duen kasuetan.

2.– Cualquier decisión municipal en estos procesos deberá ser motivada, especialmente en aquellos casos en que la entidad local acuerde apartase de las conclusiones del proceso de deliberación participativa.

HIRUGARREN ATALA
TOKI-ERAKUNDEEN ARAU-MAILAKO XEDAPENAK EGITEKO PROZESUETAN PARTE HARTZEA
SECCIÓN TERCERA
PARTICIPACIÓN EN EL PROCESO DE ELABORACIÓN DE DISPOSICIONES NORMATIVAS DE LAS ENTIDADES LOCALES

78. artikulua.– Ordenantzak eta erregelamenduak abiarazi, egin eta onartzeko ekimena.

Artículo 78.– Iniciativa para el impulso, elaboración y aprobación de ordenanzas y reglamentos.

1.– Herritarrek, erakundeek eta elkarteek, eta plataforma eta sareek, erabakiak, ordenantzak eta toki-erregelamenduak egitea abiarazteko ekimena baliatu ahal izango dute, udal-gobernuak bideragarri diren baloratu dezan.

1.– La ciudadanía, las entidades y asociaciones, así como las plataformas y redes, podrán ejercer, para que sea valorada su viabilidad por el gobierno municipal, la iniciativa de impulso para la elaboración de acuerdos, ordenanzas y reglamentos locales.

2.– Tokiko gobernu-batzarrak edo –halako organorik ez duten udalerrietan– alkateak baloratuko ditu proposamenak; agintaldi-planarekin bateragarria den aztertu, eta, horren arabera, bidezko deritzona erabakiko du. Ekimena abiaraztea edo izapidetzea ukatuko bada, arrazoitu egin beharko da, eta hura sustatu duten pertsona edo erakundeei, banan-banan jakinarazi.

2.– Las propuestas serán valoradas por la junta de gobierno local, o por el alcalde o alcaldesa en aquellos municipios en los que no se prevea la existencia de dicho órgano, que analizará su compatibilidad, en su caso, con el plan de mandato y adoptará la decisión que estime procedente. La negativa a impulsar la iniciativa o tramitar el proyecto deberá ser motivada y notificada individualmente a las personas o entidades promotoras.

3.– Aurreko zenbakietan aurreikusitako testuak prestatze aldera tramitatzea erabakitzen den sustapen-ekimenak, osoko bilkuran eztabaidatu beharko dira eta ezinbestekoa izango dute legezkotasunari buruzko txostena, gaiaren arabera idazkaritzak edo kontu-hartzailetzak eman beharko duena.

3.– Las iniciativas de impulso que se decida tramitar, para la elaboración de los textos previstos en los apartados anteriores, deberán ser debatidas en pleno y exigirán informe de legalidad de la secretaría o de la intervención, en función de la materia.

4.– Herritarrek herri-ekimena ere baliatu ahal izango dute, erabaki-, ordenantza- edo erregelamendu-proiektuak aurkezteko. Mota horretako ekimenak baliatzeko, gutxieneko sinadura kopuru bat beharko da: udalerrian 5.000 biztanle baino gehiago bizi badira, biztanleen % 10en sinadura beharko da; 5.000 edo gutxiago bizi badira, orduan, % 20rena; eta bi kasuetan sinadura gutxiagorekin nahikoa izango da, baldin eta herritarren parte-hartzeari buruzko ordenantzetan edo erregelamenduetan hala ezartzen bada.

4.– Asimismo, la ciudadanía podrá ejercer la iniciativa popular para la presentación de proyectos de acuerdos, ordenanzas o reglamentos. Tales iniciativas deberán ser suscritas al menos por el diez por ciento de las vecinas y vecinos residentes en el municipio, cuando su población exceda de 5.000 habitantes, o el veinte por ciento para el caso de municipios de igual o inferior población; o un número menor de ciudadanos o ciudadanas, en ambos casos, si así se determina en las ordenanzas o reglamentos de participación ciudadana.

79. artikulua.– Herritarren parte-hartzea, udal-aurrekontuetan gastu publikoko konpromisoak erabakitzen.

Artículo 79.– Participación ciudadana en la identificación de compromisos de gasto público en los presupuestos municipales.

1.– Euskal toki-erakundeek kontsulta edo deliberazio publikoko prozesuak abiarazi ahal izango dituzte, erakundearen ezaugarriei eta errealitateari ondoen moldatzen zaien eran eta egokien irizten dieten gaiei buruz, gastuaren inguruko erabaki edo alderdi puntual batzuk definitze aldera erakundea hurrengo urteko aurrekontuak prestatzen hasi behar denean.

1.– Las entidades locales vascas llevarán a cabo procesos de consulta o deliberación pública, en el modo que mejor se adecue a sus características y realidad y respecto a la cuestión o cuestiones que estimen más oportunas, para definir decisiones o aspectos puntuales de gasto en el momento de iniciar la preparación de los presupuestos de la entidad para el ejercicio siguiente.

2.– Diru-sarrera publikoei buruzko erabakiak ez dira deliberazio-prozesuen xede izango.

2.– Las decisiones relativas a los ingresos públicos no podrán ser objeto de procesos deliberativos.

3.– Aurrekontuen inguruko deliberazio-eremuetan deliberazio-prozesuren bat abiarazteak ez dio eragiten toki-erakundeak aurreikusitako defizit, zor publiko eta gastu-arauaren gaineko helburuak bete behar izateari, ez eta berankortasunaren inguruko legerian hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeari ere.

3.– El proceso de deliberación que se proyecte sobre ámbitos de deliberación en materia presupuestaria no afectará al cumplimiento, por parte de la entidad local, de los objetivos de déficit, deuda pública y regla de gasto previstos, ni al periodo medio de pago a proveedores previsto en la legislación de morosidad.

4.– Tokiko araugintzarako ahalaren bidez edo udal-erabakiaren bidez ezarriko dira partaidetzako prozesu mota horren forma, prozedura eta edukia.

4.– Por medio de la potestad normativa local o mediante acuerdo municipal se establecerá la forma, procedimiento y contenido de esta modalidad de participación.

LAUGARREN ATALA
HERRITARREN PARTAIDETZARAKO TRESNAK
SECCIÓN CUARTA
INSTRUMENTOS DE PARTICIPACIÓN CIUDADANA

80. artikulua.– Herri-galdeketak.

Artículo 80.– Consultas populares.

1.– Toki-araubidearen oinarrizko legeriarekin bat, alkateek, osoko bilkurak gehiengo osoz hala erabaki ondoren eta Estatuko gobernuaren baimenarekin, herritarren edo komunitatearen interesentzat garrantzi handia daukaten gaiei buruzko iritzia galde diezaiokete herriari, baldin eta gaiok udalaren eskumenekoak eta toki-administrazioaren ingurukoak badira. Tokiko araubideari buruzko legerian debekatuta dauden eremuetako gaiez, ordea, ezin izango da galdeketarik egin. Prozedurak, baldintzak eta bermeak erregelamendu bidez ezarriko dira, lege honetan ezarritakoaren arabera.

1.– De conformidad con la legislación básica de régimen local, los alcaldes o alcaldesas, previo acuerdo por mayoría absoluta del pleno y autorización del Gobierno del Estado, podrán someter a consulta popular aquellos asuntos de la competencia propia municipal y de carácter local que sean de especial relevancia para los intereses de la comunidad vecinal, con excepción de los relativos a ámbitos vedados en la legislación básica de régimen local. Reglamentariamente se establecerán los procedimientos, requisitos y garantías, de acuerdo con lo establecido en esta ley.

2.– Udalerriaren araugintzarako ahalaren bidez, eta lege honetan aurreikusitakoarekin eta erregelamenduetan ezartzen denarekin bat, galdeketa horiek nola baliatu garatuko da.

2.– A través de la potestad normativa municipal, y de acuerdo con lo previsto en la presente ley y lo que se establezca reglamentariamente, se desarrollará el ejercicio de tales consultas.

3.– Alkateak egingo ditu mota horretako herri-galdeketetarako deialdiak, osoko bilkurak hala erabaki ondoren. Osoko bilkuraren erabakian honako alderdi hauek jasoko dira gutxienez: galdeketa-gai den xedapen, politika edo erabakia publikoaren testu osoa, galdeketa-gai diren itaunak eta galdeketa noiz egin behar den. Galdeketa-deialdia kasuan kasuko lurralde historikoaren buletin ofizialean argitaratu eta hurrengo 90 egun eta urtebete artean egin beharko da.

3.– La convocatoria de este tipo de consultas corresponderá al alcalde o alcaldesa, previo acuerdo plenario que contendrá como mínimo el texto íntegro de la disposición o la política o decisión pública que se someta a consulta, la pregunta o preguntas que se someten a consulta y la fecha en que esta haya de celebrarse, entre noventa días y un año siguientes a la fecha de publicación de la convocatoria en el boletín oficial del territorio histórico correspondiente.

4.– Udal-talde politikoen ekimenak gorabehera, lehenengo paragrafoan aipatzen diren herri-galdeketen eskaerak osoko bilkuraren oniritzipean jarri beharko dira, abiapuntua herritarren ekimena izan bada. Udalerriak 5.000 biztanle baino gehiago baditu, erroldatutako auzotarren % 10ek, gutxienez, sinatu beharko dute ekimena, eta 5.000 biztanle edo gutxiago baditu, auzotarren % 20k. Hori eginez gero, udalak tramitea emateko prozedura irekiko du eta prozedura zehaztuko.

4.– Sin perjuicio de las iniciativas de los grupos políticos municipales, habrán de someterse al pleno aquellas solicitudes de consulta popular a las que se refiere el apartado primero que tengan su origen en la iniciativa ciudadana. Tales iniciativas deberán ser suscritas al menos por el diez por ciento de los vecinos y vecinas empadronados en municipios cuya población exceda de 5.000 habitantes, o del veinte por ciento para el caso de municipios de igual o inferior población. En tal caso, el ayuntamiento abrirá el procedimiento de tramitación y lo concretará.

5.– Salbuespen gisa eta galdeketa-prozesuaren gaiaren arabera, udalerrian bizi diren atzerritarrek eta bozketa hasten denean gutxienez 16 urte duten adin txikikoek ere hartu ahal izango dute parte. Horrelakoetan, boto-emaileen errolda biztanleen udal-erroldarekin osatuko da, eta toki-erakundeko idazkaritzaren ardura izango da egokitzapen hori egitea.

5.– Excepcionalmente, en función de la materia objeto del proceso de consulta, podrán intervenir en estas consultas populares las personas extranjeras residentes y las personas menores de edad que tengan al menos 16 años cumplidos en el momento de inicio de la votación. En este caso, el censo de votantes se complementará por el padrón municipal de habitantes, siendo competencia de la secretaría de la entidad local llevar a cabo tal adaptación.

6.– Kontsulta horiek lotesleak izango dira, betiere ez baldin badago lege-arauren bat kontsulta osorik edo zati batean egitea eragozten duena.

6.– Las consultas serán vinculantes, siempre que no existiera norma legal que impidiera total o parcialmente su realización.

81. artikulua.– Sektoreko edo lurralde-eremu mugatuetako galdeketak.

Artículo 81.– Consultas sectoriales o de ámbito territorial limitado.

1.– Udalerriek, gaiaren edo xede duten lurralde-eremuaren arabera, herritarren zati bati bakarrik bideratutako galdeketa bereziak egin ahal izango dituzte.

1.– Los municipios podrán llevar a cabo consultas singulares que solo afecten a una parte de la ciudadanía, en función del tema sectorial a tratar o, en su caso, del ámbito territorial en el que las mismas se desplieguen.

2.– Sektoreko galdeketatzat hartzen da arazo jakin bati buruz egiten dena eta herritarren zati bati bakarrik edo udalerriko biztanleen zati bati bakarrik eragiten diona.

2.– Se entiende por consulta sectorial aquella que se despliega sobre una problemática concreta y que solo afecta a una parte de los ciudadanos o ciudadanas o a una parte de quienes sean residentes en el municipio.

3.– Lurralde-eremu bateko galdeketatzat hartzen da udalerriaren zati batean bakarrik egiten dena, dela auzo batean, dela toki-erakunde txiki batean, dela udal-barruti batean.

3.– Se entiende por consulta territorial aquella que se despliega sobre una parte del municipio, ya sea un barrio, entidad local menor o distrito municipal.

4.– Galdeketa horietarako deialdia egitea alkateari dagokio, behin osoko bilkurak gehiengo osoz onartu ondoren.

4.– La convocatoria de estas consultas será competencia del alcalde o alcaldesa, previa su aprobación por el pleno por mayoría absoluta.

5.– Galdeketa horietan, gaiaren arabera, udalerrian erroldaturiko atzerritarrek eta 16 urtetik gorako adin txikikoek ere hartu ahal izango dute parte.

5.– En estas consultas, en función de la materia objeto de la misma, podrán tomar parte las personas extranjeras y las personas mayores de 16 años empadronadas en el municipio.

6.– Udalerriek –ordenantza, erregelamendu edo, halakorik izan ezean, osoko bilkuraren erabaki bidez– bozketari, zenbaketari eta prozesuaren kontrolari eragiten dieten prozedurazko alderdiak ezarri ahal izango dituzte, bai eta izaera teknikoko beste kontu batzuk ere.

6.– Los municipios por medio de ordenanza o reglamento o, en su defecto, a través de acuerdo del pleno, establecerán aquellos aspectos procedimentales que afecten a la votación y escrutinio y de control del proceso, así como otros de carácter técnico.

7.– Edonola ere, prozesu horietan aniztasun politikoaren eta inpartzialtasunaren printzipioak errespetatzen direla eta botoa berdintasun-baldintzetan emateko eskubidea zaintzen dela bermatu beharko da. Alkatearen eskumena izango da printzipio horiek guztiz errespetatzen direla zaintzea eta prozesuak behar bezala burutzen direla bermatzeko neurriak hartzea.

7.– En todo caso, se deberá garantizar que en estos procesos se respetan los principios de pluralismo político e imparcialidad, así como la plena salvaguarda de los derechos de voto en condiciones de igualdad. Será competencia de la persona titular de la alcaldía velar por el pleno respeto a esos principios y poner todos los medios para garantizar la correcta ejecución de estos procesos.

8.– Prozesu horietako bozketa-sistema –paperezko botoa edo sistema elektronikoa– dagokion toki-erakundeak erabakiko du, zeinak bere biztanleriaren eta eremuaren ezaugarriak kontuan izanik hartuko baitu ebatzia. Toki-erakundeak erraztasunak eman beharko ditu parte hartzeko eskubidea duen pertsonak orok behar adina bermerekin parte har dezan.

8.– La decisión relativa al sistema de voto en dichos procesos (papel o sistema electrónico) corresponderá a la entidad local, que resolverá tomando en consideración las características de su población y ámbito, debiendo facilitar que toda persona con derecho a participar pueda realizarlo con las garantías suficientes.

9.– Toki-erakundeko idazkaritza izango da prozesu horiek taxutzeko organo eskuduna, eta organo horrek emango du ateratako emaitzen fede.

9.– La secretaría de la entidad local será el órgano competente para la articulación efectiva de estos procesos y dará fe, en todo caso, de los resultados obtenidos.

82. artikulua.– Politika publikoei edo garrantzi bereziko erabaki publikoei buruzko toki-mailako herri-galdeketak.

Artículo 82.– Consultas ciudadanas abiertas de carácter local sobre políticas públicas o decisiones públicas de especial relevancia.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek politika edo erabaki publikoei buruzko toki-mailako herri-galdeketa irekiak egin ahal izango dituzte.

1.– Las entidades locales vascas podrán llevar a cabo consultas ciudadanas abiertas de carácter local sobre políticas o decisiones públicas.

2.– Galdeketa horiek bozketa bidez burutuko dira, baina botoa emateko epea 15 egunera artekoa izan ahalko da. Osoko bilkuraren erabaki arrazoituaren bidez erabakiko da egun horiek segidakoak izan behar duten ala ez.

2.– Estas consultas se llevarán a cabo por votación, si bien la recepción de los votos se podrá proyectar hasta un máximo de quince días consecutivos o alternos, según acuerdo plenario motivado.

3.– Deialdia egiten duen toki-erakundeak, bere biztanlenriaren eta lurraldearen ezaugarriak kontuan harturik, erabaki ahal izango du paperean, sistema telematikoz edo bi moduetara egitea bozketa, eta erabilgarri dituen baliabide guztiak jarriko ditu ziurtatze aldera parte hartzeko eskubidea duen pertsona orok bere ikuspuntua berme guztiekin adierazi ahal izatea.

3.– La entidad local convocante, atendiendo a las características de su población y territorio, podrá disponer que la votación se realice en papel o mediante sistemas telemáticos, o en ambos modos, y pondrá todos los recursos a su alcance para garantizar que cualquier persona con derecho a participar pueda manifestar su punto de vista con las garantías debidas.

4.– Galdeketa horietan, gaiaren arabera, udalerrian erroldaturiko atzerritarrek eta 16 urtetik gorako adin txikikoek ere hartu ahal izango dute parte.

4.– En estas consultas, en función de la materia objeto de la misma, podrán tomar parte las personas extranjeras y las personas mayores de 16 años empadronadas en el municipio.

5.– Galdeketaren gaia udalerriaren eskumeneko politika publiko, erabaki edo kontuetara mugatuko da. Ezin izango da galdeketarik egin diru-sarrera publikoekin lotuta dauden alderdiei buruz, salbu eta galdeketak hizpide baditu tokiko tributuei dagozkien udal-eskumeneko alderdiak.

5.– La materia objeto de consulta se limitará a aquellas políticas públicas, decisiones o asuntos de la competencia de los municipios. No podrán realizarse consultas sobre aspectos vinculados con los ingresos públicos, salvo que se refieran a los aspectos de competencia municipal referidos a los tributos locales.

6.– Ordenantzak eta erregelamenduak onartzeko prozesuetan, posible izango da horrelako galdeketak egitea jendaurreko informazioaren aldian.

6.– Se podrán plantear estas consultas en los periodos de información pública en los procesos de aprobación de ordenanzas y reglamentos.

7.– Udal-ordenantzek edo -erregelamenduek edo, halakorik izan ezean, osoko bilkuraren erabakiek bozketari, zenbaketari eta prozesuaren kontrolari eragiten dioten prozedurazko alderdiak ezarriko dituzte, bai eta izaera teknikoko beste kontu batzuk ere.

7.– Por las respectivas ordenanzas o reglamentos municipales o, en su defecto, a través de acuerdo del pleno, se establecerán aquellos aspectos procedimentales que afecten a la votación y escrutinio y de control del proceso, así como otros de carácter técnico.

8.– Galdeketetako emaitzek ez dute, inolaz ere, izaera loteslerik izango toki-gobernuarentzat. Nolanahi ere, azken erabakia galdeketa irekian ateratako emaitzetatik aldentzen bada, berariaz arrazoitu beharko da zerk eragin duen erabaki hori.

8.– Los resultados de las consultas no tendrán en ningún caso carácter vinculante para el gobierno local. No obstante, si la decisión final se apartara de los resultados de la consulta abierta, se deberán motivar expresamente las causas que justifican tal acuerdo.

VII. TITULUA
TOKIKO POLITIKA PUBLIKOEN EUSKAL KONTSEILUA ETA EUSKADIKO TOKIKO GOBERNUEN BATZORDEA
TÍTULO VII
EL CONSEJO VASCO DE POLÍTICAS PÚBLICAS LOCALES Y LA COMISIÓN DE GOBIERNOS LOCALES DE EUSKADI

83. artikulua.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua.

Artículo 83.– El Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales.

1.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua sortzen da, udalerrien eta autonomia- eta foru-erakundeen arteko lankidetza-harremanak gauzatzeko helburua izango duen erakunde-egitura gisa, tokiko gobernu-eremuari eragiten dioten politika publikoak diseinatu, prestatu, burutu eta ebaluatzeko prozesuetan udalerrien interesak aitortu eta aintzat hartuko direla bermatzeko.

1.– Se crea el Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales como estructura institucional que tiene como función hacer efectivas las relaciones de cooperación institucional de los municipios con las instituciones autonómicas y forales para garantizar el reconocimiento y ponderación de los intereses municipales en los procesos de diseño, elaboración, ejecución y evaluación de políticas públicas que puedan afectar al ámbito local de gobierno.

2.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren eskumena izango da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei dagozkien eskumenen gaineko erabakiak hartzea, baldin eta udalerrien eskumen propioen esparru materialari eragiten badiete.

2.– Será competencia, asimismo, del Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales la adopción de acuerdos o tomas de decisiones que se refieran a las competencias de las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma de Euskadi y que afecten al ámbito material de las competencias propias de los municipios.

84. artikulua.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren izaera.

Artículo 84.– Naturaleza del Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales.

1.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua da udalerriek Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan ordezkaritza izateko eta parte hartzeko erakunde-egitura, eta eginkizun nagusia du beste erakunde horiek toki-autonomia guztiz errespetatzen dutela bermatzea.

1.– El Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales es la estructura institucional de representación y participación de los municipios en las instituciones de la Comunidad Autónoma que tiene por función garantizar el pleno respeto de la autonomía local por tales instituciones.

2.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua –aurrekontu-ondorioetarako soilik– Eusko Jaurlaritzan toki-araubidearen inguruko eskumenak dituen sailari atxikiko zaio.

2.– El Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales estará adscrito, únicamente a efectos presupuestarios, al departamento del Gobierno Vasco que tenga atribuidas las competencias en materia de régimen local.

3.– Eskumenak baliatzeko, autonomia organikoa eta funtzionala dauka, eta erakundeak berak erabakiko ditu lege honetan jasotako aurreikuspenak garatzeko barruko funtzionamendu-arauak.

3.– Para el ejercicio de sus competencias goza de autonomía orgánica y funcional, y acordará sus normas de funcionamiento interno en el que se desarrollarán las previsiones recogidas en la presente ley.

85. artikulua.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren osaera.

Artículo 85.– Composición del Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales.

1.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluak Eusko Jaurlaritzan toki-araubidearen inguruko eskumenak dituen sailburua edo hark eskuordetzen duena izango du lehendakari.

1.– El Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales estará presidido por la consejera o consejero del Gobierno Vasco que tenga atribuidas las competencias en materia de régimen local o en quien delegue.

2.– Kontseiluaren idazkaritzari dagozkion lanak toki-araubidearen arloko eskumenak esleituak dituen sailburuordetzako goi-kargudun batek egingo ditu.

2.– Las funciones de secretaría del consejo serán ejercidas por una o un alto cargo de la viceconsejería que tenga atribuidas las competencias en materia de régimen local.

3.– Kontseiluak guztira hemezortzi kide izango ditu: Eusko Jaurlaritzak sei ordezkari izango ditu; foru-aldundiek, bina, eta, udalerriek, berriz, sei. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak lehendakariak izendatuko ditu; foru-aldundienak, kasuan kasuko foru-araudiaren arabera izendatuko dira, eta udalerriei dagozkienak, berriz, ezarpen handiena duen euskal udalerrien elkarteak proposatu eta lehendakariak izendatuko ditu. Udalerrien ordezkariak alkate edo zinegotzi izan beharko dira, nahitaez. Toki-ordezkariak aukeratzerakoan lehentasuna emango zaie lurralde-irizpideari, genero-irizpideari eta tamaina desberdinetako udalerrien presentzia zaintzeari, halatan non udal-ordezkarien herena, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako populazioa duten udaletako hautetsiak izan daitezen.

3.– El consejo se compondrá de un total de dieciocho vocales: seis en representación del Gobierno Vasco, dos de cada una de las diputaciones forales, y seis correspondientes a los municipios. La designación de los miembros que representen al Gobierno Vasco corresponderá al lehendakari; la representación de las diputaciones forales será designada de conformidad a su normativa foral, y la correspondiente a los municipios será designada por el lehendakari a propuesta de la asociación de municipios vascos de mayor implantación. Dicha propuesta deberá recaer necesariamente a favor de quienes ostenten la condición de alcaldesa o alcalde o concejala o concejal. En la designación de la representación local se atenderá preferentemente a criterios territoriales y de género, y a la salvaguarda de la presencia de municipios de diferentes tamaños, de modo que al menos un tercio de los representantes municipales sean electos de municipios con población inferior a 5.000 habitantes.

4.– Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko dira, eta kide izaten jarraituko dute harik eta izendatu zituen erakundeak kargutik kendu arte, edo kargua uzteko legezko kausaren bat edo kontseiluak berak onartutako funtzionamendu-arauetan aurreikusitako kausaren bat gertatu arte.

4.– Los miembros del consejo serán designados por un periodo de cuatro años y se mantendrán en sus cargos hasta que sean cesados por la institución que los nombró o concurra alguna causa de cese legal o que esté prevista en las normas de funcionamiento aprobadas por el propio consejo.

5.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluak dagozkion eginkizunak aurrera eramateko behar beste baliabide eta bitarteko izango du, ondo funtzionatuko duela bermatzeko.

5.– El Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales, para cumplir sus funciones, dispondrá de los medios y recursos necesarios para garantizar su correcto funcionamiento.

86. artikulua.– Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren eginkizunak.

Artículo 86.– Funciones del Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales.

1.– Kontseiluak eginkizun hauek izango ditu:

1.– El consejo tendrá las siguientes funciones:

a) Autonomia-erkidegoak sustatutako planak eta programak egiten parte hartzea, udalerrien eskumen propioei eragiten dietenean. Plan eta programa horiek udalen eskumenetan izan dezaketen eraginari buruzko txostenak egingo dituzte, eta legezkotasun- eta egokitasun-irizpideetan oinarritutako iritziak emateko aukera ere izango dute. Txostenak ez dira lotesleak izango.

a) Participar en la elaboración de planes y programas promovidos por la Comunidad Autónoma cuando afecten a las competencias locales propias de los municipios, informando sobre el impacto que aquellos puedan ejercer sobre dichas competencias, y pudiendo emitir al respecto juicios que se fundamenten en criterios de legalidad y oportunidad. Dichos informes no tendrán carácter vinculante.

b) Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barruan udalerrien eskumen propioei eragiten dien araugintza bultzatzeko onartutako proposamenak bideratzea, betiere udalerrien eskumenak arautzen dituen araudian ezarritako baldintzetan.

b) Canalizar las propuestas de impulso normativo que sean aprobadas por la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi sobre aquellas materias que, en el ámbito de competencias de la Comunidad Autónoma de Euskadi, afecten a competencias propias de los municipios, siempre en los términos establecidos en la propia normativa reguladora de las competencias municipales.

c) Administrazioen arteko elkarlana eta informazio-trukea sustatzea, autonomia-erkidegoko administrazioaren, foru-aldundien eta tokiko administrazioen artean.

c) Promover la colaboración interadministrativa e intercambio de información entre la Administración de la Comunidad Autónoma, las diputaciones forales y las administraciones locales.

d) Udalerrien eskumenei eragiten dieten politika publiko sektorialez eztabaidatzea eta denen artean lantzea, eta dauden gobernu mailetan zer-nolako eragina duten ikustea.

d) Debatir y poner en común las diferentes políticas públicas de carácter sectorial que afecten a las competencias municipales y sus implicaciones en los diferentes niveles de gobierno.

e) Lankidetzarako eta, beharrezkoa bada, koordinaziorako sistemak sustatzea, dauden gobernu mailetako politika publikoen kudeaketa integratua izan dadin.

e) Promover sistemas de cooperación o, en su caso, de coordinación, para la gestión integrada de las políticas públicas por los diferentes niveles de gobierno.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu kontseiluari konstituziokontrakotasun-errekurtsoa aurkez dezan eskatzea, Estatuko lege batek toki-autonomia urratzen duela deritzonean.

f) Instar al Consejo de Gobierno de la Comunidad Autónoma la interposición de un recurso de inconstitucionalidad cuando considere que una ley estatal vulnera la autonomía local.

g) Lege honen 88. artikuluan aurreikusitako azterlan eta proposamenei buruzko irizpena ematea eta, egoki iritziz gero, onartzea.

g) Dictaminar y aprobar, en su caso, los estudios y propuestas previstos en el artículo 88 de la presente ley.

h) Lege honetan eta beste lege batzuetan berariaz agindutakoak.

h) Las atribuidas expresamente en esta y en otras leyes.

2.– Erabakiak hartzeko, gehiengo soila beharko du kontseiluak. Ahalegina egingo da gehiengo horretan egon daitezen gobernu-maila guztietako ordezkari diren kideak, baina lortzen ez bada, bigarren bozketan gehiengo sinplea besterik ez da beharko, erabakia baliozkoa izateko.

2.– Los acuerdos del consejo requerirán mayoría simple. Se procurará que los vocales y las vocales en representación de cada nivel de gobierno estén dentro de dicha mayoría, pero, en caso de que no se consiga, en la segunda votación la mayoría simple será suficiente para la validez del acuerdo.

3.– Kontseiluak, osoko bilkurako funtzionamenduaz gain –aurreko zenbakietan adierazitako eginkizunekin eta erabaki-erregimenarekin jardungo du hartan–, batzorde sektorialak sortuko ditu, eta horietako bakoitzean kideen ehuneko hogei, gutxienez, batzordeak langai duen eremu edo sektoreari dagozkion elkarte, erakunde eta plataformetako ordezkariak izango dira, salbu eta batzordearen berezitasunagatik edo eremuagatik posible ez bada antolakundeok ehuneko horretan parte hartzea. Ehuneko horretan, gainera, kontzejuen ordezkaritza ere bermatuko da, hizpide direnean era horretako toki-erakundeei eragin diezaieketen politika publikoak edo eskumenen esleipena.

3.– El consejo, además de su funcionamiento en pleno, con las funciones y régimen de acuerdos expresados en los números anteriores, creará comisiones sectoriales, en cada una de las cuales participará al menos un veinte por ciento de miembros representantes de diferentes asociaciones, entidades y plataformas relativas al ámbito o sector al que se refiera la comisión, salvo que por la especificidad de la comisión o ámbito no fuera posible contar con su participación en tal porcentaje. En el citado porcentaje se garantizará además la representación de los concejos cuando se vayan a tratar políticas públicas o la atribución de competencias que pudieran afectar a este tipo de entidades locales.

Batzorde sektorialen eginkizuna izango da zeinek berari dagokion eremuan udal-eskumenei eragiten politika sektorialei buruz eztabaida egitea eta iritziak partekatzea, bai eta proposamenak aurkeztea Politika Publikoen Euskal Kontseiluko osoko bilkurari haren eskumeneko gaiei buruz.

Las comisiones sectoriales tendrán como función, cada una en su ámbito correspondiente, el debate y puesta en común de las diferentes políticas sectoriales que afecten a competencias municipales, y la elevación de propuestas al pleno del Consejo Vasco de Políticas Públicas respecto a los asuntos de la competencia de éste.

87. artikulua.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea. Izaera eta osaera.

Artículo 87.– Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi. Naturaleza y composición.

1.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea sortzen da, alerta goiztiarreko organo gisa. Batzorde horren helburu nagusia izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ekimenez burutzen diren araugintza-prozesuetan toki-autonomia zaintzea, lege honek edo indarrean dagoen legeriaren gainerakoak udalerriei aitortutako eskumen propioei soil-soilik eragiten dieten kasuetan.

1.– Se crea la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi, que, como órgano de alerta temprana, tiene como objeto fundamental salvaguardar la autonomía municipal en aquellos procesos normativos que se lleven a cabo a iniciativa de la Administración General de la Comunidad Autónoma y que afecten exclusivamente a las competencias propias reconocidas a los municipios por la presente ley o por el resto de la normativa vigente.

2.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeak, organo autonomo eta independentea bada ere, Tokiko Politika Publikoen Kontseiluarekin partekatuko du erregistroa, administrazio-ondorio guztietarako.

2.– La Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi, órgano de carácter autónomo e independiente, compartirá registro, a todos los efectos administrativos, con el Consejo de Políticas Públicas Locales.

3.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordearen lehendakari izango da toki-erakundeen ordezkariek aukeratzen.

3.– La Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi estará presidida por quien designen los representantes y las representantes de las entidades locales.

4.– Batzordeak hamabi kide izango ditu guztira:

4.– La comisión se compondrá de un total de doce miembros:

a) Horietako sei Tokiko Politika Publikoen Kontseiluan tokiko mailaren ordezkari direnak izango dira.

a) Seis serán representantes del nivel local en el Consejo de Políticas Públicas Locales.

b) Gainerako seiak alkate eta zinegotzien artean hautatuko dira, lurralde-irizpideei lehentasuna emanez eta emakume eta gizonen arteko parekotasuna sustatuz. Horietako herena 5.000 biztanle baino gutxiagoko udaletako alkate edo zinegotzi izan beharko dira.

b) Los seis restantes se designarán entre alcaldes o alcaldesas o concejales o concejalas, dándose preferencia a criterios territoriales y promoviéndose la paridad entre mujeres y hombres. Un tercio de ellos deberá ser alcalde o alcaldesa o concejal o concejala de municipios de población inferior a 5.000 habitantes.

88. artikulua.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordearen eginkizunak.

Artículo 88.– Funciones de la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi.

1.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordearen helbururik behinena da toki-autonomia defendatzea, eta, horren barruan, udalerriek autoantolaketarako daukaten gaitasuna aitortzea. Horretarako, eginkizun hauek izango ditu:

1.– El fin último de la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi es la defensa de la autonomía local, y dentro de esta el reconocimiento de la capacidad autoorganizativa de los municipios. Para ello, ejercerá las siguientes funciones:

a) Alerta goiztiarreko organo gisa jardutea, haren helburu nagusia baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ekimenez burutzen diren eta udalerrien eskumen propioei eragiten dieten araugintza-prozesuetan toki-autonomia zaintzea, salbu eta lege-mailako arauren batek bestelako prozeduraren bat agintzen dien izaera orokorreko xedapenen kasuan.

a) Actuar como órgano de alerta temprana, siendo su objetivo fundamental salvaguardar la autonomía municipal en aquellos procesos normativos que se lleven a cabo a iniciativa de la Administración General de la Comunidad Autónoma y que afecten exclusivamente a las competencias propias de los municipios, quedando exceptuado este mecanismo en aquellas disposiciones de carácter general que tengan establecido, en normas con rango de ley, un procedimiento de elaboración específico.

b) Xedapen orokorren aurreproiektuak prestatzen parte hartzea, 91. artikuluan ezarritako eran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumen-eremuan udalerrien eskumen propioei eragiten dieten araugintza bultzatzeko proposamenak aurkeztea, betiere udalerrien eskumenen gaineko araudian bertan ezarritako eran, lege honen 86.1.b artikuluan xedatutakoari jarraituz.

b) Participar en la elaboración de disposiciones de carácter general en los términos establecidos en el artículo 91 y elevar propuestas de impulso normativo que, en el ámbito de competencias de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, afecten a competencias propias de los municipios, siempre en los términos establecidos en la propia normativa reguladora de las competencias municipales, conforme a lo dispuesto en el artículo 86.1.b) de la presente ley.

c) Azterlanak eta proposamenak egitea toki-erakundeetako kideen, erakunde horien eta beraien sektore publikoaren zerbitzura diharduten langile behin-behineko eta bestelakoen, eta Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen ordainsari eta bertaratze guztien gehienezko mugei buruz. Azterlan eta proposamen horiek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluari aurkeztuko zaizkio, irizpena eman, eta, bidezko iritziz gero, onar ditzan. Proposamen horiek lurralde historikoek udalerrien parte-hartzea bideratzeko gaituko dituzten lurralde-organoetara bidaliko dira, edo, bestela, foru-aldundietara.

c) Realizar estudios y propuestas sobre la determinación de los límites máximos totales del conjunto de las retribuciones y asistencias de los miembros de las entidades locales, del personal eventual y del resto del personal al servicio de las citadas entidades y de su sector público, así como del personal funcionario con habilitación de carácter nacional. Tales estudios y propuestas serán elevados al Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales, para que sean dictaminados y, en su caso, aprobados por dicho órgano. Dichas propuestas se remitirán a los órganos territoriales que cada territorio histórico habilite para hacer efectiva la participación de los municipios, o, en su caso, a las diputaciones forales.

d) Azterlanak eta proposamenak egitea, tokiko zerbitzu publikoen egiazko kostua kalkulatzeko irizpideei buruz. Azterlan eta proposamen horiek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluari aurkeztuko zaizkio, haien berri izan dezan. Proposamen horiek lurralde historikoek udalerrien parte-hartzea bideratzeko gaituko dituzten lurralde-organoetara bidaliko dira, edo, bestela, foru-aldundietara, lege honen 98. artikuluan aurreikusitako gomendioak egin ahal izan ditzaten.

d) Realizar estudios y propuestas relativas a los criterios de cálculo del coste efectivo de los servicios públicos locales. Tales estudios y propuestas serán elevados al Consejo Vasco de Políticas Públicas Locales para su conocimiento. Dichas propuestas se remitirán a los órganos territoriales que cada territorio histórico habilite para hacer efectiva la participación de los municipios, o, en su caso, a las diputaciones forales, con objeto de que puedan realizar las recomendaciones previstas en el artículo 98 de la presente ley.

e) Azterlanak eta proposamenak egitea, aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudian eta aplikatu beharreko gainerakoetan ezarritako plan ekonomiko-finantzarioak formulatzeko behar diren arauei buruz. Azterlan eta proposamen horiek Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari aurkeztuko dizkio, lege honen IX. tituluan jasotako ondorioetarako.

e) Realizar estudios y propuestas relativas a las reglas necesarias para la formulación de los planes económico-financieros establecidos en la normativa de estabilidad presupuestaria y demás normativa aplicable. Tales estudios y propuestas serán elevados al Consejo Vasco de Finanzas Públicas, a los efectos recogidos en el título IX de la presente ley.

2.– Eginkizun hauei buruzko erabaki guztiak gehiengo soilaren bidez hartuko dira.

2.– Todos los acuerdos relativos a las presentes funciones serán adoptados por mayoría simple.

89. artikulua.– Tokiko Politika Publikoen Kontseilurako eta Tokiko Gobernuen Batzorderako tokiko maila instituzionaleko kideak izendatzea.

Artículo 89.– Designación de los miembros del nivel institucional local en el Consejo de Políticas Públicas Locales así como en la Comisión de Gobiernos Locales.

1.– Tokiko maila instituzionalari dagozkion kideak lehendakariak izendatuko ditu, ezarpenik handiena duen euskal udalen elkarteak proposatuta.

1.– La designación de los miembros correspondientes al nivel institucional local la realizará el lehendakari a propuesta de la asociación de municipios vascos de mayor implantación.

2.– Izendapen-proposamenak aintzat hartu beharko ditu lurralde-irizpideak, genero-parekotasuna eta neurri desberdineko udalen presentziaren zaintzea, halatan non tokiko ordezkarien herena, gutxienez, 5.000 biztanle baino gutxiagoko udaletako zinegotziak izan daitezen.

2.– La propuesta de designación deberá atender a criterios territoriales y de paridad en el género, así como de salvaguarda de la presencia de municipios de diferentes tamaños, de modo que al menos un tercio de los representantes locales sean electos de municipios de población inferior a 5.000 habitantes.

90. artikulua.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordearen funtzionamendua, alerta goiztiarreko organo gisa jarduten duenean.

Artículo 90.– Funcionamiento de la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi cuando actúa como órgano de alerta temprana.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak udal-eskumen propioei soilik eragiten dien lege edo legegintzako dekretu baten aurreproiektuari ekitea erabakitzen duenean, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeak nahitaezko txostena egin beharko du, eta ondorio gisa adierazi beharko du ea toki-autonomiari lerma edo urraketarik eragiten dion. Gainera, legearen aurreproiektuak eskumen propioak esleitzen badizkie udalerriei, txostenak argi adierazi beharko du esparru material bakoitzari dagozkion ahalmenak edo ahalak egoki esleitu diren, lege honen 17 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1.– Cuando la Administración General de la Comunidad Autónoma adopte la iniciativa de elaboración de un anteproyecto de ley o de decreto legislativo que afecte exclusivamente a competencias propias municipales, la Comisión de Gobiernos Locales deberá emitir informe preceptivo en el que deberá concluir si, a su juicio, se produce o no una merma o vulneración de la autonomía local. En el supuesto de que el anteproyecto de ley atribuya competencias propias a los municipios, el informe deberá determinar, además, si han sido asignadas adecuadamente las facultades o potestades que corresponden a cada ámbito material, conforme a lo dispuesto en el apartado primero del artículo 17 de la presente ley.

Txosten hori proposamena egin duen organoak berak eskatuko du, eta eskaera jaso eta hamabost eguneko epean egin beharko da. Eskaera Bidaltzeko eskaeran txostena presazkoa dela behar bezala arrazoitzen bada, txostena egiteko epea zortzi egunekoa izango da.

Dicho informe deberá ser solicitado por el órgano promotor de la propuesta y emitido en el plazo de quince días a partir del día siguiente al de la recepción de la solicitud. Si en la solicitud de remisión se hace constar motivadamente la urgencia del informe, el plazo máximo para su emisión será de ocho días.

2.– Proposaturiko arauak toki-autonomian lerma edo urraketa eragiten duela egiaztatzen badu eta Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeak proposatutako aldaketak araua proposatu duen organoak oso-osorik onartzen baditu, arauaren prozedura izapidetzen jarraitu ahal izango du, kasu bakoitzean ezarritako eran.

2.– Si, constatada una merma o vulneración de la autonomía local en la regulación proyectada, las modificaciones propuestas por la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi fueran admitidas íntegramente por el órgano promotor, este continuará la tramitación del procedimiento normativo en los términos previstos en cada caso.

3.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeak aurkeztutako proposamen guztiak edo batzuk onartzen ez badira, aldebiko batzorde bat elkartzeko deia egingo da. Batzorde hori arau-proposamena egin duen administrazio sustatzaileak eta Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeko hiru kidek osatuko dute.

3.– En el supuesto de que no fueran acogidas todas o parte de las propuestas elevadas por la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi, deberá convocarse una comisión bilateral entre la administración promotora de la propuesta normativa y una delegación de tres miembros de la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi.

4.– Bi ordezkaritzak ados jartzen ez badira eta lehenengo paragrafoan aurreikusitako txostena egiteko eskatu zenetik hilabete igaro bada, organo sustatzaileak prozedura tramitatzen jarraituko du, eta txosten arrazoitu bat egin beharko du Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeak planteatutako aldaketa-proposamenak zergatik ezetsi diren azaltzeko. Txostenean berariaz adierazi beharko du ez diola toki-autonomiari eragiten, edo, hala bada, zenbateraino eragiten dion.

4.– De no alcanzar acuerdo ambas delegaciones, y transcurrido en todo caso el plazo de un mes desde la fecha de la solicitud de emisión del informe previsto en el apartado primero, el órgano promotor proseguirá con la tramitación, debiendo elaborar un informe motivado de las razones del rechazo de las propuestas de modificación planteadas por la omisión de Gobiernos Locales de Euskadi, valorando en este caso expresamente su no afectación a la autonomía local o el grado de afectación a la autonomía local.

5.– Legeen edo legegintzako dekretuen aurreproiektuen kasuan, proiektu gisa onartutakoan, Legebiltzarrera bidaltzen den testuarekin batera aldaketen ezespena justifikatzeko txostena eta Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeak egindako bilerako edo bileretako aktak bidali beharko dira.

5.– En el caso de los anteproyectos de ley o de decreto legislativo, tras su aprobación como tales proyectos, el texto que se remita al Parlamento deberá ir acompañado del informe en el que se justifiquen las razones del rechazo y de las actas de la sesión o sesiones celebradas por la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi.

91. artikulua.– Udalerrien eskumen propioei eragiten dieten xedapen orokorren aurreproiektuak prestatzen parte hartzea.

Artículo 91.– Participación en la elaboración de disposiciones de carácter general que afecten a competencias propias de los municipios.

1.– Udalerrien eskumen propioei berariaz eragiten dieten xedapen orokorren aurreproiektu edo proiektuek Euskadiko Tokiko Gobernu Batzordearen aurretiazko txostena beharko dute. Ez da aurretiazko txosten hori beharko, ordea, lege-mailako arauren batek bestelako prozeduraren bat agintzen dien izaera orokorreko xedapenen kasuan.

1.– Los anteproyectos o proyectos de disposiciones de carácter general que afecten específicamente a competencias propias de los municipios serán objeto de informe previo preceptivo por la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi, no procediendo la emisión de este informe en aquellas disposiciones de carácter general que tengan establecido en normas con rango de ley un procedimiento de elaboración específico.

Txosten hori egiteko hamabost eguneko epea izango dute, eskaera batzordearen erregistroan jasotzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Eskaera bidaltzeko emandako aginduan txostena presazkoa dela esaten bada, behar bezala arrazoituta, txostena egiteko epea zortzi egunekoa izango da.

El plazo para la emisión de dicho informe será de quince días desde la recepción de la solicitud por el registro de la Comisión. Si en la orden de remisión se hace constar motivadamente la urgencia del informe, el plazo máximo para su despacho será de ocho días.

Txostenaren xedea izango da proiektuan jasotako araua udalerriaren interesentzat egokia den aztertzea.

El objeto del informe versará acerca de la idoneidad de la normativa proyectada respecto de los intereses municipales.

2.– Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeak txostena egin dezan arau-proposamen horiek prozeduraren zein une edo fasetan igorri behar zaizkion, kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudia bereziak aginduko du.

2.– La determinación del momento o fase del procedimiento en que tales propuestas normativas deberán ser sometidas a informe de la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi se regirá por la normativa específica que en cada caso sea de aplicación.

3.– Behin arau-xedapenaren aurreproiektua edo proiektua erregistratu ondoren, berehala helaraziko zaio Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordeari, xedapenak euskal toki-erakundeen autonomian izan dezakeen eragina ebalua dezan. Edonola ere, toki-autonomiari eragiten badio, udalerrien eskumen propioetan eragin zuzena duela ulertuko da.

3.– Una vez registrado un anteproyecto o proyecto de disposición normativa, se dará traslado inmediato del mismo a la Comisión de Gobiernos Locales de Euskadi para la evaluación del impacto que pueda tener sobre la autonomía de los entes locales vascos. La afectación a la autonomía local se entenderá, en todo caso, como impacto directo sobre las competencias propias de los municipios.

92. artikulua.– Udalerriaren partaidetzazko lurralde-organoak.

Artículo 92.– Órganos territoriales de participación del municipio.

Lurralde historikoetako foru-organoek udalerrien parte-hartzea gauzatzeko lurralde-organoak eratu ahal izango dituzte, lurralde-eremu horren barruan ere udalerrien interesak aitortu eta aintzatetsiko direla bermatzeko, hain zuzen ere, lurralde horretako udalerrien eskumen propioei eragiten dieten edo zenbait politika publikotan erakundeen arteko lankidetza eta elkarlana gauzatzeko eremu bat planteatzen duten foru-arauak, foru-dekretuak, planak eta programak egiteko prozesuetan. Eginkizun horiek lehendik dauden organoei ere esleitu ahal izango zaizkie.

Los órganos forales de los territorios históricos podrán constituir órganos territoriales que habiliten la participación de los municipios en cada uno de sus respectivos territorios, con objeto de garantizar también en ese ámbito territorial el reconocimiento y ponderación de los intereses municipales en los procesos de elaboración de normas forales, decretos forales, planes y programas que afecten a las competencias propias de los municipios de su territorio o planteen un ámbito de cooperación o de colaboración interinstitucional en determinadas políticas públicas. Tales funciones podrán ser atribuidas a órganos ya existentes.

VIII. TITULUA
TOKIKO ZERBITZU PUBLIKOEN KUDEAKETA
I. KAPITULUA
TOKIKO ZERBITZU PUBLIKOEN KUDEAKETA
TÍTULO VIII
GESTIÓN DE SERVICIOS PÚBLICOS LOCALES
CAPÍTULO I
GESTIÓN DE SERVICIOS PÚBLICOS LOCALES

93. artikulua.– Tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa.

Artículo 93.– Gestión de servicios públicos locales.

1.– Tokiko zerbitzu publikoen araubide juridikoa eta kudeaketa-erak toki-erakundeak berak ezarriko ditu, araugintzarako eta autoantolaketarako ahalak baliatuz, horrek ezertan eragotzi gabe oinarrizko legerian, lege honetan edo Eusko Legebiltzarraren beste edozeinetan eta lurralde historikoek onartzen dituzten foru-arauetan aurreikusitakoa.

1.– El régimen jurídico y las formas de gestión de servicios públicos locales se determinarán por las respectivas entidades locales en uso de sus potestades normativas y de autoorganización, sin perjuicio de lo previsto en la legislación básica, en esta ley o en cualquier otra del Parlamento Vasco, así como en las normas forales que, en su caso, aprueben los territorios históricos.

2.– Tokiko zerbitzu publiko guztiak, ahal dela, toki-erakundeek emango dituzte, baina askatasuna izango dute zerbitzu horiek emateko modua erabakitzeko.

2.– La totalidad de los servicios públicos locales será prestada prioritariamente por las entidades locales, pudiendo acordar libremente la forma más adecuada de prestación.

3.– Toki-erakundeek berek ezinezkoa badute zerbitzuak ematea (dela bideragarritasun-arrazoiengatik, dela efizientzia- eta eraginkortasun-arrazoiengatik), ahal dela, toki-erakunde horiek partaide dituen beste toki-erakunde batek emango ditu (adibidez, kuadrillak edo mankomunitateak).

3.– En aquellos supuestos en los que no fuera posible la prestación de los servicios por las entidades locales, bien por razones de viabilidad o bien por razones de eficiencia o eficacia, serán prestados, siempre que fuera posible, por otra entidad local de la que formen parte dichas entidades locales (por ejemplo, cuadrillas o mancomunidades).

4.– Toki-erakundeek zerbitzua ematen hasi aurretik onartu beharko dute zerbitzuaren gaineko araudia; eta, gutxienez, ondorengo kontuak arautu beharko dituzte: zerbitzua eskaintzeko modalitateak, zerbitzuaren egoera, finantzaketa, eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak.

4.– Las entidades locales aprobarán la reglamentación del servicio antes de comenzar a prestarlo, y regularán, al menos, las modalidades de prestación del servicio, situación, financiación y derechos y deberes de los usuarios o usuarias.

94. artikulua.– Kudeaketa-erak.

Artículo 94.– Formas de gestión.

1.– Tokiko zerbitzu publikoak zuzenean kudeatu ahal izango dira, erakundeak berak eginkizun hori hartuta, edo horretarako sortutako beste erakunde edo elkarte batzuen bidez. Zeharka kudeatzeko aukera ere egongo da, indarrean den legerian eta, batez ere, une bakoitzean aplikatzekoa den kontratuen gaineko legerian aipatzen diren kontratu- edo lankidetza-bideak baliatuta.

1.– Los servicios públicos locales pueden gestionarse directamente, a través de la propia entidad, o mediante entidades o sociedades instrumentales. También podrán gestionarse indirectamente por medio de las modalidades contractuales y de colaboración previstas en la legislación vigente y, especialmente, en la legislación de contratos que sea aplicable en cada momento.

2.– Zuzeneko kudeaketa ondorengo modalitateetakoren batekoa izango da:

2.– La gestión directa podrá adoptar alguna de las siguientes modalidades:

a) Toki-erakundeak berak ematea zerbitzua.

a) Prestación por la propia entidad.

b) Erakunde publiko batek eskaintzea zerbitzua, dela organismo autonomoa dela enpresa-erakunde publikoa.

b) Prestación por un organismo público, ya sea organismo autónomo o entidad pública empresarial.

c) Tokiko merkataritza-sozietate baten bidez, sozietatearen kapitala titulartasun publikokoa bada.

c) Sociedad mercantil local cuyo capital social sea de titularidad pública.

3.– Enpresa-erakunde publikoen edo titulartasun publikoko kapital soziala duen tokiko merkataritza-sozietateen bidezko zuzeneko kudeaketara jo ahal izango da, soilik, justifikazioko memoria baten bidez egiaztatzen denean kudeaketa-era hori jasangarriagoa eta efizienteagoa dela; eta, horretarako, errentagarritasun ekonomikoari eta inbertsioa berreskuratzeari buruzko irizpideak hartu beharko dira kontuan.

3.– La gestión directa por medio de entidades públicas empresariales o sociedad mercantil local de capital social de titularidad pública solo podrá llevarse a cabo cuando, mediante una memoria justificativa, se acredite que resulta más sostenible y eficiente ese modo de gestión, debiéndose tener en cuenta los criterios de rentabilidad económica y recuperación de la inversión.

4.– Osoko bilkurak enpresa-erakunde publiko baten bidez edo titulartasun publikoko kapital soziala duen tokiko merkataritza-sozietate baten bidez kudeatzea onartu aurretik, zerbitzuaren kostuari buruz eta jasotako laguntza teknikoari buruz txostenak egin beharko dira, eta horiek argitara eman.

4.– Con carácter previo a la aprobación por parte del pleno de la modalidad de gestión por medio de entidad pública empresarial o sociedad mercantil local de capital social de titularidad pública, se deberá emitir informe sobre el coste del servicio y el apoyo técnico recibido, que deberán ser publicitados.

5.– Kudeatzeko era aukeratzerakoan, kontuan izan beharko dira ahal publikoak gauzatzen edo tokiko interes orokorrak zaintzen zuzenean nahiz zeharka parte hartzea dakarten eginkizunak.

5.– La elección de la forma de gestión habrá de tener en cuenta el ejercicio de funciones que impliquen la participación directa o indirecta en el ejercicio de potestades públicas o en la salvaguardia de intereses generales locales.

95. artikulua.– Erakunde publiko instrumentalak.

Artículo 95.– Entes públicos instrumentales.

1.– Udalerriek, antolaketarako ahalak baliatuta, erakunde publiko instrumentalak eratu ahal izango dituzte, udal-zerbitzu publikoak emateko edo beste edozein eskumen edo jarduera ekonomiko burutzeko, lege honetan ezarritakoari jarraituz.

1.– Los municipios, en uso de sus potestades de organización, podrán constituir entes públicos instrumentales para la prestación de servicios públicos municipales o para el ejercicio de cualesquiera otras competencias o actividades económicas, de acuerdo con lo previsto en la presente ley.

2.– Udalerri batek plan ekonomiko-finantzario bat onartua badu, ezin izango du erakunde instrumental berririk sortu, ez eta lehendik sortuta dauden beste batzuetan sartu, plana indarrean dagoen artean.

2.– En el supuesto de que un municipio tenga aprobado un plan económico financiero, no podrá crear nuevas entidades instrumentales o integrarse en otras ya creadas durante el plazo de vigencia del citado plan.

3.– Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak zehaztu ahal izango du, erabaki bidez, zenbatekoak izango diren aurrekontu-ekitaldi bakoitzeko desbideraketen gehieneko atalaseak, aurrekontu-egonkortasunari, finantza-jasangarritasunari edo gastu-erregelari dagokionez; baina horrek ez du berekin ekarriko erakunde instrumentalak sortzeko, halakoak sortzen parte hartzeko edo lehendik sortuta daudenetan parte hartzeko debekurik.

3.– El Consejo Vasco de Finanzas Públicas podrá determinar mediante acuerdo, para cada ejercicio presupuestario, cuáles son los umbrales máximos que se pueden producir de desviación de los objetivos de estabilidad presupuestaria, de sostenibilidad financiera o de regla de gasto, sin que ello conlleve la prohibición de crear, participar en la creación o participar en entidades instrumentales.

4.– Era berean, nahiz eta administrazio nagusiak aurrekontu-egonkortasuneko eta finantza-jasangarritasuneko helburuak bete ez (aurreko paragrafoan aipatzen den Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiaren bidez zehaztutako gehieneko atalaseen arabera), aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioak zaintze aldera, foru-aldundiek baimena eman ahal izango dute udalek modu ezohikoan, ondare-ekarpenak egin edo kapital-gehikuntzak formaliza ditzaten, enpresa publikoetan, udalak partaidetutako enpresa-erakunde publikoetan eta jarduera ekonomikoak finantza-desoreka zuzentzeko plan baten arabera burutzen dituzten erakunde instrumentaletan. Edonola ere, udalek, batetik, beteak behar dituzte izan aurreko aurrekontu-ekitaldiko aurrekontu-egonkortasunaren eta zor publikoaren helburuak, eta, bestetik, hornitzaileei ordaintzeko batez beste erabili duten epea, gehienez ere, berankortasunaren gaineko araudian aurreikusitako gehieneko epea gehi hogeita hamar egun izango da.

4.– Asimismo, aunque la administración matriz incumpliera los objetivos de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera, en función de los umbrales máximos que se determinen por el acuerdo del Consejo Vasco de Finanzas Públicas al que se refiere el apartado anterior, las diputaciones forales, en aras de salvaguardar los principios de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera, podrán autorizar que los ayuntamientos puedan realizar excepcionalmente aportaciones patrimoniales o suscribir ampliaciones de capital a empresas públicas y entidades públicas empresariales participadas por el ayuntamiento, así como a aquellas entidades instrumentales que desarrollen actividades económicas dentro del plan de corrección de desequilibrio financiero. En todo caso, los ayuntamientos deberán haber cumplido, en el ejercicio presupuestario inmediatamente anterior, con los objetivos de estabilidad presupuestaria y deuda pública, y su periodo medio de pago a proveedores no podrá superar en más de treinta días el plazo máximo previsto en la normativa de morosidad.

5.– Toki-erakundeek, merkatukoak ez diren jarduerak eta zerbitzuak emateko, sozietate interlokalak sortu ahal izango dituzte, edo lehendik sortutakoetan parte hartu, betiere beren eskumenen esparruan eta sortzaile diren erakundeen lurralde-eremuan. Sozietateen kapitala toki-erakundeena izango da, oso-osorik.

5.– Las entidades locales podrán crear o participar en sociedades interlocales para la prestación conjunta de actividades y servicios que no sean de mercado, en el ámbito de su competencia y en el territorio de las entidades que las crean, y cuyo capital deberá ser exclusivamente local.

96. artikulua.– Tokiko ekimena jarduera ekonomikoak gauzatzerakoan.

Artículo 96.– Iniciativa local en el ejercicio de actividades económicas.

1.– Toki-erakundeak, neurria komenigarria eta egokia dela egiaztatzeko espedientearen bidez, ekimen publikoaz baliatu ahal izango dira jarduera ekonomikoak garatzeko, betiere aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren helburua betetzen dela bermatzen bada.

1.– Las entidades locales, mediante expediente acreditativo de la conveniencia y oportunidad de la medida, podrán ejercer la iniciativa pública para el desarrollo de actividades económicas, siempre que se garantice el cumplimiento del objetivo de estabilidad presupuestaria y de sostenibilidad financiera.

2.– Jarduera ekonomikoak lehia askeko araubidean garatu ahal izateko, korporazioaren osoko bilkurak oinarrizko legerian ezarritako gehiengoarekin onartutako erabakia behar da.

2.– El ejercicio de actividades económicas en régimen de libre concurrencia requiere acuerdo del pleno de la corporación, adoptado por la mayoría exigida en la legislación básica.

3.– Toki-erakundeek –neurria komenigarria eta egokia dela egiaztatzeko espedientearekin– monopolio-araubidea baliatu ahal izango dute Estatuko edo Euskal Autonomia Erkidegoko lege bidez haientzat gordetako funtsezko jarduera edo zerbitzuak emateko. Jarduera edo zerbitzu horiek benetan gauzatzeko, beharrezkoa izango da korporazioaren osoko bilkurak horretarako erabakia onartzea, oinarrizko legerian ezarritako gehiengoarekin, eta, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunak ere onartzea. Eskabidea aurkezten denetik hiru hilabete igaro badira eta organo horrek erabakirik hartu ez badu, toki-erakundeak jarduera edo zerbitzua monopolio-araubidean eman dezakeela ulertuko da.

3.– Las entidades locales, mediante expediente acreditativo de la conveniencia y oportunidad de la medida, podrán ejercer en régimen de monopolio la prestación de actividades o servicios esenciales reservados en su favor por ley estatal o autonómica. La efectiva ejecución de estas actividades o servicios en régimen de monopolio requerirá acuerdo del pleno de la corporación, adoptado por la mayoría requerida en la legislación básica, y posterior aprobación por el órgano competente de la Comunidad Autónoma. Si transcurrido un plazo de tres meses desde la recepción de la solicitud cursada este órgano no adoptase el acuerdo correspondiente, se entenderá que la entidad puede ejercer la actividad o servicio en régimen de monopolio.

4.– Monopolioko jarduerak eta zerbitzuak kudeatzeko modua zuzena edo zeharkakoa izan ahalko da.

4.– El modo de gestión de las actividades y servicios monopolizados podrá ser directo o indirecto.

5.– Toki-erakundeentzat gordetako zerbitzu publikoak jaso eta erabiltzea herritarrentzat nahitaezkotzat jo ahal izango da ordenantza bidez, segurtasunak, osasungarritasunak edo interes orokorreko bestelako inguruabarrek hala eskatzen dutenean.

5.– La recepción y uso de los servicios públicos reservados a las entidades locales podrá ser declarada obligatoria para los ciudadanos y ciudadanas mediante ordenanza, cuando lo requiera la seguridad, salubridad o circunstancias de interés general.

97. artikulua.– Nahitaezko gutxieneko zerbitzuen kudeaketa 20.000 biztanle arteko udalerrietan.

Artículo 97.– Gestión de servicios mínimos obligatorios en municipios de menos de 20.000 habitantes.

1.– 20.000 biztanle arteko udalerriek nahitaez emango dituzte toki-araubidearen oinarrizko legerian ezarritako zerbitzuak, bai eta autonomia-erkidegoko legeria sektorialaren ondorio direnak ere.

1.– Los municipios de menos de 20.000 habitantes prestarán obligatoriamente los servicios establecidos en la legislación básica de régimen local, así como los que, en su caso, se deriven de la legislación sectorial de la Comunidad Autónoma.

2.– Udalerriek, gutxieneko eta nahitaezko zerbitzuak emateko ardura zuzena beraiei dagokienez, askatasun osoa izango dute zerbitzu horiek nola eman erabakitzeko, lege honen 93. artikuluak ezartzen duen bezala.

2.– Los municipios, como responsables directos de la prestación de los servicios mínimos obligatorios, podrán acordar libremente la forma más adecuada de prestación de los mismos, tal como prevé el artículo 93 de la presente ley.

3.– Foru-aldundiek gutxieneko eta nahitaezko zerbitzu horiek koordinatu ahal izango dituzte. Horretarako, eta, ukitutako udalerriak ados badaude, bidezko iruditzen zaizkien kudeaketarako formulak proposatuko dituzte, zerbitzuak emateko egiazko kostuak eta kalitate-estandarrak optimizatzen ahalegintzeko. Edonola ere, lege honetan aurreikusitakoaren arabera, lehentasuna izango dute gutxieneko eta nahitaezko zerbitzuak kudeatzeko formula partekatuek.

3.– Las diputaciones forales podrán llevar a cabo la coordinación de dichos servicios mínimos obligatorios a través de la formulación, previa conformidad de los municipios afectados, de las propuestas de gestión que estimen oportunas, con objeto de tender a alcanzar unos costes efectivos y unos estándares de calidad óptimos en la prestación de dichos servicios. En todo caso, de acuerdo con lo previsto en esta ley, tendrán preferencia las propuestas de fórmulas de gestión compartida de los servicios mínimos obligatorios.

Kudeaketa integratuko proposamen bat burutu nahi izatera, kasuan kasuko foru-aldundiak berariaz arrazoitu beharko du zertan diren kudeaketa-formula partekatuen aldean dituen abantailak. Arrazoi horien argitan, udalerriak erabakiko du adostasuna eman ala ez. Proposatutako formulari ezezkoa ematea erabakiz gero, udalerriak berak kudeatuko du zerbitzua, lege honetan eta aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren arau-esparruan ezarritako eran.

En el supuesto de llevarse a cabo una propuesta de gestión integrada, la diputación foral correspondiente deberá motivar expresamente las ventajas que esta supone frente a las modalidades de gestión compartida. Atendiendo a tales motivos, el municipio dará o no su conformidad. En el supuesto de negativa a la propuesta formulada, la gestión del servicio será ejercida por el propio municipio en los términos previstos en esta ley y en el marco de la normativa de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera.

4.– Foru-aldundiek gutxieneko eta nahitaezko zerbitzuren bat edo guztiak bere gain hartzen dituztenean, koordinaturiko udalerriek zerbitzuaren egiazko kostua ordaindu beharko dute, erabili dutenaren arabera.

4.– Cuando las diputaciones forales asuman la prestación de alguno o todos los servicios mínimos obligatorios, repercutirá a los municipios coordinados el coste efectivo del servicio en función de su uso.

Horrelakoetan, zerbitzuen egiazko kostua ezin izango da aldatu, ez bada kasuan kasuko foru-aldundiaren eta koordinaturiko udalerrien arteko harreman-dokumentuan jasotzen diren berrikusketa-klausulen bidez. Horrelakoetan, zerbitzuaren egiazko kostua zehazteko oinarri gisa hartu ziren zehaztapen guzti-guztiak errespetatu beharko dira, eta ezin izango dira aldatu ukituriko udalek adostasuna berariaz adierazi ezean.

En este caso, el coste efectivo de dichos servicios no podrá ser modificado, salvo por las cláusulas de revisión que puedan contemplarse en la relación que debe existir entre la diputación foral correspondiente y los municipios coordinados. En estos supuestos, deberán respetarse, asimismo, las especificaciones de todo tipo que sirvieron de base para la determinación del coste efectivo del servicio, no pudiendo variarse estas sin el consentimiento expreso de los ayuntamientos afectados.

98. artikulua.– Tokiko zerbitzu publikoen egiazko kostua.

Artículo 98.– Coste efectivo de los servicios públicos locales.

1.– Tokiko zerbitzu publikoen egiazko kostua kalkulatzeko irizpideak eta, batez ere, gutxieneko eta nahitaezko zerbitzuei eragiten dietenak foru-aldundi bakoitzak ezarriko ditu, 92. artikuluan aurreikusitako lurralde-organoek nork bere lurralde-eremurako prestatzen dituzten gomendioak kontuan izanik eta aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera.

1.– Los criterios de cálculo del coste efectivo de los servicios públicos locales, y particularmente los que afectan a servicios mínimos obligatorios, serán establecidos por cada diputación foral teniendo en cuenta las recomendaciones que podrán formular los órganos territoriales previstos en el artículo 92, para su correspondiente ámbito territorial y de conformidad con lo establecido en la normativa aplicable.

2.– Egiazko kostu horiek toki-erakunde bakoitzak kalkulatuko ditu, eta horretarako oinarri gisa hartuko ditu aurreko urteko toki-aurrekontuaren likidazioan, edo, hala badagokio, toki-erakundearekin lotutako edo haren mendeko erakundeek onetsitako urteko kontuetan, jasotako datuak.

2.– Esos costes efectivos serán calculados por cada entidad local a partir de los datos contenidos en la liquidación del presupuesto local o, en su caso, de las cuentas anuales aprobadas por las entidades vinculadas o dependientes de la entidad local, correspondientes al ejercicio anterior.

Gutxieneko eta nahitaezko zerbitzuen egiazko kostua toki-erakundeko organo ekonomiko-finantzarioek kalkulatuko dute, foru-aldundiak kasu bakoitzean ezarritako irizpideen arabera. Egiazko kostuaren kontzeptuaren barruan, kontuan izan ahalko dira ematen diren zerbitzu publikoen kalitatea, bai eta udalerriaren edo zerbitzuaren ezaugarriak.

El cálculo del coste efectivo de los servicios mínimos obligatorios será realizado por los órganos económico-financieros de la entidad local, de acuerdo con los criterios establecidos en cada caso por la diputación foral. Dentro de la noción de coste efectivo se podrá tener en cuenta tanto la calidad en la prestación de los servicios públicos como las características del municipio o servicio prestado.

3.– Zerbitzuen egiazko kostuak kontuan hartuko ditu tokiko zerbitzu publikoen zuzeneko eta zeharkako kostu errealak, foru-aldundi eskudunak, araugintzarako eginkizunak baliatuz, zehazten duenari jarraituz.

3.– El coste efectivo de los servicios tendrá en cuenta los costes reales directos e indirectos de los servicios públicos locales, de acuerdo con lo que determine la diputación foral competente en el ejercicio de sus funciones de desarrollo normativo.

4.– Egiazko kostu horiek dagokion foru-aldundiari bidaliko dizkio toki-erakunde bakoitzak, eta foru-aldundiak, kasuaren arabera argitaratu egingo ditu, egoki iruditzen zaizkion bitartekoak erabiliz.

4.– Tales costes efectivos serán remitidos por cada entidad local a la diputación foral correspondiente, la cual procederá, en su caso, a publicarlos por los medios que se estimen pertinentes.

99. artikulua.– Udal eta toki mailako elkarlanerako sareak.

Artículo 99.– Redes de cooperación municipal y local.

1.– Udalerrien eta gainerako toki-erakundeen lurralde arteko elkarlana, autonomia-erkidegoaren mailako, lurralde historiko bateko edo gehiagotako eremuko, edo aipatu berri diren horiek baino eremu txikiagoetako beste sare batzuen bitartez gauzatu ahal izango da, aplikatu beharrekoa den araudiarekin bat.

1.– La cooperación territorial de los municipios y demás entidades locales también podrá desarrollarse a través de redes de ámbito autonómico, redes que tengan como ámbito uno o más territorios históricos, o en ámbitos territoriales inferiores a los mencionados anteriormente, de conformidad con la normativa que les resulte de aplicación.

2.– Lankidetza-sareak toki-erakundeen edo, hala dagokionean, toki-erakundeen zati diren erakunde pribatuen arteko hitzarmen bidez sortu eta formalizatuko dira. Euskal udalerrien elkarteek edo bestelako toki-erakundeen elkarteek tokiko lankidetza-sareak sortzea sustatu ahal izango dute, eta horietan sartzeko aukera izango dute, artikulu honen hurrengo paragrafoan esaten den moduan.

2.– Las redes de cooperación se constituirán y formalizarán a través de convenios entre las diferentes entidades locales o, en su caso, entidades privadas que formen parte de aquellas. Las asociaciones de municipios vascos o de otro tipo de entidades locales podrán promover la constitución de redes de cooperación local y podrán incorporarse a ellas en los términos previstos en el apartado siguiente de este mismo artículo.

3.– Lurraldeko lankidetzarako sareek nortasun juridikoa duten erakundeak sortzeko aukera izango dute, beren helburuak betetzeko. Erakunde instrumental horiek ezin izango dute, beren aldetik, mendean izango dituzten nortasun juridikoko beste erakunde batzuk sortu.

3.– Las redes de cooperación territorial podrán crear entidades con personalidad jurídica para el cumplimento de sus fines. Estas entidades instrumentales no podrán, a su vez, crear otro tipo de entidades con personalidad jurídica que dependan de aquellas.

4.– Autonomia-erkidegoaren mailako edo lurralde historiko bat baino gehiagotako udalerrien edo toki-erakundeen sareak pertsona juridiko publiko nahiz pribatuek osatu ahal izango dituzte, betiere haien helburua bada udal-eskumenak balia daitezen bermatzea eta udal-zerbitzu publikoen kudeaketa partekatua burutzea, eta herritarren interesen alde egiten badute.

4.– Las redes municipales o de entidades locales de ámbito autonómico, o de municipios o entidades de más de un territorio histórico podrán, estar integradas por personas jurídicas, públicas o privadas, siempre que su finalidad sea garantizar el ejercicio de competencias municipales o prestar la gestión compartida de servicios públicos municipales y actúen en aras de salvaguardar los intereses de la ciudadanía.

5.– Lurraldeko lankidetzarako sareek, hitzarmen bidez formalizatu ondoren, lege honetan aurreikusitako toki-erakundeen erregistroan inskribatuko dira.

5.– Las redes de cooperación territorial, una vez formalizadas a través de convenio, se inscribirán en el registro de entidades locales previsto en esta ley.

100 artikulua.– Lankidetza-hitzarmenak.

Artículo 100.– Convenios de cooperación.

1.– Toki-erakundeek lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dituzte bai beraien artean bai gainerako administrazioekin, kudeaketa publiko efizienteagoa lortzeko eta administrazio-bikoiztasunak ekidin edo ezabatzeko.

1.– Las entidades locales podrán celebrar convenios de cooperación, entre sí o con el resto de administraciones, para la más eficiente gestión pública y con la finalidad de evitar o eliminar duplicidades administrativas.

2.– Lankidetza-hitzarmenen helburua izango da: sektore edo biztanleria jakin bati bideratutako sustapen-politikak koordinatzea; aldeetako baten eskumeneko obra edo zerbitzuak burutzea; lege honetan zehaztutako eskumenak garatzeko –propioak, transferituak, eskuordetuak edo bestelakoak– behar diren egoitza, lokalak edo eraikinak partekatzea; ondarezko ondasunak erabiltzeko lagatzea eta lagapenak onartzea; prestazio-jarduerak garatzea; hala dagokionean, obra, ondasun eta zerbitzuen administrazio-kontratazioa arrazionalizatu eta zentralizatzeko mekanismoak jartzea; administrazio-zerbitzuak multzokatzea, eta, finean, aurrekoen antzeko beste edozein helburu lortzeko behar diren neurriak hartzea.

2.– A través de los convenios de cooperación, las partes podrán coordinar sus políticas de fomento dirigidas a un mismo sector o población; ejecutar obras o servicios de la competencia de una de las partes; compartir las sedes, locales o edificios que sean precisos para el desarrollo de las competencias definidas en la presente ley, sean propias, transferidas, delegadas o distintas de las anteriores; ceder y aceptar la cesión de uso de bienes patrimoniales; desarrollar actividades de carácter prestacional; habilitar, en su caso, mecanismos de racionalización y centralización de la contratación administrativa de obras, bienes y servicios, agrupación de servicios administrativos, o adoptar las medidas oportunas para alcanzar cualquier otra finalidad de contenido análogo a las anteriores.

3.– Beharrezkoa denean, hitzarmenak aurreikusi ahal izango du, kasuan kasuko zerbitzuak eta bitarteko material eta ekonomikoak eskualdatzeaz gain, zerbitzu horietara atxikitako langileak ere aldatzea; baina horrek ez dakar berekin inor berez ez dagokion administrazio publiko bateko funtzio publikoan sartzea.

3.– La celebración de convenios que así lo requiera podrá prever, junto con el traspaso de los servicios y medios materiales y económicos correspondientes, el del personal adscrito a los mismos, sin que ello comporte en ningún caso el ingreso en la función pública de una administración pública diferente a la propia de cada persona.

II. KAPITULUA
TOKIKO ZERBITZU PUBLIKOAK KUDEATZEKO BITARTEKO ERAKUNDEAK
CAPÍTULO II
ENTIDADES INTERMEDIAS PARA LA GESTIÓN DE SERVICIOS PÚBLICOS LOCALES

101. artikulua.– Bitarteko erakundeak sortu, aldatu eta ezabatzea.

Artículo 101.– Creación, modificación y supresión de entidades intermedias.

1.– Udalerriek elkarte-oinarridun bitarteko erakundeak sortu, aldatu edo ezabatu ahal izango dituzte, udal-zerbitzu publikoak batera edo modu partekatuan eman ahal izateko.

1.– Los municipios podrán crear, modificar o suprimir entidades intermedias de base asociativa al objeto de llevar a cabo una prestación conjunta o compartida de los servicios públicos municipales.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako bitarteko erakundeen arau-esparrua izango da toki-araubidearen oinarrizko legerian, kasuan kasuko foru-arauetan edo, hala dagokionean, lege honetan aurreikusitakoa.

2.– El marco regulador de tales entidades intermedias recogidas en el apartado anterior será el previsto en la legislación básica de régimen local, en las normas forales correspondientes o, en su caso, en lo dispuesto en la presente ley.

3.– Era berean, lurralde historikoetako foru-organoek aukera izango dute, beren lurraldearen barruan, hainbat udalerri hartuko dituzten udalerria baino eremu handiagoko erakundeak sortu, aldatu eta ezabatzeko, toki-araubidearen oinarrizko legerian, kasuan kasuko foru-araudian edo, hala dagokionean, lege honetan aurreikusitakoaren arabera.

3.– Asimismo, los órganos forales de los territorios históricos podrán crear, modificar y suprimir, dentro de su territorio, entidades de carácter supramunicipal que agrupen a varios municipios, de acuerdo con la legislación básica de régimen local o la normativa foral correspondiente, o, en su caso, según lo previsto en la presente ley.

102. artikulua.– Elkarte-oinarridun tokiko erakundeak.

Artículo 102.– Entidades locales de base asociativa.

1.– Udal-elkarteak eta toki-erakundeen bestelako elkarte-motak eratu ahal izango dira, kudeaketa partekatua egiteko baliabide egoki gisa, kasu hauetan: lege honen 17. artikuluan aurreikusten diren eremu materialetatik eratorritako obrak egiteko eta zerbitzu publikoak eskaintzeko, udalek edozein kasutan eskaini beharra daukaten zerbitzuak emateko, eta azken zerbitzu horiei dagokienez ukitutako udalak zerbitzuaren kostu efektiboetan edo kalitate-estandarretan hobekuntza dakarren soluzio instituzional bat eman behar duenean, betiere lege honetan ezartzen denarekin eta dagokion foru-arautegian zehazten denarekin bat etorriz.

1.– Las mancomunidades de municipios y otras fórmulas asociativas de entidades locales podrán constituirse como fórmula adecuada para la gestión compartida de realización de obras y prestación de los servicios públicos derivados de los ámbitos materiales previstos en el artículo 17 de la presente ley, y de los servicios que en todo caso deban prestar los municipios, así como cuando respecto de estos últimos sea necesario ofrecer por parte del municipio afectado una solución institucional que represente una mejora en los costes efectivos o en los estándares de calidad del servicio, de acuerdo con lo establecido en la presente ley y en lo que se determine en la normativa foral correspondiente.

2.– Lurralde historiko bakar batekoak diren udal-mankomunitateek eta toki-erakundeen bestelako elkarte-motek jarraibide-arau izango dituzte toki-araubidearen oinarrizko legeria eta dagokien lurralde historikoko foru-organoen legeria, ahaztu gabe, hala ere, lege honetan aplikatzekoak zaizkien xedapenak.

2.– Las mancomunidades de municipios y otras fórmulas asociativas de entidades locales pertenecientes a un solo territorio histórico se regirán por la legislación básica de régimen local y la emanada de los órganos forales del respectivo territorio histórico, sin perjuicio de los preceptos de esta ley que, en su caso, les sean de aplicación.

103. artikulua.– Lurralde historiko eta autonomia-erkidegoko batekoak baino gehiagotakoak diren udalerrien mankomunitateak.

Artículo 103.– Mancomunidades de municipios pertenecientes a más de un territorio histórico y a distintas comunidades autónomas.

1.– Lurralde historiko bat baino gehiagotakoak diren udalen mankomunitateek jarraibide-arau izango dituzte artikulu hau eta aplikatzekoak dituzten lege honetako beste xedapenak.

1.– Las mancomunidades de municipios pertenecientes a más de un territorio histórico se regirán por lo dispuesto en este artículo y por aquellas otras disposiciones de la presente ley que les sean de aplicación.

2.– Mankomunitateak eratzeko eta beraien estatutuak egin eta onartzeko prozedura honako hau izango da:

2.– El procedimiento de constitución de las mancomunidades y de elaboración y aprobación de sus estatutos será el siguiente:

a) Estatutuen aurreproiektua egitea, beraien legezkotasuna, egokitasuna eta egokiera frogatzen duten azterlan, txosten eta gainerako aurrekariekin. Aurreproiektu hori batzorde tekniko batek prestatuko du, zeina eginkizun horretarako izendatuko baitute udalen osoko bilkurek eta zeina osatuko baitute mankomunitateko udal sustatzaile guztietako zinegotziek. Udal horietako baten esku utziko da prozedura kudeatzeko eskumena, eta hark denen izenean izapidetuko du eta jatorrizko dokumentuak zainduko ditu.

a) Elaboración del anteproyecto de los estatutos, con los estudios, informes y demás antecedentes que acrediten su legalidad, acierto y oportunidad, por una comisión técnica constituida por concejales de la totalidad de los municipios promotores de la mancomunidad, designada al efecto por los plenos de los ayuntamientos. Se encomendará la competencia de gestión del procedimiento a uno de ellos, que lo tramitará en representación de todos y custodiará los documentos originales.

b) Estatutu-proiektua onestea, udal sustatzaile guztietako alkateek eta zinegotziek osatutako batzar batean. Batzar horren funtzionamendua udal sustatzaileen osoko bilkurek erabakitakoa izango da, eta, halakorik ezean, organo kolegiatuak erregulatzeko oinarrizko arauetan ezarritakoa.

b) Aprobación del proyecto de estatutos por una asamblea constituida por los alcaldes o alcaldesas y concejales o concejalas de todos los municipios promotores. El funcionamiento de esta asamblea será el que determinen los plenos de los ayuntamientos promotores, y, en su defecto, las normas básicas reguladoras de los órganos colegiados.

c) Estatutu-proiektua jendaurrean jartzea hogei egunez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ipinitako iragarkiaren bitartez. Iragarki hori prozeduraren kudeatzaile den udalak bidaliko du eta hartan jaso beharko da udal sustatzaileetako bakoitzak estatutu-proiektu hori onesteko erabakia hartzearen ziurtagiria.

c) Exposición al público del proyecto de estatutos durante veinte días, mediante anuncio inserto en el Boletín Oficial del País Vasco, que será remitido por el Ayuntamiento gestor del procedimiento y que deberá contener certificación relativa a la adopción del acuerdo de aprobación del proyecto de estatutos por cada uno de los ayuntamientos promotores.

d) Dagokien foru-aldundien txostena.

d) Informe de las diputaciones forales correspondientes.

e) Mankomunitatearen eraketa eta estatutuak behin betiko onartzea udal interesdun guztien osoko bilkurek, kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoz.

e) Aprobación definitiva de la constitución de la mancomunidad y los estatutos por los plenos de todos los ayuntamientos interesados con el voto favorable de la mayoría absoluta del número legal de miembros.

f) Udal kudeatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari bidaltzea udalek hartutako erabakiak eta estatutuen testua, administrazio horrek agindu dezan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko. Argitalpenak izaera eratzailea edukiko du, eta egintza horrek eragingo du mankomunitatearen jaiotza, haren nortasun juridikoaren errekonozimendua eta hura Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen erregistroan inskribitzeko betebeharra.

f) Remisión por el ayuntamiento gestor promotor de los acuerdos adoptados por los ayuntamientos y texto de los estatutos a la Administración general de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que ordenará su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco; publicación que tendrá carácter constitutivo y determinará el nacimiento de la misma y el reconocimiento de su personalidad jurídica, así como la obligación de inscripción en el Registro de Entidades Locales de la Comunidad Autónoma.

3.– Behin mankomunitate bat eratu ondoren, haren kide egingo ahal izango dira, beren borondatez, nahi duten udal guztiek, estatutuek zehazten duten prozedura betez. Edozein kasutan, beharrezkoa izango da atxikipena egin nahi duen udalak osoko bilkurako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz onestea mankomunitateko kidetza eta haren estatutuak, eta beharrezkoak izango dira, orobat, informazio publikoko tramitea eta foru-aldundien txostena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta toki-erakundeen erregistroan aldaketa inskribitzea, aurreko apartatuan ezarritako eran.

3.– Constituida una mancomunidad, podrán adherirse voluntariamente a la misma los municipios que lo deseen, con sujeción al procedimiento que los estatutos determinen. En todo caso, será necesaria la aprobación de la adhesión y de los estatutos de la mancomunidad por la mayoría absoluta del número legal de miembros del pleno del ayuntamiento que pretenda adherirse, así como el trámite de información pública e informe de las diputaciones forales, la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco y la inscripción de la modificación en el Registro de Entidades Locales, en los términos establecidos en el apartado anterior.

4.– Estatutuetan, gutxienez, ondorengo puntuak jaso beharko dira:

4.– Los estatutos deberán contener, como mínimo, los siguientes puntos:

a) Mankomunitatearen izena, egoitza eta osatzen duten udalen zerrenda.

a) La denominación, sede y relación de municipios que integran la mancomunidad.

b) Zein helburu eta eskumen dituen.

b) La determinación de sus fines y la concreción de sus competencias.

c) Gobernu- eta administrazio-organoak zein diren, nortzuk osatzen dituzten, eta bertako kideak nola izendatu eta kenduko dituzten kargutik.

c) Los órganos de gobierno y administración, así como la composición, forma de designación y cese de sus miembros.

d) Gobernu-organoen funtzionamendurako arauak, bai eta administrazioaren kudeaketakoak eta gerentziakoak ere, halakorik balego.

d) Las normas de funcionamiento de los órganos de gobierno y de gestión administrativa y, en su caso, de la gerencia.

e) Mankomunitatea osatzen duten udalen ekarpenak, eta erakundeak izango dituen gainerako baliabide ekonomikoak.

e) Las aportaciones de los municipios integrantes y demás recursos económicos de la propia entidad.

f) Mankomunitateak izango duen iraupena.

f) Plazo de duración de la mancomunidad.

g) Estatutuak aldatzeko prozedura, lege honetan ezarritakoaren arabera.

g) Procedimiento de modificación de los estatutos, de acuerdo con lo previsto en la presente ley.

h) Udalak mankomunitatean sartzeko eta bertatik irteteko prozedura, eta, mankomunitatearen helburuetako bat edo batzuk betetze aldera, udal horiek elkarteak sortzeko duten aukera.

h) Procedimiento de incorporación y separación de municipios y posibilidad de que estos se asocien para alguna o algunas de las finalidades de la mancomunidad.

i) Mankomunitatea ezabatzeko kausak eta prozedura, eta likidazioari buruzko arauak.

i) Las causas y el procedimiento de disolución de la mancomunidad, así como las normas sobre su liquidación.

j) Udalei aplikatu beharreko kalteordainen araubidea, mankomunitatearekin dituzten betebeharrak bete ezean.

j) El régimen indemnizatorio aplicable a los municipios, por incumplimiento de sus obligaciones con la mancomunidad.

k) Mankomunitatetik irteten diren udalek erabiltzeko lagatako ondasunik badute, ondasun horiek aurrerantzean izango duten araubide juridikoari buruzko aurreikuspenak.

k) Previsiones sobre el régimen jurídico en que hayan de quedar los bienes cedidos en uso de los municipios que se separen de la mancomunidad.

l) Ahalak, hala dagokionean, jabetza kentzeko ahala barne.

l) Las potestades, incluida, en su caso, la potestad expropiatoria.

5.– Mankomunitateek toki-araubidearen oinarrizko legeriak udalei esleitzen dizkien ahal berberak izango dituzte, betiere bakoitzak bere estatutuetan hala jaso badu. Halakorik jaso ezean, indarrean dagoen araudiak udalei aitortzen dizkieten eta beren helburuak betetzeko behar dituzten ahal guztiak baliatu ahal izango dituzte, ahal bakoitzari aplikatu beharreko legeriaren arabera.

5.– Las mancomunidades dispondrán de las potestades que la legislación básica de régimen local atribuye a los municipios, siempre que así sean recogidas en sus respectivos estatutos, o, cuando no exista dicha previsión, podrán ejercer todas las potestades reconocidas por la normativa vigente a los municipios precisas para el cumplimiento de su finalidad, y de acuerdo con la legislación aplicable a cada una de dichas potestades.

6.– Mankomunitateek jabetza kentzeko ahala beren gain hartu ez duten kasuetan, okupatu beharreko ondasunak dauden lekuko udalak izango du ahal hori, beti mankomunitateak eskatuta eta haren mesederako; ondasun horiek lurralde historiko bereko udal bat baino gehiagotan badaude, foru-aldundiak izango du ahal hori; eta Autonomia Erkidegoko Administrazioak, lurralde historiko bateko baino gehiagotako udaletan badaude.

6.– Cuando las mancomunidades no tengan asumida la potestad expropiatoria, esta se ejercerá por el municipio donde radiquen los bienes de necesaria ocupación, siempre a petición y en beneficio de la mancomunidad; por la diputación foral, si radican en municipios distintos del mismo territorio histórico o por la Administración de la Comunidad Autónoma, si están situados en municipios pertenecientes a distintos territorios.

7.– Mankomunitateko gobernu-organoak zein diren, zein eginkizun izango duten eta zer funtzionamendu-araubide jarraituko duten zehazteko orduan toki-erakundeen autonomia errespetatu behar bada ere, mankomunitatearen estatutuek bermatuko dute ordezkaritza-organoak, duen osaeragatik, kontrol-lana egin ahal izatea eta ziurtatzea udal guztietako hautetsiak benetan egotea, baina udal batek ere gehiengo osoa izateko aukerarik izan gabe. Udalen ordezkaritza-organoko ordezkariak udal bakoitzak izendatuko ditu, azken udal-hauteskundeetan lortutako emaitzekin modu proportzionalean.

7.– Sin perjuicio del respeto a la autonomía local en la determinación de los órganos de gobierno de la mancomunidad, de sus atribuciones y régimen de funcionamiento, los estatutos de la mancomunidad garantizarán que la composición del órgano de representación asuma funciones de control y asegure la presencia efectiva de miembros electos de todos los municipios, sin que ninguno pueda ostentar la mayoría absoluta. Los representantes y las representantes en el órgano de representación municipal se designarán, por cada municipio, de forma proporcional a los resultados electorales obtenidos en las últimas elecciones locales.

8.– Artikulu honetan araututako mankomunitateak desegiteko espedienteek, toki-araubidearen oinarrizko legerian ezarritakoarekin bat, mankomunitatea eratzeko eta bere estatutuak onartzeko eskatzen diren arau berberak bete beharko dituzte.

8.– Los expedientes de disolución de mancomunidades reguladas en el presente artículo, de acuerdo con lo establecido en legislación básica de régimen local, se ajustarán a las mismas reglas que se exigen para la constitución de la mancomunidad y para la aprobación de sus estatutos.

9.– Autonomia Erkidegoko udalek, toki-araubidearen oinarrizko legeriarekin bat, beste autonomia-erkidego batzuetakoak diren udalekin mankomunitateetan biltzeko aukera izango dute, lege honetan ezartzen den moduan eta, era berean, gai honi buruz beste autonomia-erkidegoko edo -erkidegoetako legerian erabakitakoarekin bat etorrita.

9.– Los municipios de la Comunidad Autónoma podrán también, de acuerdo con la legislación básica de régimen local, integrarse en mancomunidades con municipios pertenecientes a otras comunidades autónomas, en los términos establecidos en la presente ley y de acuerdo, asimismo, con lo que sobre esta misma materia se determine, en su caso, por la legislación de la otra u otras comunidades autónomas afectadas.

Halakoetan, artikulu honen hirugarren apartatuan aurreikusitako aurretiazko txostenaren ordez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren toki-araubidearen arloko organo eskudunak egindako txostena beharko da.

En este supuesto, el informe previo previsto en el apartado tercero de este artículo será sustituido por el que emita el órgano competente en materia de régimen local de la Administración general de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

104. artikulua.– Partzuergoak.

Artículo 104.– Consorcios.

1.– Udalerriek eta gainerako toki-erakundeek partzuergoak eratu ahal izango dituzte beste administrazio publiko batzuekin, tokiko zerbitzu publikoak emateko lanean lankidetza ekonomiko, tekniko eta administratiboaren inguruan guztien intereseko helburuak lortzeko. Beste administrazio publiko batzuek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ere izango dute horrelako partzuergoetan parte hartzeko aukera, baldin eta partzuergoak osatzen dituzten administrazio publikoen interesekin bat datozen interes publikoak badituzte.

1.– Los municipios y demás entidades locales podrán constituir consorcios con otras administraciones públicas para fines de interés común que tengan por objeto la cooperación económica, técnica y administrativa para la prestación de servicios públicos locales. Asimismo, podrán participar en tales consorcios otras administraciones públicas y entidades privadas sin ánimo de lucro que persigan fines de interés público concurrentes con los de las administraciones públicas que constituyan esas entidades.

2.– Partzuergoa izango da udalerrien gutxieneko eta nahitaezko zerbitzuak modu partekatuan kudeatzeko hobetsiko den formuletako bat, beharrezkoa jotzen denean udalerriaren aldetik zerbitzuaren egiazko kostuak edo kalitate-estandarrak hobetuko dituen erakunde-mailako konponbide bat eskaintzea, lege honetan aurreikusitakoaren eta dagokion foru-araudian zehaztuko denaren arabera.

2.– Los consorcios serán una de las fórmulas preferentes para la gestión compartida de los servicios mínimos obligatorios municipales, en aquellos casos en que sea necesario ofrecer por parte del municipio afectado una solución institucional que represente una mejora en los costes efectivos o en los estándares de calidad del servicio, de acuerdo con lo previsto en la presente ley y lo que se determine en la normativa foral correspondiente.

Era berean, partzuergoa izango da udalerrien gutxieneko eta nahitaezko zerbitzuak modu partekatuan kudeatzeko hobetsiko den formuletako bat, foru-aldundia, lege honetan aurreikusitakoaren eta indarreko legerian ezarritakoaren arabera, koordinazio-ahalmenak baliatu beharrean gertatzen denean.

Asimismo, los consorcios serán una de las fórmulas preferentes para la gestión compartida de los servicios mínimos obligatorios municipales, cuando la diputación foral, de acuerdo con lo previsto en la presente ley y en lo que establezca en la normativa vigente, haya de actuar en ejercicio de sus facultades de coordinación.

3.– Partzuergoek, beren eskumeneko zerbitzuen kudeaketarako, zuzeneko kudeaketa edo zeharkako kudeaketa baliatu ahal izango dute, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuan aurreikusitako eren bidez. Murrizketa hori ez zaie aplikatuko, ordea, lehendik sortuta dauden partzuergoei, baldin eta superabit- edo oreka-egoeran badaude edo ustiaketa-emaitza positiboak badituzte.

3.– Para la gestión de los servicios de su competencia, los consorcios podrán utilizar la gestión directa, por el propio consorcio, o la gestión indirecta mediante las formas previstas en el contrato de gestión de servicios públicos. Esta limitación queda sin efecto en aquellos supuestos en que el consorcio esté ya constituido y en situación de superávit, equilibrio o resultados positivos de explotación.

4.– Edozein partzuergo eratzen dela ere, lehenengo, eraketan parte hartzen duen toki-erakundearen efizientzia ekonomikoa eta finantzen jasangarritasuna zaindu behar dira. Foru-aldundien ardura izango da, finantza-tutoretzako eskumenak baliatuz, partzuergoa mendean duen toki-erakundeari printzipio horiek betearaztea.

4.– La constitución de cualquier consorcio deberá salvaguardar tanto la eficiencia económica como la sostenibilidad de las finanzas de la entidad local que participe en su constitución. Las diputaciones forales, en ejercicio de sus competencias de tutela financiera, velarán por el estricto cumplimiento de estos principios en relación con la entidad local de la que dependa el consorcio.

105. artikulua.– Lurralde historiko bereko lurralde-erakundeek osatutako partzuergoak.

Artículo 105.– Consorcios conformados por entidades de ámbito territorial pertenecientes a un mismo territorio histórico.

1.– Partzuergo bat osatu behar duten zuzenbide publikoko erakundeen lurralde-eremuak lurralde historikoaren eremua gainditzen ez duenean, partzuergoaren eraketa egingo da toki-araubidearen oinarrizko legeriaren eta dagokion lurralde historikoko foru-organoaren araudiaren arabera eta lege honi jarraituz aplikatzekoak dituen irizpideen arabera.

1.– Cuando el ámbito territorial de las entidades de derecho público que vayan a integrar un consorcio no exceda de un territorio histórico, su constitución se efectuará de conformidad con la legislación básica de régimen local y la emanada de los órganos forales del respectivo territorio histórico, así como de acuerdo con los criterios de la presente ley que le sean de aplicación.

2.– Artikulu honetan aurreikusita ez dagoenerako, partzuergoen araubide juridikoa izango da oinarrizko legerian izaera orokorrarekin ezarritakoa eta foru-araudian jasotakoa, eta, edonola ere, administrazio publiko bati atxikita egon beharko dute.

2.– El régimen jurídico de los consorcios, en todo lo no previsto en el presente artículo, será el establecido con carácter general en la legislación básica y en la normativa foral, debiendo, en todo caso, ser adscritos a una administración pública.

106. artikulua.– Lurralde historiko batez gaindiko partzuergoak.

Artículo 106.– Consorcios cuyo ámbito territorial exceda de un territorio histórico.

1.– Partzuergoa osatzen duten zuzenbide publikoko erakundeen lurralde-eremuak lurralde historiko bat baino gehiago ukitzen baditu baina Autonomia Erkidegoaren barruan bada, artikulu honetan eta, hala badagokio, Autonomia Erkidegoak onesten duen arautegian xedatzen dena bete beharko du.

1.– Los consorcios en los cuales el ámbito territorial de las entidades de derecho público consorciadas se extiendan a más de un territorio histórico, sin exceder el de la Comunidad Autónoma, se regulará, por lo dispuesto en este artículo y por la normativa que, en su caso, apruebe la Comunidad Autónoma.

2.– Partzuergo bat eratu edo partzuergo batera bildu nahi duten toki-erakundeetako osoko bilkurek horren aldeko erabakia hartu beharko dute, legezko kideak direnen gehiengo osoak aldeko botoa emanda. Partzuergoan sartu nahi duten gainerako erakundeen kasuan, aurreko paragrafoan aipatzen den erabakia hartzeko, beren estatutuetan edo barne-funtzionamenduko arauetan esaten denarekin bat etorrita jardun beharko dute.

2.– Los plenos de las entidades locales que pretendan constituir o integrarse en un consorcio deberán adoptar un acuerdo en tal sentido, con el voto favorable de la mayoría absoluta del número legal de miembros. En el resto de las entidades que pretendan integrarse en un consorcio, los acuerdos a que se refiere el apartado anterior se adoptarán de conformidad con sus propios estatutos o normas de funcionamiento interno.

3.– Partzuergoaren estatutuak partzuergoa eratu nahi duten erakunde guztien ordezkariek osatutako batzorde batek landuko ditu, eta, edonola ere, partzuergora bildu den erakunde bakoitzak bozkatu ostean onartuko dira. Toki-erakundeen kasuan, estatutu horiek onartzeko, aurreko paragrafoan aipatzen den gehiengoa behar izango da.

3.– Los estatutos del consorcio serán elaborados por una comisión formada por representantes de todas las entidades que pretendan constituir el consorcio y aprobados finalmente, en todo caso, por cada uno de los entes consorciados. En el caso de las entidades locales, esa aprobación lo será con la misma mayoría prevista en el número anterior.

4.– Partzuergoaren estatutuek funtzionamenduko arauak ezarriko dituzte, eta, egin beharreko egokitzapenak eginda, mankomunitateentzat lege honen 103.5 artikuluan aurreikusten diren ezaugarri berak zehaztuko dituzte.

4.– Los estatutos del consorcio regularán su régimen del funcionamiento y contendrán, con las adecuaciones debidas, las mismas menciones que las previstas en el artículo 103.5 de la presente ley para las mancomunidades.

5.– Estatutuetan zehaztu beharko da oinarrizko legerian ezarritakoaren arabera zein administrazio publikori atxikiko zaion partzuergoa.

5.– Los estatutos deberán determinar la administración pública a la que, de acuerdo con lo establecido en la legislación básica, se adscribirá el consorcio.

6.– Artikulu honetan aurreikusitako partzuergoak eratzeko, foru-aldundi eskudunak aztertuko du partzuergoa administrazio nagusiari atxikitzeak zer-nolako eragina daukan udalerriaren edo toki-erakundearen finantza-jasangarritasunean, oinarrizko legerian ezarritako irizpideen arabera.

6.– Para la constitución de los consorcios previstos en este artículo, la diputación foral competente analizará el impacto que para la sostenibilidad financiera del municipio o entidad local tiene la adscripción del citado consorcio a la administración dominante, de acuerdo con los criterios establecidos en la legislación básica.

7.– Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak elkartu ahal izango dira partzuergoetan Erkidego honetakoak edo beste lurralde batzuetakoak diren toki-erakundeekin edo administrazio publikoekin.

7.– Las entidades locales de la Comunidad Autónoma podrán, asimismo, integrarse en consorcios con entidades locales o administraciones públicas pertenecientes a esta comunidad o a otros territorios.

107. artikulua.– Lurraldeen arteko lankidetza.

Artículo 107.– Colaboración interterritorial.

1.– Autonomia Erkidegoko instituzio komunek eta lurralde historikoetako foru-organoek, zeinek bere eskumenen eremuan, eta mugaz gaindiko lankidetzako programa bai propio bai komun baten esparruan, sustatuko dute hizkuntza, kultura, ekonomia eta gizarte izaerako lokarriak ezartzea eta indartzea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eta Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako toki-erakundeen artean, betiere lankidetza horrek toki-eskumeneko politikak eta zerbitzuen kudeaketa hobetzea badakar.

1.– Tanto las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma como los órganos forales de los territorios históricos, en el ámbito de sus respectivas competencias, así como en un marco tanto propio como común de programas de cooperación transfronteriza, fomentarán el establecimiento y refuerzo de los vínculos de carácter lingüístico, cultural, económico y social entre los entes locales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa y los de Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa, siempre que ello redunde en una mejora en las políticas y la gestión de servicios de competencia local.

Era berean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako toki-erakundeek lankidetza-hitzarmenak adostu ahal izango dituzte Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako toki-erakundeekin, hizkuntza, kultura, ekonomia, gizarte eta lankidetzazko lokarri komunak ezartze eta indartze aldera.

Asimismo, los entes locales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa podrán acordar convenios de cooperación con entes locales de Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa a fin de establecer y reforzar los vínculos comunes de carácter lingüístico, cultural, económico, social y la cooperación.

2.– Aurreko apartatuan aurreikusitako ildo berean, udalek eta gainerako toki-erakundeek lankidetza adostu ahal izango dute Estatu espainiarreko eta beste estatu batzuetako antzeko beste lurralde-erakunde batzuekin, bai nazioarteko elkarte edo federazioak sortzeko, garatzeko edo haietara biltzeko kasuei dagokienean, bai ekonomia eta gizarte izaerako lokarriak eratu edo indartze aldera.

2.– En la misma línea prevista en el anterior apartado, los municipios y demás entidades locales podrán cooperar con otras entidades territoriales análogas (del Estado español y de otros estados), tanto en el marco de supuestos de creación, desarrollo o adhesión respecto a entidades asociativas o federaciones internacionales, como en el de establecer o reforzar vínculos de carácter económico y social.

3.– Manu honek hizpide dituen lokarri horiek zuzenbidean baliozko den edozein tresna juridikoren bitartez gauzatu ahal izango dira.

3.– Los vínculos a que se refiere este precepto se podrán materializar mediante cualquier instrumento jurídico válido en Derecho.

108. artikulua.– Lurralde historiko baten lurralde-eremua gainditzen duten metropolialdeak.

Artículo 108.– Áreas metropolitanas que superen el ámbito territorial de un territorio histórico.

Eusko Legebiltzarraren lege bidez, lurralde historiko baten lurralde-eremua gainditzen duten metropolialdeak edo udalerria baino eremu handiagoko beste erakunde batzuk sortu ahal izango dira. Metropolialde horiek sortuko dituen legeak zehaztuko ditu erakundeok zer-nolako eskumenak izango dituzten, zein organok osatuko dituzten eta araubide juridikoari buruzko gainerako osagaiak ere zehaztuko ditu.

Por Ley del Parlamento Vasco se podrán crear áreas metropolitanas u otras entidades supramunicipales análogas que extiendan su ámbito territorial a municipios de más de un territorio histórico. La ley de creación determinará las competencias de esas entidades, los órganos que forman parte de ellas y el resto de elementos que conforman su régimen jurídico.

IX. TITULUA
TOKI ERAKUNDEEN FINANTZAKETA
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
TÍTULO IX
FINANCIACIÓN DE LAS ENTIDADES LOCALES
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

109. artikulua.– Toki-ogasunak.

Artículo 109.– Las haciendas locales.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek ekonomiaren arloan izango dituzten eskubide eta betebeharren multzoak osatuko du euskal tokiko ogasuna.

1.– La hacienda local vasca está constituida por el conjunto de derechos y obligaciones de naturaleza económico-financiera de los municipios y del resto de entidades locales de Euskadi.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen ogasuna, lurralde historikoetako foru-organoek ogasunaren arloan onartutako xedapenen arabera arautuko da, eta, hala badagokio, lege honetan aurreikusitako aurreikuspenen arabera, bai eta tokiko araugintza-ahalez baliatuta onartutako arauen arabera ere.

2.– La hacienda de las entidades locales de la Comunidad Autónoma de Euskadi se regula por las disposiciones normativas que, referentes a las materias propias de aquella, aprueben los órganos forales de los territorios históricos y, en su caso, por las previsiones recogidas en la presente ley, así como por las manifestaciones de la potestad normativa local.

110. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ogasunen jardunari buruzko printzipioak.

Artículo 110.– Principios de actuación de las hacienda locales vascas.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ogasunen jarduna printzipio hauen araberakoa izango da:

1.– La actuación de las haciendas locales vascas se llevará a cabo de acuerdo con los siguientes principios:

a) Finantza-autonomia izango dute, hau da, ekonomia, finantzak eta aurrekontuak antolatzeko eta kudeatzeko ahala, baina lurralde historikoetako foru-organoek gai horietan dituzten eskumenei kalterik egin gabe.

a) Autonomía financiera, que se concretará en el ejercicio de las potestades de ordenación y gestión en materia económico-financiera y presupuestaria, sin perjuicio de las competencias sobre estas materias de los órganos forales de los territorios históricos.

b) Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna. Horrek, defizit publiko, zor publiko eta gastu-arauei dagokionez ezarritako errekerimenduak betetzea ekarriko du, gai horien inguruko legeria orokorrarekin eta, bereziki, lurralde historikoetako foru-organoek hartarako onartutako arau bereziekin bat etorrita.

b) Estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera, que conllevará el cumplimiento de los requerimientos que se establezcan en materia de déficit público, deuda pública y regla de gasto, de acuerdo con la legislación general en relación con esta materia y, en particular, de conformidad con la normativa específica que al efecto aprueben los órganos forales de los territorios históricos.

c) Finantza-nahikotasuna, hau da, toki-ogasunek behar beste baliabide izan beharko dute, lege honek, Eusko Legebiltzarraren beste lege batzuek edo lurralde historikoetako foru-arauek ematen dizkieten eskumenak gauzatzeko.

c) Suficiencia financiera, que implica la disponibilidad por parte de las haciendas locales de los recursos necesarios para el ejercicio de las competencias atribuidas por la presente ley, así como por otras leyes del Parlamento Vasco o normas forales de los territorios históricos.

2.– Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ogasunek ondorengo printzipioak bete beharko dituzte, beren baliabideak kudeatzerakoan: legezkotasuna, gardentasuna, objektibotasuna, ekonomia, eraginkortasuna, efizientzia, kontrola, kutxaren batasuna eta arrazionaltasuna.

2.– Asimismo, las haciendas locales vascas actuarán de conformidad con los principios de legalidad, transparencia, objetividad, economía, eficacia, eficiencia, control, unidad de caja y racionalidad en la gestión de sus recursos.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ogasunek beren aginpideak aurrera eramaterakoan, Euskadiko Ogasun Nagusiarekin eta lurralde historikoetako foru-ogasunekin koordinaturik, elkartasunez eta erantzukizunak banatuz jardungo dute.

3.– Las haciendas locales vascas ejercerán sus atribuciones de forma coordinada, solidaria y con corresponsabilidad con la Hacienda General del País Vasco y las haciendas forales de los territorios históricos.

111. artikulua.– Baldintzarik gabeko finantzaketa. Salbuespenak.

Artículo 111.– Financiación incondicionada. Excepciones.

1.– Orokorrean, udalerrien eta gainerako toki-erakundeen finantzaketa baldintzarik gabekoa izango da.

1.– La financiación de los municipios y demás entidades locales vascas será, por regla general, de carácter incondicionado.

2.– Toki Autonomiaren Europako Gutunean xedatutakoari jarraituz, baldintzatutako finantzaketarako mekanismoak salbuespenez baino ezingo dira ezarri, eta arauzko xedapen autonomiko edo arauzko foru-xedapen bidez, edo Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen edo foru-erakundeen diru-laguntza politika jakin baten bitartez. Honako irizpide hauek jarraitu beharko dira:

2.– El establecimiento de mecanismos de financiación condicionada, de acuerdo con los principios de la Carta Europea de Autonomía Local, solo podrán adoptarse de manera excepcional a través de disposición normativa autonómica o foral, o a través de una política subvencional específica de las instituciones autonómicas o forales, debiendo ajustarse a los siguientes principios:

a) Toki-erakundeen parte-hartzearen printzipioa: araudi horren ondorioz Autonomia Erkidegoko edo lurralde historikoetako erakundeek toki-erakundeei zuzenduta egingo dituzten planek, lehentasunak ezartzeko orduan, toki-erakundeek ere parte hartu ahal izatea bermatuko dute, eta toki-erakundeen interesak, hala badagokio, Autonomia Erkidegoaren edo lurralde historikoen interesekin bateratzen saiatuko dira.

a) Principio de participación de las entidades locales: los planes que, como consecuencia de esa normativa, se elaboren por las instituciones autonómicas o forales dirigidos a las entidades locales garantizarán la participación de estas en lo que respecta a la fijación de prioridades, procurando conciliar los intereses de las entidades locales con los intereses de ámbito autonómico o foral, en su caso.

b) Aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioa: urte anitzeko kudeaketa ekonomikoa erraztu beharko da, eta toki-erakundeak inbertsioak nola egin planifikatu ahal izango du, eta erabakitzeko edo hautatzeko orduan, udaleko jarduera-planak eta lehentasunak izango ditu kontuan, aplikagarria den aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko araudiarekin bat etorrita.

b) Principio de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera: se deberá facilitar la gestión económica con carácter plurianual, pudiendo la entidad local planificar las inversiones, así como decidir y elegir de conformidad con sus planes de actuación municipal y sus prioridades, de acuerdo con la normativa de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera que resulte de aplicación.

c) Zerbitzu publikoen efizientzia, efikazia eta kalitatearen printzipioak: finantzaketa baldintzatuko sistemen ondorioz eskainiko diren zerbitzuetan bermatuta egongo da hartzaileentzat kalitatezkoak direla, zerbitzua jasangarria izango dela eta eskaintzen jarraituko dela.

c) Principios de eficiencia y eficacia y calidad en la prestación de los servicios públicos: los servicios que se presten como consecuencia de sistemas de financiación condicionados deberán garantizar la calidad de la prestación del servicio a las personas destinatarias y asegurar la sostenibilidad y la continuidad de su provisión.

112. artikulua.– Udalerrien eskumen eta zerbitzu berrien araubidea.

Artículo 112.– Régimen de las nuevas competencias y servicios municipales.

1.– Lege honetan ezarritako esparru materialetan udalerriei eskumen propioak esleitzen dizkien legeak edo foru-arauak, 18. artikuluan jasotako aurreikuspenak betetzeaz gainera, beti eta aldi berean, eskumen horiek beteko direla edo zerbitzuak emango direla bermatzeko behar diren finantza-baliabideak zehaztu beharko ditu.

1.– La ley o norma foral que atribuya competencias propias a los municipios en los ámbitos materiales establecidos en la presente ley, además de dar cumplimiento a las previsiones contenidas en el artículo 18, deberá determinar, en todo caso y de forma simultánea, los medios de financiación necesarios que garanticen su cumplimiento o la prestación de los citados servicios.

2.– Era berean, euskal udalerrien eta gainerako toki-erakundeen autonomia-printzipioa, egonkortasun-printzipioa, finantza-jasangarritasunaren printzipioa eta nahikotasun-printzipioa bermatzeko, legearen edo foru-arauaren proiektuarekin batera joango den txosten ekonomikoan, egoera berri horrek toki-erakundeen ogasunetan izango duen eraginari buruzko analisi bat ere jaso beharko da.

2.– Asimismo, a efectos de garantizar los principios de autonomía, estabilidad, sostenibilidad y suficiencia financiera de los municipios y demás entidades locales vascas, la memoria económica que acompañe a los proyectos de ley o de norma foral deberá contener un análisis del impacto que, en su caso, pueda producir la asunción de tales servicios sobre las haciendas de las entidades locales.

3.– Legearen edo foru-arauaren proiektuarekin batera, Eusko Jaurlaritzan edo dagokion foru-aldundian ogasun arloan eskumena duen sailaren txostena joango da, aurreko paragrafoetan adierazitako printzipioak betetzeari buruzkoa.

3.– Los proyectos de ley o de norma foral irán acompañados de un informe del departamento competente en materia de hacienda del Gobierno Vasco o de la diputación foral correspondiente, sobre el cumplimiento de los principios expuestos en los apartados anteriores.

113. artikulua.– Eskubideak eskuratu, zertarakoa zehaztu eta preskribatzeko araubidea.

Artículo 113.– Régimen de adquisición, destino y prescripción de derechos.

1.– Toki-ogasunek eskubideak eskubideotako bakoitza arautzen duten arau berezietan xedatutakoaz bat eskuratuko dituzte.

1.– La adquisición de los derechos de las haciendas locales tendrá lugar de acuerdo con lo dispuesto en la normativa específica por la que cada uno de ellos se regule.

2.– Diru-sarrera bakoitzaren araudian bestela ezartzen ez bada, emaitza erakundearen betebeharren multzoa finantzatzeko erabiliko da. Xede jakinetarako liberalitateetatik datozen diru-sarrerak direnean, ez da eraginari buruzko berariazko xedapenik beharko, baldin eta unean-unean indarrean dagoen araudiari jarraiki onartu badira liberalitateak.

2.– Salvo que se estableciera otra cosa en la normativa específica de cada ingreso, el producto del mismo se destinará a financiar el conjunto de las obligaciones de las que sea titular la entidad. Cuando se trate de ingresos derivados de liberalidades destinadas a fines determinados, no se requerirá disposición expresa de afectación siempre que aquellas sean aceptadas conforme a la normativa en cada momento vigente.

3.– Toki-ogasunen eskubideek preskribatuko dute eskubide horiei zuzenean edo osagarri moduan zehazki ezartzekoak zaizkien xedapenetan esaten den gisan.

3.– Los derechos de las haciendas locales están sometidos a prescripción en los términos establecidos en las disposiciones aplicables de manera específica, directa o supletoriamente, a cada uno de ellos.

114. artikulua.– Betebeharrak eskuratzea eta ondorioak izatea.

Artículo 114.– Asunción y efectividad de obligaciones.

1.– Euskadiko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek beren gain hartuko dituzte aplikagarri zaizkien lege eta foru-arauek zuzenean agintzen dizkieten betebeharrak, bai eta egitate, egintza eta negozio juridikoetatik eratortzen diren betebeharrak ere, ordenamendu juridikoan ezarritakoarekin bat.

1.– Los municipios y demás entidades locales de Euskadi asumirán las obligaciones que les impongan directamente las leyes y normas forales que les sean aplicables, así como las que se deriven de hechos, actos y negocios jurídicos, de conformidad con lo establecido en el ordenamiento jurídico.

2.– Toki-erakundeen eta haien organismo autonomoen kargura egitekoak diren ordainketa-betebeharrak, aurrekontuak gauzatzearen, indarrean dagoen araudiaren edo epai judizial irmo baten ondorio direnean bakarrik gauzatuko dira.

2.– Las obligaciones de pago de cantidades a cargo de las entidades locales y de sus organismos autónomos solamente serán efectivas cuando se deriven de la ejecución de sus presupuestos, de acuerdo con la normativa vigente, o de sentencia judicial firme.

115. artikulua.– Zorpetze-araubidea, aurrekontu-araubidea eta kontabilitate-araubidea.

Artículo 115.– Régimen de endeudamiento, presupuestario y de contabilidad.

1.– Lurralde historikoetako foru-organoek emandako arauetan aurreikusitako moduan, toki-erakundeek eta haien mendeko organismo autonomo, zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, fundazio eta partzuergoek era guztietako kreditu-eragiketak hitzartzeko aukera izango dute, bai eta eragiketa horiek aseguratzeko edo haien arriskua edo kostua murriztu edo dibertsifikatzeko finantza arloko beste eragiketa osagarri batzuk egiteko aukera ere.

1.– En los términos en que se regule por las normas que aprueben los órganos forales de los territorios históricos, las entidades locales y sus organismos autónomos, entes públicos de derecho privado, sociedades públicas, fundaciones y consorcios dependientes podrán concertar operaciones de crédito en todas sus modalidades, así como aquellas operaciones financieras accesorias destinadas a asegurar, disminuir o diversificar su riesgo o coste.

2.– Toki-ogasunak foru-ogasunekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin erabat artikulatzearren, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek itundu nahi dituzten urtebetetik gorako eperako kreditu-eragiketak, beti ere, lurralde historikoen kreditu-eragiketekin eta Autonomia Erkidegoko zorpetze-politikarekin koordinatu eta harmonizatuko dira, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren barruan. Hartarako, foru-aldundiek txosten bat bidaliko diote urtero Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari, udalek eta gainerako toki-erakundeek, dagokien lurralde historikoan, hitzarturiko kreditu-eragiketen laburpenarekin.

2.– A los efectos de una plena articulación de las haciendas locales con las haciendas forales y con la Hacienda General del País Vasco, las operaciones de crédito de plazo superior a un año que deseen concertar los municipios y demás entidades locales vascas se coordinarán y armonizarán con las de los territorios históricos y con la política de endeudamiento de la Comunidad Autónoma en el seno del Consejo Vasco de Finanzas Públicas. A tal efecto, las diputaciones forales remitirán un informe anual con el resumen de las operaciones de crédito concertadas por los municipios y demás entidades locales, en sus respectivos territorios, al Consejo Vasco de Finanzas Públicas.

3.– Toki-erakundeetako sektore publikoen zorpetze-, aurrekontu- eta kontabilitate-araubidea lurralde historikoetako foru-organoek onesten dituzten arauek ezarriko dute. Lurralde historikoetako foru-organoek onesten dituzten arauek ezartzen duten eran, toki-erakundeek eta beraien organismo autonomo, erakunde, sozietate eta fundazioek Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio komunek erabiltzen dituzten irizpideekiko irizpide homogeneoak aplikatuko dituzte aurrekontu-prozeduraren eta kontabilitate publikoaren arloan, horrela, ondorio informatiboetarako, euskal sektore publiko osoaren kontsolidazioa lortze aldera.

3.– El régimen de endeudamiento, presupuestario y de contabilidad de los sectores públicos de las entidades locales se regulará por las normas que aprueben los órganos forales de los territorios históricos. En los términos en que se regule por las normas que aprueben los órganos forales de los territorios históricos, las entidades locales y sus organismos autónomos, entes, sociedades y fundaciones aplicarán criterios homogéneos a los utilizados por las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma en materia de procedimiento presupuestario y contabilidad pública, con el fin de obtener, a efectos informativos, la consolidación de todo el sector público vasco.

116. artikulua.– Toki-erakundeen plan ekonomiko-finantzarioak.

Artículo 116.– Planes económico-financieros de las entidades locales.

1.– Foru-aldundiek beteko dituzte finantza-babeseko ahalmenak, bai eta, ahalmen horiei dagokienez, udalerriek edo –aurrekontu egonkortasunerako eta finantza-jasangarritasunerako helburuak bete ez badira– aldundiak berak onartutako plan ekonomiko-finantzarioei buruzko laguntza teknikorako, jarraipenerako eta ebaluaziorako eskumenak ere. Hori guztia, aplikagarria den estatuko arauetan edo foru-arauetan aurreikusitakoaren arabera, eta lege honetan xedatutakoarekin bat etorrita.

1.– Las facultades de tutela financiera y, en relación con estas, las atribuciones en materia de asistencia técnica, seguimiento y evaluación de los planes económico-financieros que aprueben los municipios o, en su caso, la propia diputación como consecuencia del incumplimiento de los objetivos anuales de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera, serán asimismo ejercidas por las diputaciones forales en los términos previstos en la normativa estatal o foral que sea de aplicación, así como de acuerdo con lo dispuesto en la presente ley.

2.– Edozein modutan, plan ekonomiko-finantzarioek adieraziko dute zergatik gertatu den desbideratze hori eta zein neurriren bidez itzuli ahal izango den ezarritako helburuak betetzera, eta jasoko dituzte defizitaren, zor publikoaren edo gastu-arauaren helburuetan, kasuaren arabera, izandako desbideratzearekin proportzionatuak diren neurriak, hartarako erreferentziatzat hartuz Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren gaietan dituen eskumenak baliatuz, erabaki bidez ezartzen dituen atalase edo irizpideak.

2.– En todo caso, los planes económico-financieros identificarán las causas de desviación y las medidas que permitan retornar al cumplimiento de los objetivos, e incluirán medidas que sean proporcionadas a la desviación, en su caso, de los objetivos de déficit, deuda pública o regla de gasto, de conformidad con los umbrales o criterios que, mediante acuerdo, se establezcan por el Consejo Vasco de Finanzas Públicas en ejercicio de sus competencias en materia de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera.

3.– Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak zehaztu ahal izango du, akordio bidez, zein diren aurrekontu-egonkortasunerako eta finantza-jasangarritasunerako helburuekiko desbideratze-atalaseak, zeinak, zenbateko txikia edo ehuneko pisu murritza egiten dutelako zorraren edo gastu publikoaren bolumenarekiko, inola ere ez baitute ekarriko neurri osagarriak hartzea udalaren zerbitzu-karteran eragingo dutenak, edo zerbitzu publikoen kudeaketa beste erakunde batekin partekatzera behartuko dutenak, edo toki-erakundeen edo erakunde instrumentalen antolamendu-egiturak arrazionalizatzea eskatuko dutenak.

3.– El Consejo Vasco de Finanzas Públicas podrá definir, mediante acuerdo, cuáles son los umbrales de desviación de los objetivos de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera que, debido a su limitada cuantía o reducido peso porcentual sobre el volumen presupuestario, de deuda o de gasto público, no conllevarán en ningún caso medidas adicionales que afecten a la cartera de servicios municipales, ni obliguen a la gestión compartida de los servicios públicos por parte de otra instancia o entidad o requieran la racionalización de estructuras organizativas de entidades locales o instrumentales.

II. KAPITULUA
UDALERRIEN ETA GAINERAKO TOKI-ERAKUNDEEN FINANTZAKETA
CAPÍTULO II
FINANCIACIÓN DE LOS MUNICIPIOS Y DEMÁS ENTIDADES LOCALES

117. artikulua.– Itunpeko tributuen etekinak.

Artículo 117.– Rendimiento de los tributos concertados.

1.– Toki-ogasunek parte hartu ahal izango dute Kontzertu Ekonomikoa dela-eta lurralde historikoek eskuratzen dituzten tributuen etekinetan, behin etekin horietatik kendu ondoren bai Estatuari ordaindu beharreko kupoa, bai Autonomia Erkidegoari egin beharreko ekarpena, nola eta, baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenen zehaztapenerako metodologia definitzen duen legean, une bakoitzean indarrean dagoen bertsioan, aipatzen den eran.

1.– Las haciendas locales participarán en el rendimiento de los tributos que los territorios históricos obtengan en virtud del Concierto Económico, una vez descontado el cupo a satisfacer al Estado y las aportaciones a la Comunidad Autónoma en los términos previstos en la ley reguladora de la metodología de distribución de recursos y determinación de las aportaciones de las diputaciones forales a la financiación de los presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi vigente en cada momento.

2.– Udalei ordenamendu juridikoak aurreikusten dizkieten eskumenen eta zerbitzuen arabera egokia den baliabide-maila bermatu behar zaie. Baliabide-maila hori, inola ere, ez da izango araubide komuneko legeria aplikatzeagatik legokiekeena baino apalagoa.

2.– Deberá garantizarse, para el conjunto de los municipios, un nivel de recursos de conformidad con las competencias y servicios de su titularidad previstos en el ordenamiento jurídico, que en ningún caso será inferior al que les correspondería por aplicación de la legislación de régimen común.

3.– Baliabide horiek bermatze aldera, udalek Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan parte hartuko dute beren ordezkarien bitartez, noiz eta, kontseiluak hizpide dituenean bi gai hauek: udalei propio gisa esleitutako eskumenetatik eratortzen diren betebehar, zerbitzu, jarduera edo prestazioen finantzaketa; eta Euskal Autonomia Erkidego osoaren sustapen eta garapen ekonomiko eta sozialerako berebiziko garrantzia daukaten, baliabideen esleipen oso garrantzitsua behar duten eta instituzio guztiei eragiten dieten plan eta proiektu jakin batzuen exekuzioaren finantzaketa.

3.– A estos efectos, los municipios participarán a través de sus representantes en el Consejo Vasco de Finanzas Públicas cuando se trate de la financiación de obligaciones, servicios, actividades o prestaciones derivadas de competencias atribuidas como propias a los municipios o de financiar la ejecución de determinados planes y proyectos de relevancia capital para la promoción y el desarrollo económico y social del conjunto de la Comunidad Autónoma del País Vasco que precisen de una asignación de recursos muy importante y que afecten al conjunto de todas las instituciones.

4.– Itunpeko tributuetatik eratorritako etekinetatik baliabide-maila egokia eta orekatua iritsiko zaiela bermatze aldera, udalek parte hartuko dute, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan dituzten ordezkarien bitartez, baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenen zehaztapenerako metodologia definitzen duten legeak erreformatzeko lanetan.

4.– Al objeto de garantizar que los municipios obtengan un nivel adecuado y equilibrado en los recursos procedentes de los rendimientos de los tributos concertados, estos participarán, a través de sus representantes en el Consejo Vasco de Finanzas Públicas, en los trabajos de reforma de las leyes que definen la metodología de distribución de los recursos y de determinación de las aportaciones de los territorios históricos a la financiación de los presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

5.– Edozein kasutan, aurreko apartatuan aipatutako legeak erreformatzeko lanetan, parte hartuko dute hala banaketa horizontaleko eredua nola lurralde historiko bakoitzaren ekarpenaren koefiziente horizontalak ezartzeko irizpideen zehaztapenean, bai eta aipatutako baliabideen banaketa horizontalean gerta daitezkeen desorekak zuzentzeko beharrezko mekanismoen ezarpenean ere.

5.– En todo caso, en los trabajos de reforma de las leyes citadas en el apartado anterior participarán en la determinación de los criterios para el establecimiento del modelo de distribución horizontal y de los coeficientes horizontales de contribución de cada territorio histórico, así como en el establecimiento de aquellos mecanismos que fueran necesarios para corregir posibles desequilibrios en la distribución horizontal de los mencionados recursos.

118. artikulua.– Lurralde historiko bakoitzean parte-hartzea zehaztea.

Artículo 118.– Determinación de la participación en cada territorio histórico.

1.– Lurralde historiko bakoitzean, toki-erakundeek zenbateko parte-hartzea izango duten zehaztea lurralde historikoko foru-organoen eskumena da, eta, ondorioz, organo horiek askatasun osoz baliatuko dute eskumen hori, foru-arauetan aurreikusitakoarekin eta, hala dagokionean, artikulu honetako hurrengo paragrafoetan zehaztutakoarekin bat etorrita.

1.– La determinación de la participación que en cada territorio histórico corresponde a cada una de sus entidades locales es competencia de los órganos forales de dicho territorio histórico, y, en consecuencia, la ejercitará libremente, de acuerdo con lo previsto en las normas forales y, en su caso, de acuerdo con lo establecido en los apartados siguientes de este artículo.

2.– Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, aurrekontu-egonkortasunaren arloan dituen eskumenak baliatuz eta udalerrien finantza-egonkortasuna bermatzeko, politika fiskaleko gomendio gisa baino ez, banaketa egiteko irizpide batzuk zehaztu ahal izango ditu. Irizpide horiek aintzat hartuko ditu finantza-nahikotasunaren eta arrisku partekatuaren printzipioak, eta ahalegin fiskala sustatzen eta gastu arruntari buruz berdintasunezko eta elkartasunezko politika orokorra lortzen saiatzea izango dute helburu.

2.– El Consejo Vasco de Finanzas Públicas, con el fin de ejercitar sus atribuciones en materia de estabilidad presupuestaria y garantizar la estabilidad financiera de los municipios, podrá establecer con carácter de recomendación de política fiscal los criterios para el citado reparto, que atenderán a los principios de suficiencia financiera y riesgo compartido, así como a estimular el esfuerzo fiscal y a procurar una política de gasto corriente global equitativa y solidaria.

3.– Irizpide horiek ezartzeko, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak kontuan izango ditu, gutxienez, biztanleria eta ahalegin fiskala.

3.– El Consejo Vasco de Finanzas Públicas establecerá los citados criterios atendiendo, al menos, a la población y al esfuerzo fiscal.

4.– Lurralde historikoek irizpide horietatik aldentzeko aukera izango dute, eskumena duen foru-organoak hartutako erabakiaren bidez.

4.– Los territorios históricos podrán apartarse de dichos criterios mediante acuerdo adoptado por el órgano foral competente.

5.– Dena dela, aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, erabaki bidez, udalerriek itunpeko tributuetan izango duten gutxieneko parte-hartzea zenbatekoa den finkatuko du.

5.– En todo caso, al margen de lo dispuesto en los apartados anteriores, el Consejo Vasco de Finanzas Públicas establecerá, mediante acuerdo, un nivel mínimo de participación municipal en los tributos concertados.

119. artikulua.– Baliabideen aplikazioa.

Artículo 119.– Aplicación de recursos.

Aurreko artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita udalerriei eta gainerako toki-erakundeei dagokien finantzaketa toki-erakunde horien ogasunaren baliabide arrunta izango da, haien eskumenekoak diren zerbitzuei aurre egin eta eskaini ahal izateko, betiere lege honetan aurreikusitakoarekin eta aplikatu beharrekoa den araudiarekin bat etorrita.

La financiación que, conforme a lo dispuesto en los artículos precedentes, corresponde a los municipios y demás entidades locales constituirá un recurso ordinario de sus respectivas haciendas locales para el sostenimiento y prestación de los servicios de su competencia previstos en la presente ley y en el resto de las normas que resulten aplicables.

120. artikulua.– Likidazioa.

Artículo 120.– Liquidación.

Ekitaldi bakoitzerako lurralde historiko bakoitzean udalerrien eta gainerako toki-erakundeen esku jarritako zenbatekoak behin betiko kitatuko dira ekitaldia amaitzean, itunpeko tributuengatik nahiz kontuan hartu beharreko gainerako diru-sarrerengatik bildutakotik lortutako diru-sarreren datu errealen arabera. Likidazio hori positiboa edo negatiboa izan daiteke dagokion ekitaldian udalerrien esku jarritako zenbatekoekiko.

Los importes que resulten para cada ejercicio y que hayan sido puestos a disposición de los municipios y demás entidades locales en cada territorio histórico serán objeto de liquidación definitiva a la finalización del ejercicio, de acuerdo con los datos reales relativos a los ingresos procedentes de la recaudación por tributos concertados y demás elementos considerados para su determinación. Esta liquidación podrá tener carácter positivo o negativo respecto de los importes puestos a disposición de los municipios durante el ejercicio correspondiente.

121. artikulua.– Itunpekoak ez diren tributuetan parte-hartzea.

Artículo 121.– Participación en los tributos no concertados.

Udalerrien eta gainerako toki-erakundeen parte-hartzea itunpekoak ez diren tributuengatiko diru-sarreretan, Kontzertu Ekonomikoan eta aplikatzekoa diren foru-arauetan xedatutakoaren arabera egingo da.

La participación de los municipios y demás entidades locales en los ingresos por tributos no concertados se realizará de conformidad con lo dispuesto en el Concierto Económico y la normativa foral que sea de aplicación.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Tokiko araugintza-ahala.

Primera.– Potestad normativa local.

1.– Toki-erakundeek emandako arauak era honetakoak izango dira:

1.– Las normas dictadas por las entidades locales adoptarán las siguientes formas:

a) Erregelamenduak: Udalbatzak onartutako xedapen orokorrak, toki-erakundearen antolaketa eta funtzionamendua, eta zerbitzu publikoen prestazioa arautzen dutenak. Era berean, biztanle-kopuru handiko udalerrietan, erregelamendu organikoak oinarrizko legerian aurreikusitako materien ingurukoak izango dira. Halaber, biztanle-kopuru handiko udalerrietan, tokiko gobernu-batzarrak, kasuan kasu, bere eskumenekoak diren materiei buruzko xedapen orokorrak eman ahal izango ditu.

a) Reglamentos: Disposiciones de carácter general aprobadas por el pleno que regulan la organización y el funcionamiento de la entidad local y la prestación de servicios públicos. Asimismo, en los municipios de gran población los reglamentos de naturaleza orgánica se proyectarán sobre las materias previstas en la legislación básica. De igual modo, en los municipios de gran población la junta de gobierno local podrá, en su caso, dictar disposiciones de carácter general sobre las materias de su propia competencia.

b) Ordenantzak: Xedapen orokorrak dira, luzaroan irauteko onartzen direnak, gizarte antolamendurako eskubideak eta betebeharrak finkatzeko, hirigintzako arauak eta zerga-antolaketakoak barne.

b) Ordenanzas: Disposiciones de carácter general, con vocación de permanencia, que fijan derechos y obligaciones con la finalidad de ordenación social, e incluyen las normas de carácter urbanístico y de ordenación tributaria.

c) Alkatetzaren dekretuak eta jarraibideak: Alkateak bere eskumenen esparruan emandako xedapen orokorrak, antolaketa izaerakoak zein gizarte-antolamendukoak. Azken kasu horretan, udalbatzak onartutako erregelamenduak eta ordenantzak betearazteko.

c) Decretos e instrucciones de alcaldía: Disposiciones de carácter general dictadas por el alcalde o alcaldesa, en el ámbito de sus competencias, de naturaleza tanto organizativa como de ordenación social; en este último caso, cuando se trate de ejecución de los reglamentos y ordenanzas aprobados por el pleno.

d) Alkatetzaren bandoak: Alkateak salbuespen edo larrialdi-egoeretan emandako xedapen orokorrak. Betebeharrak gogoratzeko edo iragarkietarako ere erabil daitezke. Kasu horietan, ez dute balio arauemailerik.

d) Bandos de alcaldía: Disposiciones de carácter general dictadas por el alcalde o alcaldesa en situaciones de excepcionalidad o urgencia. Su objeto puede ser también el de mero recordatorio de obligaciones o anuncios, supuesto en el que no tienen valor normativo.

2.– Ordenantzetan eta erregelamenduetan gaitasuna eman ahalko zaio alkateari edo, hala badagokio, gobernu-batzarrari, arau-xedapen horietan aldaketak sartzeko, baldin eta nahitaez aplikatu beharreko lege-aldaketen ondoriozkoak badira, eta eskakizunak aldatu beharra edo zenbatekoak edo ehunekoak automatikoki egokitu beharra badakarte. Aldaketetan beren-beregi adieraziko da hori. Aldaketa horien berri, berehala emango zaio udalbatzari, berrets ditzan.

2.– Las ordenanzas y reglamentos podrán habilitar al alcalde o alcaldesa o, en su caso, a la junta de gobierno, para que inserte en estas disposiciones normativas cualquier tipo de modificación que responda exclusivamente a cambios legales que deban ser aplicados obligatoriamente y que conlleven una alteración de requisitos o adecuación automática de cuantías o porcentajes, lo cual se hará constar expresamente, y de ellas se dará cuenta inmediatamente al pleno a efectos de su ratificación.

Bigarrena.– Zehapen-prozedurak.

Segunda.– Procedimientos sancionadores.

Kausan kasuko sektore-legeak, zehapen-prozedura arautzerakoan, ordenantzak ere arau-hauste eta zehapenak tipifikatzen laguntzea aurreikusten duenean, aukera egongo da –legeak isunak nahitaezkoak direla ezarri ezean– ordenantzan, isunen ordez, tokiko komunitatearen aldeko lan baliokideak eta arau-haustearen larritasunarekiko proportzionalak izango direnak ezartzeko –hala nola prestakuntza saioetara joatea edo gizarte-jardueretan parte hartzea–, betiere organo zehatzaileak hala erabakitzen badu.

Cuando la ley sectorial correspondiente prevea al regular el régimen sancionador la colaboración normativa de la ordenanza en la tipificación de las infracciones y sanciones, esta podrá sustituir las multas, previo consentimiento de la persona afectada y salvo que la ley impusiera su carácter obligatorio, por trabajos de valor equivalente para la comunidad local, incluidas asistencias a sesiones formativas o participación en actividades cívicas, y proporcionadas a la gravedad de la infracción, cuando así lo acuerde el órgano sancionador.

Hirugarrena.– Federazioak eta elkarteak.

Tercera.– Federaciones y asociaciones.

1.– Toki-erakundeek federazioak edo elkarteak eratu ahal izango dituzte, beren interes komunak babesteko eta sustatzeko.

1.– Las entidades locales podrán asociarse en federaciones o asociaciones para la protección y promoción de sus intereses comunes.

2.– Federazioek eta elkarteek:

2.– Estas federaciones y asociaciones:

a) Beren eginkizunen esparruan, hitzarmenak egin ahal izango dituzte edozein herri-administraziorekin, eta autonomia-erkidegoko eta foru-aldundietako administrazioen erakunde laguntzaile gisa jardun, toki-erakundeek eta haien mendeko erakundeek jasotzen dituzten diru-laguntzen kudeaketan.

a) Podrán, en el ámbito propio de sus funciones, celebrar convenios con las distintas administraciones públicas y actuar, como entidad colaboradora de las administraciones autonómica y foral, en la gestión de subvenciones de las que puedan ser beneficiarias las entidades locales y sus organismos dependientes.

b) Udalekin hitzarmenak formalizatu ahal izango dituzte udal-zerbitzuak emateko helburuarekin, baina betiere administrazio-ahalak baliatzea ez badakar.

b) Podrán formalizar convenios con los ayuntamientos que tengan por finalidad la prestación de servicios municipales, siempre y cuando no supongan el ejercicio de potestades administrativas.

c) Udal-sareak eratu ahal izango dituzte, eta haietara bildu.

c) Podrán promover la constitución de redes municipales e incorporarse a las mismas.

d) Autonomia-erkidegoko edo foru-aldundiko kontratazio-sistema zentralizatuari atxiki ahal izango zaizkio toki-erakundeen baldintza beretan.

d) Pueden adherirse al sistema de contratación centralizado, autonómico o foral, en los mismos términos que las entidades locales.

e) Kontratazio-zentralak sortu ahal izango dituzte, eta haietara atxiki ahal izango dira beraien kide diren erakundeak, horiek kontratatzen dituzten zerbitzu, hornidura eta obretarako.

e) Podrán crear centrales de contratación, a las que pueden adherirse sus entidades asociadas, para aquellos servicios, suministros y obras cuya contratación se haya efectuado por aquellas.

f) Legitimaturik daude udaletako eta gainerako toki-erakundeetako langile publikoekin negoziazio kolektiboaz aritzeko. Udalak atxiki ahal izango dira, hurrenez hurren, udalen elkarteek egiten duten negoziazio kolektibora eta elkarte horien bitartez lortzen diren akordioetara.

f) Tienen legitimación para la negociación colectiva de las empleadas y empleados públicos de los municipios y demás entidades locales. Los municipios podrán adherirse, sucesivamente, a la negociación colectiva que realicen las asociaciones de municipios y a los acuerdos adoptados a través de ellas.

3.– Udalen edo beste toki-erakunde batzuen elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoan duten ezarpena zehazteko, kontuan hartuko da udalen kopurua eta udal horiek Euskal Autonomia Erkidego osoko biztanleetatik zenbat ordezkatzen dituzten.

3.– A los efectos de determinación de la implantación de las asociaciones de municipios o de otras entidades locales en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, se atenderá al número de municipios y a la población que estos representan en el conjunto de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4.– Onura publikokotzat deklaratzen dira udalek, beste toki-erakunde batzuek edo hautetsiek osatuta dauden eta beren jarduna nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatzen duten elkarte guztiak.

4.– Se declaran de utilidad pública todas las asociaciones de municipios, de otras entidades locales o de personas electas cuyo ámbito de actuación se desarrolle principalmente en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

5.– Lege hau indarrean sartu eta hiru hileko epean edo, edozein kasutan, udal-hauteskunde prozesu bakoitza egin ondoren, erabaki beharko da, lege honen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako aplikazio-erregelen arabera, zein den Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkartea. Eusko Jaurlaritzan toki-araubidearen arloan eskumena esleituta duen sailburuaren aginduz hartu beharko da erabaki hori.

5.– En un periodo de tres meses desde la entrada en vigor de la presente ley, o en todo caso tras la celebración de cada proceso electoral municipal, deberá determinarse, conforme a las reglas de aplicación previstas en la disposición adicional tercera de la presente ley, cuál es la asociación de municipios de mayor implantación en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi. La determinación se realizará mediante orden de la consejera o consejero del Gobierno Vasco que tenga atribuidas la competencia en materia de régimen local.

Laugarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza bateratuak.

Cuarta.– Ofertas de empleo público conjuntas.

1.– Kasuan kasuko udalerriak edo toki-erakundeak hala erabakitzen badu, enplegu publikoaren eskaintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo dagokion lurralde historikoaren enplegu publikoaren eskaintzan sartu ahal izango ditu.

1.– Previo acuerdo adoptado por el municipio o la entidad local correspondiente, las ofertas de empleo público municipales se podrán incorporar a la oferta de empleo público convocada por la Administración de la Comunidad Autónoma o, en su caso, por el territorio histórico.

2.– Toki-erakundeek enplegu publikoaren eskaintzak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuekin koordinaturik burutzen badituzte, euskal enplegu publikoari buruzko arauetan horretarako ezarritako prozedura eta eskakizunak bete beharko dituzte.

2.– Las ofertas de empleo público locales que se lleven a cabo de manera coordinada con las ofertas de empleo público de otras administraciones públicas vascas se desarrollarán conforme a los procedimientos y requisitos establecidos al efecto en las normas sobre el empleo público vasco.

Bosgarrena.– Toki Administrazioko funtzionarioak.

Quinta.– Funcionarios de la Administración local.

Toki Administrazioko funtzionario publikoen arloan, eta Autonomia Estatutuak 10.4 artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen dion eskumena egikaritze aldera, Eusko Jaurlaritzari egokituko zaio arlo horretan, indarreko arautegiaren kariaz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion ahalmenen ondoriozko eginkizunak banatzea, dekretu bidez, Autonomia Erkidegoko instituzio komunen, lurralde historikoetako instituzio foralen eta toki-erakundeen artean. Banaketa hori egiterakoan, kasu egingo zaio aipatutako gaietan ahalmenen eta eginkizunen banaketan izandako eboluzio historikoari eta aipatutako instituzioek ahalmen eta eginkizun horien egikaritzean egiaztatutako esperientziari.

En materia de funcionarios públicos de la Administración local, y en ejercicio de la competencia atribuida a la Comunidad Autónoma de Euskadi por el Estatuto de Autonomía en su artículo 10.4, corresponderá al Gobierno Vasco distribuir, mediante decreto, las funciones relativas a las facultades que le correspondan en dicho ámbito a la Comunidad Autónoma de Euskadi en virtud de la normativa vigente, entre las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma, las instituciones forales de los territorios históricos y las entidades locales. Dicha distribución se realizará atendiendo a la evolución histórica en el reparto de facultades y funciones en las materias mencionadas y a la experiencia acreditada por dichas instituciones en el ejercicio de las mismas.

Seigarrena.– Udalen parte-hartzea tributuak banatzeko irizpideak ezartzerakoan.

Sexta.– Participación de los municipios en la determinación de los criterios de distribución de los tributos.

Lurralde historikoetako foru-organoek itunpeko tributuak eta itunpekoak ez diren tributuak banatzeko irizpideak ezartzerakoan, udalek ere parte hartuko dute. Parte-hartze hori bideratzeko, eta betiere udalen autoantolaketa-gaitasuna errespetatuz, existitzen diren finantzen lurralde-kontseiluetarako toki-ordezkarien izendapen-proposamena egingo die ezarpen handiena duen udalen euskal elkarteak dagokien foru-organoei, era horretara toki-autonomiaren printzipioa erabat bermatze aldera.

La participación de los municipios en la determinación de los criterios de distribución de los tributos concertados y no concertados por parte de los órganos forales de los territorios históricos tendrá lugar, salvaguardando la capacidad de autoorganización de los mismos, mediante la propuesta de designación de representantes locales en los consejos territoriales de finanzas existentes elevada a los órganos forales correspondientes por parte de la asociación vasca de municipios de mayor implantación, con el ánimo de garantizar plenamente el respeto al principio de autonomía local.

Ordezkaritza horrek bermatuko du 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten duten udalen herenak, gutxienez, presentzia izatea kontseiluetan.

La citada representación garantizará la presencia, al menos en un tercio, de municipios de población inferior a 5.000 habitantes.

Zazpigarrena.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalak.

Séptima.– Directivos públicos profesionales.

Lege honen 36.5 artikuluan xedatutakoa hala bada ere, Eusko Jaurlaritzak, lege hau onetsi eta hurrengo hiru urteko epean, aldatu egin ahal izango du gorago aipatutako manuan populazioari dagokionez aurreikusitako muga, aldez aurretik iritzia trukatuz beren antolamenduan langile-mota hori sortzea aurreikusi duten udalekin eta ezarpenik handiena duen udal-elkartearekin.

Sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 36.5 de la presente ley, el Gobierno Vasco, en el plazo de tres años desde su aprobación, podrá modificar el límite referido a la población establecido en el citado precepto, previo contraste con los ayuntamientos que hayan previsto la creación de dicho personal en su organización así como con la asociación de municipios de mayor implantación.

XEDAPEN IRAGANKORRAK
DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Udalerrien eskumen propioen esparru materialetan eskumenak baliatzea.

Primera.– Ejercicio en los ámbitos materiales de competencia propia de los municipios.

1.– Eusko Legebiltzarraren legeen bidez edo Batzar Nagusien foru-arauen bidez beste ezer agintzen ez den bitartean, udalerriek eutsi egingo diete lege hau indarrean sartzen denera arte indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkieten eta dagokien finantziazioa daukaten eskumenak.

1.– Hasta tanto las leyes del Parlamento Vasco o las normas forales de las juntas generales no dispongan otra cosa, las entidades locales conservarán las competencias que les atribuye la legislación vigente en la fecha de entrada en vigor de esta ley, y se garantizará que cuentan con su financiación correspondiente.

2.– Lege hau indarrean sartzen denean Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-legeriak edo foru-arauek zehaztu gabe badaukate oraindik lege honen 17.1 artikuluan aurreikusitako esparru materialetako eskumen propioen irismena, toki-erakundeek han jasotako ahalmenak eta ahalak baliatu ahal izango dituzte, finantzaketa propioarekin edo dagokion administrazioarekin lankidetza-hitzarmenak sinatuta, eta, horrelakoetan, beste administrazioak bermatuko dizkie behar dituzten baliabideak.

2.– En aquellos ámbitos materiales previstos en el artículo 17.1 de la presente ley en que, a su entrada en vigor, la legislación sectorial autonómica o las normas forales no hayan determinado aún el alcance de las competencias propias, las entidades locales podrán ejercer las facultades o potestades allí previstas con financiación propia o mediante convenios de colaboración con la administración correspondiente, que garantizarán los recursos necesarios para su correcto ejercicio.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek finantzaketa egokia dutela bermatze aldera, azterketa orokor bat egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-maila ezberdinen eskumen propioei eta finantzaketari buruz, lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bitartez, banaketa egoki bat ziurtatu dadin Euskal Administrazioan gastu publikoari dagokionez. Azterketa horren emaitzak kontuan izango dira noiz eta, baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenen zehaztapenerako metodologia definitzen duen legea berrikusten denean.

3.– A fin de garantizar que las entidades locales de la Comunidad Autónoma de Euskadi cuentan con la financiación adecuada, en el plazo de un año desde la entrada en vigor de la presente ley, y a través del Consejo Vasco de Finanzas Públicas, se realizará un análisis general de las competencias propias y de la financiación de los distintos niveles institucionales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para asegurar una distribución adecuada del gasto público en la Administración vasca. Las conclusiones del citado análisis serán tenidas en cuenta en la revisión de la ley que define la metodología de distribución de recursos y de determinación de las aportaciones de las diputaciones forales a la financiación de los presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Bigarrena.– Arautegian sartzea eskumen-eremuari eta toki-finantziazioari buruzko azterlanetik eratorritako aurreikuspenak.

Segunda.– Incorporación normativa de las previsiones resultantes del estudio del ámbito competencial y de financiación local.

Indarrean mantenduko dira baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenen zehaztapenerako metodologia definitzen duen egungo legearen xedapenak, harik eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak egin arte lege honen lehenengo xedapen iragankorrean jasotzen duen eskumen propioei buruzko eta Euskal Autonomia Erkidegoko maila instituzional ezberdinen finantzaketari buruzko azterketa orokorra.

Se mantendrán en vigor las disposiciones de la actual Ley de Metodología de Distribución de Recursos y de Determinación de las Aportaciones de las Diputaciones Forales a la Financiación de los Presupuestos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, hasta la realización por parte del Consejo Vasco de Finanzas Públicas del análisis general de las competencias propias y de la financiación de los distintos niveles institucionales de la Comunidad Autónoma de Euskadi recogido en la disposición transitoria primera de la presente ley.

Behin azterketa hori bukatutakoan, abian jarriko dira baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenen zehaztapenerako metodologiari buruzko lege berri bat idazteko mekanismoak, amorez eta arau-testu berrian sartu daitezen aipatutako azterketaren emaitzetan oinarrituta beharrezkoak diren xedapenak, bai eta banaketa horizontaleko eredua eta lurralde historiko bakoitzaren ekarpenaren koefiziente horizontalak ezartzeko orduan, eta orobat aipatutako baliabideen banaketa horizontalean gerta daitezkeen desorekak zuzentzeko beharrezko mekanismoetan, udalek eduki beharreko partizipazioari buruz lege honetan jasotzen diren aldaketa guztiak.

Una vez concluido el mencionado análisis, en el periodo de tiempo más breve posible se pondrán en marcha los mecanismos de redacción de una nueva Ley de Metodología de Distribución de Recursos y de Determinación de las Aportaciones de las Diputaciones Forales a la Financiación de los Presupuestos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, con la finalidad de introducir en el nuevo texto normativo las disposiciones necesarias en función de los resultados de dicho análisis y todas aquellas modificaciones recogidas en la presente ley relativas a la participación de los municipios en el establecimiento del modelo de distribución horizontal y de los coeficientes horizontales de contribución de cada territorio histórico, así como en los mecanismos de corrección de posibles desequilibrios en la distribución de los mencionados recursos.

Hirugarrena.– Jarduera, zerbitzu edo prestazioekin jarraitzea.

Tercera.– Continuación de actividades, servicios o prestaciones.

Udalerriek aukera izango dute –eskumen propioetan sartu ez arren, eta eskumen eskuordetu edo transferitu ez izan arren– lege hau indarrean sartzen denean garatzen ari ziren jarduera, zerbitzu edo prestazioekin aurrera segitzeko, eta kasu horretan ez zaie lege honen 16. artikuluko zazpigarren eta zortzigarren paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko.

Los municipios podrán continuar desarrollando las actividades, servicios o prestaciones que, no estando encuadradas dentro del ámbito de las competencias propias, ni hayan sido objeto de delegación o transferencia, vinieran ejerciendo a la entrada en vigor de esta ley, supuesto en el cual no será de aplicación lo dispuesto en los apartados séptimo y octavo del artículo 16 de la presente ley.

Laugarrena.– Zerbitzu-kartak.

Cuarta.– Cartas de servicios.

Lege honen xedapen-zatian aurreikusitakoa gorabehera, hogei mila biztanletik gorako udalerriek lege hau indarrean sartu ondoren lau urteko epea izango dute udalaren ekintza publikoan bereizten diren arlo ezberdinei buruzko zerbitzu-kartak edo antzeko dokumentuak onartzeko. Gutun edo antzeko dokumentu horiek, besteak beste, helburu neurgarriak eta emandako zerbitzu publikoen kalitatea herritarrek neurtu ahal izateko ebaluazio- edo gogobetetze-sistema bat bilduko dituzte. Bi urterik behin egin beharko da, gutxienez, ebaluazio hori. Bai helburuek bai ebaluazio- edo gogobetetze-sistemak genero-ikuspegia jasota eduki beharko dute.

Sin perjuicio de lo previsto en la parte dispositiva de la presente ley, en el plazo de cuatro años desde su entrada en vigor los municipios de más de 20.000 habitantes deberán aprobar cartas de servicios o documentos de similares características de las diferentes áreas en las que se subdivida la acción pública en el ayuntamiento. Estas cartas o documentos de similares características contendrán, en todo caso, objetivos cuantificables y un sistema de evaluación o de satisfacción ciudadana por la calidad de los servicios públicos prestados, que deberá hacerse efectivo como mínimo con carácter bianual. Tanto los objetivos como el sistema de evaluación o de satisfacción ciudadana deberán tener incorporada la perspectiva de género.

Bosgarrena.– VI. tituluan bildutako gardentasun-betebeharren aplikagarritasun geroratua.

Quinta.– Aplicabilidad diferida de las obligaciones de transparencia recogidas en el título VI.

1.– 2.000 biztanletik beherako udalerriei eta haien erakunde instrumentalei legeria orokorrean bildutako gardentasunari buruzko betebeharrak baino ez zaizkie exijituko, legerian ezarritako epe eta baldintzetan. Lege honetan bildutako gardentasunari buruzko betebeharrak aplikatzetik salbuetsita egongo dira, halaber, Arabako kontzejuak.

1.– A los municipios de hasta 2.000 habitantes y sus entidades instrumentales solo les serán exigibles las obligaciones de transparencia recogidas en la legislación de carácter general y en los términos y plazos en ella consignados. Asimismo, quedan exceptuados de la aplicabilidad de las obligaciones de transparencia recogidas en esta ley los concejos alaveses.

2.– 2.000 eta 5.000 biztanle arteko udalerriek eta haien erakunde instrumentalek gehienez ere bost urteko epea izango dute, lege hau indarrean sartzen denetik, VI. tituluan jasotako gardentasunari buruzko betebeharrak erabat betetzeko.

2.– Los municipios de más de 2.000 habitantes hasta 5.000 habitantes y sus entidades instrumentales dispondrán de un periodo máximo de cinco años de plazo, desde la entrada en vigor de la presente ley, para cumplir plenamente las obligaciones de transparencia contenidas en el título VI.

3.– 5.000 eta 10.000 biztanle arteko udalerriek eta haien erakunde instrumentalek gehienez ere lau urteko epea izango dute, lege hau indarrean sartzen denetik, VI. tituluan jasotako gardentasunari buruzko betebeharrak erabat betetzeko.

3.– Los municipios de más de 5.000 habitantes hasta 10.000, así como sus entidades instrumentales, dispondrán de un periodo máximo de cuatro años de plazo, desde la entrada en vigor de la presente ley, para cumplir plenamente las obligaciones de transparencia contenidas en el título VI.

4.– 10.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerriek eta haien erakunde instrumentalek gehienez ere hiru urteko epea izango dute, lege hau indarrean sartzen denetik, VI. tituluan jasotako gardentasunari buruzko betebeharrak erabat betetzeko.

4.– Los municipios de más de 10.000 habitantes hasta 20.000 habitantes, así como sus entidades instrumentales, dispondrán de un periodo máximo de tres años de plazo, desde la entrada en vigor de la presente ley, para cumplir plenamente las obligaciones de transparencia contenidas en el título VI.

5.– 20.000 biztanletik gorako udalerriek eta haien erakunde instrumentalek gehienez ere bi urteko epea izango dute, lege hau indarrean sartzen denetik, VI. tituluan jasotako gardentasunari buruzko betebeharrak erabat betetzeko.

5.– Los municipios de más de 20.0000 habitantes, así como sus entidades instrumentales, dispondrán de un periodo máximo de dos años de plazo, desde la entrada en vigor de la presente ley, para cumplir plenamente las obligaciones de transparencia contenidas en el título VI.

6.– Mankomunitateek, partzuergoek edo udalez gaindiko beste edozein erakundek, haien kide den biztanle-kopuru handieneko udalerriak bete beharreko eskakizunetara egokitu beharko dute.

6.– Las obligaciones de transparencia de mancomunidades y consorcios o cualesquiera otras entidades de carácter supramunicipal se adecuarán en su cumplimiento a las exigencias del municipio de mayor población que forme parte de ellas.

7.– Lege honetan eta xedapen iragankor honetan jasotako gardentasun-betebeharrak gorabehera, berdin-berdin bete beharko dira gardentasunaren oinarrizko legerian administrazio publiko guztientzat eta haien sektore publikoko erakunde ororentzat gutxieneko betebehar gisa jotakoak, zeinak araudi horretan aurreikusitako eran aplikatuko baitira.

7.– Las obligaciones de transparencia recogidas en la presente ley y en esta disposición transitoria se entienden sin perjuicio del cumplimiento de las establecidas como mínimas por la legislación básica de transparencia para todo tipo de administraciones públicas y de las entidades de su sector público, que serán aplicables en los términos previstos en tal normativa.

Seigarrena.– Gardentasunaren ataria.

Sexta.– Portal de transparencia.

Lege honen 61.2 artikuluan aurreikusitako betebeharra lege hau indarrean sartu eta gehienez ere bi urteko epean gauzatu beharko da.

La obligación prevista en el artículo 61.2 de la presente ley deberá ejercerse en un plazo máximo de dos años desde la entrada en vigor de la misma.

Zazpigarrena.– Tokiko musika-eskolen eta udal-euskaltegien araubide espezifikoa.

Séptima.– Régimen específico de las escuelas de música locales y euskaltegis municipales.

Lege hau indarrean sartzerakoan dauden musikaren irakaskuntzako udal-zentroak eta udal-euskaltegiak finantzatze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko instituzio eskudunek zuzentzen dituzten laguntza publikoak hitzarmen bidez gauzatuko dira, zeinak sinatuko baitituzte udalen ordezkaritzak eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aldetik gaietako bakoitzean eskuduna den ordezkaritzak.

Las ayudas públicas de las instituciones competentes de la Administración General de la Comunidad Autónoma destinadas a la financiación de los centros de enseñanza musical municipales y euskaltegis municipales existentes a la entrada en vigor de la presente ley se articularán mediante convenios suscritos por la representación de los municipios y la de la Administración General de la Comunidad Autónoma competente en cada una de las materias.

Udal-euskaltegien kasuan, batzorde misto bat eratuko eta deituko da, lege hau indarrean sartu eta hiru hileko epean, zeina osatuko baitute udal-ordezkariek, ezarpen handieneko udal-elkarteak izendatuta, eta Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariek. Batzordearen helburua izango da aztertzea nola gauzatu euskaltegi horien finantzaketa eta horrekin lotutako beste alderdi batzuk aipatutako hitzarmenen bitartez.

Respecto a los euskaltegis municipales, se constituirá y convocará una comisión mixta, en un plazo de tres meses a contar desde la entrada en vigor de la presente ley, compuesta por representantes municipales designados por la asociación municipal de mayor implantación y de la Administración General de la Comunidad Autónoma, que tendrá por objeto analizar la financiación de aquellos y cuestiones anejas a la misma a través de los citados convenios.

Musikaren irakaskuntzako udal-zentroen kasuan, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak definituko du eskaini beharreko zerbitzuen estandarra eta horren arabera dagokion herena finantzatuko du. Hartarako, egungo finantzaketa gero eta gehiago igotzen joango da lege hau onetsi ondorengo hiru urteetan, harik eta gorago aipatutako kopuru horretara iritsi arte.

En el caso de los centros de enseñanza musical municipales, la Administración General de la Comunidad Autónoma definirá el estándar de los servicios a ofrecer y en función de este financiará el tercio correspondiente, incrementándose la financiación actual, progresivamente, durante los tres años siguientes a la aprobación de la presente ley, hasta alcanzarse el porcentaje señalado anterior.

Zortzigarrena.– Gizarte-larrialdiko laguntzen araubide iragankorra.

Octava.– Régimen transitorio de las ayudas de emergencia social.

Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemaren berrikuspenaren testuinguruan, 2016ko lehen hiruhilean amaitu beharko da diru-sarrerak bermatzeko errentarekin zerikusia duten alderdi guztien diagnostiko espezifikoa, zeina ari baita egiten Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari atxikitako batzorde tekniko bat eta zeinetan parte hartzen baitute Administrazio publikoan gaian eskudunak diren maila ezberdinetako ordezkariak, barruan sartuta ordezkaritza handiena duen udal-elkartea. Batzorde tekniko horrek proposamen-txosten bat aurkeztu beharko du, beharrezkoa adostasun interinstituzionala eduki beharko duena. Diagnostiko horren konklusioak beste batzorde batzen eskuetan jarriko dira, zeinak lehenengoarenak baino eginkizun zabalagoak edukiko baititu, baina lehenengoarentzako aipatutako ordezkaritza bera, eta zeinen helburua izango baita diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistema bere osotasunean aztertzea. Lan hori 2016ko urtean zehar bukatu beharko du.

En el contexto de revisión del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, el diagnóstico específico de todos los aspectos relacionados con la renta de garantía de ingresos que está llevando a cabo una comisión técnica adscrita al Departamento de Empleo y Políticas Sociales, en la cual participan representantes de los diferentes niveles de la administración pública competentes en la materia, incluida la asociación de municipios más representativa, deberá finalizarse el primer semestre de 2016. Dicha comisión técnica emitirá un informe-propuesta que deberá contar con el debido consenso interinstitucional. Las conclusiones de dicho diagnóstico se pondrán a disposición de otra comisión que con funciones más amplias que la primera, y con la representación citada para la primera, tendrá por objeto analizar el conjunto del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, debiendo a su vez concluir su labor durante el año 2016.

Azterketa global hori amaitzen denetik urtebeteko epean, arau-proposamen bat aurkeztu beharko da, bi azterketetatik eratorritako neurriak jasoko dituena eta, ondorioz, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistema aldatuko duena, amorez eta ziurtatu dadin sistema horren prestazioetara irispidea izatea aurreikusten dituzten gastu espezifikoei erantzuteko likideziarik ez duten pertsonak, edo bazterketa sozialeko egoeran dauden pertsonak, edo estaldurarik gabeko pobrezia-egoera berrietan dauden pertsonak.

En el plazo de un año a contar desde la conclusión de ese estudio global, habrá de presentarse una propuesta normativa que contenga las medidas derivadas de ambos análisis y que modificará en consecuencia el Sistema Vasco de Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, con la finalidad de asegurar que puedan acceder a las prestaciones de dicho sistema las personas que no cuenten con liquidez para atender gastos específicos que prevean o palíen situaciones de exclusión social, así como las nuevas situaciones de pobreza no cubiertas.

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako aldaketa egiten ari den bitartean, udal batzuek erabakitzen badute baliabide gehiagorekin osatzea Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak gizarte-larrialdietako laguntzetarako egindako esleipenak, udal horiekin konpentsazio-mekanismo hau jarraituko da:

Transitoriamente, mientras se procede a la modificación reseñada en los párrafos anteriores, en los municipios que opten por suplementar con más recursos las asignaciones efectuadas por la Administración general de la Comunidad Autónoma a la ayudas de emergencia social se habilitará el siguiente mecanismo de compensación:

a) 20.000 biztanletik beherako udalen kasuan, hasierako esleipenaren gainetikako zenbatekoaren herenaz erantzun beharko dute udalek beren baliabide propioekin, eta Eusko Jaurlaritzak erantzungo du gainetikako zenbatekoaren enparaduaz, harik ere hasierako esleipenaren % 30era arte gehienez.

a) En los municipios de población inferior a 20.000 habitantes, los municipios responderán con sus propios recursos de un tercio de la cantidad superada de la asignación inicial, asumiendo el Gobierno Vasco el resto de la cantidad superada, hasta un máximo del 30 por ciento de la asignación inicial.

b) 20.000 biztanletik gorako udalen kasuan, behin hasierako esleipena gainditu ondoren, hasierako esleipenaren gainetitako zenbatekoaren erdiaz erantzungo du udalak bere baliabide propioekin, eta Eusko Jaurlaritzak erantzungo du gainetikako zenbatekoaren enparaduaz, harik eta hasierako esleipenaren % 30era arte gehienez.

b) En los municipios de más de 20.000 habitantes, superada la asignación inicial, el municipio responderá con sus propios recursos de la mitad de la cantidad superada de la asignación inicial, asumiendo el Gobierno Vasco el resto de la cantidad superada, hasta un máximo del 30 por ciento de la asignación inicial.

Bi kasuetan, udalak erabakitzen badu aipatutako % 30 horretatik gora osatzea Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak esleitutako baliabideak, beren baliabide propioekin finantzatu beharko du.

En ambos supuestos el ayuntamiento deberá, si opta por suplementar los recursos asignados por la Administración general de la Comunidad Autónoma en más del 30 por ciento citado, financiarlo con recursos propios.

Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez garatu ahal izango du udalei nola bideratu beharko zaizkien bitarteko aldi horretarako aipatutako formula aplikatzetik ateratzen diren eta Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan urte bakoitzerako izendatuta ez dauden zenbateko osogarriak.

El Gobierno Vasco podrá desarrollar reglamentariamente el modo en que las cantidades adicionales resultantes de la aplicación de la fórmula señalada para el periodo de transitoriedad, y no consignadas para cada anualidad en el Presupuesto General para la Comunidad Autónoma, deban hacerse efectivas a los ayuntamientos.

Bederatzigarrena.– Sektore-legeen erregelamendu bidezko garapena.

Novena.– Desarrollo reglamentario de leyes sectoriales.

Lege honen aurretik onartutako sektore-legeen edo foru-arauen erregelamendu bidezko garapenak berekin badakar udalerriei propiotzat esleitutako eskumenetatik datozen zerbitzuak, jarduerak edo prestazioak zehaztea, finantzaketa egokia izan beharko du, nahitaez.

El desarrollo reglamentario de aquellas leyes sectoriales o normas forales emanadas con anterioridad a la vigente ley que conlleve una concreción de servicios, actividades o prestaciones derivados de competencias atribuidas como propias a los ayuntamientos, deberá ir necesariamente acompañado de la financiación adecuada.

Hamargarrena.– Euskadiko Toki Administrazioaren Erregistroaren indarraldia.

Décima.– Vigencia del Registro de Administración Local de Euskadi.

Harik eta lege honen 11. artikuluan aurreikusitako Toki Administrazioaren Erregistroa erregelamendu bidez arautu eta funtzionamenduan jarri arte, indarrean jarraituko du abenduaren 15eko 383/1987 Dekretuaren bidez arautzen den Euskadiko Tokiko Administrazioaren Erroldak.

Hasta tanto no se desarrolle reglamentariamente y se ponga en funcionamiento el registro de entidades locales previsto en el artículo 11 de esta ley, seguirá vigente el Registro de Administración Local de Euskadi regulado por el Decreto 383/1987, de 15 de diciembre.

Hamaikagarrena.– Toki Erakundeen Erregistroari buruzko hitzarmenak.

Decimoprimera.– Convenios relativos al Registro de Entidades Locales.

Lege hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak sinatuko ditu hiru foru-aldundiekin, lege honen 11. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

En el plazo de seis meses desde la entrada en vigor de esta Ley el Gobierno Vasco suscribirá convenios con las tres diputaciones forales a los efectos de lo previsto en el artículo 11 de la ley.

Hamabigarrena.– Zuzendaritza-kide publiko profesionalei aplikagarria zaien araubide juridiko iragankorra.

Decimosegunda.– Régimen jurídico transitorio aplicable al personal directivo público profesional.

1.– Enplegu publikoari buruzko euskal legeriaren esparruan zuzendaritza-kide publiko profesionalei buruzko arautegi espezifikoa onesten ez den bitartean, toki-erakundeek definitu ahal izango dituzte, modu iragankorrez, dagokion organoaren erabakiaren edo erabakien bitartez, kasuan kasuko toki-erakundean zuzendaritza publiko profesionalak edukiko duen egituraren eremu eta mailei buruzko irizpideak, bai eta bertako zuzendaritza-kideen hautaketa gauzatzeko prozedurak, betiere kaltetu gabe oinarrizko legeria estatalean gai horretan dauden aurreikuspenak, bai eta enplegu publikoari buruzko euskal legerian postuen hautaketa eta horniketarako erregulatutako sistemak.

1.– En tanto no sea aprobada la normativa específica relativa a personal directivo público profesional en el marco de la legislación vasca de empleo público, las entidades locales podrán definir, transitoriamente, mediante acuerdo o acuerdos del órgano que corresponda, los criterios sobre los ámbitos y niveles en los que se estructurará la dirección pública profesional en la respectiva entidad local, así como los procedimientos para articular la designación de su personal directivo; siempre sin perjuicio de las previsiones contenidas al respecto en la legislación básica estatal, y los sistemas de selección y provisión de puestos regulados en la legislación vasca de empleo público.

2.– Enplegu publikoari buruzko euskal legeriaren esparruan zuzendaritza-kide publiko profesionalei buruzko arautegi espezifikoa onesten ez den bitartean, dagozkion deialdiaren eta hautaketa eta horniketarako prozeduraren ondoren, euskal toki-erakundeetako sektore publikoko zuzendaritza-postuetan aritzera pasa behar diren administrazio publikoetako karrerako funtzionarioen zerbitzu-harremana, zehazki, honako irizpide hauen arabera formalizatuko da:

2.– En tanto no sea aprobada la normativa específica relativa a personal directivo público profesional en el marco de la legislación vasca de empleo público, la relación de servicios del personal funcionario de carrera de las administraciones públicas que, tras la convocatoria y el procedimiento de selección o provisión correspondiente, deba pasar a desempeñar puestos directivos del sector público de las entidades locales vascas se formalizará conforme a los siguientes criterios:

a) Bete beharreko zuzendaritza-postua erakunde publiko enpresarialei, kapitalaren gehiengoa publikoa duten merkataritza-sozietateei, partzuergoei eta fundazioei badagokie eta karrerako funtzionarioa hautatu behar bada, goi-zuzendaritzako lan-kontratu bat formalizatuz beteko da postu hori.

a) Si se trata de la provisión de un puesto directivo correspondiente a entidades públicas empresariales, sociedades mercantiles de capital mayoritariamente público, consorcios o fundaciones de designación de un funcionario de carrera, se procederá a la provisión del puesto mediante la formalización de un contrato laboral de alta dirección.

b) Bete beharreko zuzendaritza-postua aurreko letran sartutakoen artekoa ez den toki-erakunde batekoa bada, dagokion izendapenaren bitartez beteko da postu hori.

b) Si se trata de la provisión de un puesto directivo de una entidad local no comprendida en las señaladas en la letra anterior, se procederá a la provisión del puesto mediante el correspondiente nombramiento.

3.– Edozein kasutan, zuzendaritza-postu bat betetzeko hautatua izan den pertsona euskal administrazio publikoetako karrerako funtzionarioa ez baldin bada, goi-zuzendaritzako lan-kontratu baten bitartez gauzatuko da zuzendaritza-postu horrekiko lotura.

3.– En todo caso, el personal designado para desempeñar un puesto de naturaleza directiva que no reúna la condición de funcionario de carrera de las administraciones públicas vascas formalizará la vinculación a dicho puesto directivo a través de un contrato laboral de alta dirección.

4.– Tokiko zuzendaritza-kide publiko profesionalen lanpostu bat betetzera pasatzen diren karrerako funtzionarioak eta lan-kontratudun finkoak zer-nolako egoera administratibo edo laboralean kokatu behar diren zehazte aldera, eta enplegu publikoari buruzko euskal legeriaren esparruan zuzendaritza-kide publiko profesionalei buruzko arautegi espezifikoa onesten ez den bitartean, erregela hauek izan beharko dira kontuan:

4.– A fin de determinar la situación administrativa o laboral en la que deberá considerarse a los funcionarios de carrera y personal laboral fijo que pasen a desempeñar un puesto de trabajo de personal directivo público local, y en tanto no sea aprobada la normativa específica relativa a personal directivo público profesional en el marco de la legislación vasca de empleo público, deberán tenerse en cuenta las siguientes reglas:

a) Karrerako funtzionario bat, karrerako funtzionarioa den administrazioan edo beste administrazio batean, zuzendaritza-kide publikoko lanpostu bat betetzera pasatzen bada, zerbitzu berezietako administrazio-egoeran deklaratuko da.

a) El personal funcionario de carrera que pase a desempeñar un puesto de trabajo de personal directivo público en la administración a la que pertenece como funcionario de carrera o en otra diferente, será declarado en situación administrativa de servicios especiales.

b) Lan-kontratudun finko bat zuzendaritza-kide publikoko lanpostu bat betetzera pasatzen bada, bere postu eta erakundearekiko dagokion egoeran deklaratuko da, laneko legeriarekin bat etorriz eta Langileen Estatutuan langileen lan-kontratua eteteari buruz dauden xedapenetan aurreikusitakoaren ondorioetarako kargu publiko izaera duela kontuan hartuz.

b) El personal laboral fijo que pase a desempeñar un puesto de trabajo de personal directivo público será declarado en la situación que le corresponda, respecto a su puesto y entidad de origen, de conformidad con la legislación laboral, y habida cuenta de su consideración como cargo público a los efectos de lo previsto en las disposiciones del Estatuto de los Trabajadores relativas a la suspensión del contrato de trabajo de los trabajadores.

5.– Zuzendaritza-postuetako titularrek eta zuzendaritza publiko profesional gisa kalifikatu daitezkeen postuetako titularrek beren postuetan jarraituko dute lege hau indarrean sartzean jada hasita dagoen legezko agintaldiaren azkenera arte, edo, postua hutsik gelditzen bada lehenago, hutsik gelditzea gertatzen den arte.

5.– Las personas titulares de puestos directivos y de aquellos puestos que puedan ser calificados como de dirección pública profesional continuarán en sus respectivos puestos hasta el final del mandato legal ya iniciado a la entrada en vigor de la presente ley, o, en el caso de que el puesto quede vacante con anterioridad, hasta el momento en que se produce la vacancia.

Hamahirugarrena.– Ahalmenak eta eginkizunak egikaritzea funtzionario publikoei dagokienez.

Decimotercera.– Ejercicio de facultades y funciones en relación con funcionarios públicos.

Oinarrizko arautegi estatalak xedatzen bai baitu arautegi autonomikoak esleitu behar dizkiela ahalmen jakin batzuk toki-erakundeei, lurralde historikoetako foru-instituzioei edo Autonomia Erkidegoko instituzio komunei, lege hau indarrean sartzerakoan ahalmen horiek egikaritzen ari diren administrazio publikoek jarraitu egingo dute horiek egikaritzen, harik eta onesten den arte lege honen bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako Eusko Jaurlaritzaren dekretua.

En tanto se aprueba el Decreto del Gobierno Vasco previsto en la disposición adicional quinta de esta ley, aquellas facultades respecto a las que la normativa básica estatal establece que la normativa autonómica ha de determinar su atribución a las entidades locales, a las instituciones forales de los territorios históricos o a las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma, continuarán ejerciéndose por las administraciones públicas que las estuvieran ejerciendo a la entrada en vigor de esta ley.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

1.– Lege honi kontra egiten dioten lege eta xedapen guztiak indargabetuta geratzen dira.

1.– Quedan derogadas cuantas leyes y disposiciones normativas se opongan a la presente Ley.

2.– Zehazki honako hauek geratzen dira indarrik gabe:

2.– Concretamente, quedan derogadas las siguientes disposiciones normativas:

a) 326/1994 Dekretua, uztailaren 28koa, Euskadiko Udal Kontseilua sortzen duena.

a) El Decreto 326/1994, de 28 de julio, por el que se crea el Consejo Municipal de Euskadi.

b) 364/1987 Dekretua, abenduaren 1ekoa, toki-erakundeek ikur bereizgarriak hartzeko edo aldatzeko prozedura onartzeko dena.

b) El Decreto 364/1987, de 1 de diciembre, por el que se aprueba el procedimiento para la adopción o modificación de signos distintivos de los entes locales.

c) 271/1983 Dekretua, abenduaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien izenak aldatzeko prozedura finkatzen duena.

c) El Decreto 271/1983, de 12 de diciembre, por el que se determina el procedimiento para el cambio de nombre de los municipios del País Vasco.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeari egindako aldaketak.

Primera.– Modificaciones de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos.

1.– Beste intziso bat gehitzen da Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean, 28. artikuluaren 1. apartatuaren amaieran, idazkera honekin:

1.– Se adiciona un nuevo inciso al final del apartado 1 del artículo 28 de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de sus Territorios Históricos con el siguiente contenido:

«Herri Dirubideen Euskal Kontseilua eratutzat joko da ere Euskal Autonomia Erkidegoko udal erakunde-maila osoaren eta bere sektore publikoaren finantza-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin eta lurralde historikoetako foru-ogasunekin modu koordinatuan gauzatzearen ondorioetarako».

«El Consejo Vasco de Finanzas Públicas se entenderá asimismo constituido a los efectos del ejercicio coordinado con la Hacienda General del País Vasco y con las haciendas forales de los territorios históricos de la actividad financiera del conjunto del nivel institucional municipal de Euskadi y su sector público».

2.– Beste intziso bat gehitzen da Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean, 28. artikuluaren 4. apartatuaren amaieran, idazkera honekin:

2.– Se adiciona un nuevo inciso al final del apartado 4 del artículo 28 de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos con el siguiente contenido:

«Udal-ordezkarietako edozeinek eskatuta ere bilduko da kontseilua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak 115., 116., 117. eta 118. artikuluetan aurreikusitako materiei dagozkien gaiak aztertzeko».

«También se reunirá el consejo a petición de cualquiera de las representantes y los representantes del nivel municipal, para tratar los asuntos que afecten a materias previstas en los artículos 115, 116, 117 y 118 de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi».

3.– Beste apartatu bat eransten da Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean, 28. artikuluan, idazkera honekin:

3.– Se añade nuevo apartado al artículo 28 de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, con el siguiente contenido:

«10.– Artikulu honetako 2. eta 5. apartatuetan xedatutakoa gorabehera, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan udalen hiru ordezkari sartuko dira, beherago zehazten diren baldintzetan. Ordezkari bat egongo da lurralde historiko bakoitzetik, eta lehendakariak izendatuko ditu, ezarpen handiena duen udalen euskal elkarteak proposatuta. Toki-ordezkaritzaren izendapenean kasu egingo zaie, lehentasunez, lurralde-irizpideei, genero-irizpideari eta neurri ezberdineko udalen presentzia zaintzeari, halako moldez non udal-ordezkarien herena, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako udalen kargu hautetsiak izan daitezen.

«10.– No obstante lo dispuesto en los apartados 2 y 5 de este artículo, en los términos que a continuación se indican, se incorporarán al Consejo Vasco de Finanzas Públicas tres representantes de los municipios designados por el lehendakari a propuesta de la asociación vasca de municipios de mayor implantación, a razón de uno por cada territorio histórico. En la designación de la representación local se atenderá preferentemente a criterios territoriales y de género, y a la salvaguarda de la presencia de municipios de diferentes tamaños, de modo que al menos un tercio de los representantes municipales sean electos de municipios con población inferior a 5.000 habitantes.

Udal-ordezkariak eskubide osoko kide izango dira kontseiluan. Hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea edukiko dute, baldin eta aztertzen diren kontuek Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 115, 116, 117.3, 117.5 eta 118. artikuluetan aurreikusitako gaiei eragiten badiete, eta hitz egiteko eskubidea baino ez gainerako gaietan.

Las representantes y los representantes municipales asistirán al mismo como miembros de pleno derecho, con voz y voto, cuando se traten asuntos que afecten a las materias previstas en los artículos 115, 116, 117.3, 117.5 y 118 de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi, y solo con voz en el resto de las materias.

Udal-ordezkariak eskubide osoko kide gisa aritzen direnean gorago aipatutako legearen 115, 116 eta 117.3 artikuluetan jasotako gaietan erabakiak hartzeko, ezinbestekoa izango da erabaki horiek gehiengo osoz onestea, betiere gehiengo horretan ordezkari bat, gutxienez, egon beharko delarik maila instituzional bakoitzetik: autonomikotik, foraletik eta udalenetik.

Cuando las representantes y los representantes municipales actúen como miembros de pleno derecho para la adopción de acuerdos en las materias previstas en los artículos 115 y 116, 117.3 de la precitada ley, será preceptiva su aprobación por mayoría absoluta, siempre que dicha mayoría incluya al menos una persona representante de cada ámbito institucional autonómico, foral y municipal.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 117.5 artikuluan aurreikusitako erabakiak foru-aldundien eta udalen ordezkariek soilik hartuko dituzte. Erabaki horiek gehiengo osoz onetsiko dira. Erabaki-hartze horretan berdinketa gertatzen denean, orduan bakarrik hartuko du parte botoarekin Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkaritzak, eta bere botoak berdinketa desegiteko balioko du.

Los acuerdos previstos en el artículo 117.5 de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi serán adoptados únicamente por los representantes y las representantes de los ámbitos foral y municipal. Dichos acuerdos se adoptarán por mayoría absoluta. La representación de la Administración general de la Comunidad Autónoma solo participará con voto cuando en ellos se produzca una situación de empate, teniendo su voto carácter dirimente.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 117.5 artikuluan aurreikusitako kasu guztietan, salbu eta aurreko paragrafoan aipatutako kasuan, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkaritzak hitz egiteko eskubidea izango du bileretan, baina ez botoa emateko.

En todos los supuestos previstos en el artículo 117.5 de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi, excepto en el caso mencionado en el párrafo anterior, la representación de la Administración general de la Comunidad Autónoma actuará en las sesiones con voz pero sin voto.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 118. artikuluan aurreikusitako erabakiak foru-aldundien eta udalen ordezkariek soilik hartuko dituzte, eta ordezkaritza autonomikoak hitz egiteko eskubidea baino ez du izango. Erabaki horiek gehiengo osoz onetsiko dira, betiere gehiengo horretan bi ordezkari, gutxienez, egon beharko direlarik, hurrenez hurren, maila foraletik eta udal-mailatik».

Los acuerdos previstos en el artículo 118 de Ley de Instituciones Locales de Euskadi serán adoptados únicamente por los representantes de los ámbitos foral y municipal, teniendo la representación autonómica solo voz. Dichos acuerdos se adoptarán por mayoría absoluta, siempre que dicha mayoría incluya al menos dos personas representantes, respectivamente, de los ámbitos foral y municipal».

Bigarrena.– Sistema berria funtzionamenduan jartzea.

Segunda.– Puesta en funcionamiento del nuevo sistema.

Lege honetan xedatutakoa betetzeko, legea indarrean sartzen denetik bi hilabeteko epean, Euskadin ezarpen handiena duen udalerrien elkarteak Herri Dirubideen Euskal Kontseilurako zein ordezkari izendatu proposatuko dio Lehendakariari.

En cumplimiento de lo dispuesto en esta ley, en el plazo de dos meses desde su entrada en vigor la asociación vasca de municipios de mayor implantación propondrá al lehendakari o la lehendakari la designación de los representantes o las representantes de los municipios en el Consejo Vasco de Finanzas Públicas.

Hirugarrena.– Zergapideen elkar-egokitasun, erakidetasun eta lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen aldaketa.

Tercera.– Modificación de la Ley 3/1989, de 30 de mayo, de Armonización, Coordinación y Colaboración Fiscal.

Zergapideen elkar-egokitasun, erakidetasun eta lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen 16. artikuluari, beste paragrafo bat eransten zaio.

Se añade un nuevo apartado al artículo 16 de la Ley 3/1989, de 30 de mayo, de Armonización, Coordinación y Colaboración Fiscal.

«4.– Artikulu honen 1. paragrafoan xedatutako gorabehera, Zerga Koordinaziorako Organoan Euskadin ezarpen handiena duen udalerrien elkarteak proposatu eta Lehendakariak izendaturiko hiru ordezkari sartuko dira, hitzarekin eta botoarekin, lege honen 7. eta 11. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera tokiko zergak aztertu behar direnerako. Horrelakoetan, erabakia hartzeko, gehiengo osoa beharko da, eta gehiengo oso horretan instituzio-eremu bakoitzak –erkidegoak, foru-aldundiek eta udalek– gutxienez ordezkari bat izan beharko du».

«4.– No obstante lo dispuesto en el apartado primero de este artículo, se incorporarán con voz y voto al Órgano de Coordinación Tributaria tres representantes de los municipios designados por el lehendakari a propuesta de la asociación de municipios vascos de mayor implantación únicamente cuando se trate de asuntos relativos a los tributos locales, de conformidad con lo previsto en los artículos 7 y 11 de esta ley. En estos casos, los acuerdos se adoptarán por mayoría absoluta, siempre que dicha mayoría incluya al menos un representante de cada ámbito institucional autonómico, foral y municipal».

Laugarrena.– Legearen garapena.

Cuarta.– Desarrollo normativo.

Ahalmena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari lege hau garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Se faculta al Gobierno Vasco para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo normativo de la presente ley.

Bosgarrena.– Indarrean sartzea.

Quinta.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardar.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 7a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 7 de abril de 2016.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común