Egoitza elektronikoa

Zerbitzuen kudeatzailea

2023/09/29 - 2023/10/16
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arabako Kalkulu Gunea, S.A.
Lehiaketa:
Zerbitzuen kudeatzailea
Lanpostua:
Zerbitzuen kudeatzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:
  • Zerbitzu baten eskaria zerbitzu horri buruz erregistratutako datuetan oinarrituta interpretatzea eta haren kurba aztertzea, beharrak aurreikusiz eta urtaroko kanpainak proposatuz. Gainera, kontratua zabaltzea edo aldatzea ekar dezaketen eskari gehikuntzen berri ematea bere proiektu buruari edo arloko arduradunari.
  • Arloko sarrerak jasotzea, banakatzea eta ekintza bihurtzea. Sarrera horiek 360 graduko esleipenen bidez banatuko dizkie arloko arduradunari, proiektuen buruari, espezialistari, teknikariei edo enpresa esleipendunen koordinatzaileei.
  • Erabiltzaileen beharrak (erreaktiboa eta proaktiboa) hautematea, haiekin bilerak egitea eta alternatiba teknologikoak proposatzea (AKSAk edo merkatuko produktuen bidez garatuak).
  • Eskaera konplexuak jarduketa bihurtzea gorabeherak eta eskaerak ebazteko prozesuetan parte hartzen duten euskarri desberdinentzat, eta jarduketa horiek nola gauzatu koordinatzea eta planifikatzea.
  • Erabiltzaileei arreta emateko irizpideak eta prozedurak ezartzea.
  • Dokumentatzea prozedurari edo metodologikoari buruzko alderdiak eta erabiltzaileei emandako irtenbide berriei buruzko alderdiak.
  • Intzidentziak kudeatzeko tresnan ebaztea intzidentziak eta eskaerak ebazteko prozesuetako zerbitzuen kudeatzaileari eta/edo intzidentzien kudeatzaileari esleitutako jarduketak.
  • Erosketa teknikariari laguntzea zalantzak argitzen, bai zalantza teknikoak zein Aldundiko eta erakunde kideetako lanpostuen zerrendari eta/edo zerbitzuaren ezaugarriei buruzkoak.
Titulazioa:

• Informatikako goi-mailako ingeniaritza edo Informatikako lizentziatura edo gradu baliokidea.
• Goi-mailako beste ingeniaritza batzuk edo gradu baliokideak.

Hizkuntza eskakizuna:

Ez

Onartzea
Elektronikoa: