Liburuzain
Gipuzkoa
— Bilduma osatzea: Hautatzea eta eskuratzea: hautatzeko prozesu teknikoa, eskuratzeko prozesu teknikoa, eskuratzearekin eta truke egitearekin, eta dohaintzak jasotzearekin zerikusirik duten laguntzaileen zereginak gainbegiratzea.
— Bilduma antolatzea: Dokumentuak katalogatzea eta sailkatzea, autoritateen sarrerak eta gaien, egileen eta izenburuen indizeak berraztertzea, eta dokumentuak liburutegi sailak hartutako nazioarteko arauen arabera birkatalogatzea.
— Bilduma biltegiratzea eta ordenatzea: liburutegiko teknikari laguntzaileek egindako ordenazioa berraztertzea, hondatutako materialak liburutegitik kentzea eta funtsak gordailuetara baztertzea.
— Informazioa hedatzea: liburutegiko laguntzaileek egindako zirkulazio lana gainbegiratzea, erabiltzaileari behar duen informazioa ematea bibliografiari eta erreferentziei buruz, liburutegian dauden funtsen bitartez edo Internet zein beste datu base batzuk kontsultatuz, web orriaren edukiak mantentzea, eta irakurketa gidak eta dosierrak egitea. Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztien estatistikak egitea.
— Liburutegia eta haren zerbitzuak dinamizatzeko jarduerak antolatzea eta egitea, eta, horretarako, beste gizarte eta kultur eragile batzuekin harremanetan jartzea eta gainerako zerbitzuekin koordinatzea.
— Mailegu zerbitzuaz arduratzea eta hura gainbegiratzea (banakoa, kolektiboa eta liburutegi artekoa).
— Indarreko araudia aplikatzearekin zerikusia duten egoerei erantzutea eta konponbidea aurkitzea.
— Bilduma digitalak garatzen eta mantentzen laguntzea.
— Liburutegi sailaren sare sozialak mantentzen laguntzea.
— Datu base bibiografikoak mantentzea eta eguneratzea.
— Erabiltzailearen eskuetan dauden ekipamenduen funtzionamendu eta erabilera ona kontrolatzea.
— Zerbitzuek sortutako sarrerak kontrolatzea eta eraikina irekitzeaz eta ixteaz arduratzea.
— Bestalde, agintzen dizkioten zeregin guztiak betetzea, lanpostua eskuratzeko eta betetzeko eskatutako kualifikazioarekin bat datozenak, lehen aipatutakoei kalterik egin gabe.
Sartzeko eskatzen den titulazioa: Gradua (Meces 2), diplomatura edo hauen baliokidea.
Euskara Maila: Europako Marko bateratuko C1 maila.
a. Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea edota, Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bat aplikatze aren ondorioz, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion estaturen bateko nazionalitatea izatea.
Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duen edonoren ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baldin eta legez banandua ez badago; bai eta haren ondorengoek eta haren ezkontidearenek ere, baldin eta bi ezkontideak legez bananduak ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiago badute edota, zaharragoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b. 16 urteak beteta izatea eta adinagatik nahitaez erretiratzeko adina ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
c. Titulazioa: eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako oinarri espezifikoetako adierazten diren tituluak edukitzea edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Ikasketa agiria atzerrian lortua bada, Hezkuntza Ministerioak hura onartzeko emandako agindua ere aurkeztu beharko da edo, bestela, homologatua dagoela egiaztatzen duen agiria.
d. Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea. Hala dela egiaztatzearren, osasun azterketa egingo zaie izangaiei kontratatatu baino lehen.
Hori guztia, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzeari kalterik egin gabe.
Ezgaitasuna dutenentzako gordetako lanpostuetara jo nahi duten izangaien kasuan, Epaimahai Kalifikatzaileak beharrezkoa dela uste badu, izangaiei mediku proba eta azterketak egiteko aukera izango du, prozesua bukatu baino lehen ere. Proba eta azterketak hartarako izendatutako aditu edo aholkulariek egingo dituzte eta eskuratu nahi den lanpostuaren eginkizun ohikoak egiteko eskatzen den gaitasun funtzionala duten ikusteko izango dira.
e. Herri administrazioetakoren batentzat lan egitea galarazten dion diziplina espedienterik inoiz jaso ez izana eta funtzio publikoak betetzeko gaitasuna galdu ez izana.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, gaitasuna galdu ez izana edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
f. Inongo bateraezintasun edo ezintasun lege-auzitan sartuta ez egotea, 53/1984 Legeak, Herri Administrazioen zerbitzura lan egiten dutenen bateraezintasunak arautzen dituenak, xedatutakoarekin bat.
g. Oinarri espezifikoetan adierazten den euskarako maila edukitzea edo 7.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
h. Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan aritzeko, bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, hala nola, sexu erasoa eta sexu abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa.
Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan adieraziko da deitutako postua betetzeko betekizun hau exijitzen bada.
Bestelako betebeharrak: — Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtapen negatiboa.
Hauta probetan parte hartu nahi dutenek eskabidea internetez egin beharko dute, www.donostiakultura.eus web orriaren bitartez.
Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da, eskabidea behar bezala beteta eta erantsita. Beste aukera bat da donostia.eus web orriko «Udalaren Lan Eskaintza» atalean izena ematea.
Horren ordez, aurkeztu ahal izango da horretarako emango den eredu ofizial ea normalizatua, Udalinfo zerbitzuko bulegoetan (Donostiako Udalak herritarren arretarako duen zerbitzua), Arroka Plazako 5. zbk., Easo Kaleko 41. zbk., Morlansek Biribilguneko 1. zbk. eta San Martzial Plazako 4. zbk. Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein tokitan ere aurkeztu daitezke.
GAI-ZERRENDA OROKORRA A2 TALDEA
1. Donostia Kultura Enpresa Entitate Publikoaren estatutuak. 2007ko martxoaren 7ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA.
2. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena. 7, 8, 11, 19, 27, 51, 52, 53, 54, 57.4, 60, 61, 83, 92. eta 93-98 artikuluak.
3. 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. 1-16 artikuluak.
4. Donostiako Udalaren langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa. Atariko Tituloa. Lehen Tituloa: 1 Kapitulua. Bosgarren Titulua.
5. 4/2005 Legea, otsai la ren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Atariko titulua. II. Titulua. III. Titulua: II. Kapitulua; IV. Kapitulua.
6. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa. I. Kapitulua; II. Kapitulua; III. Kapitulua; IV. Kapitulua; V. Kapitulua.
7. 3/2018 Lege Organikoa, datuak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. I Titulua. Xedapen orokorrak. II. Titulua: Datuak babesteko printzipioak.
8. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Atariko Titulua. I. Titulua: II. Kapitulua eta III. Kapitulua.
9. 10/1982 Legea, Euskararen Erabilera Normalizatzekoa.
10. Donostia Kultura. Egitura, zentroak eta jarduera. Kontuan hartu behar dira erreferentziako araudian gerora egin daitezkeen aldaketak, deialdi bakoitzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak.
Gaitegi espezifikoa
1. Liburutegia: kontzeptua, bilakaera historikoa, printzipioak eta balioak. Eginkizunak, helburuak eta zerbitzuak. Liburutegi motak.
2. Liburutegi publikoa: kontzeptua, eginkizunak eta zerbitzuak. Txostenak, arauak eta jarraibideak.
3. Donostiako Udal Liburutegia. Donostiako Udal Liburutegien Sarea. Euskadiko Liburutegien Legea eta Euskadiko Irakurketa Sare Publikoa.
4. Bildumaren kudeaketa: funtsen hautaketa eta erosketa. Garbiketa.
5. Bildumaren kudeaketa: bildumen biltegiratzea eta antolaketa. Prebentziozko kontserbazioa eta zaharberritzea.
6. Katalogazioa: katalogazio-printzipioak eta arauak: ISBD. Espainiako katalogazio-arauak, RDA eta FRBR.
7. Hemerotekak: definizioa, funtzioak eta motak. Aldizkako argitalpenen tratamendua: aldizkari digitalen kudeaketa, zerbitzuak.
8. Liburutegiko zerbitzu birtualak. Donostia Kulturaren webgunea. Liburu Dantza bloga. Sare sozialak. Wiki-liburutegiak proiektua.
9. Mailegu zerbi tzua: motak. Automailegua eta RFID teknologia. Liburu elektronikoak mailega tze ko plataformak: eLiburutegia.
10. OPAC: prestazioak, egitura, sarbidea eta bilakaera. Aurkikuntza-tresnak. Liburubila. Katalogo kolektiboak.
11. Digitalizazioa: prozedurak eta estandarrak. Babes digitala. Liburutegiei aplikatutako metadatu nagusiak.
12. Informaziorako sarbide irekia. Abantailak, biltegiak.
13. Erregistro bibliografikoen, agintarien eta fun tsen MARC21 formatua. MARC 21 formatuko erregistro baten historia eta elementuak.
14. Normalizazioa deskribapen bibliografikoan. ISBD eta dokumentuen zenbaki normalizatuak.
15. Sailkapena. Sailkapen motak, sistematikoak eta alfabetikoak. Sailkapen hamartar unibertsala. (SHU).
16. Liburutegi digitalak. kontzeptua eta helburuak. Bilbioteka digitalei buruzko IFLAren manifestua. Liburutegi digital nagusiak. OAI-PMH bil tza ileak. Liburuklik. DonostiaTEKA.
17. Liburuaren eta bibliografiaren historia Euskadin.
18. Euskarazko literatura: historia eta gaurkotasuna, idazle nagusiak, literatur sariak.
19. Emakume idazleak euskal literaturan.
20. Euskarazko haur-literatura: historia eta gaurkotasuna.
21. Bibliografia: definizioa eta helburuak.
22. Liburua eta liburutegiak Antzinaroan eta Erdi Aroan.
23. Inprenta asmatu eta zabaltzea. Inkunableak.
24. Liburua eta liburutegiak XVI. eta XVII. mendeetan.
25. Liburua eta liburutegiak XVIII. eta XIX. mendeetan.