13. artikulua.– Egitekoak.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiari, zuzenean eta hierarkikoki lehendakariaren mende, 6. artikuluan esleitutako egiteko orokorrez gain, honako hauek dagozkio:
Jaurlaritzaren kanpo-ekintza integratua ziurtatzeko, Eusko Jaurlaritzaren sailei, haren organismo autonomoei, sozietate publikoei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ente publikoei dagokienez egiteko horiek betetzea, eta kanpo-harremanen inguruan ematen diren arauen eta xedapenen proiektuei buruzko txostenak egitea.
Euskadiko Kidego Kontsularrarekiko harremanetan komunikaziorako bitartekoa izatea.
Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiari eta haren organoei esleitutako egitekoek lurralde historikoen eta toki-erakundeen jardueran eragiten dutenean, lankidetzarako eta kooperaziorako bide egokiak ezarriz gauzatuko dira.
Euskadiren kanpoko ordezkaritzek behar bezala funtziona dezaten behar diren jarduerak proposatzea eta bultzatzea.
Euskadiren kanpoko ordezkaritzei laguntza eta sostengu teknikoa ematea, txostenak eta memoriak prestatzeko, solaskideak edo eragileak identifikatu eta aurkitzeko, eta, oro har, haien ohiko funtzionamendua ahalbidetzeko.
6. artikulua.– Idazkaritza nagusiak.
Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusi guztiei dagokie, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifiko bakoitzari dagozkion egitekoez gain, honako egiteko orokor hauek betetzea:
Dirulaguntzen arloan, Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusi guztiei dagokie, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei dagozkien egitekoez gain, honako egiteko orokor hauek betetzea:
Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusietako bakoitzari dagokio Lehendakaritzaren hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna bere gain hartzea, bere eskumeneko arloetan, eta euskararen erabilera sustatzea, bai zerbitzuak ematean, bai lan-hizkuntza gisa erabiltzean, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Jaurlaritzak euskarari buruz onartutako agenda estrategikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusietako bakoitzari dagokio martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, berdintasun-printzipioa integratzeko ezartzen dituen aginduak betearazteaz arduratzea, bai eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasun-planetan ezarritako neurriak betearazteaz arduratzea ere.
Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusietako bakoitzaren titularrek beren jardun-arloetako organoek emandako egintzak ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebatziko dituzte.