Merkasaretza, Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sarea
Deskribapena
MERKASARETZA Merkataritza Laguntzako Puntuen Euskal Sareak laguntza espezializatua ematea du helburu, merkataritza-banaketaren sektoreak dituen erronka berriei aurre egiteko. Sarearen helburua prozesu koordinatuak bultzatzea da, jarduketa-eremu bakoitzean saltokien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko eta etengabe aldatzen ari den ingurune batera egokitzen laguntzeko.
MERKASARETZA Euskal Sareari atxikitako Merkataritza Laguntzako Puntuak (MLP) laguntza-zerbitzuak eskainiko dizkie, doan, merkataritza-banaketaren sektore osoari eta sektoreko antolakundeei, langile kualifikatuen bidez, bere jarduketa-eremuaren barruan, kontuan hartuta genero-ikuspegia, establezimenduaren jasangarritasun ekonomikoa, ingurumen-jasangarritasuna eta eraldaketa digitala. Hori guztia, gainera, hiri-merkataritzaren lurraldeko arazoa gertutik eta ondo ezagututa egingo dute.
Merkasaretza sarera atxikitzea
MERKASARETZA Euskal Sarean sartzeko:
1.– Hirugarren artikuluko a) letran adierazitako entitateek hiri-ekonomia jasangarrirako plan estrategiko bat izan beharko dute erreferentziazko udalerrian, edo Sareari atxikitzeko lankidetza-hitzarmena sinatu eta gehienez ere 12 hilabeteko epean halako plan bat garatzeko konpromisoa hartu beharko dute.
2.– Hirugarren artikuluko b) eta c) letretako entitateek Euskadiko Merkatarien Elkarteen Erroldan inskribatuta egon beharko dute (89/2025 dekretua). Fundazioek, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.
Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:
● Eratu zirenetik gutxienez 10 urtez jardun izana edo azken 5 urteetan 3 urtez merkataritzako bulego tekniko bat kudeatu izana.
● Diharduten lurralde-eremuko txikizkako merkataritza-parkearen % 10 ordezkatzea gutxienez.
Ehuneko txikiagoak onartu eta are lehenetsi ahal izango dira, sarearen kapilaritate handiagoa ahalbidetzeko, eta, horrela, zerbitzu hurbilagoa eta eraginkorragoa emateko gaitasuna handitzeko.
● Jarduketa-plan bat izatea edo Sareari atxikitzeko lankidetza-hitzarmena sinatu eta gehienez ere 6 hilabeteko epean jarduketa-plana garatzeko konpromisoa hartzea.
Eta egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
3. MERKASARETZA Euskal Sarean sartzeko, merkataritza-arloan eskumena duen sailburuordeak ebazpena emango du, dekretu honen IV. kapituluan ezarritako prozeduraren arabera eskabidea egin ondoren, dagokion lankidetza-hitzarmena formalizatuta.
Nori dago zuzenduta
MERKASARETZA Euskal Sarea honako hauek osatuko dute:
a) Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2.1 artikuluaren definizioarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten toki-entitateek, organismo autonomoek edo haien mendeko beste entitate batzuek eta garapen-agentziek sortutako MLPak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan behar bezala eratutako eta kokatutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta fundazioek sortutako MLPak, baldin eta horien helburuen artean hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritzari edo zerbitzuei laguntzea badago.
c) Merkatarien federazioek sortutako MLPak, baldin eta kokatuta dauden lurralde historikoko merkataritza-banaketaren sektore osoari laguntza emateko helburua badute, eta merkataritza-jardueraren azpisektore-ikuspegia ere barne hartzen badute.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Merkataritza Zuzendaritza:
dico@euskadi.eus
945 01 99 63
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Merkasaretza sarera atxikitzea: 1250301
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Sareari atxikitzeko eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Kasu bakoitzean eskumena duen organoak hartutako akordioaren ziurtagiria, sareari atxikitzeko borondatea adierazten duena.
b) Garapen-agentziek, elkarteek, fundazioek eta federazioek estatutuak aurkeztu beharko dituzte.
c) Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen dokumentazioa, 6. apartatuaren arabera.
d) Merkataritza-laguntzako urteko lan-plana.
e) MLParen funtzionamendurako aurrekontuko zuzkidura ekonomikoa.
f) MLParen buru izateko proposatutako merkataritza-laguntzailearen curriculum vitaea.
g) 7.7 artikuluan eskatutako unibertsitate-titulu ofiziala edo behin-behineko ziurtagiri osagarria, Unibertsitate Titulu Ofizialak Emateari buruzko abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluaren arabera.
h) Hiri Ekonomia Jasangarrirako Plan Estrategikoa edo Jarduketa Plana edo hura garatzeko konpromisoa.
i) Argazki bidez egiaztatzea MLPak 7.6 artikuluan eskatutako espazioa duela.
b), c) eta g) puntuetan eskatutako dokumentazioa kasu honetan bakarrik eskatu ahal izango da: eskatzaileak aurka egiten badio organo kudeatzaileak zuzenean eskatzeari.
4. artikuluan eskatzen den ordezkagarritasuna ofizioz kalkulatuko da, erroldako datuen arabera.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua