Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Boleibola 08


Arautegia boleibola 2008

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Boleiboleko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2008ko maiatzaren 31an Paco Yoldi kiroldegian, Donostian. Hona hemen arautegia:


1. JOKATZEKO MODUA

Partida bakarra jokatuko da.
Mailak:
Infantilak : 1994 eta1995an jaiotako neska-mutilak.

2. EKIPOEN OSAKETA

Talde bakoitzak gehienez ere 12 jokalari izango ditu, lehen eta bigarren entrenatzaileez gain.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, ez dadin gertatu bi ekipok kamiseta berdinak eramatea.

3. PARTIDUAREN IRAUPENA

Bost setetik gehien irabazten dituen ekipoa izango da irabazle. Seta irabazten du 2 puntuko aldea atereaz 25 puntu lehen lortzen dituenak. Dena den, bosgarren seta bi puntuko aldea atereaz 15 puntu lehen lortzen dituenak irabaziko du, baina ez dago gehienezko puntu mugarik.
Set bakoitzean 6 aldaketa egin daitezke gehienez, eta bi hutsarte eskatu ahal izango dira.

4. BALOIA ETA SAREAREN ALTUERA

Baloia, larruzkoa eta Mikasa VL-200 eredukoa, edo antzekoa, izango da.
Sarearen altuera hau izango da :
Nesken kasuan : 2,10 m.
Mutilen kasuan : 2,24 m.

5. SARIAK

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutakoei.

6. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.
f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.
g) Boleiboleko  Euskal Federazioaren Arautegian erabakitakoa.


 

Azken eguneratzea: 2008/06/03