Udaleku eta aisialdi jardueretarako begirale
Gipuzkoa
Hauexek izango dira udalekuan zehar begiraleak egin beharreko lanak:
— Programazioaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu.
— Programatutako guztia gauzatzeko beharrezkoa den lanketa egiten.
— Haurrei harrera egin eta arreta eskaintzeaz arduratzea. Gainera, besteak beste, espazioak ireki eta itxi beharko dituzte, txukuntasuna mantendu beharko dute eta funtzionamendu arauak betearazi beharko dituzte.
— Covid-19ari loturiko prebentzio-, higiene- eta segurtasun neurriak ezagutu eta praktikara eramango dituzte.
— Haurrak dinamizatu eta lotura afektibo eta konfiantzazkoak bideratuko dituzte.
— Haur guztien parte-hartzea sustatu.
— Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz.
— Haurrei eguneroko eginbeharretan autonomia garatzen lagundu.
— Haurren familiengana hurbildu eta gertuko harremana izan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta bai ta nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 18 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea (lan-kontratua sinatu behar dutenerako 18 urteak beteta izatea).
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.
e) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.
f) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
g) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
h) Izaera sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako datarekin.
1. Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak, Hernaniko Udalaren Arreta eta Erregistroko bulegoan (Gudarien plaza, 1. 20120 Hernani, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00, azken zita 13:30ean; eta astearte eta ostegunetan 14:30-19:00, azken zita 18:30ean. Aurretik hitzordua hartu behar da) eta web orrian (www.hernani.eus) eskuratu ahal izango den eredu ofizial eta normalizatuari egokituko zaizkio. Eskabidea oinarri hauei eranskin gisa erantsi zaie.
Eskariak, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.