Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Xake 07


Arautegia Xake 2007

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Xake Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2007ko ekainaren  2, 3 eta 9-an Getxon Algortako kultura-etxean. 

1. Jokatzeko modua

Bi modutara jokatuko da :

Eskolarteko alebin mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da (swist perfect sistema informatikoaren bidez), jokalari eta partidako ordu finish bat duten 5 txandako partidatan:

  • 1.go txanda: ekainaren 2an 10:00tan
  • 2. txanda: ekainaren 2an  12:10tan
  • 3. txanda: ekainaren 2an  16:00tan
  • 4. txanda: ekainaren 3an  10:00tan
  • 5. txanda: ekainaren 3an  12:10tan
  • Sari banaketa:   14:30tan ekainaren 3an

Eskolarteko infantil mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da (swist perfect sistema informatikoaren bidez), jokalari eta partidako ordu finish bat duten 6 txandako partidatan:

  • 1.go txanda: ekainaren 2an 10:00tan
  • 2. txanda: ekainaren 2an  12:10tan
  • 3. txanda: ekainaren 2an  16:00tan
  • 4. txanda: ekainaren 2an  18:00tan
  • 5. txanda: ekainaren 3an  10:00tan
  • 6. txanda: ekainaen 3an  12:00tan
  • Sari banaketa   14:15tan

Eskolarteko infantil mailako txapeketa taldeka: liga sistema ezarriko da (dena denen kontra) 7 txandatan banatutako eta partidako eta jokalariko 15 minutu finish izango duten partidatan:

  • 1.go txanda: ekainaren 9an 10.00tan
  • 2. txanda: ekainaren 9an  10.40tan
  • 3. txanda: ekainaren 9an  11.20tan
  • 4. txanda: ekainaren 9an  12.00tan
  • 5. txanda: ekainaren 9an  12.40tan
  • 6. txanda: ekainaren 9an  13.20tan
  • 7. txanda: ekainaren 9an  14.00tan
  • Sari banaketa:    14.30tan

Mailak:

Taldeka: Infantilak (1993 eta1994ean jaiotako neska-mutilak) 
Banaka: Infantilak (1993 eta1994ean jaiotako neska-mutilak)
2. urteko alebinak (1995n jaiotako neska-mutilak)


2. Partaidetza

Banakako Alebinak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 3 xakelari alebin (2 mutil eta neska 1)egon ahal izango dira, Nafarroako Foru Erkidegotik(mutil bat eta neska bat)   eta Tolosako Xake elkarteko gonbidatu bat, GUZTIRA 12. Inolaz ere ez da onartuko lurralde batek beste lurraldeak baino parte hartzaile gehiago izatea.

Banaka Infantilak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 6 xakelari infantil (4 mutil eta 2 neska) egon ahal izango dira eta Nafarroako Foru Erkidegotik 2 (mutil bat eta neska bat) GUZTIRA 20 . Inolaz ere ez da onartuko lurralde batek beste lurraldeak baino parte hartzaile gehiago izatea.


Taldeka: Infantilak: lurralde bakoitzeko bi ikastetxe-talde (8 talde).
Talde bakoitzak lau jokalari titular eta ordezko bat, eskola kirolaren arautegian oinarrituz jokalari guztiak gutxienez partida bat jokatu beharko dute, eta taldearen ordezkaria izango ditu. Taldeko partaide guztiak partida bat jokatu beharko dute gutxienez.

Lurralde bakoitzak ordezkari bat izango du.

Partehartzaile guztiak Aldundietako Eskola Kiroleko 2006/07ko zerrendetan izena emanda egon behar dute. Aldundiek ziurtagiri bat emango diote non zerrendan egotea ziurtatzen den eta zein ikastetxekoa den azaltzen den. ( Nafarroako Foru Erkidegoan izan ezik, gonbidatu gisa hartzen baitute parte).

Lurralde bakoitzak Maiatzaren 20-erako norbere lurraldeko irabazleen zerrenda emango du eta baita taldeen osaerarena ere telefono, fax edota e-mail bidez. Hau aldaezina izango da lurraldean justifikatutako eta onartutako kausa handi bat izan ezean

Lurralde guztietako ikastetxetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

3. Bakarkako arautegia

Partidak apuntatzea derrigorrezkoa izango da, bandera jaitsi baino 5 minutu lehenago egiteari utzi daitekeelarik.

Taldekako partidetan erlojua erabiliko da eta jokalari bakoitzak 60 minutu izango ditu partida hasieratik kontatuta.

Lehenengo txandara, bi txanda jarraituetara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez den jokalaria kanporatua geratuko da.

Txanda batera agertzeko gehienezko itxarote denbora ordubetekoa izango da (txanda hasten den ordu ofizialetik aurrera).

Jokalariren bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.

Berdinketarik izanez gero bi jokalariren edo gehiagoren artean, honela jokatuko da:

1. Puntuazio progresiboen batura.
2. Sistema Bucholz totala
3.  Erdiko sistema Bucholz ( Jolastu dutenen onena eta txarrena kenduta )
4. Jende aurrean zozketa eginda.

Txapelketako antolaketa eta epai taldea, txapelketa antolatzen den lurraldeko partaideek osatuko dute.  Kasu honetan:

Txapelketako zuzendari nagusia eta bertako arduradun nagusia: XXXXXX
Bigarren antolatzailea eta informatika ekipoaren arduraduna: zehazteke.
Txapelketako epaileak:
Alebinen txapelketako epaile Nagusia: XXXXXXX eta Laguntzailea: XXXXXX.
Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.


Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

4. Taldekako arautegia

Ez da beharrezkoa partidak apuntatzea

Txapelketako unean bete gabe geratzen den hutsunea ezingo da betea izan lurraldeko antolatzailearengandik.

Lurralde guztietako ikastetxetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

Txanda batean agertzeko gehienezko itxarotea 10 minutukoa izango da hasiera ordu ofizialetik hasita.

Talderen bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.

Talde bat baliozkoa izan dadin gutxienez 3 jokalari izan behar du, bestela deskalifikatua izango da.

Bi taldek edo gehiagok puntutan berdinduz gero, ondoko sistema erabiliko da:

1. Beren arteko emaitza
2. Sistema Holandarra
3. Lehenbiziko taulan beltzekin Jokatuko dutenak.

Txapelketako antolaketa eta epai taldea txapelketa antolatzen den lurraldeko partaideek osatuko dute. Kasu honetan:

Txapelketako zuzendari nagusia eta bertako arduradun nagusia:zehazteke.
Bigarren antolatzailea eta informatika ekipoaren arduraduna: zehazteke.
Txapelketako epaileak: Nagusia: zehazteke  laguntzailea: zehazteke eta bigarrena: zehazteke.
Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.
Nesketan zein mutiletan sailkapen onena lortzen duenak (bakoitzak bere sexuan) Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera izango du.  
Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

5. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:
Taldekako lehiaketan:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutakoei.
Banakako lehiaketan:
Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.

6.  Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.

c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.

e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.

f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.

g) Xakeko Euskal Federazioaren Arautegiak.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/06/07