Euskadiko Kooperatiben Erregistro
Deskribapena
Euskadiko Kooperatiben Erregistroa herritarrentzako eta bertara sartu nahi duten erakundeentzako doako zerbitzu publikoa da.
Martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren bidez onetsi zen Antolaketa eta Funtzionamendurako Erregelamendua.
Honako hauek dira Erregistroaren eginkizunak:
- Indarreko araudiaren arabera Erregistrora sartu behar duten egintzak kalifikatzea, inskribatzea eta ziurtatzea. Egintza horien artean daude honako hauek: lehengo, bigarren edo beste maila bateko kooperatibak eta Erregelamenduaren 2. artikuluan aipatzen diren erakunde edo entitateak.
- Nahitaezko liburuak prestatzea eta legeztatzea.
- a) atalean aipatzen diren kooperatiben urteko kontuen gordailua eta erabakien ziurtagiriak jasotzea, aurkeztu diren dokumentuak legean eskatzen direnak diren, batzar nagusian behar bezala onartu diren eta nahitaezko sinadurak dauzkaten kalifikatzeko.
- Erakunde kooperatiboen izenari buruzko ziurtagiriak egitea.
- Bere eskumeneko gaien inguruko kontsultak ebaztea.
- Kooperatiba berrietako sustatzaileei eta jada eratutako kooperatibetako administrariei eta aholkulariei aholku ematea, kalifikatzeko, inskribatzeko, jasotzeko edo gordetzeko aurkezten diren dokumentuen gaineko zalantzei, urritasunei edo bestelako hutsegiteei dagokienez.
- Euskadiko Kooperatiben Legeak, Erregelamenduak edo berori garatzeko arauek esleitzen dioten bestelako edozein eginkizun.
Erregistroa organo bateratua da, eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Lan Sailaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzara atxikita dago. Horri kalterik egin gabe, Laneko Lurralde Ordezkaritzetan daude deszentralizatuta erakunde kooperatiboen kontu-liburuak eta -gordailuak legeztatzeko eta prestatzeko eginkizunak, kooperatibaren helbide sozialaren arabera.
Publizitate material eta formalaren, legezkotasunaren, legitimazioaren, lehentasunaren eta segidako traktuaren printzipioek zehazten dute Erregistroaren eraginkortasuna.
Erregistroan inskribatzea derrigorrezkoa da Euskadiko Kooperatiben Legeak edo Erregistroaren Erregelamenduak berak hala xedatzen duenean.
Kooperatibak eratzeko, fusionatzeko, zatitzeko, desegiteko eta berraktibatzeko egintzen inskripzioa eratzailea izango da, bai eta sozietate bat kooperatiba bihurtzeko eraldaketa ere. Gainerakoetan, inskripzioa deklaratze-akzioa izango da.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Ebazten duen erakundea
- Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea(k)
- Publizitate formala: 0008907 0008908
- Izen berdinik ezaren ziurtagiria : 0008902
Ziurtagiria eta informazio-ohar soil
Publizitatea honela egiten da eraginkorra:
- Erregistro-idazpenek aipatzen dituzten liburuen eta artxiboko dokumentuen adierazpenaren bidez;
- Erregistroak egindako ziurtagiriaren bidez;
- informazio-ohar soil baten bidez;
- Erregistroan gordetako idazpenen eta dokumentuen fotokopiaren bidez.
Ziurtagiria da Erregistroko idazpenen edukia edo bertan artxibatutako edo gordetako dokumentuen edukia modu frogagarrian egiaztatzeko bide bakarra. Ziurtagiriak eskatzean, argi eta garbi adierazi behar dira egitateak, arrazoiak eta eskaera bera, eta hamabost eguneko epean egingo dira, eskaera Erregistrora sartzen denetik zenbatzen hasita. Dagoeneko inskribatuta dauden tituluei edo egintzei buruzko ziurtagiriak bakarrik egin ahalko dira. Inskribatzeko baldin badaude, dagokion informazioa eman ahalko zaie interesdunei, izapidearen egoera barne hartuta. Idazpen laburren ziurtagirian, artxiboan jasota dauden datuak agertuko dira, berak bakarrik Erregistroko edukia egiaztatzeko moduan. Ziurtagiria literala denean, fotokopiak edo bestelako kopia-bitartekoak erabiliko ahalko dira.
Publizitatea eraginkorra izango da, baita ere, informazio-ohar soil baten edo Erregistroan gordetako idazpenen eta dokumentuen fotokopiaren bidez. Orri-kopurua eta egite-data jasoko da horietan, eta behar bezala zigilatuta egongo dira.
Erregistroan inskribatuta ez dauden egintzen edo tituluen informazioa eraginkorra egingo da, datu pertsonalak babesteko arau erregulatzaileetan eta administrazio-prozeduraren arau erregulatzaileetan xedatzen dena betetzen bada, prozeduran interesa duten hirugarrenei dagokienez.
Iragarki formalarentzako bide telematikoa ahalbidetzeko lanean ari gara. Barkatu eragazpenak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

- Ordezkaritza-ahalorde
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.

- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Eskatzailea:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Erakundeak beti ordezkari baten bidez aritzen dira, hortaz:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete ezazu Titularra atala erakundearen datuekin eta Ordezkaria atala zure datuekin.
- Sina ezazu eskabidea.
Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:
Jakinarazpenak eta komunikazioak zein kanaletatik jaso nahi dituzun aukera dezakezu.
- Posta bidez: Posta bidezkoa atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
- Kanal elektronikoz: Nire karpeta jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako dagoen ontzira bidaltzen dira. Sartzeko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoaren bitarteko bat edukitzea.
Oharra: hamar egun pasatzen badituzu jakinarazpen batera sartu gabe, atzera botako da, izapidea egintzat emango da eta prozedurak aurrera egingo du.

- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena.

Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Eskaera egiteko, jarraitu 4 urrats hauek:
- Eskaeraren inprimakia bete.
- Beharrezko dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskaera eta dokumentuak aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan.

Izen berdinik ezaren ziurtagiria eskabidea
Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren eginkizunen artean dago erakunde kooperatiboei izen berdinik ezaren ziurtagiria ematea.
Izen berdinik ezaren ziurtagiria hiru izenetarako eska daiteke gehienez; bada, interesdunek Erregistroan egin behar dute eskaera, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin bat eginez.
Kooperatiben izenek identifikazio-zati bat eta kooperatiba-izaera adieraziko duen beste zati bat edukiko dituzte. Hala: «Sozietate Kooperatiboa» edo «S. Koop.» laburdura, eta, kooperatiba txikien kasuan, «Sozietate Kooperatibo Txikia» edo «S. Koop. Txikia» laburdura.
Erregistroak izena kalifikatuko du, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamendurako Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta baliodun 10 eguneko epean egingo du ziurtagiria.
Hainbat izen eskatzen badira, eskaeran agertzen den lehentasun-ordenaren arabera ebatziko dira horiek, eta ezezko ziurtagiria jasotzen duen lehenengoa erreserbatuko da.
Estatutuak eratzeko edo aldatzeko eskritura matrizean jaso beharko da izen berdinik ezaren ziurtagiria, jatorrizkoa, indarrekoa eta kudeatzaileen, sustatzaileen edo kooperatibaren beraren izenean egindakoa.
Izen objektiboak sozietatearen xedea aipatu ahalko du, edo fantasiazkoa izan ahalko da. Sozietatearen xedea aipatzen badu, aldatu egin beharko da xede hori aldatzen duenean. Inola ere ezingo du aipatu xedeak biltzen ez duen jarduerarik. Ezingo dira erabili aurretiko kooperatiba baten erantzukizun motari buruzko terminoak eta siglak.
Ezezko ziurtagiriak sei hilabeteko indarraldia izango du, Erregistroak ematen duenetik zenbatzen hasita. Ziurtagiria iraungitzen denean, interesdunak beste bat eskatu ahalko du, izen berberarekin.
Izenaren aldi baterako erreserba: hamasei hilabete, ziurtagiria ematen denetik zenbatzen hasita. Kooperatiba edo estatutuen aldaketa inskribatu gabe igarotzen bada epe hori, erregistratutako izena iraungiko da.