Egoitza elektronikoa

Kirol Zentroko Teknikari

2025/05/16 - 2025/06/12
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
KUP (Donostiako Udalaren mendeko erakunde autonomoaren zerbitzuak)
Lehiaketa:
Kirol Zentroko Teknikari
Lanpostua:
Kirol Zentroko Teknikari
Plaza-kopurua:
11
Plaza-banaketa:
  • Sarbide orokorra 10 plaza.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kupoa: plaza 1. 

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Batxilergoko titulazioa, Teknikari titulua edo baliokidea, edo goragoko beste edozein izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako nahitaezko 2. profila egiaztatzea, dela hautatze-prozesuan bertan egingo diren proben bidez, dela indarrean den araudiari jarraituz eskatutako profila egiaztatzeko edo baliozkotzeko balio duten dokumentuetakoren bat aurkeztuz.

Beste baldintza batzuk:

Hauta probetan parte hartu nahi duen pertsona orok ondoren adierazi diren betekizun orokorrak bete beharko ditu:

  • Nazionalitatez, espainiarra izatea. Era berean, enplegu publikoetara funtzionario gisa sartzeko hauta probetan parte hartu ahal izango dute, espainiarren baldintza berberetan: a) Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarrak. b) Espainiaren eta Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, duten naziotasuna dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta baita ere herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, inoren mende bizi badira. c) Europar Batasunak egin dituen, Espainiak berretsi dituen eta langileen zirkulazio librea dakarten nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartuta dauden pertsonak. Hala ere, a), b) eta c) letretan ezarritako kasuetakoren batean sartuta dauden pertsonek ezin izango dute enplegu publiko hauetara sartu: zuzenean edo zeharka botere publikoa egikaritzen parte hartzea edo Estatuaren edo Administrazio publikoaren interesak babestea helburu duten eginkizunetan parte hartzea dakarten enplegu publikoetara. Halakoetan, enplegu publikoetara sartzeko ezintasuna berariaz jasota geratuko da deialdiko oinarri berezietan.
  • 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epeaamaitzen den egunean. Hala ere, gutxienez 18 urteko adina izatea eskatu ahal izango da agintea erabiltzea dakarten edo osasunerako arriskutsu diren eginkizunak dituzten gorputz eta eskaletara sartzeko. Halakoetan, gutxienez 18 urteko adina izan beharra berariaz jasota geratuko da deialdiko oinarri berezietan.

  • Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da hauta probak gainditutakoan, mediku azterketa eginez. Hautaketa prozesua bukatu baino lehen ere, Epaimahai Kalifikatzaileak libre du, beharrezko dela irizten badio, elbarritasunen bat dutenentzako gordetako lanpostuetara jo nahi duten izangaiei mediku proba eta azterketa batzuk egitea. Proba eta azterketa horiek, hartarako izendatutako aditu-aholkulariek egingo dituzte, eta eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eginkizun ohikoak egiteko eskatzen den gaitasun funtzionala den ikusteko izango dira.
  • Diziplina espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik banatuta ez egotea, eta ebazpen judizial bidez gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, banatu edo gaitasungabetu den kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
  • Eskatutako tituluak izatea; deialdiaren oinarri berezietan adierazitako tituluak, alegia. Hori «Titulazio eskakizunik gabeko talde profesionalak» osatuko dituzten E taldeko lanpostuetarako ezarritakoa gorabehera. Atzerrian lortutako tituluren bat aurkeztuz gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiazta tzen duen ziurtagiria izan beharko da. Azken betekizun hori ez zaie aplikagarri izango lanbide arautuen arloan –Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean– beren kualifikazio profesionala onartu zaien izangaiei. Izangaiei berei dagokie onarpen hori frogatzea.
  • Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan aritzeko, bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, hala nola, sexu erasoa eta sexu abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa. Betekizun hori exijitu beharreko hautaketa prozesuetan, berariaz aditzera emango da oinarri berezietan.
  • Oinarri berezietan hauta proba bakoitzerako eskatzen den beste ezein betekizun, baldin eta, betiere, deialdiaren gai diren lanpostuetan hartutako eginkizunekin eta egin beharreko zereginekin zerikusi objektibo eta neurrizkoa badute.
  • Barne sustapeneko txandan parte hartzen duten izangaiek, 2.1 oinarrian adierazitako betekizun orokorrak betetzeaz gain, ondorengo betekizun berezi hauek ere bete behar dituzte: * Kiroletako Udal Patronatuko karrerako funtzionario izatea, deialdi bakoitzaren oinarri berezietan zehaztutako sailkapen taldeko edo azpi-taldekoa. Horretarako, izangaiek bi urte beteta izan behar dituzte Kiroletako Udal Patronatuko karrerako funtzionario gisa jatorriko eskalan eta sailkapen profesionaleko beheragoko azpitaldean edo taldean, azpitalderik ez bada sailkapen profesional horretan. Dena dela, azpitalde bereko funtzionarioek ere badute sartzeko aukera, baldin eta deialdiak hala jartzen badu behintzat, eta baita C1 azpitaldeko funtzionarioek ere (A taldera igo tze koa) barne sustapenaren bidez. C2 azpitaldetik C1era pasatzeko barne sustapenerako, Euskal Funtzio Publikoaren Legeko (uztailaren 6ko 6/1989 Legeko) hamaseigarren xedapen gehigarrian jasota dagoenaren arabera egokitu daiteke titulazioaren baldintza. * Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo postua gordeta izateko eskubidea dakarren beste edozein administrazio egoeratan egotea. * Elbarritasunen bat dutenentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzea aukeratzen dutenek, 2.1 oinarrian ezarritako parte hartzeko betekizun orokorrak betetzeaz gainera, Administrazio organo eskumendunak % 33ko elbarritasuna edo handiagoa onartu diela frogatu beharko dute. Adimen urritasunen bat dutenentzat gordetako lanpostuak dituzten deialdietan parte hartzen duten izangaiek 2.1 oinarrian ezarritako parte har tze ko betekizun orokorrak bete beharko dituzte, eta, gainera, bakarrik edo gehienbat % 33ko adimen urritasuna edo handiagoa ofizialki onartu zaiela frogatu beharko dute. Gehienbat adimen urritasunen bat dela erabakitzeko, kausa horren pisuak elbarritasuna aitortzeko egindako balioztapeneko faktore guztien % 85 baino handiagoa izan behar du. 2.4. 2.1, 2.2 eta 2.3 oinarrietan ezarritako betekizunak –eta oinarri berezietan ezarritakoak, halakorik baldin bada– eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako (egun hori barne) beteta izan beharko dira, 7.3.4 oinarrian euskarari buruz ezarritakoa izan ezik. Era berean, horiek guztiak hauta proben aldian ere bete behar dira, karrerako funtzionariotzat kargua hartzen den uneraino. Parte hartzeko baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak hautaketa prozesuaren amaieran eman behar dituzte behin betiko zerrendan aukeratutzat agertzen diren izangaiek, bederatzigarren oinarrian jartzen duen eran. Dokumentu horiek aurkeztu beharrik ez dago Kiroletako Udal Patronatuaren zerbitzura lan egindako langileen espediente pertsonalean baldin badaude.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da, eskabidea behar bezala beteta eta erantsita; edo www.donostia.eus web orriko “Lan Eskaintza” atalean, deialdian bertan, izena eman daiteke.

Aurrez aurrekoa:

Paperean doazen eskabideak Kiroletako Udal Patronatuko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira, zerbitzuko bulegoetan kokatua (helbidea: Anoeta Pasealekua, 18 – Donostia). Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein tokitan ere aurkeztu daiteke.