Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Atletismoa 2007


Arautegia Atletismoa 2007

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu. Aire zabaleko pistan izango dira, 2007ko ekainaren 2an, Durangon. Hona hemen arautegia:


1. PARTAIDETZA

Txapelketan honako hauek hartu dezakete parte: haurren kategoriako atletek (1993 eta 1994 urteetan jaiotakoek), baldin eta Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako lurralde historikoetako selekzioetako partaide badira;  lurralde horietako ikastetxe ordezkarietako taldeek eta eskola kiroleko programetan parte hartu duten elkarteek. (LURRALDE HISTORIKO BAKOITZETIK BI IKASTETXE, BAI GIZONEZKOEN KATEGORIAN BAI EMAKUMEZKOENEAN).

Lurralde-selekzioetako taldeek bina partaide eta erreleboetarako talde bana aurkeztu ahal izango dituzte proba bakoitzean. Atleta bakoitzak banakako proba bakarra eta errelebokoa egin ahal izango ditu gehienez.

Ikastetxeetako taldeek eta elkarteek ordezkari bana gehi erreleboetarako taldea aurkeztuko dituzte proba bakoitzerako. Atleta bakoitzak banakako proba bakarra eta errelebokoa egin ahal izango ditu gehienez.

OHARRA.- Ikastetxeetako taldeetako atletek badute beren lurralde historikoko selekzioko kide gisa parte hartzerik, ikastetxearen ordez parte hartzen ez duten banakako proba batean; inork ezin du iraupen-probetan edo iraupen erdikoetan (500 m, 1.000 m eta 3.000 m) doblatu.

2. TALDEEN OSAERA

Ikastetxeetako taldeek bete beharreko arauak:

a) Taldean 11 atleta badaude, 8 gutxienez ikastetxekoak bertakoak izan beharko dira.
b) Taldean 10 atleta badaude, 7 gutxienez ikastetxekoak bertakoak izan beharko dira.
c) Taldean 9 atleta badaude, 6 gutxienez ikastetxekoak bertakoak izan beharko dira.
d) Taldean 8 atleta badaude, 6 gutxienez ikastetxekoak bertakoak izan beharko dira.
e) Taldean 7 atleta badaude, 5 gutxienez ikastetxekoak bertakoak izan beharko dira.


3. JOKU SISTEMA

Egingo dituzten probak:

 LURRALDE SELEKZIOETAKO TALDEEK


a) Gizonezkoen kategorian: 80 m, 150 m, 1.000 m, 3.000 m, 3 km ibiliak, 80 m hesiak (0,84), altuera, pertika, luzera-jauzia, pisua (3 kg), diskoa (0,800 kg), xabalina (500 g) eta 4 x 80 erreleboak.

b) Emakumezkoen kategorian: 80 m, 150 m, 1.000 m, 3.000 m, 3 km ibiliak, 80 m hesiak (0,76), altuera, pertika, luzera-jauzia, pisua (3 kg), diskoa (0,800 kg), xabalina (400 g) eta 4 x 80 erreleboak.

 IKASTETXEETAKO TALDEEK edo ELKARTEEK

a) Gizonezkoen kategorian: 80 m, 500 m, 1.000 m, 80 m hesiak (0,84), altuera, luzera-jauzia, pisua (3 kg) eta 4 x 80 erreleboak.

b) Emakumezkoen kategorian: 80 m, 500 m, 1.000 m, 80 m hesiak (0,76), altuera, luzera-jauzia, pisua (3 kg) eta 4 x 80 erreleboak.

Altuera-jauzian, atletek eskatutako altuera txikienean jarriko dira hasieran listoiak. Nolanahi ere, 10en multiploa izan beharko du neurriak eta, gero, 10 cm erantsiko zaizkio igo behar den bakoitzean, harik eta ezarritako altueretara heldu arte. Hona hemen ezarrita dauden altuerak:

 Emakumezkoen altuera: 1,20 - 1,25 - 1,30 - 1,35 - 1,40 - 1,43 eta hemendik aurrera + 3 cm
 Gizonezkoen altuera: 1,30 -1,35 - 1,40 - 1,45 - 1,50 - 1,55 - 1,58 eta hemendik aurrera + 3 cm
 Emakumezkoen pertika: 1,80 - 1,90 - 2,00 - 2,10 - 2,20 - 2,25 eta hemendik aurrera + 5 cm
 Gizonezkoen pertika: 1,80 - 1,90 - 2,00 - 2,10 - 2,20 - 2,25  eta hemendik aurrera + 5 cm

Jauzi horizontaletan eta jaurtiketetan, atleta bakoitzak LAU saiakera egiteko eskubidea izango du. Atleta-kopuruak ahalbidetzen badu eta zuzendaritza teknikoa ados badago, baina, atleta bakoitzak SEI aukera izango ditu.

Proba guztietan zuzenak izango dira finalak, eta bi serie egin behar badira, bata ikastetxeetako atleta ordezkariekin egingo da eta bestea lurralde-sekzioetako atleta ordezkariekin.

4. SAILKAPENA

Bi sailkapen egingo dira:

a) Banakakoa (lehen hiru sailkatuak)
b) Ikastetxeen edo kluben araberakoa (lehen hiru sailkatuak )

Ikastetxeen araberako puntuazioan, txapelketan parte hartzen duten ikastetxeetako talde-kopuruaren halako bi puntu emango zaizkio lehen sailkatzen den atletari (ikastetxeetako atleta ordezkariak bakarrik hartuko dira kontuan), bigarrenari puntu bat gutxiago, hirugarrenari beste bat gutxiago eta abar. Errelebo-lasterketan, berriz, txapelketan parte hartzen duten ikastetxeetako talde-kopuruaren halako bi puntu emango zaizkio lehen taldeari, bigarrenari bi puntu gutxiago, hirugarrenari beste bi gutxiago eta abar.

Lurralde-federazioen araberako puntuazioan, txapelketan parte hartzen duten lurralde-federazioetako talde-kopuruaren halako bi puntu emango zaizkio lehen sailkatzen den atletari (lurralde-federazioetako atleta ordezkariak bakarrik hartuko dira kontuan), bigarrenari puntu bat gutxiago, hirugarrenari beste bat gutxiago eta abar. Errelebo-lasterketan, berriz, txapelketan parte hartzen duten lurralde-federazioetako talde-kopuruaren halako bi puntu emango zaizkio lehen taldeari, bigarrenari bi puntu gutxiago, hirugarrenari beste bi gutxiago eta abar.


5. PROBAK

Proben ordutegia eta segida:

 10:30   80m  Hesiak. EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
 10:30   Altuera.GIZONEZKOAK SELEKZIOA - IKASTETXEA
 10:30   Altuera Jauzia EMAKUMEZKOA SELEKZIOA - IKASTETXEA
 10:30   Pertika. GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
 10:30 Diskoa (0.8kg.) GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
 10:30   Pisua (3kg.)  EMAKUMEZKOAK SELEKZIO -IKASTETXEA
 10:35   80 m Hesiak (0.76) EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
 10:45   80 m Hesiak (0,84) GIZONEZKOAK SELEKZIOA
 10:50   80 m Hesiak (0,84) GIZONEZKOAK IKASTETXEA
 11:00   80m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
 11:05   80m EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
 11:10   80m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
 11:15   80m GIZONEZKOAK IKASTETXEA
 11:20   500m EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
 11:25   500 m GIZONEZKOAK IKASTETXEA
 11:30   1000 m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOZIOA-KASTETXEA
 11:40   1000 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA-IKASTETXEA
 11:40   Pisua (3kg.) GIZONEZKOA SELEKZIOA-IKASTEXEA
 11:40   Luzera Jauzia GIZONEZKOA SELEKZIOA-IKASTEXEA
 11:40  Xabalina GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
 11:40   Altuera EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA-IKASTETXEA
 11:50   150m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
 11:55   150m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
 12:00   3000m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
 12:00 3000 m Ibiliak GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA  5. KALEA
 12:15   3000 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
 12:30   4X80m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
 12:40   4X80 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
 12:50   4X80 m EMAKUMEZKOA IKASTETXEA
 13:00   4X80 m GIZONEZKOA IKASTETXEA


6. IZEN EMATEA

EUSKADIKO XXVI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOetako izenemateak Lurralde ezberdinetako kirol zerbitzuetan egin beharko dira (eta EZ, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zerbitzuetan) 2007ko maiatzaren 25a 20:00ak baino lehen.
2007eko maiatzaren 29, arratsaldeko 14:00ak baino lehen inskripzio-orria Atletismoko Euskal Federaziora igorriko delarik .
Dortsalak 2007eko ekainaren 2an bertan jasoko dituzte partaideek, probaren idazkaritzan (ordezkariak jasoko ditu bere ikastetxeko nahiz lurralde historikoko dortsal guztiak).

7. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

8. AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez direnetarako, honako hauetara jo da:

a) Ekainaren 11ko 14/1998 legea, Euskadiko kirolari buruzkoa.

b) 1985eko uztailaren 2ko agindua, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarena, Euskadiko eskola-jokoak arautzen dituena.

c) 1985eko uztailaren 29ko agindua, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailarena, eskola-kiroleko txapelketei dagokien diziplina-araubideari buruzkoa.

d) 1986ko maiatzaren 20ko agindua, Kultura Sailarena, Euskadiko eskola-jokoak arautzen dituen 85-07-02ko aginduaren zati bat aldatzen duena.

e) Ekainaren 5eko 160/1990 dekretua, eskola-kirolari buruzkoa.

f) Abuztuaren 24ko 337/1990 dekretua, 160/1990 dekretua aldatzen duena.

g) Euskadiko Atletismo Federazioaren arautegia.

h) IAAFren arautegia.

 

 


 

Azken eguneratzea: 2007/06/04