Egoitza elektronikoa

Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Arrantzako eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Arrantzako eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Arrantzako eskala.
Plaza-kopurua:
4
Plaza-banaketa:

Sarbide orokorraren modalitatea: 4

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 4

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 84 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
B
Titulazioa:

Hauek eta hauen baliokide diren titulu guztiak: Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zainketa Antolatzeko goi-mailako teknikaria, Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikaria eta Akuikulturako goi-mailako teknikaria.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (Lanbide Heziketako baliokidetzak).

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da.

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.
    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan B edo C1 taldeko Arrantzako kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,152 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako teknikarien edo Itsasontziko Makinak eta Instalazioak Ikuskatu eta Kontrolatzeko Goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,277 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez ere 40 puntu emango dira.

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) 5 puntu titulu bakoitzeko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik, betiere eskalan sartzeko alegatutako tituluaz bestelakoa bada: Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zainketa Antolatzeko goi-mailako teknikaria, Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikaria, Akuikulturako goi-mailako teknikaria, eta haien baliokide guztiak.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke. (Lanbide Heziketako Baliokidetzak)

b.2 ) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nabigazio, Arrantza eta Itsas Garraioetako goi-mailako teknikarien edo Itsasontziko Makinak eta Instalazioak Ikuskatu eta Kontrolatzeko goi-mailako teknikarien aukeretako karrerako funtzionario izateko edo A arrantza-ikuskatzaile edo B arrantza-ikuskatzaile lan-kontratudun finko izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

 c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.


Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

- 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
- 2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 534 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

1.– 2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa.

2.– 6/1998 Legea, martxoaren 13koa, Itsas Arrantzari buruzkoa.

3.– 3/2001 Legea, martxoaren 26koa, Estatuko itsas arrantzari buruzkoa. Arrantza-sektorearen antolamenduaren eta arrantza-produktuen merkaturatzearen arloko arau-hausteak, 102., 103. eta 104. artikuluak.

4.– Arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren arloko eskumenak: Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketa Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan.

5.– 67/1982 Dekretua, Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuaren antolamenduari buruzkoa. EAEko arrantza-ikuskaritzaren antolamendua. Aplikatu beharreko legeak, eskumenak eta aplikazio-eremua.

6.– Itsaski-bilketa eta algak eta arribazoiak bildu eta merkaturatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko itsaski-bilketaren antolamendua. Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko molusku bibalbioen ekoizpen-eremuen sailkapena. Arrantza eta itsaski-bilketa Euskal Autonomia Erkidegoko biotopoetan eta eremu babestuetan.

7.– Agindua, 2012ko irailaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bitartez, batetik, kudeaketa-plan bat ezartzen da, saiakuntza gisa, Donostiako Igeldoko Itsasargiaren eta Orioko Anarri Tontorraren artean kokatzen den eremuan lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko, eta, bestetik, zenbait debeku ezartzen da lanpernak biltzeko; eta Agindua, 2019ko maiatzaren 7koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena. Honen bitartez, lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen da Gorlizko Billano lurmuturraren eta Bakioko Birjilandaperen arteko itsasertzean.

8.– 198/2000 Dekretua, urriaren 3koa, Itsasoko Kirol-arrantzaren Arautegia onartzeko dena.

9.– 41/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, angularen arrantzari buruzkoa.

10.– 107/2005 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, angularen arrantzari buruzko dekretua aldatzen duena.

11.– EAEn aingira berreskuratzeko kudeaketa-plana.

12.– FAO, ICCAT eta ICES/CIEM. Zer diren eta arrantza guneak.

13.– EB 1241/2019 Erregelamendua, ekainaren 20koa, arrantza-baliabideak kontserbatzeari eta itsasoko ekosistemak neurri teknikoekin babesteari buruzkoa: 1. artikulutik 27.era eta 4. eranskina.

14.– AAA/253/2015 Agindua, azaroaren 17koa, Kantauriko eta ipar-mendebaldeko arrantzategi nazionaleko erroldetako itsasontzientzako kudeaketa-plana ezartzen duena.

15.– 212/2000 Dekretua, urriaren 24koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren itsasbazterrean arrantza-tresna xumeekin egiten den arrantza arautzen baita, azaroaren 30eko 244/2004 Dekretuak aldatua.

16.– 143/2021 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasoko eta ur kontinentaletako turismo-arrantzari, arrantza-erakustaldiei eta marinel- edo arrantza-turismoari buruzkoa.

17.– 1379/2013 EB Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 11koa, arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreko merkatuen antolaketa erkidea ezartzen duena: 1. artikulutik 5.era eta 4. kapitulua.

18.– Kontseiluaren 1224/2009 EE Erregelamendua, 2009ko azaroaren 20koa, arrantza-politika erkidearen arauak betetzen direla bermatzeko Erkidegoko kontrol-araubidea ezartzen duena: 9-31, 58-64, 82-87 eta 92-93 artikuluak.

19.– Arrantzako eta akuikulturako produktuetan kontsumitzaileentzako informazio-transmisioa eta trazabilitatea kontrolatzeko programa nazionala 1224/2009 EE Erregelamenduaren esparruan.

20.– 418/2015 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, arrantza-produktuen lehen salmenta arautzen duena.

21.– Euskal Autonomia Erkidegoan ohikoenak diren merkataritza-espezieak identifikatzea.

22.– Euskal flota, sailkapena, arrantza-modalitateak, banaketa geografikoa, tonaje-tarteak.

23.– Erauzketa-arrantzaren produkzio primariorako higiene-kontrol ofizialaren programa 2021-2025

24.– Akuikulturako Produkzio Primarioaren Animalien Osasunaren eta Higienearen Kontrol Ofizialeko Programa 2021-2025.

25.– 875/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, aisialdirako itsasontziak gobernatu ahal izateko titulazioa arautzen duena.

26.– Ebazpena, 2021eko maiatzaren 12koa, Merkataritza Nabigazioko Zuzendaritza Nagusiarena, aisialdirako itsasontziak gobernatu ahal izateko titulazioa arautzeari buruzko urriaren 10eko 875/2014 Errege Dekretuaren VII. eranskina aldatzen duena.

27.– 201/2004 Dekretua, urriaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoan urpekaritza profesionala arautzeko dena.

28.– Agindua, 2006ko martxoaren 13koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita sakonera txikiko urpekari profesionalaren titulua lortzeko ikastaroari dagokion prestakuntza-programa.