Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilea 2014-2020

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldiko EGEF Programa Eragilearen helburua da Euskadin hazkunde ekonomikoa bultzatzea eta hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzaile baterako Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen helburu tematikoak lortzen laguntzea.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren jarduerak, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren "Energia-eraginkortasuneko eta energia berriztagarrietako jarduketak EAEko instalazio eta eraikin publikoetan" eragiketa Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren 20. ardatzean (REACT-UE) finantzatzen da, honako helburu hauekin:

  • helburu tematikoa - COVID-19aren pandemiaren eta haren gizarte-ondorioen testuinguruan krisia konpontzen laguntzea, eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzea
  • 1.4 helburu espezifikoa (REACT-UE 4 HE). Ekonomia berde bateranzko trantsizioan laguntzen duten inbertsioak babestea. 

Jardueren helburua da ekonomia berde bateranzko trantsizioan lagunduko duten inbertsioak sustatzea, zehazki, EAEko Administrazio Orokorraren eraikin publikoetan energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien arloko jarduerak eginez, energia-kontsumoa murrizten eta energia berriztagarrien partaidetza handitzen laguntzeko (klimatizazio-sistemak instalatzea, fatxadako eta errezel-hormetako arotzeriak ordeztea, sabaiak berritzea, LEDak instalatzea...).

Proiektuak helburu klimatikoak eta ekonomia berderanzko trantsizio-helburuak betetzen laguntzen du, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearekin, 2050erako Klima Aldaketaren Euskal Estrategiarekin, Euskadi 2030 Estrategia Energetikoarekin eta Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren (Basque Country 2030 Agenda) GJHekin lotutako helburu eta jomugekin. 

Europako funtsen ekarpena, helburu espezifiko honetan bildutako gastuaren kofinantzaketaren bidez, oso garrantzitsua izango da pandemiaren inpaktutik eratorritako egoera sanitario eta sozioekonomikoaren dimentsioei aurre egiteko, COVID-19aren pandemiaren eta haren ondorio sozialen testuinguruan krisia konpontzen laguntzeko eta ekonomiaren susperraldi berde, digital eta erresilientea prestatzeko (REACT EB).

Eragiketa horren kostua 2,3 milioi eurotik gorakoa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du % 100ean, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

Azken aldaketako data: