Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilea 2014-2020

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldiko EGEF Programa Eragilearen helburua da Euskadin hazkunde ekonomikoa bultzatzea eta hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzaile baterako Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen helburu tematikoak lortzen laguntzea.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako Segurtasun Sailaren jarduerak

Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren operazio hau: “Eraikin publikoetako eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien arloan, Ertzaintzaren Getxoko Ertzain-etxea eraberritzea eta handitzea” EAEko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren 20. ardatzaren barruan (REACT-UE) finantzatzen da , honako helburu hauen arabera:

  • Helburu Tematikoa - COVID-19aren pandemiaren testuinguruan sortutako krisia zein haren ondorio sozialak konpontzen saiatzea, eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzea
  • 1.4 helburu espezifikoa (OE REACT-UE 4). «Ekonomia berde baterako trantsizioa sustatzen duten inbertsioei laguntzea».

Proiektuak klima-helburuak eta ekonomia berde baterako trantsizio-helburuak betetzen laguntzen du, hauekin lerrokatuta: EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearekin, Klima Aldaketaren 2050erako Euskal Estrategiarekin, Euskadi 2030 Energia Estrategiarekin eta Euskadiko Garapen Iraunkorrerako Estrategiaren (Basque Country 2030 Agenda) GJHekin lotutako helburu eta jomugekin.

Helburu horietan eragiten duen eremu espezifikoa energia berriztagarrien garapenean zehazten da: planta fotovoltaikoa, geotermiaren instalazioa eta energia berriztagarrien integrazioa, hala nola aerotermia, auto elektrikoetarako kargagailuak, azken belaunaldiko klimatizazio-ekipoak. Horietaz gain, eraikuntzak kanpoko eta barruko agenteen aurrean duen erreakzio pasiboa hobetzen duten eraikuntza-sistemak ere (fatxada aireztatuak; azken belaunaldiko arotzeriak, argoi-gasdun kristalak dituztenak; landare-estalkia…)

REACT-UE 4 Helburu Espezifikoaren helburua da ekonomia berde baterako trantsizioa sustatzen duten inbertsioei laguntzea, zehazki, eraikin publikoetako energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien arloko jarduketei, helburu klimatikoak betetzen eta ekonomia berde baterako trantsizioa egiten laguntzeko xedearekin.

Europako funtsen ekarpena, helburu espezifiko honetan bildutako gastua kofinantzatuz, funtsezkoa izango da pandemiaren ondoriozko egoera sanitario eta sozioekonomikoari aurre egiteko; horrek lagunduko baitu COVID-19aren pandemiaren testuinguruan sortutako krisia zein horren ondorio sozialak konpontzen, eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzen (REACT EB).

Getxoko Ertzain-etxea eraberritzearen eta handitzearen guztizko kostuak 8,5M €-tik gorako aurrekontua du; horietatik, energia-eraginkortasunari eta energia berriztagarriei dagokienez, diruz lagun daitekeen kostu osoa 1,4M €-koa da, eta Europar Batasunak % 100ean finantzatzen ditu Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.