Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krossa 06


Araudia

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Foru Aldundien eta Euskadiko Atletismo Federazioaren laguntzarekin, EUSKADIKO XXV KIROL JOKOen barne Euskadiko Infantil Mailako Kros Txapelketa antolatuko du 2006ko Otsailaren 19an Donostiako Hipodromoan (Gipuzkoa), beste mailatako Euskadiko Txapelketekin bat.

ARAUDIA
 
I. Artikulua.- Infantil mailako (1992 eta 1993an jaiotako) eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lurralde historikoetako selekzioetako partaide edo lurralde horietako eskola kiroleko jardueren programatan ikastetxe edo club ordezkarien partaide diren neska mutilek hartu dezakete parte Euskadiko Infantil Mailako Kros Txapelketan. (HIRU TALDE LURRALDE HISTORIKO BAKOITZEKO, BAI NESKA ETA BAI MUTILETAN).

II. Artikulua.- Lurralde historikoetako selekzio bakoitzak 6 partaide izango ditu gehienez, bai neska eta bai mutil taldetan.

III. Artikulua.- Ikastetxeetako edo klubetako talde bakoitzak gehienez, SEI partaide eta gutxienez LAU izango dituzte, bai neska eta bai mutiletan.

IV. Artikulua.- Ikastetxetatik datozen taldeak hurrengo araudia bete beharko dute:

  • Taldea 6 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 4 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.
  • Taldea 5 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 3 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.
  • Taldea 4 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 3 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.

V. Artikulua.- Klubetatik datozen taldeak, derrigorrez, beraien partaide diren kirolariz osatutako taldeak aurkeztu beharko dituzte, beraien lurralde historikoetako kirol programetan urte osoan parte hartzen dutelarik.

VI. Artikulua.-   Ikastetxeen sailkapena, maila bakoitzean berea, lasterketan parte hartu duten 4 partaide onenen postuak kontutan hartuz gauzatuko da; ikastetxe bakoitzaren puntuaketa bere korrikalariak lortutako postuen batura delarik. Puntu berdinketa egongo balitz, laugarren korrikalari onena hartuko da kontutan, haren taldea izanik txapelduna.

VII. Artikulua.-   Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako luzera eta ordutegiaz.

Maila
:  Infantil emakumezkoak 
Luzera: 2.100 m 
Ordutegia: 11.25


Maila: Infantil gizonezkoak 
Luzera: 3.900 m 
Ordutegia: 11.45


VIII. Artikulua.-   Euskadiko Infantil Mailako Kros Txapelketarako izen ematea, lurralde bakoitzeko kirol zerbitzuen bidez gauzatuko da (FORU ALDUNDIETAN, EZ EUSKO JAURLARITZAKO KIROL ZUZENDARITZAN), 2006eko Otsailaren 10a, ostirala, 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federaziora Otsailak 14a , 20:00ak baino lehen igorriko direlarik.

OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan, otsailak 19an, emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.

IX. Artikulua.-  Araudi honetan aurreikusi ez diren gorabehera guztiak, IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudiaren aplikazioarekin konponduko dira.

ZUZENDARITZA TEKNIKOA
2006eko Urtarrilak 25a

 

Azken eguneratzea: 2006/02/21