SOS Laguntzaileak
Bizkaia
Salbamenduko edo sorospeneko kirol teknikariaren titulua edo baliokidea eta kirol begiralearen gaikuntza eskatzen dira.
2.HE
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion beste estaturen batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten den moduan.
b) Parte hartu ahal izango dute, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak izan eta haien kontura bizi badira (5/2015 LEDaren 57. artikulua).
c) Aurretiazko eskaera egitea.
d) Lortu nahi den eskala edo kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
f) Diziplina espediente bidez autonomia erkidegoetako edozein administrazio publikoren edo konstituzio edo estatutu erakunderen zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezian ez egotea, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan kontratuko langileen kategorietara iristeko.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezin dira egon desgaituta (edo horren pareko egoera batean), eta ezin dute eduki ezarrita norberaren estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina zehapenik ez horren parekorik.
h) Eskatutako titulazioaren jabe izatea edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
i) Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek dagokien baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
j) Hautaketa prozesuaren barruan, lanposturako (lan kontratuko langileen kasuan) edo lanpostuari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazen kasuan) eskatzen den hizkuntza eskakizuna dutela egiaztatzea, edo hautaketa prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen probak gainditzea. Baldintza hori betetzeko data hautaketa prozesuko hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.
k) Herri administrazioetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dauden legezko arauetan aurreikusitako ezgaitasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako araudian aipatzen den aukera eskubidea baliatu ahal izango dute.
l) Ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lan kontratuko langile finkoak erakunde deitzailean.
m) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein baldintza.
- Eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan: Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat izan beharko du, honako egoitza honetan onartuak
- Barakaldoko Udaleko erregistro eta herritarren arretarako bulegoetan.
- Barakaldo Kirolak erakunde autonomoaren egoitzan ez da eskaerarik aurkeztuko.
- Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak, eta Barakaldo Kirolak erakunde autonomoaren hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea Barakaldoko Udalari zuzendu beharko zaio.