Peoi
Bizkaia
— Langile buaruaren menpe, eskulanak egin, autonomia apur batekin, espezialitate ezberdinen inguruko jakintza izan behar du.
— Laguntza lanak.
— Materiala ekartzen du, eskilarak, lan tresnak biltegitik ekartzen ditu.
— Egin beharreko muntaietan parten hartzen du, bere laguntza eskainiz.
— Materialak kargatu eta deskargatu egiten ditu, sakak, hesiak.
— Materialak prestatu eta eraman.
— Espezialistari dagozkion lanak egiten ditu, pikatu, industatu, bota, ubakiak egin…
— Makina ezkerdinak garraiatu, altzariak eta lan tresnak ere.
— Aldamioak eraiki eta jaso.
— Obra hondakinak jaso.
— Ekimen pubiko eta edozein eratako muntaiak eratu eta jaso.
— Herriko higigarriak aldatu eta konpondu.
— Arketen aldaketa eta konponketa.
— Kamioiak eta fungoneten noizbehinkako gidaritza eta obretako makinen erabilera.
— Langileburuaren agiduak bete.
— Lana ongi kudeatzeko erabiltzen den tresneria erabili.
— EPIS eta uniforme sistemen erabilera.
— Bere menpe dagoen lan tresnen garbiketa eta kontserbazioa.
— Bere gainetik diren karguen esanak bete, bere lañaren baitan diren funtzioak betez.
Eskola-ziurtagiria izatea, edo eskola-graduatuta, edo baliokidea, edo instantzia aurkezketeko epea amaitu baino lehen eskubideak ordainduta izatea. Atzerritar titulu akademikoetan, homologazioa ziurtatzen duen egiaztagiria izan behar da.
Euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna
a) Espainiako nazionalitatea izatea, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.
b) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, ez gainditzea nahitaezko erretiro-adina.
c) Eskola-ziurtagiria izatea, edo eskola-graduatuta, edo baliokidea, edo instantzia aurkezketeko epea amaitu baino lehen eskubideak ordainduta izatea. Atzerritar titulu akademikoetan, homologazioa ziurtatzen duen egiaztagiria izan behar da.
d) B gidabaimena edo baliokidea izatea.
e) Gaitasuna: zereginak garatzeko gaitasun funtzionala izatea; hala, jarrera psikofisiko egokia behar da eta gaitasunak edo desgaitasunak lan-poltsa egituratzeari begira plaza dagokion lanpostuaren funtzio eta zereginak ohiz burutzeko bateragarria izan beharko du. Nolanahi ere, hori Udal Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute.
f) Gaikuntza: edozein Administrazio Publiko edo Konstituzio eta Erakunde Autonomoetako Estatutu Erakunderen zerbitzutik ez zaio atera diziplina-espedientearen bitartez eta funtzionarioen gorputz edo eskalen barruan ez du lege-ebazpenez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik.
g) Administrazio publikoen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunaren arloan indarreko arautegiarekin bat, ezintasun edo bateraezintasunaren legezko arrazoiren batean ez da murgildua egongo. Dena den, jada kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenen kasuan, legezko arauek aipatzen duten aukera-eskubidea erabil dezake.
h) Euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea duela egiaztatzea, ezinbestekoa lanpostua betetzeko. Ezagutza egiaztatzeko bi gauza egin ahal dira:
— Eskaria aurkezterakoan edo prozesuaren edozein momentuan, 42/2012 Dekretuan, apirileko 3koa, agertzen diren gaitasun ziurtagiriren bat aurkeztea.
— Hautatze-prozesuan egingo den ariketa gainditzea.
Eskaerak Gorlizko udalaren Erregistroan, 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera, emango den eredu ofizial eta arautura egokituko dira. Eredua Udalaren web orrian eskuragarri egongo da ere. (http://www.gorliz.eu/).
Lehiaketa-oposizioan onartzea eskatuz eskabideak Gorliz Udaleko alkate/udalburuari zuzenduko zaizkio.
Eskabideak behar bezala beteta aurkeztuko dira Gorlizko Udalaren erregistro nagusian gehienez hogei (20) egun baliodunen epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Era berean, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aipaturiko administrazio publikoen erregistroetan aurkeztu ahal izango dira. Gorlizko Udaleko alkate/udalburuari zuzenduko zaizkio, eta dagokion funtzionarioak datatu eta zigilatu beharko ditu eskaerak aurkezteko epearen barruan.
Azterketetako galderen erantzunak eman beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean indarrean dagoen legeriaren arabera.
1. gaia: Igeltserotza: peoiaren zereginak. Tresnak eta eskuzko erramintak: erabilera, garbiketa, zainketa eta mantentzea. Aingurak (igeltsua, zementua, karea: definizioa). Aridoak, adreiluak: definizioak eta motak. Aglomeratuak (mortero sinpleak, hormigoizko masa eta hormigoi armatua).
2. gaia: Elektrizitatea: jakintza orokorra. Tresnak eta eskuzko erramintak: erabilera, garbiketa, zainketa eta mantentzea. Zereginak.
3. gaia: Arotzeria: jakintza orokorra. Tresnak eta eskuzko erramintak: erabilera, garbiketa, zainketa eta mantentzea. Zereginak.
4. gaia: Iturgintza: jakintza orokorra. Tresnak eta eskuzko erramintak: erabilera, garbiketa, zainketa eta mantentzea. Zereginak.
5. gaia: Gorliz: udalerriaren inguruko ezagutza. Mapa eta kaleak.
6. gaia: Laneko Arriskuen Prebentziorako 1995ko azaroaren 8ko 31/1995 Legea. Definizioak (4. artikulua. Lan arriskuen aurka babesteko eskubidea. Prebentziorako ekintza printzipioak (14 eta 15. artikuluak).
7. gaia: Langile publikoen eskubideak. Banakako eskubideak. Kolektiboki gauzatzen diren eskubide indibidualak. (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena, 14 eta 15. artikuluak).
8. gaia: Langile publikoen betebeharrak. (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, EPOEko 52, 53 eta 54 artikuluak).
9. gaia: Negoziazio kolektiboan jarduteko, ordezkariak izateko eta instituzioetan parte hartzeko eskubidea. Biltzeko eskubidea. Printzipio orokorrak. Langile lan-kontratudunen negoziazio kolektiboa, ordezkaritza eta parte-hartzea. (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, EPOEko 31 eta 32 artikuluak).
10. gaia: Martxoaren 22ko 3/2207 lege organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun erangigarrirako. Legearen xedea. Aplikazio-esparrua. Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa. Administrazio publikoen jardute-irizpideak. (1., 2., 3. eta 51. artikuluak).
11. gaia: Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
12. gaia: Espainiako Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolaketa: printzipio orokorrak. Toki-administrazioa.