Emakumeen eta gizonen guztizko lan-kargaren egitura. EAE, Espainia eta Europa. 1993-2003
Estatistika ikusi
Izenburua:
Emakumeen guztizko lan-kargaren egitura. EAE, Espainia eta Europa. 1993-2003
Iturria:
Egileak egina EUSTAT, Denbora Aurrekontuen Inkesta, 2003, eta EUROSTAT, ALIAGA, Christel; “How is the time of women and men distributed in Europe”, 2006.
Oharra/Definizioa:
Denbora ordutan eta minututan adierazita dago.
Guztizko lan-karga, ordaindutako lanari eta etxeko eta zaintzako lanari dedikatutako denboraren batura da.
Europako herrialdeetako datuak 20 eta 74 urte bitarteko biztanleriari dagozkio, urte desberdinetako inkestetan oinarrituz: Belgika (1998-2000), Alemania (2001-2002), Estonia (1999-2000), Espainia (2002-2003), Frantzia (1998-1999), Italia (2002-2003), Letonia (2003), Lituania (2003), Hungaria (1999-2000), Polonia (2003-2004), Eslovenia (2000-2001), Finlandia (1999-2000), Suedia (2000-2001), Erresuma Batua (2000-2001), Norvegia (2000-2001), Danimarka (2001), Herbehereak (2003).
EAEko datuek, biztanleria osoarenak direnez, beheranzko joera dute Europakoekin alderatuta.
Iruzkina:
Lituania, Eslovakia, Estonia eta Letonia dira emakumeek lan-karga handiagoari aurre egin behar dioten herrialdeak.
Lituania eta Letoniaren kasuan karga handiago horren arrazoia da ordaindutako lanak garrantzi handia duela, eta Eslovakian eta Estonian lan-karga handiagoaren arrazoia da herrialde horietan etxeko lanari eta zaintzari denbora asko dedikatzen zaiela.
Baliorik baxuenak dituzten herrialdeak Danimarka, Finlandia, Suedia eta Belgika dira.
Etxeko lana garrantzitsuena den arren, Finlandian eta Suedian balio orekatuagoak daude Belgikan eta Danimarkan baino, non lan-karga txikiagoaren arrazoia emakumeek ordaindutako lanari eskaintzen dioten denbora laburra den.
Espainia batez bestekoaren inguruan dago emakumeen guztizko lan-kargari dagokionez, baina osagaiek desoreka argia erakusten dute etxeko lanaren alde.
EAEko datuek, Europakoekin homogeneizatuta ez daudenez gero, beheranzko joera dute eta ez dute konparazioa egiteko aukerarik ematen.
Adierazlea:
Emakumeen eta gizonen guztizko lan-kargaren egitura. EAE, Espainia eta Europa. 1993-2003.
- Pdf taula (pdf - 17 kb)
- Excel taula (excel - 164 kb)
- Pdf grafikoa (pdf - 21 kb)
Xehetasunak
Metadatuak: RDF
-
MotaEstatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
- Gaia
-
Geografia eremuaEuskal Autonomia Erkidegoa
-
Sortze-data2009/06/02
-
Eguneratze-data2009/09/15
-
Eguneratze-maiztasunaAldizkotasun gabe
Deskribapena
Emakumeen eta gizonen guztizko lan-kargaren egitura. EAE, Espainia eta Europa. 1993-2003.
Emaiguzu zure iritzia
Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.