Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Autonomi Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala erregistro publiko bat da, eta bertan inskribatuko dira Euskadiko toponimo ofizialak, Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren bidez sortua ( 47. artikulua), kartografiaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikia.

LEINUA: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegoko toponimia bildu eta aztertzeko lanak egin zituen, Euskal Autonomia Erkidegoko toponimoak (normalizatuak, dokumentatuak, kartografikoak eta ahozkoak) biltzen zituen datu-base bat osatuz. Lan horiek 1987an hasi ziren, Bizkaiko toponimoen datu-basea sortuz; geroago, 1991n, Gipuzkoako eta Arabako toponimiari buruzko lanak egin ziren. Lan horiek 2003 eta 2009 artean eguneratu eta zuzendu ziren. Datu-base horretatik abiatuta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskadiko Izendegi Geografikoa (NGEus) egin zuen 2011n. Lan horren ekarpen garrantzitsuenetako bat toponimo arauemaile eta ofizial guztiei geometria bat ezartzea izan zen. Geometria horiek esleitzeko, Eusko Jaurlaritzaren OTH Zabaldua (Oinarri Topografiko Harmonizatu Zabaldua) erabili zen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretua indarrean sartu zenean, izapidetze elektronikoko prozedurak sortu dira toponimia ofiziala inskribatzeko eskaeretarako eta datu toponimikoak emateko (lehentasunezkoak eta aldaerak). Euskal Autonomia Erkidegoan, udalei dagokie beren lurralde- eta eskumen-eremuko izen ofizialak finkatzea, eta, oro har, izen geografikoen forma ofizialak finkatzeko prozedura arautzea eta onartzea. Toponimo mugakideak, hau da, bi udalerri edo gehiagoren eremu geografikoan edo bi lurralde historiko edo gehiagoren eremu geografikoan daudenak, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.