Enpresentzako Laguntza eta Zerbitzuen Katalogoa, 2021erako

68 LAGUNTZA-PROGRAMA  -  432.200.000 €

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA ETA ATXIKITAKO SOZIETATE PUBLIKOAK

Teknología I+G 210.200.000 €
Hazitek I+G Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia-arloan bezala estrategia-arloan ere, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan. 91.300.000 €
Emaitek plus I+G Laguntza ematea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko ikerketa kooperatiboko ikerketa-zentroei eta foku anitzeko teknologia-zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako, finantzazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean. 68.000.000 €
Elkartek I+G Elkarlaneko Ikerketa egiteko laguntza ematea, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan 40.000.000 €
Azpitek* I+G I+G+b jarduerak garatzeko behar diren ekipamendu zientifiko-teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko eta dauden azpiegituren funtzionamendurako laguntza. 5.300.000 €
Bikaintek Teknologoak kontratatzea enpresetan I+G proiektuen garapenerako laguntza ematea, eta, horretarako, doktore-titulua duten ikertzaileak kontratatu eta industria-doktoregoak egin; hala, laneratzeko bidea erraztuko da eta ekoizpen-egituran talentua sartuko da. 5.600.000 €
Berrikuntza 6.180.000 €
Innobideak Berrikuntza Lehiakortasuna hobetzea eta, horretarako, berrikuntzarako, kudeaketa hobetzeko, pertsonen partaidetzarako, beren negozio-ereduak egokitzeko eta/edo dimentsioa sendotzeko proiektuak bultzatzea. 3.300.000 €
Hazinnova Berrikuntza Gauzen bidezko laguntzak ematea, Euskadiko enpresen berrikuntza ez-teknologikoa sustatzeko, mikroproiektuak eginez. 2.400.000 €
BDIH Konexio Berrikuntza Manufaktura-enpresetako produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digitalak eta jasangarriak sartzeko laguntza, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eratzen duten aktiboen gaineko bideragarritasuna, aholkularitza eta laguntza teknikoa aztertzeko proiektuen bidez. 480.000 €
Ekintzailetza 4.200.000  €
Ekintzaile/Barnekintzaile Ekintzailetza Industriako eta zerbitzu aurreratuetako izaera berritzailea duten proiektuak bultzatzea, EAEn dauden “Bussiness Innovation Center” (BIC) zentroen tutoretzapean daudenak, ideia heltzeko fasean eta abiarazteko fasean. 3.100.000 €
Bind 4.0 Ekintzailetza Enpresa eta startup teknologikoen arteko elkarreragina dinamizatzea, industria adimendunaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren eremuetan proiektu berritzaileenen garapena sustatzeko. 700.000 €
Barnekintzaile Ekintzailetza Euskadiko enpresa-egituran barne-ekintzailetza sustatzeko BICei laguntza emateko dirulaguntza izenduna. 400.000 €
Basque Funtsa Ekintzailetza BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza ematea, mikroenpresa, industriako edo lotutako zerbitzuetako ETEentzat. Funtsak
Aurrera Ekintzailetza BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza ematea, informazioaren gizartearen eta komunikazioen eremuko enpresak badira eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira. Funtsak
Eraldaketa Digital 15.660.000 €
Adimen Artifizial* Transf digital Adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuei laguntza ematea. 2.000.000 €
Banda zabal Transf digital Banda zabal ultralasterreko sareak zerbitzu-mota hori ez duten Euskadiko enpresetara zabaltzea. 400.000 €
5 G* Transf digital 5G teknologiak ezartzeko proiektuetarako laguntza ematea, enpresa-eremuaren barruan ekonomiaren trantsizio digitalerako aukera emateko. 1.700.000 €
Basque industry 4.0 Transf digital Hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea. 2.300.000 €
Industria digitala Transf digital Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) integratzeko laguntza ematea. 3.600.000 €
Zibersegurtasuneko programa Transf digital Industriako zibersegurtasuna sustatzea, bereziki IT/OT Inguruneetarako (Information Technology / Operational Technology) zibererasoei aurre egiteko babes-sistemak bateratzeko eta integratzeko proiektuak. 2.500.000 €
BAIT/IT TXARTELA Transf digital Pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten erabileraren inguruan dituen gaitasunak egiaztatzea. Administrazio publikoek eta enpresa pribatuek BAIT/IT Txartelaren egiaztapena eskatzen dute, zenbait lanpostutara sartzeko aukera izateko. 500.000 €
Gaitasun digitalaz 2.660.000 €
Industria garapen 65.000.000 €
Finkapena* Industria garapen Ekoizpenaren gaitasuna areagotzeko ekoizpen-inbertsioak bultatzea, kontzentrazio-prozesuetan murgilduta egotearen ondorioz. 3.000.000 €
Dibertsifikazioa+reshoring* Industria garapen EAEko gaitasunak birlokalizatzeko prozesuekin zerikusia duten inbertsioetarako eta enpresaren jarduera dibertsifikatzeko ekoizpen-inbertsioetarako laguntza ematea. 11.000.000 €
Indartu Industria garapen Nerbioi Ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean eta langabezia-tasa EAEko urteko batez bestekoa baino % 20 handiagoa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-gaitasuna sortzera eta/edo handitzera bideratzen den inbertsioa sustatzea. 12.000.000 €
Gauzatu Industria garapen Oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETEak sor eta gara daitezen sustatzeko aurrerakin itzulgarriak bultzatzea. 28.000.000 €
Renove 4.0 Industria garapen Makina eta/edo ekipamendu aurreratua (Hardwarea eta Softwarea) erosten laguntzea, 4.0 industria-proiektuak eta fabrikazio aurreratukoak ezartzeko. 5.000.000 €
Bideratu Berria Industria garapen Krisian dauden enpresen berregituraketa eta berrabiaraztea sustatzea. Epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko berregituraketa-planen barruan jaso diren neurrietarako laguntza ematea. 5.000.000 €
Finantza Profesionalizazioaren* Industria garapen Kanpoko laguntza profesionala ematea, birfinantzaketa-proiektua egiteko, zeinak, enpresak jarrai dezan eta etorkizuna izan dezan bermatzeko egin daitezkeen jarduketak aztertuko baititu. 1.000.000 €
Energia-trantsizioareko laguntzak (Ansola) 32.700.000 €
Itsas energien laguntza-programa Garapen-bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioetan laguntzea: olatu-energia hartzeko gailuen proba esperimentalak, aerosorgailuen zimendu flotagarrienak, itsas aerosorgailuenak eta prototipo horien ekipo laguntzaile edo osagarrienak. 2.500.000 €
Efizientzia energetikoa etxebizitxen birgaitzea Programa honen laguntzak EAEn dauden eraikin osoetako jarduketetara bideratuko dira (bizitegi-erabilerako indibidualak / kolektiboak edo beste edozein erabileratakoak, besteak beste administraziokoak, osasunekoak, irakaskuntzakoak, kulturakoak, etab.), Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legearen (azaroaren 5eko 38/1999 Legea) 2.1 artikuluak araututakoetara, baldin eta eraikina 2007aren aurretik eraiki bada. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz. 11.200.000 €
Moves II Plana Laguntza-programaren helburua da ekonomikoki laguntzea mugikortasun efizienterako eta jasangarrirako inbertsioetan. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz: Energia alternatiboen bidezko ibilgailuen erosketa, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren ezarpena, bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko sistemen ezarpena eta lanerako mugikortasun jasangarriko neurriak ezartzea 4.500.000 €
Azpitek* (Aurrezpena eta efizientzia, mugikortasun
Eraginkorra, biomasa)
Ekonomikoki laguntzea efizientzia energetikoko jarduketak (sektore tertziarioa eta administrazioa), energia berriztagarrietakoak, bai sorkuntza termikoan (biomasa, geotermia), bai autokontsumorako sorkuntza elektrikoan (eguzki-instalazio fotovoltaikoa, minihidraulikoa eta minieolikoa) eta garraio eta mugikortasun jasangarrietakoak. 14.500.000 €
Naizoarteko 21.300.000 €
Gauzatu nazioarteko Nazioarteko Finantzaketa ematea kanpoan Euskadiko enpresen inbertsio produktiboak egiteko. 5.000.000 €
Zabaldu Nazioarteko Diruz laguntzea, fakturazio osoaren % 50etik beherako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. 3.000.000 €
Sakondu Nazioarteko Diruz laguntzea, fakturazio osoaren % 50etik gorako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko, eta dibertsifikazioa sustatzeko merkatuetan guztizkoaren % 10etik beherako fakturazioarekin. 800.000 €
Elkartu Nazioarteko Diruz laguntzea, elkarlanean proiektuak aurkezten dituzten erakunde eta enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. 900.000 €
Pilotu Nazioarteko Laguntzea nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen garapenei, eskala murriztu batean egingo diren egiteko modu, metodologia, proposamen eta abar berritzaileak proban jartzeko, eta, behin-behinean, kopia daitezkeenak, bolumen handiagoko proiektuetan lortutako esperientziatik abiatuta. 400.000 €
BEINT Nazioarteko bekak Nazioarteko Enpresa-nazioartekotzearen arloko prestakuntza espezialista eskaintzea, ezagutza teorikoak eta kanpo-merkataritzaren sustatzaile diren erakundeetan eta kanpoaldean finkatutako enpresetan (ahal dela Euskadikoak) praktikak egitea konbinatzen dituen ibilbide baten bitartez. 5.000.000 €
GlobalTraining Mugikortasun bekak Nazioarteko Edozein profiletako lanbide-heziketa eskaintzea atzerrian, eta ordainpeko praktikak egitea espezialitate akademiko bakoitzera egokitutako enpresa edo erakundeetan. Programaren helburu nagusia da EAEko gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna sustatzea eta lanbide-garapeneko beste kultura batzuetan sartzea. 6.200.000 €
Ekonomia landa-eremuan 15.660.000 €
Erein PRIBATUAK landa-garapen G4, G5 eta G6 landatartasun-mailako landa-eremuetan ekonomia-dibertsifikazioa garatzea, eta, horretarako, nekazaritza-dibertsifikaziorako, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak eta enplegua eta autoenplegua sortzeko jarduketak abian jartzea. 7.560.000 €
Leader landa-garapen G1, G2 eta G3 landa-guneen garapen sozioekonomikoan laguntzea, honako hauetara bideratutako laguntza-ildoen bidez: ekintzailetza, enpresen sorkuntza, handitzea eta modernizazioa, kontratazioa, azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak eta etxebizitza. 7.300.000 €
Itsaspen landa-garapen Zona litoralen sustapena eta garapena bultzatzea eta, horretarako, oinarrizko zerbitzuak hobetzea eta ondare historiko-monumentala, kulturala, etnografikoa, naturala eta itsaso eta arrantzakoa zaharberritzeko jarduketak bultzatzea. 500.000 €
Erabilera turistikoko etxebizitxak landa-etxeen eredura egokitzea landa-garapen UTBak landa-etxeen eredura egokitzeko inbertsioak babestea. 300.000 €
Lehen sektoreko ETEak 21.300.000 €
Flota Modernizatzea Arrantza Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntzak banatzea; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduak ezartzen dituenak. 17.500.000 €
Arrantza-eremen garapenerako laguntzak Arrantza Euskadiko arrantza-udalerrietako toki-garapenerako estrategia garatzen laguntzea. 2.200.000 €
Itsasoratu, Arrantzako prestakuntza Itsas eta arrantza eskoletan ikasten ari diren tituludunak ontzietan ontzira daitezen bide ematea eta, hala, sektoreko belaunaldi-txandakatzea sustatzea. 100.000 €
Ekoizpen ekologikorako trantsizioa* Nekazaritza Ustiategi/kooperatiba/erakundeei laguntzea, ekoizpen ekologikoa edo ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko (plan berdeak). 500.000 €
Nekazaritza-ustiategiak* Nekazaritza Ustiategiak finantzatzea, animalia-ongizateko Welfair ziurtapena eskuratzeko. 400.000 €
Ekoizpen-ntxo berriak* Nekazaritza Honako hauetarako laguntza ematea: beste azpisektore batzuetara edo sustatu beharreko beste azpisektore batzuetara (fruitu lehorrak, lupulua, ahuntz-azienda…) bideratutako inbertsioak/proiektu pilotuak/negozio-planak, eskulanak. 300.000 €
Nekazaritza-ustiategien digitalizazioa* Nekazaritza Ustiategietako titularrak ustiategiak digitalizatzen lagunduko duten prestakuntza-ikastaroetara joateko eta ekipamenduan inbertitzeko finantzaketa. 300.000 €
Elikagaien industria 22.200.000 €
Lehiatu sustapena Elikagaien industria sustapena Kanpo-sustapenerako laguntza ematea, bai eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, merkataritzako, industriako eta nabigazioko ganberek edo kanpo-merkataritzan enpresei laguntzen dieten antzeko erakundeek standa duten azoketan eta euskal enpresei azoka-espazioa eskaini zaien azoketan parte hartzen laguntzea. 500.000 €
Lehiatu inbertsioa Elikagaien industria sustapena Nekazaritzako, basogintzako, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioetarako laguntza ematea, bai eta nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak eskuratzeko proiektuetarako ere. 13.000.000 €
MAE inbertsioa Elikagaien industria sustapena Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua hobetzea eta merkatuaren eskarietara hobeto egokitzea eta haien lehiakortasuna areagotzea. Laguntza finantzarioa ematea ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. 5.000.000 €
Lehiatu Ardoa Elikagaien industria sustapena Honako kategoriaren bateko ardo-produktuak kanpoan sustatzen laguntzea: a) Jatorri-deitura babestua duten ardoak, b) Adierazpen geografiko babestua duten ardoak eta c) Ardo-mahatsaren barietatea (edo barietateak) zehaztua duten ardoak 600.000 €
Basque Wine sustapena Elikagaien industria sustapena Barne-merkatuan sustatzen laguntzea. 400.000 €
Sustapen ekologikoa Elikagaien industria sustapena Ekologiko izaerako produktu eta formatu berriak garatzea, eraldatzea eta sortzea, eta packaging-a eta etiketak egokitzea. 1.000.000 €
Basque Label Okindegiak Elikagaien industria sustapena Basque Label okindegiak» markaren garapenean parte hartzen duten establezimendu tradizionalak bultzatzea. 400.000 €
Basque Label Arraindegiak Elikagaien industria sustapena Markaren garapenean parte hartzen duten establezimendu tradizionalak bultzatzea. 400.000 €
Onekin Elikagaien industria sustapena Onekin programa. Balio-kateen (elikadura eta egurra) eta Euskadiko lurraldearen ekintzailetzari, berrikuntzari eta digitalizazioari laguntzea. 900.000 €
I+G elikagaien eta egurraren katean 8.800.000 €
Berriker I+G laguntzak Elikagaien industria Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta arrantza- eta akuikultura-produktuenetan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatu eta sustatzea. 2.500.000 €
Elikagaien eta egurraren katearen I+G I+G Barne-sistemen garapena eta berrikuntza sustatzea, lehiakortasuna hobetzera, baliabideak optimizatzera eta sustapena hobetzera bideratuak. 1.000.000 €
Elikagaien digitalizazioa Elikagaien industria + egurra Euskadiko enpresei zientzia- eta teknologia-gaitasun berritzaile eta bikainetara jotzeko aukera izan dezaten bide ematea, kontuan hartuta beharrezkoak direla fabrikazio digitalaren ingurunean industria adimendunaren erronkei aurre egin ahal izateko. 2.000.000 €
Gastrocoop Elikagaien industria Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea, Landa Garapenerako Programaren zeharkako honako helburu hauei laguntzeko: berrikuntza bizkortzea, ingurumen-alderdiak hobetzea, klima-aldaketa arintzea/hartara egokitzea. 1.600.000 €
Doktoregaien kontratua Elikagaien industria Langile ikertzaileak eta langile teknologoak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko alor zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan, marketinean eta enpresa-antolakuntzan garatuko diren I+G+b proiektuetan sartzea. 1.700.000 €
Ekonomia zirkularra, bioekonomia 9.000.000 €
Bioekonomia Proiektu pilotuak eta proiektu eraldatzaileak sustatzea eta kanpo-proiektuak detektatu eta erakartzea. 3.000.000 €
Ingurumen proiektuetarako laguntzak Ekonomia iraunkorra Europa Batasuneko ingurumena babesteko arauetatik haratago doazen inbertsioei laguntzea edo, araurik ezean, babes maila handitzen dutenei, etorkizuneko legeriari aurrea hartuz. Ingurumen arloko azterlanetarako, lurzoru kutsatuen saneamendurako eta aholkularitza zerbitzuetarako. 4.000.000 €
Ekonomia zirkularra eta klima laguntzak Ekonomia iraunkorra Industria-enpresetan ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak garatzea, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, lehengaien kontsumoa eta hondakinen isurketa murrizteko, enpresa-jarduera jasangarriak sortzeko eta ekonomia zirkularrarekin lotutako enpresen arteko lankidetzak sendotzeko. 1.000.000 €
ETE zirkularra Ekonomia iraunkorra Euskadiko 2030eko ekonomia zirkularraren estrategia bultzatzea, informazio-/prestakuntza-plataformetarako sarbidea sustatzeko erronka eta aukera berrietan. 1.000.000 €

Azken aldaketako data: