Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

BACCHARIS HALIMIFOLIA kudeatzeko eskuliburua

Eskuliburu honen bidez, bateratu egin nahi izan dugu espezieari buruz eskura dagoen informazio guztia, eta oinarri bat eskaini nahi izan diegu kudeatzaileei, beren proiektu eta jarduerak hasieratik bukaerara planifikatu ahal izan ditzaten.

Lehen kapituluan, Baccharis halimifolia espeziearen biologia eta ekologia deskribatu ditugu, bai eta kokapena eta inpaktuak ere. Halaber, espezie inbaditzaile horrek ingurunean zabaltzeko zer-nolako erraztasuna duen azpimarratu dugu, eta zuzen kudeatzeko aintzat hartu beharreko funtsezko alderdiak adierazi ditugu.

Bigarren kapituluan, espeziearen zabalkundea prebenitzeko gomendioak jaso ditugu, eta garaiz ekiteko sistema bat proposatu dugu.

Hirugarren kapitulua dokumentuaren muina da. Proiektuaren plangintzan, ezarpenean eta segimenduan oinarrituta dago, eta informazio baliagarria aurkituko duzue bertan, hasierako egoera aztertzeko, jardueraren helburuak zehazteko, lehentasunak finkatzeko, eta espeziea ezabatzeko eta kontrolatzeko, bai eta jardueren jarraipena egiteko eta hedatzeko proposamenak ere.



Pdf formatuko dokumentua:
BACCHARIS HALIMIFOLIA kudeatzeko eskuliburua (9,84 Mb)