Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, jarduera sektorearen arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006

Estatistika ikusi

Izenburua:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea, jarduera-sektorearen arabera. EAE. 2006

Iturria:

Egileak egina, INE Soldata Egituraren Inkesta oinarritzat hartuz.

Oharra/Definizioa:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea kalkulatzeko, gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren eta emakumeenaren arteko diferentzia ateratzen da, eta gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren ehunekotan ematen da.

Azpimarratu behar da jarduera-sektore batzuetan okupatutako emakumeen laginaren behaketen kopurua oso txikia dela (100 eta 500 bitartean), eta horregatik zifra hori ez da fidagarria eta kontu handiz interpretatu behar da. Beste jarduera-sektore batzuetan, laginaren behaketen kopurua 100 baino txikiagoa da, eta horregatik datua ez da jarri. Ikus taula.

Iruzkina:

Gizonen eta emakumeen arteko urteko soldata-aldea EAEn positiboa da aztertu diren jarduera-sektore guztietan. Hau da, emakumeek gaur egun batez beste urtero gutxiago irabazten dute gizonek baino, eta hala da ekonomiaren edozein jarduera-sektoretan, salbuespenik gabe.

Emakumeek soldata-alde handia jasaten duten jarduera-sektoreak honako hauek dira: finantza-bitartekotza (% 31,4), higiezinen eta alokairuen jarduerak, eta enpresa-zerbitzuak (% 37,7), merkataritza eta konponketak (% 38,0) eta beste gizarte-jarduera eta zerbitzu komunitario batzuk, zerbitzu pertsonalez gain (% 42,0). Jarduera-sektore horietan, hain zuzen ere, emakumeak kontzentratzen dira proportzio handiagoan. Espainiako errealitatea oso antzekoa da.

Azpimarratzekoa da hezkuntza dela soldata-alderik txikiena duen jarduera-sektorea (% 4,6).

Denboran zeharreko bilakaerari dagokionez, 2002 eta 2006 artean soldata-aldearen murrizketa handia ikus daiteke (-14,3 puntu) ostalaritza-sektorean, baita hezkuntzan ere (-4,1 puntu). Era berean soldata-aldearen hazkunde handia ikus daiteke garraio, biltegiratze eta komunikazioen sektorean (5,2 puntu), finantza-bitartekotzan (7,4 puntu) eta beste gizarte-jarduera eta zerbitzu komunitario batzuetan, zerbitzu pertsonalez gain (11,5 puntu).

Adierazlea:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, jarduera sektorearen arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2009/05/25
  • Eguneratze-data
    2009/09/17
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, jarduera sektorearen arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.