2018ko Estatistika. Euskal Autonomia Erkidegoko ur masen kalitatea 2018.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Uraren Esparru Zuzentarauak (UEZ) ur-masen (bai azalekoak, bai lurpekoak) kalitatearen diagnostiko eta jarraipenaren kontzeptu berria ekarri zuen. Uren egoera kontzeptuak, uretako ekosistemetan giza jatorriko presioen maila islatzen du, baita ekosistema horien degradazio maila aldaketarik gabeko baldintzekin konparatuz.

Kontzeptu berri honen oinarriek jarraipen programen ezarpena dakarte. Programa horietan aldizka komunitate biologikoen egitura eta funtzionamenduaren analisirako laginak hartzen dira, konposizio kimikoaren aldaketak zehazteko eta adierazle hidromorfologikoak ebaluatzeko. Jarraipen programak izateak uren egoera eta kalitatearen ikuspegi orokor eta koherente bat lortzea baimentzen du. Ur masen egoeraren balorazioa plangintza hidrologikoaren oinarrizko elementua da, izan ere, plangintzan bertan planteatzen diren ingurumen helburuak lortzeko beharrezkoak diren neurri egokiak ezartzeko edo zuzentzeko beharra ebaluatzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ur masen egoeraren ikuspegi orokor, koherente eta osatua lortzeko helburua duten zenbait jarraipen programa daude. Hauek, azaleko uren (ibaiak, trantsizio urak, itsasertzeko urak, lakuak eta hezeguneak), lurpeko uren eta babestutako zonaldeen kontrola burutzen dute. Programa hauetako batzuk Uraren Euskal Agentziak  kudeatzen ditu.

Jarraipen sareek honako helburu nagusi hauek dituzte:

  • Ur masen egoeraren ikuspegi orokor koherentea eta oso bat lortzea.
  • Ezarritako ingurune-helburuen betetze-maila aztertzea
  • Neurrien programen eraginkortasuna zehaztu eta egiaztatu, beste batzuen artean, indarrean dauden isurketen kontrolerako bideak kontuan izanda


 

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.