Operadorea
Bizkaia
1. Esleitutako prozesuaren edo prozesuen instalazioak modu eraginkorrean erabiltzea.
2. Lanerako arauak betetzea, bai orain dauden prozeduretan ezarrita daudenak, bai hierarkiaren bidez ezartzen direnak.
3. Esleitutako prozesu bakoitzerako markatzen diren eragiketa-datuen erregistroak betetzea, baita noizean behin eskatzen diren erregistroak ere.
4. Erreaktiboak, olioak, koipeak eta abar birjartzea, jarraibide teknikoak betez, beharrezkoak diren prozesuen funtzionamendurako.
5. Ustiapenaren azpiproduktuak jasotzea, gero horiek hustu eta kudeatu daitezen, ezartzen diren jarraibideen arabera.
6. Makinen egoera aldian behin egiaztatzea, tresna egokiekin, ezarritako maiztasunarekin eta arauekin, hala agintzen zaionean.
7. Esleitutako prozesuetako instalazioak agindutako garbiketa eta segurtasun baldintzetan mantentzea.
8. Bide hierarkikotik jakinaraztea esleitutako prozesuetan ikusten diren anomaliak.
9. Mantentze-lanak egiteko behar den koordinazioan laguntzea eta gai horretan esleitzen zaizkion lanak egitea.
10. Lan-arriskuen prebentziorako ezarritako prozedurak betetzea.
11. Txanda-aldaketetan txanda-protokoloa betetzea, halakorik dagoenean.
12. Ur-laginak hartzea eta dekantagailuen lohi-kontzentrazio mailak aztertzea, horrela, araztegian jasotzen eta tratatzen den uraren baldintzak zehaztea ahalbidetuko duten datuak biltzeko asmoz.
13. Erreaktiboak deskargatzeko eta gordetzeko maniobrak egitea, segurtasun-baldintzak betez uraren tratamenduan erabiliak izateko prest egon daitezen.
14. Kloro-edukiontziak aldatzeko maniobrak egitea (garabi-zubiaren bidez), instalazio horien eta beste erreaktibo eta substantzia arriskutsuen biltegiratzeari eta dosifikazioari lotutako instalazioen jarraipena eginez, modu horretan substantziak kalitate- eta segurtasun baldintza onenetan biltegiratzen direla bermatzeko.
15. Txandako elektromekanikariak agindutako zereginak egitea, gorabehera baten ondoren ekipo elektrogenoak martxan jartzeko eta araztegia berrarmatzeko prozesuak betetzeko, horrela, instalazioak uneoro funtzionamenduan daudela bermatzeko.
16. Araztegiaren mekanismoak, instalazioak eta inguruak garbitzea, baita ur gaineko elementuak kentzea ere, zentroa osasun- eta higiene-baldintza ezin hobeetan mantentzeko.
17. Presio-iragazkiak hautatzeko eskuzko maniobrak egitea, baita automatikoki hautatutakoen jarraipena egitea ere, nagusiek araztegia ustiatzeko ezarritako plangintza betetzeko.
18. Lanpostu berean lanean hasten diren lankideak prestatzea.
19. Operazio berezietan, hala nola mantentze-lanetan eta obrekiko interakzioan, beharrezkoak izan daitezkeen maniobrak egitea.
20. Bere lanbide-taldeari dagozkion gainerako zereginak egitea.
Lehen mailako lanbide-heziketa (LH1), Elektrizitatea eta elektronika / Fabrikazio mekanikoa / Mantentze-lanak eta ekoizpen-zerbitzuak / Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lanak / Kimika
Derrigorrezkoa ez den hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak. Hizkuntza-eskakizunen egiaztapena meritu moduan puntuatuko da.
a) Europako Batasuneko edozein estatu kidetako naziotasuna izatea edo, bestela, Europako Batasunak sinatutako eta estatu espainolak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko naziotasuna izatea. Era berean, Europako Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, beti ere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, beti ere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, beti ere legezko egoitza espainiar estatuan baldin badute.
b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan-kontratua sinatu aurretik epaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun-azterketa egin ondoren. Osasunazterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da. Hautaketa-prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun-azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa-prozesua amaitu arte itxaron beharrean.
c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute erretiratzeko arauzko adin arrunta eduki. Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.
d) Kasuan kasuko lanposturako eskatutako titulazioa izan beharko dute edo titulazioa jasotzeko eskubideak izan beharko dituzte ordainduta. Atzerriko titulazioei dagokienez, homologatuta dagoela egiaztatzen duen egiaztagiria izan beharko dute. Goi mailako unibertsitate titulua (lizentziatua, arkitektoa, ingeniaria) eskatzen duten deialdietan, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako Unibertsitateko master gradu tituluak indarreko legediak ezarritako baliokidetasuna izango du, plaza bakoitzarentzat adierazitako titulazioarekin. Erdi mailako unibertsitate titulua (Unibertsitateko diplomatua, arkitekto teknikoa edo ingeniari teknikoa) eskatzen duten deialdietan, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako Gradu tituluak indarreko legediak ezarritako baliokidetasuna izango du, plaza bakoitzarentzat adierazitako titulazioarekin. Horretarako Goi mailako titulu ofizialei dagokienez kualifikazioen espainiar esparruan (MECES) eta kualifikazioen europar esparruan (MEC) ezarritako maila baliokideak aplikatuko dira. e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute. Atzerritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.
f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.
g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa-prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte.
Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira webgune honen bidez: https:\\ope.consorciodeaguas.eus.
Aukera gisa, paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan:
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa Done Bikendi kalea 8, ALBIA I eraikina, beheko solairua 48001 Bilbo
1. ATALA - PRESETAKO LANAK
1. gaia: Presak. Funtzioa eta motak. Presen ustiapena definitzen duten maila bereizgarriak Hustubide organoak: motak eta funtzioak. Hainbat erabileratarako pilatutako ur bolumenen mugaketa. Presen instrumentazioa eta auskultazioa. Azpipresioa eta drainatze-sarea. Presa bat operatzea eta zaintzea egoera normaletan eta uholde egoeretan. Larrialdi-egoerak presetan eta jarduketa irizpideak.
2. gaia: Zentral hidroelektrikoak. Zentral hidroelektriko bat osatzen duten atalak. Ur-jauzi gordina, garbia eta eraginkorra kontzeptuak. Presa martxan jartzeko eta eteteko prozesuak eta horien koordinazioa. Zentral hidroelektriko bat mantentzea.
2. ATALA - EDATEKO UREN TRATAMENDUTEGIEN ERABILERA
3. gaia: Potabilizazio-prozesua: Aurretratamendua. Koagulazioa, malutapena eta dekantazioa. Harea bidezko iragazketa. Ikatz aktibo bidezko iragazketa. Tratamenduaren osteko prestaketa eta desinfekzio-tratamenduak. Oxidatzaile motak, abantailak eta eragozpenak. Lohien tratamendua: prozesua, deshidratazioa, kudeaketa eta balorizazioa. Edateko uraren kalitatea eta parametro nagusiak: Aplikatu beharreko legeria, uhertasuna, solido esekiak eta disolbatuak, eroankortasuna, pHa, oxigeno disolbatua, gogortasuna, alkalinotasuna, hondar kloro librea eta triahalometanoak. Erreaktiboak: motak, erabilerak eta dosifikazioa.
3. ATALA - HONDAKIN-UREN ARAZTEGIEN ERABILERA
4. gaia: Aurretratamendua. Lehen mailako dekantazioa. Tratamendu biologikoa. Bigarren mailako dekantazioa. Hirugarren mailako tratamendua. Lohien tratamendua. Trinkotzea. Lehortzea. Errausketa. Fluidizatutako geruzadun labe batean energia berreskuratzea eta lurrun-turbinen bidez energia elektrikoa sortzea. Usainen tratamendua.
4. ATALA - ELEKTRIZITATEA, NEURTZEKO TRESNAK ETA AUTOMATIZAZIOA
5. gaia: Neurtzeko tresnak eta kontzeptuak. Tenperaturak, emariak, bolumenak, uhertasuna. Termometroak, termopareak, emari-neurgailuak, penduluak, estentsometroak eta klinometroak, etab.
6. gaia: Instalazio elektrikoak: Transformazio-zentroak, goi-tentsioko gelaxkak, transformadoreak, PLC bidezko indar-, maniobra- eta kontrol-koadroak.
7. gaia: Automatizazioa: automatak, kontrol lokala eta zentrala, komunikazio-sistemak. Teleagintea eta telekontrola: prozesua scadan bistaratzea, gorabeheren tratamendua.
5. ATALA – EZAGUTZA OROKORRAK
8. gaia: Lan arriskuen prebentzioa. Defentsak eta babesak. Ordena eta garbiketa. Langileen garraioa. Arriskuen ebaluazioak. Norbera Babesteko Ekipamenduak. Espazio itxietan lan egitea.
9. gaia: Saneamenduaren prozesua. Tratamenduaren ohiko prozesuaren definizioa. Instalazioaren elementuen eta beren zereginaren deskribapena. Alderdi teknikoen definizio orokorra. Antolaketa alderdien definizioa. Eragiketa nagusiak.
10. gaia: Hornidura-prozesua. Horniduraren ohiko prozesua definitzea. Instalazioaren elementuen eta beren zereginaren deskribapena. Alderdi teknikoen definizio orokorra. Antolaketa alderdien definizioa. Eragiketa nagusiak.
11. gaia: Luzera, azalera, bolumen, presio eta kontzentrazio unitateen kalkulua.