Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Urdaibai Turismo Iraunkorraren Europako Gutunari atxiki zaio

Ezagutu Euskadi

Berriak

Urdaibai Turismo Iraunkorraren Europako Gutunari atxiki zaio

  • Urdaibai
    Urdaibai
2021/07/13

Urdaibai Turismo Iraunkorraren Europako Gutunari atxiki zaio

Biosferaren Erreserba Euskadiko lehen turismo-helmuga jasangarria dela egiaztatu da

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak, joan den uztailaren 1ean, Europarc Federazioak emandako Turismo Iraunkorraren Europako Gutunari atxikitzeko ziurtagiria emateko ekitaldia egin zuen Urdaibaiko Ekoetxean, eta lehen faseari amaiera eman zion. Eskualdeko 16 turismo-enpresek ere jaso zuten ziurtagiri hori.



Urdaibai Euskadiko lehen helmuga bihurtu da aitorpen horrekin, ekoturismoan oinarritutako turismoa garatzeko lehen urratsa baita. Mugarri oso garrantzitsua da; izan ere, 2018tik Urdaibai Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak koordinatutako Euskadiko Ekoturismo Sarearen parte da.



Gainera, hemendik aurrera, nazioartean ezagutzera emateko aukera izango du, eta erreferentziazko helmuga izango da kalitateari, erantzukizunari eta segurtasunari dagokienez, lurraldearen garapen jasangarria bultzatuz.



Naturgune hau oso ederra eta askotarikoa da, horregatik UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen 1984an. Bere bihotza Oka ibaia da, Oiz mendian jaiotzen dena eta Mundakara iristean itsasadar bihurtzen dena bizitzaz betetako padura ikusgarriak sortuz. Baina padura bitxiez gain, Urdaibaik Euskadiko hondartzarik eder eta preziatuenetako batzuk eskaintzen dizkizu.

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea