Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

Ingeniaria

2019/09/02 - 2019/09/27
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Ingeniaria
Lanpostua:
Ingeniaria
Plaza-kopurua:
7
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Ingeniari industrialeko titulua edo bide, ubide eta portuetako ingeniariko titulua

 

Hizkuntza eskakizuna:

Hiru plaza: derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna

3. hizkuntza-eskakizun nahitaezkoarekin eskaintzen diren 3 plazetatik batek , gainera, eskatzen du Hizkuntzetarako Europako Marko Bateratuko ingeleseko C1 mailaren egiaztagiria edukitzea

Beste baldintza batzuk:

a) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, hautagaiek ingeniari industrialeko titulua edo bide, ubide eta portuetako ingeniariko titulua, edo Batasunaren arauen arabera lanbide horiek egiteko gaitzen duen titulua eduki behar dute, edo hori eskuratzeko moduan egon.

Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten hautagaiek frogatu behar dute homologazioko ziurtagiri egokia daukatela. Betekizun hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien hautagaiei, Batasunaren Zuzenbideko xedapenen itzalpean.

b) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokor hauetako bosgarren oinarriaren lehenbiziko puntuan ezarritako moduan (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2016ko abenduaren 20koa, 240. zenbakia).

c) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta desgaitasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute oinarri hauen hamaikagarren oinarrian ezarritakoarekin bat, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egokitzapenak egin behar badira ere.

d) Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

e) Gaikuntza: Ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzuetatik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.

Beste estatu bateko herritar izanez gero, ez egotea desgaiturik edo egoera baliokidean, eta ez jaso izana diziplina-zehapenik edo baliokiderik, haren Estatuan enplegu publikorako sarbidea baldintza beretan eragozten duenik.

f) Ez egotea desgaikuntzako edo bateraezintasuneko ezein legezko kausaren pean (administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunaren arloan indarrean den araudian aurreikusitakoen pean, esan nahi da), hargatik eragotzi gabe lehendik kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen batean dabiltzanei legezko arau horiek aipatzen duten hautatzeko eskubidea baliatu ahal izatea.

g) Tasak: azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea eskariak aurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta emateko zerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskalean dago ezarrita.

Onartzea
Elektronikoa:

Internetez egiten diren eskariak eredu ofizialetan aurkeztuko dira; ereduak https://ope.bilbao.eus orrian daude eskura.

Aurrez aurrekoa:

Eskariak paperean aurkeztu nahi badira, 39/2015 Legearen 14. artikuluarekin, 4. xedapen iragankorrarekin eta xedapen indargabetzaile bakarrarekin bat etorrita, 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaldutako lekuetan aurkeztu ahal izango dira. Ondorio horietarako, oinarri hauetan eskari ofiziala erantsi da, azterketa-eskubideen tasa posta bidezko igorpenaren bidez ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera aurkezteko.

Deialdia
Gaiak:

IIA)I.I

I. zatia

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.

3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua).

4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.

5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.

8. gaia. Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea.

9. gaia: Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuen Babeserako Araudi Orokorra. 2016/679 Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Erregelamendu horrek 95/46/EB Zuzentaraua baliogabetu du.

10. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.

Oharra: Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Planari (2014-2017) buruzko gaiaren edukia Udalaren web orrian dago argitaratuta: (www.bilbao.eus >Udala>Udal Sailak>Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak>).

11. gaia: Kontratazio administratiboa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen objektua eta kausa. Kontratazioaren forma eta kontratistak aukeratzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.

12. gaia: Giza baliabideak erregulatzeko tresnak: enplegu eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.

13. gaia: Tokiko erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Toki-administrazioko funtzio publikoa: toki-administrazioko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak.

14. gaia: Toki erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontuaren egitura. Aurrekontuak egitea eta onestea. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua betearaztea eta likidazioa.

15. gaia: Tokiko erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak.

16. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzailea. Arartekoa.

17. gaia: Nola banatzen diren eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean. Nola banatzen diren eskumenak Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren autonomia-estatutuan.

18. gaia: Botere judiziala. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Justizia Auzitegi Gorena: antolaketa, eremua eta osaera.

II.zatia

19. gaia: Udalaren hornidurako zerbitzua Bilbon. Bilboko hornidura sarea kudeatzea, mantentzea eta kontserbatzea.

20. gaia: Udalaren saneamendu zerbitzua Bilbon. Bilboko saneamendu zerbitzua kudeatzea, garbitzea eta mantentzea.

21. gaia: Udalaren argiteria publikoko zerbitzua Bilbon. Bilboko argiteria publikoaren sarea kudeatzea, mantentzea eta kontserbatzea.

22. gaia: Udalaren bidezaintza zerbitzua Bilbon. Bilboko bideak kudeatzea, mantentzea eta kontserbatzea.

23. gaia: Udalaren garbiketa zerbitzua Bilbon. Irismena eta hemen sartzen diren zerbitzuak.

24. gaia: Hiri-hondakin solidoen udal bilketako zerbitzua Bilbon. Irismena eta hemen sartzen diren zerbitzuak.

25. gaia: Bilboko berdeguneak kontserbatzea eta mantentzea.

26. gaia: Hiri-altzariak kontserbatzea eta mantentzea Bilbon.

27. gaia: Hiri-garraio kolektiboa autobusez Bilbon, Bilbobus. Zerbitzuaren eta mantentzearen kudeaketa.

28. gaia: Bizikleten maileguko udal zerbitzua, Bilbaobizi. Kudeatzea eta mantentzea.

29. gaia: Bizikletaren erabilera bultzatzea hiri-garraiorako. Bidegorrien diseinua.

30. gaia: Bilbon udal aparkalekuak kudeatzea eta mantentzea.

31. gaia: Trafikoa kudeatzeko sistemen zerbitzua Bilbon: semaforoen sarea eta garraioko sistema adimendunak. Trafikoa kudeatzeko zerbitzuak kudeatzea, kontserbatzea eta mantentzea.

32. gaia: Bide-seinaleak mantentzeko zerbitzua Bilboko hiri-ingurunean. Kudeatzea, kontserbatzea eta mantentzea.

33. gaia: Proiektuak kudeatzea. Kontzeptua. Metodologia.

34. gaia: Bilboko uriaren 2015-2030 Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana. Izaera transbertsaleko ekintzak. Eremu estrategikoak. Jarduteko estrategiak eta proposamenak.

35. gaia: Informazio geografikoko sistemak. IGSak aplikatzea udal zerbitzuen kudeaketan.

36. gaia: Irisgarritasun baldintzak udaleko hiri-garraioan.

37. gaia: Irisgarritasuna urbanizatutako espazio publikoetan.

38. gaia: Obra finkoak seinaleztatzea Bilbon.

39. gaia: Bilbon bidaiariak autobusez garraiatzeko hiri-garraioaren zerbitzu publikoaren (Bilbobus) Araudia.

40. gaia: Obra publikoen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Metodologia. Kontuan izan beharreko ingurumen arazoak.

III. zatia

41. gaia: Hiriko argiteria publikoaren sarea.

42. gaia: Tentsio Txikiko Araudi Elektroteknikoa. Kanpoko argiteria publikoan aplikatzea.

43. gaia: Energia-eraginkortasuneko araudia kanpoko argiteriako instalazioetarako.

44. gaia: Bilboko hiri-eremuko pertsonen garraio publikoaren elementu elektromekanikoak.

45. gaia: Trafikoa. Trafikoaren kontzeptuak eta ezaugarri orokorrak. Trafiko-azterketak. Inkestak eta edukierak. Oinarrizko parametroak: dentsitatea, intentsitatea eta abiadura. Gaitasuna eta zerbitzuaren mailak.

46. gaia: Hiri-trafikoko kontrol eta arauketa sistemak. Ezaugarriak. Taldekideak. Hierarkia. Zereginak. Zerikusia duten beste sistema batzuk. Eremuko elementuak. Semaforoak. Detektagailuak eta aforatzaileak. Informazio-panelak.

47. gaia: Hiri-trafikoko kontrol eta arauketa sistemaren jardunbidea. Semaforoak. Zikloa, fasea eta denboren banaketa. Semaforoen koordinazioa. Espazio-denbora diagramak. Progresio-uhinen diagramak, abiadura uniformearekin (noranzko bakarreko bideak. Bi noranzkoko bideak). Trafiko-planak. Sistema egokitzaileak. Ziklo finkoko sistemak. Behartutako aldaketak. Ibilbideen analisiak.

48. gaia: Hiriko elektromugikortasuna. Elektromugikortasuna sustatzea Bilboko Udalean.

49. gaia: Autobus bidezko hiri-garraio kolektiboaren ustiapenean laguntzeko sistema.

50. gaia: Hiri-hondakin solidoak modu mekanizatuan biltzeko gailu eta elementuak.

51. gaia: Bilbon lur gainean aparkatzea arautzea, TAO.

52. gaia: Hiri-mugikortasunari buruzko informazioa. Informazio motak (estrukturala, estatikoa, dinamikoa). Informazio-iturriak. Informazioa zabaltzea. Erabilitako kanalak.

53. gaia: Hiri-eremuan oinezko guneetara sartzea kontrolatzeko sistemak.

54. gaia: Garraioko sistema adimentsuak hiri-ingurunean.

55. gaia: Tunelen kudeaketa integraleko sistemak. Kontrol-zentroa. Azpisistemak. Helburuak. Jardunbidea.

56. gaia: Hiri-hondakin solidoak. Motak. Kudeaketa.

57. gaia: Hiri-hondakin solidoen udal bilketako sistema.

58. gaia: Bide-garbiketa. Bide-garbiketako motak. Makineria.

59. gaia: Hondakinak kudeatzeko estrategiak.

60. gaia: Eraginak zirkulazioan hiri-inguruneetan. Planeatutako obrak eta ekitaldiak.

61. gaia: Udalak berdeguneak ureztatzea. Motak. Ureztatze adimenduna.

62. gaia: Saneamendu-sareak kontserbatzea. Kolektoreak garbitzea, ikuskatzea eta birgaitzea. Metodoak, ekipoak eta maiztasunak. Hodiak birgaitzeko metodoak, zangarik gabe.

63. gaia: Edateko ura tratatzea eta araztea. Aurre-tratamendua, koagulatzea, malutatzea, dekantazioa, iragaztea, desinfektatzea.

64. gaia: Hondakin-urak araztea. Hondakin-urak tratatzea, araztea eta berrerabiltzea.

65. gaia: Bide-segurtasuneko tokiko planak. Gidak.

IV. zatia

66. gaia: Bideen seinaleak. Tipologia. Zereginak. Instalazioa egiteko irizpideak. Hiri-inguruneetan bideen seinaleak kontserbatzea.

67. gaia: Bideetako markak. Helburua. Ezaugarri fisikoak. Kolorea. Islagailuak. Materialak. Bideetako marken motak: luzetarakoak, zeharkakoak, geziak, inskripzioak eta beste marka batzuk.

68. gaia: Bide-sarea hirigunean. Trafiko motordunaren eta motor gabekoaren bateragarritasuna. Garraio publikoa, zama-lanak. Aparkalekua.

69. gaia: Bide-sarea hiri-gunean: bide-sarearen hierarkizazioa. Tipologia. Sailkapen eta diseinu irizpideak: bide-ardatzak, banagailuak, egoitza-bideak.

70. gaia: Oinezkoen segurtasuna: hiri-inguruetan trafikoa lasaitzeko neurriak.

71. gaia: Hiri-bideen diseinua: Bidegurutzeak. Funtzionamendua. Sailkapena. Elementuak. Motak. Hiri-biribilguneak. Kontzeptua. Kokalekua.

72. gaia: Hiri-bideen diseinua. Ibilgailuaren mugimenduko espazioa, galtzada.

73. gaia: Hiri-bideen diseinua. Oinezkoen espazioa, bizikletaren espazioa, aparkalekuen espazioa.

74. gaia: Legionellosia hiri-inguruan. Definizioa. Zereginak. Zoladura motak: hormigoia, bituminosoak, harrizkoak eta lurrezkoak, hidraulikoak eta zeramikazkoak. Abantailak eta mugak.

75. gaia: Bidezorua hiri-bideetan. Definizioa. Zereginak. Bidezorua osatzen duten geruzak. Bidezoruen pakete motak hirigunean: malguak, zurrunak, erdi-zurrunak, mistoak, elementuka eta lurrezkoak. Abantailak eta mugak.

76. gaia: Zolaketaren elementu osagarriak: zintarriak, errigolak eta ubideak, eskailerak, arrapalak, ibiak, saretak eta estalkiak.

77. gaia: Udal hornidurako sarea. Hornidura sare baten egitura orokorra. Elementuak eta ezaugarriak.

78. gaia: Hornidura sare baten errendimendua hobetzea. Estrategiak.

79. gaia: Ihesen analisia. Sistema hidrauliko baten diagnostikoa. Ihesak murriztea.

80. gaia: Balbulak. Balbula motak: konportakoa, tximeleta formakoa, boladuna eta behealde laukoa.

81. gaia: Edateko uraren biltegiak. Motak.

82. gaia: Udal saneamenduko sarea. Sare motak. Elementuak eta ezaugarriak.

83. gaia: Saneamendu sareko instalazio osagarriak. Hustubideak, gainezkabideak, ura gordetzeko biltokiak, ponpatze-estazioak, saneamenduko itxiturako elementuak, kolektoreen aireztapena.

84. gaia: Hiriko azpiegitura berdea. Kudeaketa, plangintza eta diseinua.

85. gaia: Hiri-parkea. Diseinua eta funtzioak.

86. gaia: Ibaietako hiri-tarteak. Hiriarekin integratzerakoan kontuan izan behar diren alderdiak.

87. gaia: Euri-urak jasotzea. Ura jasotzeko eta biltzeko sistemak. Berrerabiltzea.

88. gaia: Bilboko udal zerbitzuko sareak instalatzea.

89. gaia: Euspen-hormak: hormen tipologia orokorra. Agortze moduak. Segurtasun-faktoreak.

90. gaia: Hormigoizko hormak. Eraikuntzazko xehetasunak.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana