Lehendakaritza

Institutional Relations Officer/ goi-mailako teknikari/ arduradun instituzional lanpostu bat hutsik Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan

2015/12/14 - 2015/12/28
Inprimatu
Estados Unidos de América
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak
Lehiaketa:
Institutional Relations Officer/ goi-mailako teknikari/ arduradun instituzional lanpostu bat hutsik Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan
Lanpostua:
Institutional Relations Officer/ Goi-mailako teknikari/ arduradun instituzionala
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

1. Egitekoa eta eginkizunak

1.1. Lanpostuaren misioa: Estatu Batuetako errealitatea oinarri hartuta, bai herri-administrazioa haren maila guztietan, bai kultura-esparrua, bai hezkuntza esparrua,  bai eta ekonomia- eta enpresa-esparrua ere gogoan hartuta, azterketak eta txostenak egitea, eta aholkuak ematea, hala nola Estatu Batuetako erakundeekin lankidetzan aritzeko proposamenak egitea. Era berean, aholkularitza-lana egin beharko du herrialdeko euskal kolektibitatearentzat, bai harentzako programetan, bai sor daitezken beste kontu batzuetan.

1.2. Eginkizun nagusiak:

a)  Estatu Batuetako eta Euskadiko errealitate politikoa eta administratiboa ezagutzea eta etengabe izatea hari buruzko informazioa

b)  Zuzeneko eta alderantzizko misioak antolatzea eta kudeatzea

c)  Harreman-bide zuzenak sortzea eragile ekonomiko instituzionalekin, unibertsitateekin, fundazioekin eta Euskadiko eragileekiko truke-proiektuak garatzeko informazio garrantzitsua eta espezializatua eman dezaketen Estatu Batuetako erakunde publiko edo pribatuekin

d) Behar den harremana izatea Estatu Batuetako erakunde publiko eta pribatuetako maila teknikoekin, Ordezkaritzak sustatzen dituen eta Euskadiko eragileek garatu asmo dituzten proiektuak gauzatzeko

e)  Informazioa lortzea Euskadiko eragileentzat interesgarria izan daitekeen Estatu Batuetako herri-administrazioen jardunari buruz

f)  Euskadiko eragileek Estatu Batuetan proiektuak kudeatu eta izapidetzeari buruz eska dezaketen informazioa lortzea eta Euskadiko erakunde publiko eta pribatuen esku jartzea

g)  Estatu Batuetako pertsona eta erakundeek Euskadirekin batera proiektuak martxan jartzeko eska dezaketen informazioa lortzea eta haien eskura jartzea

h) Organismo aldeaniztunak ezagutu, informatuta egon eta kontaktuak egin, eskatzen duten euskal eragileei beharreko sustapena eman ahal izateko

i)  Litezkeen jarduera-esparru egokiak hautematea, Euskadiko eragile publiko edo pribatuekiko lankidetza-jardunak garatzeko, eta behar den informazioa helaraztea eragile horiei, azter dezaten eta, hala egokituz gero, proiektuak martxan jar ditzaten  

j)  Behar den laguntza ematea izenpetzen diren lankidetza-hitzarmenek emaitza ona izan dezaten  

k) Ordezkaritzak, euskal interesak Estatu Batuetan babesteko eginkizun orokorraren barruan, martxan jartzen dituen jardueretan laguntzea

l) Zeharka  bermatzea neurriak hartuko direla jarduera guztietan genero-ikuspegia jasotzeko, eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea sortzen den dokumentazio guztian

m) Euskadiren Estatu Batuetako ordezkariak erabaki ditzakeen bestelako ekintzak

 

Titulazioa:

Honako hau izatea, edo eman dezaten eskubideak ordainduta edukitzea: goi-mailako unibertsitate-lizentzia edo gradu titulu bat.

Espainian edo Estatu Batuetan onartzen ez diren titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izan beharko da.

 

Hizkuntza eskakizuna:

Ingelesa eta gaztelania menderatzea (ahoz zein idatziz)

Beste baldintza batzuk:

- Estatu Batuetako lan araudiak finkatutako betebeharrak betetzea urtebeteko baino gehiagoko lan kontratua egiteko

- Gutxienez 2 urteko esperientzia izan beharko da erakunde publikoetan edo publiko-pribatuetan, lanpostuari lotutako eginkizunekin zerikusia duten zereginetan

 

Izangaiek adierazitako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik, eta haiek betetzen jarraitu beharko dute beren lan-kontratua amaitu arte.

 

Oharrak:

Estatu Batuetan indarrean dauden lan arloko arauen mende egongo da lan-kontratua.


 Eskabidea honela aurkez daitezke:

- Aurrez aurre, helbide honetan:

   Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza

   820 2nd Avenue, Suite 13B │New York, NY 10017

   Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara 

- Posta arruntez, helbide horretan bertan

- Posta elektroniko bidez, hhrr.usa@euskadi.eus

 

Eskabide eredua (PDF, 1 MB)                                                           


Eskabideak aurkezteko epea: 2015eko abenduaren 14tik 2015eko abenduaren 28ra. Biak barne.

 
Onartzea
Elektronikoa:

Tokia, epea eta eskabideak aurkezteko moduak:

Eskabide eredua posta elektroniko bidez helbide honetara bidali behar da: hhrr.usa@euskadi.eus

 

Eskabide eredua (PDF, 1 MB) 

  

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko abenduaren 14tik 2015eko abenduaren 28ra (biak barne)

Aurrez aurrekoa:

Tokia, epea eta eskariak aurkezteko moduak:

Eskabide eredua  aurrez aurre eman edo posta arruntez bidali behar da behean esandako helbidera:

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza

820 2nd Avenue, Suite 13B │New York, NY 10017

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara

 
Eskabide eredua (PDF, 1 MB)

 

Eskabideak aurkezteko epea: 2015eko abenduaren 14tik 2015eko abenduaren 28ra. Biak barne.