Kanpo Desfibriladore Automatizatuen Euskal Erregistroa

Deskribapena

Kanpo Desfibriladore Automatizatuen Euskal Erregistroa Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari atxikita dago, eta EAEn instalatuta dauden KDA guztiek osatzen dute. Osasun Sailaren plangintzan eskumena duen zuzendaritzak kudeatuko du erregistro hori.

Aurrerapen teknologikoei esker, osasun-langileak ez direnek ere desfibrilazioa modu erraz eta seguruan ezartzea ahalbidetzen duten gailuak garatu dira, kanpo desfibriladore automatizatuak (KDA) izenekoak. Ebidentzia kliniko eta zientifikoek berresten dutenez, bihotz-biriketako bizkortzea (BBBa) berehala hasi behar bada ere, biziraupen-kateko lehenengo 3 eta 5 minutuen barruan egiten den desfibrilazio goiztiarra da osasun-arazo larri horrentzako erantzun sanitario egokiena.

Esku-hartze goiztiarraren garrantziak, bai eta KDAk erabiltzeko egungo erraztasunak ere, osasun-langileak ez direnen zeregina indartzen du, KDAk erabiltzearen ondorioz min emateko arriskua txikia baita; batez ere, larrialdi-zerbitzuen laguntza (112) edukiz gero.

2015ean, dekretu berri bat argitaratu zen. Horren bidez, derrigorrezko egin zuten gailu horiek lokal jakin batzuetan jartzea; hala nola, hauetan:

a) Merkataritza-establezimendu (indibidual eta kolektibo) handietan.

b) Garraio-instalazio hauetan: aireportuetan eta merkataritza-portuetan. 50.000tik gora biztanle dauzkaten herrietako autobus- edo tren-geltokietan eta egunean 2.000 pertsona edo hortik gora pertsona hartzen dituzten metro-, tren- edo autobus-geltokietan.

c) 700 pertsonatik gorako edukiera baimendua daukaten establezimendu publikoetan, instalazioetan, ikuskizunetan eta jolas-jardueretan.

d) 2.000 pertsonako edo hortik gorako edukiera duten hezkuntza-zentroetan.

Erabili izana komunikatzea

Urtarrilaren 27ko 9/2015 DEKRETUAREN 6. artikuluak adierazten duen bezalaxe, 112-SOS Deiak larrialdietako telefonora deitu behar da KDA batekin jardun aurretik edo ondoren, baina berehala, biziraupen-kate osoa premiaz aktibatzeko xedez.

KDA erabiltzen den bakoitzean, hau bidali behar zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Larrialdi Zerbitzuari, 72 orduko gehieneko epean:

  1. Ekipoak berak sortzen duen dokumentu-erregistroa (adibidez, PDFa, artxibo informatikoa edo paperean sortutakoa)
  2. KDA erabili duen pertsonak Dekretuaren III. eranskineko ereduari jarraituz idatzi behar duen txostena

Larrialdietara bidaliko dira, bide hauek erabilita:

  • Posta elektronikoaren helbidea: kdaemergencias@osakidetza.eus
  • Fax-zenbakia: 943007630
  • Posta-helbidea:
    EMERGENTZIAK-OSAKIDETZA
    Vitoria-Gasteiz kalea 3, 3. solairua
    20018-Donostia

KDA jarri dela jakinaraztea

Osasun-arlokoak ez diren pertsonek erabil dezaten KDA jartzera behartuta dauden guneen titular diren pertsona fisikoek edo juridikoek, hala nola jartze hori derrigorrezkoa ez izan arren KDA jarri nahi duten guneen titular direnek, aurrez jakinarazi beharko diote osasun-esparruan eskumena duen sailari, non jarriko den eta zer ezaugarri tekniko izango dituen.

KDA kendu dela jakinarazpena

KDA jarri dela jakinaraztea.

1. Osasun-arlokoak ez diren pertsonek erabil dezaten KDA jartzera behartuta dauden guneen titular diren pertsona fisikoek edo juridikoek, hala nola jartze hori derrigorrezkoa ez izan arren KDA jarri nahi duten guneen titular direnek, aurrez jakinarazi beharko diote osasun-esparruan eskumena duen sailari, non jarriko den eta zer ezaugarri tekniko izango dituen. Jakinarazpena dekretu honen I. eranskin gisa doan ereduaren arabera egingo da.

2.– Jarritako KDA bat kentzen bada, jakinarazi egin beharko zaio osasun-esparruan eskumena duen sailari, dekretu honen II. eranskineko ereduaren bidez.

3.– KDAk jartzen diren guneen titular diren pertsona fisiko edo juridikoen ardura izango da haiek enpresa fabrikatzailearen jarraibideen arabera kontserbatzen eta mantentzen direla bermatzea.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • KDA jarri dela jakinaraztea: 0280301
  • KDA kendu dela jakinarazpena: 0280302

KDA jarri dela jakinaraztea.

Osasun-arlokoak ez diren pertsonek erabil dezaten KDA jartzera behartuta dauden guneen titular diren pertsona fisikoek edo juridikoek, hala nola jartze hori derrigorrezkoa ez izan arren KDA jarri nahi duten guneen titular direnek, aurrez jakinarazi beharko diote osasun-esparruan eskumena duen sailari, non jarriko den eta zer ezaugarri tekniko izango dituen.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.