Lehendakaritza

Europako Erkidegoetako gaietarako Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko aldebiko lankidetza-batzordea

Europako Erkidegoetako gaietarako Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko aldebiko lankidetza-batzordea

Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordea 1987ko ekainaren 29an sortu zen, Madrilen eginiko bilera batean. Bertan onetsi ziren osaerari eta funtzionamenduari buruzko arauak. Eratzeko bilera horren ostean, beste lau bilera egin ziren: 1988an bi, 1990ean bat, eta azkena 1997an.

Aldebiko Lankidetza Batzordearen funtzionamendu-arauetan aurreikusten zen talde tekniko bat zegoela eta zazpi aldiz bildu zela 1987 eta 1988 bitartean.

Bestalde, eta Europako Gaien esparru espezifikoari dagokionez, 1995eko azaroaren 30ean ere eratu zen Europako Erkidegoetako gaietarako Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordea modu eraginkorrean. Harrezkero, hainbat bilera egin ditu: 1996an (2), 1997an, 1998an eta 1999an.

Europako Erkidegoei buruzko gaietarako Estatuaren eta Euskadiren arteko Aldebiko Batzorde horrek bi erabaki formal hartu zituen:

  • bere eratze-aktari buruzkoa, 1995eko azaroaren 30ean sinatu zena
  • garai hartan Europar Erkidegoen inguruko Gaietarako Konferentzia zenaren 1990eko laguntza publikoak izapidetzeari buruzko akordioa Euskadin aplikatzeari buruzkoa, 1996ko urriaren 3an sinatu zena.



Azken aldaketako data: 2015/11/16