Erregistro Elektroniko Orokorra

Deskribapena


Erregistro elektroniko orokorra aplikazio korporatibo komuna eta zeharkakoa da, non Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor osoan, haren Administrazio Instituzionalean eta haren sektore publikoko gainerako erakundeetan, zuzenbide publikoari lotutako prozedurei dagokienez, jasotzen den edo handik bidaltzen den dokumentu, eskabide, idazki eta komunikazio ororen idazpena egingo baita.

Erregistro elektroniko orokorrak aukera ematen du eskabideak, idazkiak edo komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko urteko egun guztietako hogeita lau orduetan, hargatik eragotzi gabe ezinbesteko denboraz etetea, mantentze tekniko edo operatiboko arrazoi justifikatuak daudenean.


Erregistratzeko prozedura elektronikoa

Erregistratzeko prozedura elektronikoak bide elektronikoak erabiliz eskabideak, idazkiak edo komunikazioak aurkezteko aukera ematen du, bere araubide bereziak aurkezteko beste modurik ezartzen ez badu.

Nori dago zuzenduta


Edozein pertsona fisiko edo juridikoari.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza > Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza
  • Erakunde autonomoak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Erregistratzeko prozedura elektronikoa: 1017701

Erregistro berria


Garrantzitsua:
Ez dira erregistroan aurkeztutzat joko beren araubide bereziaren arabera beste aurkezpen-moduren bat behar duten dokumentuak eta informazioa (91/2023 Dekretuaren 82.5 artikulua (abre en nueva ventana)). Halakoetan, prozedura izapidetzeko eskumena duen administrazio-organoak inguruabar horren berri emango dio interesdunari, eta jakinaraziko dio aplikatu behar diren lege espezifikoek zer baldintza eska¬tzen duten.

Egiaztatu gure tramiteen katalogoan formulario espezifikorik dagoen eta elektronikoki egin daitekeen.

Data, ordua eta egutegi ofiziala

Erregistro elektronikoa, epeak zenbatzeko, egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialaren arabera arautuko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epeak, egon daitezkeen errekurtsoak eta isiltasunaren zentzua eskaera, idazki edo komunikazioari dagokion prozeduraren edo izapidearen arabera ezarriko dira.

Beste tramite batzuk