Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskarazko doktorego-tesien corpusa 2007. urtean jarri zuen martxan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Udako Euskal Unibertsitatearen bidez.

EAEko, Nafarroako eta Akitaniako (Bordele, Paue) unibertsitateetan aurkeztutako doktorego-tesien zerrenda osatua oinarri hartuta, euskaraz ekoiztutako tesi-bilduma garrantzitsu hori euskal komunitate zientifikoaren esku jartzeko helburuarekin abiatu zen egitasmoa. 2019aren amaieran 550 tesi-lan ditu corpusak eta helbide honetan dago kontsultagai:

https://www.euskadi.eus/tesiak/

Helburuak

Euskarazko doktorego-tesien corpusa biltzeko proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Euskaraz idatzitako unibertsitate-mailako testu-ekoizpena sustatzea, testu horien zabalkundea eta erabilera bermatzeko.
  • Euskal komunitate zientifikoa sendotzea. Doktorego-tesiak ikerketa-lanen emaitza izaten dira eta, hortaz, jakintza hori euskaraz izatea eta, gainera, bilduma batean jasota geratzea oso garrantzitsua da.
  • Sarearen bidez euskarazko goi-mailako edukiak zabaltzea. Balizko erabiltzaileen eskura jarri dira espezializazio-maila altuko edukiak, zientifikoak nahiz teknikoak.

 Horiez gain, beste helburu hauek ere lortu nahi izan dira:

  • Jakintza-arlo desberdinetako diskurtso-ereduak eskaintzea.
  • Euskararen garapen terminologikoa garatzen laguntzea.
  • Euskal tesi-egileen karrerak sustatzea.
  • Euskarazko produkzio zientifikoaren ekoizpen-euskarriak estandarizatu eta nazioartekoen parean jartzea.

Eusko Jaurlaritzaren doktorego-tesien corpusaren osaketa

Euskarazko doktorego-tesien corpusak bi iturri erabiltzen ditu: digitalizatutako doktorego-tesiak eta horien metadatuak (2014. urtea baino lehen aurkeztutakoak, gehienbat); eta unibertsitate eta sareko gordailuetatik estekatutako doktorego-tesiak eta horien metadatuak.

Digitalizatutako doktorego-tesiak

Euskarazko doktorego-tesien corpusaren egitasmoak izan zuen lehen helburua euskarazko doktorego-tesiak euskarri elektronikoan, hau da, digitalizatuan, leku bakar batean argitaratu eta sareratzea zen. 1976. urtean lehen euskarazko tesia egin zenetik aurkeztutako tesi guztiak biltzea zen helburua.

Gordailuetako doktorego-tesiak

2014 urtetik aurrera unibertsitateek tesi-lanak beraien gordailu publikoetan argitaratzen dituzte. Euskarazko doktorego-tesien corpusak tesi horien esteka atzitu eta metadatuekin batera eskaintzen ditu.

Tesi bakoitzaren fitxak honako datuak biltzen ditu:

  • Izenburua
  • Egilea
  • Zuzendaria(k)
  • Unibertsitatea
  • Fakultatea
  • Saila
  • Jakintza arloa
  • SHU
  • Urtea
  • ISBN (dagoenean)
  • Laburpena (euskaraz, ingelesez)
  • Hizkuntza, orriak (tesi elebidunen kasuan)
  • Esteka edo pdf fitxategia

Beraz, tesiak osorik eskura daitezke.


Tesien sailkapena eta zenbait datu

 Doktorego-tesien bilakaera

 Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesi-kopuruaren bilakaera, aurkeztutako urtea aintzat hartuta.

Doktorego-tesien bilakaera, generoaren ikuspegitik

 Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesien portzentajeak, egileen generoa eta aurkeztu ziren urtea aintzat hartuta.

Doktorego-tesiak jakintza-arlo nagusien arabera

Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesiak, jakintza-arlo nagusien arabera sailkatuak. 2019ko azaroaren amaierako datuak.

 

Doktorego-tesiak jakintza-arlo espezifikoen arabera

Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesiak, jakintza-arloaren arabera sailkatuak. 2019ko azaroaren amaierako datuak.

Doktorego-tesiak unibertsitateen arabera

Euskarazko doktorego-tesien corpusean dauden tesiak, aurkeztu diren unibertsitatearen arabera sailkatuak. 2019ko azaroaren amaierako datuak

Azken aldaketako data: