Egoitza elektronikoa

Saxofoi irakasle

2021/06/18 - 2021/07/07
Inprimatu
Beasain
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Beasaingo Udala
Lehiaketa:
Saxofoi irakasle
Lanpostua:
Saxofoi irakasle
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

— Lanpostuaren oinarrizko funtzioa:

Saxofoi klaseak prestatu eta ematea, horretarako behar dituen material guztiak hautatuta eta eginda (fitxak, programazioak, klase kolektiboak, partituren konponketak, etab.).

— Zeregin espezifikoak:

Irakasleen betebeharrak dira, beren lan-harremanetik eratorritakoez gain, honako hauek:

a) Ematen dituen eskola guztietara garaiz bertara tzea.

b) Klase barruan ordena eta diziplina zaintzea eta aprobetxamendua sustatzea, eta gorabeheren berri ematea zuzendaritzari eta ikaslearen arduradunei.

c) Ikasleen txostenak egitea, bertaratzea, aprobetxamendua eta bilakaera adierazita. Txosten horiek ikasleei emango zaizkie.

d) Esleitzen zaizkion ikasleen tutoretza egitea.

e) Ikasleei edota ikasleen arduradunei ezarritako ordutegian arreta ematea.

f) Bere lana egiteari buruz eskatzen zaizkion txosten guztiak egitea.

g) Klaustroaren bilkuretara, ebaluazio-saioetara, bilera pedagogikoetara eta deitzen zaien guztietara joatea.

h) Musika Eskolaren arauak betetzea, desadostasunen berri eman dezakeen alde batera utzita.

i) Izendatu zaizkion karguak onartzea, ados ez badago izan ezik.

j) Ordenagailuak eta programa informatiko pedagogikoak erabiltzea (Band-in-a-Box, Finale, Kubase, etab.).

k) Multzo-klaseak ematea, antolatzea eta zuzentzea, behar den errepertorioa hautatuz eta errepertorioaren ezaugarrien arabera dinamizatuz, hala nola adina, interesak, mailak eta abar, bai Musika Eskolan, bai emanaldien egunetan.

l) Eskatzen zaizkion kontzertu pedagogikoetan parte hartzea.

Titulazioa:

2618/1966 Dekretuaren arabera Saxofoi espezialitateko Erdi Mailako Irakasle titulua izatea edo indarrean dagoen legediaren arabera baliokide den titulua edukitzea, edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Atze rriko titulazioei dagokienez, horien homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki behar da.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 3 hizkuntza-eskakizuna (C1 azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera) egiaztatzea, bai hautapen-prozeduran egingo diren probak gaindituz, bai indarrean dagoen araudian zehazten diren agirien bidez. Horretarako, izangaiek eskaeran eman beharko dute egoera horren berri, eta ziurtagiriaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua erantsi.

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

b) Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

c) Hamasei (16) urte beteta edukitzea eta nahitaez erretiratzeko adinetik gorakoa ez izatea, eskaerak aurkezteko epea amaitzerakoan.

d) 2618/1966 Dekretuaren arabera Saxofoi espezialitateko Erdi Mailako Irakasle titulua izatea edo indarrean dagoen legediaren arabera baliokide den titulua edukitzea, edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horien homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki behar da.

e) Lanpostuko zereginak normaltasunez egitea eragozten duen gaixotasunik edota akats fisikorik zein psikikorik ez izatea. Kontratua sinatu aurretik, enpresako medikuak osasun-azterketa bat egingo dio, osasun-egoera onean dagoen eta lanpostuko eginkizunak betetzeko gai den egiaztatzeko.

f) Diziplinako espediente bidez Estatuaren, Erkidego Autonomoen edo udal entitateen zerbitzutik baztertua ez izana, edota funtzio publikoan aritzeko desgaituta ez egotea.

g) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko auzi-bideetan sartuta ez egotea, Administrazio Publikoetan ari diren Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitakoaren arabera, betiere bateraezina den kargu publikoren bat edo jarduera pribaturen bat gauzatzen dutenek aukeratzeko daukaten eskubideari kalterik egin gabe.

h) Sexu-izaerako delituen zigor-aurrekaririk ez izatea; betekizun hori justifikatzeko, Justizia Ministerioak emandako sexuizaerako delituen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

i) Euskarako 3 hizkuntza-eskakizuna (C1 azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera) egiaztatzea, bai hautapen-prozeduran egingo diren probak gaindituz, bai indarrean dagoen araudian zehazten diren agirien bidez. Horretarako, izangaiek eskaeran eman beharko dute egoera horren berri, eta ziurtagiriaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua erantsi.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabide bidez agerrarazi behar dute hori (eredu ofizial eta normalizatuari egokiturik); udal web orrian (www.beasain.eus) edota Herritarren Harrera Bulegoan Igunea (Loinazko San Martin Plaza, 1. Plaza azpia, 20200 Beasain) jaso daiteke eskabidea. Aipatu eskabidea Alkate jaunari zuzenduko diote.

Herritarren Harrera Bulegoan aurkeztuko dira eskabideak edo urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran.

Deialdia
Gaiak:

GAI ESPEZIFIKOAK

1. Saxofoiaren historia orokorra: jatorria eta aurrekariak. Bilakaera historikoa, sorreratik gaur egun arte.

2. Eraikun tza eskola ezberdinak.

3. Saxofoi modernoa: bere elementu bereizgarrien deskribapena.

4. Mantentze lanak, kontserbazioa eta osagarriak.

5. Instrumentua aukeratzeko funtsezko alderdiak.

6. Saxofoia soinu-hodi gisa.

7. Instrumentuaren soinu ezaugarriak. Haizezko instrumentuetan soinua sortzeko printzipio fisikoak. Soinua sortzeko moduaren ondoriozko berezitasunak. Bibratoa.

8. Afinazioa. Soinu harmonikoen oinarri teorikoak. Harmoniko naturalak eta artifizialak. Soinua sortzeko forma konbentzionalak eta ez-konbentzionalak.

9. Gorputz-kontzientziazioko teknikak: erlaxazio fisikoa eta mentala, kontzentrazioa, jarrera-ohiturak, arnasketa, kontrol eta bistaratze mentala, beldur eszenikoa. Saxofoiaren teknikarekin lotutako alderdi anatomiko eta fisiomekaniko garrantzitsuenak. Gorputza eta instrumentua kokatzea.

10. Saxofoiaren teknika: Funtsezko printzipioak.

11. Instrumentista eta pedagogo handien teknika garatzeko ekarpena.

12. Eskolen bilakaera eta haize instrumentuen metodo espezifikoak. Eskolen ikuskera estetiko, teoriko eta teknikoen azterketa konparatiboa.

13. Metodoak, ikasketa bildumak, ariketak eta bestelako material pedagogikoak. Teknikaren alderdiak ikasteko duten erabilgarritasuna baloratzea. Instrumentuarekin eta haren didaktikarekin lotutako bibliografia espezializatua.

14. Saxofoiaren errepertorioa: estiloak eta notazioa. Taulak, transkripzio eta edizioirizpideak, ezaugarriak.

15. Saxofoia Jazzean: Errepertorioaren ezaugarriak eta interpretazioa.

16. Instrumentuaren hastapenerako sistema metodologiko garrantzitsuenen deskripzioa eta azterketa konparatua. Hasierako errepertorioa hautatzeko irizpide didaktikoak.

17. Talde-praktika oinarrizko mailetan. Jarduera kolektiboak maila honetan programatzea: Errepertorioa, instrumentuari buruzko kontzeptuak, taldeko interpretazio-teknika, entzumena, inprobisazioa eta beste alderdi batzuk.

18. Talde praktika lanbide irakaskuntzetan. Jarduera kolektiboak maila honetan programatzea: Errepertorioa, instrumentuari buruzko kontzeptuak, taldean interpretatzeko, entzuteko, inprobisatzeko, lehen begiratuan irakurtzeko eta beste alderdi batzuetarako teknika. Errepertorioa aukeratzeko irizpide pedagogikoak.

19. Irakaskuntza profesionaletan errepertorioa hautatzeko irizpide didaktikoak.

20. Sormena eta haren garapena. Instrumentuen garapenaren alderdi guztietara aplikatutako sormena: teknika, adierazteko edo komunikatzeko gaitasuna, musika-adimena eta nortasun artistikoa.

21. Espiritu ekintza ilearen garapena: Espiritu ekintzailea biltzen duten ezaugarriak, trebetasunak, jarrerak eta balioak.

22. Ikasteko autonomia lantzeko eta garatzeko metodoak. Ikasleak musika-testuaren zailtasunei dagozkien irtenbideak aurkitzeko duen gaitasuna garatzea. Estrategia egokiak.

23. Inprobisazio printzipioak instrumentuan: Baliabideak, materialak eta prozedurak. Inprobisazio gidatua edo askea.

24. Saxofoi multifonikoa: Soinu ezaugarriak, harmonikoak eta frullato efektuak, multifonikoak, erresultanteak, etab.

25. Saxofoiaren familiako instrumentuak. Ezaugarriak.

26. Arnasketa. Arnas aparatuaren deskribapena. Aire-zutabea sortzea eta instrumentuari egokitutako konpresioa egitea.

27. Instrumentua kokatzea. Ahokoa: Ezpainak jartzea eta soinua igortzea: aurpegiko muskuluak, mihia eta abar erabiltzea.

28. Artikulazioak: Legatoa, staccatoa, etab. Azentuazioa, horren guztiaren eta esaldien arteko erlazioa eta estilo desberdinak.

29. Saxofoia abangoardiako musikan. Soinu efektuak. Grafiak. Inprobisazioan hizkuntza eta notazio berriak erabiltzea.

30. Bat-bateko irakurketa. Teknikak, estrategiak, analisi aplikatua, metodoak.

31. Memoria. Memoriaren hezkuntza, barne-entzumena eratzeko eta pixkanaka garatzeko oinarri gisa. Zentzumen-memoria. Memoria motak. Memoria erabiltzeko faktoreak. Memoria ezinbesteko elementua da instrumentuaren azterketa osatzen duten alderdietan. Buruz ikasteko teknikak.

32. Musika kultura ondare historiko-artistiko gisa. Musikak korronte estetikoekin eta gainerako arteekin duen harremana. Irakaslearen erantzukizuna, egungo belaunaldiei eta etorkizuneko belaunaldiei baloratzean, zaintzean eta transmititzean.

33. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, instrumentuaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari aplikatuta. Musika-softwarea erabiltzearen eta Interneteko baliabideak hautatzearen garrantzia.

34. Big Band: Ezaugarriak eta errepertorioa.

35. Klaseak bideo-konferentziaz egiteko aukera desberdinak.

36. Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoa.

37. Musika Eskolei buruzko 289/92 Dekretua.

38. Beasaingo Udal Loinatz Musika Eskolako Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudia.