Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza honi, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkaria atxikitzen zaio, bere egitura hierarkikoan integratu gabe.
Bere eginkizunen artean daude sailek, erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek esleitutako informazio-sistema publikoaren organo arduradunak koordinatzea eta horiei laguntzea, baita Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzeko aholkuak ematea ere.
Datuak babesteko erregelamendu orokorraren 39. artikuluak dioenez, datuak babesteko ordezkariaren eginkizunak, gutxienez, hauek izango dira:
Gainera, datuak babesteko ordezkariak, bere eginkizunak betetzen dituenean, behar bezalako arreta jarriko du tratamendu-eragiketei lotutako arriskuetan, kontuan hartuta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak.