Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak - 7ko Futbola 05


Aurkezpena Kokapena |  Programa | Araudia Emaitzak Argazkiak

Zuzendaritzak, Euskadiko Futbol Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu. Gasteizko Ariznabarra polikiroldegian izango dira, 2005eko maiatzaren 28an. Hona hemen arautegia:


1. JOKO SISTEMA

Partida bakarra.
Kategoria: neska infantilak, 1991 eta 1992 urteetan jaioak.


2. TALDEEN OSAERA

Gehienez 15 jokalari izango dituzte taldeek, aktan jasotakoak, eta horietaz gain ordezkari bat eta entrenatzailea ere izango dituzte. Bost jokalari egon behar dira, gutxienez, partidari hasiera eman ahal izateko; halere geroago etortzen diren gainontzeko jokalariek jokatzeko aukera izango dute. Talderen bat 5 jokalari baino gutxiagorekin geratzen denean partida bukatutzat joko da.

Taldeek jantzien kolorearen berri emango diote antolaketari izena ematerakoan, bi talde ez daitezen bat etorri partida egunean.


3. JOKOAREN IRAUPENA ETA ALDAKETAK

35 minutuko bi alditan banaturik dago partida eta 10 minutuko atsedenaldia du. Partidan zehar ez dago aldaketa-mugarik. Epailea aurretik ohartaraziz gero, zelaitik irten den jokalari bat partidako beste edozein momentutan berriro itzuli daiteke zelaira, aldatutako jokalariak zelaia uzten duenean. Jokalariak zelaiaren erdigunetik sartuko edo irtengo dira. Atezainak beste edozein jokalariri utzi diezaioke bere postua, epailea aurretik jakinaren gain jarriz gero; atezainaren elastikoa jantziko du jokalari horrek. Jokalari batek txartel gorria jasoz gero, ezingo du jokatu partida amaitzeko geratzen den denboran; kanporatzea partidako azken hamar minutuetan gertatu ezean, horren ordez beste jokalari bat sartuko da zelaigunera.

4. TXARTEL HORIA ETA TXARTEL GORRIA

Jokalariaren jokabide ez zuzena edo ezduina falta arintzat jotzen badu epaileak, txartel horia erakutsiko dio eta zelaitik botako du denbora baterako (bi minuturako). Behin bi minutuak igaro ondoren, jokalari hori zelaira itzuli daiteke epaileak baimena ematen dionean.

Epaileak txartel gorria erakutsiko dio eta zelaitik botako du jokalaria honako kasu hauetan: bere ustez, jokalariak jokaera bortitza duenean; joko zakar larriaren errudun denean; hizkera zikina edo iraingarria erabiltzen duenean; edo ohartarazpen bat jaso duen edo aldi baterako kanporatua izan den jokalariak jokaera ezegokia izaten jarraitzen duenean.

5. JOKOZ KANPO

Jokalari bat jokoz kanpoko posizioan egongo da, aurkako taldearen 13 metroko gune barruan egonda ateko marratik baloia baino gertuago badago, jokalaria eta aipaturiko marraren artean aurkako taldeko bi jokalari edo gehiago egon ezean.

6. FALTAK NOLA GAUZATU. ZIGOR JAURTIKETA

13 metroko marratik kanpo adierazitako faltak jaurtiketa libre batekin zigortuko dira. Falta horiek zuzenean jaurtiko dira egindako leku beretik, zuzenean puntu bat lortzeko aukera emanez taldeari. Aurkako jokalariek bertatik 6 metroko distantzia minimora egon beharko dute.
Jokalariak bere taldearen 13 metroko gune barruan falta eginez gero, epaileak penaltia adieraziko du eta ekintza horren larritasunaren arabera zigortuko du jokalaria, futbol hamaika jokoko arauak aplikatuz.

7. ARAUZKO DENBORA IGAROTZEAN BERDINKETA EGONEZ GERO

Penalti-puntutik bost jaurtiketako txanda bat egingo du talde bakoitzak, penaltia botatzeko bi taldeetako jokalariak txandakatuz. Bost jaurtiketak egin ostean berdinketa badago, penaltiak jaurtitzen jarraituko dute talde batek hutsegin eta besteak sartu arte.


8. BALOIA

4 zenbakikoa izango da baloia, honako ezaugarri hauek dituena: 62tik 66 zentimetrora bitarteko zirkunferentzia eta 340tik 390 gramora bitarteko pisua.


9. ZELAIA

Belar artifizialezkoa izango da zelaia.


10. JOKO ARAU OSAGARRIAK

Aipaturiko arauek aurreikusten ez dituzten egoeretan futbol 11ko arauak aplikatu.


11. KIROL SARIA

Talde irabazlearentzako eta galtzailearentzako garaikurra.


12. AZKEN OHARRA

Araudi honen barruan aurreikusirik ez dauden egoeretarako honako hauek izango dira kontutan:

a) Ekainaren 11ko 14/1998 Euskadiko kirol legea.
b) Euskadiko Eskola Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko agindua.
c) Eskola Kirolen lehiaketen diziplina-araubideari buruz Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailak 1985eko uztailaren 29an argitaratu zuen agindua.
d) Euskadiko Eskola Jokoak arautzen dituen Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko agindua, partzialki 85/07/02ko agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 dekretua.
f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretua.
g) Futboleko Euskadiko Federazioaren araudiak dioena.

 

 


 

 

Azken eguneratzea: 2005/06/13