Peoi espezialista
Araba
ERANTZUKIZUN ETA EGINKIZUN NAGUSIAK (hemen adieraziko dira lanpostuan dagoen pertsonak erantzukizun esparru bakoitzerako zehaztu diren adierazleetara iristeko bete behar dituen zeregin nagusiak; ez da zerrenda murriztaile edo mugatzailea, eta, beraz, dokumentuan jaso gabeko beste batzuk gehitu litezke).
Peoi guztiek berezko dituzten eginkizunak
— Obrak, esku-hartzeak eta lorezaintza-lanak egikaritzea Obretako buruaren edota ofizial baten ikuskaritza izanda eta haien aginduei jarraikiz.
Zuhaitzak landatzeko zuloak egitea, soropila moztea eta ureztatzea.
Lorategiak garbitzea eta hostoak biltzea.
Zuhaitzak eta zuhaixkak moztea eta adarrak jasotzea.
Hesolak ipintzea zuhaitzik gazteenei.
Lurra mugitu eta prestatzea loreak eta zuhaixkak landatzeko.
Ongarritzea.
Bere espezialitate-eremuko beste edozein lan tekniko egitea nagusi hierarkikoek hala eskatzen diotenean.
— Egin beharreko obra, esku-hartze eta lanen osagarri diren bestelako zereginak betetzea, nagusi hierarkikoek eskatzen diotenean.
Biltegiko materialak, eskailerak, tresneria, etab. garraiatzea.
Elementuak muntatzeko laguntza ematea.
Zamalanak egitea material, zaku eta hesiekin.
Materialak prestatu eta garraiatzea.
Zangak zulatu, induskatu, eraitsi eta egikaritzea.
Makineria, altzariak, erremintak, etab. garraiatzea.
Aldamioak jaso eta batzea.
Obra-hondakinak jasotzea.
Beste edozein espezialitate-eremuko beste edozein lan tekniko egitea nagusi hierarkikoek hala eskatzen diotenean.
— Oro har, ikuskizun eta ekitaldi publikoetarako elementuak garraiatu, muntatu eta desmuntatzea.
— Obra eta Zerbitzuen Brigadaren materialak, tresnak eta ekipamenduak erabiltzea eta erabiltzeko baldintza egokietan edukitzea.
Lana egiteko beharrezkoa den tresna, makineria eta ekipamendu oro erabili eta maneiatzea.
Bere kargura duen materiala kontrolatzea, kontserbatzea eta prebentziozko mantentze-lanak egitea.
— Obra eta Zerbitzuen Brigadako ibilgailuak eta makineria guztia maneiatu eta mantentzea (kamionetak, furgonetak, dumperra, etab.).
— Nagusi hierarkikoek esleitzen dioten eta beharrezkoa den beste edozein baso-lan egitea.
— Udal-eraikin eta –instalazioak irekitzea eta ixtea, beharrezkoa denean.
Alarmak konektatu eta deskonektatzea.
Instalazioak ixtean, argiak, alarmak eta gainerako elementuak behar bezala itzalita geratzen direla ziurtatzea.
— NBE-ak nahiz uniformea erabili eta mantentzea.
— Eguneko lan-parteak egitea, baita, oro har, haren nagusi hierarkikoek eskatzen dioten beste edozein dokumentu ere.
— Instalazioen mantentze-lanei, obren egikaritzeari, esku-hartzeei, hilerriari eta abarrei dagokienez gerta litezkeen larrialdiak kudeatzea, beharrezko baliabideak erabilita.
— Udalaren eta bere beharren hobekuntza sustatzea eta horretan parte hartzea, hobetzeko balio dezakeen edozein ekintza edota aldaketa proposatuta.
— Udaleko gainerako langileekin lankidetzan aritzea zereginak metatzen direnean, langileak falta direnean edota langileak gaixotzen direnean.
— Arloetatik esleitu dakiokeen beste edozein eginkizun betetzea, betiere, bere lanpostuarekin eta kategoriarekin lotua badago.
Mantentze-lanetako peoien eginkizunak.
— Obrak, esku-hartzeak eta mantentze-lanak egikaritzea Obretako buruaren edota ofizial baten ikuskaritza izanda eta haien aginduei jarraikiz.
Brigadaren lanetan laguntzea, hala matxurak hautematen, nola horiek konpontzen.
Esleitzen zaizkion igeltserotza-, margotze-, elektrizitate- eta iturgintza-lanak egitea, besteak beste.
Zangak irekitzea, hodiak azaleratzea, hodiak eta balbulak desmuntatzea, etab.
Jarioak hautematen laguntzea.
Bide publikoan zirkulazio-seinaleen diskoak ipintzea.
Luminariak, erreluktantziak, hariteria, gailuen konexioak, etab. ordeztea.
Bere espezialitate-eremuko beste edozein lan tekniko egitea nagusi hierarkikoek hala eskatzen diotenean.
Hilerriko peoien eginkizunak.
— Udal-hilerrian obrak, esku-hartzeak, mantentze- nahiz lorezaintza-lanak, hobiratzeak, desobiratzeak, eta instalazioen garbiketa-lanak egitea.
— Herritarrei laguntzea hilerriaren funtzionamenduari buruzko informazioa emanda.
— Udal-hilerria zabaldu eta ixtea.
DBH-ko titulua, eskola-graduatua, Lanbide Heziketa 1 edo titulu baliokidea eduki beharko da.
Derrigorrezko 1. hizkuntza-eskakizuna.
a) Zirkunstantzia hauetako bat gertatzea:
— Europar Batasuneko herritarra, Europar Batasuneko herritar baten ezkontidea (zuzenbidez banandua ez badago) edo Europar Batasuneko herritar baten edo haren ezkontidearen semea edo alaba izatea (zuzenbide banandua ez badago), hogeita bat urtetik beherakoak edo nagusiagoak izanda mendekoak badira, hori guztia, urriaren 30eko Legegintzako Errege Dekretuaren, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onestekoaren 57. artikuluarekin bat.
— Langileen zirkulazio librea ahalbidetzen duten, Europar Batasunak izenpetu dituen eta Espainiak berretsi dituen nazioarteko itunen aplikazio-esparruaren barruan egotea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala dagokionean, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adinetik gorakoa ez izatea.
c) Behar besteko gaitasun funtzionala izatea lanpostuari dagozkion atazak betetzeko.
d) Diziplinako espediente bidez zerbitzutik kenduta ez egotea, herri administrazioei edo konstituzio-organoei nahiz autonomia-erkidegoetako estatutu-organoei dagokienez, eta ebazpen judizialaren arabera erabateko desgaikuntzarik edo desgaikuntza berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ezta funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko ere. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.
e) Instantziak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen den titulazioaren jabe izatea edo hori eskuratzeko baldintzetan egotea, eta oinari espezifikoetan xedatzen diren gainerako betekizunak beteak edo betetzeko moduan izatea. Atzerrian lortutako titulazioak dauzkaten izangaiek beharrezko baliozkotzea egina dutela edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatu ahal izateko kredentziala dutela egiaztatu beharko dute.
f) Indarrean dagoen araudiarekin bat, ezintasun- edo bateraezintasun-kausarik ez izatea.
g) Hautatze-prozesu bakoitzerako ezartzen diren bestelako betekizun espezifikoak, deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoei jarraikiz.
B motako gidabaimena ere eduki beharko dute
Hautatze-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek udal webgunean https://www.laudio.eus/eu eskuragarri dagoen eskabide elektronikoa bete eta aurkeztu beharko dute, edo Laudioko udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ-ra) joan, bertan bete eta aurkezteko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten diren lekuetan ere aurkeztu ahalko dira eskabideak.
1. gaia. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Hatsarre orokorrak. (1etik 9ra bitarteko artikuluak). Oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak. Eskubideak eta betebeharrak (10etik 52ra).
2. gaia. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolaketa. Hatsarre orokorrak (137tik 139ra bitarteko artikuluak). Tokiko administrazioaz (140tik 142ra bitarteko artikuluak).
3. gaia. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna. Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa (1etik 3rako artikuluak, 7. artikulua eta 17tik 20ra bitartekoak).
4. gaia. Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Lan Arriskuak Prebenitzekoa. (1etik 4ra bitarteko artikuluak eta 14tik 19ra bitartekoak).
5. gaia. 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzekoa: II. titulua. Udalerria (11tik 27ra bitarteko artikuluak).
6. gaia. Laudio: Udalerriari buruzko ezagutza orokorrak. Mapa eta kale-izendegia. Ekipamendu eta zuzkidura publikoen kokapena Laudio udalerrian.
7. gaia. Kale-garbiketako eta hondakin-bilketako udal-ordenantza (1etik 6ra bitarteko artikuluak, eta 16tik 21era bitartekoak).
8. gaia. Igeltserotza-lanak: peoien lanak. Eskuko tresna eta erremintak. Aglomerazioak. Agregakinak, adreiluak: definizioa eta motak. Aglomeratuak.
9. gaia. Elektrizitate-lanak: peoien lanak. Eskuko tresna eta erremintak.
10. gaia. Lorezaintza-lanak: peoien lanak. Eskuko tresna eta erremintak. Landareen oinarrizko atalak. Landareen oinarrizko prozesuak. Txerto, belauntze eta aldaxka mota desberdinei buruzko oinarrizko ezagutzak.
11. gaia. Garbitze-lanak: peoien lanak. Garbitze lanetarako eskuzko tresna, produktu eta erreminta.
12. gaia. Margotze-lanak: peoien lanak. Eskuzko tresna eta erremintak.
13. gaia. Zurgintza-lanak: peoien lanak. Eskuzko tresna eta erremintak.
14. gaia. Iturgintza-lanak: peoien lanak. Eskuzko tresna eta erremintak.
15. gaia. Hiri-altzariak: motak eta konpontze-lan ohikoenak.