Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krosa 08


Arautegia Krosa 2008


Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXVII. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu  2008ko otsailaren 24an Amurrion (Araban).

I. Artikulua.- Txapelketa honetan Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lurralde historikoetako selekzioan dauden infantil mailako kirolariek hartu dezakete parte (1994 eta 1995an jaiotakoak), hala nola, eskola kiroleko taldeak eta eskola kiroleko kanpainetan inskribatuta dauden elkarteak (3 talde lurralde historiko bakoitzeko, gizonezkoen kategorian nahiz  emakumezkoetan).


II. Artikulua.- Lurralde-selekzioko talde bakoitzak, gehienez 6 kirolari aurkeztu ahal izango ditu. Bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan ere.


III. Artikulua.- Ikastetxe edo elkarte bakoitzeko taldeek, gutxienez 4 eta 6 kirolari aurkeztu beharko ditu, bai gizonezkoen kategorian bai emakumezkoetan ere. 


IV. Artikulua.- Ikastetxe bakoitzeko taldeek hurrengo araudia bete beharko dute:


• Taldea 6 kirolariz osatuta badago, gutxienez lauk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.
• Taldea 5 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izango dira.
• Taldea 4 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.


V. Artikulua.-. Klubak derrigorrez, bertakoak diren kirolariz osatuta egon behar dira eta beraien lurralde historikoko eskola kiroleko programetan izena emanda egon behar dira.


VI. Artikulua.-   Taldeen sailkapena, edozein kategoriatan, lasterketa bakoitzetik eta talde bakoitzetik lehenengo lau kirolariak oinarritzat hartuta egingo da, talde bakoitzeko puntuazioa 4 kirolarien sailkapenen gehiketa eginez.

Bi talde edo gehiagoren artean berdinketa badago, laugarren kirolariaren sailkapena kontuan hartuko da, beraz hau izango da talde irabazlea.

VII. Artikulua.-   Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako gutxi gorabeherako luzera eta ordutegiaz.

Kategoria          Distantzia Ordua
Infantil neskak    2370m    11.00
Infaltil mutilak     3.920m   11.20
Sari banaketa                  12,10

VIII. Artikulua.-   Euskadiko Infantil Mailako Eskolarteko Kross Txapelketarako izen-emateak lurralde ezberdinetako kirol zerbitzuetan egin beharko dira 2008ko otsailaren 18an, arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federazioara helarazi, otsailaren 19an arratsaldeko 14,00ak baino lehen.

OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan, otsailak 24ean, emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.

IX. Artikulua.-  Araudi honetan aurreikusi ez diren gorabehera guztiak, IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudiaren aplikazioarekin konponduko dira.

 

 

 


 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/02/25