Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Emakumeen eta gizonen arteko orduko soldata-aldea eta batez besteko irabaziak, lanaldi motaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006

Estatistika ikusi

Izenburua:

Emakumeen eta gizonen arteko orduko soldata-aldea, lanaldi motaren arabera. EAE. 2006

Iturria:

Egileak egina, INE Soldata Egituraren Inkesta oinarritzat hartuz.

Oharra/Definizioa:

Emakumeen eta gizonen arteko orduko soldata-aldea kalkulatzeko, gizonen orduko batez besteko irabaziaren eta emakumeenaren arteko diferentzia ateratzen da, eta gizonen orduko batez besteko irabaziaren ehunekotan ematen da.

Iruzkina:

Gizonen eta emakumeen arteko orduko soldata-aldea EAEn positiboa da aztertu diren bi lanaldi motetan (lanaldi osoa eta lanaldi partziala). Hau da, emakumeek gaur egun batez beste orduko gutxiago irabazten dute gizonek baino, lanaldi mota edozein izanik ere.

Dena dela, soldata-alde hori nabarmen aldatzen da lanaldi motaren arabera. Lanaldi osoaren kasuan, zeinak soldata handiagoa lortzeko aukera ematen duen, soldata-aldea lanaldi partzialean (soldata txikiagoa dute) erregistratzen denaren erdia da (% 12,5 eta bestea % 22,2). Espainian zifrak antzekoak dira.

EAEn, 2002 eta 2006 arteko bilakaerari dagokionez, orduko soldata-aldearen murrizketa jazo zen bi lanaldi motatan, batez ere denbora partzialeko lanaldian (-3,8 puntu).

Adierazlea:

Emakumeen eta gizonen arteko orduko soldata-aldea eta batez besteko irabaziak, lanaldi motaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2009/05/28
  • Eguneratze-data
    2009/09/17
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Emakumeen eta gizonen arteko orduko soldata-aldea eta batez besteko irabaziak, lanaldi motaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.