Laneko arriskuak prebenitzeko ordezkarien Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa

Deskribapena


 

Prebentzioko ordezkarien erregistroa administrazio-mailako erregistro publiko eta bakarra da Euskal Autonomia Erkidego osorako, eta Laneko Lurralde Ordezkaritzen bidez kudeatzen da.

Lan-arriskuen prebentzioko ordezkarien izendapenak eta prestakuntza antolatu, egiaztatu eta publizitate bidez zabaltzea da erregistroaren xedea.

Erregistroaren eginkizunak dira, bestalde:

  • Lan-arriskuen prebentzioko ordezkariei buruzko datuak inskribatzea.
  • Erregistratutako datuak aldatzea, horiek eraldatzen direnean eta, hala badagokio, inskripzioak baliorik gabe uztea.
  • Inskribatutako datuak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak igortzea, horretarako legezko interesa egiaztatzen duten horiek eskatuta.
  • Laneko eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ikuskaritzari eta legezko interesa egiaztatzen duten pertsona fisiko edo juridikoei ematea Erregistroan agertzen diren datuei buruzko informazioa.

Aplikatu beharreko araudia


Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

900 494 069

serpa@mitramiss.es

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Lan-arriskuak prebenitzeko ordezkarien erregistroa: 1035301

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria