Egoitza elektronikoa

Zerbitzari-garbitzailea

2024/07/16 - 2024/08/13
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea
Lehiaketa:
Zerbitzari-garbitzailea
Lanpostua:
Zerbitzari-garbitzailea
Plaza-kopurua:
7
Plaza-banaketa:

— Txanda librea: derrigorrezko 1. hizkuntza-eskakizuna duten lau (4) plaza.

— Desgaitasuna duten pertsonentzako txanda: derrigorrezko 1. hizkuntza eskakizuna duten hiru (3) plaza

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:
  • Ez da titulaziorik eskatzen.
  • Banakako prestakuntza-ziurtagiria: arrisku txikieneko elikagaiak manipulatzea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezkoa den 1. hizkuntza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai hautagaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpeneremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio askatasuna ezar badaiteke.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.

c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

d) Diziplinazko espediente baten bitartez administrazio publikoetarik edozeinen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, titulua edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea; eta oinarri espezifikoetan ezarritako baldintzak betetzea. Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.

f) Ezin izango dira aurkeztu kategoria bereko GUFEko lan-kontratuko langile finkoak.

 

 

 

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskaera-orriak eta haiekin batera aurkeztu beharreko agiriak Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza elektronikoan, www.ebizkaia.eus, eskabide elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Eskabide elektronikoa egin nahi izanez gero, egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitarteko bat beharko da (https://www.ebizkaia.eus/es/eu/sinadurasistemak).

  • Herritar guztiek aurkezteko aukera izan dezaten bermatzeko, Foru Erakunde honek zuzeneko arreta egiteko bulego bat jarriko du, non baliabide informatiko guztiak egongo diren izapideak egin ahal izateko. Web-orrian argitaratuko da helbidea, bai eta GUFEko iragarkitaulan ere.

Aurrez aurrekoa:
  • Halaber aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.