Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzten aholkularitza-entitate homologatuak kontratatzeko, enpresei eta entitate pribatuentzako 2013ko diru-laguntzak.

LABURPENA
Titulua:

Xedea:

Enpresa eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2013. urtean aholkularitza-entitate homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

Diru kopurua:

Zenbatekoa, hasieran behintzat, laurogeita hamasei mila (96.000 €) eurokoa izango da.

Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, betiere eskabideak ebatzi baino lehen, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Gorabehera hori gertatuz gero, argitara emango da Emakundeko zuzendariaren ebazpen bidez.

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena, 2013ko maiatzaren 24koa (EHAA Zk. 111/2013)

    2013ko ekainaren 11ko EHAA, 111 zk. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzen aholkularitza-entitate homologatuak kontratazeko, enpresei eta entitate pribatuei 2013an diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

ZUZENEAN - Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuko bulegoetan:

  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia/San Sebastián:
    Andía, 13
    20003 Donostia/San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz:
    Ramiro Maeztu, 10 behea
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Telefono bidezko arreta:
  • Euskal Autonomia Erkidegoan: 012
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Ebazpenean 5. artikuluan azaltzen denez, eskaera telemakikoak egingo dira webgune honen bidez.

Eskabideak eta dirulaguntza eskatzeko beharko den dokumentazio guztia aurrez aurre aurkez daitezke, I. eranskineko ereduaren arabera, guztia beteta, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier, 36, 01005), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo: Gran Vía, 85 (48011), Bizkaia.
  • Donostia/San Sebastián: Andía, 13 (20003), Gipuzkoa.
  • Vitoria-Gasteiz: Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua (01008), Araba.

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Oharra: Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, eskabidea dagokion bulego publikoan noiz sartzen den, egun horretan aurkeztutzat joko da.

Itzuli

Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzten aholkularitza-entitate homologatuak kontratatzeko, enpresentzako 2013ko diru-laguntzak

Enpresa eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2013. urtean aholkularitza-entitate homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Enpresa eta entitate pribatuak.

a) Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena administrazio publikoena ez izatea.

b) Entitatearen zuzendaritza eta administrazio-kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. Horretarako, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egon behar da; bestela, lanlekuak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira, eta horien zuzendaritza- eta administrazio-organoek antolamendu-aldaketak egiteko kudeatze-gaitasuna eta autonomia nahikoa izan behar dute, ebazpen honetan aipatzen diren berdintasunerako jarduera-planak bete ahal izateko.

c) Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 edukitzea EAEko zentroetan.

d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

f) Sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala duten entitateek, zehapenean jartzen den aldian, ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak jasotzerik ez dute izango, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera debeku horrekin zehatutakoek ere.

g) Laguntzen deialdi honetan, entitate hauek ere ez dute parte hartzerik izango: diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dien zehapena dutenek eta laguntza horiek jasotzeko gaitasunik gabe uzten dituen lege-debekuren bat dutenek.

Honako konpromisoak eta betekizunak hartzea:

h) Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren arabera homologatutako aholkularitza-entitate baten laguntza teknikoa kontratatzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea (105/2004 Dekretua, enpresa eta erakundeei gizon eta emakumeen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emango dien aholkularitza-entitateen homologazioa arautzekoa).

i) Zuzendaritzaren konpromisoa erakustea, adierazteko aurrera jarraituko duela diagnostikoa eta berdintasunerako plana egiteko hasitako lan-prozesuarekin, harik eta enpresa edo erakundea emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde bihurtu arte, 424/1994 Dekretuan eta ebazpen honen II. eranskinean jasotako moduan.

j) Zuzendaritzak prozesua dinamizatuko duen arduraduna izendatzea erakundeko langileen artean , ebazpen honen I. eranskinean jasotako moduan.

k) Laguntzak kanpoan eta barruan ustez izango duen eraginari buruzko txostena aurkeztea. Gutxienez aurkeztu beharko du: diru laguntzaren onuradun zuzenen eta zeharkakoen kopuruari buruzko informazioa, ahal bada sexuaren arabera bereizita; heziketa egiteko aurreikusitako ordutegia, hezkuntzaren onuradunen kopurua sexuaren arabera bereizita; identifikatu, gutxienez, plana martxan jartzean aldatuko den entitatearen alderdi estrategiko bat; planaren garapenean parte hartuko duten entitateen zenbatekoa, eta abar.

l) 2013. urterako lan-proposamena aurkeztea, non honako hauek jasoko diren:

  • Entitatearen aurkezpena.
  • Berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko motibazioa.
  • Entitateak berdintasun arloan daukan jardunbidea.
  • Entitatearen alde edo alderdi estrategikoak non berdintasun politikaren sustapenak eragin handia izan dezake
  • Diagnostikoan berrikusi beharreko alderdiak.
  • Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
  • Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/trebatzeko saioen programa (hamar ordukoa, gutxienez).
  • Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
  • Barneko lantaldea, eta taldea osatzeko irizpideak, ebazpen honen II. eranskinean jasotako moduan.
  • Kronograma.
  • Aurrekontua.

m) Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea. «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia. Ez da bete beharko, eskatzailea Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda badago, non eta inprimakian aipatzen diren datuak aldatu ez diren.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Eskaera bakoitzean aztertuko da, diru-laguntzak gastu osoaren ehunekoa delako.

Muga:

10. artikulua.- Diru-laguntzen zenbatekoa.

  • 1.- Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50 izango da, gehienez ere; eta onuradun bakoitzeko, 10.000 eurokoa, gehienez ere.
  • 2.- Ehuneko laurogeiko muga aplikatuko zaie irabazi-asmorik gabeko entitateei, alegia: onurak titular edo partaideen artean banatu gabe, produkzioan edo ondasun- eta zerbitzu-banaketan lortutako irabaziak edo soberakinak entitateen xedeak betetzeko inbertitzen edo bideratzen dituztenei.

11. artikulua.- Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

  • Laguntzak bateragarriak izango dira helburu eta xede bererako ematen diren laguntza edo diru-laguntzekin, laguntzen izaera eta erakunde emailea edozein direla ere, baldin eta laguntza guztiak batuta egin beharreko ekintzaren guztirako kostua gainditzen ez bada, ez eta diruz lagunduko den jardueraren kostuaren % 50eko muga ere, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatzekoa denean.
Ordainketa modua:

Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak _Emakundek estali ez dituenak ere bai_, alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2013ko abenduaren 20 baino lehen (egun hori barne), justifikatzeko agiriak aurkeztu behar dira.

Ordaintzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta Agiriak igortzea
Eskaera eta Agiriak igortzea:
"Eskabidea eta agiriak aurkeztea" Izapidetzeari hasiera ematen dio, horretarako interesdunak eskabidea aurkeztu behar du ondo beteta eta emandako epe barruan. Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. paper-euskarrian zein euskarri telematikoan izapidetu daiteke. Izapidetzen modu batean hasteak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. paper-euskarrian aukeratu bada fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez egiten da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimakia pdf betegarri bat da, erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

I. eranskina, behar bezala beteta ondorengo puntuetan jasotako informazioarekin

  • Zuzendaritzaren konpromisoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lankidetza-erakundearen aitorpena lortzeari buruzkoa.
  • Dinamizatzailearen izendapena.
  • Sindikatuen ordezkaritzaren inguruko datuak.
  • Barneko lantaldearen osaera eta lantaldea osatzeko irizpideak.
  • Eskatutako laguntzak eta jasotakoak, erakunde emaileak eta laguntzen zenbatekoa.

II. eranskina – bidaltzen diren agirien zerrenda.

Datuen alta/Hirugarren interesduna - inprimakia (Laguntza emateko dokumentua)

Inprimaki hori ez da aurkeztu beharko baldin eta erakundea Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda baldin badago. Beharrezkoa izango da inprimaki hori aurkeztea aldaketaren bat egonez gero.

Dokumentazioa:
  • a) Aholkularitza-entitate homologatuak laguntza teknikoari buruz egindako proposamena, 3. artikuluko d) atalean zehaztutakoari jarraiki.

    b) Laguntzak kanpoan eta barruan ustez izango duen eraginari buruzko txostena.

    c) Langile kopuruaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien bidez (TC1 eta TC2 ereduak), eskabidearen aurreko hilekoak.

    d) Identifikazio Fiskalaren Txartelaren fotokopia

    • Agiri hori ez da aurkeztu beharko entitate eskatzaileak administrazioari baimena ematen badio administrazio eskudunean bide elektronikoz edo erabilgarri dauden bideen bitartez identifikazioa ziurtatu, frogatu edo egiaztatzeko.

    e) Estatutuen fotokopia eta eratze-agiria

    f) Ziurtagiri eguneratuak, Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzak eginak, eskatzaileak zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta dituela egiaztatzen dutenak, ebazpen honen 6.1 artikuluaren azken atalean aipatzen den elkarreragingarritasun-baimena ematen denean salbu.

    g) 2013ko urterako lan-proposamena

    • Entitatearen aurkezpena.
    • Berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko motibazioa.
    • Entitateak berdintasun arloan daukan jardunbidea.
    • Entitatearen alde edo alderdi estrategikoak non berdintasun politikaren sustapenak eragin handia izan dezake
    • Diagnostikoan berrikusi beharreko alderdiak.
    • Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
    • Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/trebatzeko saioen programa (hamar ordukoa, gutxienez).
    • Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
    • Barneko lantaldea, eta taldea osatzeko irizpideak, ebazpen honen II. eranskinean jasotako moduan.
    • Kronograma.
    • Aurrekontua.

    Halaber, beste edozein dokumentazio edo agiri aurkez daitezke, baldin eta esleitzeko irizpideak aplikatzeko lagungarri izaten badira.

    Emakunden dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen35.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, benetakoak direla egiaztatzeko

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NANe, ONA, HERRITAR ZIURTAGIRIA
  • Pertsona juridikoentzat: ENTITATE ZIURTAGIRIA

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira. Gomendatzen dugu dokumentazio guztia aurretik prest izatea, eta bete ondoren norbanakoen ordenagailuan gordetzea, eskabidearekin batera modu elektronikoan igortzeko. Hau da, espedientean gehitu artxibo guztiak batera.

Beste agiria batzuk:

a) I. eranskina, behar bezala betea, atal hauetan jasotako informazioa adieraziz:

  • Zuzendaritzaren konpromisoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lankidetza-erakundearen aitorpena lortzeari buruzkoa.
  • Dinamizatzailearen izendapena.
  • Sindikatuen ordezkaritzaren inguruko datuak.
  • Barneko lantaldearen osaera eta lantaldea osatzeko irizpideak
  • Eskatutako laguntzak eta jasotakoak, erakunde emaileak eta laguntzen zenbatekoa.

b) II. eranskina, bidaltzen diren dokumentuen zerrenda.

c) Aholkularitza-entitate homologatuak laguntza teknikoari buruz egindako proposamena, 3. artikuluko d) atalean zehaztutakoari jarraiki.

d) Laguntzak kanpoan eta barruan ustez izango duen eraginari buruzko txostena.

e) Langile kopuruaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien bidez (TC1 eta TC2 ereduak), eskabidearen aurreko hilekoak.

f) «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia. Ez da bete beharko, baldin eta eskatzailea Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda badago eta inprimakian aipatzen diren datuak aldatu ez badira. Ebazpen honen 6.1 artikuluaren azken atalean aipatzen den baimena ematen denean ere ez da bete beharkoImpreso

g) Estatutuak eta eratze-agiria.

h) Ziurtagiri eguneratuak, gehienez jota, diru-laguntza eskatu baino 3 hilabete lehenagokoak, Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzak eginak, eskatzaileak zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen dutenak, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespena egiaztatzen duen agiria, ebazpen honen 6.1 artikuluaren azken atalean aipatzen den elkarreragingarritasun-baimena ematen denean salbu.

i) Nortasunaren egiaztagiria, entitatearen IFZren kopiaren bidez, ebazpen honen 6.1 artikuluaren azken atalean aipatzen den elkarreragingarritasun-baimena ematen denean salbu.

j) Esleipen-irizpideetan oinarrituta, proposamena egoki baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak

k) 2013ko urterako lan-proposamena

  • Entitatearen aurkezpena.
  • Berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko motibazioa.
  • Entitateak berdintasun arloan daukan jardunbidea.
  • Entitatearen alde edo alderdi estrategikoak non berdintasun politikaren sustapenak eragin handia izan dezake
  • Diagnostikoan berrikusi beharreko alderdiak.
  • Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
  • Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/trebatzeko saioen programa (hamar ordukoa, gutxienez).
  • Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
  • Barneko lantaldea, eta taldea osatzeko irizpideak, ebazpen honen II. eranskinean jasotako moduan.
  • Kronograma.
  • Aurrekontua.

Eranskin izendaturik ez duen dokumentazioa bidaltzeko, jatorrizko dokumentazioa edo konpultsatua eskaneatuta eta bide elektronikoz izenpetua bidaltzea onartuko da, "Nire gestioak" helbidean.

Aurretiaz aurkeztutako dokumentazioa ez da berriz aurkeztu beharko. Horretarako, noiz aurkeztu zen eta zein prozeduratan aurkeztu zen aipatu beharko da, II. eranskinean horretarako dagoen atalean.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, benetakoak direla egiaztatzeko.

Elektronikoa
Aplikazioak:

Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Enpresa edo entitateak, jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak Emakundek estali ez dituenak ere bai , alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu.
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 14. artikulua.- Diru-laguntza justifikatzea eta ordaintzea.

    1.- Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak -Emakundek estali ez dituenak ere bai-, alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2013ko abenduaren 20 baino lehen (egun hori barne), agiri hauek aurkeztu behar dira:

    a) Egindako diagnostikoa ebaluatzeko kontuan hartuko da diru-laguntza lortzeko aurkeztu zen proposamena. Honela egingo da aurkeztutako proposamenaren eta azkenean bidalitako diagnostikoaren arteko koherentzia bermatzeko. Horrela egiten ez bada, behar bezala ziurtatu beharko da.

    b) Berdintasunerako plana ebaluatzeko kontuan hartuko da diru-laguntza lortzeko aurkeztu zen proposamena. Honela egingo da aurkeztutako proposamenaren eta azkenean bidalitako planaren arteko koherentzia bermatzeko Horrela egiten ez bada, behar bezala ziurtatu beharko da.

    c) 2014rako ekintza-plana

    d) Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Egindako lan-prozesua eta lortutako helburuak deskribatuko dira, aurreikusitako egutegiaren arabera; halaber, sentsibilizazio-saioko edo saioetako edukiak, partaideak eta horiek saioei buruz egiten duten ebaluazioa.

    e) Diruz lagundutako jardueren balantze ekonomikoa, III. eranskinaren arabera, eta laguntza teknikoa egiaztatzen duen faktura, halaber, emandako kontsultoria zerbitzuen ordain agiriak. Fakturak edo froga-balio baliokidea duten agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan baliozkoak direnak edo eraginkortasun administratiboa dutenak: diruz lagundutako jarduerei dagokienez, funtsak behar bezala erabili direla edo egindako gastua egiaztatzeko behar diren adina xehetasun eman beharko da; agertzen den gastuaren data 2013ko abenduaren 20 izan behar da, gehien jota.

    f) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza aipatu dela egiaztatzen duen agiria, 13.e) artikuluan eskatutakoari jarraiki.

    g) Prozesuaren hasieran nahiz amaieran, langileei prozesu horren helburuak eta emaitzak jakinarazi izanaren egiaztagiriak, 13.f) artikuluan ezarritakoari jarraiki.

    h) Laguntzaren barne eta kanpo eraginari buruzko aurretiazko txostenean aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko txostena.

    2.- Dokumentazio hori bidaltzeko, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta eta elektronikoki izenpetua bidaltzea onartuko da, helbide honetan "Nire kudeaketak".

    3.- Ordaintzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.

    4.- Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Justifikazioa egiteko agiriak

14. artikulua.- Diru-laguntza justifikatzea eta ordaintzea.

Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/06/12 - 2013/07/12
Aurkezteko epe-muga:

2013ko uztailaren 12 arte, egun hori barne.

Ebazteko epea:

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.