Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Euskadiko garraio publikoa: COVID-19aren ondoriozko neurriak

Autonomia Erkidegoa, Aldundiak eta Udalak titular diren Euskadiko garraio publikoa egiten ari den Osasun Larrialdiaren eta Alarma Egoeraren kudeaketa Eusko Jaurlaritzatik koordinatzen da, Euskadiko Garraio Agintaritzaren (EGA) bitartez. Agintaritza horretan aldundi eta toki mailako administrazioek, hiru hiriburuetako udalek, hiri barruko eta hiri arteko garraio, trenbide, metro eta tranbia operadoreek eta Jaurlaritzak berak hartzen dute parte, eta azken hori da agintaritzaren burua. 

Kudeaketa hori eta hartzen ari diren neurrien ezarpena Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin koordinatzen dira. Partaidetza instituzional horrekin bat etorrita, martxoaren 5ean Garraio Publikoaren Agintaritzaren COVID-19aren Koordinazio Mahaia eratu zen, eta bere lehenengo jarduketa Garraio publikoa egokitzeko jarraibidea (PDF, 398 KB) (leiho berri batean irekitzen da) ematea izan zen, koronabirus izenekoaren kutsadurari eusteko beharraren aurrean. 

Hartutako neurri horiek guztiak bat etorri dira Osasun-Larrialdi egoerak ezarritako irizpideekin eta MITMA Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak 463/2020 Errege Dekretua aldarrikatu zuenetik eman dituen ministro-aginduen garapenetik eratorritako gomendioak eta oharrak betetzearekin. 

Termino orokorretan, eta zifra globaletan, lanegunetan garraio publiko zerbitzuek izan duten murrizketa, gaurko egunez, hau da:   

306/2020 TMA Agindua Zerbitzuak murriztea

INSTITUZIOA/ERAKUNDEA Apirilak 1, asteazkena
MURRIZKETAREN EHUNEKOA
LURRALDEBUS % 53,67 lanegunetan,
% 64,06 larunbatetan,
% 59,29 igande eta jaiegunetan
GIPUZKOA INTERURBANO Lanegunetan % 60,12,
larunbatetan % 72,06,
igande eta jaiegunetan % 71,41
ARABABUS
ARABA HIRIARTEKOA
70%
BIZKAIBUS
BIZKAIA HIRIARTEKOA
Apirilaren 4tik aurrera, murrizketa
orokorra % 65,25ekoa da (hau da,
Bizkaibusek funtzionatuko du
egun arrunt bateko espedizioen
% 34,75en baliokidearekin).
DBUS
DONOSTIA HIRIKOA
% 65eko murrizketa orokorra;
% 67ko murrizketa lanegunetan;
% 65eko murrizketa larunbatetan;
eta % 55eko murrizketa jaiegunetan.
TUVISA
VITORIA-GASTEIZ HIRIKOA
Lanegunetan % 63ko murrizketa orokorra;
industria-parkeen eta ospitaleen
asteburuetako zerbitzuak indartzea
BILBOBUS
BILBO HIRIKOA
Orokorra % 50: puntako orduetan,
% 80ko zerbitzua; bailara-orduetan,
% 75eko murrizketa
METRO BILBAO Apirilaren 6tik aurrera: % 57,84ko
murrizketa lanegunetan, eta % 50ekoa
  asteburuetan; Aste Santuan, ohiko
jaiegunetako  % 40,45
EUSKOTREN Lanegunetan, % 50eko murrizketa:
  Bilboko tranbian, % 64ko murrizketa;
  Gasteizko tranbian, % 43ko murrizketa,
eta trenbidean, % 35eko murrizketa

Bidaiari kopuruaren eboluzioa

Garraio publikoaren bilakaera Covid19 krisialdian

Erabiltzaileei zuzendutako informazio neurriak

Eusko Jaurlaritzak informazio- eta komunikazio-material bat emango die Euskadiko garraio publikoko operadore guztiei, hainbat euskarritan, honako hauek azpimarratuz: 

  • Ezinbestekoa da osasun agintariek gomendatutako gutxieneko segurtasunezko distantzia betetzea.
  • Ezin da garraio publikoa erabili guztiz beharrezkoa ez bada.

Print

Irudiak eta multimedia

Irudiak

Gif animatua eta bideoak

Azken aldaketako data: